Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko irailaren 25ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeko eta haien eskubideak aitortzeko ekainaren 28ko 14/2012 Legeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 4790
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/25
- Argitaratze-data: 2012/10/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia
Testu legala
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, honako hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzen dituen ekainaren 28ko 14/2012 Legeari buruzkoa, zein eranskin modura atxikitzen baitzaio ebazpen honi.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 25a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.
AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeko eta haien eskubideak aitortzeko ekainaren 28ko 14/2012 Legeari buruzkoa.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak, 2012ko irailaren 24an egindako bilkuran, akordio hau hartu zuen:
Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legearen zenbait artikulu direla-eta sortutako desadostasunak ebazteko negoziazioei ekitea; hona hemen artikuluok: 3. eta 7. artikuluak.
Lantalde bat izendatzea, Aldebiko Lankidetza Batzordeari konponbide bat proposatzeko.
Urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, jakinaraztea akordio hau Konstituzio Auzitegiari, 2012ko urriaren 6a baino lehen; eta horretaz gain, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2012ko irailaren 24a.
Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,
CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.
Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 14/2012 LEGEA, ekainaren 28koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa.
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko martxoaren 27koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, ekainaren 28ko 14/201