G.M.T. KIDEGOA: ZUZENBIDEAN LIZENTZIATUA AUKERAREN LAN POLTSA HAUNDITZEKO DEIALDIA

2017/01/23 - 2017/02/03
Inprimatu
Comunidad Autónoma del País Vasco
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOA
Lehiaketa:
G.M.T. KIDEGOA: ZUZENBIDEAN LIZENTZIATUA AUKERAREN LAN POLTSA HAUNDITZEKO DEIALDIA
Lanpostua:
G.M.T. Kidegoa: Zuzenbidean Lizentziatua
Plaza-kopurua:
LAN-POLTSA
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A
Titulazioa:

Zuzenbideko Gradua, Zuzenbideko Gradua / Bachelor of Laws edo Zuzenbidean lizentziatua

Oharrak:


GUTXIENEKO ORDAINSARIA:  41.910,58 euro gordin urteko

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak aurkeztea

Hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek Internet bidez egin behar izango dute eskaera eta honako helbide elektronikoan eskuragarri duten eredua bete beharko dute: www.ivap.euskadi.eus (Atala: Enplegu Publikoa, lan poltsak).

Internet bidezko eskaera Eusko Jaurlaritzako KZGunea zentro publikoen bidez egin ahal izango da. KZGuneen zerrenda eta kokagunea eskuragarri daude honako helbide elektronikoan: http://www.kzgunea.eus/

Eskaerak ondoren adierazitako bulegoetan ere egin ahal izango dira:

- Gasteizen: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; Donostia kalea 1 (Lakua); PK: 01010.

- Bilbon: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; Errekalde zumarkalea 18; PK: 48009.

- Donostian: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; San Bartolome kalea 28; PK: 20007.

- Oñatin: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean; Unibertsitate Zaharra; PK: 20560.

Eskabideak aurkez daitezke, halaber, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak 16.4 artikuluan ezartzen dituen tokietan.

Eskabidea postetxe bidez aurkeztuz gero, irekita eman behar zaio postako funtzionarioari, ziurtatu aurretik data eta zigilua jar diezaion.

 

Tasa ordainketa

Tasak ordaintzeko bi modu daude:

1. OFF-LINE ordainketa: lehen aipatutako edozein banketxera joan eta sistemak emandako inprimakia aurkeztu.

– Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa).

– Laboral kutxa.

– Caixabank.

– Banco Santander.

– BBVA.

– Sabadell Guipuzcoano.

– Bankia.

– Bankoa.

 

2. ON- LINE ordainketa banketxe horietako banka elektronikako bezeroa izanez gero, sistema hori erabil daiteke ordaintzeko. Beste erakundeen txartelen bidez ere egin daiteke ordainketa.

Tasaren zenbatekoa : 22,02 euro (A titulazio-taldea)

 

Eskabideak entregatzeko eta tasak ordaintzeko epea 2017ko otsailaren 3an amaituko da, 14:00etan.

Hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda eta ariketaren eguna, tokia eta ordua 2017ko otsailaren 15ean argitaratuko da.

Deialdia
Gaiak:

GOI MAILAKO TEKNIKARIEN KIDEGOKO LAN-POLTSA.

ZUZENBIDEAN LIZENTZIATUA AUKERA

 

IKASGAIAK

I. OROKORRA

1. Datu pertsonak babesteari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak; bereziki, informazio-eskubidea datuak biltzean, sekretu-betebeharra eta datuen komunikazioa.

2. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako. Printzipio orokorrak. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

II. ZUZENBIDE KONSTITUZIONALA ETA ESTATUAREN ANTOLAMENDUA

3. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak. Konstituzioaren balio normatiboa. Konstituzio-erreforma.

4. Gorte Nagusiak: egitura, osaera eta funtzioak. Legegintzako prozedura.

5. Gobernua: osaera eta eginkizunak. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak. Administrazio Publikoa: antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko printzipio konstituzionalak.

6. Botere judiziala: antolamendu- eta funtzionamendu-printzipioak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia.

7. Estatuaren lurralde-antolamendua: printzipio orokorrak. Autonomia-erkidegoak: autonomia-erkidegoen antolamendu instituzionala. Autonomia-estatutuak: izaera eta edukiera.

8. Estatuaren lurralde-antolamendua: Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean eskumenak banatzeko sistema. Legearen 150. artikuluan aurreikusitako legeak. Estatuko eta autonomiako ordenamenduen arteko harremanak. Egonkortasun-printzipioa. Aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren printzipioak (Espainiako Konstituzioaren 135. art.)

9. Konstituzio Auzitegia: osaera eta egitekoak. Legeen konstituzionaltasunaren azterketa. Eskumen-gatazkak. Gatazkak tokiko autonomiaren eta foru autonomiaren defentsan. Babes-errekurtsoa. Konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko kontrola. Betearazpen-ahalmenak.

10. Europako Erkidegoko Zuzenbidea: sistema instituzionala eta zuzenbide-iturriak. Eskumen-sistema.

III. EUSKAL ZUZENBIDE AUTONOMIKOA

11. Euskal Herriko Autonomia Estatutua: Atariko titulua. Autonomia Estatutuaren 6. artikuluari buruzko aipamen berezia. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legegintzako garapena eta betearazpena, eta betearazpen-eskumenak. Estatutuaren erreforma.

12. Eusko Legebiltzarra: osaera eta egitekoak. Izaerari eta edukiari buruzko alderdi orokorrak.

13. Eusko Legebiltzarraren organo ordezkariak: Arartekoa, Kontu Publikoetako Euskal Epaitegia: osaera eta funtzio nagusiak.

14. Eusko Jaurlaritza: osaera eta funtzionamendua. Lehendakaria: estatutua, izendapena, eskumenak, kargu-uztea eta ordezkapena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lehendakariordeak, sailburuordeak eta goi-kargudunak.

15. Lurralde historikoak: Foru-erakundeak: Batzar nagusiak eta foru-aldundiak: erakunde komunen eta foru-erakundeen arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak.

16. Toki-erakundeak: Eusko Legebiltzarraren 2/2016 Legea, legearen xedea eta printzipioak: Udala eta EAEko gainerako toki-erakundeak; udal-eskumenak; euskal foru-araubidearen singulartasunak oinarrizko legerian-araubidean (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 2. xedapen gehigarria).

17. Ogasunaren eta Ondarearen araubidea estatutuan: Ekonomia Ituna. Kupoa

18. Antolamendu instituzionala eta diru-laguntzen prozedura. Administrazio aholku-emailea Euskal Autonomia Erkidegoan. Xedapen orokorrak egiteko prozedura.

III. ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA

19. Administrazio Zuzenbidearen iturriak: legea: kontzeptuak eta motak. Lege indarra duten arauak. Lege-dekretuak eta legegintza-dekretuak.

20. Erregelamendua: kontzeptua, izaera eta motak. Erregelamenduak egiteko ahalaren titulartasuna, erregelamenduak egiteko ahalaren betearazpena eta mugak. Erregelamenduen baliotasuna eta inpugnazioa. 39/2015 Legearen berrikuntzak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

21. Administrazioaren posizioa Zuzenbidearen aurrean: legezkotasun printzipioa. Administrazioaren diskrezionalitatea. Administrazioaren neurriz gaineko botereak. Autotutoretza. Administrazio-egintzen derrigorrezko betearazpena: derrigortze administratibo zuzena. Egitezko bidea.

22. Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak. Antolamendu-printzipioak: hierarkia eta eskumena. Eskuordetza, goragokoak eskumenak bereganatzea eta ordezkotza. Kudeatzeko gomendioak. Kontzentrazioa eta deskontzentrazioa. Zentralizazioa eta deszentralizazioa. Kide anitzeko organoen araubidea. Prozeduran parte ez hartzea eta errefusatzea. Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko 40/32 Legearen 32. berrikuntzak.

23. Administrazio-egintza: kontzeptua eta motak. Administrazio-egintzaren elementuak. Administrazio-egintzen legezkotasun-presuntzioa. Administrazio egintzaren eraginkortasuna. Administrazio-egintzen erabateko deuseztasuna, deuseztagarritasuna eta ezeztapena. Administrazioaren isiltasuna.

24. Administrazio-prozedura erkidea: aplikazio-eremua. Printzipio orokorrak. Interesdunak. Herritarren eskubideak. Zerbitzu publikoetan herritarrek sarbide elektronikoa izateko tresnak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Administrazio-erregistroak: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen berrikuntzak.

25. Administrazio-prozedura erkidea: administrazio-prozeduraren aldiak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen berrikuntzak.

26. Administrazio-egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Egintzak ezeztatzea. Administrazio-errekurtsoak. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen berrikuntzak.

27. Administrazio-auzibideetarako jurisdikzioa. Izaera, hedadura eta mugak. Organoak eta eskumenak. Errekurtsoaren xedea.

28. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Prozedura arrunta lehen auzialdian eta auzialdi bakarrean: ezarpena, izapidetzea eta amaiera. Prozedura laburtua. Oinarrizko eskubideen babes jurisdikzionalari buruzko aipamen laburra. Ebazpen judizialen aurkako baliabideak. Epaiak betearaztea. Legezkotasun-kontua.

29. Administrazio publikoen eta haien agintarien eta gainerako langileen erantzukizuna: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen berrikuntzak.

30. Baimenak eta zehapenak: Baimenak emateko teknika. Kontzeptua eta motak. Zehapenak: zuzenbide zehatzailearen printzipio orokorrak. Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko 40/32 Legearen berrikuntzak.

31. Sektore Publikoaren hitzarmenak. Hitzarmenen definizioa eta motak. Eskakizunak eta eraginkortasuna, Edukia. Izapidetzea. Ebazpenaren azkentzea eta ondorioak. Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko 40/32 Legearen berrikuntzak.

32. Sektore publikoaren kontratuak. Gaiari buruzko arauen eremu objektiboa eta subjektiboa. Sektore Publikoa; administrazio publikoak eta botere esleitzaileak. Baztertutako negozioak. Kontratu-motak. Araudi harmonizatuen mende dauden kontratuak. Kontratu administratiboak eta kontratu pribatuak. Kontratuak prestatzeko eta esleitzeko printzipio orokorrak.

33. Jabari publikoa: kontzeptua eta izaera. Sailkapenak. Jabari publikoko elementuak. Araubide juridikoa. Jabari publikoaren erabilera.

34. Derrigorrezko desjabetzea: kontzeptua. Oinarria eta konstituzio-eremua. Oraingo erregulazioa. Nortasun juridikoa. Elementuak. Nahitaezko desjabetzearen prozedura orokorra. Presazko prozedura. Prozedura bereziak: adierazpena. Berme jurisdikzionalak.

35. Zerbitzu publikoa. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak. Zuzeneko kudeaketa Administrazio-emakida.

36. Funtzio publikoaren araubide juridikoa. Administrazio publikoetako langileak. Organoak eta eskumenak. Funtzio publikoaren egitura eta antolamendua: lanpostuen zerrendak eta aurrekontu-plantilak. Hautaketa eta lanpostuak betetzea.

37. Funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Bateraezintasunak. Ordainsariak. Administrazio-egoerak. Diziplina-araubidea. Funtzionario publikoen negoziazio kolektiboa.

38. Gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona.