Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko urriaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Etxebarriko udalerrian (Bizkaia) «Haurtxo Polita - Sweet Baby» haur-eskola pribatua ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 4954
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/10/27
  • Argitaratze-data: 2015/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Etxebarriko udalerrian (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz, Leire Ullibarri Bilbao andreak hasarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituen azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua (19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 48019250.

Izen generikoa: Haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Haurtxo Polita Sweet Baby».

Titularra: Leire Ullibarri Bilbao-Ramón Alejandro García Pulido, C.B.

Helbidea: Forua, 16 behea.

Udalerria: Etxebarri.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimentzen den irakaskuntza: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikastetxearen edukiera: 3 unitate, honelako edukierakoak:

unitate 1, urtebetetik beherako haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.

unitate 1, bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, 16 ikaspostuko edukierakoa.

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntza deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 27a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik