Arautegia
Inprimatu13/2019 LEGEA, abenduaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 5903
- Xedapen-zk.: 13
- Xedapen-data: 2019/12/27
- Argitaratze-data: 2019/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Sailak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Eusko Legebiltzarrak 13/2019 Legea, abenduaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.
Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek ezartzen duen eran eta moduan.
Eusko Legebiltzarraren Aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zenean), 25.2.a artikuluan.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontua ere onartzen da eta lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 13. artikuluan.
Lege hau aplikatzekoa izango zaie lege honen beronen onarpenaz geroztik sortzen diren entitateei eta dagozkien aurrekontuei.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 11.774.000.000 eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei dagokienez, berriz, 1.830.126.151 eurokoa; azken kreditu horiek 2020az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 11.774.000.000 eurokoa da. Bereziki, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkien 102.000.000 euro sartu dira.
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-zuzkidura 323.527.879 eurokoa da, honela banatuta:
Ekarpen arrunta: 274.719.826 euro gastu arruntetarako eta 1.500.000 euro kapital-eragiketetarako.
Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen gehigarria: 27.456.340 euro.
Inbertsiorako urte anitzeko plana hornitzeko kredituak: 1.843.000 euro.
Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko kredituak: 18.008.713 euro.
Organismo autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak eta konpromiso-kredituak onartzen dira ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoekin; konpromiso-kredituak 2020az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da:
(Ikus .PDF)
Aipatutako organismo autonomoen diru-sarrerei dagokienez, berriz, organismo horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere. Bereziki, ondoren zehazten diren kopuruak sartu dira, diru-zaintzako gerakin berekiei dagozkienak, organismo horietako bakoitzaren diru-sarreren egoera-orrian:
(Ikus .PDF)
Zuzenbide pribatuko ente publikoen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoak dituzten zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, berriz, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; azken kreditu horiek 2020az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.
(Ikus .PDF)
Sozietate publikoen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan, guztira, 704.519.354 euroko eta 203.344.221 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, berriz, 226.159.759 euro; azken kreditu horiek 2020az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.
Sozietate publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek sozietate bakoitzerako onartutako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.
Sozietate bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan aurreikusitako zuzkiduren eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, berriz, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; azken kreditu horiek 2020az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.
(Ikus .PDF)
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak onartzen dira ondorengo paragrafoetan zehazten diren zenbatekoekin:
Haurreskolak partzuergoa: 62.061.000 euro.
Basque Research and Technology Alliance euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa: 1.000.000 euro.
Aipatutako partzuergoen diru-sarrerei dagokienez, berriz, partzuergo horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere.
Euskal Irrati-Telebista Herri Erakundea Publikoa sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikuluaren arabera, onartu egiten da Euskal Irrati-Telebista ente publikoaren eta irratiko eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko sozietate publikoen aurrekontu bateratua. Zuzkiduretan, 148.884.755 euro dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 9.450.000 euro, berriz, kapital-aurrekontuari, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.
2020ko ekonomia-ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak 400.000.000 euro erabili ahal izango dituzte, gehienez, edozein motatako eragiketetarako bermeak emateko.
2020ko ekonomia-ekitaldian zehar, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak birfidantzatu ahal izango dituzte elkarren bermerako sozietateek euskal enpresei emandako abalak, eta bermatu Luzaro KFE sozietateak euskal enpresei emandako maileguak, abal eta maileguok laguntza-tresna baitira enpresek berezko funtsak edo finantzaketa lortzeko, betiere entitate horiekin izenpetutako bidezko hitzarmenen esparruan.
Birfidantzamendu-eragiketa horiek, era berean, finantza-estaldura eman ahal izango diote banakako enpresari eta profesional autonomoentzako eta enpresa txiki eta ertainentzako urte anitzeko zernahi finantza-lerrori, zirkulatzailearen beharrari erantzuteko, epe laburreko zorra berritzeko, epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zor gisa egokitzeko eta, hala dagokionean, inbertsio-planak azeleratzea eragiten duten finantza-arloko jarduketak gauzatzeko, baldin eta plan horiek 2020. urtean zehar gertatzen badira euskal enpresei finantzaketa eskuratzen laguntza emateko programen bidez.
Zenbaki honetan aipatzen den birfidantzamenduaren gehienezko zuzkidura 600.000.000 eurokoa da.
Orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak bermatu ahal izango dute Europako Inbertsio Bankuak edo Europako Inbertsio Funtsak edo beste finantza-erakunde batzuek Luzaro KFEri edo entitate laguntzaileei emandako finantzaketa, baldin eta azken hartzaileak euskal enpresak badira, betiere entitate horiekin izenpetutako hitzarmenen esparruan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzea, edozein agiri motatan gauzatzen dela ere, muga honekin gehitu ahal izango da: ekitaldiaren amaierako saldoak gainditu ahal izango du ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, baina ez 171.640.354 eurotik gora.
Zuzenbide pribatuko entitateen kanpo-zorpetzea ere, edozein agiri motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak gainditu ahal izango du ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, baina ez 125.000.000 eurotik gora.
Zenbateko horiei ez zaizkie egotziko diru-zaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko kreditu-eragiketak, urtebeterako edo gutxiagorako badira.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoaren aurka jo gabe, 2020ko ekitaldian zabalgarriak izango dira, nahitaez aitortu behar diren obligazioen zenbatekoraino, lege honen III. eranskinean azaltzen diren kredituak, zeinak sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren organismo autonomo administratiboen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetan.
Zabalgarritzat jotzen diren kredituen eta aipatzen diren gainerako kredituen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:
Xede batera atxikitako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.
Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxiagotzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dituzte, gutxitu den zenbateko berean, betiere 2020rako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.
Finantza-modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Gobernu Kontseiluak erabakiko du nola egin, betiere Ogasun eta Ekonomia Sailak proposatu ondoren.
Horrez gain, Gobernu Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura zabaldu ahal izango ditu «Zenbait sailen gastuak» sekzioko gastuen egoera-orrian azaltzen diren kreditu zabalgarriak, baita, hala badagokio, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako finantza-laguntza emateko plan eta programetatik sortutako finantza-premiak ere.
2020ko ekitaldian, Ogasun eta Ekonomia Sailak, beharrezko diren aldaketak eginez, aurreko urteetan sortutako konpromiso-kredituen zenbatekoa egokitu ahal izango du, baldin eta kredituok finantza-eragiketak edo arriskuen estaldura-eragiketak gauzatzearekin zerikusia duten lankidetza-hitzarmen eta kontratuei badagozkie eta eragiketon urteko zenbatekoa interes-tasaren edo antzeko beste adierazleen bilakaeraren araberakoa bada.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 20. eta 21. artikuluetan xedaturikoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta organismo autonomo administratiboetako behin-behineko langile, funtzionario eta lan-kontratuko langileen plantillak onartzen dira, taldeka, kidegoka, eskalaka eta kategoriaka sailkatuta, eta hasiera batean aurrekontu hauen «Langileriari buruzko eranskinean» xedaturikoaren araberako aurrekontu-programa eta -sekzioei atxikita.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 22. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta organismo autonomo administratiboen aurrekontu-plantillak izaera mugatzailea izango du, eta gehienezko muga entitate horietako guztietako funtzionarioen, lan-kontratuko langile finkoen eta behin-behineko langileen kopuru osoa izango da.
Orokorrean, aurrekontu-plantillak langile-zuzkidura berriak sortuz aldatzen badira, behar beste zuzkidura amortizatu egin beharko dira horren ondorioz, urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Ekonomia Sailaren proposamenez, langile-zuzkidura berriak sortzeko baimena eman ahal izango du lanpostuen zerrendak honako arrazoi hauengatik aldatzen badira: eskumenen transferentziak benetan gauzatzen direlako, organo eta zerbitzu berriak sortzen direlako, kanporatutako edo azpikontrataturiko zerbitzuen kudeaketa zuzena egiten delako, egiturazko lanpostu edo plazak finkatzen direlako, lege-mailako arauak aldarrikatzen direlako, edo Jaurlaritzak koiunturakoak ez diren planak, programak eta jarduera garrantzitsuak onartzen dituelako. Horretarako, finantzazio egokia beharko da beti, bai eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen organoaren aldez aurreko aldeko txostena ere, non adieraziko baita ezinezkoa dela premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berrizendatuta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako baliabideak erabilita.
Halaber, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko ente publikoko administrazio-kontseiluak lanpostu funtzional berriak onartu ahal izango ditu langileen plantilletan, zerbitzuak irekitzearen edo berrantolatzearen ondorioz. Horretarako, finantzazio egokia beharko da beti. Gobernu Kontseiluak erabakiko du, Osasun Sailaren proposamenez, plantilla horien gehienezko langile kopurua, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 26. artikuluaren arabera.
Ogasun eta Ekonomia Sailari baimena ematen zaio langileen gastuen kredituetan beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko, gastuen kredituak artikulu honetan xedaturikoaren arabera onartzen diren plantilla-aldaketetara egokitze aldera.
Artikulu honek aipatzen dituen arauekin bat etorriz baimendu beharko da zuzenbide pribatuko ente publiko, sozietate publiko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergo eta fundazioen langile-zuzkiduretan 2020ko urtarrilaren 1ean indarrean dauden zuzkiduren gainetik egiten den edozein aldaketa, baldin eta entitate horien aurrekontua lege honen aplikazio-eremuan sartuta badago.
2020ko ekitaldian zehar, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginak arautuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren, haren organismo autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako Aurrekontu Orokorretako kreditu-transferentzien araubidea, ondorengo artikuluetan adierazten diren berezitasunen aurka jo gabe.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2020. urterako bakarrik, sekzio bakoitzerako, izaera loteslea izango dute kontzeptuaren mailan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuen I. kapituluko 122, 123, 131, 132, 161 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek, eta, azpikontzeptuaren mailan, 16111 azpikontzeptuaren barruan dauden gastuek.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginean 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2020. urterako bakarrik, izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute kapituluaren mailan sekzio eta programa bakoitzerako, haien sailkapen ekonomikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko, haren organismo autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan, II. kapitulua (funtzionamendu-gastuak), sartuta dauden ordainketa-kredituek, aurrekontuaren gastuen xehetasunetan gastu erreserbatu gisa sailkatutakoek izan ezik. Ez dira beharrezkoak izango, beraz, kapituluaren mailaren azpitik dauden kreditu-transferentziak.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, izaera loteslea izango dute kontzeptuaren mailan «Osasun Finantzaketa eta Kontratazioa» 4112 programako 241 kontzeptuan bildutako gastuek.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2020. urterako bakarrik, izaera mugatzailea eta loteslea izango dute artikuluaren mailan sekzio eta programa bakoitzerako, haien sailkapen ekonomikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko, haren organismo autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan, IV. eta VII. kapituluetan (gastu arruntetarako transferentziak eta dirulaguntzak eta kapital-eragiketetarako transferentziak eta dirulaguntzak hurrenez hurren), sartuta dauden ordainketa-kredituek.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programaren mailan «Nekazaritza eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena» 7111 programako ordainketa-kredituek.
Era berean, izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio eta programa mailan «Enplegua» 3211, «Prestakuntza» 3231 eta «Gizarteratzea» 3121 programetako ordainketa-kredituek.
Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta Jaurlaritzak onartutako garrantzizko edozein plan, programa eta jarduerak sortutakoak badira, Ogasun eta Ekonomia Sailak emango du aldaketa horiek egiteko baimena.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 98. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontuetan aldaketak baimentzea; betiere, aldaketa horiek Europako Inbertsio Bankuak emandako finantzaketatik eratorritakoak badira Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatzeko finantzaketa-lerroak ezartzeko asmoz, baita Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko beste erakunde batzuetatik datorrenean ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen bosgarren xedapen gehigarrian xedatutako finantza-tresnari edo jasangarritasun energetikoko ekintzak eta proiektuak sustatzeko neurrien finantzaketari aplikatzeko.
Sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenei kalterik egin gabe, 2020. urtean, lan-araubidekoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako langileen urteko guztizko lansariek % 2ko gehikuntza izan ahal izango dute, behin-behinean eta aldi baterako, 2019ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean. Lansari horiek, betiere, homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira, erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez bai lanaldi-araubideari dagokionez.
Lan-kontratukoak ez diren langileak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako karrerako eta bitarteko funtzionarioak, bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langileak ere.
Justizia Administrazioko langileen lansariez bezainbatean, langile horiei dagokien berariazko araudia aplikatuko da.
1. paragrafoan zehaztutakoa gorabehera, lansari osagarriak berariaz eta salbuespenez egokitu ahal izango dira, baldin eta ezinbestekoak badira lanpostuaren edukian izandako eraldaketengatik, programa bakoitzari atxikitako langile kopuruan izandako aldaketengatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailarengatik. Era berean, zehaztutakoa gorabehera, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak aplikatu ahal izango dira, eta sistema horiek aplikatzekoak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal administrazio publikoetan sartzen diren edo sartuak diren langileei ere; era berean, sektoreetako berezitasun batzuk egokitu ahal izango dira, ordainsari-kontzeptuak ordainsarien egitura berriaren arabera periodifikatzeagatik, berregituratzeagatik edo egokitzeagatik.
Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-araubidekoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak izango dira aurrekontu-ekitaldian zehar indarrean daudenak, administrazio publikoetako funtzionarioen oinarrizko lansarien araubidea erregulatzen duten arauei jarraituz.
Aparteko ordainsariak (urtean bi izango dira, bata ekainean eta bestea abenduan) jasoko dira artikulu honen 5. paragrafoak zehaztutako soldataren eta hirurtekoaren kopuruen arabera, eta hileko bati dagokion destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren edo baliokidea den kontzeptuaren arabera, betiere, paragrafo hau aplikatu ahal zaien kolektiboen ordainsari-araubideak dioena kontuan hartuta.
Lansari osagarriek % 2ko gehikuntza izan ahal izango dute, behin-behinean eta aldi baterako; hala ere, aldaketa batzuk egin ahal izango dira programa bakoitzari atxikitako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz.
Aurreko paragrafoetan aurreikusitako gehikuntzaren zenbateko globala osagarri iragankor gisa ordainduko da, hala dagokionean, harik eta administrazio publikoetako funtzionarioen 2020ko ekitaldirako oinarrizko ordainsariak erabaki arte. Oinarrizko lansari horiek egokitzen direnean, Gobernu Kontseiluak zehaztuko ditu uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, Funtzio Publikoari buruzkoak, 79.1.a artikuluan arautzen duen destino-osagarriaren urteko munta eta gainerako lansari osagarri guztiena.
Sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenei kalterik egin gabe, 2020ko urtarrilaren 1ean lan-araubidearen pean dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko ente publikoetako, sozietate publikoetako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako langileen soldata-masak, guztira, % 2ko gehikuntza izan ahal izango du, 2019ko ekitaldian ezarritakoaren aldean, behin-behinean eta aldi baterako; hala ere, bestelako gehikuntza bat erator liteke lanpostuko edukiaren aldaketaren ondorioz, programa bakoitzari atxikitako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz, edo lana antolatzeko edo lanbide-sailkapena egiteko sistemen aldaketen ondorioz.
Lan-araubideko langileen soldata-masa esaten denean, hau adierazi nahi da: kasuan kasuko langileek 2019an zehar sortutako lansari guztiak soldatazkoak, geroratuak barne, nahiz soldataz bestekoak eta gizarte-ekintzako gastu guztiak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:
Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.
Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.
Leku-aldatzeei edo kaleratzeei dagozkien kalte-ordainak.
Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.
Aurreko paragrafoan jasotakoa, hortaz, 2020ko soldata-masari dagokion goi-muga da; soldata-masa hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakakoei.
Soldata-masaren aldaketak homogéneotasunaren arabera kalkulatuko dira erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez bai lanaldi motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko, organismo autonomoetako, sektore publikoko partzuergoetako eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako enplegatu publikoei eta orobat sektore publikoaren mendeko sozietate publiko eta fundazio publikoetakoei dagozkien akordio, hitzarmen edo itunak etenda geratuko dira beren aplikazioan artikulu honetako aurreikuspenak betetze aldera, baldin eta haien aplikaziotik aurreko paragrafoetan zehaztutakotik gorako lansari-gehikuntzak eratortzen badira 2020ko ekitaldirako, eta, hortaz, artikulu honen aurka doazen klausulak aplikaezin bihurtuko dira.
Etenda geratuko da, halaber, borondatezko erretiroarekiko sariak, primak, kalte-ordainak eta edozein eratako diru-prestazioak arautzen dituzten artikuluen eta klausulen aplikazioa.
Etete horrek eragina izango du ondorio-data 2020ko urtarrilaren 1aren eta 2020ko abenduaren 31ren artean daukaten enplegatu publikoen borondatezko erretiroetan.
Hala ere, Jaurlaritzak, 2020ko ekitaldian, ohiko erretiro-adina bete aurretik erretiroa sustatzera bideratutako prestazio ekonomikoen baldintzak, betekizunak eta zenbatekoak arautuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrean langileen ordezkaritzarekin negoziazio kolektiboko prozesu espezifiko bat egin ondoren, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen plantillak berritzeko eta gaztetzeko neurri egokiak ezartzeko eta arautzeko esparruaren barruan, eragindako kolektibo bakoitzaren berariazko baldintzak kontuan hartuta eta ekitatearen, tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak errespetatuz.
Sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenei kalterik egin gabe, lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinetsitakoen 2020ko ekitaldirako lansariek % 2ko gehikuntza izan ahal izango dute, behin-behinean eta aldi baterako, 2019ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeen gehikuntzari kalterik egin gabe.
Sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenei kalterik egin gabe, behin-behineko langileen lansariek % 2ko gehikuntza izan ahal izango dute, behin-behinean eta iragankortasunez, 2019ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, eta, betiere, beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriari dagokion diru kopuru osoa errespetatuta.
Aurreko paragrafoetan jasotako lansari-gehikuntza orokorraz gainera, 2020ko ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek beren esparruko langileentzako enpleguko pentsio-planetarako edo erretiro-kontingentzia estaltzeko aseguru-kontratu kolektiboetarako ekarpenak gehitu ahal izango dituzte, 2019ko abenduaren 31n indarrean dauden ekarpenen aldean, gehienez ere ekitaldi osoko pertsonal-gastuetarako daukaten zuzkiduraren % 0,5eko mugarekin. Paragrafo honetan aurreikusitakoa ekitaldi osoan edo zatiren batean aplikatu ahal izateko erabakia Gobernu Kontseiluak hartu beharko du, Ogasun eta Ekonomia Sailak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak proposatuta.
Osagarri pertsonalek, osagarri iragankorrek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau berariazkoak izango dituzte. Kalte-ordain horiek ez dute % 2tik gorako gehikuntzarik eduki ahal izango beren banakako zenbatekoetan, 2019ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean, kalterik egin gabe sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenei.
Gobernu Kontseiluak, 19.8 artikuluan xedaturiko baldintzetan, zehaztuko du Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 74.2.a artikuluan arauturiko kategorietako maila bakoitzari dagokion destino-osagarriaren urteko zenbatekoa.
Halaber, Gobernu Kontseiluak zehaztuko du Ertzaintzak guztira jaso beharreko ordainsarien multzo osoa, 19. artikuluan ezarritako edukia eta irizpideak aplikatuta.
Gobernu Kontseiluak onartuko ditu, Ogasun eta Ekonomia, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailek txostena egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako funtzionarioei eta estatutupekoei, bai eta lan-kontratuko langileei ere, eragiten dieten lan-baldintzei buruzko akordioak, hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta zeuden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen edo Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen mende dauden langileei eragiten dietenean, berriz, aipatutako sailen aldeko txostena beharko dute entitate bakoitzaren gobernu- eta administrazio-organo eskudunek izenpetu aurretik.
Aurreko paragrafoan zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaie Ogasun eta Ekonomia Sailari eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari, eta, proiektuarekin batera, 2019. urteko guztizko soldata-masaren eta ordainsarien zenbatekotzea, eta 2020. urterako aurreikusitako guztizko soldata-masarena eta lansariena, bai eta proiektu horretan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere, hori guztia 2020ko ekitaldirako lansariak gehitzeko baldintzak betetzen direla egiaztatze aldera. Aipatutako sail horiek, aipatutako dokumentazioa jaso eta hurrengo egunetik aurrera eta gehienez 15 eguneko epearen barruan, dagokien txostena egingo dute. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bateginean ezarritako kontrol ekonomikoa gauzatzeko.
Erabat deusezak izango dira txostenaren izapidea egin gabe edo aurkako txosten baten kontra hartzen diren akordioak, bai eta hurrengo ekitaldietarako soldata-gehikuntzak dakartzaten akordio, hitzarmen edo itunak ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren etorkizuneko legeek finkatzen dutenaren kontrakoak badira.
Sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenei kalterik egin gabe, zuzenbide pribatuko ente publikoetako, sozietate publikoetako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako zuendaritza-kideen 2020ko ekitaldirako lansariek % 2ko gehikuntza izan ahal izango dute, behin-behinean eta aldi baterako, 2019ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, bai eta beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntzari kalterik egin gabe ere.
Artikulu honetan aipatzen diren langileek edozer dela-eta urtean jasoko dituzten gehieneko lansarien zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburu batek urtean jasotzen dituen lansari osoak baino handiagoak izan.
Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4.2 artikuluan agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan, kontuan hartuko da zenbateraino bete diren sozietate edo ente publiko bakoitzaren urteko aurrekontuak eta ekonomia-urte bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko memorian jasotako helburu kualitatiboak, eta urteko kudeaketa-plana efikaziaz bete den, betiere kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuak zehaztutakoaren arabera. Pizgarriak ezartzeko, entitatea atxikita dagoen saileko titularrak eman beharko du onespena, agindu bidez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak txostena egin ondoren.
Zuzenbide pribatuko ente publiko, sozietate publiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio edo partzuergo bakoitzeko gobernu- eta administrazio-organo eskudunek erabakiko dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.
Indarrean dauden arau espezifikoetan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak.
Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretuaren aplikazioz hartzeko pasiboengatik sortutako pentsioei dagokienez, eskatutako gabealdiak bete dituzten langileen pentsioek % 2ko gehikuntza izan ahal izango dute, 2019ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean, sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenei kalterik egin gabe.
2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldi batez etengo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, haren organismo autonomo administratiboek, zuzenbide pribatuko ente publikoek, sozietate publikoek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoek sindikatuekin sinatutako akordio, hitzarmen edo itun guztiak, lege honetan lansariei buruz ezarritako neurriak behar bezala aplikatzeko behar den eran.
Lege honen IV. eranskinean finkatzen dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta dagozkien zenbatekoak.
IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoak gehieneko mugak dira modulua osatzen duten kontzeptu guztietarako.
Hala ere, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da inoren kontura diharduten langileen eta kooperatibisten antzinatasuna.
Ordainketa eskuordetuaren sisteman sartutako talde osoarentzako Gizarte Segurantzarako kotizazioa, era berean, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero zehazten diren kotizazio-tasen arabera egingo da.
Baldin eta, 2020. urteko ekitaldi ekonomikorako, Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileen ordainsariak aldatzen badira, IV. eranskinean finkatzen diren modulu ekonomikoak ere automatikoki aldatutzat hartuko dira, honako zenbateko honetan: hezkuntza-itunen langileria-gastuen osagaiei Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileentzat ezartzen den ordainsari-aldaketaren portzentajea aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa. Dena dela, modulu horiek aplikatzean ezin izango dira gainditu itunpeko ikastetxeetako langileentzat sektorean indarrean dauden akordioek ezarritako ordainsariak.
Ezein kasutan ez da onartuko itunpeko ikastetxeetako langileen ordainsarietan aldaketarik egitea, baldin eta ordainsari-aldaketa horien ondorioz gainditzen badira artikulu honetan aipatzen diren modulu ekonomikoetako langileria-gastuen osagaietarako finkatzen diren zenbatekoak.
2020ko ekitaldian zehar, foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan izendatutako kredituei eusteko egin beharreko ekarpenak 10.473.031.319 eurokoak izango dira, martxoaren 23ko 2/2007 Legearen bidez onartutako metodologiarekin bat etorriz.
Aurreko artikuluan zehaztatutako zenbatekoari ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:
ARABA: % 16,27.
BIZKAIA: % 50,39.
GIPUZKOA: % 33,34.
Oinarriaren ehuneko jakin bat finkatuta ez izateagatik edo oinarria moneta-unitateetan emana ez egoteagatik finkoak diren Euskadiko Ogasun Nagusiaren tasak igo egingo dira: 2019. urtean eskatzen ziren zenbatekoei, hain zuzen ere, bat koma zero bat (1,01) koefizientea aplikatzetik ondorioztatzen den kopururaino.
Lehen aipatutako koefizientea aplikatu ondoren, bi hamartarreko tasak txikiagora biribilduko dira hirugarren hamartarra bostetik beherakoa bada, eta handiagora osterantzean.
Lau edo sei hamartarreko tasen kasuan, txikiagora biribilduko dira bosgarren edo zazpigarren hamartarra, hurrenez hurren, bost baino txikiagoa bada; bestela, handiagora biribilduko dira.
Aurreko paragrafoetan aurreikusitakotik salbuesten dira lege honetan berariaz eguneratzen diren tasak.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 113.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, egitekoa den gastuari dagokion kredituaren izaera edozein izanik ere, 5.000.000 eurotik gorako gastuek Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute, salbu eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan sartutako entitateetarako transferentziak direnean, edo Euskal Autonomia Erkidegoaren baliabide propiotzat eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren entitateekiko enkarguak direnean, edo aurrekontuetan jasotako dirulaguntza izendunak direnean, kasu horietan ez baita baimenik beharko.
Organismo autonomoetako aurrekontuen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuen kontura egiten diren gastuek dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute 1.000.000 euro baino gehiago direnean, edo, aurreko paragrafoaren kasuan, Gobernu Kontseiluarena.
Kontratazioaren arloan, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio aurreko artikuluko 1. paragrafoan adierazitako zenbatekoaren gainetik dagoen aurrekontua duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen kontratuak eta esparru-akordioak baimentzea. Kasu horretan, kontratuak eta esparru-akordioak baimentzearekin batera, gastua ere baimenduko da, baita pleguetan aurreikusitako aldaketei eta luzapenei dagokiena ere.
Esparru-akordioak baimentzearekin batera, baimenduko dira akordio horietatik eratorri eta aurreko artikuluko 1. paragrafoan azaldutako zenbatekoaren gainetik dauden kontratuak ere.
Jaurlaritzak, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginak eskatutako informazioaz gainera, eragiketa hauen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hiru hilean behin:
Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak zenbateraino bete diren, bai eta entitate haien egoera-balantzea, galeren eta irabazien kontua, eta esku-diru fluxuen egoera.
Aldi horretan emandako bermeen zerrenda, eta bermeen onuradunek bete beharrekoa bete izan ez dutelako aurre egin behar izan dien bermeei buruzko informazioa.
Aurreko zenbakian aipatzen den informazioa hiruhileko natural bakoitzaren muga-egunean itxiko da eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hileko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.
Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio, eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Hona hemen eragiketok:
Egindako zorpetze-eragiketak.
Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateei emandako urtebeterako edo gutxiagorako kreditu eta aurrerakinak.
Itundutako zergetan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak eta zehaztuak.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Etxebizitza eta lurzoru arloko finantza-neurriak.
Babes ofizialeko etxebizitzen araubideari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko araudian agindutakoa betetze aldera, deskontuen bidez 2020. urtean zehar egingo dituen finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 44.672.602 eurotik gora egin.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Sustapenerako neurriak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailek eta haren Administrazio instituzionaleko zuzenbide pribatuko ente publikoek hainbat egitasmo finantzatzeko laguntzak eman ahal izango dituzte, mailegu eta aurrerakin itzulgarri modura, ekonomia bultzatzeko, ikus-entzunezko produkzio-sektoreak sustatzeko, jasangarritasun energetikoaren alorreko ekintzak eta proiektuak sustatzeko, bai eta ikerketa, garapen eta berrikuntza sustatzeko ere.
Kontuan hartu beharreko arauetan jartzen duen moduan eman beharko dira laguntza horiek. Eta, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginean ezarritakoa gorabehera, hartarako eskumena duen organoak gastu-konpromisoak hartu ahal izango ditu halako laguntzak eman ahal izateko, baldin eta konpromiso horiek berekin dakarten finantzaketa-kostua eta aurreikusitakoaren arabera Administrazioak aurre egin beharreko arriskua dagozkien aurrekontu-kredituek babestuta badaude.
Laguntzen finantzaketa-kudeaketa Finantzen Euskal Institutuaren bidez egingo da edo, dagokionean, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen- eta eraginkortasun-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez, eta arau horietan eta entitate horiekiko lankidetza-akordioetan xedatzen den moduan. Entitate horiek, halaber, entitate laguntzaile gisa jardun ahal izango dute, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean 52. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ondorioetarako.
Xedapen gehigarri honen eraginez aurrekontuetako gastuen eta sarreren egoera-orrietan egin beharreko egokitzapen teknikoak egiteko baimena ematen zaio Ogasun eta Ekonomia Sailari.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Zenbait ondare-sarreraren araubidea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio publikoak eta haren sozietate publikoek merkataritza-sozietate batzuetako partaidetzak besterendu ondoren horiek eskuratzea eragin zuen xede estrategikoa jada betea dutela irizten delako lortzen dituzten aurreikusi gabeko diru-sarrera eta finantza-baliabideak beste finantza-eragiketa batzuk egiteko aplikatu ahal izango dira, eta eragiketok Finantzen Euskal Institutuaren bidez egin ahal izango dira.
Ondorio horietarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzari, 2020ko ekitaldian eta aurrekontu- eta ondare-araubideari buruzko indarreko lege-xedapenetako baldintzetan, bidezko ondare-eragiketak egin ditzan eta eragiketa horietatik lortutako funtsak aurreko paragrafoan azaldutako jardueretara aplikatu ditzan.
Xedapen honetan aurreikusitakoa betetzeko garatzen diren jarduerak, dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren finantza-politikaren zerbitzuan ezar daitezkeen gastu arloko baliabide, tresna eta beste ekimen batzuk arrazionalizatzeko eta optimizatzeko Ogasun eta Ekonomia Sailak ezartzen dituen jarraibideei atxiki beharko zaizkie.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Azpiegituretako proiektuak onura publikoko deklaratzea.
Euskal Autonomia Erkidegoak irratiaren, telebistaren eta, oro har, gizarte-komunikabideen arloan dituen eskumenez baliatzeko beharrezko diren azpiegitura-proiektuak onartzeak, bai eta babes zibileko eta segurtasun publikoko zerbitzuen arloan dituenez baliatzeko beharrezko direnak onartzeak ere, inbertsioetarako kredituen kontura finantzatutako proiektuak baldin badira, berekin ekarriko dituzte kasuan kasuko onura publikoko deklarazioa eta ondasunen urgentziazko okupazioaren beharra nahiz ondasun horiei dagozkien eskubideak eskuratu beharra, nahitaezko desjabetzeari, aldi baterako okupazioari edo zortasunak ezarri edo aldatzeari ekin ahal izateko.
Onura publikoko deklarazioak erreferentzia egingo die proiektuaren zuinketan eta ondoren onartu daitezkeen aldaketetan bilduta dauden ondasun eta eskubideei ere.
Ondorio horietarako, azpiegituretako proiektuek eta proiektu horien aldaketek azaldu beharko dute azpiegituren definizioa eta zehaztu beharko dituzte azpiegiturak egiteko okupatzea eta eskuratzea beharrezko irizten diren lursailak, eraikuntzak eta beste ondasun edo eskubideak.
BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Sektore publikoko kontratuak aldatzea.
Sektore publikoko kontratuen legeriak xedatutakoaren ondorioetarako, 2020ko aurrekontu-ekitaldi honetan zehar kontratu administratiboetan egindako edozein aldaketa interes publikoko arrazoiengatik egiten dela ulertuko da, baldin eta haren xedea bada aurrekontu-egonkortasunaren helburua lortzea.
Administrazio-klausulen orriek erantsi beharko dituzte sektore publikoko kontratuen legerian, aurrekontu-egonkortasuneko neurriak aplikatzearen ondorioz kontratuak aldatu beharrari begira, ezartzen diren arretak.
SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuan ezarritako prestazioen zenbatekoa.
2020ko ekitaldian, diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa, edozein modalitatetan, eta guraso bakarreko bizikidetza-unitateentzako hileko subsidio osagarriaren zenbatekoa 2019ko ekitaldian aplikatutakoak izango dira, % 4ko portzentajean gehituta.
ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria.
2020ko ekitaldian zehar, etxebizitza-alokairurako edo ohiko bizitokirako gastuak estaltzea xede duen etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren gehieneko zenbatekoa, hilean, 250 eurokoa izango da, errentamendu, azpierrentamendu, baterako errentamendu, ostatu-emate edo logela-alokairuaren modalitateetan, eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango inolako gorabehera dela eta.
Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarrirako aurreikusitako araubidea indarrean egongo da Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako erregelamenduzko xedapenak, modu subsidiarioan prestazio ekonomikoen sistema bat ezartzeari buruzkoak, indarrean sartu arte. Araubide eta prozedura hori ezarriko zaie, aldi baterako, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoarekin bat etorriz prestazio ekonomiko baten onuradun izan daitezkeen pertsonei.
Aurreko paragrafoan aipatutako erregelamenduzko xedapenak indarrean jartzen direnetik, ez da aitortuko Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduren 23ko 18/2008 Legearen araberako etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarri gehiagorik.
Aurrekoa gorabehera, eutsi egingo zaio etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriak jasotzeko eskubidea aitortzeari, bat etorriz Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearekin, betiere aipaturiko araudi-xedapenak indarrean jarri aurretik emandakoak badira eta harik eta lege horren 43. artikuluan aurreikusitako arrazoiengatik iraungitzen diren arte. Prestazio horien kudeaketa eta ordainketa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagokio.
Edozein modutan, 2020ko ekitaldian, etxebizitzarako prestazio ekonomiko horren zenbatekoa 250 eurokoa izango da hilean.
Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua organismo autonomoak alokairurako prestazioen bi sistemen arteko eskualdaketa ordenatu bat antolatuko dute, bi sistemen alokairurako prestazioen onuradunen eskubideak bermatzeko, berme juridiko osoz eta lotutako prestazioen eskubideak eta betebeharrak bateratuta.
ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Funtzionarioen nahitaezko erretiroa.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 38.1 artikuluko lehenengo paragrafoan ezartzen den nahitaezko lege-adina edozein dela ere, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartutako funtzionarioen nahitaezko erretirorako adina izango da, betiere, araubide hori erregulatzen duten arauek, kasu bakoitzean dagokion kotizaziopeko modalitatean, erretiro-pentsioa adinagatiko koefiziente murriztailerik gabe eskuratu ahal izateko aurreikusten dutena.
Etena mantendu egiten da 2020ko ekitaldian Euskal Funtzio Publikoari buruzko ekainaren 6ko 6/1989 Legearen 38.1 artikuluko bigarren paragrafoan zerbitzu aktiboan luzapena eskatzeko aukerari buruz jasotzen den xedapenaren aplikazioa.
Hala ere, eragindako langileak, 65 urte betetzen dituenean, gizarte-aurreikuspeneko araubide bakoitza arautzen duten arauekin bat etorrita, ez baditu egiaztatzen egoera bakoitzari dagokion erretiro-pentsio osoa sortzeko beharrezko diren zerbitzu- edo kotizazio-urteak, zerbitzu aktiboan irautea eskatu ahal izango dio bere erretiroa erabakitzeko eskumena duen organoari. Interesduna zerbitzu aktiborako gai izan beharko da, eta 70 urte bete arte egon ahal izango du bertan gehienez.
Inola ere ezin izango zaio zerbitzu aktiboa luzatu gehieneko erretiro-pentsioaren onuradun izateko baldintzak betetzen dituen interesdunari (urtero ezartzen da gehieneko hori aurrekontuen legerian), nahiz eta luzapen horrek eskubidea sortu pentsioa ehuneko osagarrien bitartez handitzeko.
Nolanahi ere, zerbitzu aktiboan egoteko luzapenak Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren nahitaezko eta lotesle izaerako txostena beharko du, baimena berezia eman baino lehen.
BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntzarako kredituen kudeaketa.
Euskal administrazio publikoetako enplegatuen enplegurako prestakuntzarako IVAP organismo autonomoaren aurrekontuetan agertzen diren kredituak organismo horrek kudeatuko ditu kasuan kasuko deialdien bidez.
HAMARGARRENA XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko administrazio-berrantolaketak.
2020. urterako bakarrik, edozein plan, programa, jarduketa garrantzitsuk edo lege mailako xedapenek eragindako administrazio-berrantolaketak direnean, Jaurlaritzak erregulatu eta xedatu ahal izango du subrogazioei buruzko guztia, kontratu-erlazioei dagokienez eta sektore publikoko edozein entitateren sorrera, azkentze edo eraldatzetik ondorioztatzen diren eskubide eta betebeharrei dagokienez, bereziki, bertako langileak sektore publikoko beste entitate bati adskribitzeari dagokionez, aplikatzekoa den lan-arloko legeriaren edo funtzio publikoko legeriaren arabera.
Horretarako, Gobernu Kontseiluak, aurrekontuetako eta funtzio publikoko eskumena duten sailek proposatuta, aurrekontu-plantillak aldatzea baimendu ahal izango du, eta langile-zuzkidura berriak sortzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateetan, baldin eta behar beste zuzkidura amortizatzen badira sektore publikoko beste entitate batzuetan, urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin.
HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Ikerketa eta Irakaskuntzaren Laguntzarako zerbitzuen lanpostuak betetzeko ohiz kanpoko deialdia.
2020ko ekitaldian, Hezkuntzak Sailak lekualdatze-lehiaketaren ohiz kanpoko deialdi baten bidez bete ahal izango ditu Ikerketa eta Irakaskuntzaren Laguntzarako zerbitzuen lanpostuak. Deialdi hori ebatzi ondoren hautatuko diren funtzionarioek, xede diren lanpostuen titulartasuna eta behin betiko destinoa eskuratuko dute, eta ezin izango zaie aplikatu, ondore horietarako, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 33. artikuluko 3 eta 4. paragrafoetan xedatutakoa. Ondorioz, jatorrizko lanpostua eta behin betiko destinoa gordetzeko aukera galduko dute. Nolanahi ere, irakaskuntza-lanpostuetara itzuli ahal izango dira, euren borondatez, lanpostuak betetzeko ohiko lehiaketen bitartez.
HAMABIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Finkatuz finantza-partaidetzen funts estrategikoa.
Finkatuz finantza-partaidetzen funts estrategikoa sortzen da, Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontuetan ezarritako dotazio bereizi gisa. Funts hori erabiliko da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa handietan epe luzeko partaidetza finantzarioko eragiketak egiteko, enpresa horiek Euskadiko errotuta jarrai dezaten eta Euskadiko ekoizpen-ehun osoaren eragile izan daitezen.
Finkatuz funtsaren kargura egindako partaidetza-eragiketak gauzatu ahal izango dira hala zuzenean, Finantzen Euskal Institutuaren partetik, nola zeharka, kapital publikoko eta aipaturiko entearen titulartasuneko sozietate anonimo baten bidez, zeinaren xede bakarra aipaturiko finantza-partaidetzak eskuratzea, besterentzea eta kudeatzea izango baita. Sozietate hori sortzeko, Finantzen Euskal Institutuak, Finkatuz funtsa finantzatzeko aurreikusitako zuzkidurez gainera, beste ekarpen batzuk ere egin ahal izango ditu, hala nola: akzioak eta partaidetzak merkataritza-sozietateen kapitalean; lehentasunezko harpidetza-eskubideak; obligazioak; kredituak, eta bere titulartasuneko antzeko beste edozein eskubide, betiere aintzat hartuta hurrengo apartatuan xedatutakoaren arabera onartutako irizpideak eta jarduketa-printzipioak.
Finantzen Euskal Institutuaren administrazio-kontseiluak, kasu eginez hala gardentasunaren eta gobernu onaren arauen printzipioei nola estatu-laguntzen arloan aplikatzekoa den Europako araudiari, funtsaren inbertsio finantzarioak hasi baino lehen inbertsio- eta desinbertsio-irizpideak onartu beharko ditu, baita partaidetzapeko sozietateetan gizarte-organoetan parte hartzeko eta erabakiak hartzeko pautak ere. Ondore horietarako, alabaina, sozietateen administrazioan ordezkaritza- eta bazkide-eskubideak baliatzeari dagokionez, ez dira aplikatuko Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuko 111.2 artikuluan aurreikusitako xedapenak. Finkatuz funtseko finantza-partaidetzak kudeatzeko printzipio zuzentzaileak, irizpideak eta jarduketa-pautak publikoak izango dira eta eskuragarri egongo dira Finantzen Euskal Institutuaren webean eta gardentasun-atarian. Era berean, zeharkako kudeaketa hautatzen bada, sozietate anonimo publiko berriaren estatutuetan jasoko dira.
Zeharkako kudeaketa hautatzen den kasuan, partaidetza finantzarioak Finkatuz funtsaren bidez eskuratzeko eta besterentzeko finantza-politikaren arloan eskumena duen sailburuaren agindua beharko da.
Finkatuz funtseko zuzkiduren kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 19ko 2/2017 Legearen III. tituluaren II. kapituluan aurreikusitako kontrol ekonomiko finantzarioaren eta kudeaketa-kontrolaren mende egongo da.
Finantzen Euskal Institutuak Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontuen Batzordeari Finkatuz funtsaren kargura egindako eragiketei buruzko informazioa emango dio, eragiketak egin eta hiru hilabeteko epean, eta funtsaren kudeaketari buruzko urteko memoria argitaratuko du.
HAMAHIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal Herriko Unibertsitateko langileei buruzko xedapenak.
2023ko abuztuaren 31ra arte luzatzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriak ezarritako gehieneko epea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina aldatzea; testu hori irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen.
1. 3. paragrafo bat gehitzen zaio testu bategin horren 1. artikuluari, xedea eta aplikazio-eremua zehazteko, eta honela idatzita geldituko da:
Lege honen aplikaziotik kanpo geratzen dira sektore publikoko kontratuen legeriaren arabera obra erabiltzeagatik edo zerbitzua jasotzeagatik erabiltzaileek obra- eta zerbitzu-emakidadunei ordaintzen dizkieten tarifak, izaera publiko ez-tributarioa duten ondare-prestazioak baitira.
Aldatzen da testu bategin horren III. tituluko I. kapituluaren izenburua, eta honela idatzita geldituko da:
Aldatzen da testu bategin horren 36. artikuluaren lehen paragrafoa, langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasaren zerga-egitateari buruzkoa, eta honela idatzita geldituko da:
Tasa honen zerga-egitatea da Administrazioan sartzeko hautaketa-probak egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak ematea Administrazioak; honako jarduera hauek, hain zuzen:.
Aldatzen da testu bategin horren 44. artikulua, administrazio-zerbitzuengatiko tasen salbuespenei dagokiena, eta honela idatzita geldituko da:
Tasa honetatik salbuetsita egongo dira:
Administrazioko langileak, lanpostuak berak dakartzan beharrei buruzko ziurtagiriak edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela eta lansariak egiaztatzeko agiriak eskatzen dituztenean.
Partikularrak, Autonomia Erkidegoak emandako dirulaguntza, dohaintza edo bekak ordaintzearekin zerikusia duten zerbitzuak direnean.
Lizitatzaileak, kontratazio-espedienteekin zerikusia duten zerbitzuak direnean.
Enpresaburuak, Kontratisten Erregistro Ofizialak emandako zerbitzuak direnean.
Pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak zein pribatuak, atzerrian eragina izan behar duten dokumentuekin lotuta euskal administrazio publikoek egindako agintaritzen sinadurak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak legeztatzeko eskatzen dutenean.
Erregistro eta errolda ofizialetan egindako inskripzioak, salbuespena izango direla Jabetza Intelektualaren Erregistroan eta inskribatzeagatik berariazko tasa bat araututa duten beste erregistro eta errolda ofizialetan egindako inskripzioak.
Aldatzen da testu bategin horren 60. artikulua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren zerbitzuengatiko tasaren salbuespenei dagokiena, eta honela idatzita geldituko da:
Lege honen 16. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, honako subjektu pasibo hauek baizik ez dira salbuetsiko tasa honetatik:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko II. sekzioan (Agintariak eta langileria) eta V. sekzioan (Iragarkiak) testuak txertatzen dituztenean, Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeak eta Euskadiko Ondareari buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 1.1 artikuluan aipatutako gainerako entitateak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko IV. atalean (Justizia Administrazioa) testuak txertatzen dituzten subjektu pasiboak eta ordezkoak, organo judizialek beren kabuz emandako iragarkiak eta ediktuak direnean edo prozesu judizialean subjektu pasiboari doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzen zaionean.
Salbuespenetik kanpo geratzen da, nolanahi ere, honako testu hauek txertatzea:
Administrazio-kontratazioari dagozkion prozedurak lizitatzeari buruzko xedapenak eta iragarkiak.
Legez, zerga-zama hirugarren bati aldatzea dagozkion kasuak.
8. zenbaki bat gehitzen zaio testu bategin horren 69. artikuluari, titulu eta ziurtagiri akademiko eta profesionalak emateagatik ordaindu behar den tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
(Ikus .PDF)
Aipatutako testu bateginari 86 bis artikulua gehitzen zaio, «Gazte Txartela» txartela emateagatik ordaindu beharreko tasaren salbuespenari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
86 bis artikulua. Salbuespenak.
Tasa hau ordaintzetik salbuetsita egongo dira "Gazte-Txartela" txartela eman ez zaien subjektu pasiboak, eman dakiela lehenbizikoz eskatzen dutenak.
Aldatzen da testu bategin horren IV. tituluko VIII. kapitulua, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak ebaluazio-eskaerak izapidetzeagatiko tasari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
95 bis artikulua. Zerga-egitatea.
Tasa honen zerga-egitatea da Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak ebaluazio-eskaera normalizatuak izapidetzeko behar diren zerbitzuak emateagatiko tasa.
95 ter artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasiboak dira zerga-egitatea diren zerbitzuak eskatzen dituzten edo jasoko dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
95 quater artikulua. Sortzapena.
Zerbitzua ematen denean sortuko da tasa. Hala ere, aurretiaz ordaindu beharko da, eskaera egiten den unean.
95 quinquies artikulua. Kuota.
Irakasleak egiaztatzeko zerbitzuak emateagatiko tasaren zenbatekoa 47,77 eurokoa izango da.
Ordainsari osagarriak esleitzeko irakasleen eta ikerlarien ikerketako meritu indibidualak ebaluatzeko zerbitzuak emateagatiko tasaren zenbatekoa 47,77 eurokoa izango da.
Unibertsitate berriak sortzeko proposamenak ebaluatzeko zerbitzuak emateagatiko tasaren zenbatekoa 8.383,00 eurokoa izango da.
Aldatzen da testu bategin horren 192.5.1 artikulua, portu-tasen T-1 tasari (Itsasontziak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Orokorrean:
Itsasontziak 0,052834 euro ordaindu behar du GT erregistroko tonaje gordineko unitateko edo horren frakzioko, hiru orduko aldi edo frakzio bakoitzeko; gehienez ere lau aldi egon daitezke 24 orduko epe bakoitzeko.
Portura derrigorrezko porturatzean sartzen diren itsasontziei oro har aurreikusitako kuotaren % 50eko murrizketa aplikatuko zaie.
Aldatzen da testu bategin horren 192.5.6 artikulua, portu-tasen T-1 tasari (Itsasontziak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Bidaiari-ontziak ez diren eta barneko, badiako edo tokiko trafikorako erabiltzen diren itsasontziei, portuetan basea duten atoiontziei, dragei, ur-tangei, gangileei, gabarrei, pontoiei eta antzeko makinei oro har aurreikusitako kuotaren % 75eko murrizketa aplikatuko zaie.
Aldatzen da testu bategin horren 193.5.1 artikulua, portu-tasen T-2 tasari (Bidaiariak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Bidaiari bakoitzeko (eurotan):
Bidaiari-kategoriak
(Ikus .PDF)
Badiako edo tokiko trafikoan, ontziratzean bakarrik ordainduko da kuota.
Lagun bakarrarentzako edo birentzako geletako bidaiariei I. multzoko kuota ezarriko zaie; II. multzokoa hiru edo gehiagorentzako geletan edo aretoko besaulkietan doazenei, eta III. multzokoa ontzigaineko bidaiariei.
Aldatzen da testu bategin horren 194.5.1 artikulua, portu-tasen T-3 tasari (Salgaiak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Salgaien partida bakoitzari ezarri beharreko kuotak ondoko taulan agertzen dira (eurotan), pisu gordinaren tona edo horren frakzio bakoitzeko, eta indarrean dagoen salgaien sailkapenari jarraikiz dagokien multzoaren arabera:
(Ikus .PDF)
Salgaien artean, petrolio-gaiak eta horien eratorriak, T-3 tasa likidatze aldera, honela sailkatuko dira:
(Ikus .PDF)
Salbuespenez, kabotaje-nabigaziorako gasolioari eta fuel-olioari 0,347198 euroko kuota aplikatuko zaie.
Itsasontzi eta ontziak hornitzearren portura lehorretik sartzen diren petrolio-gaiei ezarriko zaien kuotak % 50eko murrizketa izango du ontziratze-operazioan gai berberei aplikatzen zaien kuotaren gain.
Ez dute ordaindu beharko T-3 tasa arrantza-kaietan edo arrantzarako egokitutako beste kai batzuetan haien kontsumorako ontziratzen dituzten hornidurarengatik, ontzi- eta arrantza-tresnengatik eta izotzarengatik eta gatzarengatik.
Guztira tona metriko bateko pisua izatera iristen ez diren partidei ezarriko zaien zenbatekoa (200 kg-ko edo hortik gorako frakzio bakoitzeko) tona bakoitzeko ordaindu beharko litzatekeenaren bostena izango da.
Aldatzen da testu bategin horren 194.5.2 artikulua, portu-tasen T-3 tasari (Salgaiak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Lurreko igaroaldiko lanetako salgaien partida bakoitzari ezarri beharreko kuotak ondoko taulan agertzen dira (eurotan), pisu gordinaren tona metriko edo horren frakzio bakoitzeko, eta indarrean dagoen salgaien sailkapenari jarraiki dagokien multzoaren arabera:
Lehenengoa: 0,191146 euro.
Bigarrena: 0,256625 euro.
Hirugarrena: 0,377388 euro.
Laugarrena: 0,558534 euro.
Bosgarrena: 0,754776 euro.
Aldatzen da testu bategin horren 196.1 artikulua, portu-tasen T-5 tasari (Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Aisialdiko azpiegitura nautiko hauek jarraian azaldu bezala katalogatzen dira, kontuan hartuta nola egiten den kirol-amarratzeen kudeaketa, T-5 amarratze-tasa likidatzeko:
taldea: Portuko zerbitzuetako langileak partekatzen dituzten aisialdiko azpiegitura nautikoak.
taldea: Portuko zerbitzu esklusiboa duten aisialdiko azpiegitura nautikoak, 24 ordutik beherako txandetan. Zerbitzu-orduak astean bi edo hiru lanaldi osoren parekoak izango dira, goi-denboraldian salbu, orduan egunero emango baitira.
taldea: Portuko zerbitzuetako langileen zerbitzu esklusiboa duten aisialdiko azpiegitura nautikoak, 24 ordutik beherako txandetan. Zerbitzu-orduak astean hiru lanaldi oso baino gehiagoren parekoak izango dira, goi-denboraldian salbu, orduan egunero emango baitira.
taldea: Portuko zerbitzuetako langileen zerbitzu esklusiboa duten aisialdiko azpiegitura nautikoak, urtean 365 egunetan eta 24 orduetan.
Aldatzen da testu bategin horren 196.2 artikulua, portu-tasen T-5 tasari (Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Tasa honen zerga-egitatea da seigarren eta zazpigarren zerrendako ontziek portuko zerbitzuguneko urez baliatzea, bai eta itsasotik portura iristea ahalbidetzen duten eta adierazi zaien atrakaleku, amarratze-leku edo ainguratze-postuan egotea ahalbidetzen duten obrez eta portu-instalazioez baliatzea ere. Halaber, zerga-egitatea izango da eskifaiako kideek eta bidaiariek portuko kaiak, pantalanak, lehorreko sarbideak, igarobideak eta, baleude, Portuko Agintaritzaren egonlekuak eta harrera-tokiak erabiltzea, eskatzen dituzten berariazko zerbitzuak ordaindu beharko dituztela.
Bertako baldintzek hala eskatzen duten dartsenetan, tasa honen zerga-egitatearen barruan sartzen da portuko langileek emandako zerbitzua (marineltza-, zaintza- edo administrazio- eta harrera-zerbitzuak).
Aldatzen da testu bategin horren 196.6.1.1 artikulua, portu-tasen T-5 tasari (Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
1.1. Aisialdiko azpiegitura nautikoetan amarratzeagatik ordaindu beharreko T-5 tasaren zenbatekoa honako hau izango da:
a) 1. taldea:
(Ikus .PDF)
b) 2. taldea:
(Ikus .PDF)
c) 3. taldea:
(Ikus .PDF)
d) 4. taldea:
(Ikus .PDF)
Iragaitzazko itsasontzietarako atrakalekuak:
(Ikus .PDF)
Aldatzen da testu bategin horren 196.6.1.4 artikulua, portu-tasen T-5 tasari (Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
4. Metro bat baino gutxiago sakonera duten guneetan ekinokzio-egunetako gehienezko itsasbehera bizitik dagokion portuan neurtuta ainguratuta edo atrakatuta dauden ontziei, oro har ezarritako kuotaren % 25eko murrizketa aplikatuko zaie.
Gainera, baldintza hauek bete behar dira:
Ontziaren luzera 6 m baino laburragoa izatea.
Motorraren indarra 25 HPkoa baino txikiagoa izatea.
Murrizketa horiek ez zaizkie aplikatuko pantanaletan atrakatuta dauden ontziei, ez seigarren edo zazpigarren zerrendako ontzi bat baino gehiagoren jabe direnei ere.
Aldatzen da testu bategin horren 196.1.6 artikulua, portu-tasen T-5 tasari (Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
1.6. Erretiroa duten ontzien jabeek ez dute tasa hau ordaindu beharrik izango ontziengatik. Salbuespen hori aplikatzeari begira, erretirodunak direla egiaztatzeko, kasuan kasuko erakunde ofizialaren egiaztapena aurkeztu beharko dute, eta urtero dituzten diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldataren 1,5 bider baino txikiagoak direla erakutsi; horretarako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken agiriaren kopia erakutsi beharko dute. Era berean, aurkeztu beharko dute atrakatzea eskatu duten ontzian nabigatzeko legez eskatzen den titulua.
Salbuespen hori ez da aplikatuko seigarren edo zazpigarren zerrendetan erregistraturiko ontzi bat baino gehiagoren jabe direnekin, ez sei metrotik gorako luzerako ontziekin edo motorraren indarra 50 HPkoa baino handiagoa duten ontziekin.
6.1.10 zenbakiko apartatu bat gehitzen zaio testu bategin horren 196. artikuluari, portu-tasen T-5 tasari (Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
1.10. Baimenaren titularrak Portuko Administrazioari jakinarazten badio aldi baterako ez duela okupatuko bere amarratze-lekua, Portuko Administrazioak baimena eman ahal izango du plaza hori beste batek okupa dezan aldi batez.
Kasu horretan, amarratze-baimenaren titularrari hobari bat aplikatu ahal izango zaio, eta hobari hori dagokion ekitaldiaren amaieran ordainduko zaio. Berriz alokatzeagatik jasoko den urteko ordainketak ezingo du gainditu amarratze-baimenaren titularrak ordaindutako amarratze-tasaren urteko zenbatekoaren % 80.
Aldatzen da testu bategin horren 196.6.2 artikulua, portu-tasen T-5 tasari (Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Uraren eta argindarraren zerbitzua eskura izateagatik dorretxo adimendunen bidez:
1. Aurreko 6.1 apartatuan ezarritako tasa bider koefiziente hau egitearen ondoriozko emaitza izango da kuota:
Uraren eta energia elektrikoaren hargunea: 0,07.
2. Uraren eta energia elektrikoaren hornidurarako kirol-instalazioen erabilpena tasa honen likidazioa kontuan hartu gabe likidatuko da, eta 197 ter artikuluan ezarritakoaren arabera.
Aldatzen da testu bategin horren 197.4 artikulua, portu-tasen T-6 tasari (Altxatze-zerbitzuak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Tasa honen zerga-oinarria tresneria erabilgarri dagoen denbora eta haren altxatzeko gaitasuna edo potentzia da, eta egingo den maniobra mota, garabi mota eta ontziaren neurriak.
Aldatzen da testu bategin horren 197.5 artikulua, portu-tasen T-6 tasari (Altxatze-zerbitzuak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Hau da T-6 tasaren kuota:
Arku garabi automotorra, altxatzea eta uretaratzea, luzera-metro bakoitzeko:
8 metro arteko ontziak: 10,69 euro.
8 eta 12 metro bitarteko ontziak: 13,74 euro.
12 metrotik gorako ontziak: 16,82 euro.
Beso-garabia, altxatzea eta uretaratzea: 42,05 euro.
Murrizketa hauek aplikatu ahal izango dira tasaren kuotaren zenbatekoan:
Maniobra azkarrak, bermatu gabe eta 30 minutu baino gutxiago erabilita, % 50eko murrizketa izango du.
Altxatzea edo uretaratzea, bietako bat bakarrik egiten bada, % 50eko murrizketa izango da.
Arku-garabi automotorraren maniobra bi hilabetetik laura bitarteko negualdirako egiten bada, % 20ko murrizketa izango da.
Arku-garabi automotorraren maniobra lau hilabetetik zortzira bitarteko negualdirako egiten bada, % 40ko murrizketa izango da.
Aldatzen da testu bategin horren 197 bis artikuluko 5. apartatua, portu-tasen T-7 tasari (Aparkatzea) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Ibilgailuak aparkatzeko zerbitzua arautzen den portuetan, honako kuota hauek ordainduko dira:
Oro har:
1. Portuko jarduerekin zerikusia duten egoiliarren eta erabiltzaileen ibilgailuak:
Donostia: 66,27 euro urtean.
Beste portu batzuk: 21,72 euro urtean.
2. Portuko jarduerekin zerikusirik ez duten gainerako erabiltzaileen ibilgailuak:
Ibilgailu arinak: 1,03 euro orduko edo zatikiko, eta gehienez 10,25 euro eguneko.
Ibilgailu astunak: 3,08 euro orduko edo zatikiko, eta gehienez 30,75 euro eguneko.
3. Portuko amarratzaileek lehentasunez erabiltzeko aparkalekuak dituzten kirol-portuetan, honako diru kopuru hauek ordainduko dira aparkatzeagatik:
Donostia, Getaria, Bermeo eta Mutrikuko portuetan: 66,27 euro urtean.
Hondarribiko eta Orioko portuetan: 93,01 euro urtean.
Igaroaldian edo joan-etorrian dabiltzan amarratzaileen ibilgailuetarako: 5,21 euro eguneko.
Portura sartzeko txartela egiteagatik edo, galdu edo hondatuz gero, berria egiteagatik:
Txartel magnetikoa: 40,25 euro.
Txartel ez-magnetikoa: 7,09 euro.
Gaizki aparkatuta dauden automobilak kentzeagatik: 55,96 euro.
Aldatzen da testu bategin horren 197 ter artikuluko 5. apartatua, portu-tasen T-8 tasari (Ura eta argindarra kontsumitzea) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Hauek dira tasaren kuotak:
Ura: 1,80 euro metro kubiko bakoitza.
Energia elektrikoa: 0,35 euro kilowatt orduko.
Kontagailurik ez badago, ura eta energia elektrikoa kontsumitzeagatik ordaindu behar den kuota 0,015 euro/m2/eguneko da. Kontsumoa karenatze-eremuan egiten bada, 10,15 euro/eguneko izango da kuota.
Aldatzen da testu bategin horren 197 quater artikuluko 5. apartatua, portu-tasen T-9 tasari (Askotariko zerbitzuak) dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Tasaren kuotak hauexek dira:
Pisagailua:
Pisaldi bakoitzeko: 1,64 euro.
Arranpa-karroak:
1. Igotzeagatik edo jaisteagatik.
50 EGTraino. Luzera-metro bakoitzeko: 19,13 euro.
51 eta 150 EGT bitartekoa. Tona bakoitzeko: 2,20 euro.
150 EGTtik gora. Tona bakoitzeko: 1,68 euro.
2. Egonaldia, eguneko.
50 EGTraino. Luzera-metro bakoitzeko: 0,57 euro.
51 eta 150 EGT bitartekoa. Tona bakoitzeko: 0,30 euro.
150 EGTtik gora. Tona bakoitzeko: 0,51 euro.
Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziak direnean, zenbateko hauek ordainduko dituzte egunean, luzerako metro bakoitzeko, egonaldi-egunen arabera:
0 egunetik 7 egunera arte: 0,47 euro.
8 egunetik 10 egunera arte: 0,73 euro.
11 egunetik 20 egunera arte: 1,12 euro.
21 egunetik 60 egunera arte: 2,51 euro.
61 egunetik aurrera: 2,51 euro.
Irailaren 1etik apirilaren 30era egiten diren egonaldietan, bi egun horiek barne, murrizketa hauek egingo dira, 61. egunetik aurrera:
61 egunetik 120 egunera arteko egonaldia: % 20.
121 egunetik 240 egunera arteko egonaldia: % 40.
3. Lehorreratze-arrapalak; erabiltzen diren bakoitzean: 12,48 euro.
4. Sehaska-jokoa:
Txikiak: 1,39 euro eguneko.
Ertainak: 2,58 euro eguneko.
Handiak: 3,74 euro eguneko.
Garbitzeko makinak:
1. Ontzia harea-zorrotadarekin garbitzea. Eguneko edo zatikiko tasa: 77,72 euro.
2. Presioz garbitzeko makina. Ordu-erdiko edo frakzioko tasa: 7,36 euro.
3. Makina hidrogarbitzailea. 3,16 euro/12 minutu.
Aldatzen da testu bategin horren 197 quinquies artikuluko 4. apartatua, portuko jabari publikoaren okupazio pribatiboagatiko eta erabiltzeagatiko tasari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Tasa honen zerga-oinarria portuko jabari publikoan okupatu den azalera (metro karratuetan neurtuta) eta okupazioaren iraupena dira.
Aldatzen dira testu bategin horren 197 quinquies artikuluko 5.1.1 apartatuaren a), b) eta c) letrak, portuko jabari publikoaren okupazio pribatiboagatiko eta erabiltzeagatiko tasari dagokiona, eta honela idatzita geldituko dira:
Eraiki gabeko eremua: 12,88 euro/m2/urtea.
Eraikitako eremua: 25,71 euro/m2/urtea.
Aisialdiko erabilera nautikoa duten portu-eremuetan eraikitako azalera: 7,09 euro/m2/hilabetea.
Aldatzen da testu bategin horren 197 quinquies artikuluko 5.1.3 apartatua, portuko jabari publikoaren okupazio pribatiboagatiko eta erabiltzeagatiko tasari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
1.3. Okupazioaren xedea merkataritza edo industriako jarduerak garatzea denean, eta ez badute zuzeneko loturarik portuko eginkizunekin, 5.1.1 apartatuan ezarritako kuotak aplikatuko dira % 50eko gehikuntzarekin.
Hala ere, igoera hori % 20koa izango da Hondarribiko portuan nautika- eta kirol-erabilera duten eremuetan merkataritza-erabilerako eraikitako azalerak direnean.
Aldatzen da testu bategin horren 197 quinquies artikuluko 5.2.1 apartatua, portuko jabari publikoaren okupazio pribatiboagatiko eta erabiltzeagatiko tasari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
2.1. Merkataritza- edo industria-jarduera baterako denean:
Portuko jarduerekin zerikusia badu: 0,240928 euro m2-ko eta eguneko.
Portuko jarduerekin zerikusirik ez badu: 0,472920 euro m2-ko eta eguneko.
Aldatzen da testu bategin horren 197 quinquies artikuluko 5.2.2 apartatua, portuko jabari publikoaren okupazio pribatiboagatiko eta erabiltzeagatiko tasari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
2.2. Merkataritza- edo industria-jarduera baterako ez denean: 0,240928 euro m2-ko eta eguneko.
5.5 zenbakiko apartatu bat gehitzen zaio testu bategin horren 197 quinquies artikuluari, portuko jabari publikoaren okupazio pribatiboagatiko eta erabiltzeagatiko tasari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Baimenaren xedea kirol- eta jolas-ekitaldiak egitea denean, honako hau izango da tasaren zenbatekoa: ekitaldiak egiten diren egunean izandako benetako okupazio-orduei eta artikulu honen aurreko apartatuen arabera ateratako emaitzari proportzioan dagokiena. Ondorio horietarako, lurralde-ordezkaritzako langileek bidalitako aktak zehaztuko ditu benetan egin den okupazioaren hasiera-ordua eta amaiera-ordua.
Aldatzen da testu bategin horren 197 quinquies artikuluko 6. apartatua, portuko jabari publikoaren okupazio pribatiboagatiko eta erabiltzeagatiko tasari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Toki-korporazioek ez dituzte ordaindu beharko emakiden eta baimenen tasak, baldin eta baimen eta emakida horiek zuzenean edo hirugarrenen aldetik irabazteko asmoz ustiatzen ez badira.
Arrantzale-kofradiak eta ekoizleen organizazioak baimenetatik salbuetsita egongo dira baldin eta portu-jabari publikoko lursailak okupatzeko baimena eskatzen badute eta lursail horietan sareak maneiatzeko erakinak eta tinak edo kutxak garbitzeko instalazioak, izotz-fabrikak, arrainak jaso, erakutsi, maneiatu edo saltzeko lonjak, arraina izozteko edo biltegiratzeko plantak edo lanabesak gorde eta konpontzeko sotoak eraiki eta ustiatu nahi badituzte.
Berrizendatzen da testu bategin horren xedapen gehigarria eta lehenengo xedapen gehigarri izatera pasatzen da.
Bigarren xedapen gehigarria gehitzen zaio testu bategin horri, eta honela idatzita geldituko da:
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko ente publikoaren izaera publiko ez-tributarioa duten ondare-prestazioak (tarifak).
Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziengatiko tarifa.
Aisialdiko azpiegitura nautiko hauek jarraian azaldu bezala katalogatzen dira, kontuan hartuta nola egiten den kirol-amarratzeen kudeaketa, izaera publiko ez-tributarioa duten ondare-prestazioak (tarifak) likidatzeko:
taldea: Portuko zerbitzuetako langileak partekatzen dituzten aisialdiko azpiegitura nautikoak.
taldea: Portuko zerbitzu esklusiboa duten aisialdiko azpiegitura nautikoak, 24 ordutik beherako txandetan. Zerbitzu-orduak astean bi edo hiru lanaldi osoren parekoak izango dira, goi-denboraldian salbu, orduan egunero emango baitira.
taldea: Portuko zerbitzuetako langileen zerbitzu esklusiboa duten aisialdiko azpiegitura nautikoak, 24 ordutik beherako txandetan. Zerbitzu-orduak astean hiru lanaldi oso baino gehiagoren parekoak izango dira, goi-denboraldian salbu, orduan egunero emango baitira.
taldea: Portuko zerbitzuetako langileen zerbitzu esklusiboa duten aisialdiko azpiegitura nautikoak, urtean 365 egunetan eta 24 orduetan.
Tarifa honen xedea da kirol eta aisialdiko ontziek itsasotik portura iristea ahalbidetzen duten eta adierazi zaien atrakaleku, amarratze-leku edo ainguratze-postuan egotea ahalbidetzen duten obrez eta portu-instalazioez baliatzea. Halaber, xedea izango da eskifaiako kideek eta bidaiariek portuko kaiak, pantalanak, lehorreko sarbideak, igarobideak eta, baleude, Portuko Agintaritzaren egonlekuak eta harrera-tokiak erabiltzea, eskatzen dituzten berariazko zerbitzuak ordaindu beharko dituztela.
Bertako baldintzek hala eskatzen duten dartsenetan, tarifa honen xedearen barruan sartzen da portuko langileek emandako zerbitzua (marineltza-, zaintza- edo administrazio- eta harrera-zerbitzuak).
Hauek izango dira tarifa modu solidarioan ordaindu beharko dutenak:
Baimena izanez gero, baimenaren titularra.
Titulurik gabeko okupazioetan, ontzi okupatzailearen jabea, enpresa kontsignatarioa eta ontziko kapitaina edo patroia.
Ontzia portuko zerbitzuguneko uretan sartzen denean sorrarazten da tarifa. Baimena duten ontzien kasuan, gaikuntza ematen duen titulua lortzean sortuko da tarifa.
Pasoko itsasontziek portura iritsitakoan egin beharko dute tarifaren likidazioa, zeina deklaratzen duten egonaldiaren iraupenaren araberakoa izango baita.
Portuan basea duten ontziek aurretik eta ezarritako aldien arabera egingo dute tarifaren likidazioa, eta, hala eskatzen bazaie, banku-erakunde batean helbideratu beharko dute tarifaren ordainketa.
Tarifaren kuoten zenbatekoa kalkulatzeko, ontziaren guztizko luzera eta gehieneko zabalera biderkatuta ateratzen den azalera, metro karratutan, baita kaian atrakatuta edo aingura botata emandako aldia ere.
Hauek dira tarifaren kuotak:
Ontziek portuko zerbitzuguneko urak erabiltzeagatik eta itsasotik portura iristea eta atrakalekura edo ainguralekura iristea ahalbidetzen duten obrez eta instalazioez baliatzeagatik, eta horietan egoteagatik:
1. Aisialdiko azpiegitura nautikoetan atrakatzeagatik ordaindu beharreko T-5 tarifaren zenbatekoa honako hau izango da:
1. taldea:
(Ikus .PDF)
2. taldea:
(Ikus .PDF)
3. taldea:
(Ikus .PDF)
4. taldea:
(Ikus .PDF)
Iragaitzazko itsasontzietarako atrakalekuak:
(Ikus .PDF)
2. Ontzia instalazio finko batean (lurrari atxikitako obra zibila) edo instalazio flotatzaile batean amarratzea edo atrakatzea moilan atrakatzearen pareko izango da, baldin eta instalazioak ontziak bereizteko fingerrik ez badu, eta ez badago ez ur- ez argindar-zerbitzurik.
3. Moilaren edo pantalan flotatzaileen kontra luzeran atrakaturiko ontziei saihetsez saihets jartzen zaizkienek, edo saihetsez saihets dauden beste ontzi batzuei jartzen zaizkienek, 6.1.1 apartatuan oro har ezartzen den kuotaren % 50eko murrizketa izango dute.
4. Metro bat baino gutxiagoko sakonera duten guneetan ekinokzio-egunetako gehienezko itsasbehera bizi dagokion portuan neurtuta ainguratuta edo atrakatuta dauden ontziei, oro har ezarritako kuotaren % 25eko murrizketa aplikatuko zaie.
Gainera, baldintza hauek bete behar dira:
Ontziaren luzera 6 m baino laburragoa izatea.
Motorraren indarra 25 HPkoa baino txikiagoa izatea.
Murrizketa horiek ez zaizkie aplikatuko pantanaletan atrakatuta dauden ontziei, ez seigarren edo zazpigarren zerrendako ontzi bat baino gehiagoren jabe direnei ere.
5. Portuaren kanpoaldean edo portuaren ondoko aldean geratzen diren ontziek 6.1.1 apartatuan ezarritako kuotaren % 60ko murrizketa izango dute, portuko zerbitzuen hurbiltasunetik edo erabileratik ateratzen duten onuragatik; baina, murrizketa hori bateraezina izango da artikulu honetan jasotzen den beste edozeinekin.
6. Erretiroa duten ontzien jabeek ez dute tarifa hau ordaindu beharrik izango ontziengatik. Salbuespen hori aplikatzeari begira, erretirodunak direla egiaztatzeko, kasuan kasuko erakunde ofizialaren egiaztapena aurkeztu beharko dute, eta urtero dituzten diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldataren 1,5 bider baino txikiagoak direla erakutsi; horretarako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken agiriaren kopia erakutsi beharko dute. Era berean, aurkeztu beharko dute atrakatzea eskatu duten ontzian nabigatzeko legez eskatzen den titulua.
Salbuespen hori ez da aplikatuko seigarren edo zazpigarren zerrendetan erregistraturiko ontzi bat baino gehiagoren jabe direnekin, ez sei metrotik gorako luzerako ontziekin edo motorraren indarra 50 HPkoa baino handiagoa duten ontziekin.
7. Bai ainguratzea bai atrakatzea ere Portuko Administrazioari eskatu behar zaio. Hori egin ezean, pantalanean atrakatzeko dagoen kuotaren % 100 gehiago ordaindu beharko da, eta, horrez gain, zehapena jartzea ere egongo da, indarrean dauden xedapenak hausteagatik.
Kuota hori ordaintzeak ez du kentzen ontzia desatrakatzeko betebeharra, amarratze-lekuz edo ainguralekuz aldatzekoa edo, areago, portutik ateratzekoa, agintaritza eskudunak beharrezkotzat jo eta hala agintzen badu.
8. Desatrakatzeko edo atrakatzea aldatzeko agindua jaso duen ontziak maniobra horiek atzeratzen baditu, agintaritza eskudunak ezar diezazkiokeen zehapenez gain, beste zenbateko hauek ere ordaindu beharko ditu:
Lehenengo hiru egunetako bakoitzagatik edo zatikiagatik: berez dagokion kuota, % 50ean gehituta.
Gainerako egun bakoitzagatik: berez dagokion kuota, % 100ean gehituta.
9. Tarifa hau ordaindu behar duten ontziek ez dute ordaindu beharko T-1 tasa (irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginean dago araututa).
10. Baimenaren titularrak Portuko Administrazioari jakinarazten badio epe jakin batean ez duela okupatuko bere amarratze-lekua, Portuko Administrazioak baimena eman ahal izango du plaza hori beste batek okupa dezan aldi batez.
Kasu horretan, amarratze-baimenaren titularrari hobari bat aplikatu ahal izango zaio, eta hobari hori dagokion ekitaldiaren amaieran ordainduko zaio. Berriz alokatzeagatik jasoko den urteko ordainketak ezingo du gainditu amarratze-baimenaren titularrak ordaindutako amarratze-tarifaren urteko zenbatekoaren % 80.
Uraren eta argindarraren zerbitzua eskura izateagatik:
1. Aurreko 6.1 apartatuan ezarritako tarifa bider koefiziente hau egitearen ondoriozko emaitza izango da kuota:
Uraren eta energia elektrikoaren hargunea: 0,07.
2. Uraren eta energia elektrikoaren hornidurarako kirol-instalazioen erabilpena tarifa honen likidazioa kontuan hartu gabe likidatuko da, eta irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginean araututa dagoen uraren eta energia elektrikoaren horniduragatiko tasan ezarritakoaren arabera.
Baimenaren titularrak jakinarazten badu aldi baterako ez duela okupatuko bere amarratze-lekua, Administrazioak baimena eman ahal izango du beste ontzi batek hura okupatzeko.
Kasu horretan, amarratze-lekuaren titularraren hurrengo tarifaren likidazioan hobari bat egingo da, bigarren okupazio horrek ordaindu duen zenbatekoaren % 60koa.
Aparkatzeagatiko tarifa.
Tarifa honen xedea da ibilgailuak aparkatzeko portuko zerbitzua eskaintzea, Euskadiko portuen zerbitzuguneetan.
Hauek izango dira tarifa modu solidarioan ordaindu beharko dutenak: aparkaleku-zerbitzuaren erabiltzailea edo onuraduna eta ibilgailuaren jabea.
Ibilgailua portuko aparkaleku-gunean sartzen denean sorrarazten da tarifa. Baimena duten pertsonen kasuan, habilitazioa ematen duen titulua lortzean sortuko da tarifa.
Tarifaren kuoten zenbatekoa kalkulatzeko, portuko aparkaleku-gunean emandako denbora hartuko da kontuan.
Ibilgailuak aparkatzeko zerbitzua arautzen den portuetan, honako kuota hauek ordainduko dira:
Oro har:
1. Portuko jarduerekin zerikusia duten egoiliarren eta erabiltzaileen ibilgailuak:
Donostia: 66,27 euro urtean.
Beste portu batzuk: 21,72 euro urtean.
2. Portuko jarduerekin zerikusirik ez duten gainerako erabiltzaileen ibilgailuak:
Ibilgailu arinak: 1,03 euro orduko edo zatikiko, eta gehienez 10,25 euro eguneko.
Ibilgailu astunak: 3,08 euro orduko edo zatikiko, eta gehienez 30,75 euro eguneko.
3. Portuko amarratzaileek lehentasunez erabiltzeko aparkalekuak dituzten kirol-portuetan, honako diru kopuru hauek ordainduko dira aparkatzeagatik:
Donostia, Getaria, Bermeo eta Mutrikuko portuetan: 66,27 euro urtean.
Hondarribiko eta Orioko portuetan: 93,01 euro urtean.
Iragaitzazko edo pasaerako amarratzaileen ibilgailuetarako: 5,21 euro eguneko.
Portura sartzeko txartela egiteagatik edo, galdu edo hondatuz gero, berria egiteagatik:
Txartel magnetikoa: 40,25 euro.
Txartel ez-magnetikoa: 7,09 euro.
Gaizki aparkatuta dauden automobilak kentzeagatik: 55,96 euro.
Ura eta energia elektrikoa hornitzeagatiko tarifa.
Tarifa honen xedea da portu-instalazioak erabiltzea uraren eta energia elektrikoaren hornidurarako, nahitaez hartu beharrekoak baitira atrakatze- eta amarratze-zerbitzuekin batera.
Hauek izango dira tarifa modu solidarioan ordaindu beharko dutenak: ontziaren jabea, baimenaren jabe titularra, ontziaren armadorea den enpresa, ontzi-konpainia, eta ontziko kapitain edo patroia.
Itsasontzia kontsignatuta badago, zergaduna ordeztuko duen subjektu pasiboa izango da ontziaren kontsignatarioa den enpresa.
Tarifaren sortzapena bat etorriko da tasaren sortzapenarekin, zeina sortuko baita itsasontziek edo ontziek portuko zerbitzuguneko urak erabiltzeagatik eta atrakatzeko nahiz ainguratzeko lekura itsasotik sartzeko aukera ematen duten portuko obrak eta instalazioak erabiltzeagatik, eta haietan egoteagatik. Tarifa eta tasa batera likidatuko dira.
Tarifaren kuoten zenbatekoa kalkulatzeko, eskuratutako unitate kopurua hartuko da kontuan, kontagailua dagoen kasuetan. Bestela, ontziaren guztizko luzera bider gehieneko zabalera ateratzen den azalera, metro karratutan, kaian atrakatuta edo aingura botata emandako aldiarekin biderkatuta.
Hauek dira tarifaren kuotak:
Ura: 1,80 euro metro kubiko bakoitza.
Energia elektrikoa: 0,35 euro kilowatt orduko.
Kontagailurik ez badago, ura eta energia elektrikoa kontsumitzeagatik ordaindu behar den kuota 0,015 euro/m2/eguneko da.
Kontsumoa karenatze-eremuan egiten bada, 10,15 euro/eguneko izango da kuota.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea aldatzea, uraren kanona arautzeari dagokionez.
Aldatzen da lege horren 43.1.d artikulua, zergaren helburuari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Tokiko korporazioei, beste erakunde batzuei eta partikularrei laguntzak edo baliabide ekonomikoak ematea, uraren erabileraren efizientzia hobetzeko plangintza hidrologikoko helburuak lortzeko; eta ur-zerbitzu desberdinen kostuak berreskuratzeko, batez ere banaketa-sareetan ahalik eta ur gutxien gal dadin saiatuz.
Aldatzen da lege horren 44. artikulua, eta honela idatzita geldituko da:
Ura hartzen den unean edo sarrera-unean sortzen da kanona ordaindu beharra, nahiz eta ordaindu beharreko zenbatekoa eta lege honetako 52. artikuluan aurreikusitako aldizkako likidazioak aldi berean eskatzen diren.
Aldatzen da lege horren 45. artikulua, eta honela idatzita geldituko da:
Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean ur kontinentalak hartzea da zerga-egitatea, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzeko edo kontsumitzeko, lege honek ezartzen duen eran eta moduan, ura erabiltzeak ingurunean sor dezakeen eraginari erreparatuta.
Zerga-egitatearen barruan egongo da Euskal Autonomia Erkidegoan bere lurraldetik kanpokoak diren ur kontinentalen sarrera, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzeko edo kontsumitzeko badira.
Aldatzen da lege horren 46. artikulua, eta honela idatzita geldituko da:
Kanona ordaindu beharretik salbuetsita daude uraren hartze edo sarrera hauek:
Itsasoko urak.
Euri-urak edo ur-isurketak.
Ura berriro erabiltzea industriarako edo beste erabilera batzuetarako. Halakoetarako, ura berriro erabiltzearen kontzeptua azaltzeko, ur araztuak berrerabiltzeko araubide juridikoa ezartzen duen abenduaren 7ko 1620/2007 Errege Dekretuak jasotakoa hartuko da kontuan.
Aldatzen da lege horren 47. artikulua, eta honela idatzita geldituko da:
Kanona ordaindu beharretik salbuetsita daude ur kontinentalen hartze edo sarrerak erabilera edo kontsumo hauetarako:
Kontsumitu gabe, energia edo indar eragilea lortzeko baliatzea.
Ingurunera itzultzen den hartutako ur-bolumena, ur-hartze gunetik gertu, errespetatu beharreko emari ekologikoaren zati legez, eta erregelamendu bidez ezarritakoarekin bat.
Urtean 200 metro kubiko baino txikiagoko ur-bolumenaren hartze edo sarrerak.
Zerga-oinarrian % 90eko hobaria izango du nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiliko den uraren hartze edo sarrerak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektoreko organo eskudunak Lurlangintzarako Egokirako Araudia betetzen dela egiaztatzen badu edota ustiapen-koadernoa, Ingurumen arloko kontratua edo antzeko egiaztagiriak baditu.
Hobari hori aplikatzeko, azaleratzearen ustiapenerako Administrazioaren baimena edo emakida eduki beharko da, uraren erabilera abeltzaintzarako eta ureztatzeetarako dela jasoko duena.
Aldatzen da lege horren 48.2 artikulua, zergaren subjektuei dagokiena, eta honela idatzita geldituko da:
Subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzeko edo kontsumitzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean ur kontinentalen hartze edo sarrerak egiten dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak eta Tributuen Lege Orokorreko 35.4 artikuluak aipatzen dituen entitateak.
Aldatu egiten da lege horren 49. artikulua, eta honela idatzita geldituko da:
Ur kontinentalen hartze edo sarreren ur-bolumena da zerga-oinarria. Metro kubikotan adierazi beharko da.
Honela zehaztuko da zerga-oinarria:
Orokorrean, zerga-oinarria zuzeneko kalkuluaren bidez zehaztuko da, hau da, hartutako edo sartutako ur kontinentalaren bolumena kontagailu homologatuen bidez neurtuta. Hori dela-eta, zergadun gisa subjektu pasiboak direnak behartuak daude hartutako edo sartutako ura zuzenean neurtzeko tresna homologatu bat instalatu eta mantentzera beren kontura.
Euskal Autonomia Erkidegoan bere lurraldetik kanpokoak diren ur kontinentalak sartzen badira Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzeko edo kontsumitzeko, zergadunek, beren kontura, aipatutako jatorria duen ura zuzenean neurtzeko tresna bat instalatu eta mantendu behar dute, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean sartzen den tokian edo gune horretatik ahalik eta gertuen, hura instalatzea teknikoki posible den tokian.
Zuzenean neurtzeko tresnarik ez badago, kalkulu objektiboaren sistema erabil daiteke zerga-oinarria zehazteko. Kontuan izanda hartutakoaren mota eta bolumena, baita aprobetxamenduaren ezaugarriak eta inguruabarrak ere, erregelamendu bidez adieraziko dira kalkulu objektiboaren sisteman zerga-oinarria zehazteko moduak.
Zergadunek, hala eskatzen badute, kalkulu objektiboaren sistema erabil dezakete uraren kanona likidatzeko hurrengo aldira bitarteko trantsizio-epealdian, betiere ur-bolumenen kontrol-sistemak arautzen dituen araudia bete ondoren. Kasu horretan, oinarria kalkulatzeko sistema hori aplikatzeak sor ditzakeen gastuak beren kontura ordaindu beharko dituzte.
Zeharkako kalkulua erabiliko da baldin eta Administrazioak zerga-oinarria aurreko sistema horien bidez zehaztu ezin badu hauetako arrazoiren batengatik:
Apartatu honetako a) letran agindutako neurketa-tresna instalatu ez delako, aurretiaz kalkulu objektiboaren sistemaren aldeko hautua egin ez bada behintzat.
Derrigorrezko adierazpenak aurkeztu ez direlako, edo aurkeztutakoak behar bezain zehatz edo osoak ez direlako edo gezurra diotelako.
Ikuskatze-lanari aurka egin zaiolako, aitzakiak jarri direlako edo uko egin zaiolako.
Kontularitzako edo erregistroko betebeharretan funtsezko ez-betetzerik izan delako.
Kontularitzako liburu eta erregistroak edota horietan idatzitako eragiketen ziurtagiriak desagertu edo suntsitu direlako, ezinbestean gertatu bada ere.
Zerga-oinarria zeharka kalkulatzeko, eskura dauden datu eta aurrekari esanguratsuak erabili ahal izango dira, eta dagokion ekonomia-sektorean normalak diren parametroen arabera zergapeko egitatea zeharka egiaztatuko duten elementuak, baita subjektu pasiboek dituzten magnitude, indize, modulu edo datuak ere, dituzten antzeko kasuen edo kasu baliokideen datu edo aurrekarien arabera.
Aldatzen da lege horren 50.1 artikulua, karga-tasari eta kuotari dagokiena, eta honela idatzita geldituko da:
Aplikatu beharreko karga-tasa honako hau da:
Hiru euro-zentimo ur metro kubikoko.
Aldatzen da lege horren 51. artikulua, eta honela idatzita geldituko da:
Uraren Euskal Agentziaren ardura da uraren kanona kudeatzea. Zuzenean jasoko du subjektu pasibo zergadunengandik eta lege honetan ezarritako baldintzen arabera.
Uraren Euskal Agentziak zergaren kudeaketan burutzen dituen kudeatze-, likidatze- eta ikuskatze-egintzak, lege honek xedatzen ez dituenetarako, zergei buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko araubide orokorraren menpe egongo dira.
Erabiltzaileei ur-hornidurak egiten dizkien subjektu pasibo zergadunek erabiltzaileei bidaliko dieten fakturan uraren kanonak duen eraginaren berri eman beharko dute.
Aldatzen da da lege horren 52. artikulua, eta honela idatzita geldituko da:
Subjektu pasibo zergadunek uraren kanona deklaratu eta likidatu beharko diote, eta dagozkion informazio-ereduak aurkeztu, Uraren Euskal Agentziari erregelamenduz zehaztutako epeetan.
Subjektu pasibo zergadunek emandako informazioari esker, hartutako edo sartutako ur-bolumen osoa jakin ahal izango da, erabilera desberdinetan erabilitako edo kontsumitutako ur-bolumena eta uraren kanonarekin zergapetutako ur-bolumena ere bai.
Uraren Euskal Agentziak, egoki iritziz gero, zuzenean likidatu ahal izango die uraren kanona subjektu pasibo zergadunei.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Bingo jokoaren gaineko zergari eta zoripeko jokoak egiteko bide ematen duten makinez eta gailu automatikoz baliatuz egiten diren jokoen gaineko tasaren errekargoari buruzko urriaren 16ko 6/1992 Legea aldatzea.
Aldatzen da Bingo jokoaren gaineko zergari eta zoripeko jokoak egiteko bide ematen duten makinez eta gailu automatikoz baliatuz egiten diren jokoen gaineko tasaren errekargoari buruzko urriaren 16ko 6/1992 Legearen 13. artikulua, eta honela idatzita geldituko da:
Karga-tasa % 12koa izango da.
AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA. Goi-kargudunen Ordainsariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legea aldatzea.
Goi-kargudunen Ordainsariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 2. artikuluan 4. paragrafo bat gehitzen da, eta honela idatzita geldituko da:
Halaber, Gobernuko kideek, Administrazioko goi-kargudunek eta konfiantzako edo behin-behineko langileek, aurreko paragrafoetan adierazitako ordainsariaz gain, eskubidea izango dute antzinatasunagatiko ordainsariak ere jasotzeko; hala ere, salbuespena izango dira edozein administrazio publikotako funtzionario, estatutupeko langile edo langile lan-kontratudunak direlako hirurtekoak jasotzeko eskubidea aitortuta daukaten pertsonak.
Antzinatasunagatiko ordainsari hori zerbitzuan emandako hiru urteko aldi bakoitzari dagokion zenbateko edo hirurteko bat izango da. Ondorio horietarako, zenbatzean kontuan hartuko dira bitarteko funtzionario gisa, aldi baterako estatutupeko langile gisa edo edozein administrazio publikotan edo haren mendeko entitate batean lan-kontratu finkoa edo aldi baterakoa duen langile gisa zerbitzu aktiboan emandako zerbitzuak. Era berean, ordainsari hori emango da, erretiroaren egunean kontsolidatuta dauden hirurtekoen kopuruaren arabera, karrerako funtzionario, estatutupeko funtzionario edo langile lan-kontratudun finko gisa erretiroa hartu dela-eta aurretiazko baldintza hori amaitu denean.
Hirurtekoak horiek osatzen diren unean langileak zerbitzuak ematen zituen administrazio publikoetan zuen lanbide-sailkapeneko azpitaldeari dagokion zenbatekoarekin sorraraziko eta ordainduko dira, ekitaldi bakoitzerako ezarriko diren oinarrizko ordainsarien arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO BOSGARRENA. Garapena eta gauzatzea.
Baimena ematen zaio Jaurlaritzari lege hau garatzeko behar diren xedapenak, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak proposatuta, emateko.
Baimena ematen zaio Gobernu Kontseiluari Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen ordainsari-araubidea eta -baldintzak egokitzeko, Ogasun eta Ekonomia Sailak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak proposatuta, 2020ko ekitaldian sektore publikoko langileen gastuei dagokienez eman daitezkeen oinarrizko xedapenen arabera.
Organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eremuan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta patzuergoen eremuan ere, bakoitzaren gobernu-organoaren eginkizuna izango da lege honen 19. artikuluan eta hurrengoetan eta lege hau garatzeko egiten den araudian jasotzen diren neurriak aplikatzea.
AZKEN XEDAPENETAKO SEIGARRENA. Indarrean jartzea.
Lege hau 2020ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Nolanahi ere, azken xedapenetako bigarrenean xedatutako aldaketa 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta organismo autonomoen aurrekontuko gastuen egoera-orriaren konpromiso-kredituak, eta zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen gerorako konpromisoak, 2020. urteari dagozkionak.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
1. I. kapituluko kredituetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan, bere organismo autonomo administratiboetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetan diharduten langileei ordaintzeko direnak, horrela bete egingo baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritako lansarien arauak.
Benetan egindako zerbitzalditik eta Herri Administrazioan egindako zerbitzuak aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakotik eratorritako hirurtekoak ordaintzeko kredituak.
Dauden lanpostu hutsak direla eta urritu diren langile-zuzkiduren kredituak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.
Klase pasiboetako kredituak, betiere kredituok sortu ziren urtean zeuden betebehar espezifikoen aitortze mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraiki.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak jaulkitako mota guztietako zor publikoaren beharkizunak betetzeko kredituak. Hona hemen beharkizunen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, zor publikoa jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langileria-gastuak izan ezik.
Hezkuntza arloan itundutako konpromisoak bermatzeko kredituak, bai eta konpromisoak finantzatzeko kredituak ere.
Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzeko kredituak.
Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileak sortzen duen kalte-ordaina ordaintzeko kredituak, baldin eta kalte-ordain hori jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.
Osasun Saileko aurrekontuan ospitalez kanpoko farmazia-laguntza, protesiak eta elbarrientzako ibilgailuak ordaintzeko izendatuta dauden kredituak.
Indarrean dagoen legediaren arabera terrorismoaren biktimei dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.
Mehatxatutako pertsonak eta ondasunak zaintzeko eta horien segurtasuna bermatzeko zerbitzu osagarriak garatzeko kredituak.
Indarrean dagoen legediaren arabera genero-indarkeriaren biktimentzako dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.
Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezarritako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria ordaintzeko kredituak.
Ardurapean seme-alabak dituzten familiei laguntzeko dirulaguntzak eta familia eta lana bateratzen laguntzeko dirulaguntzak, Familiei Laguntzako abenduaren 12ko 13/2008 Legeak ezartzen dituenak, ordaintzeko bideratzen diren kredituak.
Enpresek enplegua sustatzeko eta sortzeko neurriengatik eta langileen prestakuntzagatik Gizarte Segurantzaren kuotetan aplikatzen dituzten hobarietarako kredituak, bai eta Lehen Aukera programa finantzatzera bideratutakoak ere.
Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ezartzeko kredituak.
Abokatu eta prokuradoreek atxilotuari legelari-laguntza emateko ofiziozko txandari dagozkion kredituak, eta etxeko indarkeriako txandari dagozkionak.
Zenbait biztanle-talde agindutako mediku-tratamenduetara atxikitzeko bideratutako laguntzak ordaintzeko kredituak.
Etxebizitza izateko eskubide subjektiboa betetzeko prestazio ekonomikoak ordaintzeko kredituak. Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak ezarrita daude prestazio ekonomiko horiek.
Gastuen egoera-orriaren azalpen xehekatuan zabalgarri-izaerarekin zehazten diren kredituak eta jarraian zehazten direnak.
(Ikus .PDF)
Lege honen 25. artikuluak ezartzen duenaren arabera, itunpeko ikastetxeen ikasgela bakoitzeko ekonomia-moduluen osagaien urteko zenbatekoak eranskin honetan ezarritakoaren arabera geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei dagokienez.
Zati-moduluak honako irizpide honen arabera eguneratuko dira: erreferentziako modulu betearen gainean ikasgela bakoitzarengatik, eta moduluari jarraiki, aplikatu beharreko finantzaketa-ehunekoari eutsi egingo zaio lege honen bidez onartzen diren modulu beteak ezarri ondoren.
HLO heziketa-zikloren bat ezartzen baldin bada eta ziklo horren modulua lege honetan onartuta ez balego, Hezkuntza Administrazioak lege honen IV. eranskinean agertzen den pareko ziklo baten modulua aplikatuko dio, betiere honekin lotuta eta Administrazioaren ustez bidezkoa dena.
(Ikus .PDF)
Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 27a.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
LABURPENAK
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (9)
- Ikus: 18/2020 DEKRETUA, otsailaren 18koa, zeinaren bidez erabaki eta baimentzen baita 2020ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea.
- Ikus: 237/2020 DEKRETUA, urriaren 20koa, zeinaren bidez 128.250,00 euroko kredituak sartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2020ko aurrekontuan, lan-arloko legeria betearaztearen alorrean Estatuak eskualdatutako eginkizun eta zerbitzuak direla eta: kaleratze kolektiboko espedienteek eragindako langileentzako ohiko erretiroaren aurreko laguntzak.
- Ikus: EBAZPENA, 2020ko azaroaren 24koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeari buruzkoa.
- Aldatutakoa: 1/2020 LEGEA, urriaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea aldatzen duena.
- Aldatutakoa: 1/2021 LEGEA, otsailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.
- Ikus: 248/2020 DEKRETUA, azaroaren 3koa, 2020ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen duena.
- Ikus: EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 15ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeari buruzkoa.
- Ikus: 236/2020 DEKRETUA, urriaren 20koa, zeinaren bidez 87.490,00 euroko kredituak sartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2020ko aurrekontuan, Estatuak eskola-aseguruaren osasun-prestazioak kudeatzeko bitartekoak eskualdatzearen ondorioz.
- Ikus: 235/2020 DEKRETUA, urriaren 20koa, zeinaren bidez 32.418,00 euroko kredituak sartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2020ko aurrekontuan, farmazia-produktuei buruzko Estatuko legerian jasotako eginkizun eta zerbitzuak Estatutik eskualdatzearen ondorioz.