Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2019ko otsailaren 20koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan turismo-automobiletan egiten den bidaiarien hiriarteko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1179
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/02/20
- Argitaratze-data: 2019/03/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria; Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan turismo-automobiletan egiten den bidaiarien hiriarteko garraio publikoaren tarifen zenbait osagairen prezioak aldatu egin direnez, indarrean dauden tarifak ere igotzea komeni da.
Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11koa 74/2017 Dekretuaren 3.1 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta turismo-automobiletan egiten den bidaiarien hiri barruko eta hiriarteko garraio publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik hauxe
tarifa: egunekoa (07:00etatik 22:00etara)
(Ikus .PDF)
(1) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.
tarifa: jaiegunetakoa eta gauekoa (22:00etatik 07:00etara)
(Ikus .PDF)
(2) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.
Ordainpeko bide-azpiegitura bat erabiliz gero, helmugara iristeko ibilbideko bidesaria erabiltzaileak ordainduko du.
Taximetroa, urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren bidez onarturiko 2/2000 Legearen Erregelamenduaren 44. artikuluak ezarritakoaren arabera jarriko da martxan.
Urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 4.h) eta 32.1 artikuluetan xedatutakoa kontuan izanik, taxi-gidariek kasuan kasuko ordainagiria egin beharko dute horretarako jarria izango duten gailua erabiliz.
Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Plangintzaren zuzendariari Agindu hau garatzeko xedapenak emateko.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 20a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.