Arautegia

Inprimatu

230/2011 DEKRETUA, azaroaren 8koa, BALORA-Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udaleko eta lurraldeko gizarte-zerbitzuetan arrisku-egoeren larritasuna balioesteko tresna onesten duen dekretu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5937
  • Xedapen-zk.: 230
  • Xedapen-data: 2011/11/08
  • Argitaratze-data: 2011/12/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Indarrean dagoen legediari funtsean Adingabearen Babes Juridikoaren urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak eta Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legeak osatutakoari jarraiki haur edo nerabe bat eraginpean hartzen duen edozein arrisku edo babesgabetasun-egoeraren aurrean esku hartzera behartuta daude administrazio publikoak.

Haurraren edo nerabearen garapen pertsonala edo soziala kaltetzen duten egoerei deritze arrisku-egoerak, betiere babesgabetasun-egoeratzat har ez daitezkeenak eta, beraz, legearen aplikazioz tutoretza hartzea eskatzen ez dutenak (Adingabearen Babes Juridikoaren urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 17. artikulua).

Legeak adingabeak zaintzeko ezarritako babes-betebeharrak ez betetzearen ondorioz edo betebehar horiek betetzea ezinezkoa izatearen edo modu desegokian gauzatzearen ondorioz gertatzen diren egoerei deritze babesgabetasun-egoerak, betiere adingabeak laguntza moralik eta materialik gabe geratzen badira (Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 56. artikulua).

Administrazioek kasu horietan izango duten esku-hartzea desberdina izango da egoeraren larritasun-mailaren arabera: arrisku-egoeretan oinarrizko gizarte-zerbitzuek kasua jaso ondoren, ikertu, balioetsi eta bideratu egin beharko dute. Administrazioek haurraren babesgabetasun-egoera larritasun-maila handiko egoeratzat jotzen dutenean, kasua haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko zerbitzu espezializatura bideratu beharko dute (3/2005 Legearen 53. artikulua); babesgabetasun larriko zantzuak dituzten egoeretan, lurralde-zerbitzu espezializatuek kasua jaso beharko dute baita kasua ikertu eta kasuaren balioespen osagarri bat egin ere, larritasun-maila zehazteko. Kasua esku-hartze espezializaturik eskatzen ez duen arrisku arin edo ertaineko kasutzat jotzen denean, aldiz, oinarrizko gizarte-zerbitzura bideratuko da (otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 54. artikulua).

Otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 49. artikuluan honako hau xedatzen da: «Oinarrizko gizarte-zerbitzuek eta lurralde-zerbitzu espezializatuek, arrisku eta babesgabezia egoerak zehazte aldera, horretarakoxe ontzat emandako tresna teknikoak aplikatuko dituzte, azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eran». Azken xedapenetako lehenengoan, honako hau adierazten da: «Eusko Jaurlaritzak, foru-diputazioek eta udalek, lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epearen barruan, oinarrizko tresna bat egin eta onartuko dute, babesgabetasun-egoeren larritasuna zehazteko eta egoera horiek arrisku arin, ertain edo larriko egoera diren edo babesgabeziako egoera diren zehazteko».

Dagokigun dekretuan (BALORA) onartzen den tresnak honako helburu honi erantzuten dio: familia barruan arrisku eta babesgabetasun-egoerak gertatzen ote diren balioestea eta gertatuz gero, egoera horien larritasun-maila balioestea Aurrekoa alde batera utzi gabe, BALORAk honako beste xede hauek ere baditu: haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko gizarte-zerbitzuetako profesionalen lana erraztea, esku hartzeko prozesua arintzea eta udal-esparruaren eta lurralde-esparruaren arteko koordinazio hobea sustatzea, betiere haurrei, nerabeei eta horien familiei ematen zaien zaintzaren kalitatea hobetzen lagunduz.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta 2011ko azaroaren 8an eginiko bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertuta eta onartuta,

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 8an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

(Ikus .PDF)