Urkiolako Parke Naturala

Urkiolako Parke Naturala

Urkiolako Parke Naturalak Aramotzeko mendilerroko lurrik garaienak biltzen ditu, eta kareharrizko hesi handi bat osatzen du Bizkaiko Arratiako eskualde eta Durangaldearen eta Arabako Aramaioko haranaren artean.

Halaber, Kantauri Itsasoko eta Mediterraneoko arroak bereizten ditu. Paisaia malkartsuak atsegin badituzu, hauxe da zurea.

Parkeak hainbat mendilerro, kareharrizko haitz, sakan eta haran sakon ditu, eta bertako gailurrek mendirako eta senderismorako zaletasun handia sorrarazi dute.

Tontorrik garaiena Anboto mendikoa da, eta jende asko igotzen da bertara. Gainera, bertan dagoen Mariren kobazuloa erreferentzia mitologikoa da. Parke Naturalak San Antonio Abadearen eta San Antonio Paduakoaren omenez eraikitako Urkiolako santutegitik hartu du izena. Santutegiaren aurrean, harri sinboliko bat aurkituko duzu: bikotekidea aurkitu nahi dutenentzako erromesaldi-lekua da. Kondairaren arabera, hiru buelta baino ez zaizkio eman behar harriari bikotekidea lortzeko.

Urkiolako mendatean, Toki Alai aurkituko duzu (Parke Naturaleko Parketxea edo bisitarien zentroa).

Urte osoan zehar Parke Naturalean egiten diren ekintzak: Agenda.

Datu interesgarriak

Sailkapena
Parke naturala
Hedadura
5.955 ha
Udalerria
Informazioa

Toki Alai Interpretazio Zentroa

Urkiola auz., Abadiño (Bizkaia)

+34 946 814 155

urkiola.parke.naturala@bizkaia.eus

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Barbakoa
  • Taberna
  • Haitzuloak
  • Basozaina
  • Haur-instalazioak
  • Monumentu
  • Behatokia
  • Parkinga
  • Kanpaldia egiteko debekua
  • Jatetxea
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea

Estekak