Arautegia

Inprimatu

1001/2022 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Fisioterapeuta kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 1822
  • Xedapen-zk.: 1001
  • Xedapen-data: 2022/04/05
  • Argitaratze-data: 2022/04/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1479/2021 Ebazpenaren bidez, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Fisioterapeuta kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

Lehenengoa. Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.

Bigarrena. Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

Batzordeburua:

Titularra: María Begoña Zamarripa Cuesta.

Ordezkoa: Joseba Mirena Badiola Zendoia.

Lehenengo epaimahaikidea:

Titularra: Beatriz Zeziaga Agirre.

Ordezkoa: Jose Antonio Betolaza Cenarro.

Bigarren epaimahaikidea:

Titularra: Aitziber Zalbide Pérez.

Ordezkoa: Miren Josune Aguirre Mendizabal.

Hirugarren epaimahaikidea:

Titularra: Iñaki Aguirreurreta Ceciaga.

Ordezkoa: Larraitz Zubiarrain Olano.

Laugarren epaimahaikidea:

Titularra: Iñigo Carlos Altuna Larrañaga.

Ordezkoa: Lourdes Zurrón Prada.

Idazkaria:

Titularra: Ignacio Aguirrezabala Herreras.

Ordezkoa: Itxaso Blanco Arraztio.