Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko urtarrilaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa -Elkartek Programa- arautzen duena eta diruz lagundu daitezkeen proiektuak eskatzeko, I. faserako deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 16
- Hurrenkera-zk.: 376
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/01/18
- Argitaratze-data: 2023/01/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2030erako Euskadiko Zientzia eta Teknologia Plan berriak (ZTBP 2030), zeina Horizon Europe esparru-programa berriarekin lerrokatuta baitago, Euskadi berrikuntzan aurreratuen dauden Europako eskualdeen artean kokatzea du helburu, erronka sozial nagusiak konpontzen laguntzeko: osasuna, enplegua, digitalizazioa, klima-aldaketa eta genero-berdintasuna, horiek guztiak NBEren 2030erako Garapen Jasangarriko Helburuekin bat etorriz. Horregatik, plan berriak lotura zuzena du Gobernuaren beste politika batzuekin, hala nola: Garapen ekonomikoa, Hezkuntza, Osasuna, Ingurumena, Etxebizitza, Nekazaritza eta Kultura.
Euskadik bere gain hartzen du Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) bat egiteko konpromisoa, eta Euskadi Basque Country 2030 Agendan txertatzen du. Garapen jasangarriko 9. helburuak (Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura) ezartzen duenaren arabera, azpiegituretan inbertitzea eta berrikuntza funtsezko eragileak dira hazkunde eta garapen ekonomikoan.
Horizon Europe Esparru Programa berria abiapuntutzat hartuta, 2030erako ZTBPk hiru zutabe estrategiko eta elementu nagusi bat planteatzen ditu: talentua.
zutabea. Bikaintasun zientifikoa: oinarri zientifikoa hobetzea eta bikaintasuneko ikerketa-jardueraren ondoriozko ezagutza sortzea du helburu, baita gaitasun eta konpetentzia teknikoak eta zientifikoak handitzea ere.
zutabea. Lidergo teknologiko industriala: Euskadiren lidergo teknologiko industriala sendotu nahi du, eta euskal gizartearen erronkei aurre egiten laguntzen duen ikerketa babestu, ikerketan eta garapen teknologikoan egindako inbertsioen emaitzak eta inpaktua hobetuta.
zutabea: Berrikuntza irekia: Lankidetzako berrikuntza sustatzea du ardatz, bai teknologikoa, bai ez-teknologikoa, eta arreta berezia jartzen du enpresa txiki eta ertainetan.
Talentua: Pertsonak dira ikertzen eta berritzen dutenak, eta, beraz, beren talentua behar dugu aurreko elementuak erabat garatu ahal izateko eta zutabe estrategikoen funtzioa bete ahal izateko, eta, horrela, plan honetarako ezarritako helburuak lortzen laguntzeko. Helburu horiek hurrengo apartatuan daude azalduta.
Horrenbestez, 2030erako ZTBPren hiru zutabeetako bat «Bikaintasun zientifikoa» da, eta bikaintasuneko ikerketa sustatzea du helburutzat, ezagutza berriak sortzeko eta zabaltzeko, gaitasun eta gaitasun tekniko eta zientifikoak areagotzeko eta erronka sozioekonomiko handiei irtenbideak emateko oinarri gisa.
Zutabe horren oinarrian dagoen ardatzetako bat da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (aurrerantzean ZTBES) eragileen arteko lankidetza indartzea. 2030erako ZTBPk eta Horizon Europek aldarrikatzen duten diziplinen eta gaitasun zientifiko eta teknologikoen beharrezko konbinazioak ZTBESko eragileen arteko lankidetza areagotzen jarraitzea eskatzen du. Era berean, ezinbestekoa da ikerketa zientifikoaren eta teknologikoaren emaitzetarako orientazioan aurrera egiten jarraitzea, baliabideen eta inbertsioen erabilera efizientea bermatzeko.
Euskadik bere erronka sozioekonomikoei zientziatik eta teknologiatik erantzuten jarraitzeko eta, horrela, trantsizio teknologiko-digitalari, energetiko-klimatikoari eta sozialari aurre egin ahal izateko, beharrezkotzat jotzen da I+Gra bideratutako laguntza-programa berri bat arautzea. Izan ere, laguntza-programa horrek balioko du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek eremu estrategikoetan egiten duten lankidetza-ikerketa bultzatzeko.
Ikerketa horrek, izan funtsezkoa eta/edo izan industriala, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (Euskadi 2030) eta Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren (RIS) espezializazio-eremuetan kokatuta egonik, lagundu behar du Zientzia eta Teknologia Estrategia berria (ZTBP 2030) garatzen eta hedatzen, zehaztutako helburuak lortzen eta Berrikuntzaren Euskal Sistema finkatzen.
Laguntzei buruzko araudi honek, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluari heltzen dio. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (aurrerantzean, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorra) Batzordearen 2020ko uztailaren 2ko 2020/972 (EB) Erregelamenduaren bidez luzatu zen.
Horrenbestez, honako hau
Prozeduraren arloan agindu honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko da.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 18a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Agindu honen xedea honako laguntza-programa hau arautzea da: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko laguntzak (Elkartek Programa), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadi 2030 Planaren espezializazio-arloetan jasota dagoen bezala.
Laguntzei buruzko araudi honek 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluari heltzen dio. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzei dagokienez. Agindu honen xedeetarako, funtsezko ikerketatzat eta industria-ikerketatzat jotzen da aipatu Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorreko 2. artikuluko 84. eta 85. zenbakietako definizioan xedatutakoa.
Programa honen xederako erabiliko diren baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira. Aurrekontuko ekitaldiaren barruan eman beharreko laguntzen zenbateko osoak ezin izango du gainditu aipatutako zenbatekoa, ez eta, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuan aldaketak onartzen badira, zenbateko hori eguneratzearen ondorioz sortzen den zenbatekoa ere.
2 artikuluan aipatzen diren proiektuak finantzatzeko, deialdiaren diru-zuzkidura osoaren % 25 erabiliko da gehienez, eta 4.3 artikuluko ekintzak finantzatzeko, berriz, % 10, gehienez ere. Proiektu eta ekintza horietarako laguntzak esleitu ondoren gehieneko diru-zenbatekoak agortzen ez badira, soberakina 4.1 artikuluan bildutako proiektuak finantzatzeko erabiliko da.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, betiere horretarako akreditatuta badaude ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz (109/2015 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen da).
Aurreko paragrafoan adierazitako erakunde onuradunek berek egin beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu diruz lagundutako proiektuak. Nolanahi ere, posible izango da proiektuaren I+G jardueraren zatiren bat EAEn edo EAEtik kanpo azpikontratatzea.
Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eskabidea egiten denetik.
Erakunde onuradunek, era berean, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute nahitaez, eta ez dira desgaituta egongo dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo beste ente publikoekin kontratuak izenpetzeko.
Hala ere, onuradun izan daitezke nortasunik ez duten pertsona juridikoen taldeak ere, Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, taldeak erakunde lider bat izendatu beharko du. Lider horrek ordezkari edo ahaldun gisa jardungo du, eta behar besteko ahalmena izango du taldeari, erakunde onuradun gisa, dagozkion betebeharrak betetzeko. Talde horietako kideek berariaz adierazi beharko dituzte, agindu honetako 18.2 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera, bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak.
Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaituta egotea.
Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexuan oinarritutako diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzetarako martxoaren 3ko 1/2022 Legeak azken xedapenetako laugarrenean zehaztutakoari jarraikiz.
Krisialdian dauden enpresa eta erakundeak ezingo dira onuradun izan, betiere Batzordearen komunikazio honekin bat etorriz: Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideak (2014/C 249/01).
Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten erakundeak ezin izango dira onuradun izan.
Era berean, ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo erakunde kolaboratzaile izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten den egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
Onuradun izateko izaera diru-laguntzaren indarraldi osoan mantendu beharko da.
Elkarlanean egindako funtsezko ikerketa-proiektuak:
Lankidetza-ikerketako proiektutzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek elkarlanean egindako funtsezko ikerketa estrategikoko proiektuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planean (industria adimenduna, energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua) ezarritako lehentasunen barruan kokatutako arloetan ezagutzak zabaltzera bideratuta daudenak, bai eta plan horretan definitutako zeharkako ekimen eragileetan kokatutakoak ere (zahartze osasuntsua, mugikortasun elektrikoa eta ekonomia zirkularra), erronka sozialen eta RIS3 estrategiaren artean integrazio handiagoa lortu eta espezializazio-eremuen arteko lankidetza handiagoa lortze aldera.
Agindu honen xedeetarako, funtsezko ikerketatzat jotzen da Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorreko 2. artikuluko 84. zenbakian xedatutakoa.
Elkarlaneko ikerketa-proiektuak urte anitzekoak izan ahalko dira, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko askotariko eragileek lankidetzan eginak izan beharko dira; eragile horiek, bestalde, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko hiru eragile-mota ordezkatu beharko dituzte gutxienez, eta akreditatuta egon beharko dute ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuari (109/2015 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duena). Oro har, taldean parte hartzen duten erakundeak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak besterik berariaz baimenduta.
Elkarlaneko ikerketako proiektu bat hautatu eta diruz lagunduko da, baldin eta aurrekontu bat aurkezten bada, proiektuko 1.000.000,00 eurokoa eta erakunde parte-hartzaileko 50.000,00 eurokoa urte baterako, gutxienez.
2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan ezarritakoa betez, elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuen aldeko laguntzen efektu pizgarria bermatzeko, proiektu hauek baino ez dira diruz lagunduko: laguntza-eskabidea laguntza-programaren I. fasean aurkeztu ondoren (eta programaren deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1aren ondoren) hasitako proiektuak.
Elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuek Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 25. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute.
Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak.
Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektutzat hartuko dira funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo industria-ikerketakoak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen I+Gko enpresa-unitateek, merkatua erakartzeko eta hara iristeko ahalmen handia dutenek, gidatuta egongo dira proiektuok, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planaren espezializazio-esparruekin bat egingo dute.
Agindu honen xedeetarako, funtsezko ikerketatzat eta industria-ikerketatzat jotzen da Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorreko 2. artikuluko 84. eta 85. puntuetan xedatutakoa.
Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak urte anitzekoak izan daitezke. Gainera, proiektu horiek enpresetako I+G unitateek garatu beharko dituzte, banaka edo enpresetako I+G unitate baten gidaritzapean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko beste eragile batzuekin lankidetzan. Oro har, erakunde parte-hartzaileak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak besterik berariaz baimenduta.
Industria-potentzial handiko proiektu bat hautatu eta diruz lagunduko da, baldin eta aurrekontu bat aurkezten bada, proiektuko 200.000,00 eurokoa eta erakunde parte-hartzaileko 50.000,00 eurokoa urte baterako, gutxienez.
2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan ezarritakoa betez, industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuen aldeko laguntzen efektu pizgarria bermatzeko, proiektu hauek baino ez dira diruz lagunduko: laguntza-eskabidea laguntza-programaren I. fasean aurkeztu ondoren (eta programaren deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1aren ondoren) hasitako proiektuak.
Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuek Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorreko 25. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute.
Interes bereziko ekintza osagarriak:
Interes bereziko ekintza osagarritzat hartuko dira eskaintza-eskaria bitartekaritza-organismoek eta hedapen-organismoek esklusiboki garatutako eskaintzaren eta eskari teknologiaren arteko bitartekaritza-proiektuak, hala nola:
Prospekzio-lanak eta eskari goiztiarrari buruzko azterlanak egitea, bai eta funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako proiektuei loturiko zaintza teknologikoari buruzko azterlanak ere.
Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko I+G+b-ko proiektuak prestatzerakoan lankidetza teknologikoa eta aholkularitza aldeztera bideratutako jarduerak.
Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko proiektuei loturiko ezagutzaren transferentziarako eta baloraziorako I+G+b kudeatzeko jarduerak.
Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko proiektuei loturiko I+G+b nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea sustatzea.
Ekintza osagarriek bat etorri beharko dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2030 Euskadi Planaren espezializazio-esparruekin.
Ekintzok bakarka egin ahal izango dira, edo beste erakunde batzuekin elkarlanean, eta urte anitzekoak izan daitezke.
2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan ezarritakoa betez, interes handiko ekintza osagarrien aldeko laguntzen efektu pizgarria bermatzeko, proiektu hauek baino ez dira diruz lagunduko: laguntza-eskabidea laguntza-programaren I. fasean aurkeztu ondoren (eta programaren deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1aren ondoren) hasitako proiektuak.
Interes bereziko ekintza osagarriek, gainera, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritakoa beteko dute. 651/2014 Erregelamenduaren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dira Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
Halaber, elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuek, industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuek eta elkarlanean egindako interes bereziko ekintza osagarriek honako kondizio hauek bete beharko dituzte:
Proiektua garatzeko eratutako taldeak orekatua izan behar du, eta elkarlan eraginkorra egin, halako moduan non erakunde kide guztiek era orekatuan emango dioten balioa proiektuari.
Erakunde parte-hartzaile bakoitzak ez du proiektuaren kostu osoaren % 70 baino gehiago hartuko bere gain.
Lankidetza-akordio bat egin beharko da erakunde parte-hartzaile guztien artean, haien legezko ordezkari guztiek izenpetua, alderdi bakoitzaren gauzatze-konpromisoak ezarriko dituena, proiektua gauzatuko dela bermatu duena eta emaitzak ustiatzeko hitzartutako kondizioak jasoko dituena.
Diruz laguntzeko moduko gastuak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoaren mende egongo dira, eta honako hauek izango dira:
Erakunde eskatzaileko plantillako langileen kostuak (ikertzaileenak, teknikarienak eta ikerketan laguntzen duten gainerako langileenak) eta ikerketa- eta garapen-jarduerak gauzatzeko akordio baten bidez erakundeari atxikitako teknikarien kostuak, betiere proiektuan aritzen diren neurrian. Kostu horien artean, langileen kostu zuzenak eta zeharkakoak sartuko dira, justifikazioko kontua aurkezteko jarraibideetan jasotako prozedurari jarraikiz.
Ikerketa-proiektuaren zati batzuk azpikontratatzea, erakunde onuradunek eurek ezin baitituzte egin konplexuak edo espezializatuak izateagatik. Azpikontratazioaren atalean ezingo dira sartu artikulu honetan adierazitakoez bestelako gastuak.
Aholkularitza-zerbitzuak eta antzeko beste zerbitzu batzuk, honako hauek barne hartuta: ikerketa-lanak eta ezagutza teknikoa erostea; kanpoko ikastaro eta mintegietara joateko gastuak, eta bideragarritasun- eta merkatu-azterlanenak haien barruan, proiektuaren kostuei buruzko auditoria sar daiteke. Auditoriaren kostutik, gehienez 1.500,00 eurorekin lagundu daitezke, proiektu, erakunde onuradun eta urte bakoitzeko. Ez dira diruz lagunduko dirulaguntza kudeatzeko aholkularitza-gastuak.
Ikerketa-jarduerak zuzenean eragindako beste gastu batzuk (materialak, horniketa, bidaiak, eta abar).
Patenteak erregistratzeko eta mantentzeko gastuak eta/edo jabetza intelektuala babestekoak.
Amortizazio-gastu hauek: azpiegitura sortzekoak eta ekipamendu teknologiko aurreratua erostekoak, bai eta instalazio eta zerbitzuak hobetzekoak ere, Gastu horien helburua izango da proiektuaren xedeak kondizio onenetan erdiestea.
Aurreko apartatuetan aipatu diren diruz laguntzeko moduko gastuak interpretatzeko, aintzat hartuko da Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 2. eta 25. artikuluetan ezarritakoa.
Aipatutako kostuak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. eta 31. artikuluetan ezarritakoaren mende daudenez, betekizun hauek bete beharko dituzte:
Oro har, erakunde onuradunak ezin izango du diruz lagundutako jarduera hirugarrenekin kontratatu diruz lagundutako proiektuaren kostu osoaren % 50etik gora, salbu eta espezializazio altuak eta/edo erakunde onuradunak bere baliabideekin egiteko ezintasunak eragindako kasuetan; kasu horietan, azpikontratazioa Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren ebazpen bidez onartu beharko da.
Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, azpikontratazioa formalizatzen duen kontratua idatziz egin beharko da. Gainera, kontratu horretan jasotako gastu-bolumenak Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen onarpena beharko du, ebazpen bidez.
Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legean (azaroaren 8ko 9/2017) kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, gutxienez hiru eskaintza hornitzaile ezberdinenak eskatu beharko ditu erakunde onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez den aski erakunde haiek egin, eman edo entregatzeko, edo salbu eta dirulaguntza emateko ebazpenaren aurretik ez den egin eta ordaindu gastua.
Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena (justifikazioan aurkeztuko dituzte horiek), efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko dute proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean.
Era berean, ondasuna edo zerbitzua salbuespenezkoa bada edo merkatuan emaile edo hornitzaile aski ez bada, justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko da, hiru eskaintza aurkezteko ezintasunari buruz.
Gastua dirulaguntza jaso baino lehen gauzatu bada, amortizazio-gastua lagungarritzat hartuko da, eta ez da beharrezkoa izango hiru eskaintza aurkeztea, baldin eta dirulaguntza eskatu baino lehenago egindako inbertsioetatik eratorritakoa bada.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikokoak badira, edo partaidetza publikoa gehiengoduna duten eta ezein administraziotako sektore publikoan sartuta ez dauden erakundeetakoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko beste sail batetik edo beste administrazio publiko batetik finantzaketa publiko ez-lehiakorra jasotzen dutenean, dirulaguntzaren justifikazioari langile propioak edo plantillakoak bakarrik egotzi ahal izango zaizkio zeharkako kostu gisa, ezin izango da, inola ere, langile horien zuzeneko kosturik ekarri. Hala ere, diruz lagundutako proiektua egiteko berariaz kontratatutako langileen zuzeneko kostua aplikatu ahal izango zaio justifikazioari.
Itzuli beharrik gabekoak izango dira laguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioei jarraituz emango dira.
Laguntzak emateko prozedurak bi fase izango ditu: I. fasean, proiektuak hautatuko dira, eta, ondoren, zehaztuko da zer proiektu lagundu daitezkeen diruz; II. fasean, berriz, dirulaguntzak esleituko zaizkie I. fasean onartutako proiektuei, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritakoari jarraituz, betiere proiektua I. fasean onartutakoak aurkeztu dutenek hala eskatzen badute.
Diruz lagundu daitekeen proiektu-tipologia bakoitzaren barruan, norgehiagoka-prozedura bidez hautatuko dira proiektuak (I. fasea) , aurkeztutako dokumentazioan oinarrituta, eta agindu honetako 16. artikuluan zehaztutako irizpide eta prozedurei jarraituz. Proiektuak onartuko dira, baldin eta aipatutako 16. artikuluko 2. paragrafoan ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen badute.
Agindu honetako 7. artikuluan zehaztutako zenbatekoei jarraikiz emango zaizkie dirulaguntzak (II. fasea) I. fasean onartu diren proiektuei, hala eskatzen badute.
Onartutako proiektu bakoitzari emango zaion dirulaguntza kalkulatzeko, artikulu honetako 3. apartatuan aurreikusitako laguntzarik handiena aplikatuko zaio onartutako proiektu bakoitzean onetsitako diruz laguntzeko moduko gastuen aurrekontuari.
Dirulaguntzak urtekoak edo urte anitzekoak izan daitezke, onartutako proiektuaren iraupenaren arabera, eta, gehienez ere, proiektuak hautatzeko deialdian zehaztutako ekitaldi kopururako emango dira.
Erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzen (itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak) mugak honako hauek izango dira, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan zehaztutakoaren arabera:
Elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuek diruz laguntzeko moduko gastu-aurrekontuen % 100 lortuko dute.
Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuek onartutako diruz laguntzeko moduko gastuen aurrekontuaren % 100 lortuko dute, funtsezko ikerketa-proiektuak baldin badira, eta % 50 industria-ikerketako proiektuak badira.
Interes bereziko ekintza osagarriek onartutako diruz laguntzeko moduko gastuen aurrekontuaren % 100 lortuko dute, funtsezko ikerketa-proiektuei loturiko ekintzak baldin badira, eta % 50 industria-ikerketako proiektuei loturiko ekintzak badira.
Diruz lagundutako proiektu-tipologia bakoitza finantzatzeko bideratuko den diru kopurua, deialdi-ebazpenean ezarritakoa, nahikoa ez bada jarduketa guztiak finantzatzeko aurreko 3. puntuan ezarritako ehunekoen arabera, diruz lagunduko diren proiektuak puntuaziorik onena lortu dutenak izango dira, dagokion aurrekontu-zuzkidura agortu arte.
Agindu honetako laguntzak eskuratzen dituzten eragile zientifiko-teknologikoek beste laguntza batzuk ere eskuratu ahal izango dituzte jarduketa horiek gauzatzeko, edozein dela ere laguntza horien izaera edo laguntzak ematen dituen organoa edo administrazioa. Erakunde onuradun bakoitzak jaso beharreko zenbatekoa ezagututa, agindu honetan ezarritakoaren arabera jaso ditzakeen laguntzak zehazteko, kontuan hartuko dira gai horri buruz Europar Batasunean indarrean dauden arauak eta, zehazki, Kategorien araberako Salbuespeneko Erregelamendu Orokorraren 8. eta 25. artikuluetan xedatutakoa.
Eragile zientifiko-teknologikoek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari jakinarazten badiote beste administrazio edo erakunderen batetik dirulaguntzak eskuratu dituztela, laguntzak ezin izango dira aurreko artikuluan aipatutakoa baino handiagoak izan, ez eta erakunde onuradunek garatuko duten jardueraren kostu osoa baino handiagoak ere. Horrela bada, agindu honi jarraituz emandako laguntzak murriztu egingo dira muga horretara egokitu arte.
Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza izango da dirulaguntzen programa honen organo kudeatzailea.
Kategorien araberako Salbuespeneko Erregelamendu Orokorrari lotutako laguntzen argitalpen eta informazioari dagokionez, esan beharra dago laguntza-programa honen kudeaketaren arduradun diren aginteek aipatu erregelamenduaren 9. artikuluan definitutako betebeharrak zintzotasunez errespetatu eta betetzeko konpromisoa hartzen dutela.
Agintari horiek, halaber, urteko txosten bat egingo dute, eta han zehaztuko dute zein den laguntza-erregimen honen aplikazioa eta garapena, betiere Kategorien araberako Salbuespeneko Erregelamendu Orokorraren 11. artikuluko b) apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.
Gainera, programa honetan, laguntzen eragin pizgarria bermatzeko, erakunde eskatzaileak eskabidea egin ondoren abiarazitako proiektuak baino ez dira lagunduko diruz.
Agindu honetan jasotako araudiari jarraikiz emandako dirulaguntzak kudeatzeko, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia (aurrerantzean, SPRI) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako erakundea erakunde laguntzaile izendatu da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 52. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera (698/1991 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko betekizunak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren).
SPRIk zeregin hauek izango ditu:
Aurkeztutako proiektuen eskabideak hasiera batean ebaluatzea, aurkeztutako dokumentazioa gainbegiratuz; hala badagokio, zerbait zuzentzea proposatuko dio organo kudeatzaileari.
Aurkeztu diren eskabideak aztertu eta ebaluatzea. Ezarritako ebaluazio-organoari laguntza ematea eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko lan materialetan, ezarrita dauden irizpideen arabera.
Entitate onuradunei laguntzak ordaindu aurretik, diruz lagundutako ekintzak egin dituztela eta ekintzetan izandako kostua ziurtatzen duten agiriak egiaztatzea.
Dirulaguntzaren xedea den jarduera egin dela eta haren helburua bete dela egiaztatzea, eta dagokion jarraipena egitea, ziurtatzeko laguntzak emateko eta proiektuak gauzatzeko betekizunak betetzen jarraitzen dutela.
Onetsitako proiektuen kontrol- eta jarraipen-prozesuak zehaztu eta ezartzea.
Lortutako emaitzen amaierako ebaluazioa egitea.
Programa zuzen kudeatzeko behar diren jardueretan laguntzea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak hala aginduz gero.
Programa honen kudeaketari buruz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak egin ditzakeen egiaztapen-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dagozkien jarduketak ere.
Agindu honetan araututako dirulaguntzak elkarren ondoko bi prozedura edo fasetan emango dira, aginduaren 6.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Fase bakoitzerako, deialdi publiko bat egingo da.
I. faseko deialdia, II. fasean diruz lagun daitezkeen proiektuak hautatzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindu honen bidez egiten da, aginduaren 13. artikuluan xedatutako baldintzetan. Artikulu horretan, proiektuak gauzatzeko epea, eskabideak aurkezteko epea eta lekua, eskabide-ereduak eta ebaluazio-organoa osatzen duten pertsonen izenak arautzen eta ezartzen dira. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzako titularraren ebazpen bidez ebatziko da prozedura hori.
I. fasean aldez aurretik hautatutako proiektuei laguntzak esleitzeko II. fasearen deialdia ere Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzako titularraren ebazpen bidez egingo da, eta ekitaldi horretan dirulaguntzak emateko aurrekontu-esleipenen zenbatekoa zehaztuko du, bai eta eskabideak aurkezteko epea eta tokia ere. Organo horrek berak erabakiko du ebazpena.
Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzenketak eta agindu honekin lotutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen III. kapituluko II. tituluan eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.
Eskabidea eskuratzeko eta betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora jo beharko da:
https://www.euskadi.eus/servicios/1027109/
(gaztelania).
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1027109/
(euskara)
Eskaera egin ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, baita jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta ere, «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Behar bezala beteta aurkeztu behar da eskabidea, erakunde edo pertsona eskatzailearen sinadura aitortua daramala, eta agindu honetan adierazten diren agiriak izan behar ditu.
Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak. Ildo horretan, eta agindu honen esparruan, ordezkaritza egiaztatuta egongo da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta badago (https://www.euskadi.eus/ordezkariak).
Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira datu pertsonalak.
Helbide honetan dago jasota datuak babesteari buruzko informazioa: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/077400-capa2-eu.shtml
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria da emandako datuen arduraduna, eta haren aurrean gauzatu ahal izango dira datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzara jo beharko da (Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).
Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.
BIGARREN ATALA
I. FASEA - PROIEKTUAK HAUTATU ETA ONARTZEA
Proiektuak hautatzeko eskabideak eta agindu honetan aurreikusitako gainerako dokumentazio osagarriak formatu elektronikoan beteko dira, aurreko artikuluan adierazitako egoitza elektronikoan, bertan ematen den ereduaren arabera.
Eskabideak agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2023ko martxoaren 2ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.
Deialdi honetara 2023. eta 2024. ekitaldietan garatutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira.
Elkarlaneko proiektuetarako, erakunde interesdunek eskabide bateratu bakarra aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko. Ondorioz, proiektuan parte hartzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileetako bat izango da, taldeko buru gisa jardunez, proiektuaren zuzendaritza eta ordezkaritza izango duena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ondore horietarako, bere gain hartuko du proiektua garatzeko eta kudeatzeko erantzukizuna, bai eta proiektua behar bezala garatzeko Administrazioarekin hitz egiteko beharrezkoak diren funtzioak ere.
Kasu horietan, horrenbestez, taldeko lider diharduen eta proiektuan parte hartzen duen erakundearen legezko ordezkariak aurkeztuko du eskabidea.
Proiektu bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da. Eskabidearekin batera, zenbait fitxategi aurkeztu beharko dira, honako agiri hauen kopia digitalizatua dutela:
Eskabide-inprimakia, proiektuaren lider den erakundeak sinatuta, honako hauek barne hartuko dituena: proiektuan parte hartzen duten erakundeen datuak eta haietako bakoitzak egingo dituen jarduerak eta izango duen aurrekontua.
Proiektuaren memoria tekniko-ekonomikoa; gehienez, 80 orrialde izango ditu, azala, aurkibidea eta eranskinak (intereseko gutunak eta ikertzaileen CV) zenbatu gabe, eta Arial 11 tipografian beharko du.
Lankidetza-proiektuen kasuan, taldea osatzen duten erakundeek, gainera, honako hauek aurkeztuko dituzte:
Eragile bakoitzaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.
Parte hartzen duten erakunde guztiek sinatutako lankidetza-akordioaren kopia digitalizatua. Bertan, agindu honen 4.4.c) artikuluan adierazitakoak jasoko dira: proiektua gauzatzeko konpromisoa, alderdi bakoitzaren gauzatze-konpromisoak, konfidentzialtasun akordioak eta emaitzak ustiatzeko hitzartutako kondizioen deskribapena eta liderrari taldearen ordezkaritza ematea.
Erakunde parte-hartzaile bakoitzaren eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia digitalizatua.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritako arauen arabera aurkeztuko dituzte dokumentuak erakunde eskatzaileek. Edonola ere, erakunde eskatzaileek eskubidea dute ez aurkezteko Administrazio jardule honen esku dauden edo beste edozein Administraziok egindako agiriak. Administrazio honek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu agiri horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu; kasu horretan, eskatzaileari dagokio dokumentu horiek bere kabuz aurkeztea.
Pertsona fisikoei, enpresei, fundazioei eta enpresa-elkarteetako ordezkariei bermatu egingo zaie beren hizkuntza, euskara edo gaztelania, ahoz zein idatziz erabiltzeko eta arreta hizkuntza horretan jasotzeko eskubidea, agindu honen haritik dirulaguntzaren organo kudeatzailearekin eta SPRIrekin izango dituzten harremanetan.
Eskabidea puntu guztietan behar bezala beteta ez badago, edo aurreko artikuluan adierazitako dokumentazio guztia aurkezten ez bada, 10 eguneko epea emango dio organo kudeatzaileak erakunde eskatzaileari akatsa zuzentzeko edo beharrezkoak diren agiriak aurkezteko. Epe hori igarota hala egin ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko da, eta hala adieraziko da, teknologia eta berrikuntza arloan eskumena daukan zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez, hala xedatuta baitago Dirulaguntzei buruzko azaroren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 23.5 artikuluan.
Aipatu arauaren 11.3 artikuluarekin bat, lankidetzan garatzekoak diren proiektuen kasuan, proiektuko lider den erakundearekin gauzatuko da jarduketa hori.
Dirulaguntzaren organo kudeatzaileak beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatu ahal izango die eragile eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabideak behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 73.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Berariaz xede honetarako sortutako ebaluazio-organoari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea, bai eta proiektuak onartzeko proposamenak egitea ere.
Ebaluazio-organoaren burua Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria izango da, Alberto José Fernández González, eta haren ordezkoa, berriz, Ekintzailetza, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria, Leyre Madariaga Gangoiti.
Honako kide hauek izango dira bokalak:
Ana Belén Camacho Vera, Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzako titularra, eta, ordezko gisa, Agustín García Pérez, Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzako teknikaria.
SPRI ordezkatzen duen pertsona bat, Amaia Martinez Muro, eta, ordezko gisa, Maite Hernández Hernández.
Teknologiaren arloan eskumena duen zuzendaritzako talde teknikoko kide bat, Natividad Niño Bartolomé, eta, ordezko gisa, Amaia Gandarias Uriarte, idazkari-lanak egingo dituena.
Ebaluazio-organoaren osaeran, gaikuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakume eta gizonen presentzia orekatua egongo da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen ezagutza nahikoa izango da.
Era berean, I+G arloan eskumen eta eginkizun garrantzitsuak dituzten erakundeetako beste aditu edo ordezkari batzuek ere lagundu eta aholkatu ahal izango diote ebaluazio-organo horri, beharrezkotzat jotzen denean.
Proposamenak aztertzeko eta ebaluatzeko lan materialak SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Teknologia Sailak egingo ditu, eta, ondoren, ebaluazio-organoan aurkeztuko ditu.
Ebaluazio-organoa baliozkotasunez eratuta geratuko da bilerak eta eztabaidak egiteko eta erabakiak hartzeko, baldin eta lehendakaria, idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez gainerako kideetako bat bertaratzen badira Ebaluazio-organoaren funtzionamenduari dagokionez apartatu honetan aurreikusi gabe dauden kasu guztietan, modu osagarrian aplikatuko dira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulua eta hurrengoak.
Proiektuak hautatzeko, ebaluazio-irizpide hauek aplikatuko dira:
Funtsezko irizpideak eta irizpide espezifikoak:
Arlo estrategikoetan egindako elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuak eta industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak:
Orientazio zientifiko-teknologikoa (25 puntu):
Proposamena noraino egokitzen den Eusko Jaurlaritzak zientzia, teknologia eta berrikuntzan dituen lan-ildoetara, eta nolako ekarpena egiten dion ZTBP 2030 planean bildutako espezializazio adimendunaren estrategiari.
Proposamenean definitzen diren arloetan, inbertsioak egiteko nolako aukerak ematen dituen proiektuak, zientzia- eta teknologia-ikuspegia oinarritzat hartuta; bestalde, egungo artearen egoerari dagokionez, nolako ekarpen zientifiko-teknikoa egiten duen proiektuak.
Proposatutako jardueretan nolako emaitza zientifiko-teknologikoak espero diren eta nolako gaitasuna dagoen horiek lortzeko.
Nolako gaitasuna daukan partzuergoak erreferente zientifiko-teknologiko bihurtzeko.
Zientzia eta teknologia transferitzeko potentziala eta inpaktu sozio-ekonomikoaren proiekzioa (25 puntu):
Programan aurreikusitako emaitzen aprobetxamenduak nolako inpaktua izan lezakeen euskal gizartearen eta ekonomiaren egituran, aplikazio-perspektiben arabera.
Proposamenean definitzen diren arloetan, nolako aukerak izan ditzakeen Euskal Autonomia Erkidegoak gaitasunak garatzeko, gizartearen eta/edo ekonomiaren arlotik begiratuta.
Lankidetza - Zientzia-Teknologia-Berrikuntza sistemaren integrazioa (10 puntu):
Zientzia-Teknologia sistemako eragileekiko lankidetza eta elkarlanerako eskemak.
Konektagarritasuna (10 puntu):
Europako Ikerketa Gunean integratzea.
Erreferentzia-zentroekiko akordioak edo halakoak egiteko konpromisoak.
Emaitzen berri zabaltzea, erakunde parte-hartzailearen barruan zein kanpoan.
Interes bereziko ekintza osagarriak:
Jarduera zientifiko-teknologikoaren osaketa (25 puntu):
Proposamena noraino egokitzen den Eusko Jaurlaritzak zientzia, teknologia eta berrikuntzan dituen lan-ildoetara, eta nolako ekarpena egiten dion ZTBP 2030 planean bildutako espezializazio adimendunaren estrategiari.
Proposamenean definitzen diren arloetan, zer aukera ematen duen ekintzak, zientzia- eta teknologia-ikuspegia oinarri hartuta; bestalde, nolako ekarpena egiten duen proiektuak egungo artearen egoera hobeto ezagutzeko.
Proposatutako jardueretan nolako emaitza zientifiko-teknologikoak espero diren eta nolako gaitasuna dagoen horiek lortzeko.
Zientzia eta teknologia transferitzen laguntzeko potentziala, eta inpaktu sozio-ekonomikoaren proiekzioa (25 puntu):
Euskal eragileek egindako proiektu zientifiko-teknologikoen emaitzek nolako aprobetxamendua izango duten gizartearen edo ekonomiaren ikuspegitik.
Euskal eragileek egindako proiektu zientifiko-teknologikoen emaitzek euskal gizartearen eta ekonomiaren egituran izango duten inpaktua sendotzea.
Lankidetza - Zientzia-Teknologia-Berrikuntza sistemaren integrazioa (10 puntu):
Lankidetza-akordioak sustatzea Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemako eragileen artean.
Zientzia eta Teknologia Euskal Sistemako eragileekiko lankidetza eta elkarlanerako eskema.
Konektagarritasuna (10 puntu):
Europako Ikerketa Gunean integratzea sustatzea.
Nazioarteko erreferentzia-erakundeekiko akordioak edo lankidetza-konpromisoak sustatzea.
Emaitzen berri zabaltzea, erakunde parte-hartzailearen barruan zein kanpoan.
Proiektu mota guztietarako irizpide orokorrak:
Lantaldea (10 puntu):
Lantaldearen ezaugarriak, kideen dedikazioa eta beharrezkoa den masa kritikoa aintzat hartuta.
Lantaldearen gaitasuna, eta, elkarlaneko ikerketa-proiektuen kasuan, haren gaitasun zientifiko-teknikoa. Atzerrian lanean ari diren teknikari eta ikertzaile euskaldunak lantaldean sartzea (berreskuratzea), elkarlaneko ikerketa-proiektuetarako.
Proiektuko buruzagitza eta taldearen egokitasuna, emakumeen eta gizonen presentzia orekatua baloratuz. Hau da, lau kide baino gehiagoko taldeetan sexu bakoitzeko pertsonak gutxienez %40 direnean. Gainerako kasuetan, bi sexuetako pertsonak ordezkatuta daudenean.
Finantzaketa-eskema egokia (10 puntu):
Aurreikusitako aurrekontuaren tamaina: proiektuan aurreikusita dauden helburu eta jarduerarekin bat etorri beharko du.
Metodologia egokia (10 puntu):
Jarduketa-planaren deskribapena eta egitura.
Argi bereiztea funtsezko garapen-lanak eta bigarren mailako atazak.
Proposatutako kudeaketa-egiturak egokiak izatea.
Proiektuaren egutegia egokia izatea.
Proiektuan genero-ikuspegia integratzea, hala badagokio.
Proiektuan euskara integratzea eta garatzea, hala badagokio.
Proiektu bat hautatzeko, bi baldintza hauek bete behar ditu aldi berean: alde batetik, atera daitekeen gehieneko notaren % 50 baino nota hobea ateratzea ebaluazioan, eta bestetik, funtsezko irizpide bakoitzean atera daitekeen gehieneko notaren % 50 baino nota hobea ateratzea.
7.4 artikuluan xedatzen den bezala, diruz lagunduko diren proiektuak puntuaziorik onena duten proiektuak izango dira, aurrekontu-partida agortu arte.
Proiektuak aurreko puntuko irizpideen arabera hautatua izateko puntuazioa lortzeak ez du bermatzen dirulaguntza jasoko duela.
Ebaluazio-organoak ebaluatuko ditu eskaerak, agindu honetan ezarritako irizpideei jarraikiz, eta teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzako titularrari helaraziko dio prozedura ebazteko proposamen arrazoitua.
Ebazpen-proposamen arrazoituak honako hauek jasoko ditu gutxienez:
Hautatzea proposatzen diren proiektuen zerrenda, bakoitzari buruz honako hauek adierazita: ebaluazioan lortutako puntuazioa; proiektu bakoitzeko aurrekontuan aurreikusitako zenbatekoa; eta proiektua gauzatzeko epea.
Lankidetza-proiektuen kasuan, adieraziko beharko da zeintzuk diren taldeko kideak, zein kidek hartzen duen proiektuaren ordezkaritza, eta zer gauzatze-konpromiso ezarri diren.
Deialdiaren betekizunak ez betetzeagatik ezestea proposatzen diren eskaeren zerrenda, eta, horrekin batera, ezesteko arrazoia, eta, hala badagokio, ebaluazioan lortutako puntuazioa.
Ebazpen bakar baten bidez ebatziko dira I. fasean aurkeztutako eskaerak, eta, han, erakunde interesdunek azaldutako gai guztiak erabakiko dira. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzaren titularrak emango du ebazpen hori, ebaluazio-organoak proposatuta.
Ebazpenean, zehaztuko da zein diren hautatutako proiektuak, eta bakoitzari buruz adieraziko da, halaber, ebaluazioan lortutako puntuazioa, onartutako aurrekontua eta gauzatzeko epea; horrekin batera, jakitera emango da ezetsitako eta baztertutako proiektuen zerrenda, ezesteko arrazoiak eta, hala badagokio, ebaluazioan lortutako puntuazioa. Era berean, elkarlanean egindako proiektuen kasuan, adieraziko da zein diren taldeko kide diren erakunde onuradunak, zein den proiektuaren arduraduna eta zein diren taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak.
Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, diruz lagundu daitezkeen proiektuak hautatzeko I. fasearen deialdia egiten duen agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondoreetarako.
Hartutako ebazpenak ez dio amaiera emango administrazio-bideari. Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzaren titularraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita, edo, egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan, eta aipatutako sailburuak ebatziko du errekurtsoa; hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 45.1.b) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, I. faseari amaiera ematen dion ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuta jakinaraziko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), bai eta banaka ere.
Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11.3 artikuluko taldeen kasuan, ebazpena banaka jakinaraziko zaie, bai proiektuaren lider izatea bere gain hartu duen eragileari, bai proiektuan parte hartzen duten eragile guztiei.
Onetsi daitezkeen proiektuak hautatzeko I. fasearen ebazpenak ez du automatikoki bermatzen hautatutako proiektuei laguntzak ematea, fase horretan zenbait baldintza egongo baitira:
Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzako titularraren ebazpen bidez II. faseko deialdia argitaratzea, agindu honen 11.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Dagokion laguntza-eskabidea aurkeztea, agindu honen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta
Agindu honetan ezarritako betekizun guztiak betetzea.
faseko deialdian kreditu nahikoa egotea.
HIRUGARREN ATALA
II. FASEA - LAGUNTZAK EMATEA
Elektronikoki aurkeztuko dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko eskabideak, agindu honetako 12. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
I. fasean hautatutako proiektuetarako baino ezingo dira aurkeztu laguntza-eskabideak, agindu honetako 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta, haiekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira
Erantzukizunpeko adierazpena, honako alderdi hauek ziurtatzeko:
Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu edo haiengandik jasotako laguntzen zerrenda, de minimis laguntzak barnean direla, aurreko bi zerga-ekitaldietan eta uneko zerga-ekitaldian jasotakoak, betiere (EB) 1407/2013 Erregelamenduari, Batzordearenari, 2013ko abenduaren 18koari, lotuta. Erregelamendu hori, hain zuzen ere, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari dagokio.
Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.
Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutela.
Erakunde eskatzailea, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoan (ekainaren 19ko 5/1985 Legean) araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Egoitza fiskala ez duela araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.
Erakunde eskatzailea ez dagoela itzultze- edo zehazpen-espedienteren batean sartuta, ez dagoela zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak xedaturikoari jarraikiz.
Erakunde onuradunak, Merkataritzako eragiketen berankortasunaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan dagoenean, ez dituela lege horretan aurreikusitako ordainketa-epeak urratzen.
Erakunde eskatzailea ez izatea berreskuratze-agindu baten zain dagoen enpresa edo erakunde bat, Europar Batasunak diru-laguntza bat legez kontrakoa eta merkatu komunarekin bateraezina dela adierazi duen aurretiazko erabaki baten ondoren.
Erakunde eskatzailea ez dela krisian dagoen enpresa edo erakunde bat, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetako definizioari jarraikiz (2014/C 249/01)
Erakunde onuradunak konpromisoa hartzen duela ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatzeko eta ingurumenaren inpaktu negatibo adierazgarriak saihesteko (DNSH printzipioa) proiektuaren esparruan egindako jarduketak gauzatzean.
Ez dagoela lege-artikulu hauetan ezarritako egoeren eraginpean: Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 109.4 artikulua eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 116. artikulua.
Efektu pizgarriari buruzko adierazpena, Europako Batzordearen Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Organo kudeatzaileak behar beste aldiz egiaztatuko ditu, automatikoki, eta baimena jaso beharrik izan gabe, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena). Eskatzaileak onespenaren aurka egin ahal izango du, arrazoiak emanda, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, aipatutako egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
Taldeek aurkeztutako lankidetza-proiektuen kasuan Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11.3 artikuluan arautuak, erakunde interesdunek laguntza-eskabide bakarra aurkeztuko dute proiektu bakoitzeko, eta, hortaz, lider izendatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileak aurkeztuko du eskabidea.
Laguntza-eskabidearen inprimakia, proiektuaren erakunde liderrak izenpetuta, eta gainerako erakunde parte-hartzaileek sinatuta (onartuta).
Erakunde parte-hartzaileek izenpetutako akordioaren kopia digitalizatua; akordio horren bidez, erakunde liderrari lagatzen diote ordezkaritza, beren izenean laguntza eskatu dezan.
Proiektuan parte hartzen duten erakundeetako bakoitzak eragile liderra barne artikulu honetako 2. apartatuan adierazitako agiriak aurkeztuko ditu:
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritako arauen arabera aurkeztuko dituzte dokumentuak erakunde eskatzaileek. Edonola ere, erakunde eskatzaileek eskubidea dute ez aurkezteko Administrazio jardule honen esku dauden edo beste edozein Administraziok egindako agiriak. Administrazio honek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu agiri horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu; kasu horretan, eskatzaileari dagokio dokumentu horiek bere kabuz aurkeztea.
Administrazio publikoek elektronikoki eskuratu beharko dituzte dokumentuak, beren sare korporatiboen bitartez edo datu-bitartekaritzarako plataformei edo hartarako prestatutako beste sistema elektronikoren bati kontsulta eginez.
Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak. Ildo horretan, eta agindu honen esparruan, ordezkaritza egiaztatuta egongo da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatuta badago (https://www.euskadi.eus/ordezkariak).
Emandako datuak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzako titularra da emandako datuen arduraduna, eta haren aurrean gauzatu ahal izango dira datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzara jo beharko da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskatzaileei bermatu egingo zaie beren hizkuntza, euskara edo gaztelania, ahoz zein idatziz erabiltzeko eta arreta hizkuntza horretan jasotzeko eskubidea, agindu honen haritik Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziarekin izango dituzten harremanetan.
Eskabidea puntu guztietan behar bezala beteta ez badago, edo aurreko artikuluan adierazitako dokumentazio guztia aurkezten ez bada, 10 eguneko epea emango dio organo kudeatzaileak erakunde eskatzaileari akatsa zuzentzeko edo beharrezkoak diren agiriak aurkezteko. Epe hori igarota hala egin ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko da, eta hala adieraziko da, teknologia eta berrikuntza arloan eskumena daukan zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez, hala xedatuta baitago Dirulaguntzei buruzko azaroren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 23.5 artikuluan.
Aipatu arauaren 11.3 artikuluarekin bat, lankidetzan garatzekoak diren proiektuen kasuan, proiektuko lider den erakundearekin gauzatuko da jarduketa hori.
Dirulaguntzaren organo kudeatzaileak beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatu ahal izango die eragile eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabideak behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 73.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Ebaluazio-organoak aztertu eta ebaluatuko ditu eskabideak, horretarako sortuta baitago eta agindu honen 15. artikuluan aipatzen baita, eta, horretaz gainera, I. fasean hautatutako/onetsitako proiektuei laguntzak emateko proposamena egingo du, betiere horretarako eskabidea formalki aurkeztu badute.
Laguntzak emateko proposamena egiteko, kontuan hartuko dira, I. faseko proiektuak hautatzeko ebazpenean bildutako datuez gain hala nola onartutako/onetsitako aurrekontua, proiektua egiteko epea eta lortutako puntuazioa, agindu honetako 7. artikuluan ezarritako laguntzen zenbatekoak ere.
7.4 artikuluan xedatzen den bezala, diruz lagunduko diren proiektuak puntuaziorik onena duten proiektuak izango dira, aurrekontu-partida agortu arte.
Ebaluazio-organoak ebaluatuko ditu eskabideak, ezarritako betekizunak betetzen direla kontuan hartuta, eta teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzako titularrari helaraziko dio prozedura ebazteko proposamena.
Ebazpen proposamenak honako hauek jasoko ditu gutxienez:
Proiektuetatik laguntza zeintzuei ematea proposatzen den (zerrenda), haietako bakoitzari buruz honako hauek adierazita: erakunde onuraduna; ebaluazioan lortutako puntuazioa; proiektuaren onetsitako guztizko aurrekontua; hura egiteko epeak; eta proposatzen den laguntzaren guztizko zenbatekoa.
Lankidetza-proiektuen kasuan, taldea osatzen dutenen identitatea ere adieraziko da, eta, halaber, haien ordezkaritza nork hartzen duen, taldeko kide bakoitzari esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa zein den eta horiek beren gain hartutako gauzatze-konpromisoak zein diren.
Deialdiaren betekizunak ez betetzeagatik eskabideetako zeintzuk ezestea proposatzen den (zerrenda); hartarako, ezesteko izan diren arrazoiak azaldu beharko dira.
Ebazpen bakar baten bidez ebatziko dira II. fasean aurkeztutako eskabideak, eta, han, erakunde interesdunek azaldutako gai guztiak erabakiko dira. Teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzako titularrak emango du ebazpen hori, ebaluazio-organoak proposatuta.
Ebazpenean, zehaztuko da zein diren diruz lagunduko diren proiektuak, eta haietako bakoitzari buruz honako hauek adieraziko dira: erakunde onuraduna, ebaluazioan lortutako puntuazioa, onetsitako aurrekontua, proiektua egiteko epeak eta emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa. Ebazpenak berariaz adierazi beharko du gainerako eskaeren ezespena, halakorik bada.
Lankidetza-proiektuetarako adieraziko da, halaber, zein diren proiektuaren ardura duen taldeko kideak, kide bakoitzari zenbateko dirulaguntza esleitu zaion, bai eta horiek bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak ere.
Ebazpen horri eranskin bat erantsiko zaio, justifikazio-kontua aurkezteko jarraibideekin; eta han, erakunde onuradunei jakinaraziko zaie zer urrats egin behar duten espedientea amaitu arte eta zer dokumentu aurkeztu behar duten justifikazio-fasean (dokumentuok eskuragarri jarriko dira).
Onuradun izateko, II. faseko aldeko ebazpenaren jakinarazpena beharko da.
Dirulaguntza emateko prozedura izapidetzen den bitartean, eta II. fasea ebatzi aurretik, onuradun gertatu den eskatzailearen nortasun juridikoa aldatzen bada, eskatzailea prozeduratik kanpo geratuko da.
Hala ere, eskatzaileen fusio, zatiketa eta xurgatze eragiketek, bai eta prozesuko ondorengotza eragin dezakeen beste edozein eragiketek ere, ez dute eragotziko ondorengoak prozeduran jarraitzea, baldin eta inguruabar hauek gertatzen badira:
Dirulaguntza kudeatzen duen organoari jakinaraztea.
Erakunde ondorengoak oinarri arautzaileetan ezarritako betekizunak betetzea.
Dirulaguntza kudeatzen duen organoak berariaz baimena ematea.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatuko da baldin eta eskatzailea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren artikuluan araututako erakunde-talde bat bada, eta elkarte horretako kideetako baten nortasun juridikoa aldatzen bada.
Aldaketa baimentzen bada, elkarteak beste gauzatze-konpromiso bat aurkeztu beharko du, baimena eman eta hurrengo hamar egunetan. Konpromiso horretan, ondorengo enpresa zein den adierazi beharko da.
Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, laguntza-deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunetik hara. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsi dela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Hartutako ebazpenak ez dio amaiera emango administrazio-bideari. Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzaren titularraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita, edo, egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan, eta aipatutako sailburuak ebatziko du errekurtsoa; hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 45.1.b) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, II. faseari amaiera ematen dion ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuta jakinaraziko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/). Ebazpena banaka ere jakinaraziko zaie, bai proiektuaren liderra den erakundeari, bai proiektuan parte hartzen duten erakunde guztiei.
Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak erakunde onuradunei emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako edozein itzultze- edo zehatze-prozedura, oraindik izapidetzen ari bada.
Laguntzak zuzenean erakunde onuradunei ordainduko zaizkie, honako era honetan zatikaturik:
Lehen urtekoari dagokion dirulaguntzaren % 50 ebazpena jakinarazi ondoren ordainduko da, 25.4.a) artikuluan zehaztutako epean berariaz uko egiten ez bazaio.
Lehenengo urterokoaren ordainketa, bai ondorengoarena ere, honako hauek baldintzaturik egongo dira: aurretiko dokumentu-justifikazioa aurkeztea; dagokion urteko jarduera gauzatzea; finkatutako xedeen erdiespen-maila, eta egindako gastua.
Proiektuaren urte bakoitzean egindakoaren justifikazioa urtea amaitu eta hurrengo lauhilekoan justifikatu beharko da, justifikazio-kontu baten bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Deskribatutako baldintzetan egin ondoren justifikazioa, aldibereko ordain-agindua emango da, zeina baitagokie justifikatutako urterokoaren zatiari eta hurrengo urterokoaren % 50ari doakion aurrerakinari.
Gainera, azken urteari dagokion azken % 50a ordaintzeko, ekitaldi horretako jarduera egitearen azken likidazioa aurkeztu beharko da, bai eta proiektua osorik betetzearen justifikazioa ere, memoria tekniko eta ekonomiko batean oinarrituta. Memoria horretan, honako hauek jasoko dira nagusiki: egindako jarduketak; lortutako emaitza kuantifikatuak eta/edo baloratuak; aldaketak eta, hala badagokio, justifikazioak; jardueraren azken aurrekontua, urtekako eta kontzeptuzko gastuekin; kontratu, hitzarmen, itun eta abarren azken betetze-mailari buruzko txostena.
Justifikazio-kontua betetzen laguntzeko, dirulaguntza emateko ebazpenarekin batera, erakunde onuradun bakoitzari dagozkion jarraibideak bidaliko zaizkio.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoaren arabera, justifikazio-kontuak, gutxienez, honako dokumentazio hau izan beharko du:
Dirulaguntza ematean ezarri ziren baldintzak bete ote diren justifikatzen duen memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazten dituena.
Memoria ekonomikoa, egindako jardueren kostua frogatzen duena, honako hauek zehaztuta:
Jardueraren gastu eta/edo inbertsioen zerrenda sailkatua, alderdi hauek zehaztuta: hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, noiz eman den eta, hala badagokio, noiz ordaindu den. Dirulaguntza aurrekontu baten arabera eman baldin bada, gertatutako desbideratzeen berri emango da.
Aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan jasotako fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan antzeko froga-balioa duten dokumentuak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak; eta, hala badagokio, ordainketaren egiaztagiriak.
Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuk zehatz-mehatz adieraziko dira, zenbatekoa eta haren jatorria zehaztuta.
Onuradunak eskatu behar izan dituen hiru aurrekontuak, Dirulaguntzen Lege Orokorraren 31.3 artikuluarekin bat.
Kontuen auditoria-txosten sinatua, Kontabilitate eta Kontu Auditoriako Institutuaren mendeko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako pertsona batek egina; onartutako proiektu bakoitzeko auditoria-txosten bat aurkeztu beharko da.
Auditoria-txostena osatzeko, justifikazio-kontua egiaztatuko duen zerrenda bat aurkeztu beharko da, eta, hor, zenbait mugarri jaso. Auditoreak egiaztatu behar du mugarri horiek bete diren, dagokion deialdian ezarritako ereduari jarraituz. Dokumentu hori erakunde onuradunen eskura jarriko da, ebazpenarekin batera doazen jarraibideetan agertuko diren URLen bidez.
Proiektuaren gastua egiaztatzen duen dokumentua, bai eta jasotako beste laguntza batzuk berariaz aitortzen dituen adierazpena ere.
Dirulaguntza jaso duen proiektuan parte hartzen duten zenbait erakunde onuradunek laguntza jaso baino geroagoko ekitaldi batean hasi badute beren jarduera proiektu horretan, haien aldeko lehen ordain-agindua ekitaldi horretara atzeratuko da. Gainerako ordainketetarako, aurreko apartatuan ezarritako araubidea aplikatuko da.
Laguntzak ordaindu aurretik, erakunde onuradunak sailaren esku jarriko du agindu honen 18. artikuluan aipatzen den zinpeko adierazpenean azaltzen diren datuak egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa (hala eskatzen bazaio).
Erakunde onuradunak aurkezturiko dokumentazioaren datuak egiazkoak direla frogatzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio eta informazio osagarri guztia eska dezake.
Laguntza zer urtetarako eman den, urte horiexetan egin beharko dira inbertsioak eta gastuak edo aurreikusitako gastu-konpromisoak, bai eta onarpen-ebazpenean zehaztutako epeetan ere. Auditoria-txostenari dagozkionak, berriz, proiektuaren urtealdi bakoitza bukatu eta lau hilabetera egin ahal izango dira.
Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek indarrean dagoen araudia bete beharko dute, betiere alde batera utzi gabe xedapen hauetan ezarritako betebeharrak: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14 artikuluan.
Erakunde onuradunek, orobat, beren jarduera ekonomikoa merkatuaren baldintza arrunten arabera gauzatzeko, Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruan Batzordearen «Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko esparrua» (2014/C 198/01) jakinarazpena ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoak ere.
Erakunde onuradunek, gainera, honako betekizun hauek izango dituzte:
Emandako dirulaguntza onartzea. Horri dagokionez, laguntzaren onarpenari buruzko jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean entitate onuradunak laguntzari berariaz uko egiten ez badio, pentsatuko da onartu egin duela.
Dirulaguntza zer jardueratarako eman den, horiexetarako erabiltzea, eta ez beste ezertarako, nahiz eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak onar ditzakeen jarduera horiek gauzatzerakoan sor litezkeen aldakuntzak, betiere aldakuntza horiek guztiz justifikatu badira, eta teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzako titularraren berariazko baimena lortu bada, agindu honen 27. artikuluan ezarritako moduan.
Baimena ematea teknologia eta berrikuntzaren arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularrari edota hark izendatutako pertsonari, proiektuaren garapena osatzen duten lanetarako eta proiektu horri lotutako bestelako dokumentaziorako sarbide librea izateko.
Programa, jarduera, inbertsio edo diruz lagun daitezkeen edozein motatako ekintzen finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia egitea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4. artikuluan xedatutako baldintzei jarraikiz. Horretarako, publikoki zabaltzeko sortzen diren dokumentazio, kartel edo argitalpenetan, jaso egin beharko dira Eusko Jaurlaritzaren logotipoa zein «Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua» dioen esaldia. Erakunde onuradunek bi hizkuntza ofizialak erabili beharko dituzte nahitaez diruz lagundutako jarduerak argitaratzean, iragartzean eta horiei buruzko publizitatea egitean.
Laguntza ematea teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko sailburuordetzako titularrari, emandako dirulaguntzen inguruan egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egiten; alde horretatik, erakunde onuradunek eskatzen zaien informazio osagarri guztia eman beharko dute.
Behin betiko fakturak artxibatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea gutxienez hamar urtez.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedearen fiskalizazio-funtzioak betetzean eskatzen duten informazio guztia ematea.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari jakinaraztea helburu bera edo antzekoa betetzeko dirulaguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo lortu direla beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko nahiz pribatutatik.
26 artikulua. Ez-betetzeak eta itzulketa.
Erakunde onuradunak agindu honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako gainerako kasuetan, ez da beharrezkoa izango laguntza edo dirulaguntza ordaintzea, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, bai eta aplikatzekoak diren berandutze-interesak ere.
Horrez gain, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gainetik eskuratutako soberakina itzuli beharko da, eta dagokion berandutze-interesa ordaindu, betiere beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun-muga gainditzen bada, agindu honen 8. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Aipatutako zenbatekoek diru-sarrera publikoen izaera izango dute, dagozkien ondoreetarako.
Itzultzeko prozedura honako hauetan ezarritakoaren arabera izapidetuko da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53.4 artikulua eta haren erregelamenduzko garapena, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan arautua dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko betekizunak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira. Espedientea hasteko ebazpenean, honako hauek jakinaraziko zaizkio onuradunari: itzulketa-prozeduraren hasiera, bete ez diren betebeharrak eta ukitutako dirulaguntzaren zenbatekoa. Prozeduraren ebazpenak dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela adieraziko du, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak eta bidezkoak diren berandutze-interesak itzultzea erabakiko du.
Itzulketa-espedientea hastea eta ebaztea itzulketa osoa edo partziala teknologia eta berrikuntzaren arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularrari dagokio, eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak proposatuta egin ahal izango da, espedientea hastea eragin dezaketen inguruabarrak proiektua amaitu baino lehen atzematen badira.
Nolanahi ere, artikulu honetan aurreikusitako ondoreetarako, ez-betetzetzat hartuko dira honako egoera hauek:
Diruz lagundutako proiektua gauzatzeko epeak gainditzea, betiere teknologia, berrikuntza eta eraldaketa digitalaren arloko eskumena duen sailburuordetzaren titularrak emandako luzapen- edo aldaketa-baimenik izan ezean.
Proiektu batean izandako gastuek onetsitako aurrekontuko zenbatekoaren % 25 baino handiagoa den beheranzko desbideratzea ekartzen badute, ez-betetzeko arrazoia izan daiteke eta jaso beharreko diru-laguntza galtzea eta aurrez jasotako kopuruak itzuli beharra ekar dezake, betiere enpresak ez badu desbideratze hori behar bezala motibatu eta justifikatu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrean.
Ezarritako baldintzak partzialki betetzen badira, eta onuradunak argi eta garbi konpromisoak betetzeko jardun duela egiaztatzen bada, dirulaguntzaren zati bat ordainduko da, edo, hala badagokio, zati bat itzuliko da, eta egindako jarduera osoak guztizkoarekiko duen proportzioa kalkulatuko da. Kasu horretan, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbatekoa benetan eta behar bezala justifikatuta eman den dirulaguntzaren zenbatekoa izango da, erakunde emaileak justifikazioa egiaztatu eta onartu ondoren.
Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzen edozein aldaketak eta, edozein kasutan, beste administrazio batzuek edo erakunde publiko zein pribatu batzuek emandako diru-laguntzak eta xede bererako bestelako sarrera edo baliabideak eta honako hau aldi berean jasotzeak diru-laguntza hau emateko ebazpena aldaraz dezakete.
Hala badagokio, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ebazpen bidez baimenduko da aldaketa, onuradunak eskabidea egin eta behar bezala justifikatu ondoren, baldin eta dirulaguntzaren izaera eta helburuak indargabetzen ez badira eta agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak betetzen badira.
Aldaketaren eskabidea eta baimena dirulaguntza gauzatzeko epea amaitu baino lehen egin beharko dira.
Aldaketa-baimena ebazteko epea bi hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten denetik aurrera. Epe hori igarota ebazpena jakinarazi ez bada, eskabidea ukatu egin dela ulertuko da.
Honako aldaketa hauek baimendu ahal izango dira, aurreko 1. eta 2. paragrafoetan ezarritako betekizunak betez gero:
Egin beharreko jarduerak atzeratzea dakarren aldaketa. Proiektu bakoitzeko luzapen-eskabide bat aurkeztu beharko da, hasieran aurreikusitako exekuzio-epea amaitu baino bi hilabete lehenago gutxienez. Luzapena baimentzen bada, dagokion laguntzaren ordainketa atzeratu egingo da.
Dirulaguntzaren onuradunaren nortasun juridikoa aldatzea. Horrelakoak baimenduko dira, soil-soilik, fusio, zatiketa eta xurgatze eragiketen ondorio direnean, edo haren oinordetza unibertsala eragin dezakeen beste edozein eragiketaren kausa izatea. Baimena emateko, artikulu honen 1. eta 2. zenbakietan ezarritako betekizunak betetzeaz gain, entitate ondorengoak oinarri arautzaileetan ezarritako betekizunak bete beharko ditu.
Taldeko kide baten edo batzuen nortasun juridikoa aldatzea. Kasu horretan, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da, eta ezin izango da inola ere baimendu legezko baldintzetan oinordetza unibertsala ez dakarren taldeko kide baten titulartasuna aldatzea.
Taldeko kide den erakunde baten nortasun juridikoa aldatzen bada oinordetza unibertsalik ez dakarren prozedura baten bidez, hura diruz lagundutako proiektutik kanpo geratuko da, eta elkartea osatzen duten gainerako entitateekin jarraituko da gauzatzen, itzulketaren ondorioetarako sor daitezkeen ondorioei kalterik egin gabe.
Aldaketa baimentzen bada, elkarteak beste gauzatze-konpromiso bat aurkeztu beharko du, baimena eman eta hurrengo hamar egunetan. Konpromiso horretan jasoko dira baimendutako aldaketak.
Eskabidea egiteko unean aurkeztutako memorian jasotako jarduketetan izandako aldaketa.
Proiektuaren porrot teknikoak eragindako aldaketa. Halakotzat jotzen da eskabidea egiteko unean aurkeztutako ikerketa-proiektuaren deskribapen-memorian aurreikusitako helburuak lortzea ezinezkoa izatea, ustekabean akats tekniko konponezinak agertu direlako.
Dirulaguntzaren erakunde onuradunak justifikazioan adierazten badu dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatu direla dirulaguntzaren xedea edo izaera funtsean aldatzen ez dutenak eta litekeena dela aldaketa horrek ebazpena bera ere aldaraztea artikulu honen aurreko apartatuetan ezarritakoaren arabera, eta aldaketok onartzeko aurrez behar den administrazio-baimenaren izapidea ez denez egin, aurkeztutako justifikazioa onartu ahal izango da, betiere hori eginda hirugarrenen eskubideei kalte egiten ez bazaie.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: EBAZPENA, 2023ko irailaren 19koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita, 2023ko ekitaldiari dagokionez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen II. faserako deialdia. Elkartek programa.
- Ikus: EBAZPENA, 2023ko uztailaren 4koa, Industriako sailburuordearena, Elkartek programaren 2023ko deialdiaren barruan diruz lagundu daitezkeen proiektuak hautatzeko I. fasea ebazten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko maiatzaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena. Agindu honen bidez, deklaratzen da Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea abstenitu egingo dela Elkartek programaren I. faseko 2023ko deialdia ebazteko zereginetan, eta erabakitzen da Industriako sailburuordeak ordezkatuko duela.