Arautegia

Inprimatu

1984.eko Otsailaren 29ko AGINDUA, Eskultura-lanentzako Erakustoki Tinko bat sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza eta Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 634
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1984/02/29
  • Argitaratze-data: 1984/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Agindu honen bidez sortarazten den Eskultura-lanetzako Erakustoki Tinkoaren helburuak, hauetxek dira: Artelan-alorrean dauden hainbat arazori erantzutea eta, bereziki, itxura-bidezko artelana den eskulturari dagozkionetan. Horretarako, Hondarribian (Gipuzkoa) dagoen Urdanibia izeneko Jauregia erosi da, bereoneratuz eta egokituz. Eraikintza honek, artelanen erakusketak egiteko leku haundiak dituzten behe-oin bat eta hiru oin ditu, pisu astuneko eta egitura haundiko artelanak hartzeko gertatuta daudelarik. Behe-oinean Liburutegia, Agiritegia eta Batzar-aretoa jarriko dira, gainontzeko oinak eskultura-lanen kokalekutarako eta erakustokitarako izango direla. Horiek horrela, Ekainaren 27ko 145/1983 Dekretoko Azken Erabakiak ematen duen baimenaz baliatuz, honako hau ERABAKITLEN DUT: 1. Atala.- Agindu honen bidez, "Eskultura-lanentzako Erakustoki Tinko" bat sortarazten da, Artelanak orohar eta euskal eskultura bereziki indartzeko beharrezko bide gisa, horretarako Hondarribiako Urdanibia izeneko Jauregiaz baliatuz. Ekainaren 27ko 145/1983 Dekretoz sortarazitako Itxura-bidezko Artelanak suztatzeko zerbitzuaren baitan sortzen da Erakustokia, Erabaki hotren bidez Hezkuntza eta Kultura-Sailaren ihardutze-arauak finkatu zirelarik (83-7-27-ko E.H.A.A., III. alea). 2. Atala.- Erakustoki honek beteko lituzkeen helburutariko batzuk, honako hauek lirateke: a) Euskal Herriko bertako eta hemen errolderatutako eskulturagile nagusien lanak ezagutzera ematea, hedatzea eta beren lanak merkataritza-bideetan jartzeko ahalbideak ematea. b) Eskulturari buruzko gorabeherak bideratzeko edonorentzako eztabaidatoki bilakatzea. c) Artelanei atxikitako kultura-ekintzen bultzatoki izatea. 3. Atala.- Xede hauek burutzeko, Hezkuntza eta KulturaSailburuak, Kultura-Sailburuordearen saloz, Artelan-arloan berariz gaitutako eta arlo horri lotutako pertsonek osatutako epaimahai bat izendatuko du urtero; honek, herri-mailako deialdi baten ondoren, Erakustokiak eman ditzan zerbitzuen eskubidedun izango diren eskulturagileak aukeratze-ardura izango du. Horietaz gain, 1982.eko Urriaren 7ko Aginduz (82-10-23ko E.H.A.A.) sortarazitako Gure Artea Saria irabazi dezanak ere, eskubide berak izango ditu. 4. Atala.- Eskubidedun artegileei buruzko behin-betiko ebazpena emango du Hezkuntza eta Kultura-Sailburuak, aldi berean Artezte-Batzordea sortuko duelarik; eskubidedunak, Gure Artea Sariaren irabazlea eta Epaimahaiburu izango den Kultura-Sailburuordea edo honek esku eman diezaion pertsona izango dira Batzorde honetako partaideak. 5. Atala.- Artezte-Batzordea eratu ondoren, honek, bere iharduera, tegien banaketa, egingo diren ekintzapideak eta bertan erakusgai egon diren artelanen hedaketa eta ezagutarazte-lanak, finkatuko ditu; hori dena, horretarako izendatutako diruegitamuaren barruan. Era berean, eta lehendakariak hala eska diezaionean, aurreko idazatian aipatzen ez diren gaiei buruz erabaki edo aholkua emango du, behar izan dadinaren arauera. 6. Atala.- Esku-emangai izan daitekeen Epaimahaiburuak bere ukoa eman diezaioke Batzordeak aurkez lezakeen edozein gairi. 7. Atala.- 4. atalean aipatzen den Erabakiz, Artezte-Batzorde berria izendatuko da. Bai Erabaki hau eta bai urtean behingo deialdia ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. Gasteiz, 1984.eko Otsailak 29. Hezkuntza eta Kultura-Sailburua, PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.