Negozioak

Hitzaldia Zentroak

Kongresuen eta Musikaren Euskalduna jauregia

ISO

Bilboko Euskalduna jauregia Euskadi osoan edukiera-ahalmen handiena duena da. Izan ere, auditorioan 2.000 lagun baino gehiago batera eseri daitezke eta horrez gain, aldi berean ekitaldi ezberdinak antolatzea ahalbideratzen duten beste lau areto independente ditu. 

1999ko otsailean zabaldu zuten Federico Soriano y Dolores Palacios arkitektuek diseinatutako jauregia. Aurretik bertan izandako Euskaldunako ontzioletatik hartu zituen jauregiak bai izena eta itsasontzi itxurako diseinua ere. 

Mota guztietako biltzarrak antolatzeko atonduta dauden 15 areto eta 8 bulego ditu. Instalazioak honako zerbitzuez hornituta daude: VIP bilera-gela, kontseiluetarako gela, aldibereko itzulpen zerbitzua, Wi-Fi konexioa eta fotokopiagailua, faxa eta ordenagailuak dituen Business Centre zerbitzua, besteak beste.

Datu interesgarriak

Helbidea
Avenida Abandoibarra, 4 - 48011 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera

12 - 2.164

pertsona
Mota
Hitzaldia Zentroak

Zerbitzuak

  • Auditorioa
  • Taberna/kafetegia
  • Arropazaindegia
  • Parkinga
  • Jatetxea
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Balio anitzeko gela
  • Prentsa-aretoa