Arautegia
Inprimatu7/2024 DEKRETUA, otsailaren 26koa, lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 1008
- Xedapen-zk.: 7
- Xedapen-data: 2024/02/26
- Argitaratze-data: 2024/02/27
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak
Testu legala
Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 7.c) eta 50. artikuluek lehendakariari ematen dioten ahalmenaz baliatuta, eta Gobernu Kontseiluaren 2024ko otsailaren 22ko nahitaezko eztabaidaren ondoren, Eusko Legebiltzarra desegitea eta hauteskundeetarako deia egitea ebatzi dut.
Hori dela eta, xedapen horiek aintzat hartuta, eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako legeetan xedatutakoaren arabera, hau
2020ko uztailaren 12an aukeratutako Eusko Legebiltzarra desegiten da.
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako deia egiten da: 2024ko apirilaren 21ean egingo dira, igandean.
Hauteskunde-barruti bakoitzeko, 25 legebiltzarkide aukeratuko dira, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Estatutuaren 26. artikuluan eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 10. artikuluan.
Ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 68.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hamabost egun iraungo du hauteskunde-kanpainak. Apirilaren 5eko 00:00etan hasiko da, eta apirilaren 19ko 24:00etan amaituko da.
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko otsailaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2024ko martxoaren 15ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasota, 2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeko arauak ematen dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2024ko martxoaren 11koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez zehazten baitira Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak.