Argiketarien lan-poltsa.

2013/10/29 - 2013/11/12
Inprimatu
Zarautz
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ZARAUZKO UDALA
Lehiaketa:
Argiketarien lan-poltsa.
Lanpostua:
Argiketaria
Plaza-kopurua:
Lan-poltsa.
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Eginkizunak eta atazak:

Ardurak eta eginkizunak.

Oro har, funtzio hauek bete beharko dira:

  • Instalazio elektrikoetako muntaia, konponketa eta mantentze-lanekin lotutako lanak egin, bai Udal bulego eta instalazioetan bai jaietarako aldi baterako instalazioetan.
  • Instalazio elektrikoetako muntaia, konponketa eta mantentze-lanekin lotutako lanak egin, argiteria publikoan.
  • Instalazio elektrikoetako automatizazioaz eta programazioaz arduratu.
  • Jarrita dauden instalazioak frogatu eta gainbegiratu, ondo funtziona dezaten, mantentze- eta kontrol-jarduerak programatuta.
  • Instalazioetako eskemak egin.
  • Ziurtagiriak, diseinuaren memoria teknikoak eta eskema elektrikoak egin eta izapidetu, udal instalazio elektrikoak legeztatzeko.
  • Agindutako lanak egiteko behar diren ibilgailuak, eskuko tresnak eta mekanikoak erabili, eta horien mantentzelanez arduratu.
  • Merkatuan dauden materialen ezaugarriak ezagutu, ondo hautatu eta aplikatzeko.
  • Egin behar diren lanetan sartu beharreko aldaketei eta hobekuntzei buruzko azterketak egiten lagundu.
  • Lanak egiteko denbora eta erabilitako materiala egiaztatzeko agiriak ondo bete.
  • Bere funtzioak betetzeko behar duen materiala erosi, Brigadako arduradunaren gainbegiradapean, eta material horren stocka kontrolatu, behar denean berria ekartzeko.
  • 2. mailako ofizial argiketariaren eta peoiaren lana gainbegiratu, horien parte-hartzea beharrezkoa den lanetan.
  • Ibilgailuak gidatu, Brigadako langileak eta/edo eskuhartze bakoitzerako materiala garraiatzea beharrezkoa denean.
  • Udalekoak ez diren enpresek udal sarean egindako lanak gainbegiratu.
  • Halaber, lanpostuan aritzeko eskatutako prestakuntzarekin bat etorriz agindutako beste edozein lan egin.
Titulazioa:

LH II elektrizitatea/ elektronika edo baliokidea den titulazioa izatea edota titulu hori lortzeko eskubidea ordainduta edukitzea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarazko 2. hizkuntza-eskakizuna izatea. Eskakizun hori 2. hizkuntza eskakizunaren pareko mailari dagokion azterketa eginez egiaztatu ahal izango du Udalak; nolanahi ere, hizkuntza eskakizunaren edo baliokidearen jabe dela egiaztatzen duenak ez du azterketarik egin beharko, horretarako, izangaiek inguruabar hori beren eskaeran jasoko dute, eta eskaerarekin batera dagokien egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

Beste baldintza batzuk:
  • B motako gida-baimena.
  • Instalatzaile karnetak izatea (oinarrizkoa eta espezialista).
Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, oinarri hauek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Alkate-batzarburu jaunari zuzenduko zaizkio onartuak izateko. Eskabideak oinarri hauen I. Eranskinean jasotako inprimaki ofizialaren arabera aurkeztu beharko dira.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

GAITEGIA

  1. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa.
  2. 842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena.
  3. 1890/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Kanpoko argiteria instalazioen energia eraginkortasunaren araubideari buruzkoa.
  4. 1890/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Kanpoko argiteria instalazioen energia eraginkortasunaren araubideari buruzkoa (EA-01etik EA-07ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriak).
  5. Oinarrizko elektrizitatea I: Eroapenak. Erresistentziak. Tentsioak. Intensitateak. Potentzia monofasikoak eta trifasikoak. Energia elektrikoak. Fakturazioa. Polimetroa.
  6. Oinarrizko elektrizitatea II: Zirkuitu elektrikoen eta pertsonen babesak.
  7. Oinarrizko elektrizitatea III: Sare ekipotentzialak. Eraikinetako lur sarea.
  8. Oinarrizko elektrizitatea IV: Elektrizitate ikurrak. Eskemak interpretatzea. Gailu elektrikoen ezaugarriak interpretatzea.
  9. Zerbitzu publikoak mantendu eta kontrolatzea argiteria, argiteria publiko eta banaketa sareetan. Ideia orokorrak. Kontrol sistematikoaren metodoak. Hori erregistratzeko prozedurak. Txostenak egitea.
  10. Erabilera orokorreko eta argiterian, argiteria publikoan eta banaketa sareetan erabiltzeko ohiko tresnen deskribapena.
  11. Altueran egindako lanak.
  12. Garabi-kamioi besodun bateko saskiaren erabilera.
egutegia:
Abisuak