Agirreko garaia
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Gipuzkoan dagoen XVI. mende hasierako benetako garai bakarra da Agirrekoa (edo Agarrekoa). 1983-1985 urteen artean konpondu zuen Bergarako Udalak, monumentuaren jabeak.
Haritz egurrez eginda dago, eta, iltzerik ez duen arren, itxiturak eta tarteak ezin hobeto mihiztatuta daude.
Lurretik metro batera dago, harrizko lau oinen gainean. Harrizkoak dira Agirre baserriaren aurrealdearekiko zut dagoen sarrerako eskailerak ere.
Barruan zereala gordetzeko konpartimentuak dituen egurrezko kutxa handi bat dago. Alboetan, berriz, fruituak kontserbatzeko eta lehortzeko erabiltzen ziren guneak daude. Beheko solairuan nekazaritzako lanabesak gordetzeko erabiltzen zen gune bat dago. Garai batean itxita egon zen.
Datu interesgarriak
Garaia