Lemoa
Helmuga turistikoak
Herriak
Arratiako eskualdeko udalerri hau bi ibaik zeharkatzen dute: Ibaizabal ibaiak eta haren ibaiadar Arratiak. Era berean, haitz ezagun batek (Lemoa haitza) babesten du; gerra zibilean borroka biziak izan ziren bertan, eta mendi-magalak heriotzaz estali ziren.
Beste mendi batzuek ere inguratzen duten udalerria, hala nola Aramotz eta Arraño mendiek; horietan, kareharriak dira nagusi. Lemoako Santa Maria eliza ederrak segituan liluratuko gaitu, garai bateko tenplu erromanikoaren aztarnak baititu; horren erakusgarri dira sarrerako zutabeak. Gainera, hainbat ermita daude Lemoan, herrian zehar barreiatuta: Santiago, San Martin, San Lorenzo, San Antolin eta San Inazio. Ziriboketa errotak eta Lemoako baserri ugariek osatzen dute herriaren ondare historikoa. Ingurune paregabean dago Lemoa, Gorbeiako parke naturalaren inguruetan. Beraz, ibilbide ugari egiteko aukera eskaintzen du, udalerriko leku atseginenak ezagutzeko eta Arratiako eskualdean dauden bista ezin hobeez gozatzeko.
Lemoan uda sasoian hainbat jai ospatzen diren arren, uztailaren amaieran San Inazio zaindariaren omenez egiten direnak dira garrantzitsuenak.