Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko otsailaren 11koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez arautzen baita Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetarako sarbidea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 655
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/02/11
  • Argitaratze-data: 2016/02/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du irakaskuntzaren gaineko eskumena irismen, maila eta gradu guztietan eta modalitate eta espezialitate guztietan, orobat aintzat hartuta Konstituzioaren 27. artikulua eta hura garatzen duten lege organikoak, Konstituzioaren 149.1.30.a artikuluak Estatuari esleitzen dizkion ahalmenak, bai eta haiek betetzeko eta bermatzeko beharrezko goi-ikuskapena ere.

Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legearen 4. artikuluan adierazten da Eusko Jaurlaritzak behar diren neurriak hartuko dituela hauek bultzatzeko:

  1. Herritarrek haien bizialdi osoko ikaskuntzaren ibilbidea eraiki dezaten sustatzea, aintzat hartuz hezkuntza-sistemaren barnean zein hortik kanpo eskuratutako prestakuntza; xedea da herritarren eskumenak eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaltzea, garapen pertsonala, soziala eta profesionala indartuz.

  2. Erraztasunak ematea ikasketak goiz utzi zituzten gazte zein helduei ikasketei berriz ekin diezaien eta horiek osa ditzaten, eta helduei haien ikaskuntzarekin jarraitu ahal dezaten.

  3. Ikaskuntza-ibilbide malguak sustatzea, irakaskuntza-mailen arteko konexioak hobetuz, batetik besterako pausua erraztuz, baita heziketa eta lanaren artekoa ere, eta beharrizan eta interes pertsonalei egokitutako heziketa-ibilbideen konfigurazioa ahalbidetuz.

    Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluan, «Sartzeko eta onartzeko baldintzak», arautzen da Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloetatik erdi-mailako eta goi-mailako zikloetarako sarbidea.

    Hezkuntza-kalitatea hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du lege organiko hori indarrean sartu aurreko tituluak eta ikasketak dituzten ikasleentzako heziketa-zikloetarako sarbidea.

    Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren III. kapituluan zehazten da hezkuntza-sistemako lanbide-heziketarako sarbidea.

    Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolaketa orokorra, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bosgarren kapituluan eta Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolaketa orokorra ezartzeko uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan xedatuaren arabera. Halaber, haren 17. bis artikuluan zehazten dira Lanbide Heziketako heziketa-zikloetara sartzeko probetan onartua izateko irizpideak.

    Heziketa-zikloetarako sarbidea arautua dago Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko apirilaren 13ko Aginduan, zeinen bidez arautzen baita Lanbide Heziketako heziketa-zikloetarako sarbidea eta egokitzen baita arautegi berrira.

    Horren ondorioz, honako hau

Lanbide-heziketako ikasketetarako sarbidea izango dute Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluan zehaztutako eskakizunak eta abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatua betetzen dituzten pertsonek.

  1. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ebazpen bidez iragarriko du erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba; deialdia urtean behin egingo du, gutxienez, eta bertan zehaztuko du non eta noiz egingo den.

  2. Sarbide-proba horretan parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da.

  3. Sarbide-probak prestatzeko, ebaluazio-irizpideak ezartzeko, horiek kalifikatzeko eta salbuespenak onartzeko, ebaluazio-batzordeak eratuko dira zenbait ikastetxe publikotan, eta lanean diharduten bigarren hezkuntzako katedratikoen kidegoetako karrerako funtzionarioek, bigarren hezkuntzako irakasleek eta lanbide-heziketako irakasle teknikariek eta irakasleek osatuko dituzte batzordeok.

    1. Hauek osatuko dute ebaluazio-batzorde bakoitza:

      Lehendakaria, ikastetxeko zuzendaria izango da.

      Lau kide, lehen aipatu irakasle-kidegoetakoak; horietako bat izango da idazkaria.

      Probaren ezaugarriek hala eskatzen dutenean, ebaluazio-batzordeek proposatu ahal izango dute pertsona laguntzaile espezialistak izendatzea Derrigorreko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan edo Heziketa Zikloetan irakasten diharduten irakasleen artetik.

    2. Probak egiten dituzten ikastetxeetako ebaluazio-batzordeen lehendakariek izendatuko dituzte batzorde horien kideak.

  4. Ebaluazio-batzorde bakoitzak proben ebaluazioko akta bakarra jasoko du erdi-mailako zikloetarako eta hautazko akta bat goi-mailako zikloetarako, baita ikasleei dagokien egiaztagiria ere (I., II., III. eta IV. eranskinak), eta ikastetxeko idazkariak zainduko ditu kalifikazioen aktak.

  5. Probak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta ikasleek hautatuko dute zer hizkuntzatan egin nahi duten.

  6. Probak eta ebaluazio-irizpideak komunak izango dira ikasle guztientzat, eta Heziketa eta Ikaskuntzako Zuzendaritzak zehaztuko ditu.

  7. Hezkuntza-ikuskaritzak gainbegiratuko eta aholkatuko du prozesu guztia.

  1. Erdi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proben helburua da egiaztatzea ikasketa horiek probetxuz egin ahal izateko beharrezko ezagutza eta gaitasunak.

  2. Erdi-mailako zikloetara sartzea ahalbidetzen duen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulurik edo bestelako titulurik edo ikasketarik ez duten eta ziklo horiek ikasi nahi dituzten pertsonentzako dira proba horiek.

    Bide honetatik iristeko, gutxienez 17 urte beteak izan behar dira proba egiten den urtean berean.

  3. Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzeko dekretuan ezarritako gaitasunei buruzkoak izango dira erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak. Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probek hiru atal izango dituzte:

    (Ikus .PDF)

  4. Hauek dira erdi-mailako zikloetara sartzeko probetan aurreikusitako salbuesteak:

  1. Probaren atal zientifiko-teknologikotik salbuestea: profesionaltasun-egiaztagiri bat dutenentzat edo konpetentzia-unitatearekin zerikusia duten erdi-mailako titulu baten 2 modulu gaindituak dituztenentzat.

  2. Probaren zati zientifiko-teknologikotik salbuestea: gutxienez, lanaldi osoko urtebeteko lanbide-esperientzia edo baliokidea kreditatzen dutenentzat. Egoera hori justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    Lan-esperientzia egiaztatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Soldatapeko langileak:

      Batetik, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo kide diren mutualitatearen ziurtagiria, zeinetan jasotzen baitira enpresa, lanbide-kategoria (kotizazio-taldea) eta kontratazio-aldia, eta, bestetik, lan-kontratua edo esperientzia lortu duten enpresaren ziurtagiria, zeinetan espresuki jaso beharko baita kontratuaren prestazio-aldien iraupena, garatutako jarduera eta jarduera hori egin duen denbora-tartea.

    2. Langile autonomoek edo norberaren konturako langileak:

      Batetik, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzan dagokion erregimen berezian alta egindako aldiena, eta, bestetik, garatutako jardueraren deskribapena eta jarduera hori zenbat denboraz egin duen.

    3. Borondatezko langileak edo bekadunak:

      Erakundearen ziurtagiria, zeini laguntza eman baitiote. Bertan, hauek jasoko dira espresuki: egindako jarduerak eta funtzioak, horiek zein urtetan egin dituzten eta zenbat ordu eskaini dioten guztira.

      Lan-esperientziatik salbuesteko, ez da beharrezkoa izango zer arlo profesionaletan lan egin den zehaztea, ziklo guztietarako proba bera delako.

  3. Helduek hemen zerrendatutako bigarren hezkuntzako eremuetakoren bat gainditu izana, kasu bietan IV. moduluko III. graduari dagozkionak:

    Komunikazioaren eremua: hizkuntzalaritzaren ataletik salbuestea.

    Arlo sozialaren eremua: arlo sozialaren ataletik salbuestea.

    Eremu zientifiko-teknologikoa: atal zientifiko-teknologikotik salbuestea.

  1. Goi-mailako heziketa-zikloetako sarbide-proben helburua da egiaztatzea aurkezten diren pertsonek badutela Batxilergoko helburuek eskatzen duten behar beste heldutasun, eta egin nahi duten ziklorako beharko dituzten berariazko ezagutzak ere badituztela.

  2. Goi-mailako zikloetara sartzea ahalbidetzen duen Batxilergoko titulurik edo goi-mailako zikloetara sartzea ahalbidetzen duen bestelako titulurik edo ikasketarik ez duten eta ziklo horietako bat ikasi nahi duten pertsonentzako dira proba horiek.

    Bide honetatik iristeko, gutxienez 19 urte beteak izan behar dira proba egiten den urtean berean.

  3. Proba honek bi atal izango ditu:

    Atal komuna: hautagaiek goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak egiteko duten heldutasuna eta egokitasuna baloratuko da, baita arrazoitzeko ahalmena eta idatzizko adierazpena ere. Batxilergoko Gaztelania eta Literaturako edo Euskara eta Literaturako, Atzerriko Hizkuntzako eta Matematikako oinarrizko edukiei buruzkoa izango da.

    Atal espezifikoa: dagokion eremu profesionaleko oinarrizko gaitasunak baloratuko dira, eta egin nahi den ziklorako behar diren ezagutza espezifikoei buruzkoa izango da.

    (Ikus .PDF)

  4. Hauek dira goi-mailako zikloetarako sarbide-probetan aurreikusitako salbuesteak:

  1. Probaren atal espezifikotik salbuestea honako hauek:

  1. Aurkezten den aukeran barne hartutako familiaren bateko profesionaltasun-ziurtagiri bat dutenak, bi kalifikazio-mailakoa edo goragokoa.

  2. Aurkezten den aukeran sartutako familiako lanbide-arloren batekin zerikusia duten lan-esperientzia egiaztatzen dutenak, lanaldi osoko urtebeteko lan-esperientzia edo baliokidea, gutxienez.

    Egoera hori justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    Lanbide- edo heziketa-historia justifikatzea.

    Lan-esperientzia egiaztatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Soldatapeko langileak:

      Batetik, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo kide diren mutualitatearen ziurtagiria, zeinetan jasotzen baitira enpresa, lanbide-kategoria (kotizazio-taldea) eta kontratazio-aldia, eta, bestetik, lan-kontratua edo esperientzia lortu duten enpresaren ziurtagiria, zeinetan espresuki jaso beharko baita kontratuaren prestazio-aldien iraupena, garatutako jarduera eta jarduera hori egin duen denbora-tartea.

    2. Langile autonomoek edo norberaren konturako langileak:

      Batetik, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzan dagokion erregimen berezian alta egindako aldiena, eta, bestetik, garatutako jardueraren deskribapena eta jarduera hori zenbat denboraz egin duen.

    3. Borondatezko langileak edo bekadunak:

      Erakundearen ziurtagiria, zeini laguntza eman baitiote. Bertan, hauek jasoko dira espresuki: egindako jarduerak eta funtzioak, horiek zein urtetan egin dituzten eta zenbat ordu eskaini dioten guztira.

  3. Egindako aukerarekin zerikusia duen goi-mailako ziklo bateko gaitasun-unitatearekin zerikusia duten bi modulu gainditu dituztenak.

    Pertsona batek aukera bateko sarbide-proba gainditua duenean, beste aukera guztien atal komunetik salbuetsiko da.

  1. Erdi-mailako sarbide-probetarako, V. eranskinean jasotako irizpideen arabera ebaluatuko da proba, eta, goi-mailako sarbide-probetarako, VII. eranskinean jasotakoen arabera.

  2. Zenbaki bidez (0-10) emango da atal bakoitzaren kalifikazioa. Probaren amaierako nota kalkulatzeko, gutxienez, lau puntu lortu behar dira atal bakoitzean, eta, kasu horretan, puntuazio horien batez besteko aritmetikoa egingo da, bi dezimalekin adierazia, eta bost puntu edo gehiagoko kalifikazioa positiboa izango da.

    Probaren atal bat salbuesten bada, ebaluatutako atalekin aterako da bataz besteko nota.

    Onartua izateko, hiru ataletatik salbuesteak bost puntuko kalifikazioa izango du.

  3. Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko sarbide-proba gainditzeak, Estatuaren lurralde osoan izango du balioa.

    Baldin eta proba osorik gainditzen ez bada, gainditutako atal(ar)en kalifikazioa hurrengo bi deialdietarako gordeko da, eta, horretarako, horren berri ematen duen egiaztapen-agiria egingo da.

    Probak gainditu dituzten baina lortutako kalifikazioak hobetu nahi dituzten ikasleek berriz egin ahal izango dituzte probok, aurreragoko deialdi batean. Kasu horretan, baina, ezin izango dute salbuespen gehiago eskatu.

  4. Proba gaindituz gero, ziurtagiri bat emango da. Ziurtagiri horrek balioko du bertan adierazitako zikloak ikasteko, eta ziklo horietan onartzeko prozeduretan parte hartzea ahalbidetzen duen agiria da; dena den, horrek ez du esan nahi automatikoki onartuko denik ikasketa horietarako, eta, beraz, ezartzen diren onarpen-irizpideen mende geldituko da hautagaia.

    Probaren azken nota islatuko dute ziurtagiriek, eta, probaren atal guztietatik salbuetsiz gero, «salbuetsia» agertuko da.

  1. Erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probetarako deialdia iragartzeko ebazpenaren bidez, gehieneko pertsona-kopurua ezarri ahal izango du Heziketa eta Ikaskuntzako Zuzendaritzak, eta kopuru hori proba egitean onartuko da: baldin eta eskaria eskaintza baino handiago bada, hurrengo atalean adierazitako onartzeko irizpideak aplikatuko dira eskakizunak betetzen dituzten eskabideak onartzeko prozeduran, eta hemen zehazten den lehentasun-ordenari jarraikiz:

    1. Sarbide-probaren atalen bat gaindituta edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta nota horren indarraldiaren barruan egotea.

    2. Bizitokia Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

    3. Berdinketa hausteko irizpidea, zeina dagokion deialdian zehaztuko baita.

  2. Ezingo da sarbide-probetan erkidego batean baino gehiagotan batera eta ikasturte berean parte hartu.

Bakarra. Onartutako proba-atalaren kalifikazioari eusteko eskubidea indarrean duten pertsonei, hurrengo bi deialdietan, kalifikazio hori gordeko zaie, eta taula honen araberako indarraldia izango du:

ERDI-MAILAKOA

(Ikus .PDF)

GOI-MAILAKOA

(Ikus .PDF)

Indarrik gabe geratzen da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2008ko apirilaren 13ko Agindua, zeinen bidez arautzen baita Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetarako sarbidea.

AMAIERAKO XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 11.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (10)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.