Arautegia

Inprimatu

249/2010 DEKRETUA, irailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta honen erakunde autonomoek prezio publikoen bidez ordaindu ditzaketen zerbitzu eta jardunak zehazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Kultura Saila; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila; Osasun eta Kontsumo Saila; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 4598
  • Xedapen-zk.: 249
  • Xedapen-data: 2010/09/28
  • Argitaratze-data: 2010/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 31. artikuluan, honako hau xedatzen da: dekretu bidez zehaztuko da zein zerbitzu eta jarduera ordaindu ahal izango diren prezio publikoen bidez, ogasunaren arloan eskumena duen sailak eta zerbitzuok eta jarduerok gauzatzen dituenak edo dagokion organoa edo entitatea atxikita dagoen sailak elkarrekin proposatuta.

Horrenbestez, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Ekonomia eta Ogasun sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko irailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onetsi ondoren, hauxe

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 28an.

Jarduneko lehendakaria,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

  1. Jaurlaritzaren Lehendakaritza.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Ondasunen salmenta eta tasarik gabeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak emandako zerbitzuak eskuratzea.

  2. Herrizaingoa.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Material didaktikoaren salmenta.

    Jantoki Zerbitzua.

    Testu liburuen erabilpena eta beste material kurrikular batzuk.

    Eibarreko Hezkuntza Zentroan emateko hainbat zerbitzu.

    Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaskuntza zerbitzuak, Musika eta Dantza Kontserbatorioak, Arte Plastikoen eta Diseinu Eskolak, Arte Aplikatuen eta Ogibide Artistikoen Eskolak, Antzespen Eskolak eta Kirol Irakaskuntza Zentroak.

    Azterketa-eskubideak.

    Euskal Herriko Unibertsitatearen goi mailako hezkuntza zerbitzuak titulu ofizialak lortzeko bideratuak.

  4. Ekonomia eta Ogasuna.

    Argitalpenen salmenta, paperez zein elektronikoz, eta bidalketa.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

  5. Justizia eta Herri Administrazioa.

    Argitalpenen salmenta, paperez zein elektronikoz, eta bidalketa.

    Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioaren artxibo-sistema osatzen duten kopia eta erreprodukzioen salmenta edo Liburutegi Sisteman dauden funts bibliografikoak eta bidalketa.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Jantoki Zerbitzua.

    Agiri zein liburuetako kopia arruntak igortzea.

  6. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Etxebizitza, garaje, gehigarri eta lokalen salmenta.

    Higiezinak errentan hartzea.

    Eremurako eskubidea hitzartutako sustapenetan.

  7. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Egoitzei eta instalazio industrialei dagozkien datu estatistikoen ustiaketarako salmenta.

    Sustapen turistikoaren artikuluen salmenta.

    Europar Instituzioen edota Europar arloko Erakundeen proiektuetan lankidetza.

  8. Enplegu eta Gizarte Gaiak.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

  9. Osasuna eta Kontsumoa.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

  10. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Ingurumen zerbitzuak.

    Pasaiako Itsasoko Arrantza Institutu Politeknikoaren irakaskuntza zerbitzuak.

    Sailaren eskumenaren arloko datu estatistiko ofizialen ustiaketarako fitxategi eta direktorioen salmenta.

  11. Kultura.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Lan esparruetan izena ematearen kuotak.

  12. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP), administrazio-erakunde autonomoa.

    Argitalpenen salmenta, paperez zein elektronikoz, eta bidalketa.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Euskararen irakaskuntza zerbitzuak.

    Prestakuntza eta hobekuntza zerbitzuak.

    Itzulpen eta interpretazio zerbitzuak.

    Hautaketa eta ebaluaketa linguistikoaren zerbitzuak.

    Irakurgailu optikoz egindako azterketen zuzenketa.

    Liburutegian egiten diren fotokopiak.

  13. Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundea (HABE), administrazio-erakunde autonomoa.

    Argitalpenen salmenta, paperez zein elektronikoz, eta bidalketa.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Material didaktikoaren salmenta.

    Euskararen irakaskuntza zerbitzuak.

    Hautaketa eta ebaluaketa linguistikoaren zerbitzuak.

    IVAP-i emandako zerbitzuak.

  14. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia administrazio-erakunde autonomoa.

    Argitalpenen salmenta, paperez zein elektronikoz, eta bidalketa.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Material didaktikoaren salmenta.

    Jantoki eta kafetegi zerbitzuak.

    Ostatu eta otordu zerbitzuak.

    Hautaketa zerbitzua.

  15. Euskal Estatistika Erakundea (Eustat) administrazio-erakunde autonomoa.

    Argitalpenen salmenta, paperez zein elektronikoz, eta bidalketa.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Direktorioen salmenta.

    Fitxategien salmenta.

    Datu estatistikoen ustiaketarako salmenta.

    Aholkularitza teknikoaren salmenta.

  16. Emakumearen Euskal Erakundea (Emakunde) administrazio-erakunde autonomoa.

    Argitalpenen salmenta, paperez zein elektronikoz, eta bidalketa.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

  17. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (Osalan) administrazio-erakunde autonomoa.

    Argitalpenen salmenta, paperez zein elektronikoz, eta bidalketa.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Laneko arriskuen arloko prestakuntza zerbitzuak.

    Lan istripuen datu estatistikoak hornitzea ikerketa helburu zehatzetarako.

    Dokumentazio zerbitzuak.

    Aholkularitza teknikoa eta auditoretzak.

    Azterketa de emaitzak.

    Azterketa zehapenak.

  18. Kontsumoaren Euskal Institutua, Kontsumobide administrazio-erakunde autonomoa.

    Material didaktikoaren eta argitalpenen salmenta, paperez zein elektronikoz, eta bidalketa.

    Mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulak.

    Europar Instituzioen edota Europar arloko Erakundeen proiektuetan lankidetza.