Arautegia

Inprimatu

Bezeroaren Araudia, azaroaren 18ko 10/1981 LEGEA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 1022
  • Xedapen-zk.: 10
  • Xedapen-data: 1981/11/18
  • Argitaratze-data: 1981/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Herri osoari, Legebiltzarrak Azaroaren 18ko 10/1981 "BEZEROAREN ARAUDIA" Legea, onartu duela jakinarazten zaio. Beraz, hori bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko herritar guztiei. Gasteiz, 1981garreneko azaroaren 18an. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. ZIOEN ADIERAZPENA Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, Estatutoko 10garren Atalaren 27 eta 28garren zatien arauera, bakarreango agintea du Bezeroaren eta Baliatzailearen Aldezpenaren alorrean, prezioekiko guztizko politikaren, ogasunak Erresuma osoko lurraldeetan nahi bezala ibiltzearen eta lehiakortasunaren aldezko legeen kaltetan gabe. Hoiek oinarri hartuta, Eusko Jaurlaritzak bezeroen era Erabiltzaileen arazoak jarri ditu azterkizun eta, hori, babesik ezezko eta gehiegizko lege-ugaritasunezko modutan agiri den egoera bat aurrean duela. Gauza nabarmena denez, bezeroak ez du, askotan, merkataritza-jokabideekiko dagokion babesik. Bestalde, araupideak barreiatu eta Herri eta merkataritza-Legeetatik hasi eta arduralaritza eta auzibide-arauak ahaztu gabe zigorlegeraino iristen diren alor bereiziak hartzen dituzte. Halaber, bezeroaren zer denaz ere irizpide zabalago bat izatea beharrezkoa da, artez nahiz zeharka eregiten dioten gizarte-bizitzaren zenbait alderdi doazkion norbanako denez ikusiz. Hoietatik abiatuta, zerak ematen du bidezkoen: Gaurko Arduralaritza batek hitzarmenarekiko irizpideek denbora igaroalan izan duten bilakakuntza ikus dezaneko oinarrizko arauak finkatzea. Askatasuna izan dugu, gure legeetan, oinarrizko irizpide hitzarmenen alorrean. Baina gauza bat dago, ukatu ezinekoa: Norbanakoaren eta merkataritza-erakundeen arteko ezberdintasuna, hoiek saltzen dituztenak, sarri asko, amor-emate hutseraino iristen den moduz erosten bait-dira, inolako hitzarmen-askatasunik gabe. Horretzaz gainera, hor ditugu zabalkunde-ekintza indartsuak; hoiek direla eta herritar arruntarentzat zaila gertatzen da erosgaia aukeratzeko berez oinarrizko diren alderdiak ezagutzea. Bezeroen legezko egoeragatikako eta eman behar zaion babesagatikako ardura hori azken hogei urteotan zenbait erresumetan agertu eta arazo horri alderdi berezietatik heltzen dioten legeetan nabarmentzen da. Osasunaren, gorputz-segurtasunaren eta ekonomiazuduen babeserako eskubidea, argipidetarakoarekin eta bezeroa hezitzekoarekin batera, hainbat lege-erapidetzeran sartuta daude Erkaketa-Legelaritzari bagagozkio. Bestalde, bezeroei aitortzen ari zaie erakundeak antolatzeko eta doazkien arazoetan entzun dakieneko eskubidea. Gai hoiei gagozkiela, Europako Kontseiluaren Bezeroaren Babeserako Agiria, eta Europako Ekonomia-Elkartearen Bezeroen Babes eta Argipideketa-Politika batentzat AintzinEgitaraua azpimarragarriak dira. Hoien guztien nazioarteko eraginaren ondorioz, irizpide hoiek Konstituzio berrienetan erabiltzen dira eta bai, hain zuzen, Espainiakoan ere, bere 51garren Atalean herriagintaritzak, bezeroen eta baliatzaileen segurantza, osasuna eta bidezko zuduak modu eraginkorrez babestuz haien eskubideak bermatuko dituela dionean. Halaber, Konstituzio horrek berak, Legeak ezarri ditzan modutan bezero eta baliatzaileen argipideketa eta heziketa suztatu, hoien erakundeei indar eman eta doazkieken arazoetan entzun egingo zaiela zehazten du. Bukatzeko, barne-merkataritza eta salgaientzako baimenen jaurpidea giro horretan araupetuko direla uzten da erasota. Azpimarragarri da, halaber, Espainiako Konstituzioaren 53garren Atalaren 3garren zatiak diona, zera alegia: 51garren Atala berebaitan duen hirugarren Atalburuan onartutako irizpideekiko aitorpena, begirunea eta babesa izango direla legegintzaren, epailaritza-bideen eta herri-agintaritzaren ihardunaren oinarri. Horregatik, eta zioen adierazpena hasterakoan esanda , bezala, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legearen indarrez alor horretan bakarreango agintea duenez gero, Bezeroaren Araudi-Lege hau gauzatzen da, prezioen guztizko politikabideei buruzko Konstituzioko oinarri-irizpideekiko, merkatu-ekonomiaren baitango enpresa-askatasunarekiko, ogasunak Erresuma osoan batetik bestera nahi bezala eraman ahal izatearekik eta lehiakortasunaren aldeko legeekiko begirunea errepikatuz, eta horren kaltetan gabe.I IDAZPURUA.-GUZTIZKO IRIZPIDEAK Lehenengo Atala.- Oinarri-Lege honen bidez, bezeroaren eta baliatzailearen zuduen aldezpenerako araupideak ematen dira, herritarraren eskubide denez, Autonomia-Estatutoko 10garren Ataleko 27 eta 28garren zatiek diotenez, Estatutoaren behin-behingo Erabakietako zazpigarrenak dionez gai honetan Erresumaren legebideei eutsi beharraren kaltetan gabe. Bigarren Atala.- Horren eretzean, zera ulertuko da bezero eta baliatzaileak aipatzen direnean: Berak bakarrik, familiak edo talde batek erabiltzeko ogasunak, eskuarteak edo zerbitzuek erosi, erabili edo gozatu, eta gizarte-bizitzaren alderdi bereziak bezero denez artez nahiz zeharka doazkioken ezein norbanako edo lege-nortasundun. Hirugarren Atala.- Honako hauek ditu bere eskubide bezero eta baliatzeileak: a) Bere osasunaren eta segurantzaren babeserako eskubidea. b) Bere ekonomia-zuduen babeserako eskubidea. c) Argipidetarako eta hezkuntzarako eskubidea. d) Bere erakundeak sortarazi eta, horretarako jarri daitezen araupideen ariora doazkien arazoetan hoiei entzun dakieneko eskubidea. e) Legezko babeserako eta kalteen ordaina eskatzeko eskubideak.II IDAZPURUA.-BEZEROAREN ESKUBIDEAK 1 Atalburua.- Bere osasunaren eta segurantzaren babeserako eskubidea Laugarren Atala.- Bezero edo baliatzaileentzako ogasunak eta zerbitzuak, aurrez oharteman daitezkeenetan osasunarentzat edo gorputz-segurantzarentzat inolako arriskurik ekarri ez dezaten moduan eman edo egin behar dira. Bestela, eskeinita egotetik modu eginkorrez kendu egin behar dira. Ogasun eta zerbitzuez arauz baliatzean hoien heuren izakerari edo baliatzailearengan gerta daitezkela uste denari begira legoken ezein arrisku, bezero edo baliatzaileei modu egokiz, argi eta nabarmenki jakinarazi beharko zaie. Bosgarren Atala.- Janariak egiteko edo maneatzeko legez erabili daitezkeen gozagarri, osagarri eta gehigarriak zeintzuk diren esanaz zerrenda zehatzak argiteratuko dira. Gai bat zerrenda hoietan sararazteko egin beharrezko bideak horretarako araupidetan emango dira. Halaber, ontziekiko eta lotura-azalekiko zaingoa eratuko da, agizko egoeran janariak kutsatu ez daitezeneko bideak eginaz. Orain arte agindutako hoien guztien kaltetan gabe, gizabanakoen osasunari eta segurantzari begira, jendea behar bezala jakitun jartzeko eta berehala eskuhartu ahal izateko, arriskutsuak direlako jan-edatekoetan, hoiek egiten edo zerbitzuak egiten ezin erabili daitezkeen gai, ekoizpide eta gintzateknikabideen zerrendak ere argitaratu ahal izango dira. Seigarren Atala.- Salgai dauden janari eta edariak indarrean dauden lege-bideak bete beharko dituzte, janaritzaaraupideei atxiki, eta argipideketa, zabalkunde, iragarketa, idazkun, txartel, ontzi, zigilu eta epeari buruz aginduta daudenak bilduz. Halaber, kutsagetutako giroan egin, osasunketaarauz landu eta hoiek kutsatzea galerazi dedila segurtatzeko behar daitezen neurri guztiak hartuko dira. Botika-gaiek, ontziei, hoien segurantzazko itxiturari, osagarriekiko argipideei, sendakuntza-gaitasunei, baliatzemoduari eta epeei buruz legez aginduta dauden guztiak beteko dituzte. Ehungintza-gaien zertazkoa eta errekortasuna ere bere txarteletan adierazi beharko dira. Berebaitan gai pozoitsuak, eskaldagarriak, erregarriak edo gorbizgarriak daramatzaten salgai guztiak, dagozkien segurantzako ontzitan joan beharko dute eta, atxikita, hoiek erabiltzeak dakarren arriskuaz oharrarazteko ikurrak eraman beharko dituzte. Orohar, bezeroen segurantzarentzat edo osasunarentzat arriskugarri gerta daitekeen ezein salgai ezingo da horretzazko arauak hertsiki beteaz baino egin, eta bezeroek edo baliatzaileek behar bezala erabili dezateneko argipideak emanaz baizik zabaldu. Zazpigarren Atala.- Gizakien gorputz-segurantzari eragin diezaieketen Ekoizpen landuen behar bezalako zaingorako beharrezko izan daitezen neurriak hartuko dira, honen eretzean konponketa eta zaingo-zerbitzuei dagokien arreta hartuz. Zortzigarren Atala.- Lehenbiziko mailako beharretarakotzat jotako gai, ogasun eta zerbitzuen errolde bat egingo da, asko erabiltzen direlako eta biztanleentzat behar-beharrezko direlako zaingo hestuagoa behar dutenak hoietan sartuz. Bederatzigarren Atala.- Bezero eta baliatzaileek, bere etxebizitzaren osasunketa eta osasunbideen aldetatikako zernolakoak ezagutzeko eskubidea izango dute, eta bai bertako gai eta antolapideen ontasun-maila eta ezarri direneko modua ere, enerjia aurreratzekoak eta berotasun jabaltzebideak barne. Hamargarren Atala.- Herri-agintariek jendearentzako garraio eta tegien segurantzaren, ontasun-mailaren eta osasungarritasunaren arta izango dute. Hamaikagarren Atala.- Euskal Arduralaritzak, edo bezeroen osasuna eta segurantza zaindu dedineko eskubidea berma dezan araupidetza erabili eta artatu dezaten herri-erakundeek, egin dituztenekiko argipide-txosten zehatz bat argitaratuko dute urteoro, egindako arakaketen ondorioak emanaz eta hartutako erabakien oinarriak eraskin-gisa aurkeztuz.II Atalburua: Beseroen ekonomia-zuduen aldezpenerako eskubidea Hamabigarren Atala.- Bezero edo baliatzaileari, ogasun edo ekoizki akasdunek edo behar bezala gabe egindako zerbitzuek bere ekonomia-zuduei dakarzkioketen kalteen aurkako babeserako eskubide aitortzen zaio. Hamairugarren Atala.- Ogasun-erosleei eta zerbitzubaliatzaileei salmentango gehiegikeriazko jokabide batzuekiko babesa emango zaie, eta bereziki: a) Aldebatekoikeriaz egindako hitzarmenetan. b) Hitzarmenetatik utzi ezinezko eskubideak kentzeari buruzkoak. c) Lukurreriazko mailegupideak. d) Eskatu gabeko merkatalgaiak ordaintzeko eskatzea. e) Aukera-askatasuna mugatzen duten salmenta-moduak. f) Bezeroentzako kaltegarri edo bederen gehiegikeriazko gerta daitezen hitzarmen-atalak. Eusko Jaurlaritzak, horretarako, indarrean dauden legebideak benetan bete, eta esandako jokabide hoiek bezelakoak baztertu eta zigortu ditzan bat lortzen saiatuko da bere ekintzan. Hamalaugarren Atala.- Ogasun eta zerbitzuen ontasun-maila, zehaztasuna eta prezioen gardentasuna babesteko beharrezko neurri guztiak hartuko dira; hoietarako guztietarako, honako hauek lortzeko xedezko bideak egingo dira: a) Ogasuna edo zerbitzua erosterakoan edo erabiltzerakoan ongi dagoenaren erabateko bermea, eta gero haietaz baliatzerako eskeintzen diran bermapideen adierazpen bat. b) Pisu-neurritango zehaztasuna. c) Eroste-prezioaren zehaztasuna, berehala ordainduta nahiz gerokotan izan. d) Eskeintzen denaren eta horri bere tasunak edo bereizpideak ematen dizkioten osagarrien arteko elkar-egokitasuna. e) Ogasun iraunkorretan, saldu ondorengo zerbitzuetarako araupideen zehaztapen garbia. Hamaboskarren Atala.- Bezeroari, erositako ogasun iraunkorrentzako zaingo-zerbitzu egoki baten eskubidea dagokio. Horretarako, era indarrean dauden legepideen barruan, honako helburu hauek lortzeko neurri egokiak hartuko dira: a) Ogasun hoietzaz zuzen eta behar bezala baliatzea murriztu-nahizko jokabideen zaingoa. b) Bezeroek, Eraberritu edo egiteari utzitako sailetakoentzako epe batek diraueno konpontze-zatian izango direneko bermea izateko. c) Banakako zertasuna duten zati batzuk bat bakarra bailitzan berriztatze-kosko gisa aurkezteko joerazko jokabideen zaingoa. d) Erosi ondorengo zaingo-lan guztietarako aurrez gostea zehazki ematea. e) Zerbitzuak egitean esandako epeak betetzea. f) Bermealdiaren barruan ogasunak geldi egoteagatik bezeroari eman beharreko ordainak. g) Hala badagokio, ordain-agiriak behar bezala sailka-sailka eginda eman beharra betetzea. Hamaseigarren Atala.- Euskal Herriko AutonomiaElkarteari eta horren Arduralaritza-Sailei atxikitako herrizerbitzuetan bezero eta baliatzaileek eskuhartzeko arauak emango dira. Hamazazpigarren Atala.- Eusko Jaurlaritzak, bezeroaren zuduei eta ekonomia osoarenei begira, bezeroen banakako eta bateango beharrei erantzuteko, eskaintzen diren salgaien ontasun-mailaren eta prezioaren arteko heina hobetzeko, ekoizkien egoerarekiko ebaskeria galerazteko, eta salerosketabideak hobetzeko, beretzat hartuko du, Merkataritza eta Turismo-Sailaren bitartez, bezeroari argi emateko xedezko neurri eta ekintzapide guztiak osatzea eta egiteratzea.III Atalburua.-Argipide eta hezkuntza-eskubidea Lehenengo Saila. Argipide-eskubidea Hemezortzigarren Atala.- Ogasunen erosleari, edo zerbitzuen baliatzaileari, argipide egokiak izatea zor zaio, honako hauetarako : a) Eskaintzen zaizkion ogasun eta zerbitzuen funtsezko zernolakoa eta alekako edo pisu edo neurri-bateko bakoitzeko prezioa zehatz ezagutzeko. b) Batean eskaintzen zaizkion ogasun eta zerbitzuen artean arrazoizko aukera bat egin ahal izateko. c) Ogasun eta zerbitzuez segurantzaz eta modu asebetegarriz baliatzeko. d) Hartutako ekoizpen edo zerbitzuak agian ekarritako kaltearen ordaina eskatzeko. Hemeretzigarren Atala.- Dirubidetza, beherapen, hobari edo nolanahiko berarizko abantailak eskaini daitezenean, salmenta-prezioa eta noiz-nolako gehitzeen edo beherapenen zenbatekoa bereziki zehaztuko dira. Hogeigarren Atala.- Bezeroak eskaintzen zaizkion ogasun eta zerbitzuen zernolakoak ezagutu ditzala lortzeko, Eusko Jaurlaritzak, prezioei eta txartelei buruzko araupidetza hertsiki bete dedila isituki eskatuko du, eta salgai jarritako zer bakoitzak, inderreango legeek bakoitzarentzat naitaez eskatzen dituen betebeharrak dagokion txartelean zehazki adierazi daitezen ahaleginduko da. Esandako helburu hoiekin batean, Eusko Jaurlaritzak, salgaien erabiltze moduari, kontrakotasunei eta bermeei buruzko argipideketa egoki bat suztatuko du. Hoietarako guztietarako bi hizkuntzerango -euskeraz eta gaztelaniaz- araupideak eskainiko dira.Atal honetan dauden guztietarako, 6garren Atalean ezarritakoa kontutan izango da. Hogeitabatgarren Atala.- Zerbitzu-baliatzaileak hoien berezitasunei buruzko ezagutza egoki bat izan dezala lortzeko, Eusko Jaurlaritzak, hala egokituz gero egiteratu ditzaken arauematezko agintepideak egiteratzearen kaltetan gabe, bideerakustezko eta argipide-ematezko ekintzak egiteratuko ditu. Hogeitabigarren Atala.- Bezeroak batera eskaintzen zaizkion erosgai edo zerbitzuen arteko arrazoizko aukera bat egin ahal dezala lortzeko, Eusko Jaurlaritzak ekintzapide hauetarako beharrezko izan daitezen neurriak hartuko ditu. a) Argipide-ematezko borondatezko txartelaz baliatzea. b) Ontasun-egiaztapenak ematea, bakoitzerako arauz jarri daitezen betebeharrak osatu ondoren. c) Salgai berezietango ontasuna/alea eta neurriak/prezioa heintasunei buruzko azterlanak egitea, eta bai bezeroen portaerari buruzkoak ere. d) Gauzak edo zerbitzuak saltzeko gezurrezko argipideak eman, edo iruzur egin eta dagozkion saioen bidez diotena egia dela ezin zuritu duteneko irarrizko, ikuste-bidezko edo entzute-bidezko zabalkundea egiten dutenen aurkako ekintzapideak. 2garren Saila.-Hizkuntzarako eskubidea Hogeitahirugarren Atala.- Bezeroari, bezero denezko gaietango hezkuntza zor zaio, bere jokabideak arrazoizkoagotzeko eta herritar denez dituen eskubide eta eginbeharrak ezagutu ditzan. Xede honekin; Eusko Jaurlaritzak honako hauetarako neurriak egiteratuko ditu: a) Gai horretango hezitzaileak gaitzea. b) Bezeroaren hezkuntza O.H.O.tik Unibersitateraino sortzea. c) Irakaskuntza-eskuarteak eta irakaspideak gertatu eta argitaratzea. d) Hezkuntza-egitarauak egin eta herri-adierazpideetatik zabaltzea. IV Atalburua.-Bezero-erakundeak sortzeko eta hoiei entzun dakieneko eskubidea Hogeitalaugarren Atala.- Bezero eta baliatzaileek, bere zuduen alde hobeki egiteko erakundetan biltzeko eskubidea dute. Eusko Jaurlaritzak bezero eta baliatzaile-bazkunak suztatuko ditu, hoien eskubideak era eraginkorragoz egiteratzeko bide. Hogeitaboskarren Atala.- Lege honen eretzean honako hauek joko dira bezero eta baliatzaile-erakundetzat: Legez eratuta egon, xede nagusi Euskal Herriko bezero eta baliatzaileen babesa izan, eta horretarako sortarazitako Erroldean sartuta egon daitezen bazkunak. Hogeitaseigarren Atala.- Bezero eta baliatzaile-erakundeei, legez ezarri dedin modutan entzungo zaie doakiekeen gai guztietan. Orotariko aginduak ematerakoan, Arduralaritzabide-legearen 130garren Atalaren 4garren zatian ohartematen den entzutea egingo da. Hogeitazazpigarren Atala.- Eusko Jaurlaritzak, Merkataritza eta Turismo-Sailaren bidez, bezeroei aholkuak eta argipideak emateko tegiak jartzea sustatuko du.V Atalburua.- Lege-babeserako eta kalteen ordainerako eskubidea Hogeitazortzigarren Atala.- Bezeroak legearen babesa izateko eskubidea izango du, Lege honen Aldibaterako Erabaki akarrean xedetzat jartzen den legegintza bidetik atera daitezen modu eta eremutan. Hogeitabederatzigarren Atala.- Eusko Jaurlaritzak, Autonomia Estatutoaren 15garren Atalak Espainiako Konstituzioaren 54garrenarekin lotuta agintzen duena egiteratuz, eta horri darion Legea Eusko Legebiltzarrera bidaltzerakoan, Bezero eta baliatzaileen Jagoleari legozkioken eskubideak kontutan izango ditu. Hogeitamargarren Atala.- Merkataritza eta Turismo-Sailaren baitan, eta Legez onartu eta urtebeteko epearen barruan, Bezerogoari datxezkon gizarte, ogibide eta ekonomia-zuduen ordezkariek eta bezeroenek osatutako Aholkularitza-Batzorde bat sortaraziko da. Batzorde horrek, halaber, bezerogo-gaietan ebazteegitekoak bete ahal izango ditu, doakien bi aldetakoek elkar hartuz onar dezatenean. Hogeitamaikagarren Atala.- Bezeroak jasandako kalteen ordainerako eskubidea du, horretarako legebideak eginaz, bai kalteak bere osasunari eta gorputz-segurantzari dagozkionak nahiz bere ekonomia-zuduen aurkakoak izan. Hogeitamabigarren Atala.- Legearen arauz sortutako bezeroelkargoak kaltetan ateratako bezeroen bateango zuduen ordezkaritza eta aldezpena egiteko legezko gaitasunaren jabe izango dira eta bai, arauzko legebideak egin ondoren, bere eskubideak hautsi egin direla uste duten bazkideena epailaritzan egiteko ere.III IDAZPURUA. BERARIZKO BABESPEKO TALDEAK Hogeitamairugarren Atala.- Haurrak, haurdun dauden emakumeak, zaharrak eta, orohar, nolabait ezindutako guztiak, babes berezi baten gai izango dira ogasunak eta zerbitzuak erabiltzeari buruzkoetan, eta aurreko Ataletan sortarazitako Ihardutze-Sailek hori kontutan izango dute. Hogeitamalaugarren Atala.- Haurren osasunari eta gorputz segurantzari zor zaion arretaz, honako hauek lortzeko xedezko ekintzak suztatuko dira: a) Jostailuen segurantza. b) Jazteko, garbiketarako eta osasunbidetarako gaien egokitasuna. c) Haurrentzako janarien osagarriak, hoientzako iragartzetxartelak eta hoiekiko argipideak. d) Ostope eta jolastokietako antolapideen segurantza. Hogeitamaboskarren Atala.- Iragarkizko zabalkundea arreta bereziz araupetuko da, haurrei iruzur egiteko mezuak edo gogo-nahasgarri izan dakizkienak galeraziz. Hogeitamaseigarren Atala.- Herri-agintepeko gizarteadierazpideetan, edo herri-diruen pentzutango nolanahiko diruzko edo besteko laguntza har dezaten gainontzekoetan, haurrentzako zabalkunde, egitarau edo ikuskizunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Indarkeriara eta lege-hauspenetara ez bultz egitea. b) Edari-biziak, tabakorria edo osasunarentzat kaltegarri izan daitekeen beste edozertarako ez dezatela akiorik egin. Hogeitamazazpigarren Atala.- Eusko Jaurlaritzak hirigintza eta etxegintzatikako oztopoak kentzeko araupideak jarriko ditu, zaharrei eta ezinduei hirigunetan ibiltzea eta herrigarraiopide eta zerbitzuez baliatzea errazagotuz. ALDIBATERAKO ERABAKI BAKARRA Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak, AutonomiaEstatutoaren 28.b) Atalean agindutako moduan konstituzioaren 87.2 Atalean ohartemandako legegintza-arioa erabiltzea suztatuko du, honako hauetarako akio egiteko: a) Bezeroaren eskubideak bildu ditzan merkataritzahitzarmenen orotariko zernolakoei buruzko araupidetza baten onarpenari. b) Merkataritza-hitzarmenetan gehiegikeriazko ituneak galerazteko agintze-legezko arauak gehitzeari. c) Ekoizkiginaren berenezko erantzunbeharra zehazteari, honen norainokoa eta noiz-noizkoak araupetuz. d) Hitzarmen-askatasunari muga egokiak jartzeari, bezeroarekiko babesa komenigarri eritzitako jakineko salmentamodu batzuetarako arauak emanaz. e) Bezeroek hainbesteko baterainoko ordain-eskeak egin ahal ditzaten auzipide errazak eta dohangoak jartzeko bideak eman ditzan araupidetza berezi bat tajutzeari. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa Lege honen ondoriozko zigortze-zehaztapidetzak hastea, hoiei bere bideak eginaraztea eta hoiek erabakitzea, eta bai arduralaritza-bidea buka-araztea ere, arauz zehaztuko diren Autonomia-Elkarteko Ihardutze Sail gaitasundunei dagokie. Lege hauspenen zermugapenaren, zigor-moeten eta hala behar izanez gero zigor hoien goren-muga jartzearen alorrean, Erresuma osorako indarra duten legebideak erabiliko dira. Bigarrena Eusko Jaurlaritzak, Merkataritza eta Turismo-Sailaren bidez, bezeroak babesteko eta hoiei argipideak emateko edo salgaien ontasun-maila hobetzeko baliagarri izan daitezen azterlan, ikerketa, aholkularitza, aituen erizpen, saio, zaingo eta teknika-aldetikako laguntza guztiak eman eta beharrezko egiaztapenagiriak emateko gai izango litzateken Saiaketategi bat sortaraziko du, egokitu dedinean. Hirugarrena Eusko Jaurlaritzari, Lege hau egiteratzeko behar daitezen araupideak emateko eskua ematen zaio. Jaurlaritzaren alor honetango ekintzarekiko Txostena urteoro aurkeztuko zaio dagokion Legebiltzar Batzordean. Laugarrena Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean.