Arautegia

Inprimatu

175/2015 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, zeinen bidez kargutik kentzen baitura Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk, eta beste batzuk izendatzen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4033
  • Xedapen-zk.: 175
  • Xedapen-data: 2015/07/21
  • Argitaratze-data: 2015/09/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa; lege horren 7.1 artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua da aipatutako erakundearen gobernu-organo gorena.

Bestalde, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak; estatutu horien 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, honako kide hauek osatuko dute Administrazio Kontseilua:

  1. Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.

  2. Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.

  3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

  4. Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi bokal, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari izango diren bost bokal. Aipatutako sindikatuek aukeratuko dituzte bost bokal horiek, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen ordezkari izango diren bost bokal. Aipatutako elkarteek aukeratuko dituzte bost bokal horiek, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

    Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011ko abenduaren 12ko EHAA, 233. zk.) izendatu ziren Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriz.

    Apirilaren 22ko 334/2013 Dekretuaren bidez (2013ko maiatzaren 3ko EHAA, 84. zk.) berritu ziren azken aldiz Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzen dutenak.

    Gaur egun, dekretu horren bidez izendatutako kontseilukide titularretako batek, María Ubarrechena Cid andreak, bere kargu publikoa utzi du, eta kargu hori betetzea zen, hain zuzen ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide izendatzeko oinarria. Horrela, bada, kide hori kargutik kendu behar da, eta kontseilukide titular berria izendatu.

    Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2015eko uztailaren 21ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Vitoria-Gasteizen, 2015eko uztailaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.