Euskal Kostaldean bisitatu beharreko itsasargiak

Matxitxako
2023ko irailaren 15(e)an
Matxitxako

Kostaldea Natura Planak

Antzinaroan lurmuturretan, talaietan, irletan, itsaslabarretan edota portuetarako sarbideetan estrategikoki pizten ziren sutzarretan dute jatorria itsasargiek, horrela itsasontziak gidatu eta kostaldearen arriskuen berri ematen zitzaien nabigatzaileei. 

Gaur egun gure kostaldeko interes-puntu handienetako bat dira, gure kostaldeak dituen 250 kilometroen jagoleak bisitarien txoko gogokoenetako bat bilakatu baitira. Gainera, oso gauza jakina da itsasargi bat dagoen tokian ikuspegi zoragarriak daudela beti.

Kalkulatzen da gaur egun 11 inguru daudela jardunean. Jarraitu irakurtzen eta ezagutu Euskal Kostaldeko politenak, zatoz hauek bisitatzera!

1. Galea lurmuturreko itsasargia

Itsasargi hau Getxo eta Sopela artean dago, itsas pasealeku atsegin batean. Gaur egungoa 1950ekoa da, aurretik izandako itsasargiak ordezkatu egin behar izan bait zituzten lur-jausiak zirela eta. 

Itsas pasealeku atsegin batean dago, Bilboko portura begira, leuku ezin hobea itsas trafikoa ikusteko. Gainera, eremu horretatik oinhezaldiak egin daitezke Bizkaiko Flyschetik, Euskadiko geologia erakargarrienetako bat da Geoparkearekin batera.

Punta Galea itsasargia
Punta Galea  itsasargia

2. Gorlizko itsasargia

Euskadiko modernoenetakoa da, gainerakoen aldean diseinu desberdina baitu. 1990ean eraiki zen eta estilo abangoardistakoa da, 21 metroko altuera duen dorre zuria, zorabiatzeko itsaslabar baten gainean.

Ibilbide errazeko bidezidor batek inguratuta dago, Burdinezko Gerrikoaren parte diren kanoiak eta etxolak ere aurkitu daitezkeelarik.

Gorlizko itsasargia
Gorlizko itsasargia

3. Matxitxako lurmuturreko itsasargi zaharra eta itsasargi berria

Matxitxako lurmuturrean bi itsasargi daude, bata aktibo dago eta bestea gaur egun itsas hegaztien eta zetazeoen behatokia da. Azken hori ez dago martxan eta azalpen-panelak ditu.

Bermeon daude, Gaztelugatxeko San Joan uhartexka ikus daitekeen inguru idilikoan.

Itsasargietarainoko paseoa eta lurmuturreko ikuspegiak miragarriak dira, ilunabar batez gozatzeko eta eguzkia uhartexka famatuaren atzean nola ezkutatzen den ikusteko ezin hobeak.

Matxitxako
Matxitxako

4. Santa Katalina itsasargia

Bisitatu daitekeen Euskadiko itsasargi bakarra da, nabigazioaren funtsezko oinarriak erakusten dituen interpretazio-zentroa ere badelako.

Lekeition kokatua, arnasarik gabe utziko zaituen labar batean, ilunabarra ikusteko leku ezin hobea da. Bertara oinez zein autoz irits daiteke, eta terraza duen taberna bat dauka, bista zoragarriak dituena.

Interpretazio zentroa bisitatzeko, aldez aurretik erreserbatzea komeni da.

Santa Katalina itsasargia
Santa Katalina itsasargia

5. San Anton itsasargia

Getariako itsasargia Getariako Sagua izenez ezagutzen den mendi ezagunean jarri zen, forma bitxia zuelako, hondoko mendiekin nahasten zutelako eta hondoratze batzuk eragiten zituelako, badiaren erdian baitago.

Autoek ez dute sarbiderik, baina mendia aisialdirako gunea da. Bertatik ikuspegi ederrak daude, itsasoa eta kostalde osoa ikusten baitira.

San Anton itsasargia
San Anton itsasargia

6. Donostiako itsasargiak

Gipuzkoako hiriburuan bi jagole daude: bata Igeldo mendian dago eta bestea Santa Klara uhartean. Igeldoko itsasargia, Farola izenez ere ezaguna, itsas mailatik 135 metrora dago, garai batean lainoak eta hodeiek estaltzen baitzuten.


Santa Klara uhartekora, berriz, portutik itsasontzi bat hartuta iritsi daiteke. Gainera, eraikinean Cristina Iglesiasen Hondalea instalazio artistikoa dago.

7. Platako Itsasargia

Pasaiako herri bitxian kokatuta, itsasargi hau Ulia mendia eta kostaldeko udalerria lotzen dituen ibilbide zirkular baten protagonista da, ezin hobea gure naturaz gozatzeko.

Itsaslabarra "Zilarraren punta" izenez ezagutzen da, olatuek bustitzen dituztenean harkaitzek hartzen duten zilar distiragatik. Hortik dator itsasargiaren izena ere.

 

Platako itsasargia
Platako itsasargia

8. Higer lurmuturreko itsasargia

Euskadiko azkena da, Hondarribian baitago, Cote Basquerekin muga egiten duen udalerrian. Jaizkibel mendiari itsatsita dago eta estilo neoklasikokoa da, 1878an eraikia, tropa karlistek urte batzuk lehenago eraitsi zutena ordezkatzeko.

Faroraino autoz irits daiteke.

Horietaz gain, itsasargi gehiago aurki ditzakezu Getxon, Zumaian, Pasaian eta Euskadiko kostaldeko beste udalerri batzuetan. Ez galdu bat bera ere!