Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 27koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, ekainaren 28ko 14/2012 Legearen 3. eta 7. artikuluen ingurukoa (14/2012 Legea, genero-arrazoiengatik inor ez baztertzeari eta transexualen eskubideak aitortzeari buruzkoa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 2026
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/03/27
  • Argitaratze-data: 2013/04/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, honako hau

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak 2013ko martxoaren 13ko bilkuran honako akordio hau hitzartu du:

  1. Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen 2012ko irailaren 24ko Akordioa bete nahirik osatutako lantaldeak genero-arrazoiengatik inor ez baztertzeari eta transexualen eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legearen inguruan sortutako eskumen-desadostasunak aztertu eta horiei buruzko konponbide-proposamen bat aurkezteko egindako negoziaketekin bat etorriz, bi alderdiek uste dute konponduta daudela desadostasun horiek, konpromiso hauetan oinarrituta:

    Bi alderdiak bat datoz 14/2012 Legearen 3. eta 7. artikuluak interpretatzeko eran, transexualaren aitorpena legearen ondorioetarako soilik ulertzen dela uste dutelako, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan, eta horrek ez diola eragiten interesdunaren izaera juridikoari, harik eta erregistroko inskripzioa aldatu arte. Inskripzio-aldaketa martxoaren 15eko 3/2007 Legeak arautzen du, pertsonen sexuari buruzko aipamenaren erregistro-zuzenketa erregulatzen duenak.

  2. Lortutako akordioa dela-eta, bi alderdiek uste dute akordio honetako ebazpenen inguruan sortutako desadostasunak desagertu egin direla.

  3. Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

    Madril, 2013ko martxoaren 13a.

    Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

    CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

    Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

    JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.