Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide bat bere kargutik kendu eta, ondorioz, beste bat izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 60
- Hurrenkera-zk.: 1724
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/18
- Argitaratze-data: 2009/03/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta EHIGE Gurasoen Elkartearen proposamenez, honako hau
Lehenengoa. Miren Izagirre Alda andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen guraso elkarteko ordezkari izateari utzi baitio.
Bigarrena. Ana Puente Martínez andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen guraso elkarteko ordezkari gisa. Izendapen hori Miren Izagirre Alda andreari bere agintaldia amaitzeko gelditzen zitzaion denborarako izango da.
Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.