Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 22koa; Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendari-kargua egikaritzeari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko prozedurarako deialdia egiteko dena. Otsailaren 3ko 22/2009 Dekretuan ezarritakoaren ondorioz zuzendari-kargua bete duten pertsonek jasoko dute berariazko ordainsari-osagarriaren zati hori.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 575
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/01/22
  • Argitaratze-data: 2014/02/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoarenak, ikastetxe publikoetako zuzendarien esku uzten du ikastetxeen kudeaketa orokorraren eta funtzionamenduaren ardura, eta bereziki nabarmentzen du irakaskuntza-jarduerari eman behar dioten arreta. Lege horrek zuzendariaren figura indartzeko asmoa adierazten du, eta, horretarako, eginkizun horiek betetzeko behar den prestakuntza duten langileak sustatu nahi ditu.

Hain zuzen, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendaritza-lana arautzen duten oinarrizko printzipioak, zuzendaritza-karguen eskumenak eta egitekoak, zuzendariak hautatzeko prozedura eta zuzendaritza-funtzioaren aintzatespena ezartzen dira honako bi lege hauen bidez: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa; eta 3/2008 Legea, ekainaren 13koa, otsailaren 19ko 1/1993 Legea, Euskal Eskola Publikoarena, aldatzen duena.

Lege horiek ezarritakoa betetzeko, otsailaren 3ko 22/2009 Dekretuak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko, eta pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak izendatzeko eta kargugabetzeko prozedura arautzen du.

Dekretu horretako 18. artikuluak arautzen du ebaluatu egingo direla izendatutako zuzendariek betetzen duten kargua eta egiten dituzten jarduerak, betiere izendapenaren aginte-aldia betetzen badute. Dekretuak berak arautzen duen prozedura betez egingo da izendapen hori, lau urterako.

Bestalde, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 139. artikuluan, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendaritza-lana aitortzen du. Artikulu horren 4. paragrafoak dio, ikastetxe publikoetako zuzendariek, hezkuntza-administrazio bakoitzak finkatzen duen denboraldian kargua balioespen positiboarekin betetzen badute, dagokien ordainsari-osagarriaren zati bat jasotzen jarraituko dutela aktibo dauden bitartean; betiere, hezkuntza-administrazioek finkatutako neurriak, baldintzak eta betekizunak errespetatuta.

Halaber, otsailaren 19ko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoarenak, 33 sexies artikuluko 4. paragrafoak, ekainaren 13ko 3/2008 Legeko laugarren artikuluak xedapen horrentzat arautu duen idazketan, honako hau ezartzen du: Euskal Eskola Publikoko ikastetxeetako zuzendariek, arau bidez finkatzen den denboraldian kargua balioespen positiboarekin bete badute, dagokien ordainsari-osagarriaren zati bat jasotzen jarraituko dutela aktibo dauden bitartean, betiere, araudi bidez finkatutako neurriak, baldintzak eta betekizunak errespetatuta.

Horrenbestez, 204/2012 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan zuzendari-kargua egikaritzeari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko modua arautu zen. Ordainsari-osagarri hori zuzendari-kargua betetzen duten pertsonek jasoko dute, betiere, zuzendariak hautatzeko otsailaren 3ko 22/2009 Dekretuak arautzen duen prozesuari jarraituz izendatuak izan badira.

Urriaren 16ko 204/2012 Dekretuan ezarri ziren berariazko ordainsari-osagarriaren zati hori finkatzeko baldintzak, bai eta dituen bateraezintasunak, prozedurak eta zenbatekoak ere. Izan ere, 4. artikuluak esaten duenez, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpen batean ezarritako deialdian adieraziko da zein den eskariak aurkeztu eta ebazteko prozedura. Deialdi hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Hori guztia dela eta, hau

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 22a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.