Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko abuztuaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez laugarren aldiz aldatzen baita agindu honen eranskina: Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero. Agindu hori uztailaren 28ko eta abuztuaren 7ko aginduen bidez aldatu zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 3330
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/08/19
  • Argitaratze-data: 2020/08/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretuaren bidez, luzatu egin da martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratu zen alarma-egoera; bada, 555/2020 Errege Dekretuaren 5. artikuluak hau ezartzen du: COVID-19aren pandemiari aurre egiteko hartutako aparteko neurriak arintzeko planean Ministro Kontseiluak 2020ko apirilaren 28ko bileran onartua aurreikusitako fase guztiak gainditzen badira, indarrik gabe geratuko dira kasuan kasuko probintzia, uharte edo lurralde-unitateetan alarma-egoera deklaratzearen ondoriozko neurriak.

Bestalde, dekretu beraren 6.2 artikuluak ezartzen duenez, autonomia-erkidegoek erabaki ahal izango dute, 5. artikuluaren ondorioetarako eta osasun- eta epidemiologia-irizpideen arabera, 3. fasea gainditzea euren erkidegoko probintzia, uharte eta lurralde-unitateetan, eta, beraz, horiek «normaltasun berrian» sartzea.

Ordutik hona, maiatzaren 30eko SND/458/2020 Aginduak ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen murrizketa-araubidea SND/458/2020 Agindua, zeinaren bidez alarma-egoera deklaratu ondoren ezarri ziren estatu-mailako zenbait murrizketa malgutzen baitira, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea aplikatuz, geroago agindu horren testuan sartu ziren aldaketekin eta Lehendakariaren ekainaren 7ko 13/2020 Dekretuan aurreikusitako zehaztapen eta salbuespenekin 13/2020 Dekretua, zeinaren bidez trantsizio-prozesuaren 3. fasea kudeatu eta aplikatzeko arauak ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Goian aipatutako ekainaren 5eko 555/2020 Errege Dekretuaren 6.2 artikuluan jasotako gaikuntza erabiliz, Lehendakariak eman du 14/2020 Dekretua, ekainaren 18koa, zeinaren bidez deklaratzen baita COVID-19aren pandemiari aurre egiteko hartutako aparteko neurriak arintzeko planaren 3. fasea gainditu dela, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoa «normaltasun berrian» sartu dela, 2020ko ekainaren 19ko 00:00etatik aurrerako ondorioekin.

Horren ondorioz, Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduak ezarri ditu COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriak, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero (2020ko ekainaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 120. zk.). Neurri horiek aginduaren eranskinean jasotakoak dira. Agindu hori aldatu egin zen; hain zuzen ere, honako agindu hau izan zen aldaketa eragin zuena: 2020ko uztailaren 28ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita agindu honen eranskina: Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero.

Eranskin hori berriro aldatu zen Osasuneko sailburuaren 2020ko abuztuaren 7ko agindu bidez (zeinaren bidez aldatzen baita agindu honen eranskina: Agindua, 2020ko uztailaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero) eta 2020ko abuztuaren 11ko EHAAn argitaratu zen, 156. zenbakian.

Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruz Osasuneko sailburuak 2020ko ekainaren 18an emandako aginduaren xedapen-zatiaren bosgarrenak honela dio: «Agindu honen eranskinean aurreikusitako prebentzio-neurrien jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egingo da, epidemiologia- eta osasun-egoeraren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako sailetako titularrek, bakoitzak bere eskumen-eremuan, beharrezkotzat jotzen dituzten xedapenak eman ahal izango dituzte, agindu honen bidez hartutako neurrien edukia zabaltzeko, murrizteko edo aldatzeko.»

Osasuneko Lurraldearteko Kontseiluak abuztuaren 14an hartutako akordioaren bidez, Osasun Ministerioak osasun publikoko jarduera koordinatu batzuk onartu ditu, data bereko agindu baten bidez, COVID-19aren kasuek izan duten gorakadaren ondoriozko arrisku-egoerari erantzuteko, maiatzaren 28ko 16/2003 Legeak, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoak, 65. artikuluan ezartzen duenaren arabera. Neurri eta gomendio horien helburua da transmisioa kontrolatzea une honetan eraginik eta arriskurik handiena sortu duten agerraldi epidemikoetan, komunitate-transmisioa kontrolatu dadin. Nolanahi ere, horietako neurri eta gomendio batzuek berretsi egiten dituzte lehen aipatutako Osasuneko sailburuaren aginduek dagoeneko araututako jarduera-arloak.

Nabarmendu behar da ezen Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 65. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera, Osasun Ministerioak koordinatutako jardueren adierazpenean jasotako neurriak nahitaez bete behar direla, eta, beraz, autonomia-erkidegoek neurri horiek egokitu behar dituztela. Alde horretatik, Osasuneko ministroaren 2020ko abuztuaren 14ko Agindu jakinaraziak, osasun publikoko ekintza koordinatuen adierazpena onartzen duenak COVID-19ak sortutako kasu positiboen gorakadaren ondoriozko arrisku bereziko egoerari erantzuteko, honako hau adierazten du: «Kontuan izanik egoera epidemiologikoaren bilakaera, lurralde desberdinetan hartutako neurri batzuen aniztasuna eta heterogeneotasuna, eta osasun-agintaritza guztien artean ahalegin bateratuak antolatzeko beharra, gutxieneko neurri komunak ezartzea gomendatzen da. Neurri horiek dagokien eskumen-eremuan ezarri beharko dituzte autonomia-erkidegoek, osasun publikoko jarduera koordinatuen adierazpenaren figura erabiliz, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 65. artikuluan aurreikusten den moduan». Ondoren, agindu jakinaraziak honako hau ere adierazten du: «Ekintza koordinatuen adierazpen hori eremu material bati dagokio, non Estatuko Administrazio Orokorrak osasun-arloaren koordinazio orokorreko eginkizunak dituen esleituta, eskumenak banatzeari buruzko konstituzio-aginduaren arabera, eta autonomia-erkidego eta Ceuta eta Melilla hiri autonomo guztiak hartzen ditu barne, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 65. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako».

Beraz, Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren eranskinean (organo berak 2020ko uztailaren 28an eta 2020ko abuztuaren 7an emandako aginduek aldatuta) behar diren aldaketak txertatu behar dira, eranskin horretan aurreikusten diren prebentzio-neurriak aipatu osasun publikoko ekintza koordinatuen adierazpenean xedatutakora egokitzeko.

Horretarako, teknika juridiko-arauemaileari dagokionez, 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren eranskina segmentuka aldatze hutsa baino egokiagotzat jotzen da (uztailaren 28ko eta abuztuaren 7ko agindu bidez ere aldatu baitziren), aipatutako eranskina berriro idaztea, egin diren aldaketak eta agindu honen bidez sartu nahi diren aldaketak jasoz.

Horrenbestez, egoeraren bilakaera ikusita eta epidemia kontrolatu beharra kontuan hartuta, osasun-arloko agintaritza baliatuz, eta Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren bosgarren ebazpen-zatian, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 65. artikuluan; Osasuneko ministroaren 2020ko abuztuaren 14ko Agindu jakinarazian, zeinaren bidez COVID-19ko kasuen gorakadaren ondoriozko arrisku-egoerari erantzuteko osasun publikoaren arloan jarduketa koordinatuen adierazpena onartzen baita; eta apirilaren 25eko 14/1986 Legearen 26.1 eta 29.3 artikuluetan araututakoaren arabera, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 4.1 artikuluan eta adierazitako gainerako arauetan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen xedea hau da: Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren eranskina hirugarren aldiz aldatzea. Agindu hori COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko behar diren prebentzio-neurriei buruzkoa da; Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero eman zen; aldaketa batzuk izan zituen 2020ko uztailaren 28ko eta abuztuaren 7ko aginduen bidez eta, horretaz gain, Osasuneko Lurraldearteko Kontseiluaren 2020ko abuztuaren 14ko Erabakia eta Osasuneko ministroaren egun bereko agindu jakinarazia betetzen zituen, zeinaren bidez osasun publikoaren arloko jarduketa koordinatuen deklarazioa onartu baitzen COVID-19ko kasuen gorakadaren ondoriozko arrisku-egoera bereziari erantzuteko.

Bigarrena. Teknika juridiko-arauemailea.

Aldatu egiten da Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren eranskina (agindu hori COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa da, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero). 2020ko uztailaren 28ko eta abuztuaren 7ko aginduek aldatutako aginduaren eduki berri hori agindu honen eranskinean dago.

Hirugarrena. Neurri bereziak.

Leku desberdinetan gertatzen diren egoera bereziengatik, esaterako, nagusiki udalerri, eskualde edo lurralde batean hedatzen diren agerraldi epidemiologikoengatik, Osasuneko sailburuak neurri bereziak hartu ahal izango ditu lurralde-eremu horretan aplikatzeko, 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren eranskinean jasotako neurriak osatze edo zabaltze aldera. Agindu honetan dago idazketa berria. Neurri horien etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egingo da, egoera epidemiologikoaren eta osasun-egoeraren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko.

Neurri horiek ezartzeak ez du inola ere eragingo 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren eranskinean jasotako neurriak ez aplikatzea; izan ere, eranskin hori aplikatuko da neurri bereziei buruzko Aginduan jasota ez dagoenerako.

Laugarrena. Argitalpena eta ondoreak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 19a.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.

  1. Betebehar orokorrak.

  1. Kautela- eta babes-betebeharrak.

    Herritar guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte COVID-19aren gaixotasuna hedatzeko arriskurik ez sortzeko, bai eta norberak arrisku horiekiko duen esposizioa saihesteko ere. Kautela- eta babes-betebehar hori edozein jardueraren titularrei eskatuko zaie. Era berean, osasun-agintariek COVID-19aren prebentziorako ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira.

    Herritarrei gomendatzen zaie bizikidetza egonkorreko taldetik kanpoko gizarte-topaketak murriztea, baita gizarte-topaketa horiek gehienez 10 lagunenak izatea ere.

  2. Sintomatologia duten pertsonak.

    COVID-19arekin bateragarriak diren sintomarik ohikoenetako bat (sukarra, hotzikarak, eztula, aire-faltaren sentsazioa, usaimena eta dastamena gutxitzea, eztarriko mina, muskuluetako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa edo okadak) duen edonork etxean geratu beharko du eta ahalik eta lasterren jakinarazi beharko dio osasun-zerbitzuari. Era berean, etxean bizikiderik badago, ez du haiekin kontakturik izan behar, eta, ahal bada, logela esklusiboa erabili behar du, osasun-zerbitzuaren jarraibideak jaso arte.

  3. Maskarak erabiltzeko derrigortasuna.

    1. Pertsonen arteko tartea edozein dela ere, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan, bai erabilera publikoko gune itxietan edo jendearentzat irekita dauden lekuetan, eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartu daitekeenean. Salbuespen izango dira agindu honetan aurreikusitako kasuak, bai eta COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurrien ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuaren 6.2 artikuluan aurreikusitako kasuak ere. 1.3.2. Lantokietan ez da maskara nahitaez erabili beharko langileak beren lanpostuetan eserita daudenean, eta haien artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia egon beharko da. Baina maskara nahitaezkoa izango da baldin eta langileak beren lanpostuetan eserita ez badaude eta espazio komunak partekatzen badituzte, korridoreetatik badabiltza, bileretara badoaz edo antzeko edozein egoeratan badaude, non elkarrengatik hurbil egon bailitezke elkarrekin bizi ez diren langileak. Ez da halakorik eskatuko lan-osasuneko zerbitzuek lanaren tipologia edo baldintza bereziek direla-eta gomendatzen badute maskara ez erabiltzea. 1.3.3. Desgaitasuna, mendekotasuna, gaixotasuna edo arnasa hartzeko zailtasuna dela-eta aipatutako 21/2020 Errege Lege Dekretuan oinarrituta maskara erabiltzetik salbuetsita dauden pertsonen kasuan, gorabehera hori dokumentatu ahal izango dute, behar den moduan, desgaitasun- edo mendetasun-maila egiaztatzen duen dokumentu baten bidez, edo mediku-ziurtagiri baten bidez, zeinaren ordez aurkeztu ahal izango baita eraginpeko pertsonaren edo haren tutorearen erantzukizunpeko adierazpen bat. Hori ez da eragozpen izango erantzukizunak eskatzeko, adierazpenaren zehaztasunik ezagatik. 1.3.4. Bizikideak ez diren pertsonen kasuan, espazio pribatu irekietan zein itxietan egindako bileretan edo sortutako taldeetan maskara erabiltzea gomendagarria izango da, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsita ere. 1.3.5. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, tabernak eta txokoak barne, maskara erabiltzeko betebehar hori jateko edo edateko unean bakarrik kentzen da. Bestela, erabili egin beharko da. 1.3.6. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea erabilera komuneko espazio pribatuetan, hala nola eskaileretan, urbanizazioetako lorategi pribatuetan, solariumetan, zabaltzetan edo antzeko lekuetan. 1.3.7. Hondartzetan eta igerilekuetan, bainua hartzen ari garen bitartean edo eremu zehatz batean bagaude, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko segurtasun-tartea errespetatu badaiteke. Hondartzetan eta igerilekuetan joan-etorriak egiteko eta paseatzeko, maskara erabili beharko da. Pertsona-taldeek gehienez ere hamar lagunekoak izan beharko dute, eta pertsonen arteko tartea errespetatu beharko dute beti. 1.3.8. Derrigor maskara behar bezala erabili behar da, sudur-trenkadaren zati batetik kokotseraino (barne) estaliz. 1.3.9. Erabili beharreko maskara motak ez du arnasa egiteko balbularik izan beharko, salbu eta maskara mota hori gomendatuta dagoen erabilera profesionaletan. 1.3.10. Establezimendu, espazio edo lokalen titularrek bermatu beharko dute beren espazioetan bete egiten dela betebehar hori.

  4. Talde espezifikoetako PCR baheketak.

    Agerraldi epidemikoren bat izanez gero, PCR proben bidezko baheketak egingo dira arriskuko biztanlerian eta arriskupean egon daitekeen biztanlerian (adibidez: zentro soziosanitarioetan, transmisio komunitarioko auzoetan, ikastetxeetan, eraginpeko etxebizitza-blokeetan, kolektibo kalteberetan, etab.).

  1. Jarduera guztietan eskatuko diren higiene- eta prebentzio-neurriak.

  1. Oro har, ezartzen diren berariazko arau edo protokoloei kalterik egin gabe, higiene- eta prebentzio-neurri hauek aplikatuko zaizkie establezimendu, negozio-lokal, erabilera publikoko instalazio eta espazio eta jarduera publiko guztiei:

  2. Jarduera ekonomikoaren titularrak edo, hala badagokio, zentro, instalazio, erabilera publikoko espazio eta erakundeen zuzendariak edo arduradunak ziurtatu beharko du garbiketa- eta desinfekzio-neurri egokiak hartzen direla agindu honetan aipatzen diren establezimendu, lokal, instalazio edo espazioen ezaugarrietarako eta erabilera-intentsitaterako.

  3. Txartelarekin edo gailuen arteko kontaktu fisikorik eragiten ez duten beste bitarteko batzuekin ordaintzea sustatuko da, bai eta horretarako behar diren ekipoak garbitzea eta desinfektatzea ere.

  4. Ezin izango da erre bide publikoan edo aire zabaleko espazioetan, ezin bazaio pertsonen arteko 2 metroko gutxieneko distantziari eutsi. Tabakoa arnasteko beste edozein dispositiboren erabilerari ere aplikatuko zaio muga hori, hala nola zigarreta elektronikoei, lurrungailuei, ur-pipei, pipei edo antzekoei.

  1. Edukiera mugatzea eta prebentzio-neurri espezifikoak ezartzea sektoreka.

  1. Edukiera kontrolatzeko neurriak.

    1. Establezimenduek, instalazioek eta lokalek gehieneko edukiera adierazi beharko dute jendaurrean, eta edukiera horretan langileak ere jasoko dira. Haien barruan edukiera eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen direla ziurtatu beharko dute, eta edukiera zenbatzeko eta kontrolatzeko prozedurak ezarri beharko dituzte, inoiz ere gainditu ez dadin. 3.1.2. Pertsonen zirkulazioa antolatzeko eta espazioak banatzeko orduan, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusteko ahalegina egin beharko da. Ahal den neurrian, ibilbideak ezarriko dira bezeroen eta erabiltzaileen zirkulazioa zuzentzeko eta gune jakin batzuetan, bai barrualdeetan bai kanpoko aldeetan, pertsonen pilaketak eta haien arteko kontaktua saihesteko. Bi ate edo gehiago daudenean, sarrerarako eta irteerarako erabilera desberdina ezartzen saiatuko da, pilaketak sortzeko arriskua murrizteko.

  2. Beilak eta ehorzketak.

    1. Beilak mota guztietako instalazio publikoetan zein pribatuetan egin ahal izango dira, behar bezala gaituta badaude, eta gehienez ere 30 pertsona egon ahalko dira une bakoitzean aire zabaleko espazioetan edo espazio itxietan, bizikideak izan zein ez. Bertaratuen gehieneko kopuru hori aldi berean edo ez aldi berean zenbatuko da. Beraz, aipatutako beilara ezin izango dira joan adierazi dena baino pertsona gehiago. Bertaratuen kopurua txikiagoa bada, ezingo da gainditu baimendutako edukieraren % 60. 3.2.2. Hildako pertsona bat ehorzteko edo haren errausketa-agurra egiteko segizioan, gehienez ere 30 pertsonak parte hartu ahal izango dute, ekitaldia leku irekian egiten bada. Gainera, hala badagokio, hildakoa agurtzeko hileta-errituak egiteko dagokion konfesioko kultu-ministroak edo antzeko pertsona batek ere parte hartu ahal izango du. Leku itxian egiten bada, baimendutako gehieneko edukieraren % 60 errespetatuko da beti, eta pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsiko zaio beti. 3.3.3. Kasu guztietan, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea denbora guztian.

  3. Kultu-lekuak.

    1. Kultu-aretoetara joaten direnek ez dute hartuko lekuaren edukieraren % 75 baino gehiago. Kulturako erabiltzen den espazioko ikusteko moduko toki batean erakutsi beharko da gehieneko edukiera. 3.3.2. Eraikinen kanpoaldea edo bide publikoa erabiltzen bada kultu-ekitaldietarako, dagokion udal-agintaritzak onartu beharko du. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan.

  4. Ezkontza-zeremoniak eta beste ospakizun erlijioso edo zibil batzuk.

    1. Zeremonia edo ospakizun horiek kultu-lekuetan egiten badira, edukiera-arauak eta higiene- eta prebentzio-neurriak aplikatu beharko dira agindu honetan berariaz jasotako erlijio-kultuko ekitaldiak egiteko. 3.4.2. Ostalaritzako eta sukaldaritzako establezimenduetan ekitaldiaren ondoren egin daitezkeen ospakizunetan, kontuan hartu beharko dira 3.8 puntuan ezarritako edukiera-mugak.

  5. Merkataritza-establezimendu eta -lokalak, txikizkakoak eta jendeari irekitako zerbitzu profesionaletako jardueretakoak, azoka txikiak eta merkataritza-parkeak.

    1. Txikizkako merkataritza-establezimendu eta -lokalak eta jendeari irekitako zerbitzu profesionaletako jardueretakoak, bai eta merkataritza-guneak edo -parkeak ere, edukiera-mugarik gabe ireki ahal izango dira, eta espazio komunetan eta jolas-guneetan, halakorik badago, edukieraren % 60 errespetatuko da. Merkataritza-zentro edo -parkeetako eremu komunetan, gauerdiko 00:00etatik aurrera, ezin izango da ibili ostalaritzako edo aisialdiko lokaletan sartzeko edo haietatik irteteko baino, eta ezin izango da eremu horietan egon edo kontsumitu. Neurriak ezarri beharko dira lokaletan edo establezimenduetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko, eta, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den. 3.5.2. Bide publikoan, aire zabalean edo sedentarioa ez den salmentan diharduten merkatuen kasuan (azoka txiki gisa ezagutzen direnak), ezingo dira jarri ohiko edo baimendutako postuen % 60 baino gehiago, eta bezeroen joan-etorria mugatuko da, halako moduz non pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsiko baitzaio. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den. 3.5.3. Udalek handitu ahal izango dute gaitutako azalera, edo jarduera hori garatzeko egun gehiago gaitu ahal izango dituzte, muga hori konpentsatzeko. 3.5.4. Lehentasunezko zerbitzua emango zaie 65 urtetik gorakoei.

  6. Irakaskuntza-jarduera euskaltegietan, akademietan, autoeskoletan, arautu gabeko irakaskuntzako eskoletan eta prestakuntza-zentro eta antzekoetan, publikoak nahiz pribatuak izan.

    1. COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurrien ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluaren aplikazio-eremuan sartzen ez diren euskaltegi, akademia, autoeskola, eskola eta arautu gabeko prestakuntza-zentroetan egiten den jarduera, halakoak dagokien erregistroan inskribatuta baitaude, presentziala izan ahal izango da, gehienez ere 25 pertsonaren mugara bitarte. Beharrezko neurriak ezarri beharko dira instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den. 3.6.2. Ibilgailuak erabiliz gero, maskara erabili beharko dute irakasleek, ikasleek eta ibilgailuko gainerako bidaiariek.

  7. Enplegurako Lanbide Heziketa irakasten duten zentro eta erakundeetan, autonomia-erkidegoko administrazioak kudeatutako edo finantzatutako prestakuntza-jarduera jakin bat berriz hastea.

    Funtzio Publikoko Sailburuordetzaren eta, kasua bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ebazpen baten bidez hala erabakitzen denean egingo dira enplegatu publikoentzako eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuko prestakuntza-zentro eta -erakundeetan garatzen diren eta Administrazio autonomikoak kudeatzen eta/edo finantzatzen dituen enplegurako lanbide-heziketako prestakuntza-ekintza presentzialak (teleprestakuntza-modalitatearen zati presentziala barne). Aipatutako ebazpen horretan, prestakuntza-ekintzak eskaintzen dituzten erakunde publiko eta pribatuek bete beharreko laneko segurtasun- eta osasun-baldintzak ezarriko dira.

    Nolanahi ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako prestakuntza-jarduera presentziala honako arau hauetan ezarritako moduan egingo da: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakia (2020ko apirilaren 30eko bilkuran hartu zuen erabaki hori, eta haren bidez ezohiko neurriak onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako lanbide-heziketaren arloan COVID-19aren eraginari aurre egiteko; 2020ko maiatzaren 8ko EHAAn argitaratu zen, Lanbideko zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez) edo etorkizunean eman daitezkeen erabakiak (osasun-agintaritza eskudunak ezarritako jarraibideak eta eranskin honetako 1. eta 2. paragrafoetan xedatutakoa betez).

    Helburu horrekin, prestakuntza-erakundeek, prestakuntza-jarduera presentziala hasi aurretik, kontingentzia-plan bat izango dute, beren ikastetxeetan COVID-19aren eraginpean egoteko arriskua murrizteko. Plan horrek dagokion prebentzio-zerbitzuarekin koordinatuta egon beharko du, eta osasun-agintaritzak ezartzen dituen jarraibideak jasoko ditu.

  8. Ostalaritzako lokalak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak.

    1. Edukieraren muga kentzen da, baldin eta bermatzen bada 1,5 metroko distantzia fisikoa dagoela mahaien artean edo, hala badagokio, mahai-multzoen artean. 1,5 metroko distantzia hori mahaietatik edo mahai-multzoetatik gertuen dauden pertsonen artean neurtuko da. Gehieneko okupazioa 10 pertsonakoa izango da mahai edo mahai-multzo bakoitzeko. Horretarako erabiltzen den mahaiak edo mahai-multzoak pertsona kopuruaren araberakoak izan behar dute, eta ahalbidetu behar dute pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia errespetatzea. Lokalaren barruan, gehienez ere 60 pertsona egon daitezke aldi berean. Gehieneko kopuru hori establezimendu horretako jangela edo espazio independente bakoitzerako da. Puntu honetan adierazitako distantziaren muga ez zaie aplikatuko bizikidetza-unitate bereko kideei. 3.8.2. Baimenduta dago barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea, betiere bezeroen edo bezero-taldeen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantenduta, eta denbora guztian eserita egon beharko dute. Koktelak eta buffetak egin daitezke, gehienez ere 10 laguneko taldeetan. Betiere ziurtatu beharko da bezeroen arteko segurtasun-tarte egokia mantentzen dela, bai establezimenduaren barruko barran eta mahaietan, bai establezimenduaren kanpoaldean, eta bezero edo bertaratu guztiek eserita egon beharko dute. Puntu honetan adierazitako distantziaren muga ez zaie aplikatuko bizikidetza-unitate bereko kideei. 3.8.3. Ikuskizunei eta jolas-jarduerei buruz indarrean dauden osasun-jarraibideekin bat etorriz, egungo egoerak eta agindu honen indarraldiak irauten duten bitartean, ez da ordutegiak luzatzeko baimen berririk emango jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren euskal erregelamenduaren 37. artikuluaren babesean, eta eman direnak ondoriorik gabe utziko dira. 3.8.4. Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako establezimenduek eta zerbitzuek goizaldeko 01:00a baino lehen itxi beharko dute, eta 00:00etatik aurrera ezin izango da bezerorik sartu, ez eta kontsumiziorik jarri ere. Lokalak itxita egon beharko du jendearentzat, eta ezin izango da berriro ireki 06: 00ak baino lehen. Neurri horiek asteko egun guztietan aplikatuko dira, jaiegunak barne. 3.8.5. Aurreko puntuan ezarritako ordutegi-mugak ez zaizkie aplikatuko erregaiak txikizka eta etengabeko zerbitzuan banatzen dituzten zerbitzuguneetako ostalaritza-zerbitzuei. Zerbitzuguneen titularrek bermatuko dute instalazioetako komun- eta ostalaritza-zerbitzuak eskuragarri egongo direla garraio profesionaleko zerbitzuak ematen ari diren pertsonentzat soilik. Zerbitzu horien artean, honako hauek egongo dira: catering-zerbitzuak, sukaldea duten establezimenduetan (sukaldea irekita egon ahal izango da); ostalaritza-zerbitzuak, edo prestatutako janaria saltzeko makinak. Zerbitzu horietan ezin izango da alkoholdun edaririk saldu, eta ezin izango dute beste zerbitzurik eskaini aurreko puntuan adierazitako ordutegi mugatuetan, eta gehienez ere hamar laguneko edukiera izango dute.

  9. Hoteletako, kanpinetako eta turismo-ostatuetako gune komunak.

    1. Hoteletako, kanpinetako eta turismo-ostatuetako eremu komunak pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzea bermatzeko moduan okupatuko dira. Eremu komun bakoitzeko gehieneko edukiera % 60koa izango da, eta ezin izango dira inoiz egon aldi berean 60 pertsona baino gehiago. 3.9.2. Gehienez ere 10 pertsonako taldetan egin daitezke cocktail-ak eta buffetak, barne-lokal bakoitzeko edo behar bezala mugatutako kanpo-eremu bakoitzeko. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuta, maskara erabiliz. 3.9.3. Animazio-jarduerak edo talde-eskolak gehienez ere 10 lagunentzako edukierarekin diseinatu eta planifikatu beharko dira. Jardueran parte hartzen duten pertsonen eta animatzailearen arteko distantzia errespetatu beharko da, edo, bestela, babes fisikoko neurriak erabili. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den. 3.9.4. Hoteletako, kanpinetako eta turismo-ostatuetako kirol-instalazioen kasuan, hala nola igerilekuen edo gimnasioen kasuan, horietarako berariaz ezarritako neurriak aplikatuko dira.

  10. Liburutegiak.

    1. Liburutegiek, titulartasun publikokoak zein pribatukoak izan, honako jarduera hauetarako emango dituzte zerbitzuak: obrak mailegatzeko eta itzultzeko, aretoan irakurtzeko, kontsultatzeko eta erabiltzaileek obrak zuzenean eskuratzeko aukera ematen duen mailegua egiteko, ikasteko aretoak irekitzeko, bibliografia- eta liburutegi-informazioa emateko eta liburutegien arteko maileguak egiteko, bai eta liburutegi-zerbitzuari dagozkion gainerako ohiko jarduerak egiteko ere. Aretoen okupazioak ezin izango du baimendutako ahalmenaren % 60 gainditu. Liburutegietan kultura-jarduerak egiteko ere aplikatuko da okupazio-muga hori. 3.10.2. Erabiltzaileek itzultzen dituzten materialek, gutxienez, astebete bereizita egon beharko dute. 3.10.3. Liburutegietako erabilera publikorako baliabide teknologikoak erabili ahal izango dira, bai eta sarbide publikoko lineako katalogoak, liburutegiko fitxetako katalogoak edo argitalpen elektronikoak ere. 3.10.4. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den.

  11. Artxiboak.

    1. Artxiboek modu presentzialean edo bide telematikoz emango dituzte zerbitzuak, langile teknikariek erantzun beharreko eskaeraren edo eskariaren bidez. Jarduera presentzialak egin ahal izango dira artxiboetan baimendutako edukieraren % 60 gainditu gabe. 3.11.2. Erabiltzaileek eta ikertzaileek erabili ahal izango dituzte artxiboetako herritarren erabilerarako gailu teknologikoak. Pertsona horiek, dena den, beren ekipoak eta baliabide pertsonalak wi-fi sarearekin konektatuta erabili ahal izango dituzte kontsulta-aretoetan edo horretarako gaitzen diren tokietan dauden bitartean. 3.11.3. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den.

  12. Museoak, erakusketa-aretoak, monumentuak eta bestelako kultura-ekipamenduak.

    1. Titulartasun publiko edo pribatuko museoek eta erakusketa-aretoek bisitak eta kultura-jarduerak egin ahal izango dituzte, betiere areto eta espazio publiko bakoitzean baimendutako edukieraren % 60 gainditu gabe. 3.12.2. Taldeen bisitak gehienez 10 pertsonakoak izango dira, monitorea edo gida barne, eta instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den. 3.12.3. Gehieneko edukiera hori espazio berean hainbat pertsona biltzen diren ekitaldietan ere aplikatuko da, hala nola hitzaldietan, tailerretan, kontzertuetan eta, oro har, programa publikoetan. 3.12.4. Haurrentzako edo behar bereziak dituztenentzako hezkuntza-programak euskal hezkuntza-sisteman ikasturterako ezartzen diren baldintza berberetan egingo dira. 3.12.5. Museo-instalazioetan, ezinbestekoa denean, pantaila interaktiboak erabili ahal izango dira. Erakunde antolatzaileek babes- eta higiene-materialak jarri beharko dituzte erabiltzaileen eskura, erabiltzeko, edo, bestela, erabilera bakoitzaren ondoren garbi uztea bermatzeko.

  13. Zinema-aretoak, antzokiak, karpa-zirkuak, auditorioak, biltzar-jauregiak eta jendaurreko ikuskizunetarako eta kultura- eta jolas-jardueretarako establezimenduak eta antzeko espazioak.

    1. Areto edo espazio bakoitzean baimendutako edukieraren % 60ko gehienekoarekin egin ahal izango dira jarduerak (gehienez ere 600 pertsona onartuko dira). Apartatu honetan jasotakoa bilera profesionaletan, jabeen erkidegoen batzarretan eta antzeko ekitaldietan ere aplikatuko da. 3.13.2. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta).

  14. Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere % 60ko edukierarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta).

    Ikusle-entzuleek eserita egon beharko dute, aurrez esleitutako besaulkietan. Artista-taldeei dagokienez, ikuskizunak irauten duen bitartean baimenduta egongo da interpreteen arteko interakzioa.

    Ekitaldi jendetsuetan, osasungintzako agintaritzak arriskuaren ebaluazioa egin beharko du, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluaren Osasun Publikoko Batzordeak adostutako dokumentu honen arabera: «Espainiako COVID-19aren ondoriozko normaltasun berrian egiten diren ekitaldi eta jarduera jendetsuetarako gomendioak». Ebaluazio horren arabera, EAEko organo eskudunaren baimena izan beharko du ezaugarri horiek dituen ekitaldi bakoitzak.

  15. Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak.

    1. Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren % 60ko gehieneko edukiera baimenduarekin, gehienez ere 1.000 pertsonara arte. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu arren (bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da. Artista-taldeei dagokienez, ikuskizunak irauten duen bitartean baimenduta egongo da interpreteen arteko interakzioa. Ekitaldi jendetsuetan, osasungintzako agintaritzak arriskuaren ebaluazioa egin beharko du, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluaren Osasun Publikoko Batzordeak adostutako dokumentu honen arabera: «Espainiako COVID-19aren ondoriozko normaltasun berrian egiten diren ekitaldi eta jarduera jendetsuetarako gomendioak». Ebaluazio horren arabera, EAEko organo eskudunaren baimena izan beharko du ezaugarri horiek dituen ekitaldi bakoitzak. 3.15.2. Ezin izango da erromeriarik edo musika- edo dantza-erakustaldirik egin espazio irekietan, ez eta bestelako herri-ekitaldirik ere, esaterako, desfile gisako ikuskizun ibiltariak, edo jendeak bide publikoan lagundutakoak.

  16. Jarduera fisikoa eta kirol-instalazioak.

    1. Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez ere 10 pertsonako taldeetan, aldi berean. Aire libreko praktika hori maskararik gabe egin ahalko da. Era berean, kontaktu fisikoa egon daitekeen talde-kirolaren kasuan, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, salbu eta partida edo lehiaketa gertatzen den unean edo jarduera fisiko bizia egiten den unean, bat etorriz COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurrien ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuaren 6.2 artikuluarekin. 3.16.2. Kirol-instalazioetan, igerilekuak barnean direla, baimendutakoaren % 60 izango da gehieneko edukiera. Igerilekuetan egoteko gehieneko denbora 3 ordukoa izango da pertsonako eta eguneko. Aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira, babes-arauak betez eta pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metroko distantzia mantenduz. Maskararik gabe erabili ahalko dira atsedenaldietan eta joan-etorrietan izan ezik, baldin eta elkarrekin bizi ez diren pertsonen artean 1,5 metrotik gorako gutxieneko segurtasun-distantzia bermatzen bada, eta instalazio bakoitzaren berezko protokoloetan ezarritakoa une oro betetzen bada. Era berean, talde-kirolaren kasuan, maskara nahitaez erabili beharko da, salbu eta partida edo lehiaketa gertatzen den unean edo jarduera fisiko bizia egiten den unean, 21/2020 Errege Lege Dekretuaren 6.2 artikuluarekin bat etorriz. 3.16.3. Baimena ematen da kirol-modalitate federatu guztietan jarduten hasteko. Ahal den guztietan, banakako entrenamenduak edo gutxieneko segurtasun-distantzia mantentzea ahalbidetzen dutenak lehenetsiko dira.

  17. Lehiaketak, kirol-ekitaldi eta -ikuskizunak, eta publikoa bertaratzea:

    1. Antolatzaileek baimena eskatu beharko diete erakunde eskudunei, lehiaketa garatzeko protokolo bat erantsita, higiene- eta urruntze-neurri guztien eta osasun-agintariek ezarritako beste edozein arauren jarraipena bermatzeko. Ekitaldi jendetsuetan, osasungintzako agintaritzak arriskuaren ebaluazioa egin beharko du, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluaren Osasun Publikoko Batzordeak adostutako dokumentu honen arabera: «Espainiako COVID-19aren ondoriozko normaltasun berrian egiten diren ekitaldi eta jarduera jendetsuetarako gomendioak». Ebaluazio horren arabera, EAEko organo eskudunaren baimena izan beharko du ezaugarri horiek dituen ekitaldi bakoitzak. 3.17.2. Kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egin daitezke publikoa espazio itxietan dela, baimendutakoaren % 60ko gehieneko edukierarekin eta gehienez ere 600 pertsonara arte. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da. 3.17.3. Kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egin daitezke publikoa aire zabalean dela, baimendutakoaren % 60ko gehieneko edukierarekin eta gehienez ere 1.000 pertsonara arte. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik; horiek ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da. 3.17.4. Aire libreko kirol-lehiaketak egitean, esaterako, arraunketa, atletismoa, errepideko txirrindularitza, automobil-rallyak eta antzekoak, ekitaldia gauzatuko den espazioa edo ibilbidea aurrez mugatuko da, eta espazio edo ibilbide bakoitzean gehienez ere 1.000 pertsona baimenduko da. Bertaratzen diren edo parte hartzen duten pertsonen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantenduko da, eta maskara nahitaez erabili beharko da.

  18. Igerilekuak.

    1. Aire zabaleko edo estalitako igerilekuetan, kirol- edo jolas-erabilerarako direnean, edukieraren % 60ko muga errespetatu beharko da, bai sarbideari dagokionez, bai kirol- edo jolas-jardueretan zehar. Muga horietatik salbuetsita daude erabilera pribatuko familia bakarreko igerilekuak. 3.18.2. Igerilekuak erabiltzean, dagozkion segurtasun- eta babes-neurriak erabili beharko dira, eta bereziki, pertsona arteko segurtasun-distantzia zaindu beharko da erabiltzaileen artean; maskararen erabilera 1.3.6 puntuan ezarritakoaren arabera arautuko da. Igerilekuetan egoteko gehieneko denbora 3 ordukoa izango da pertsonako eta eguneko. 3.18.3. Igerilekuetako egonlekuetan, espazioen banaketa bat ezarriko da lurzoruko seinaleen edo antzeko marken bidez, elkarrekin bizi ez diren erabiltzaileek pertsonen arteko segurtasun-distantzia bete ahal izan dezaten.

  19. Ehiza-jarduera.

    Ehiza-jarduera mota guztiak baimentzen dira, beti ere pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzen bada. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den.

  20. Ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza.

    Ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza mota guztiak baimentzen dira, beti ere pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzen bada. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den.

  21. Turismo aktiboa eta naturakoa, interpretazio-zentroak eta antzekoak.

    1. Jarduera horiek naturagune guztietan egin ahal izango dira, baita naturagune babestuen sarea osatzen dutenetan ere, bakoitzaren plangintza-tresnek xedatzen dutenarekin bat etorriz. 3.21.2. Naturagune babestuen arloko agintaritza eskudunak neurri murriztaileak hartu ahal izango ditu naturagune babestuetara iristeko, jende-pilaketak sortzeko arriskua egon daitekeela uste denean. 3.21.3. Gida erabiltzen duten jarduerak gehienez ere 10 lagunekin osatutako taldeetan egingo dira. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den.

  22. Haur eta gazteei zuzendutako aisialdiko jarduerak egitea.

    Haur eta gazteentzako aisialdiko jarduerak egin ahal izango dira, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren ekainaren 10eko Aginduan ezarritakoaren arabera.

  23. Hondartzen erabilera.

    Foru-aldundiek eta udalek mugak ezarri ahal izango dituzte hondartzetarako sarbidean eta edukieran, erabiltzaileek pertsonen arteko segurtasun-distantzia betetzen dutela bermatzeko. Horretarako, mugak ezarri ahal izango dituzte hondartzetan egoteko denboretan, bai eta aparkalekuetarako sarbideetan ere, hondartzen edukiera kontrolatzea errazteko.

  24. Aisialdi-zentro turistikoak eta akuarioak.

    1. Aisialdi-zentro turistikoek eta akuarioek beren jarduera gauzatu ahal izango dute, baldin eta horien guztizko edukiera % 60ra mugatzen bada. 3.24.2. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzen saiatzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, eta maskarak une oro erabili beharko dira. 3.24.3. Taldeen bisitak gehienez ere 10 pertsonakoak izango dira, monitorea edo gida barne; jarduera egiten den bitartean pertsonen arteko segurtasun-distantzia lortzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, eta maskarak une oro erabili beharko dira.

  25. Aire zabaleko erabilera publikoko parkeak eta kirol-eremuak.

    1. Haur-parkeak, kirol-eremuak, skate pistak edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horietan gehieneko edukiera errespetatzen bada: barrutiaren azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadro bakoitzeko pertsona 1. 3.25.2. Udalei dagokie espazioa antolatzea, baita garbitasun- eta higiene-baldintzak bermatzea ere.

  26. Diskotekak eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduak.

    Establezimendu hauen itxiera deklaratzen da: Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuan III. eta IV. taldeetan sailkatutakoak.

  27. Zezen-plazen, -esparruen eta -instalazioen jarduera.

    1. Aire zabaleko zezen-plaza, -esparru eta -instalazio guztiek ohiko ikuskizunetarako, ikuskizun orokorretarako edo bestelakoetarako beren zezen-jarduera egin ahal izango dute, baldin eta aurrez esleitutako eserlekuak badituzte eta baimendutako edukieraren % 60 gainditzen ez badute; nolanahi ere, gehienez ere 1.000 pertsona izango dira, eta esparruan modu homogeneoan banatuko dira. Inola ere ezin izango da prestatze-jarduerarik edo jarduera osagarririk egin jarduera horiekin lotura zuzenik ez duten pertsonekin. 3.27.2. Jarduera egiten den bitartean eta esparrura sartzean nahiz handik irtetean pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, eta babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira, maskara erabiliz. 3.27.3. Bide publikoan egiten diren zezen-ikuskizunetan, parte-hartzaileek edo ikusleek pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantendu beharko dute. Maskara nahitaez erabili beharko da. 3.27.4. Ezarritako higiene- eta prebentzio-neurriak oro har betetzeaz gain, ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuren bat ematen bada, zerbitzu hori eman beharko da ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan zerbitzua emateko ezarritako baldintzetan aurreikusitakoaren arabera.

  28. Joko eta apustuetarako establezimenduak eta lokalak.

    1. Kasinoek, diru-joko eta ausazko joko kolektiboko establezimenduek, joko-aretoek, bingo-aretoek, jolas-aretoek, zozketek eta tonbolek, apustuetarako lokal espezifikoek eta joko eta apustuetako jolas-jardueren antzeko beste lokal eta instalazio batzuek, jokoaren arloko araudi sektorialak ezarritakoaren arabera, beren jarduera egin ahal izango dute, betiere edukieraren % 60 gainditzen ez badute. 3.28.2. Instalazioetan, pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantziari eusteko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edozein kasutan, makinak edo beste edozein joko-gailu edo joko-mota erabiltzen dutenean, jarduerak egiten diren lokal eta establezimenduetan. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den. 3.28.3. Ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuren bat ematen bada, zerbitzu hori ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan zerbitzua emateko ezarritako baldintzetara egokituko da.

  29. Gazteen lonjak eta antzekoak.

    Debekatuta dago gazte-lonjetan eta antzeko ezaugarriak dituzten lokaletan edozein jarduera egitea.

  30. Osasungaiztasun-egoerak.

    Ostalaritzako establezimenduak edo antzekoak ez diren espazio publikoetan edo kalean taldean edatea osasungaiztasun-egoeratzat hartuko da, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 6.f) artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako.

    Kontrolak indartuko dira baimenduta ez dagoen alkohol-kontsumoa eta bide publikoan baimenduta ez dauden beste jarduera batzuk galarazteko. Alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunek eta udalek dagozkien zehapenak ezarriko dituzte.

  1. Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduei buruzko neurri espezifikoak.

  1. Detekzio goiztiarrerako, fokuak kontrolatzeko eta zaintza epidemiologikorako neurriak.

    Kontuan hartuta COVID-19a nahitaez eta premiaz deklaratu beharreko gaixotasuna dela, abenduaren 28ko 2210/1995 Errege Dekretuan (zaintza epidemiologikoko sare nazionala sortzen duena) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sistema sortzen duen 312/1996 Dekretuan eta haren eranskinetan (2016ko urtarrilaren 21eko Aginduaren bidez aldatuak) aurreikusitakoaren ondoreetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitario eta soziosanitario guztiek, titulartasun publikokoek zein pribatukoek, honako hauek egin beharko dituzte:

    1. COVID-19ko kasu guztiak, baieztatuak zein susmagarriak, jakinarazi beharko dizkiote Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari, nahitaez deklaratu beharreko gaixotasunak deklaratzeko ezarritako prozeduraren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Epidemiologikoko Sistema sortzen duen 312/1996 Dekretuan eta haren eranskinetan xedatutakoarekin bat etorriz; eranskin horiek Osasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 21eko Aginduaren bidez aldatu ziren. b) Hildakoren bat izan dela jakin eta heriotza horren arrazoia COVID-19a izan daitekeenean, hori jakinarazi beharko diote Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari.

      Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari helaraziko dizkio jakinarazpen horiek, pazienteen historia klinikoan txerta ditzan, transmitigarriak izateko arriskua duten kasuak baitira.

  2. Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetan segurtasuna bermatzeko antolamendu-neurriak.

    1. Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduek, edozein dela ere haien titulartasuna, beharrezko antolamendu-, prebentzio- eta higiene-neurriak hartu beharko dituzte beren langileentzat, erabiltzaileentzat eta, arrazoia edozein dela ere, haiekin harreman fisikoa duen beste edozein pertsonarentzat, eta, bereziki, eta gutxieneko izaerarekin, honako hauei buruzko neurriak: pertsonen arteko segurtasun-distantzia, erabilera publikoko leku itxietan maskarak erabiltzea, edukiera, eskuen eta arnasbideen higienea, bisitak antolatzea, lekuak eta aretoak partzelatzea, eta ibilbideen diseinua, garbiketa- eta desinfekzio-protokoloak, bai eta agintari eskudunek ezartzen duten beste edozein neurri ere. 4.2.2. Araudi horrek zentro bakoitzaren egoera eta jarduera berezia hartuko ditu kontuan. 4.2.3. Osasun-sistemen bitartekoak eta ahalmenak bermatuko dira Erantzun Goiztiarreko Planean aurreikusitakoa bete dadin, COVID-19ak sortutako pandemia kontrolatzeko helburuarekin.

  3. Gizarte-zerbitzuetako zentroak, zerbitzuak eta establezimenduak.

    1. Administrazio eskudunek ziurtatu beharko dute egoitza-izaerako gizarte-zerbitzuetako zentroen eta eguneko zentroen titularrek bete egiten dituztela instalazioak desinfektatu eta egokitzeko eta prebentziorako administrazio horiek ezartzen dituzten arauak. Bereziki, zainduko dute beren ohiko jarduera kutsatze-arriskuak une oro prebenitzeko aukera ematen duten baldintzetan garatzen dela. 4.3.2. Osasun-sistemako eta gizarte-sistemako agintari eskudunen arteko koordinazioa bermatuko da, desgaitasunen bat duten pertsonen, adinekoen, adingabeen, eta gizarte-bazterkeria pairatzen duten pertsonen egoitza-zentroetan, bai eta genero-indarkeriaren eta emakumeen aurkako beste indarkeria mota batzuen biktimentzako larrialdi- eta harrera-zentroetan zein tutoretzapeko pisuetan ere. 4.3.3. Zentroetako titularrek COVID 19rako kontingentzia-planak eduki behar dituzte egoiliarren eta langileen artean gerta daitezkeen kasuak eta haien kontaktuak garaiz identifikatzeko, eta, hala badagokio, egoki diren osasun-zerbitzuaren egiturarekin koordinatzeko prozedurak aktibatu behar dituzte. Zentroetako titularrek dagozkion antolamendu-, prebentzio- eta higiene-neurriak hartuko dituzte langileei, erabiltzaileei eta bisitariei dagokienez, kutsatze-arriskuak prebenitzeko. Apartatu honetan aipatzen den informazioa eskuragarri egongo da agintari eskudunek hala eskatzen dutenean. 4.3.4. Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 22. artikuluan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren katalogoari buruzkoan, jasotako gainerako zerbitzuak emateko, ziurtatu beharko da kutsatze-arriskuak prebenitzeko higiene-neurri egokiak hartzen direla. 4.3.5. Egoitza-izaerako zentro soziosanitarioetako (adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako) ospitaleratze berri guztiei PCR probak egingo zaizkie, gehienez ere 72 ordu lehenago. Era berean, baimenetatik eta oporretatik itzultzen diren langileei eta sartzen diren langile berriei ere proba hori egingo zaie. Halaber, aldizka PCR probak egingo zaizkie egoiliarrekin harreman zuzena duten zentro soziosanitarioetako langileei. 4.3.6. Prebentzio-neurriak zorrotz bete daitezen, egoiliar bakoitzeko bisitari bakar bat izan daiteke gehienez ere, eta bisita horrek egunean gehienez ordubete iraungo du. Egoiliarrei egiten zaizkien bisitak egunean zehar mailakatuta izango direla bermatuko da. Neurri horiek salbuetsi egin daitezke bizitzaren amaierako prozesuan dauden pertsonen kasuan. 4.3.7. Zentro soziosanitarioetako egoiliarren irteerak ahalik eta gehien mugatuko dira.

  1. Hezkuntza-, prestakuntza- eta ikerketa-jarduerari buruzko neurriak.

  1. Hezkuntza-, prestakuntza- eta ikerketa-jarduera presentzialaren garapena 2020-2021eko ikasturtearen hasieran indarrean dauden osasun-baldintzen arabera arautuko da honako hauei dagokienez: araubide orokorreko zein bereziko irakaskuntzak, etapa eta maila desberdinak barne, eta goi-mailako irakaskuntza, bai eta bizitza osoan zehar kualifikazioak eskuratzea edo areagotzea dakarten ikaskuntza-jarduerak ere.

  2. Hezkuntza Sailak ikastetxeetan 2020-2021eko ikasturtearen hasieran jarduteko protokolo orokor bat prestatu eta hezkuntza-komunitateari helaraziko dio. Protokolo horretan, hezkuntza-jarduera behar diren segurtasun- eta osasun-bermeekin antolatzeko jarraibideak eta orientabideak jasoko dira.

  3. Euskal Unibertsitate Sistemak eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako gainerako unibertsitate-zentroek, beren autonomia kontuan hartuta, beren jarduera guztia arautuko duen protokolo bat prestatu eta argitaratuko dute.

  4. Era berean, ikerketa-arloan jarduerak egiten dituzten zentroek, laborategiek, ikerketari laguntzeko zerbitzuek eta administrazioak protokolo espezifiko bat prestatu eta argitaratuko dute, zeinean beren jarduera guztia arautuko baita.

  5. Hezkuntza-, prestakuntza- eta ikerketa-jarduera presentzial guztiak prebentzio-, osasun- eta higiene-arauak errespetatuz egingo dira, babes-arauak eta pertsonen arteko distantzia errespetatuz, eta maskarak erabiliz.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko lurreko eta itsasoko garraioan ibilgailuak okupatzeari eta erabiltzeari buruzko neurriak.

  1. Okupazioa bidaiarien garraioan.

    1. Lurreko garraioa. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan osorik garatzen diren bidaiarien lurreko garraioetan (trenbidea eta errepidea), garraio horiek publiko erregularrak, eskatu ahalakoak zein garraio osagarri pribatuak izan, eta hiri-eremukoak, hiriartekoak eta autonomia-erkidegoen, foru-aldundien zein toki-erakundeen eskumeneko hiri ingurukoak izan, ibilgailuak gehieneko edukiera bete arte okupatu ahal izango dira, bai eseritako plazei bai, zutikako plazei dagokienez. Gidariak barne bederatzi eserleku bitarte dituzten ibilgailuekin egiten diren pertsonen garraio publiko, pribatu partikular eta pribatu osagarrietan, ibilgailuak dituen plazak adina pertsona joan ahal izango dira, gidariaren plazaren ondokoa barne. Agindu honen datan unitaterako sarbidea tarteko edo atzeko ateetatik finkatuta duten bidaiarien errepideko garraioek erabiltzaileei aurreko atetik sartzen uzteko modua berreskuratu ahal izango dute. Manparak jartzea gomendagarritzat joko da, baldin eta ezinezkoa bada gidari-postua publiko orokorretik isolatzea. EAEko lurralde historikoak baino eremu txikiagoetako eta edozein motatako garraio publikoei abiatzeko azken ordu hau ezarriko zaie: 01:30. Debeku horretako salbuespena izango dira taxi-garraioa eta ibilgailu gidariduneko garraioa. EAEko garraio publiko guztietan, bidaiek 2 ordu baino gutxiago irauten badute, debekatuta dago jatea; ez, ordea, edatea. 6.1.2. Kable bidezko garraioa. Kable bidezko garraioetan, funikularretan eta zerbitzu publikoko igogailuetan (ez udal eskumeneko erabilera publikokoetan), autonomia-erkidegoaren eskumeneko emakida-araubidean daudenetan, bagoiak zein bidaiari-kabinak osorik okupatu ahal izango dira baimendutako edukiera guztia osatu arte. 6.1.3. Itsas garraioa. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan egiten diren bidaiarien itsas garraioko zerbitzuetan, beste autonomia-erkidego batzuetako puntu edo portuekin loturarik izan gabe, ontziak gehieneko edukiera bete arte okupatu ahal izango dira, bai eserita dauden plazei, bai zutikako plazei dagokienez.

  2. Txartelen aldez aurreko salmenta.

    Bidaiarien lurreko garraioetan, kable bidezkoetan eta itsas garraioetan, erreserba edo eserlekua esleituta dutenean, txartelak aldez aurretik saltzeko kanalen bidez erostea sustatuko da.

    Ezinezkoa denean, beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartuko dira bidaiariek elkarren artean ezarritako tartea mantentzen dutela eta espaloiaren ohiko zirkulazioa oztopatu gabe modu ordenatuan jartzen direla ziurtatzeko.

    Horretarako, seinaleak eta eremu mugatuak jarriko dira, erabiltzaileak bertatik ordenan ibil daitezen garraiobidera sartu arte.

    Aurrez esleitutako eserleku-zenbakia duten probintziarteko lurreko garraioaren konpainia operadoreek informazioa bildu beharko dute bidaiari guztiekin harremanetan jartzeko, eta bidaiaren ondoren gutxienez lau astez gorde beharko dituzte bidaiari-zerrendak. Halaber, zerrenda horiek osasun-agintariei eman beharko dizkiete, kontaktuen trazabilitatea egiteko eskatzen zaizkienean.

  3. Erabiltzaileak eta edukieraren kontrola.

    Lurreko, kable bidezko eta itsasoko garraiobide guztietarako, mugikortasun urriko pertsonentzako edo lehentasunez erabiltzeko legez esleituta dauden plazak bermatuko dira beti.

    Erabiltzaileek erraztuko dute pilaketarik ez egotea, garraio-unitateen sarrera- eta irteera-distantziak errespetatuz. Operadoreek izendatutako profesionalek ahalmena izango dute edukiera kontrolatzeko eta unitate bat noiz dagoen osaturik zehazteko, osasun- eta segurtasun-irizpideei jarraituz.

  4. Maskarak nahitaez erabili beharra.

    Guztiz nahitaezkoa eta ezinbestekoa da sei urtetik gorakoentzako maskarak erabiltzea, bidaia hasten denetik amaitzen den arte, bidaiariak garraiatzeko adierazitako garraiobideetako edozein erabiltzen denean, agindu honen 1.3.1 puntuan aipatutako kasuetan izan ezik; kasu horietan, 1.3.3 puntuan ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko da. Gainera, sei urtetik beherakoentzat komeni da maskarak erabiltzea, ahal den guztietan.

    Garraio pribatuan maskarak erabiltzea ez da exijitu behar izango, baldin eta bidaiariak elkarrekin bizi badira etxebizitza berean.

    Garraioaren arloko profesionalek ere maskara eraman beharko dute zerbitzuak irauten duen bitartean, baldin eta jendearengandik bereizitako beren lanleku propioa edo babes-manpara baten bidez bereizitako leku bat ez badute.