Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urriaren 28koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, «René Cassin» sarirako 2013ko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 4604
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/28
  • Argitaratze-data: 2013/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Justizia

Testu legala

2013ko urriaren 16ko 427/2013 Dekretuak (2013ko urriaren 24ko EHAA) arautzen du René Cassin saria, zeinaren helburua baita jendaurrean aitortzea eta nabarmentzea pertsonek eta elkarteek giza eskubideen arloan egin duten lan esanguratsua eta ibilbide pertsonal edo profesionalaren bidez giza eskubideen sustapen, defentsa eta zabalkundean hartu duten konpromisoa.

Dekretu horren 3. artikuluan aurreikusten denez, urtero, Giza Eskubideen arloko eskumena duen zuzendaritzako titularrak saria emateko deialdia egingo du, ebazpen bidez; artikulu horren arabera, halaber, deialdian ezarriko da zenbat diru emango den sariaren bidez, hautagaiak aurkezteko nolako baldintzak bete behar diren, zer agiri aurkeztu behar den eta horiek aurkezteko epea eta tokia zein diren.

Horrenbestez, 2013ko ekitaldian, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak egin behar du sarirako deialdia, eta epaimahaikideak izendatu.

Horren ondorioz, honako hau

Ebazpen honen helburua da «René Cassin» sarirako 2013ko deialdia egitea.

Sariaren diru-zenbatekoa 12.000 euro da.

  1. Hautagaiak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

  2. Hautagaiak Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiko Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali behar dira (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz), eta, horretarako, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein modu erabili izango da (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

  3. Giza eskubideen arloko eskumena duen zuzendaritzak bermatu egingo du herritarrek gaztelania nahiz euskara erabili ahal izango dutela, ahoz zein idatziz, zuzendaritzarekiko harremanetan.

Hauek izango dira epaimahaiko kideak:

Presidentea: Jonan Fernández jauna, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia.

Bokala: Silvia Escobar Moreno andrea, Giza Eskubideen inguruko gaietarako Espainiak 2011ra arte izandako misio bereziko enbaxadorea.

Bokala: Jon Mirena Landa Gorostiza jauna, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria 2005etik 2009ra.

Bokala: Maixabel Lasa Iturrioz andrea, Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria 2001etik 2012ra.

Bokala: Juan José Alvarez Rubio jauna, EHUko Nazioarteko Zuzenbideko katedraduna, eta Zuzenbideko doktorea.

Bokala: Izaskun Moyua Pinillos andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusia 2005etik 2009ra.

Bokala: Mikel Mancisidor de la Fuente jauna, Nazio Batuen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kidea.

Bokala: M.ª del Carmen Hernández andrea, Jesus María Pedrosaren alarguna.

Bokala: Mariano Ferrer Ruiz jauna, kazetaria.

Idazkaria: Monika Hernando Porres andrea, Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiko Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honetan berariaz araututa ez dagoen guztirako, honako hauek aplikatuko dira: azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Adminitrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren laguntzen eta diru-laguntzen erregimena arautzen duen araudia, eta 2013ko urriaren 16ko 427/2013 Dekretua, Giza Eskubideen René Cassin saria arautzen duena.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren aurrean, hilabete epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 28a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.