Kontxa hondartza

Kontxa hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Kontxa hondartzak ez du parekorik, eta Donostiako leku esanguratsuenetarikoa da, ezbairik gabe.

Hiriaren erdigunean dago, eta ikuspegi zoragarria eskaintzen du: maskor itxurako badia ederra, Santa Klara irla erdian eta Igeldo eta Urgull mendiak albo banatan dituela.

Urre koloreko harea meheko 1.350 metroko hondartza da, eta kirol-jarduera asko egiteko aukera eskaintzen du: surfa, windsurfa, piraguismoa, boleibola eta hondartzako futbola, esate baterako. Egun berezietarako egokia den spota da Kontxa hiri-hondartza. Hainbat olatu eskaintzen ditu, batez ere eskuinekoak. Itsasgora dagoenean El Pico del Loro izenaz ezagunagoa den olatua altxatzen da, bodyboardean aritzeko ezin hobea.

Bestalde, uda garaian, txirristak eta tranpolinak dituen egitura berezia jartzen dute itsasoan, uretan primeran pasatzeko guztiz aproposa.

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Windsurfa, surfa, piraguismoa, bodyboarda, uretako motorra, hondartzako frontoia, boleibola, futbola, kanaberaz egindako kirol-arrantza.

Sorosleen ordutegia

10:00-20:00 (udan)

Zerbitzuak

  • Pedaloen alokairua
  • Piraguen alokairua
  • Komunak
  • Taberna
  • Urpekaritza
  • Surf-ikastaroak
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Hamaka
  • Kirol-instalazioak
  • Megafonía
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Sorosleen zerbitzua
  • Zaintza-zerbitzua
  • Aldagelak
  • Hondartza-boleibola