Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko azaroaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 222
- Hurrenkera-zk.: 5070
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/11/08
- Argitaratze-data: 2013/11/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1998 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseilua Arautzeari buruzko martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuko 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz; eta aipatu legea ez eze, Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendua onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduko 5. eta 15. artikuluak ere garatzearren, eta Ikasleen Sindikatuak proposaturik, honako hau:
Lehenengoa. Orain arte Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen ordezkaria izan den Pablo Ortíz Urraca jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.
Bigarrena. Orain arte Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen ordezkari izan den Adrián Legasa Ríos jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.
Hirugarrena. Javier San Martín Castaño jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen ordezkari gisa, Pablo Ortíz Urraca jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion aldirako.
Laugarrena. Anxo Blanco Navas jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikasleen ordezkari gisa, Adrián Legasa Ríos jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion aldirako.
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 8a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 2015eko martxoaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzen, izendatzen eta berresten baitira.
- Ikus: AGINDUA, 2008ko uztailaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk beren kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2008ko apirilaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kentzeko eta izendatzeko dena.