Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, apirilaren 11ko 74/2011 Dekretuarena, zeinaren bidez ezartzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2283
  • Xedapen-zk.: 74
  • Xedapen-data: 2017/04/11
  • Argitaratze-data: 2017/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Horrelako hutsak aurkitu dira honako dekretu honetan: 74/2011 Dekretua, apirilaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena. Dekretu hori 2017ko apirilaren 21ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 76. zenbakian argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Gaztelaniazko bertsioan, «Sumario 2017/76 (1/7)» laburpenean eta «2017/1962 (1/30)» orrialdeko xedapenaren idazpuruan,

honela dio:

DECRETO 74/2011, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras.

hau jarri behar du:

DECRETO 74/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras.

Gaztelaniazko bertsioan, 2017/1962 (5/30) orrialdean, II. kapituluko izenburuan,

honela dio:

hau jarri behar du:

Euskarazko bertsioan, 2017/1962 (29/27) orrialdean, 23. artikuluan,

honela dio:

  1. Indarrean dagoen portuen arloko legerian ezarritako zergak eta izaera publikoko ondare-prestazioak kudeatu, likidatu, bildu eta ikuskatzea.

    Itsasoko, ibaiko eta barrualde ur nabigagarrietako garraioaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak baliatzea.

  2. Portu-garraioaren azpiegituraren arloan ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.

  1. Desjabetzeko ahalmena baliatzea, zuzendaritzari dagozkion jardunak gauzatzeko, ezertan eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

  2. Itsas garraioak Sare Intermodalen Sistemetan eta Garraioaren Gida Planean izan behar duen parte-hartzeari buruzko proposamena egitea.

  1. Honako plan hauek prestatzea: Barruko larrialdietako planak; Itsasoko barne-planak; EAEko portuetako ontzietatik datozen hondakinak biltzeko plana, eta Bermeoko portua babesteko plana. Onestea gure portuetako arrisku-instalazioetarako itsasoko barne-planak, portu-instalazioak babesteko planak eta ontzietatik datozen hondakinak biltzeko plana.

  2. Portuen arloko edozein eskumen, baldin eta espresuki ez badago atxikita beste administrazio-organo bati.

hau jarri behar du:

  1. Indarrean dagoen portuen arloko legerian ezarritako zergak eta izaera publikoko ondare-prestazioak kudeatu, likidatu, bildu eta ikuskatzea.

  2. Itsasoko, ibaiko eta barrualde ur nabigagarrietako garraioaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak baliatzea.

  1. Portu-garraioaren azpiegituraren arloan ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.

  2. Desjabetzeko ahalmena baliatzea, zuzendaritzari dagozkion jardunak gauzatzeko, ezertan eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

  1. Itsas garraioak Sare Intermodalen Sistemetan eta Garraioaren Gida Planean izan behar duen parte-hartzeari buruzko proposamena egitea.

  2. Honako plan hauek prestatzea: Barruko larrialdietako planak; Itsasoko barne-planak; EAEko portuetako ontzietatik datozen hondakinak biltzeko plana, eta Bermeoko portua babesteko plana. Onestea gure portuetako arrisku-instalazioetarako itsasoko barne-planak, portu-instalazioak babesteko planak eta ontzietatik datozen hondakinak biltzeko plana.

  3. Portuen arloko edozein eskumen, baldin eta espresuki ez badago atxikita beste administrazio-organo bati.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.