Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko apirilaren 5ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2022ko martxoaren 31ko Ebazpena, kide batzuk Ertzaintzaren Eskala Exekutiboko Komisario Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 74
- Hurrenkera-zk.: 1636
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/04/05
- Argitaratze-data: 2022/04/13
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2020ko azaroaren 3an eman zuen Ebazpenaren bidez, Ertzaintzaren Eskala Exekutiboko Komisario Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdia iragarri zen (azaroaren 12ko EHAA, 225. zk.). Ebazpen horren hamabigarren oinarriarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau
Lehenengoa. Jakinaraztea 2022ko apirilaren 4an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko martxoaren 31ko Ebazpena, kide batzuk Ertzaintzaren Eskala Exekutiboko Komisario Kategoriako karrerako funtzionario izendatzen dituena.
Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 5a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MIREN GOITIA GABIOLA.