Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko urriaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Igogailuen Aldizkako Ikuskapenen Eskuliburuaren 6. edizioaren B4 eta G eranskinak aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 4783
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/17
  • Argitaratze-data: 2014/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2014ko otsailaren 20ko Aginduaren bidez (2014-04-01eko EHAA) Igogailuen Aldizkako Ikuskapenen Eskuliburuaren 6. edizioa onartu zen. Bertan, ikuskapen horietan egin beharreko jarduerak zehazten dira eta, halaber, 2014ko urtarrilaren 28ko 5/2014 Dekretua garatzen da (2014-02-12ko EHAA), zeinaren bidez igogailuak mantentzeko eta horien aldizkako ikuskapenak egiteko prozedura berria ezartzen baita.

Agindu horretako B eranskinean, ikuskapenerako metodoa ezartzen da, aldizkako ikuskapenetan egin beharreko egiaztapenen helmen zehatzak adierazita; eta G eranskinean, berriz, ikuskapen horietan hauteman daitezkeen akatsen laburpen bat jasotzen da.

Igogailuei buruzko AEM-1 jarraibide tekniko osagarrian jasotako abiadura murritzeko igogailu bertikalei dagokienez (88/2013 Errege Dekretua, 2013-02-22ko BOE), beharrezkoa da xehetasun handiagoaz zehaztea zein diren gailu horietan egin beharreko egiaztapenak; izan ere, aipatutako aginduan alderdi oso orokorrak baino ez dira jasotzen. Kontuan hartu behar da igogailu horiek duela gutxi sartu direla ikuskapen-sisteman, eta gainerakoek ez duten konfigurazio edo soluzio teknikorik izan dezaketela, igogailuei buruzko 95/16/EE Zuzentarauan araututakoetatik aparte. Halaber, posible da arau harmonizaturik ez egotea, bermatzeko igogailu hauek arautzen dituen makinen 2006/42/EE Zuzentaraua betetzen dela, kategoria horretan egon daitezkeen gailuei dagokienez.

Agindu honek B4 eranskina aldatzen du eta abiadura murritzeko igogailuetan kontuan hartu beharreko egiaztapenak zehazten ditu. Era berean, G eranskina berrikusten du, akatsen laburpena osatzeko, eta gailu horiei dagozkienak ere jasotzen ditu.

Horren arabera, Energia, Meatze eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak proposatuta, eta 2014ko urtarrilaren 28ko 5/2014 Dekretuko 5. artikuluko 3. puntuko azken xedapenetatik lehenean xedatutakoarekin bat (2014-02-12ko EHAA), zeinaren bidez igogailuak mantentzeko prozedura eta horien aldian behingo ikuskapenak egiteko prozedura ezartzen baita.

Lehenengoa. Igogailuen Aldizkako Ikuskapenetarako Eskuliburuaren 6. edizioko B4 eta G eranskinak aldatzea. Horien edukia agindu honen eranskin gisa ageri da, eta eranskin berri horiek 2014ko otsailaren 20ko Aginduaren bidez Igogailuen Aldizkako Ikuskapenen Eskuliburuaren 6. edizioan onartutakoak ordezkatzen dituzte.

Bigarrena. Agintzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik, eta hilabeteko epean; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 17a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.