Loiolako Santutegia

Azpeitia

Helmuga turistikoak

Herriak

Urola Erdiko eskualdean, Izarraitz mendigunearen babesean dago Azpeitia (Gipuzkoa).

Batez ere Loiolako santutegiak egin du ezagun Azpeitia. Erdigunetik kilometro batera dago eta herriko multzo arkitektonikorik esanguratsuena da, zalantzarik gabe. Eraikuntza barroko honek oinplano biribila dauka, eta kupula ikusgarria ageri du goiko aldean. Horrekin batera, loiolatarren dorretxea ikus dezakegu, Loiolako Ignazio Deunaren jaiotetxea, alegia. Horrek guztiak ospetsu egin du mundu zabalean.

Udalerri horretatik ikusi ahal izango dugu Izarraitz mendigunearen edertasunaz goza dezakegu. Kareharriek eratzen dituzten forma bitxiak nabarmentzeko modukoak dira. Hango bideetan barrena, hainbat bazter xarmagarri ezagutuko ditugu, Erlo, Xoxote eta Kakueta (Azkoitiko udalerriari dagokio) gailurrak, esaterako.

Udalerriak hiru museo interesgarri ditu, eta merezi dute bisitatzea. Trenaren Euskal Museoa, Ingurugiro Etxea eta Loiolako Etxe Santua eta Dorretxea. Nabarmentzekoa da Trenaren Euskal Museoa; Euskadiko trenbidearen historia erakusten du, erabat berritutako eta martxan dauden hirurogei ibilgailuren erakusketarekin. Genero horretan, Europako museorik garrantzitsuenetako bat da.

Datu interesgarriak

Hedadura
69.40 Km
Biztanle-kopurua
14,305

Ekitaldiak