Nola iritsi eta mugitu

Aireportuak

Donostiako Aireportua (EAS)

Hondarribian dago, Bidasoa ibaiaren estuarioaren ondoan, Donostiatik 22 km-ra. Aireportutik Gipuzkoako herrietara joateko, linea asko daude. Batez ere zirkulazio nazional erregularra du, bai eta nazioartekoa ere. Garraio publikoan irits gaitezke bertara; izan ere, Ekialdebusen linea ugarik Gipuzkoako hainbat udalerrirekin (Hondarribia, Irun, Errenteria, Donostia...) lotzen du aireportua.

 

Aireportutik Autobusak:

  • E20. Aireportua - Hondarribia - Errenteria - Pasaia - Donostia (Gipuzkoa plaza).
  • E21. Aireportua - Hondarribia - Donostia (Gipuzkoa plaza). Express (AP-8-tik).
  • E23 eta E58. Aeropuerto - Hondarribia - Irun - Donostia (Ibaeta, Hirigunea eta Amara).
  • E25. Aireportua - Hondarribia - Irun / Kosta / Aireportua.
  • E27 y E77. Aireportua - Hondarribia - Irun - Errenteria - Donostia (Gipuzkoa plaza). E27a asteburuetan eta jai-egunetan ibiltzen da. E77, ostiral, larunbat eta jai-egunen bezperetan, gauean.
  • E78. Aireportua - Hondarribia - Irun (gauez). Urte osoko larunbatak eta uztaila, abuztua eta iraileko ostiralak.

Aireportuko aparkalekua estrategikoki kokatuta dago, terminaletik metro gutxira. Bi minutuan lasai asko irits daiteke bertara. Donostiako aireportuan taxi geltoki iraunkor bat dago, bai eta autoak alokatzeko enpresak ere. Aireportuko informazio gunean panel finkoak eta gailu elektronikoak daude, eta gune hori Eusko Jaurlaritzaren informazio turistikorako gunean dago txertatuta, iritsieren atartean.

Datu interesgarriak

Helbidea
Calle Gabarrari, 22 - 20280 Hondarribia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Distantziak kilometrotan

Donostiatik 22 Kilometrara, Bilbotik 119 Kilometrora eta Gasteiztik 118 Kilometrara

Zerbitzuak

  • Autoen alokairua
  • Autobusak
  • Taberna/kafetegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Metereologia Institutu Ofiziala
  • Merkataritza-informazioko bulegoa
  • Parkinga
  • Polizia
  • Egunkariak eta aldizkariak
  • Galdutako ekipajeen zerbitzua
  • Taxiak
  • Telefono publikoa