Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 1994.eko urriaren 7koa, HABEren lehendakariarena, HABEren egitura organikoa onartzen duen martxoaren 29ko 155/1994 Dekretua garatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 4100
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1994/10/07
  • Argitaratze-data: 1994/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Martxoaren 29ko 155/1994 Dekretuak HABEren egitura organikoa Glotodidaktika, Ikuskatzailetza eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzuetan egituratzen du eta haien egitekoak zehazten. Bestalde, aipatu Dekretuaren Indargabetze Xedapenak espreski indargabetzen ditu ekainaren 12ko 188/l984 eta irailaren 3ko 270/1985 Dekretuak, HABEren Zerbitzuak ez ezik, haien barruko sailatalak ere ezartzen zituztenak. Aipatu Dekretuok indargabeturik, beharbeharrezkoa da HABEren egituraketarekin aurrera egitea, martxoaren 29ko 155/1994 Dekretuak onartzen dituen Zerbitzuen maila baino areago, bere helburuak lortzeko HABEk atxikita dituen gizabaliabideak elkarbidetu ditzan. Martxoaren 29ko 155/1994 Dekretuaren Lehenengo Azken Xedapenak, Dekretuan bertan esandakoa garatu eta indarrean jartzeko baimena ematen dio HABEren lehendakariari. Horregatik, ERABAKITZEN DUT: 1. atala.- HABEren Antolaketa Atalak. 1.- HABEren zuzendari orokorraren azpian, eta bere zereginak burutzeko eta helburuak lortzeko, HABE honako ataletan egituratzen da: a) Zerbitzu izaeradunak: - Glotodidaktika Zerbitzua - Ikuskatzailetza Zerbitzua - Zerbitzu Orokorrak b) Zerbitzu izaerarik gabe: - Komunikazio Gabinetea - Idazkaritza Orokorra 2.- Zerbitzu bakoitzaren buruan, eta hauek egituratzen dituzten sailataletan, arduradun bat egongo da. Halaber, Komunikazio Gabineteak eta Idazkaritza Orokorrak ere arduradun bana izango dute. 2. atala.- Glotodidaktika Zerbitzua 1.- Glotodidaktika Zerbitzuak azaroaren 25eko 29/1983 Legearen 12. atalean eta martxoaren 29ko 155/1994 Dekretuaren 10. atalean zehaztutako zereginakhonako hauen bidez garatuko ditu, nagusiki: - Didaktika Sailatala - Heziketa Sailatala 2.- Glotodidaktika Zerbitzuak, halaber, Baliabide Berezietarako Sailatala ere izango du, azpiegitura egokiz hornitua eta ohizko euskarri idatzia ez duten materialen lanketa eta argitarapena: kassetteak, bideoak, disketteak, etab landu eta argitaratzera emana. 3. atala.- Glotodidaktika Zerbitzuko Sailatalak 1.- Glotodidaktika Zerbitzuko arduradunaren azpian egongo dira 2. atalaren 1 eta 2 puntuetan aipatutako Sailatalen arduradunak. 2.- Halaber, Glotodidaktika Zerbitzuko arduradunaren azpian egongo dira Itzulpen eta Zuzenketa atala eta HABEren Liburutegi publikoa. 4. atala.- Glotodidaktika Zerbitzuaren atxikimendu funzionala. Martxoaren 29ko 155/1994 Dekretuaren 11. atalaren araberako sailatal bat edo bestearekiko atxikimendu funtzionala HABEren zuzendari orokorraren erabakiz ezarriko da, bai Glotodidaktikako teknikariena, bai Glotodidaktika Zerbitzuari organikoki atxikitako gainontzeko teknikariena ere. 5. atala.- Ikuskatzailetza Zerbitzua 1.- Ikuskatzailetza Zerbitzuak martxoaren 29ko 155/1994 Dekretuaren 12. atalean zehaztutako zereginak honako hauen bidez garatuko ditu, nagusiki: - Lurralde Ikuskatzailetzak - Jarraipen Sailatala - Garapen Sailatala 2.- Ikuskatzailetza Zerbitzuak, halaber, Erakundearen datubildumen mantenu eta ustirapenerako unitatea izango du. 6. atala.- Ikustatzailetza Zerbitzuko arduraduna. Ikuskatzailetza Zerbitzuko arduradunaren azpian egongo dira Lurralde Ikuskatzailetzetako arduradunak, Jarraipen eta Garapen Sailataletako arduradunak, eta datubildumen mantenu eta ustirapenerako unitatea. 7. atala.- Ikustatzailetza Zerbitzuaren atxikimendu funzionala Martxoaren 29ko 155/1994 Dekretuaren 13 atalaren araberako Ikuskatzailetza Zerbitzuari organikoki atxikitutako Ikuskatzaile eta teknikarien Sailatal bat edo bestearekiko atxikimendu funtzionala HABEren zuzendari orokorraren erabakiz ezarriko da. 8. atala.- Zerbitzu Orokorrak Zerbitzu 0rokorrak martxoaren 29ko 155/1994 Dekretuaren 14. atalean zehaztutako zereginak honako hauen bidez garatuko ditu: - Ekonomia eta Administrazio Sailatala - lege-aholkularitza Unitatea - Pertsonal Unitatea 9. atala.- Zerbitzu Orokorren atxikimendu funzionala. Zortzigarren atalean zehaztutako Sailatalaren eta Unitateen Arduradunak Zerbitzu Orokorretako arduradunaren azpian egongo dira. 10. atala.- Komunikazio Gabinetea Komunikazio Gabineteak honako zeregin hauek beteko ditu: a) Erakunde Autonomiadunaren argitalpen orokor eta informatiboen lanketa eta argitarapena eta HABEren publizitatearen kudeaketa. b) Komunikabideetarako materiala prestatzea, eta haiekiko harremana burutzea. c) HABEko Zerbitzu ezberdinek burutzen dituzten ekintzen kanpoislada koordinatzea, eta Erakunde Autonomiadunak gizarteratzen duen imajinaren jarraipena egitea. d) Erakundeak gizartean duen eragina indartzeko neurriak analizatu, planifikatu, proposatu eta, dagokionetan, garatzea. e) HABEren zuzendari orokorrak emandako beste edozein. 11. atala.- Komunikazio Gabinetearen atxikimendu funzionala. Komunikazio teknikariak, Glotodidaktika eta Ikuskatzailetza Zerbitzu edo haietako Sailataletako proiektuei atxikiak izan daitezke HABEko zuzendari orokorraren erabakiz, horrelakoetan horien arduradunekiko menpekotasun funtzionala izango dutelarik. 12. atala.- Idazkaritza Orokorra Idazkaritza Orokorrak ondoko zeregin hauek beteko ditu: a) Erakunde Autonomiadunaren dokumentuen Sarrera eta Irteeren Erregistro ofiziala eta banaketa burutzea. b) HABEren Artxibategi Orokorra antolatu eta mantentzea. c) HABEko espediente bizien kontrola eramatea. d) HABEko Euskaltegien Erregistroa egunean mantendu, Ikuskatzailetza Zerbitzuak egindako proposamenari lege-aholkularitzako arduradunak aldeko legezkotasuntxostenajaso ondoren, behar diren inskripzio, baztertze, aldatze edo bestelako oharpenak jasoz. e) HABEren informazio sistima eta Plangintza Informatikoaren garapen eta mantenua zaintzea, Elkarte Autonomoaren informazio sistima orokorraren eta plangintza informatikoaren barruan. f) Jendaurreko harremanak zentralizatu eta hartzaile aproposengana bideratzea. g) HABEren Zuzendaritza Orokorraren idazkaritza lanak burutzea. h) HABEren zuzendari orokorrak emandako beste edozein. AZKEN XEDAPENA Lehena.- Agindu honetan esandakoa garatu eta indarrean jartzeko baimena ematen zaio HABEren zuzendari orokorrari. Bigarrena.- Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1994ko urriak 7. HABEren lehendakaria, JOSEBA ARREGI ARANBURU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.