Arautegia

Inprimatu

245/2010 DEKRETUA, irailaren 21ekoa, Telekomunikazio-instalazioetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 6051
  • Xedapen-zk.: 245
  • Xedapen-data: 2010/09/21
  • Argitaratze-data: 2010/12/13

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Urriaren 30eko 1632/2009 Errege Dekretuak telekomunikazio-instalazioetako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Telekomunikazio-instalazioetako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Telekomunikazio-instalazioetako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen urriaren 30eko 1632/2008 Errege Dekretuaren babesean.

Telekomunikazio-instalazioetako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atereak dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko irailaren 21ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Telekomunikazio-instalazioetako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Telekomunikazio-instalazioetako teknikariaren titulua honako elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Telekomunikazio-instalazioak.

Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

Kodea: INSN-3 (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da telekomunikazio-instalazioak eta ikus-entzunezkoak, irrati-komunikazioen instalazioak eta instalazio domotikoak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionaltasuna eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Muntatzeko eta mantentzeko lanekin lotutako logistika ezartzea, eta azpiegituren, instalazioen eta tresneriaren dokumentazio teknikoa interpretatzea.

    2. Barneko telekomunikazio-instalazioak, ikus-entzunezkoak, domotikoak eta elektrikoak konfiguratzea eta kalkulatzea, eta horiek osatzen dituzten elementuen kokapena eta ezaugarriak zehaztea, arauzko zehaztapenak eta aginduak errespetatuta.

    3. Instalazioa edo tresneria muntatzeko edo mantentzeko aurrekontua egitea.

    4. Instalazioak eta tresneria muntatzeko edo mantentzeko lanei ekiteko baliabideak eta bitartekoak biltzea.

    5. Instalazioa dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzea, bere eskumeneko arazoak konponduz eta beste kontingentzia batzuen berri emanez, muntatze-lanen bideragarritasuna ziurtatzeko.

    6. Informatika-tresneria eta periferikoak muntatzea edo handitzea, eta horien funtzionamendua ziurtatzea eta egiaztatzea, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan.

    7. Oinarrizko softwarea, sistema eragileak eta aplikazioak instalatzea eta konfiguratzea, eta horien funtzionamendua ziurtatzea eta egiaztatzea, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan.

    8. Azpiegituren eta instalazioen osagaiak (kanalizazioak, kableatua, armairuak, euskarriak, besteak beste) muntatzeko teknikak erabilita muntatzea, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ingurumena errespetatuta.

    9. Tresneria (kamerak, seinale-prozesadoreak, telefonoguneak, besteak beste) programazio-tresnak erabilita eta funtzionamendua ziurtatuta instalatzea, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan.

    10. Instalazioak eta tresneria mantentzea eta konpontzea, horien elementuak egiaztatzeko, doitzeko edo ordezteko eragiketak eginez eta tresneria birprogramatuz eta funtzionamendua lehengoratuz, betiere kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ingurumena errespetatuta.

    11. Instalazioaren edo tresneriaren funtzionamendua egiaztatzea, proba funtzionalak eta egiaztatzekoak eginez, hura zerbitzuan jartzeko.

    12. Instalazioaren edo tresneriaren dokumentazio teknikoa eta administratiboa egitea, indarreko erregelamenduekin eta araudiarekin eta bezeroaren eskakizunekin bat etorriz.

    1. Instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan gauzatutako esku-hartzeetan segurtasuneko eta kalitateko protokoloak eta arauak eta ingurumena errespetatzekoak aplikatzea.

    2. Enpresaren antolamenduan integratzea, helburuak lortzen laguntzea eta lan-taldean gogoz parte hartzea, eta eginkizun horietan jarrera errespetuzkoa eta tolerantea izatea.

    3. Produkzioko helburuak betetzea, lan-taldearekin elkarlanean jardutea, eta erantzukizunaren eta tolerantziaren printzipioen arabera jardutea.

    4. Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek sorrarazitako lanpostuetara eta lan-egoera berrietara egokitzea.

    5. Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

    6. Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

    7. Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

    8. Enpresa txiki bat sortzea eta kudeatzea, eta produktuen bideragarritasuna, produkzioaren plangintza eta merkaturatzea aztertzea.

    9. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. Eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea, ELE043_2 (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0120_2: Eraikinetan edo eraikin multzoetan soinuko irrati-difusioko eta telebistako seinaleak hartzeko instalazioak muntatzea eta mantentzea (antenak eta kable bidezkoak).

      UC0121_2: Hiritarren esku dagoen telefonia-zerbitzura sartzeko instalazioak eta sarrera kontrolatzeko instalazioak muntatzea eta mantentzea (barne-telefonia eta bideo-atezaintza).

    2. Megafoniako, lokalen sonorizazioko eta telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatzea eta mantentzea, ELE188_2 (urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0597_2: Megafoniako eta lokalen sonorizazioko instalazioak muntatzea eta mantentzea.

      UC0598_2: Telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatzea eta mantentzea.

    3. Telefonia-sistemak eta datu-sare lokalen azpiegiturak muntatzea eta mantentzea, ELE189_2 (urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0599_2: Ahalmen txikiko telefonogunez osatutako telefonia-sistemak muntatzea eta mantentzea.

      UC0600_2: Datu-sare lokalen azpiegiturak muntatzea eta mantentzea.

  1. Lanbide-irudi honek mikroenpresetan eta enpresa txikietan eta ertainetan egingo du lan, batez ere pribatuetan, telekomunikazio-azpiegiturak, telebista-zirkuitu itxiko instalazioak eta segurtasun elektronikokoak, telefonoguneak eta ahots- eta datu-sareen azpiegiturak, megafonia- eta sonorizazio-instalazioak, irrati-komunikazioen instalazioak, sistema domotikoak eta informatika-tresneria muntatzeko eta mantentzeko arloetan, bere kontura zein besteren kontura.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.

    Antena-instalatzailea.

    Segurtasun-sistemen instalatzailea.

    Sare lokaletako eta telematikako teknikaria.

    Sare lokalen instalazioko eta mantentze-lanetako teknikaria.

    Telefonia-instalatzailea.

    Tresneria telefoniko eta telematikoen instalatzailea eta muntatzailea.

    Soinu-instalazioetako teknikaria.

    Megafonia-instalatzailea.

    Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.

    Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile eta mantentzailea.

    Irrati-sistemen muntatze eta mantentze-lanetako teknikaria.

Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Azpiegituren, instalazioen eta tresneriaren elementuak identifikatzea, eta, horretarako, planoak eta eskemak aztertzea, eta materialak eta aurreikusitako prozedurak ezagutzea, betiere muntatzeko eta mantentzeko lanekin lotzen den logistika ezartzeko.

    2. Krokisak eta eskemak egitea, eta lan horretan marrazketako eta irudikapen sinboliko normalizatuko bitartekoak eta teknikak erabiltzea, instalazioa konfiguratzeko eta kalkulatzeko.

    3. Instalazioen eta tresneriaren parametro tipikoak lortzea, kalkuluko prozedurak aplikatuz eta arauzko zehaztapen eta aginduei erreparatuta, instalazioa konfiguratzeko eta kalkulatzeko.

    4. Materialen eta eskulanaren kostua baloratzea, eta, horretarako, katalogoak eta obra-unitateak kontsultatzea, muntatzearen eta mantentzearen aurrekontua egiteko.

    5. Muntaiako eta segurtasuneko lanabesak, erremintak, tresneria eta bitartekoak hautatzea, eta, hala, obra-baldintzak aztertzea eta egin beharreko eragiketak aintzat hartzea, baliabideak eta bitartekoak metatzeko.

    6. Instalazioaren edo tresneriaren elementuen kokalekua eta zirkuituen trazadura identifikatzea eta markatzea, dokumentazio teknikoko planoak benetako kokalekuarekin lotuz, betiere instalazioa zuinkatzeko.

    7. Periferikoak eta osagaiak identifikatzea, mihiztatzea eta elkarrekin konektatzea, zehaztapen teknikoei jarraiki, informatika-tresneria eta periferikoak muntatzeko edo handitzeko.

    8. Programak instalatzeko eta kargatzeko prozedurak ezagutzea eta gauzatzea, fabrikatzailearen zehaztapenei jarraiki eta kalitate-irizpideak aplikatuta, oinarrizko softwarea, sistema eragileak eta aplikazioak instalatzeko eta konfiguratzeko.

    9. Mekanizazioko, konexioko, neurketako eta muntaiako teknikak aplikatzea eta, horretarako, tresneria, erremintak eta lanabesak maneiatzea ezarritako prozeduren arabera eta kalitate- eta segurtasun-baldintzei jarraituz, betiere azpiegituren osagaiak muntatzeko eta mantentzeko.

    10. Tresneria, euste-elementuak eta osagarriak kokatzea eta finkatzea eta muntaiako planoak eta zehaztapenak interpretatzea, segurtasun- eta kalitate-baldintzei jarraituz, betiere tresneria, instalazioak eta azpiegiturak muntatzeko.

    11. Tresneria eta elementu osagarriak konektatzeko eta lotzeko tekniken bitartez eta dokumentazio teknikoaren eskemen arabera konektatzea, azpiegiturak muntatzeko eta tresneria instalatzeko.

    12. Programak kargatzea edo iraultzea, fabrikatzailearen argibideei jarraiki eta kalitate-irizpideak aplikatuta, tresneria instalatzeko.

    1. Instalazioetan eta tresnerian disfuntzioen eta matxuren ondorioak eta kausak aztertzea eta aurkitzea eta, hala, neurtzeko tresneria erabiltzea eta emaitzak interpretatzea, betiere instalazioak eta tresneria mantentzeko eta konpontzeko.

    2. Tresneriaren konfigurazioa eta kontrol-softwarea egiaztatzea fabrikatzailearen argibideei jarraiki, instalazioak eta tresneria mantentzeko eta konpontzeko.

    3. Elementu akastunak ordeztea, tresneria desmuntatzea eta muntatzea eta beharrezkoak diren doikuntzak egitea, mantentze-planak eta kalitate- eta segurtasun-protokoloak aztertuta, instalazioak eta tresneria mantentzeko eta konpontzeko.

    4. Konexioak, softwarea, seinaleak eta parametro bereizgarriak, besteak beste, ezarritako tresneria eta protokoloak erabiliz eta kalitate- eta segurtasun-baldintzetan egiaztatzea, instalazioaren edo tresneriaren funtzionamendua egiaztatzeko.

    5. Mantentze-lanen fitxak, muntatze-lanen eta konponketen txostenak eta argibide-eskuliburuak betetzea, ezarritako prozedura eta formatuei jarraiki, instalazioaren edo tresneriaren dokumentazioa lantzeko.

    6. Kalitate-prozedurak, laneko arriskuen prebentziokoak eta ingurumenekoak aztertu eta deskribatzea, eta zehaztutako kasuetan egin beharreko ekintzak adieraztea, arau estandarizatuen arabera jokatzeko.

    7. Lan-taldearekin komunikazio eraginkorrak mantentzea, eta, horretarako, argibideak interpretatzea eta ematea, kontingentzien aurrean irtenbideak proposatzea eta taldekideen jarduerak koordinatzea, jarrera ireki eta arduratsuarekin, enpresaren antolamenduan integratzeko.

    8. Produkzio-prozesu bateko lan-jarduerak baloratzea eta prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea, lan-taldeetan parte hartzeko eta produkzio-helburuak lortzeko.

    9. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

    10. Ikasteko aukerak eta horiek lan-munduarekin duten erlazioa identifikatzea eta baloratzea, eta merkatuaren eskaintzak eta eskaerak aztertzea, hainbat lanpostutara egokitzeko.

    11. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuaren eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak.

    2. Instalazio domotikoak.

    3. Elektronika aplikatua.

    4. Mikroinformatika-tresneria.

    5. Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak.

    6. Oinarrizko instalazio elektrikoak.

    7. Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak.

    8. Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa.

    9. Irrati-komunikazioen instalazioak.

    10. Ingeles teknikoa.

    11. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    12. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    1. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 12 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira. Edonola ere, titulazioa lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen edukiak barnean hartu beharko dituzte edo lanbide-arloarekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da egiaztagiri bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan egindako produkzio-jardueretan.

Telekomunikazio-instalazioetako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Erdi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  2. Hemezortzi urte beteta izanez gero eta dagokion salbuespenaren kaltetan izan gabe, lanbide-arlo bereko heziketa-zikloetan proba bidez sartzeko; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen batxilergoaren modalitate berekoak direnean.

  3. Batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen, eduki, iraupen, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu eta ebaluazio-irizpide berekoak badira. Horiek Lanbide Heziketako tituluen gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege-dekretuetan daude ezarrita. Nolanahi ere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. Edozein titulutako «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikariaren ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. «Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  6. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatzen badute, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  7. Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

Errege-dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko irailaren 21ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa

0237 1. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak 105 2.a

0238 2. Instalazio domotikoak 126 2.a

0359 3. Elektronika aplikatua 231 1.a

0360 4. Mikroinformatika-tresneria 165 1.a

0361 5. Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak 165 1.a

0362 6. Oinarrizko instalazio elektrikoak 264 1.a

0363 7. Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak 105 2.a

0364 8. Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa 126 2.a

0365 9. Irrati-komunikazioen instalazioak 132 1.a

E100 10. Ingeles teknikoa 33 1.a

0366 11. Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 2.a

0367 12. Enpresa eta ekimen sortzailea 63 2.a

0368 13. Lantokiko prestakuntza 380 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua: Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak.

    Kodea: 0237.

    Kurtsoa: 2.a.

    Iraupena: 105 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunen elementuak identifikatzen ditu eta horiek osatzen dituzten sistemak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunei buruzko araudia aztertu du.

        2. Zona komunen eta pribatuen elementuak identifikatu ditu.

        3. Telekomunikazio-azpiegitura komuna osatzen duten instalazio motak deskribatu ditu.

        4. Telekomunikazio-azpiegitura komun baten barrutien (goikoa eta behekoa) eta erregistroen (lotura, bigarren mailakoa, eta abar) motak eta funtzioak deskribatu ditu.

        5. Kanalizazio motak identifikatu ditu (kanpokoa, loturakoa, nagusia, eta abar).

        6. Telekomunikazio-azpiegitura komuna osatzen duten sare motak (elikatze-sarea, banaketa-sarea, sakabanatze-sarea eta barne-sarea) deskribatu ditu.

        7. Konexio-elementuak identifikatu ditu.

        8. Sistema bakoitzaren (telebista, telefonia, segurtasuna, eta abar) funtzioa eta ezaugarriak zehaztu ditu.

      2. Etxebizitzetarako eta eraikinetarako telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazio txikiak konfiguratzen ditu, eta instalazio horiek osatzen dituzten elementuak zehazten eta osagaiak eta ekipoak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren zehaztapen teknikoak identifikatu ditu.

        2. Telekomunikazio-azpiegitura komunaren araudia eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatu du instalazioaren konfigurazioan.

        3. Aplikatzekoak diren tresna informatikoak erabili ditu.

        4. Instalazioaren elementuen eta ekipoen parametroak kalkulatu ditu.

        5. Instalazioaren krokisak eta eskemak eskatzen den kalitatearekin egin ditu.

        6. Sinbologia normalizatua erabili du.

        7. Zehaztapen funtzionalak, teknikoak eta arauzkoak betetzen dituzten ekipoak eta materialak hautatu ditu.

        8. Hautatutako irtenbideari dagokion aurrekontua egin du.

      3. Etxebizitzetarako eta eraikinetarako telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioak muntatzen ditu eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzen du eta muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatu du (planoak, eskemak, araudia, eta abar).

        2. Instalazioaren zuinketa egin du.

        3. Kanalizazioak kokatu eta finkatu ditu.

        4. Mastak eta dorretxoak, besteak beste, muntatzeko lanak egin ditu.

        5. Seinaleak hartzeko elementuak eta buruko tresneriaren elementuak kokatu eta finkatu ditu.

        6. Instalazioaren sistemen kableatua zabaldu du (telebista, telefonia, barne-komunikazioa, segurtasuna, eta abar).

        7. Instalazioaren elementuen eta ekipoen konexioak egin ditu.

        8. Muntatzeko eragiketetan kalitate-irizpideak aplikatu ditu.

      4. Telekomunikazio-azpiegitura komunetako instalazioen elementuak egiaztatzen eta muntatzen ditu, parametro adierazgarriak neurtuz eta emaitzak interpretatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren sistemen unitateak eta parametroak deskribatu ditu (antenaren eta anplifikadoreen irabazia, direktibitatea, banda-zabalera, ahuldurak, interferentziak, eta abar).

        2. Informazioa lortzeko tresna informatikoak erabili ditu: errepikagailuen egoera, sateliteen kokalekua, eta abar.

        3. Seinaleak hartzeko elementuak orientatu ditu.

        4. Instalazioaren sistemetan seinaleen parametro adierazgarriak neurtu ditu.

        5. Instalazioaren parametro bereizgarriak neurtu ditu.

        6. Proba funtzionalak eta doikuntzak egin ditu.

      5. Telekomunikazio-azpiegitura komunaren ekipoetan eta instalazioetan matxurak eta disfuntzioak aurkitzen ditu, eta, horretarako, hautemateko teknikak aplikatzen ditu eta disfuntzioa eta berau sortzen duen kausa lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Funtzionamendu-parametroak neurtu ditu, berariazko bitartekoak, ekipamenduak eta tresnak erabiliz.

        2. Matxurak diagnostikatzeko erreminta eta tresna egokiekin egin du lan.

        3. Matxura edo disfuntzioen sintomak identifikatu ditu.

        4. Matxuraren balizko kausen hipotesiak planteatu ditu, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

        5. Disfuntzioa eragin duen azpisistema, ekipoa edo elementua aurkitu du.

        6. Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun du.

      6. Telekomunikazio-azpiegituren instalazioak konpontzen ditu disfuntzioak zuzentzeko teknikak aplikatuz eta, hala badagokio, osagaiak ordezkatzeko teknikak aplikatuz, betiere fabrikatzaileen gomendioak kontuan izanik.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Matxura konpontzeko jardunaren sekuentzia landu du.

        2. Matxura eragin duten osagaiak konpondu edo, hala badagokio, ordezkatu ditu.

        3. Instalatutako elementu berriaren bateragarritasuna egiaztatu du.

        4. Ekipamenduaren edo instalazioaren funtzionamendu normalerako baldintzak berrezarri ditu.

        5. Mantentze-lanak eskatzen den kalitatearekin egin ditu.

        6. Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun du.

        7. Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen txostena/memoria egin du.

      7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta mekanizatzeko eta muntatzeko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Eraikinetako eta etxebizitzetako telekomunikazio-azpiegitura komunetako instalazioak muntatzeko eta mantentzeko eragiketak poluzio hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

        7. Ingurumeneko poluzio akustikoko eta ikus-poluzioko, besteak beste, balizko iturburuak identifikatu ditu.

        8. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        9. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Telekomunikazio-azpiegituretako elementuak identifikatzea.

        Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioen eta megafonia- eta segurtasun-instalazioen eskemak interpretatzea.

        Osagaiak, erremintak eta ekipoak interpretatzea.

        Eraikinetako telekomunikazio-zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia (telekomunikazio-azpiegitura komunak).

        Lurreko telebista digitala: aplikatzekoa den araudia.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioak: barrutia eta erregistroak. Kanalizazioak eta sareak.

        Antenak eta transmisio-lineak: uhin elektromagnetikoak, espektro irrati-elektrikoa, seinalearen modulazio motak, telebista analogikoa, telebista digitala, TDTa. Satelite bidezko telebista digitala, irrati-antenak.

        Telebista-antenak: antena-sistemen egitura orokorra. Motak eta elementuak.

        Barne-telefonia eta interkomunikazioa: telefoniaren printzipioak, barne-telefoniako sistemak (multimedia eta PABX), interkomunikazio-sistemak (ahotsa eta irudia), banaketa mota, kontzeptuak eta aplikazio-esparrua.

        Telefono-sareak.

        Telefono-kommutazioa. Dei motak.

        Telefono-zentralak: tipologia, ezaugarriak eta hierarkiak.

        Telefonia mugikorra.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunaren instalazioen sinbologia.

        Interfonia eta bideo-atezaintzako sistemak: oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio-esparrua.

        Megafonia-instalazioak: oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio-esparrua.

        Segurtasun-instalazioak (sutea, intrusioa eta sarbideen kontrola): oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio-esparrua.

        Sare digitalak eta garatzeko bidean diren teknologiak.

        ISDN telefonia digitala: erabiltzailearen sarbidea. Sarbide-kanalak.

        Jarduera egitean arduraz jardutea.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

      2. Eraikinetako telekomunikazio-azpiegituretako instalazio txikiak konfiguratzea.

        Instalazioaren elementuen eta tresneriaren parametroak kalkulatzea.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunetako instalazio txikien eskemak egitea.

        Telefonia eta interkomunikazioko, megafoniako eta segurtasuneko instalazioen eskemak egitea (suteen aurkakoa, intrusioaren aurkakoa, atezaintza automatikoa eta bideo-atezaintza, besteak beste).

        Instalazioaren osagaiak fabrikatzaileen katalogoetan hautatzea.

        Hautatutako irtenbideari dagokion aurrekontua egitea.

        Eraikinetako telekomunikazio-zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia (telekomunikazio-azpiegitura komunak).

        Instalazioak diseinatzeko eta kalkulatzeko teknikak.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunetako proiektuak lantzeko software-erremintak: konfigurazioa, kalkulua, aurrekontuak eta abar.

        Antena-instalazioak konfiguratzeko elementuak: parabolak, mastak, dorreak eta muntatzeko osagarriak.

        Buruko tresneria (lurreko telebista eta satelite bidezkoa).

        Banaketarako elementuak.

        Sareak: kableak, zuntz optikoa eta interkonexioko elementuak.

        Telebista- eta irrati-antena indibidualeko instalazioak, baita telekomunikazio-azpiegitura komunekoak ere.

        Elementuak eta zatiak. Tipologia. Ezaugarriak.

        Telefoniako eta interkomunikazioko instalazioak konfiguratzeko elementuak.

        Ekipoak eta elementuak.

        Telefono bidezko transmisioa: transmisio-bideak. Transmisio moduak.

        Megafonia-instalazioak konfiguratzeko elementuak.

        Segurtasun-instalazioak eta sarbideak konfiguratzeko elementuak.

        Barne-komunikazioko sistemak, atezain automatikoak eta bideo-atezainak.

        Transmisio-bideak: kableak, zuntz optikoa, DRDI, ADSL, eta telefoniako eta interkomunikazioko instalazioetako interkonexio-elementuak.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunaren instalazioetan erabiltzen den sinbologia.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunari buruzko arauak errespetatzea instalazioak diseinatzean eta konfiguratzean.

        Eskemak egitean sinbologia normalizatuari arreta jartzea.

      3. Eraikinetako telekomunikazio-azpiegituretako instalazioak muntatzea.

        Instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatzea (planoak, eskemak, araudia, eta abar).

        Instalazioa zuinkatzea.

        Instalazioaren osagaiak muntatzea: kanalizazioak, mastak, seinaleak hartzeko elementuak eta buruko tresneriaren elementuak.

        Instalazioko sistemak kableatzea eta konektatzea (megafonia, telebista, telefonia, segurtasuna, interkomunikazioa, atezaintza eta bideo-atezaintza).

        Telekomunikazio-azpiegitura komuneko instalazioen dokumentazioa eta planoak.

        Antena-instalazioak muntatzeko berariazko teknikak:

        Lurreko antenen orientazioa.

        Antena parabolikoen orientazioa.

        Antenen ainguraketa.

        Antenen konexioa.

        Banaketa-sarea.

        Segurtasun-instalazioaren oinarrizko zatiak osatzen dituzten elementuak instalatzeko eta konektatzeko metodoak.

        Megafonia-instalazioak muntatzeko berariazko teknikak.

        Telefonia eta interkomunikazioko instalazioak muntatzeko berariazko teknikak:

        Telefonia analogikoa: erabiltzailearen linea, kanpokoa, hargunea. Ekipo osagarriak.

        ISDN: sare-amaiera, erabiltzaile-instalazioa. Bus pasiboa. ISDNren zerbitzu eramaileak.

        Telefonoguneak: motak, terminalen instalazioa.

        ADSL bidezko datu-sareen instalazioa: etxebizitzan eta eraikin batean.

        Barne-komunikazioko instalazioak, atezain automatikoa eta bideo-atezaina.

        Muntatzeko erremintak eta tresnak.

        Norberaren eta ekipoen segurtasunerako arauak: instalatzailearen segurtasuna, erorketa-arriskuak, bitartekoak edo laneko erremintak egoki finkatzea, eta deskarga elektrikoak gertatzeko aukera.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioak muntatzeko kalitatea.

        Muntatzeko eragiketetan kalitate-irizpideei arreta eskaintzea.

        Ekipoen eta pertsonen segurtasun-arauak errespetatzea.

      4. Telekomunikazio-azpiegituretako instalazioen elementuak eta parametroak egiaztatzea, doitzea eta neurtzea.

        Errepikagailuen egoera, sateliteen kokalekua eta abar zehazteko aplikazio informatikoak maneiatzea.

        Antenak orientatzea.

        Parametro adierazgarriak neurtzea.

        Proba funtzionalak eta doikuntzak egitea.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunetako instalazioetan neurketak egiteko tresnak eta prozedurak.

        Seinalea espektroaren bitartez neurtzea.

        Bitarteko Frekuentziako eremu-neurgailuak eta simulagailuak.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunetako instalazioen funtzionamendu-parametroak:

        Antenaren irabazia.

        Direktibitatea.

        Banda-zabalerak.

        Inpedantzia.

        Ahuldurak, uhin geldikorreko erlazioa, aurrera/atzera erlazioa, interferentziak, eta abar.

        Kalitate-parametroak:

        Telebista digitalerako instalazio bateko hargunearen seinalea.

        Buruko irteera.

        Antenan jasotako seinalea.

        Banaketa-sareko sarrera.

        Telekomunikazio-azpiegitura komuneko instalazioa zerbitzuan jartzeko eragiketak.

        Zerbitzuan jartzeko dokumentuak: instalazioaren proiektu teknikoa, obra-amaierako ziurtagiria eta buletina, proben protokoloa, eta telekomunikazio-instalatzaileen erregistroa.

        Telekomunikazio-azpiegitura komuneko instalazioetan neurketak egiteko prozedurak eta aparatuak erabiltzeko arauak errespetatzea.

      5. Telekomunikazio-azpiegituretako ekipoen eta instalazioen matxurak eta disfuntzioak aurkitzea.

        Funtzionamendu-parametroak neurtzea, berariazko bitartekoak, ekipamenduak eta tresnak erabiliz.

        Matxura edo disfuntzioen sintomak identifikatzea.

        Matxuraren balizko kausen hipotesiak planteatzea, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

        Disfuntzioa eragin duen azpisistema, ekipoa edo elementua aurkitzea.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunetako, megafoniako eta segurtasuneko instalazioen ohiko matxurak.

        Matxurak diagnostikatzeko teknikak.

        Berraztertzeko irizpideak eta puntuak.

        Eragiketa programatuak.

        Erabili beharreko tresneria eta bitartekoak. Neurtzeko tresnak.

        Segurtasun-araudia. Ekipoak eta elementuak. Babesteko, seinaleztatzeko eta segurtasuneko neurriak.

        Proposatutako jardueretan autonomiaz jardutea.

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko arreta eta errespetua azaltzea.

      6. Eraikinetako telekomunikazio-azpiegituretako instalazioak konpontzea.

        Matxura simulatuen konponketak egitea.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunak, eta megafoniako eta segurtasuneko instalazioak konpontzeko eta mantentzeko erremintak eta tresnak.

        Matxurak konpontzeko teknikak.

        Konponketak kudeatzeko kalitate-irizpideak.

        Mantentze-jardunetan kalitate-eskakizunei arreta jartzea.

        Proposatutako jardueretan autonomiaz jardutea.

      7. Segurtasuna, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.

        Muntatzeko eta mantentzeko eragiketetako istripurik ohikoenen kausak eta laneko arriskuak identifikatzea, hartu beharreko segurtasun eta babes pertsonaleko neurriei dagokienez.

        Lanetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (NBE) erabiltzea.

        Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

        Telekomunikazio-azpiegitura komuneko instalazioak muntatzeko segurtasun-arauak.

        Telekomunikazio-azpiegitura komuneko instalazioak muntatzeko segurtasun-bitartekoak eta -ekipoak.

        Proposatutako jardueretan autonomiaz jardutea.

        Segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzea.

  2. lanbide-modulua: Instalazio domotikoak.

    Kodea: 0238.

    Kurtsoa: 2.a.

    Iraupena: 126 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Etxebizitzetako instalazio automatizatuak konfiguratzen dituzten sistema automatikoak eta eremuak identifikatzen ditu, eta funtzionamendua, ezaugarriak eta aplikatzekoak diren arauak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Etxeko automatizazioen tipologiak ezagutu ditu.

        2. Etxebizitzetako sare automatikoen funtzionamenduaren printzipioak ezagutu ditu.

        3. Kontrol, erosotasun, segurtasun, energia eta telekomunikazioen arloetako aplikazio automatikoak ezagutu ditu.

        4. Etxebizitzen automatizazioari aplikatutako teknologiak deskribatu ditu.

        5. Gisa horretako instalazioetako eroaleen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

        6. Instalazio automatizatua osatzen duten ekipoak eta elementuak identifikatu ditu eta horien dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        7. Etxebizitzetako instalazio automatizatuei dagokienez indarrean dagoen araudia kontsultatu du.

        8. Instalazioaren elementuak eta eskemetan agertzen diren sinboloak erlazionatu ditu.

      2. Sistema teknikoak konfiguratzen ditu, sistema horiek hautatu izana justifikatzen du eta horien funtzionamendua ezagutzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kontrol-sistemaren arabera, etxebizitzetako eta eraikinetako instalazio automatizatuen motak deskribatu ditu.

        2. Transmisio-teknikak ezagutu ditu.

        3. Sentsore eta eragingailu motak identifikatu ditu.

        4. Instalazio automatizatuen protokoloak deskribatu ditu.

        5. Eremuko bus-sistema deskribatu du.

        6. Automata programagarriak kontrolatutako sistemak deskribatu ditu.

        7. Korronte eramaile bidezko sistemak deskribatu ditu.

        8. Hari gabeko sistemak deskribatu ditu.

        9. Sistema bakoitzerako konfigurazio-software egokia erabili du.

        10. Dokumentazio teknikoa erabili du.

      3. Etxebizitzetako instalazio automatizatu txikiak muntatzen ditu eta berauek osatzen dituzten elementuak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioak konfiguratzeko beharrezko krokisak eta eskemak egin ditu.

        2. Instalazioaren elementuen eta ekipoen parametroak zehaztu ditu.

        3. Automata programagarria duen sistema domotiko baterako sentsoreak eta eragingailuak konektatu ditu.

        4. Eremuko bus bidezko sistema baten kableatua egin du.

        5. Eremuko bus, korronte eramaile eta hari gabeko sare bidezko sistema domotiko baten sentsoreak, eragingailuak, kontrol-elementuak eta gainbegiratzeko elementuak muntatu ditu.

        6. Funtzionamendu zuzena egiaztatu du.

        7. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

        8. Indarrean dagoen araudia aplikatu du.

      4. Instalazio domotiko baten kontrol-eremuak muntatzen ditu, betiere ezarritako prozedurei jarraituz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalatzea aurreikusten den materialak hautatzeko katalogo komertzialak kontsultatu ditu.

        2. Elementuetako bakoitzerako erreminta eta ekipo egokiak erabili ditu.

        3. Zehaztapen funtzionalak, teknikoak eta arauzkoak eta instalazioaren obrako zehaztapenak hobe betetzen dituen aukera hautatu du.

        4. Proposatutako irtenbidea konfiguratzeko krokisak eta eskemak egin ditu.

        5. Sistemaren ezaugarrien arabera zabaldu du kableatua.

        6. Finkatutako zehaztapenen arabera eta fabrikatzailearen eskuliburuaren arabera programatu ditu kontrol-elementuak.

        7. Instalazioa zerbitzuan jarri du.

        8. Hautatutako irtenbideari dagokion aurrekontua egin du.

        9. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      5. Instalazio domotikoak mantentzen ditu, sistemaren zehaztapenei jarraituz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Koordinatuta funtzionatzeko doitu ditu kudeaketa-eremuak.

        2. Sareko distortsio-parametro elektrikoak neurtu ditu.

        3. Mantentze-lanen mende dauden elementuak identifikatu ditu.

        4. Ordeztutako elementuaren bateragarritasuna egiaztatu du.

        5. Mantentze-lan zuzentzaileen kasuan, matxura eta matxura-partean adierazitakoa bat datozela egiaztatu du.

        6. Instalazioa zerbitzuan jartzeko beharrezko doitasunarekin egin ditu probak, egiaztapenak eta doikuntzak, betiere dokumentazio teknikoan zehaztutakoari jarraituz.

        7. Kalitate-planari dagozkion desadostasunen txostena landu du.

      6. Ebaluazio-irizpideak:

        1. Koordinatuta funtzionatzeko doitu ditu kudeaketa-eremuak.

        2. Sareko distortsio-parametro elektrikoak neurtu ditu.

        3. Mantentze-lanen mende dauden elementuak identifikatu ditu.

        4. Disfuntzioaren balizko kausen hipotesiak proposatu ditu, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

        5. Funtzionamendu-parametroak neurtu ditu, tresna eta software egokiak erabiliz.

        6. Esku hartzeko prozedura tekniko bat erabiliz aurkitu du matxura.

        7. Matxura konpondu du.

        8. Gertakarien txostena egin du.

        9. Garatutako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egin du betiere formatu egokian, eta horrela matxuren historikoa eguneratzeko aukera izango du.

        10. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak deskribatu ditu (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste), baita mekanizazioko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua ere (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste).

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Instalazio domotikoak eta horiekin lotzen diren instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanak poluzio hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

        7. Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

        8. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        9. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Instalazio domotikoak, erabilera-eremuak.

        Etxebizitza batean automatizatu daitezkeen funtzioak identifikatzea.

        Erabilitako transduktoreak aztertzea.

        Aplikazio-eremuak identifikatzea.

        Instalazioa osatzen duten elementuak identifikatzea.

        Etxebizitzei aplikatutako sistema domotikoak.

        Magnitude fisiko nagusien transdukzioa (tenperatura, tentsioa, abiadura, eta argiztapena, besteak beste).

        Instalazio domotikoen aplikazio-eremuak.

        Instalazio domotikoaren oinarrizko elementuak: sentsoreak, eragingailuak, kontrol-gailuak eta elementu osagarriak.

        Zorrotz jokatzea dokumentazio teknikoa erabiltzean.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

      2. Etxebizitzen automatizazioan aplikatutako sistema teknikoak.

        Automatizazio-sistemak identifikatzea: ezaugarriak, funtzioak eta tipologia.

        Konfigurazioak identifikatzea.

        Konfigurazio-tresna informatikoak aztertzea.

        Automata programagarri bidezko automatizazio-sistemak.

        Eremuko bus gisako kableatu bereziko sistemak.

        Korronte eramaile bidezko sistemak.

        Hari gabeko sistemak.

        Sistema domotikoak konfiguratzeko metodoak.

        Konfigurazioko tresna informatikoak.

        Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

        Zorrotz jokatzea dokumentazio teknikoa erabiltzean.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

      3. Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuen muntaia.

        Instalazio txikiak osatzeko planoak eta eskemak egitea.

        Muntaia egiteko beharrezko tresnak hautatzea.

        Erabili beharreko elementuak eta materialak prozedura normalizatuaren arabera prestatzea.

        Kableen eta ekipoen kanalizazioak eta konexioak muntatzea.

        Programak kargatzea eta instalazioa funtzionalki osatzen duten parametroak sartzea.

        Funtzionamendu zuzena egiaztatzea.

        Etxebizitzetako instalazio automatizatuei dagokienez indarrean dagoen araudia.

        Elementuen sinbologia.

        Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

        Etxebizitzetan instalazio domotikoen elementuak kokatzeko eta muntatzeko metodoak, betiere aplikazio-eremuaren arabera.

        Sistema automatikoak aurreinstalatzeko elementuak: kanalizazioak, tutuak, kaxak, egitura, eta abar.

        Muntaia gauzatzeko teknikak: kableatua, gailuen konexioak, gailuen instalazioa, sentsoreen eta eragingailuen konfigurazioa.

        Elementuak konfiguratzeko eta programatzeko teknikak.

        Eskema elektrikoak irudikatzeko arauak betetzea.

        Zereginak gauzatzean ezarritako epeak errespetatzea.

        Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

        Kalitate-irizpideak errespetatzea.

      4. Etxebizitzetako aplikazio-eremuen muntaia.

        Hainbat aplikazio hartuko dituzten instalazioak konfiguratzeko planoak eta eskemak egitea.

        Beharrezko erremintak hautatzea.

        Erabili beharreko elementuak eta materialak prozedura normalizatuaren arabera prestatzea.

        Kableen eta ekipoen kanalizazioak eta konexioak muntatzea.

        Programak kargatzea eta parametro egokiak sartzea.

        Funtzionamendu zuzena egiaztatzea.

        Proiektuen memoria teknikoa egitea.

        Hainbat aplikazio-esparru duten instalazioak. Hainbat sistemaren arteko koordinazio-metodoak.

        Etxebizitza domotikoetako instalazioetako berariazko kableatuak eta kableatu arruntak.

        Etxebizitzetako aplikazio-eremuak programatzeko eta zerbitzuan jartzeko metodoak.

        Etxebizitza domotiko baten aplikazio-eremuak planifikatzeko metodoa.

        Instalazioetako proiektuak egiteko faseak.

        Eskema elektrikoak irudikatzeko arauak betetzea.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa betetzea.

        Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

        Kalitate-irizpideak errespetatzea.

      5. Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuak mantentzea.

        Mantentze-lan zuzentzaileen eta prebentiboen eragiketak gauzatzea.

        Instalazioaren parametroak neurtzea eta interpretatzea.

        Elementu sentsoreetan doikuntzak egitea.

        Sistema domotikoetako berariazko neurketa-tresnak.

        Kontrol-elementuen doikuntzak.

        Instalazio domotikoetako mantentze-lan zuzentzaileak eta prebentiboak.

        Sistema domotikoetako eremuak mantentzeko lanak. Instalazio domotikoetako sistemak mantentzeko lanak.

        Segurtasuneko bitartekoak eta ekipoak.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

        Arduraz jokatzea lanean.

        Zorrotz jokatzea neurtzeko aparatuak konektatzean eta doitzean.

        Kalitate-irizpideak errespetatzea.

      6. Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuetako matxurak.

        Instalazioak dituen sintomei eta ondorioei erreparatuta matxura identifikatzea.

        Instalazioak diagnostikatzean eta konpontzean erabilitako erremintak hautatzea.

        Multzo funtzionala eta matxura eragin duten ekipoa edo osagaiak aurkitzea.

        Elementuak aldatzea edo ordeztea.

        Matxurak diagnostikatzeko hipotesiak formulatzea.

        Matxuraren kausa edo kausak hautemateko jardun-planak egitea.

        Instalazio domotikoetako gertakarien txostenak egitea.

        Instalazio automatizatuetako ereduzko matxurak: sintomak eta ondorioak.

        Matxurak diagnostikatzeko teknikak: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun-elementuak.

        Instalazio domotikoetako matxurak konpontzeko metodoak. Sistema domotikoetako mekanismoak eta hargailuak berrezartzeko prozesua.

        Instalazio domotikoetako gertakarien txostenak.

        Autonomiaz jardutea matxurak ebaztean.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

        Zorrotz jokatzea neurtzeko aparatuak konektatzean eta doitzean.

        Kalitate-irizpideak errespetatzea.

      7. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.

        Arriskuak identifikatzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko eta ingurumen-babesari buruzko neurriak zehaztea.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan laneko arriskuei aurrea hartzeko planak interpretatzea.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Jatorri elektrikoko laneko arriskuak.

        Laneko arriskuen prebentzioko neurriak.

        Norbera babesteko ekipamendua.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

        Ingurumena babesteko araudia.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

        Ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

  3. lanbide-modulua: Elektronika aplikatua.

    Kodea: 0359.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 231 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Korronte zuzeneko zirkuitu elektrikoen kalkuluak eta neurketak egiten ditu, oinarrizko printzipioak eta kontzeptuak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Osagai elektrikoak ezaugarrien eta portaeraren arabera sailkatu ditu.

        2. Zirkuitu elektrikoen eskemetan sinbologia normalizatua identifikatu du.

        3. Magnitude elektrikoak eta horien unitateak identifikatu ditu.

        4. Potentzia, energia eta errendimendu elektrikoen kalkuluak egin ditu.

        5. Elektrizitatearen eragin kimikoak eta termikoak ezagutu ditu.

        6. Korronte zuzeneko zirkuitu elektrikoen kalkuluak egin ditu.

        7. Zirkuitu elektrikoen neurketak egin ditu (tentsioa, intentsitatea, besteak beste).

      2. Elektromagnetismoaren oinarrizko printzipioak ezagutzen ditu eta, horretarako, eremu magnetikoen eta korronte elektrikoen arteko elkarreraginak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Imanen eta sortzen dituzten eremu magnetikoen ezaugarriak ezagutu ditu.

        2. Korronte elektrikoek zeharkatzen dituzten eroaleek sortutako eremu magnetikoak ezagutu ditu.

        3. Magnitude elektromagnetiko nagusiak eta horien unitateak identifikatu ditu.

        4. Eremu magnetiko batek korronte elektrikoen gainean duen ekintza ezagutu du.

        5. Faraday-ren esperientziak deskribatu ditu.

        6. Autoindukzioaren fenomenoa deskribatu du.

        7. Interferentzia elektromagnetikoaren fenomenoa deskribatu du.

      3. Korronte alterno monofasiko eta trifasikoko zirkuitu elektrikoen kalkuluak eta neurketak egiten ditu, oinarrizko printzipioak eta kontzeptuak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Seinale alternoaren ezaugarriak identifikatu ditu.

        2. Sinbologia normalizatua identifikatu du.

        3. Korronte alterno monofasikoko zirkuituetan tentsioa, intentsitatea, potentzia eta potentzia-faktorea kalkulatu ditu.

        4. Tentsioa, intentsitatea, potentzia eta potentzia-faktorea neurtu ditu.

        5. Potentzia-faktorea zuzentzeko modua identifikatu du.

        6. Erresonantziaren kontzeptua eta horren aplikazioak deskribatu ditu.

        7. Harmonikoak eta horien eraginak identifikatu ditu.

        8. Hiru eta lau hariko banaketa-sistemak deskribatu ditu.

        9. Hargailu trifasikoen konexio moduak identifikatu ditu.

      4. Zirkuitu analogikoak muntatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Seinaleko eta potentziako zirkuitu analogikoen hainbat tipologia deskribatu ditu.

        2. Zirkuitu analogikoen funtsezko parametro eta ezaugarriak deskribatu ditu.

        3. Osagaiak identifikatu ditu, eta dagozkien sinboloekin lotu ditu.

        4. Oinarrizko zirkuitu analogikoak muntatu edo simulatu ditu.

        5. Bihurketa-zirkuitu analogiko/digitalak muntatu edo simulatu ditu.

        6. Funtzionamendua egiaztatu du.

        7. Funtsezko neurketak egin ditu.

        8. Zirkuitu analogikoen benetako aplikazioak deskribatu ditu.

        9. Disfuntzioak konpondu ditu.

      5. Elikatze-iturrien ezaugarriak eta aplikazioak zehazten ditu, haien bloke funtzionalak identifikatzen ditu eta seinale tipikoak neurtu edo bistaratzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Osagaiak eta blokeak ezagutu ditu eta dagokien sinboloarekin erlazionatu ditu.

        2. Blokeen funtzionamendua deskribatu du.

        3. Elikatze-iturri linealen eta kommutatuen arteko desberdintasunak deskribatu ditu.

        4. Iturri mota bakoitzaren benetako aplikazioak deskribatu ditu.

        5. Funtsezko neurketak egin ditu.

        6. Seinaleak bistaratu ditu.

        7. Disfuntzioak konpondu ditu.

      6. Eragiketa-anplifikadoreak dituzten zirkuituak muntatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eragiketa-anplifikadoreak dituzten zirkuituen oinarrizko konfigurazioak identifikatu ditu.

        2. Parametro bereizgarriak identifikatu ditu.

        3. Funtzionamendua deskribatu du.

        4. Eragiketa-anplifikadoreak dituzten oinarrizko zirkuituak muntatu edo simulatu ditu.

        5. Funtzionamendua egiaztatu du.

        6. Funtsezko neurketak egin ditu.

        7. Eragiketa-anplifikadoreak dituzten zirkuituen benetako aplikazioak deskribatu ditu.

        8. Disfuntzioak deskribatu ditu, eta osagaiaren hutsegitearekin lotu ditu.

        9. Disfuntzioak konpondu ditu.

      7. Zirkuitu logiko digitalak muntatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zenbakitzeko eta kodeak jartzeko hainbat sistema erabili du.

        2. Funtsezko funtzio logikoak deskribatu ditu.

        3. Zirkuitu logikoak sinbologia egokiaren bidez irudikatu ditu.

        4. Zirkuitu konbinazionaletan eta sekuentzialetan sarrerak eta irteerak erlazionatu ditu.

        5. Oinarrizko zirkuitu digitalak muntatu edo simulatu ditu.

        6. Bihurketa-zirkuitu digital/analogikoak muntatu edo simulatu ditu.

        7. Funtzionamendua egiaztatu du.

        8. Oinarrizko matxurak konpondu ditu.

      8. Zirkuitu mikroprogramagarriak ezagutzen ditu, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mikroprozesadore baten eta mikrokontroladore baten egitura identifikatu du.

        2. Elementu programagarriekin (memoriak, atakak, besteak beste) lotutako logika deskribatu du.

        3. Elementu programagarriak dituzten oinarrizko aplikazioak deskribatu ditu.

        4. Entrenagailu didaktikoetan edo antzekoetan aplikazio-programak kargatu ditu.

        5. Parametro-aldaketak egin ditu.

        6. Funtzionamendua egiaztatu du.

    2. Edukiak:

      1. Korronte zuzenean kalkuluak eta neurketak egitea.

        Material eta osagai elektrikoak ezaugarrien eta portaeraren arabera sailkatzea.

        Sinbologia elektrikoa identifikatzea.

        Zirkuitu elektrikoen eskemak interpretatzea.

        Magnitude elektriko nagusiak eta horien unitateak identifikatzea.

        Korronte zuzeneko zirkuitu elektrikoen kalkuluak egitea.

        Neurketa-tresnak maneiatzea.

        Zirkuituetan magnitude elektrikoak neurtzea (tentsioa, intentsitatea eta beste batzuk).

        Elektrizitatearen sorkuntza eta kontsumoa.

        Funtsezko magnitude elektrikoak.

        Elektrizitatearen funtsezko legeak.

        Osagai pasiboak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak:

        Erresistentziak.

        Kondentsadoreak.

        Harilak.

        Sorgailu eta hargailu elektrikoak elkartzea.

        Potentzia, energia eta errendimendu elektrikoa.

        Neurgailuak. Neurtzeko prozedurak.

        Elektrizitatearen eragin kimikoak eta termikoak.

        Energia-sorkuntza:

        Baliabideak optimizatzea.

        Ingurumen-inpaktua murriztea.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

        Energia-iraunkortasunarekiko jarrera positiboa izatea.

      2. Elektromagnetismoaren oinarrizko printzipioak ezagutzea.

        Imanen eta sortzen dituzten eremu magnetikoen ezaugarriak sailkatzea.

        Magnitude elektromagnetiko nagusiak eta horien unitateak identifikatzea.

        Magnitude magnetikoen kalkuluak egitea.

        Elektroimanen zirkuitu magnetikoen kalkuluak egitea.

        Magnetismoa.

        Korronte elektriko batek sortutako eremu magnetikoa: elektroimana.

        Magnitude magnetikoak.

        Eremu magnetikoen eta korronte elektrikoen arteko elkarreraginak.

        Magnetizazio-kurbak. Histeresi magnetiko.

        Eremu magnetikoen barruan dauden korronteen gaineko indarrak.

        Indar elektroeragile induzituak.

        Faraday-ren legea.

        Lenz-en legea.

        Bateragarritasun elektromagnetikoa: immunitatea eta emisibitatea.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

        Baztertutako material magnetikoak birziklatzearen aldeko jarrera positiboa izatea.

      3. Korronte alternoan (KA) kalkuluak eta neurketak egitea.

        Seinale alternoaren ezaugarriak identifikatzea.

        Korronte alterno monofasiko eta trifasikoko zirkuituetan erabiltzen den sinbologia identifikatzea.

        Korronte alterno monofasikoko zirkuituetan tentsioa, intentsitatea, potentzia eta potentzia-faktorea kalkulatzea.

        RLC zirkuituak muntatzea eta simulatzea.

        Tentsioa, intentsitatea, potentzia eta potentzia-faktorea neurtzea.

        Osziloskopioan seinaleak bistaratzea.

        Korronte alternoen motak.

        Korronte alterno baten balio bereizgarriak.

        Korronte alternoko oinarrizko hargailuen portaera (erresistentzia, harila, kondentsadorea).

        Korronte alternoko potentziak. Kalkulua.

        Potentzia-faktorea.

        Korronte alternoko neurketak. Tresneria eta prozedurak.

        Erresonantzia: erresonantzia-zirkuituak. Aplikazioak.

        Hargailu trifasikoen konexioa.

        Trifasikoko potentziak.

        Korronte alternoko harmonikoak.

        Potentzia-faktorea zuzentzeko teknikak.

        Hiru eta lau hariko banaketa-sistemak.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

        Neurgailuak maneiatzean segurtasun-prozedurak eta -arauak errespetatzea.

      4. Oinarrizko zirkuitu analogikoak muntatzea.

        Zirkuitu analogikoen eskemak interpretatzea.

        Zirkuitu analogikoak muntatzea edo simulatzea.

        Bihurgailu analogiko/digitalak muntatzea edo simulatzea.

        Zirkuitu analogikoetan neurketak egitea.

        Zirkuitu analogikoetan kalkuluak egitea.

        Fabrikatzaileen katalogoetan elementuen ezaugarriak identifikatzea.

        Zirkuitu analogikoetan matxurak konpontzea.

        Zirkuitu analogikoen eta zirkuitu digitalen arteko desberdintasunak.

        Osagai aktiboak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak:

        Diodoak.

        Transistore bipolarrak.

        FET eta MOSFET transistoreak.

        Tiristoreak.

        Diac-ak eta triac-ak.

        Anplifikadoreak.

        Osziladoreak.

        Tenporizadoreak.

        Bihurgailu analogiko/digitalak.

        Potentzia-zirkuituak.

        Zirkuitu analogikoen benetako aplikazioak.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

        Baztertutako material elektronikoak birziklatzearekin kontzientziatzea.

      5. Elikatze-iturriak ezaugarritzea.

        Elikatze-iturrien sinbologia eta eskema elektrikoak interpretatzea.

        Osagaiak fabrikatzaileen katalogoetan hautatzea.

        Elikatze-iturrietan kalkuluak egitea.

        Elikatze-iturriak muntatzea.

        Elikatze-iturrietan neurketak egitea.

        Elikatze-iturrietan matxurak konpontzea.

        Transformadore monofasikoak eta trifasikoak.

        Artezgailuak.

        Iragaztea.

        Tentsio-erregulagailu integratuak.

        Elikatze-iturri konbentzionalak.

        Elikatze-iturri kommutatuak.

        Elikatze-iturrien benetako aplikazioak.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

        Kalkuluak zorrotz egitea eta lortutako emaitzak zorrotz adieraztea.

      6. Eragiketa-anplifikadoreak dituzten zirkuituak muntatzea.

        Eragiketa-anplifikadoreen sinbologia eta eskema elektrikoak interpretatzea.

        Eragiketa-anplifikadoreak dituzten zirkuituetan kalkuluak egitea.

        Oinarrizko zirkuituak muntatzea eta simulatzea.

        Funtsezko neurketak egitea.

        Zirkuituen funtzionamendua egiaztatzea.

        Eragiketa-anplifikadoreak dituzten zirkuituetan matxurak konpontzea.

        Anplifikadore diferentziala.

        Eragiketa-anplifikadorea:

        Funtsezko ezaugarriak.

        Motak.

        Eragiketa-anplifikadoreen doikuntzak.

        Eragiketa-anplifikadoreak dituzten zirkuituak.

        Eragiketa-anplifikadorearen benetako aplikazioak.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

      7. Zirkuitu digitalak muntatzea.

        Zirkuitu logikoen eskemak egitea.

        Oinarrizko zirkuituak muntatzea edo simulatzea.

        Bihurketa-zirkuitu digital/analogikoak muntatzea edo simulatzea.

        Zirkuituen funtzionamendua egiaztatzea.

        Zirkuituetan oinarrizko matxura errealak edo simulatuak konpontzea.

        Teknika digitaletarako sarrera: zenbaki-sistemak.

        Funtsezko funtzio logikoak.

        Ate logikoak: motak.

        Zirkuitu konbinazionalak: tipologiak.

        Zirkuitu sekuentzialak: tipologiak.

        Bihurketa-zirkuitu digital/analogikoak (D/A).

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

        Zirkuitu logikoak irudikatzeko arauak eta irizpideak errespetatzea.

      8. Zirkuitu mikroprogramagarriak aplikatzea.

        Mikroprozesadoreen eta mikrokontroladoreen egitura identifikatzea.

        Sistema mikroprogramagarriak programatzea.

        Sistema mikroprogramagarriak muntatzea.

        Sistema mikroprogramagarrietan matxurak konpontzea.

        Mikroprozesadoreen eta mikrokontroladoreen arkitektura.

        Sistema programagarriekin lotutako memoriak eta periferikoak.

        Sistema programagarrien osagaien arteko komunikazio-busak.

        Instrukzio programatuak exekutatzeko prozesuak.

        Softwarea, hardwarea eta firmwarea.

        Sistema mikroprogramagarrien aplikazioa.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

        Osagai mikroprogramagarrien manipulazioa errespetatzeko interesa izatea.

  4. lanbide-modulua: Mikroinformatika-tresneria.

    Kodea: 0360.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 165 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Mikroinformatika-tresneria muntatzen du, osagaiak hautatzen ditu eta muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mikroinformatika-tresneria osatzen duten bloke funtzionalak deskribatu ditu.

        2. Plaka nagusi baten bloke funtzional garrantzitsuenak deskribatu ditu.

        3. Mikroinformatika-tresneria mihiztatzeko beharrezkoak diren erremintak eta lanabesak hautatu ditu.

        4. Mihiztatu beharreko osagai guztien dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        5. Hala badagokio, plaka nagusia, mikroprozesadorea, hozte-elementuak, memoria-moduluak eta irakurtzeko/grabatzeko euskarriak mihiztatu eta konfiguratu ditu, besteak beste.

        6. Txekeatzeko eta diagnostikatzeko utilitateak exekutatu ditu mihiztatutako multzoaren prestazioak egiaztatzeko.

        7. Elikatze-iturrietan eta etenik gabeko elikatze-sistemetan ordenagailu pertsonaletarako tentsio tipikoak neurtu ditu.

      2. Sistema eragileak instalatzen ditu, eta horien ezaugarriak tresneriaren hardwarearekin eta aplikazio-softwarearekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sistema eragilearen funtzioak aztertu ditu.

        2. Sistema eragilearen egitura deskribatu du.

        3. Hardwarearen egokitasuna egiaztatu du.

        4. Sistema eragilea hautatu du.

        5. Instalazioaren oinarrizko parametroak konfiguratu ditu.

        6. Instalazioaren gorabeherak deskribatu ditu.

        7. Softwarea erabiltzeko arauak (lizentziak) errespetatu ditu.

        8. Instalatuta zegoen sistema eragile bat eguneratu du.

        9. Abiarazte-kudeatzaile bat konfiguratu du.

      3. Sistema eragileak konfiguratzeko eta administratzeko oinarrizko eragiketak egiten ditu, eta eskakizunak interpretatzen ditu eta sistema erabiltzeko optimizatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sistema eragilea berreskuratzeko metodoak aplikatu ditu.

        2. Sistema eragilea eguneratzeko konfigurazioa gauzatu du.

        3. Programak eta aplikazioak (biruskontrakoak, sistema optimizatzeko tresnak, besteak beste) instalatzeko/desinstalatzeko eragiketak egin ditu.

        4. Sistema konfiguratzeko morroiak erabili ditu (sareratzea, gailuak instalatzea/desinstalatzea, besteak beste).

        5. Sistemaren atazak automatizatzeko eragiketak gauzatu ditu.

        6. Erabiltzaile- eta talde-profilak konfiguratu ditu.

        7. Sistema osoaren funtzionamendua optimizatu du.

        8. Sistemaren irudi bat egin du eta kanpoko euskarri batean biltegiratu du.

        9. Sistema berreskuratu du lehendik zegoen irudi baten bitartez.

      4. Periferikoak instalatzen ditu, eta, eginkizun horretan, tresneriaren fabrikatzaileen dokumentazioa interpretatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalatzeko eskuliburuak interpretatu ditu.

        2. Inprimaketa estandarreko periferikoak instalatu ditu.

        3. Irudi digitalak atzitzeko periferikoak instalatu ditu.

        4. Beste multimedia-periferiko batzuk instalatu ditu, aplikazio eta guzti.

        5. Partekatzeko baliabideak instalatu eta konfiguratu ditu.

        6. Hari gabeko sistemak («bluetooth», «wireless», besteak beste) eta aplikazioak instalatu ditu.

        7. Telekomunikazio-instalazioetan erabiltzen diren periferikoak instalatu ditu.

        8. Periferikoak konfiguratu ditu.

        9. Periferikoei mantentze-lan prebentiboak eta zuzentzaileak egiteko teknikak aplikatu dizkie.

      5. Dokumentuak egiten ditu informatika-aplikazioak erabilita.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Testu-prozesadoreak erabili ditu.

        2. Kalkulu-orriak erabili ditu.

        3. Datu-baseak erabili ditu.

        4. Aurkezpenak sortu ditu programa espezifikoak erabilita.

        5. Txantiloiak diseinatu ditu.

        6. Bulegotika-pakete batean sartutako beste aplikazio batzuk erabili ditu (irudien tratamendua eta argitalpenak, besteak beste).

        7. Posta elektronikoa kudeatzeko programekin lan egin du.

        8. Interneten sartzeko programak erabili ditu.

        9. Internet tresnak erabili ditu.

      6. Informatika-tresneria mantentzen du, disfuntzioak beren sorburuekin erlazionatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ordenagailu baten abiarazte-prozesua deskribatu du.

        2. Ordenagailu baten abiarazte-programaren bertsio ohikoenak eta adierazgarrienak konfiguratu ditu.

        3. Mikroinformatika-tresneriaren matxura tipikoak (osagaien konexio txarra, disko finkoetako arazoak, mikroprozesadorea gehiegi berotzea, besteak beste) identifikatu ditu eta irtenbidea aurkitu die.

        4. Diagnostikatzeko programak erabili ditu.

        5. Fabrikatzailearen zehaztapenak interpretatu ditu.

        6. Hondatutako osagaiak (txartelak, memoriak, besteak beste) ordeztu egin ditu.

        7. Ordeztutako osagaien bateragarritasuna egiaztatu du.

        8. Sistemaren errendimendua neurtzeko probak egin ditu.

        9. Osagaien eta softwarearen eguneratzeak eta handitzeak egin ditu.

        10. Matxuren txostenak egin ditu (konponketa edo handitzea).

      7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Besteak beste, materialak eta erremintak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

        7. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        8. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Mikroinformatika-tresneria muntatzea eta konfiguratzea.

        Mikroinformatika-tresneria mihiztatzeko beharrezkoak diren erremintak eta lanabesak hautatzea.

        Mihiztatu beharreko osagai guztien dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Hala badagokio, plaka nagusia, mikroprozesadorea, hozte-elementuak, memoria-moduluak eta irakurtzeko/grabatzeko euskarriak, besteak beste, mihiztatzea eta konfiguratzea.

        Txekeatzeko eta diagnostikatzeko utilitateak erabiltzea mihiztatutako multzoaren prestazioak egiaztatzeko.

        Elikatze-iturrietan eta etenik gabeko elikatze-sistemetan ordenagailu pertsonaletarako tentsio tipikoak neurtzea.

        Mikroinformatika-sistema baten bloke funtzionalak.

        Plaka nagusia eta mikroprozesadorea:

        Plaka nagusien formatuak.

        Mikroprozesadoreen ezaugarriak.

        Mikroinformatika-sistema baten tenperaturen kontrola.

        Memoria-zokaloak.

        Plakan integratutako gailuak.

        Plaka nagusia konfiguratzeko programa.

        Sarrera-irteerako konektoreak.

        Mikroinformatika-tresneriaren osagaiak:

        Txasisa.

        Elikatze-iturria.

        RAM memoria.

        Disko finkoak.

        Memoria osagarrien euskarriak.

        Moldagailu grafikoa eta monitorea.

        Mikroinformatika-tresneria mihiztatzeko teknikak:

        Ordenagailu bat muntatzeko sekuentzia.

        Erremintak eta lanabesak.

        Arreta-neurriak eta segurtasun-ohartarazpenak.

        Elikatze-iturriaren instalazioa.

        Prozesadorea muntatzea.

        Prozesadorea hoztea.

        RAM memoria-moduluak finkatzea.

        Disko finkoko unitateak eta irakurtzeko/idazteko unitateak finkatzea eta konektatzea.

        Etenik gabeko elikatze-sistemak.

        Kontrako ingurumen-baldintzak:

        Hotza/beroa.

        Hezetasuna.

        Hautsa/zikinkeria.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

        Muntatzeko prozesuetan prebentzio-neurriak hartzeko interesa izatea.

      2. Sistema eragileak instalatzea.

        Instalazioa planifikatzea. Partizioak egitea.

        Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatzea.

        Instalatuta zegoen sistema eragile bat eguneratzea.

        Instalazioaren oinarrizko parametroak konfiguratzea.

        Abiarazte-kudeatzaile bat konfiguratzea.

        Sistema eragilea erabiltzea: komando-modua, modu grafikoa.

        Sistema eragile libreetan eta jabedunetan oinarrizko lanak egitea.

        Sistema abiaraztea eta geldiaraztea. Saioak.

        Sistema eragilea erabiltzea: komando-modua, modu grafikoa.

        Oinarrizko aplikazioak instalatzea.

        Sistema eragilearen softwarea mantentzea.

        Sistema eragilearen kontzeptua. Sistema eragilearen elementuak eta egitura.

        Sistema eragilearen funtzioak. Baliabideak.

        Egungo sistema eragileak:

        Ezaugarriak eta funtzionamendua.

        Baldintza teknikoak.

        Instalazioaren oinarrizko parametroak.

        Softwarea erabiltzeko arauak (lizentziak) errespetatzea.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

      3. Sistema eragileak konfiguratzea.

        Sistema eragilea berreskuratzeko metodoak erabiltzea.

        Sistema eragilea eguneratzea.

        Programak eta aplikazioak (biruskontrakoak, sistema optimizatzeko tresnak, besteak beste) instalatzeko/desinstalatzeko eragiketak egitea.

        Sistema konfiguratzeko morroiak erabiltzea (sareratzea, gailuak instalatzea/desinstalatzea, besteak beste).

        Sistemaren atazak automatizatzeko eragiketak gauzatzea.

        Erabiltzaile- eta talde-profilak konfiguratzea.

        Sistema osoaren funtzionamendua optimizatzea.

        Sistemaren irudi bat egitea eta kanpoko euskarri batean biltegiratzea.

        Sistema lehendik zegoen irudi baten bitartez berreskuratzea.

        Erabiltzaile eta talde lokalen profilak kudeatzea. Pasahitzak.

        Fitxategi-sistema kudeatzea.

        Sistemaren prozesuak eta erabiltzaile-prozesuak kudeatzea.

        Zerbitzuak aktibatzea eta desaktibatzea.

        Sistema eragilea, instalatutako hardwarea eta aplikazioak konfiguratzeko eta horien portaera analizatzeko datu-basea.

        Segurtasuneko aplikazioak eta utilitateak (biruskontrakoak), sistemakoak (sistema optimizatzeko tresnak), diskokoak (partizioaren/diskoaren irudiak sortzea, irudiak lehengoratzea), besteak beste.

        Softwarea erabiltzeko arauak (lizentziak) errespetatzea.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

      4. Periferikoak instalatzea.

        Inprimaketa estandarreko periferikoak instalatzea.

        Irudi digitalak atzitzeko periferikoak instalatzea.

        Beste multimedia-periferiko batzuk instalatzea, aplikazio eta guzti.

        Partekatzeko baliabideak instalatzea eta konfiguratzea.

        Hari gabeko sistemak («bluetooth», «wireless», besteak beste) eta aplikazioak instalatzea.

        Telekomunikazio-instalazioetan erabiltzen diren periferikoak instalatzea.

        Periferikoak konfiguratzea.

        Periferikoen mantentze-lan prebentiboak eta zuzentzaileak egitea.

        Inprimagailuak: motak, zehaztapenak eta funtzionamendua.

        Irudiak atzitzeko eta digitalizatzeko periferikoak.

        Beste multimedia-periferiko batzuk: soinua, irudia, besteak beste.

        Sarrerako periferikoak.

        Erabilera industrialeko periferikoak.

        Periferikoen oinarrizko mantentze-lanak egiteko teknikak.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan prebentzio-neurriak hartzeko interesa izatea.

      5. Informatika-tresnak maneiatzea.

        Testu-prozesadoreak erabiltzea.

        Kalkulu-orriak erabiltzea.

        Datu-baseak erabiltzea.

        Aurkezpenak sortzea programa espezifikoak erabilita.

        Txantiloiak diseinatzea.

        Bulegotika-pakete batean sartutako beste aplikazio batzuk erabiltzea (irudien tratamendua eta argitalpenak, besteak beste).

        Posta elektronikoa kudeatzeko programak erabiltzea.

        Interneten sartzeko programak erabiltzea.

        Internet tresnak erabiltzea.

        Testua tratatzea eta prozesatzea.

        Datu-baseak sortzea.

        Aurkezpenak sortzea.

        Posta elektronikoaren kudeatzaileak eta web nabigatzaileak.

        Beste zenbait utilitate (konpresoreak, pdf fitxategi-sortzaileak, besteak beste).

        Bulegotika-pakete batean sartutako beste aplikazio batzuk (irudien tratamendua, web argitalpenak, besteak beste).

        Internet utilitateak maneiatzea:

        Web-orriak.

        Posta elektronikoa.

        FTP bezeroak.

        Deskarga-azeleratzaileak.

        Softwarea erabiltzeko arauak (lizentziak) errespetatzea.

      6. Mikroinformatika-tresneria mantentzea.

        Ordenagailu baten abiarazte-programaren bertsio ohikoenak eta adierazgarrienak konfiguratzea.

        Mikroinformatika-tresneriaren matxura tipikoak (osagaien konexio txarra, disko finkoetako arazoak, mikroprozesadorea gehiegi berotzea, besteak beste) identifikatzea ditu eta konpontzea.

        Diagnostikatzeko programak erabiltzea.

        Fabrikatzailearen zehaztapenak interpretatzea.

        Hondatutako osagaiak (txartelak, memoriak, besteak beste) ordeztea.

        Ordeztutako osagaien bateragarritasuna egiaztatzea.

        Sistemaren errendimendua neurtzeko probak egitea.

        Osagaien eta softwarearen eguneratzeak eta handitzeak egitea.

        Matxuren txostenak egitea (konponketa edo handitzea).

        Ordenagailua abiarazteko prozesua.

        Mikroinformatika-tresnerian matxurak hautemateko teknikak.

        Abisu-seinale argidunak eta akustikoak.

        Ohiko hutsegiteak.

        Mantentze-lan prebentiboak egiteko teknikak.

        Hardwarea handitzeko irizpideak eta metodoak.

        Bateraezintasunak.

        Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak betetzea eta errespetatzea.

        Ordenaz eta txukuntasunez jardutea mantentze-lanak egitean eta horiek amaitzean.

      7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzea.

        Arriskuak identifikatzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

        Erremintak, materialak, tresneria eta garraiobideak maneiatzean segurtasun-arauak errespetatzea.

        Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan laneko arriskuei aurrea hartzeko teknikak.

        Norbera babesteko ekipamendua.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

        Ingurumena babesteko araudia.

        Instalazioak eta tresneria ordenatuta eta txukun izatea.

        Segurtasun-arauak errespetatzea.

  5. lanbide-modulua: Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak.

    Kodea: 0361.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 165 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Sare lokal bateko datu-sare baten konfigurazioa ezagutzen du, eta hura osatzen duten tresneriaren eta elementuen ezaugarriak eta funtzioa identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dauden datu-sare motak identifikatu ditu.

        2. Sare lokalen funtzionamendu-printzipioak deskribatu ditu.

        3. Sare lokalen topologiak identifikatu ditu (eraztun-sarea, izar-sarea eta bus-sarea, besteak beste).

        4. Sare lokalaren elementuak eta horien funtzioak deskribatu ditu.

        5. Transmisio-bideak sailkatu ditu.

        6. Banaketa-tresneria sailkatu du (kommutadorea eta bideratzailea, besteak beste).

        7. Banaketa-tresneria bakoitza bere aplikazio bereizgarriekin erlazionatu du.

      2. Kanalizazioak eta kableatua muntatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuta eta muntatzeko teknikak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren krokisa egin du.

        2. Instalazioa osatzen duten elementuak igarotzeko eta instalatzeko erabil daitezkeen lekuak zuinkatu ditu.

        3. Kableatu egituratua muntatzeko teknikak deskribatu ditu.

        4. Dokumentazio teknikoaren arabera muntatze-lanak egiteko beharrezkoak diren elementuak eta materialak hautatu ditu.

        5. Kanalizazioak eta banaketa-kaxak muntatu ditu.

        6. Kableatua ezarri eta etiketatu du.

        7. Erabiltzaile-harguneak muntatu eta etiketatu ditu.

        8. Konexioak egin ditu.

        9. Proba funtzionalak egin ditu.

      3. Sare lokal kableatuen azpiegiturak instalatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuta eta konektatzeko eta muntatzeko teknikak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Armairuetan panelen eta erretiluen banaketan erabilgarri dagoen lekua optimizatu du.

        2. Kable motak prestatu ditu (pare bihurritua, zuntz optikoa, besteak beste).

        3. Kable mota bakoitzari dagozkion konektoreak kokatu ditu.

        4. Panelen eta kommutazio-tresneriaren konexioak egin ditu.

        5. Konexio-paneletako kableak eta harguneak etiketatu ditu.

        6. Armairua sare elektrikoarekin konektatu du.

        7. Informatika-tresneria sarean konektatu du.

        8. Softwarea instalatu du.

        9. Partekatze-zerbitzuak konfiguratu ditu.

      4. Hari gabeko sareak eta irekidura txikiko terminalak (VSAT) instalatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuta eta konektatzeko eta muntatzeko teknikak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sarbide-puntuen eta antenen kokapena identifikatu du.

        2. Antenak muntatu ditu.

        3. Antenaren eta tresneriaren arteko konexioak egin ditu.

        4. Seinalearen harrera egiaztatu du.

        5. Hari gabeko gailuak instalatu ditu.

        6. Funtzionamendu-moduak konfiguratu ditu.

        7. Hari gabeko hainbat gailu eta moldagailuren arteko konektagarritasuna egiaztatu du.

        8. Dagokion softwarea instalatu du.

      5. PBX motako telefonoguneen (telefonogune pribatuak) bloke funtzionalak ezagutzen ditu, eta haiek osatzen dituzten zatiak multzoan betetzen duten funtzioarekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Telefonoguneak erabiltzen duten teknologiaren arabera sailkatu ditu eta horien artean dauden desberdintasunak ezagutu ditu.

        2. Zerbitzu integratuak ezagutu ditu (ordenagailuekiko konexioa, ahotsaren eta datuen integrazioa, besteak beste).

        3. Lotutako zerbitzuak ezagutu ditu (mezularitza, pertsona-bilagailua eta telefono-aurkibidea, besteak beste).

        4. Katalogo komertzialak erabili ditu.

        5. Telefonogunearen blokeak eskematizatu ditu, eta horien funtzioa eta ezaugarriak deskribatu ditu.

        6. Konexio-eskemak marraztu ditu.

      6. Telefonia-sistema txikiak konfiguratzen ditu PBX telefonoguneekin. Horretarako osagaiak hautatzen ditu eta zergatik hautatzen dituen justifikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Telefonia-sistemen ezaugarri teknikoak, aukera funtzionalak eta prestazioak deskribatu ditu.

        2. Telefonia-sistema osatzen duten elementuen (kableatua, erabiltzailearen sarbide-puntuak, terminalak, besteak beste) ezaugarri orokorrak eta funtzioa deskribatu ditu.

        3. Instalazioaren ezaugarriak identifikatu ditu (ahalmena, linea motak, sarrerako interfazeak, besteak beste).

        4. Aplikatzekoak diren informatika-programak erabili ditu.

        5. Katalogo komertzialak erabili ditu (informatika-euskarrian eta paperean).

        6. Tresneria eta elementuak hainbat zehaztapenen arabera hautatu ditu.

        7. Lotura-lineak, luzapen-lineak eta lotutako gainerako elementuekiko konexioak identifikatu ditu.

        8. Instalazioaren eskema egin du.

        9. Aurrekontua landu du.

      7. Telefonoguneak eta linea anitzeko sistemak instalatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuta eta muntatzeko eta programatzeko teknikak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Telefonogunea zehaztapen teknikoak kontuan hartuta kokatu du.

        2. Erabilgarri dauden lineak (analogikoak, ISDN, VoIP, besteak beste), haien interfazearen bitartez, eta luzapen-moduluak konektatu ditu.

        3. Telefonogunea zehaztapenen arabera programatu du.

        4. Telefonogunea zerbitzuan jarri du.

        5. Besteak beste, ahots-, datu- eta musika-aplikazioak egin ditu.

        6. VoIP zerbitzua telefonogunearen bitartez konektatu eta konfiguratu du.

        7. Sistemaren funtzionamendua egiaztatu du.

        8. Fabrikatzailearen eta dokumentazio teknikoaren adierazpenak aplikatu ditu.

        9. Garatutako jardueren, izandako gorabeheren eta lortutako emaitzen txostena egin du.

      8. Telefonia-sistemak eta datu-sareak mantendu eta konpontzen ditu, eta disfuntzioak eragin dituzten kausekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren disfuntzioak identifikatu ditu egiaztapen funtzionalaren bitartez.

        2. Esku-hartze zuzentzaileko planari jarraitu dio.

        3. Matxura aurkitzeko egiaztapenak egin ditu.

        4. Matxura mota eta konponketaren kostua identifikatu ditu.

        5. Matxura konpondu du, modulu edo tresneria akastuna ordeztuta.

        6. Konponketak egin ditu kable eta kanalizazioetan.

        7. Telefonoguneen handitzeak egin ditu zehaztapen teknikoen arabera.

        8. Softwarearen ondoriozko disfuntzioak konpondu ditu.

        9. Funtzionamendu-baldintzak berrezarri direla egiaztatu du.

        10. Mantentze-lanen txostena egin du.

      9. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Besteak beste, materialak eta erremintak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

        7. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        8. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Datu-sare lokalen azpiegiturak osatzen dituzten tresneria eta osagaiak.

        Dauden datu-sare motak identifikatzea.

        Sare lokalen topologiak identifikatzea: eraztun-sarea, izar-sarea, bus-sarea, eta abar.

        Kableatu egituratuzko sareetan transmisio-bideak eta banaketa-tresneriaren aplikazioak identifikatzea.

        Sare motak. LAN, MAN, WAN, SAN, VPN, eta abar.

        Topologia fisikoa eta logikoa. Bus-sarea, eraztun-sarea, izar-sarea, eta abar.

        Datu-sareen konfigurazioak. Puntutik punturakoa eta bezero-zerbitzari eredua. Protokoloak.

        Transmisio-teknikak.

        Sare lokal motak (Ethernet, Fast Ethernet, Token Ring, besteak beste).

        Hari gabeko sare lokalak eta irekidura txikiko terminalak (VSAT).

        Kableatu egituratua.

        Kable motak (pare bihurritua, ardazkidea, zuntz optikoa, besteak beste).

        Konektoreak (RJ-11, RJ-45, BNC, DB25, SC, ST, besteak beste).

        Banaketa-tresneria eta -elementuak (kommutadorea eta bideratzailea, besteak beste).

        Armairuak.

        Banaketa-panelak.

        Datu-komunikazioaren bilakaera teknologikoa ezagutzea.

        Datu-sareak pertsonen arteko komunikazioa indartzeko zein garrantzitsuak diren baloratzea.

      2. Telefonoguneak eta datu-sareak dituzten telefono-instalazioen kanalizazioa eta kableatua.

        Planoak eta eskemak interpretatzea.

        Instalazioen krokisak egitea.

        Instalazioen zuinketa egitea.

        Elementuak eta materialak katalogo teknikoak erabilita hautatzea.

        Kanalizazioak eta banaketa-kaxak muntatzea.

        Erabiltzaile-harguneak muntatzea eta etiketatzea.

        Konexioak egitea.

        Proba funtzionalak egitea.

        Kanalizazioak.

        Kable-lineak:

        Kablea linean babestea.

        Ezaugarriak.

        Elkartzeak.

        Pantailaren lurrerako konexioa.

        Etiketatzeko eta markatzeko teknikak.

        Instalazioan erabilitako erremintak eta teknikak.

        Kableatua egiaztatzeko metodoak. Neurketa elektrikoak. Zarata. Interferentzia elektromagnetikoak eta irrati-elektrikoak.

        Kableatu egituratuan erabiltzen diren estandarrak.

        Taldeari ideiak ekartzeko ekimen pertsonala izatea.

        Hitzartutako rolak eta zereginak bere gain hartzeko prestasuna izatea.

      3. Datu-sare kableatuen azpiegiturak instalatzea.

        Armairuetan panelak eta erretiluak ezin hobeto banatzea.

        Kable motak (pare bihurritua, zuntz optikoa, besteak beste) prestatzea eta konektoreak kokatzea.

        Panelen eta kommutazio-tresneriaren konexioak egitea.

        Konexio-paneletako kableatuak eta harguneak etiketatzea.

        Armairuko tresneria sare elektrikoarekin konektatzea.

        Informatika-tresneria konektatzea eta sarean konfiguratzea.

        Instalazioaren txosten teknikoak egitea.

        Kableatua muntatzeko erremintak eta lanabesak.

        Armairuaren konfigurazioa:

        Tresneria.

        Banaketa-panelak.

        Hornidura elektrikoa:

        Sare elektrikoarekiko konexioa: babesak.

        Armairuaren lurrerako konexioa.

        Seinaleztatzeko eta etiketatzeko teknikak.

        Egiaztatzeko eta doitzeko metodoak.

        OSI eta TCP-IP sare-ereduak. Protokoloak.

        Sareko helbideratzea. IP eta MAC helbideak.

        Sare kableaturako moldagailua. Sare-konfigurazioa.

        Datu-sareen ziurtapen motak.

        Sare kableatu baten oinarrizko segurtasuna.

        Zereginak planifikatzeko prestasuna izatea.

        Lanean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

      4. Hari gabeko sareak eta VSAT sareak instalatzea.

        Sarbide-puntuen eta antenen kokapen egokia identifikatzea.

        Antenak muntatzea eta tresneriarekin konektatzea.

        Hari gabeko seinalearen kalitatea egiaztatzea.

        Hari gabeko gailuak instalatzea eta haien konektagarritasuna egiaztatzea.

        Softwarea instalatzea eta funtzionamendu-moduak konfiguratzea.

        Txosten teknikoak egitea.

        Transmisio-teknikak (infragorriak, VSAT, mikrouhinak, irratia, laserra, besteak beste).

        VSAT sareak. Ezaugarriak. Tresneria.

        Hari gabeko sare lokalak (WLAN, Bluetooth, WIMAX, LMSD, besteak beste). Ezaugarriak.

        Hari gabeko sarbide-puntuak.

        Hari gabeko sare-moldagailua. Motak. Konfigurazioa.

        Antenak eta hari gabeko tresneria muntatzeko eta instalatzeko teknikak.

        Hari gabeko sareetako oinarrizko segurtasuna.

        Teknologia berrien potentziala baloratzea.

        Datuak hartzean eta txosten teknikoa prestatzean zorrotz jokatzea.

      5. PBX telefonoguneak ezaugarritzea.

        Katalogo komertzialetan telefonoguneen ezaugarriak identifikatzea.

        Telefonoguneen blokeen eskemak egitea, eta bertan bloke bakoitzaren funtzioa eta ezaugarriak zehaztea.

        Telefonoguneen konexio-eskemak egitea.

        Telefonia. Telefono-sarearen egitura fisikoa. Oinarrizko telefonia-sarea (OTS), zerbitzu integratuen sare digitala (ISDN), ADSL, IPren gaineko telefonia (ToIP), DECT sistemak eta GSM loturak.

        Bloke funtzionalak: kontrol-sistema, kommutazio-unitatea, konexio-sistema, lotura-atakak, besteak beste.

        Telefonogune motak eta horien ezaugarriak.

        Sare publikoekin konektatzeko interfazeak.

        Telefonoguneen eskemak eta konexioak.

        Zerbitzu integratuak: dei-banaketa automatikoa, ordenagailuekiko konexioa, ahotsaren eta datuen integrazioa, telefonoguneen arteko VoIP bidezko konexioa, besteak beste.

        Lotutako zerbitzuak: mezularitza, megafonia, grabazioa, besteak beste.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

        Dokumentazioa zorrotz eta zehatz-mehatz sortzea.

      6. Telefonia-sistema txikiak konfiguratzea.

        Instalazioaren ezaugarriak identifikatzea (ahalmena, linea motak, sarrerako interfazeak, besteak beste).

        Instalazioak konfiguratzeko informatika-programak erabiltzea.

        Tresneria eta elementuak hautatzea, katalogo komertzialak erabilita.

        Instalazioaren dokumentazioa lantzea:

        Sistemaren ezaugarriak eta zehaztapenak.

        Erabilitako tresneria eta elementuak justifikatzea.

        Eskemak.

        Aurrekontua.

        Telefonia-sistemen ezaugarri teknikoak, aukera funtzionalak eta prestazioak.

        Telefonia-sistema osatzen duten elementuen (kableatua, erabiltzailearen sarbide-puntuak, terminalak, besteak beste) ezaugarri orokorrak eta funtzioa.

        Telefonoguneak hautatzeko irizpideak.

        Telefonogunearen elementuak hautatzeko irizpideak. Kanpoko linearen txartelak: linea analogikoak, ISDN, besteak beste.

        Luzapen analogiko eta digitaletarako terminalak, kontsolak, PC gaineko telefonia, faxa eta abar hautatzeko irizpideak.

        Elementu osagarriak hautatzeko irizpideak.

        Eskemak egiteko irizpideak eta arauak.

        Instalazioaren dokumentazioaren atalak.

        Aurrekontuak.

        Telefonia-sistemak konfiguratzeko aplikazio-softwarea.

        Teknologia berriek kontsulta eta laguntzako elementu gisa duten ahalmena baloratzea.

        Dokumentazioa zorrotz sortzea.

      7. Telefonoguneak instalatzea.

        Instalatzeko eta abian jartzeko eskuliburu teknikoak interpretatzea.

        Telefonoguneak kokatzea eta muntatzea.

        Elikatzea konektatzea eta lur-konexioa ezartzea.

        Lineekin, luzapenekin eta bestelako zerbitzuekin konektatzea.

        Terminalak instalatzea.

        Programazio-softwarea instalatzea.

        Programazioak kargatzea eta probatzea.

        Ahots- eta datu-zerbitzuak konfiguratzea. Ahots-mezularitza.

        Telefonogunea zerbitzuan jartzea.

        Grabazio-moduluak konfiguratzea.

        Zerbitzu-modulua konfiguratzea: musika, postontzia, telefono-aurkibidea.

        Besteak beste, ahots-, datu- eta musika-aplikazioak egitea.

        Sistemaren funtzionamendua egiaztatzea.

        Garatutako jardueren, izandako gorabeheren eta lortutako emaitzen txostena egitea.

        Telefonoguneak muntatzeko teknikak.

        Elikatze elektrikoa, lur-konexioa eta etenik gabeko elikatze-sistemak.

        Instalatzeko eskuliburu teknikoak.

        Telefonoguneak programatzeko softwarea.

        Fabrikatzailearen adierazpenak eta dokumentazio teknikoa zorrotz aplikatzea.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

      8. Telefonia-sistemak eta datu-sareak mantentzea eta konpontzea.

        Instalazioaren disfuntzioak identifikatzea egiaztapen funtzionalaren bitartez.

        Operadoreen zerbitzuak egiaztatzea.

        Telefonoguneetan eta telefonia-sistemetan elementuak mantentzea eta ordeztea.

        Telefonoguneak eta sareak handitzea.

        Kableatuan eta kanalizazioetan konponketak egitea.

        Softwarearen ondoriozko disfuntzioak konpontzea.

        Funtzionamendu-baldintzak berrezarri direla egiaztatzea.

        Mantentze-lanen txostenak egitea.

        Telefono-instalazioetako eta telefonoguneetako ereduzko matxurak.

        Datu-sare lokaletako ereduzko matxurak.

        Mantentzeko eta matxurak aurkitzeko erabiltzen diren neurgailuak.

        Sareetan matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko teknikak:

        Esku-hartze zuzentzaileko plana.

        Instalazioaren moduluak edo tresneria ordeztea eta doitzea.

        Sare baten parametro tipikoak.

        Telefonoguneak eta sareak handitzeko teknikak.

        Planifikatutako zereginak zorrotz betetzea.

      9. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzea.

        Arriskuak identifikatzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

        Erremintak, materialak, tresneria eta garraiobideak maneiatzean segurtasun-arauak errespetatzea.

        Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan laneko arriskuei aurrea hartzeko teknikak.

        Norbera babesteko ekipamendua.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

        Ingurumena babesteko araudia.

        Instalazioak eta tresneria ordenatuta eta txukun izatea.

        Segurtasun-arauak errespetatzea.

  6. lanbide-modulua: Oinarrizko instalazio elektrikoak.

    Kodea: 0362.

    Kurtsoa: 1.a.

    Iraupena: 264 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Oinarrizko instalazio elektrikoak muntatzen ditu, eta, horretarako, eskemak interpretatzen ditu eta muntatzeko oinarrizko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eskema elektrikoak interpretatu ditu eta horien funtzionamendua deskribatu du.

        2. Mekanismoen eta hargailuen funtzionamendu-printzipioak deskribatu ditu.

        3. Instalazioaren magnitude elektrikoak kalkulatu ditu.

        4. Instalazio bakoitzerako erreminta egokiak erabili ditu.

        5. Hargailuak eta mekanismoak behar bezala muntatu ditu.

        6. Arauaren araberako konexioak egin ditu.

        7. Instalazioen funtzionamendua egiaztatu du.

        8. Funtsezko magnitudeak neurtu ditu.

        9. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      2. Babes elektrikoko koadroak muntatzen ditu, eta, horretarako, eskemak interpretatzen ditu eta muntatzeko oinarrizko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Koadroen inguratzaile motak ezagutu ditu.

        2. Babes-elementuen funtzioa ezagutu du (magnetotermikoa, diferentziala, gaintentsioak, besteak beste).

        3. Katalogoak erabili ditu desarra-kurbak eta sentsibilitatea ezagutzeko.

        4. Babesen kalibrea kalkulatu du instalazio motaren arabera.

        5. Elementuak koadroan banatu ditu.

        6. Oinarrizko mekanizazio-eragiketak egin ditu.

        7. Koadroko elementuak finkatu eta konektatu ditu.

        8. Lurrerako hargunea konektatu du.

        9. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      3. Oinarrizko elektrifikazio-maila duen etxebizitza baten instalazio elektrikoa muntatzen du, muntatze-plana definitzen du eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa (BTEE) aplikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioa muntatzeko plana egin du.

        2. Instalazioaren elementuetako bakoitza identifikatu du, baita katalogo komertzialetan ere.

        3. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatu du.

        4. Instalazioaren zuinketa egin du.

        5. Kanalizazioak eta elementu osagarriak kokatu eta finkatu ditu.

        6. Eroaleak ezarri eta konektatu ditu.

        7. Mekanismoak konektatu ditu.

        8. Instalazioaren funtzionamendua egiaztatu du (babesak, lurrerako hargunea, besteak beste).

        9. Eragiketa bakoitzerako erreminta egokiak erabili ditu.

        10. Instalazioaren krokisa egin du.

      4. Lokal txiki baten instalazio elektrikoa muntatzen du, eta, horretarako, araudia aplikatzen du eta elementu bakoitza justifikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lokalaren ezaugarrien araberako elementu egokiak hautatu ditu.

        2. Instalazio motaren araberako babes-koadro nagusia egin du.

        3. Beharrezko bigarren mailako banaketa-koadroak instalatu ditu.

        4. Kanalizazioak muntatu ditu, haien erabilerari eta kokalekuari erreparatuz.

        5. Eroaleak ezarri eta konektatu ditu.

        6. Mekanismoak konektatu ditu.

        7. Larrialdietako argiak instalatu ditu.

        8. Zirkuitu guztiek funtzionatzen dutela egiaztatu du.

        9. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatu du.

        10. Instalazioaren krokisa egin du.

      5. Motor elektrikoen oinarrizko instalazioak muntatzen ditu, eta, horretarako, araudia eta fabrikatzailearen zehaztapenak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Motor elektrikoen motak ezagutu ditu.

        2. Makinetan instalatutako eragingailuak ezagutu ditu (sakagailuak, etengailuak, babesak, zundak, besteak beste).

        3. Motor monofasikoen eta asinkrono trifasikoen abio motak deskribatu ditu.

        4. Motorren babesak instalatu ditu.

        5. Motor monofasikoentzako oinarrizko automatizazioak egin ditu (biraketa-inbertsioa, bi abiadura, besteak beste).

        6. Motor trifasikoentzako oinarrizko automatizazioak egin ditu (biraketa-inbertsioa, izar/triangelu abioa, besteak beste).

        7. Sareko asalduak deskribatu ditu.

        8. Oinarrizko parametroak neurtu ditu (tentsioa, intentsitatea, potentzia, besteak beste).

      6. Instalazioak mantentzen ditu, eta, horretarako, neurketa elektrikoetarako teknikak aplikatzen ditu eta disfuntzioa eta berau eragin duen kausa lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Egindako neurketen bitartez eta instalazioa behatuta egiaztatu ditu matxuren sintomak.

        2. Matxuraren balizko kausen hipotesiak proposatu ditu, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

        3. Esku hartzeko prozedura tekniko bat erabiliz aurkitu du matxura.

        4. Matxura konpontzean autonomiaz jardun du.

        5. Zirkuitu bakoitzean edo instalazioaren elementu bakoitzean egin behar diren mantentze-neurriak proposatu ditu.

        6. Babesen funtzionamendua egiaztatu du.

        7. Loturak eta konexio-elementuak egiaztatu ditu.

      7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

        7. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        8. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea.

        Eskema elektrikoak interpretatzea eta horien funtzionamendua aztertzea.

        Instalazioaren magnitude elektrikoak kalkulatzea.

        Instalazioak muntatzeko erremintak erabiltzea.

        Hargailuak eta mekanismoak muntatzea.

        Funtsezko magnitudeak neurtzea.

        Instalazioen funtzionamendua egiaztatzea.

        Konexioak egitea.

        Etxebizitzako instalazio elektrikoetako mekanismoak eta elementuak.

        Eroale elektrikoak.

        Hargailu motak.

        Mekanismo motak.

        Etxebizitzetako eta eraikinetako instalazio komunak.

        Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, barne-instalazioei aplikatua.

        Irudikapen-konbentzionalismoak. Instalazio elektrikoetako sinbologia normalizatua.

        Kalitate-irizpideak errespetatzea.

        Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak betetzea eta errespetatzea.

        Ordenaz eta txukuntasunez jardutea muntatzean eta muntaia amaitzean.

      2. Etxebizitzetan babes-koadroak muntatzea.

        Katalogoetan babesteko gailuen desarra-kurbak eta sentsibilitatea interpretatzea.

        Babesen kalibrea instalazio motaren arabera kalkulatzea.

        Elementuak koadroan egoki banatzea.

        Oinarrizko mekanizazio-eragiketak egitea.

        Koadroko elementuak finkatzea eta konektatzea.

        Lurrerako hargunea konektatzea.

        Koadroa mekanizatzeko edo gailuak muntatzeko eta konektatzeko beharrezkoak diren erremintak, lanabesak eta makinak erabiltzea.

        Koadroen inguratzaile motak.

        Koadroen osaera eta ezaugarriak.

        IP eta IK babes-indizeak.

        Instalazio elektrikoetako aginteko eta babeseko gailu orokorrak eta indibidualak.

        Babesteko gailuen ezaugarri orokorrak:

        Magnetotermikoa.

        Diferentziala.

        Lurrerako hargunea.

        Muntatze-teknikak.

        Muntaian kalitate-irizpideak errespetatzea.

        Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak betetzea eta errespetatzea.

        Ordenaz eta txukuntasunez jardutea muntatzean eta muntaia amaitzean.

      3. Etxebizitzetako instalazio elektrikoak muntatzea.

        Instalazioa muntatzeko plana egitea.

        Instalazioaren elementuetako bakoitza identifikatzea, baita katalogo komertzialetan ere.

        Instalazioa zuinkatzea eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikora edo lokalaren ezaugarrietara egokitzea.

        Kanalizazioak eta elementu osagarriak kokatzea eta finkatzea.

        Eroaleak ezartzea eta konektatzea.

        Mekanismoak konektatzea.

        Instalazioaren funtzionamendua egiaztatzea (babesak, lurrerako hargunea, besteak beste).

        Instalazioa muntatzean eta egiaztatzean Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren arauak aplikatzea.

        Instalazioaren krokisa egitea.

        Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

        Erreminta elektrikoak.

        Kanalizazio elektrikoak.

        Eroaleak konektatzeko elementuak.

        Inguratzaileak.

        Muntatze-teknikak.

        Etxebizitzetako eta eraikinetako barne-instalazioen baldintza orokorrak.

        Elektrifikazio-mailak eta zirkuitu kopurua.

        Etxean erabiltzeko argigailuak.

        Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak betetzea eta errespetatzea.

        Ordenaz eta txukuntasunez jardutea muntatzean eta muntaia amaitzean.

      4. Lokaletako instalazioak muntatzea.

        Lokalaren ezaugarrien araberako elementu egokiak hautatzea.

        Instalazio motaren araberako babes-koadro nagusia egitea.

        Beharrezko bigarren mailako banaketa-koadroak instalatzea.

        Kanalizazioak muntatzea, haien erabilerari eta kokalekuari erreparatuz.

        Eroaleak ezartzea eta konektatzea.

        Mekanismoak konektatzea.

        Larrialdietako argiak instalatzea.

        Zirkuitu guztien funtzionamendua egiaztatzea.

        Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatzea.

        Instalazioaren krokisak egitea.

        Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

        Lokalen ezaugarri espezifikoak. Kanalizazioak, babesak, besteak beste.

        Potentzien aurreikuspena.

        Babes-koadroak. Tipologia.

        Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen aurkako babesa. Zehaztapenak.

        Muntatzeko eta mekanizatzeko teknikak. Krokisak.

        Eroaleak. Motak eta sekzioak.

        Lokaletako argigailuak. Lanpara eta luminaria motak.

        Jendearentzat zabalik dauden lokaletako instalazioak. Larrialdietako argiak.

        Ezaugarri bereziak dituzten lokaletako instalazioak.

        Instalazioen dokumentazioa.

        Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak betetzea eta errespetatzea.

        Ordenaz eta txukuntasunez jardutea muntatzean eta muntaia amaitzean.

      5. Makina txikietako instalazio elektrikoak.

        Motor elektrikoen motak identifikatzea.

        Makinetan instalatutako elementuak identifikatzea (sakagailuak, babesak, zundak, besteak beste).

        Motorretan babesak instalatzea.

        Motor monofasikoentzako oinarrizko automatizazioak egitea (biraketa-inbertsioa, izar/triangelu abioa, bi abiadura, eta abar).

        Oinarrizko parametroen neurketak egitea (tentsioa, intentsitatea, potentzia, besteak beste).

        Motor elektrikoen motak.

        Makina elektrikoen automatismoetako elementuak (sakagailua, errele termikoa, kontaktorea, tenporizadorea, besteak beste).

        Sentsoreak eta transduktoreak.

        Motor monofasikoen abioa.

        Motor trifasikoen abioa.

        Motor monofasikoentzako oinarrizko automatizazioak.

        Motor trifasikoentzako oinarrizko automatizazioak.

        Motor elektrikoen kontrol elektronikoa.

        Makina elektrikoen babesa.

        Makinetako instalazioen neurketak (abio-intentsitatea, potentzia maximoa, potentzia-faktorea, fase-desoreka, besteak beste).

        Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak betetzea eta errespetatzea.

        Ordenaz eta txukuntasunez jardutea muntatzean eta muntaia amaitzean.

      6. Instalazio elektrikoetan matxurak hautematea eta mantentze-lanak egitea.

        Egindako neurketen bitartez eta instalazioa behatuta matxuren sintomak egiaztatzea.

        Matxuraren balizko kausen hipotesiak egitea, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

        Esku hartzeko prozedura tekniko bat erabiliz matxura aurkitzea.

        Matxurak konpontzea.

        Zirkuitu bakoitzean edo instalazioaren elementu bakoitzean egin behar diren mantentze-neurriak proposatzea.

        Babesen funtzionamendua egiaztatzea.

        Loturak eta konexio-elementuak egiaztatzea.

        Tentsioaren, intentsitatearen eta jarraitutasunaren neurketak egitea.

        Potentzia elektrikoen eta potentzia-faktorearen neurketak egitea.

        Instalazio elektrikoetako segurtasun-irizpideak.

        Etxebizitzetako instalazioetako ereduzko matxurak. Sintomak eta ondorioak.

        Matxuren diagnostikoa: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun-elementuak.

        Instalazio elektrikoak mantentzeko teknikak:

        Prebentiboa.

        Zuzentzailea.

        Autonomiaz jardutea matxurak konpontzean.

        Segurtasun-arauak errespetatzea eta baloratzea.

      7. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.

        Arriskuak identifikatzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

        Erremintak, materialak, tresneria eta garraiobideak maneiatzean segurtasun-arauak errespetatzea.

        Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan laneko arriskuei aurrea hartzeko teknikak.

        Norbera babesteko ekipamendua.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

        Ingurumena babesteko araudia.

        Instalazioak eta tresneria ordenatuta eta txukun izatea.

        Segurtasun-arauak errespetatzea.

  7. lanbide-modulua: Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak.

    Kodea: 0363.

    Kurtsoa: 2.a.

    Iraupena: 105 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Megafonia- eta sonorizazio-instalazioetako elementuak eta tresneria ezagutzen ditu (lokaletan, barruti irekietan eta ibilgailuetan), eta haien osagaiak eta horien ezaugarri garrantzitsuenak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Megafonia- eta sonorizazio-instalazioei buruzko araudia aztertu du.

        2. Instalazio motak erabilitako teknologiaren arabera (kableatua, VoIP, hari gabekoa), tipologiaren arabera (banaketa, girotzea, segurtasuna eta larrialdiak eta VoIP alarmak, besteak beste) eta kokalekuaren arabera (kanpoan, barnean eta ibilgailuan) deskribatu ditu.

        3. Instalazioa osatzen duten elementuak identifikatu ditu (aurreanplifikazio-sistemak, seinalea prozesatzeko tresneria, mikrofonoak eta difusore elektroakustikoak, besteak beste).

        4. Kanalizazio motak identifikatu ditu instalazioa zein lekutatik igarotzen den kontuan hartuta.

        5. Instalazioaren elementuak eta eskemetan agertzen diren sinboloak erlazionatu ditu.

        6. Tresneriaren eta konexio-elementuen funtzioa eta ezaugarririk garrantzitsuenak deskribatu ditu.

        7. Bloke funtzional bakoitzak instalazioaren multzoan betetzen duen funtzio espezifikoa deskribatu du.

      2. Megafoniako/sonorizazioko instalazio txikiak konfiguratzen ditu, eta, horretarako, tresneria eta elementuak hautatzen ditu eta instalazio motarekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren zehaztapen funtzionalak, teknikoak eta ekonomikoak identifikatu ditu.

        2. Emandako zehaztapenak abiapuntutzat hartuta, instalazioaren krokis eta eskema normalizatuak eskatzen den kalitatearekin egin ditu.

        3. Instalazioko elementuen eta tresneriaren parametroak kalkulatu ditu (potentzia, inpedantzia, seinale/zarata erlazioa eta distortsio harmonikoa, besteak beste).

        4. Lokalaren, barrutiaren edo ibilgailuaren aldagai eta ezaugarri akustikoak aztertu ditu (islatzea, absortzioa, erreberberazioa eta erresonantzia, besteak beste).

        5. Aplikatzekoak diren tresna informatikoak erabili ditu.

        6. Zehaztapen funtzionalak, teknikoak eta arauzkoak betetzen dituzten ekipoak eta materialak hautatu ditu.

        7. Instalazioaren konfigurazioan araudia aplikatu du.

        8. Hautatutako irtenbideari dagokion aurrekontua egin du.

        9. Erabiltzaile-eskuliburua egin du.

      3. Megafonia- eta sonorizazio-instalazio txikiak zuinkatzen ditu, eta, horretarako, zehaztapenak interpretatzen ditu eta eskemak egiten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Planoak interpretatu ditu eta kanalizazioak eta tresneria muntatzeko izan litezkeen zailtasunak hauteman ditu.

        2. Barrutiaren akustika egiaztatu du.

        3. Izan litezkeen zailtasun akustikoak eta muntatze-zailtasunak konpontzeko irtenbideak proposatu ditu.

        4. Anplifikadoreen irteerako potentzia difusoreei seinale-maila optimoa emateko egokia dela egiaztatu du.

        5. Seinalea barreiatzeko elementuak identifikatu ditu eta horien ezaugarriak instalazioaren barrutirako egokiak direla egiaztatu du.

        6. Krokisak eta eskemak egin ditu.

      4. Megafonia- eta sonorizazio-instalazioen kanalizazioak eta kableatua muntatzen ditu, eta, horretarako, planoak eta eskemak interpretatzen ditu eta muntatze-teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kanalizazioak muntatzeko elementuak eta materialak hautatu ditu (tutuak, kableak, finkagailuak eta euskarriak, besteak beste).

        2. Muntatze-lanak egiteko beharrezkoak diren erremintak eta tresneria hautatu ditu.

        3. Kanalizazioak muntatzeko teknika egokiak erabili ditu, eta nahi zen estetika lortu du.

        4. Banaketa-koadroak eta konexio-kaxak kokatu eta finkatu ditu.

        5. Kableatua ezarri eta etiketatu du.

        6. Instalazioaren elementuak eta tresneria konektore normalizatuekin konektatu ditu.

        7. Instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatu du (planoak, eskemak eta araudia, besteak beste).

        8. Muntatzeko eragiketetan kalitate-irizpideak aplikatu ditu.

      5. Megafonia- eta sonorizazio-tresneria instalatzen du, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzen du eta muntatze-teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tresneria fabrikatzailearen argibideei jarraiki muntatu du (aurreanplifikazioko, mikrofoniako eta potentziako sistemak, besteak beste).

        2. Hari gabeko tresneria muntatu eta egiaztatu du.

        3. Eraginkortasunik handiena lortzeko moduan kokatu eta finkatu ditu difusoreak ezaugarrien arabera.

        4. Instalazioko tresneria eta elementuak ezaugarrien eta dokumentazio teknikoaren arabera konektatu ditu, konektore egokiak erabilita.

        5. Instalazioko sistemetan seinaleen parametro adierazgarrien neurketak egin ditu (RMS potentzia, distortsioak, diafonia, ahultzea eta interferentziak, besteak beste).

        6. Proba funtzionalak eta doikuntzak egin ditu.

        7. Lortutako balioak dokumentazio teknikoan zehaztutakoekin kontrastatu ditu.

        8. Garatutako jarduerei eta lortutako emaitzei buruzko txostena egin du.

      6. Megafonia- eta sonorizazio-instalazioetan matxurak eta disfuntzioak konpontzen ditu, eta, horretarako, hautemateko teknikak aplikatzen ditu eta disfuntzioa eta berau eragin duen kausa erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Megafonia- eta sonorizazio-instalazioetako matxura ohikoenen motak eta ezaugarriak definitu ditu.

        2. Matxurak hautemateko eta konpontzeko erabiltzen diren teknika eta bitarteko espezifikoak deskribatu ditu.

        3. Matxura edo disfuntzioen sintomak identifikatu ditu.

        4. Matxuraren balizko kausen hipotesiak planteatu ditu, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

        5. Disfuntzioa eragin duen azpisistema, ekipoa edo elementua aurkitu du.

        6. Matxura eragin duten osagaiak konpondu edo, hala badagokio, ordeztu ditu.

        7. Ekipamenduaren edo instalazioaren funtzionamendu normalerako baldintzak berrezarri ditu.

        8. Garatutako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen txostena egin du.

      7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Besteak beste, materialak eta erremintak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak eta larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta mekanizazio-eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Muntatzeko eta mantentzeko eragiketak prestatu eta egiteko hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

        7. Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

        8. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        9. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Megafoniako eta sonorizazioko elementuak identifikatzea.

        Megafonia- eta sonorizazio-instalazioetako tresneriari aplikatutako araudia aztertzea.

        Kanalizazioak eta osagaiak identifikatzea eta instalazioaren bloke funtzionalekin lotzea.

        Eskemetan erabiltzen den sinbologia interpretatzea.

        Fenomeno akustikoak eta elektroakustikoak: soinua eta audio-seinalea. Motak, neurketa eta ezaugarriak. Potentzia, inpedantzia, seinale/zarata erlazioa, distortsio harmonikoa, besteak beste.

        Megafonia-instalazioetako elementuak.

        Osagaien deskribapena eta sinbologia.

        Soinu-iturriak.

        Sailkapena teknologiaren arabera (kableatua, VoIP, hari gabekoa), tipologiaren arabera (banaketa, girotzea, segurtasuna eta larrialdiak, VoIP alarmak, besteak beste) eta kokalekuaren arabera (kanpoan, barnean eta ibilgailuan).

        Mikrofonia:

        Motak eta ezaugarriak.

        Kokapena. Hari gabeko mikrofonia.

        Konektoreak eta konexio-kodeak.

        Aurreanplifikazio-sistemak:

        Aretoen ekualizazioa.

        Nahaste-mahaia.

        Potentzia-sistemak. Anplifikadoreak.

        Soinua indartzeko sistemak eta megafonia:

        Sonorizazio-sistemak diseinatzeko parametroak eta irizpideak.

        Sistema estereofonikoak.

        Soinu inguratzaileko sistemak.

        Megafonia-sistemak.

        Tresneriaren araudia eta erregelamentazioa.

        Instalazioetan soinuaren kalitatearen garrantzia baloratzea.

      2. Megafonia- eta sonorizazio-instalazio txikiak konfiguratzea.

        Instalazioaren krokis eta eskema normalizatuak egitea zehaztapen funtzionalak, teknikoak eta ekonomikoak abiapuntutzat hartuta.

        Instalazioaren elementuen eta tresneriaren parametroak kalkulatzea.

        Informatika-aplikazioak erabiltzea lokalaren, barrutiaren edo ibilgailuaren aldagai eta ezaugarri akustikoak aztertzeko.

        Katalogo teknikoak erabiltzea eta indarrean dagoen araudia aplikatzea tresneria eta materialak hautatzeko.

        Aurrekontuak egitea.

        Erabiltzaile-eskuliburuak egitea.

        Instalazioen sinbologia.

        Akustika arkitektonikoa:

        Instalazioen ezaugarri tipikoak: ahultzea, islatzea, absortzioa, erreberberazioa, erresonantzia, besteak beste).

        Soinu-eremua barruti irekietan eta itxietan.

        Material absorbatzaileak, islatzaileak eta erresonanteak.

        Areto baten portaera akustikoa iragartzeko metodoak:

        Ordenagailu bidezko analisi-metodoak.

        Soinua indartzeko metodoak: zentralizatua eta banatua.

        Megafonia industriala:

        Eraikin publikoetako instalazioak.

        Megafonia industrialeko sistemak.

        VoIP bidezko megafonia-sistemak.

        Segurtasuneko eta larrialdiko megafonia. Araudia.

        Ikuskizunetako soinua:

        Zuzeneko soinu-tresneria muntatzeko eta desmuntatzeko teknikak eta osagaiak.

        Ekitaldi publikoen sonorizazioa.

        Aldi bereko itzulpena.

        Ibilgailuetako soinu-instalazioak.

        Seinalea editatzeko eta tratatzeko programak.

        Instalazioen araudia eta erregelamentazioa.

        Krokisak modu autonomoan egiteko gaitasuna izatea.

        Erregelamentazioa kontsultatzeko eta aplikatzeko interesa izatea.

      3. Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak muntatzea.

        Instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatzea (planoak, eskemak eta araudia, besteak beste).

        Instalazioa zuinkatzea:

        Barrutiaren akustika egiaztatzea.

        Anplifikadoreen irteerako potentzia barrutira egokitzen diren difusoreetan behar den seinale-mailara egokitzea.

        Kanalizazioak eta tresneria muntatu aurretik izan litezkeen zailtasunak aztertzea eta horretarako konponbideak proposatzea.

        Azterketa erraztuko duten eta proposatutako aldaketak dokumentatuko dituzten krokisak eta eskemak egitea.

        Instalazioetako kableatua egitea:

        Kanalizazioak muntatzea.

        Banaketa-koadroak eta konexio-kaxak kokatzea eta finkatzea.

        Kableatua ezartzea eta etiketatzea.

        Tresneria fabrikatzailearen argibideei jarraiki muntatzea (aurreanplifikazioko, mikrofoniako eta potentziako sistemak, besteak beste).

        Hari gabeko tresneria muntatzea eta egiaztatzea.

        Difusoreak eraginkortasunik handiena lortzeko moduan kokatzea eta finkatzea ezaugarrien arabera.

        Instalazioaren elementuak eta tresneria konektore normalizatuekin konektatzea.

        Megafonia-sistemak instalatzeko erabiltzen diren prozesuak, tresneria, materialak eta bitartekoak.

        Megafonia-instalazioak muntatzeko berariazko teknikak.

        Kanpoko barrutietan eta ibilgailuetan muntatzeko berariazko teknikak.

        Megafonia-instalazioak muntatzeko norberaren segurtasunerako bitartekoak eta ekipamenduak.

        Ordena eta garbitasuna lanak egitean.

        Muntatzeko eragiketetan kalitate-irizpideak zorrotz aplikatzea.

      4. Megafonia- eta sonorizazio-instalazioetako elementuak eta parametroak egiaztatzea, doitzea eta neurtzea.

        Instalazioko sistemetan seinaleen parametro adierazgarriak neurtzea (RMS potentzia, distortsioak, diafonia, ahultzea eta interferentziak, besteak beste).

        Egiaztapen funtzionala dokumentazio teknikoaren zehaztapenen arabera egitea.

        Garatutako jarduerei eta lortutako emaitzei buruzko txostenak egitea.

        Megafonia-instalazioaren unitate eta parametro bereizgarriak.

        Megafonia-instalazioetan neurtzeko tresnak eta prozedurak: polimetroa, sonometroa, erregistragailu grafikoak, osziloskopioa, besteak beste.

        Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak doitzea eta prest jartzea.

        Seinale/zarata erlazioa. Distortsio harmonikoa.

        Instalazioa zerbitzuan jartzea.

        Fabrikatzailearen adierazpenak eta dokumentazio teknikoa zorrotz aplikatzea.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

      5. Megafoniako eta sonorizazioko tresnerian eta instalazioetan matxurak eta disfuntzioak konpontzea.

        Instalazioaren matxurak eta disfuntzioak identifikatzea egiaztapen funtzionalaren bitartez.

        Sonorizazio-sistemetan mantentze-lanak egitea eta elementuak ordeztea.

        Tresneriaren eta instalazioaren funtzionamendu normalerako baldintzak berrezarri direla egiaztatzea.

        Garatutako jarduerak, erabilitako prozedurak eta lortutako emaitzak jasoko dituzten mantentze-lanen txostenak egitea.

        Megafonia- eta sonorizazio-instalazioetako mantentze-lan motak.

        Mantentze-lanetako eta zerbitzuko eskuliburuak.

        Berraztertzeko irizpideak eta puntuak.

        Erabili beharreko tresneria eta bitartekoak.

        Egiaztapenak eta probak.

        Megafonia- eta sonorizazio-instalazioetako matxura motak.

        Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak konpontzeko eta mantentzeko erremintak eta lanabesak.

        Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

        Matxurak konpontzea.

        Planifikatutako zereginak zorrotz betetzea.

      6. Segurtasuna, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.

        Arriskuak identifikatzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

        Erremintak, materialak, tresneria eta garraiobideak maneiatzean segurtasun-arauak errespetatzea.

        Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

        Norberaren eta ekipamenduen segurtasun-arauak megafonia- eta sonorizazio-instalazioetan.

        Babesteko, seinaleztatzeko eta segurtasuneko neurriak.

        Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak muntatzeko eta mantentzeko norberaren segurtasunerako bitartekoak eta ekipamenduak.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

        Ingurumena babesteko araudia.

        Instalazioak eta tresneria ordenatuta eta txukun izatea.

        Segurtasun-arauak errespetatzea.

  8. lanbide-modulua: Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa.

    Kodea: 0364.

    Kurtsoa: 2.a.

    Iraupena: 126 ordu.

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Telebista-zirkuitu itxiko instalazioen eta segurtasun elektronikoko sistemen tresneria eta elementuak ezagutzen ditu, eta horien osagaiak eta ezaugarri garrantzitsuenak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Telebista-zirkuitu itxiko instalazioei (TBZI) eta detekzio elektronikoko instalazioei (bidegabeko sarrera, sua eta gasa, besteak beste) buruzko araudia interpretatu du.

        2. Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasun elektronikoko instalazio motak deskribatu ditu (barnekoa, kanpokoa, bideo adimenduna eta detekzio aktiboa, besteak beste).

        3. Instalazio mota bakoitzaren bloke funtzionalak identifikatu ditu.

        4. Bloke funtzional bakoitzak instalazioaren multzoan betetzen duen funtzio espezifikoa deskribatu du.

        5. Eskemetako sinboloak elementu errealekin erlazionatu ditu.

        6. Alarma-seinalea kable bidez transmititzeko tresneria eta hari gabekoa deskribatu ditu.

        7. Tresneriaren funtzioak eta ezaugarriak deskribatu ditu.

      2. Telebista-zirkuitu itxiko instalazio eta segurtasun elektronikoko sistema txikiak konfiguratzen ditu, eta, horretarako, eskemak egiten ditu eta tresneria eta elementuak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren zehaztapen funtzionalak eta teknikoak identifikatu ditu.

        2. Emandako zehaztapenak abiapuntutzat hartuta, instalazioaren krokisak eta eskemak egin ditu.

        3. Konfigurazioan eragina duten ezaugarri fisikoak eta giro-baldintzak identifikatu ditu (argiztapena, tenperatura, aire-korronteak, oztopoak eta sarbideak, besteak beste).

        4. Instalazioko elementuen eta tresneriaren parametroak kalkulatu ditu (estaldura, galerak, ahultzeak eta helmena, besteak beste).

        5. Tresneria eta materialak katalogo komertzialetan hautatu ditu.

        6. Aurrekontuak egin ditu.

        7. Instalazioaren konfigurazioan araudia aplikatu du.

      3. Telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatzen ditu, eta, horretarako, kokapen-planoak eta eskemak interpretatzen ditu eta muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren zehaztapen teknikoak identifikatu ditu.

        2. Erremintak, materialak, tresneria eta neurtzeko tresnak pilatu ditu.

        3. Instalazioa zuinkatu du.

        4. Muntatzeko arazoetarako konponbideak proposatu ditu.

        5. Kanalizazioak, euskarriak eta tresneria kokatu eta finkatu ditu.

        6. Kableatua ezarri eta etiketatu du.

        7. Hari gabeko tresneriaren parametroak konfiguratu ditu.

        8. Tresneria konektatu du fabrikatzailearen zehaztapenak betez.

        9. Funtzionamendu-parametroak egiaztatu ditu.

        10. Muntatze-lanetan kalitate-irizpideak aplikatu ditu.

      4. Tresneria prest jartzen du, eta bistaratzeko eta kontrolatzeko softwarea instalatu eta konfiguratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tresneria konfiguratzeko software espezifikoa instalatu du.

        2. Sareko tresneria konfiguratu du (IP kamerak, web server eta bideo-grabagailu digitalak, besteak beste).

        3. Biltegiratze-sistema zehaztapenen arabera programatu du.

        4. Bistaratzeko kanpo-zerbitzarietarako sarbidea konfiguratu du.

        5. Bistaratzeko softwarea instalatu du gailu finko eta mugikorretan.

        6. Besteak beste, irudiak analizatzeko, jarraipeneko, kontrol biometrikoko eta matrikulak ezagutzeko softwarea instalatu eta konfiguratu du.

        7. Urruneko konexioa ezarri du gailu finko eta mugikorrekin.

        8. Instalazioaren funtzionamendua egiaztatu du.

      5. Alarmak kudeatzeko zentralak, transmisio-sistemak eta elementu osagarriak instalatzen ditu, eta, horretarako, kokapen-planoak eta eskemak interpretatzen ditu eta muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Planoak eta eskemak interpretatu ditu.

        2. Elementuak eta tresneria finkatu eta kokatu ditu.

        3. Detekzio-elementuak konektatu ditu (bolumetrikoak, infragorriak, gasa, sua, besteak beste).

        4. Transmisio-tresneria konektatu du (telefonikoa, satelite bidezkoa, besteak beste).

        5. Detekzio- eta alarma-zentralak konektatu ditu.

        6. Detekzio- eta alarma-zentralak programatu ditu.

        7. Satelite bidezko transmisio-tresneriak bidalitako seinaleen harrera web-ean bistaratu du.

        8. Hainbat transmisio-formatutako seinaleen harrera baieztatu du.

        9. Urruneko konexioa ezarri du telekontroleko eragiketetarako.

      6. Jarraipeneko eta kontroleko tresneria muntatzen du, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren zehaztapen teknikoak identifikatu ditu.

        2. Kanalizazioak, euskarriak eta tresneria kokatu eta finkatu ditu.

        3. Kableatua ezarri eta etiketatu du.

        4. Kontroleko eta deskodetzeko tresneria konektatu du (artikuluen babesa, jarraipena, fitxaketa, biometrikoa, hari gabekoak, besteak beste).

        5. Seinaleztatzeko elementuak eta eragingailuak konektatu ditu.

        6. Aplikazio espezifikoaren softwarea instalatu eta konfiguratu du (jarraipena, sarbideak eta presentzia, besteak beste).

        7. Instalazioaren funtzionamendua egiaztatu du.

        8. Urruneko konexioa ezarri du telekontroleko eragiketetarako.

        9. Pertsonen edo objektuen jarraipena egin du posizionatze-sistemen bitartez.

      7. Telebista-zirkuitu itxiko (TBZI) eta segurtasuneko instalazioak mantentzen ditu, eta, horretarako, esku-hartzeak deskribatzen ditu eta disfuntzioak beren sorburuekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mantentze-lanen mende dauden elementuak identifikatu ditu.

        2. Mantentze-lan zuzentzaileen kasuan, matxura eta matxura-partean adierazitakoa bat datozela egiaztatu du.

        3. Disfuntzioaren balizko kausen hipotesiak proposatu ditu, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

        4. Esku hartzeko prozedura tekniko bat erabiliz aurkitu du matxura.

        5. Matxura konpondu du.

        6. Ordeztutako elementuaren bateragarritasuna egiaztatu du.

        7. Funtzionamendu-parametroak neurtu ditu, tresna eta software egokiak erabiliz.

        8. Urruneko konexioa ezarri du telemantentze-eragiketetarako.

        9. Garatutako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egin du betiere formatu egokian, eta horrela matxuren historikoa eguneratzeko aukera izango du.

        10. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Besteak beste, materialak eta erremintak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta mekanizazio-eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Instalazio domotikoak eta horiekin lotzen diren instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanak poluzio hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

        7. Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

        8. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        9. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Tresneria eta elementuak.

        Telebista-zirkuitu itxiko instalazioei (TBZI) eta detekzio elektronikoko instalazioei (bidegabeko sarrera, sua, gasa, besteak beste) buruzko araudia interpretatzea.

        Instalazio mota bakoitzaren bloke funtzionalak identifikatzea.

        Eskemetan erabiltzen den sinbologia interpretatzea.

        Arriskuak aztertzean kontuan hartu beharreko faktoreak. Arrisku-mailak. Aplikatzeko araudia.

        Bidegabeko sarreren detekzioa. Detektagailuak. Ezaugarriak eta motak:

        Barnekoak.

        Kanpokoak.

        Perimetralak.

        Suteen eta gasen detekzioa. Detektagailuak. Ezaugarriak eta motak:

        Optikoak.

        Termobelozimetrikoak.

        Ionikoak.

        Seinale akustikoak eta argi-seinaleak.

        Transmisio-bideak. Kable elektrikoa, zuntz optikoa eta hari gabekoa. Ezaugarriak.

        Alarmak kudeatzeko zentralak.

        Telebista-zirkuitu itxia. Bideoaren oinarrizko printzipioak. Aplikazioak. Tresneria: grabagailuak, kamerak eta monitoreak.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

      2. Instalazio txikiak konfiguratzea.

        Telebista-zirkuitu itxia. Bideoaren oinarrizko printzipioak. Aplikazioak. Tresneria: grabagailuak, kamerak eta monitoreak.

        Instalazio txikien proiektu teknikoak.

        Instalazioak kalkulatzeko eta konfiguratzeko informatika-programak.

        Marrazketa tekniko aplikatua:

        Eskalak.

        Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioetan irudikatzeko konbentzionalismoak eta sinbologia normalizatua.

        Plano eta eskema normalizatuak. Tipologia.

        Instalazioak marrazteko informatika-programen funtzioak eta menuak.

        Aurrekontuak egiteko irizpideak.

        Tresneriaren eta materialen katalogo teknikoak.

        Teknologia berriek kontsulta eta laguntzako elementu gisa duten ahalmena ezagutzea.

        Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta norberaren ahalegina eta erantzukizuna guztien helburua lortzera bideratzea.

      3. Telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatzea.

        Instalazioa zehaztapen teknikoen arabera zuinkatzea.

        Baliabideak hautatzea: materialak, tresneria, erremintak eta neurtzeko tresnak.

        Kanalizazioak, euskarriak eta tresneria muntatzea.

        Kableatua ezartzea eta etiketatzea.

        Tresneria konektatzea eta konfiguratzea.

        Proba funtzionalak kalitate-irizpideak kontuan harturik egitea.

        Muntatzeko teknika espezifikoak:

        Muntatzeko erremintak eta tresnak.

        Norberaren eta ekipamenduen segurtasun-arauak.

        Tresneriaren elikatze motak: sare elektrikoa eta bateriak.

        Irrati-maiztasuna (WiFi, Bluetooth, eta abar). Hari gabeko segurtasuna.

        Muntatze-lanetan erabiltzen diren elementuak:

        Kamerak. Ezaugarriak. Motak: analogikoak eta IP.

        Optikoak. Motak. Moldagailuak.

        Telemetria-tresneria.

        Monitoreak.

        Bestelakoak.

        Muntatzeko arazoetarako konponbideak proposatzeko interesa izatea.

        Prozesuaren fase guztietan kalitatearekiko jarrera proaktiboa izatea.

      4. Software espezifikoa instalatzea eta konfiguratzea.

        Software espezifikoa instalatzea eta tresneria sarean konfiguratzea (IP kamerak, «web server», bideo-grabagailu digitalak, besteak beste).

        Biltegiratze-sistema egokia zehaztapenen arabera programatzea.

        Bistaratzeko kanpo-zerbitzarietarako sarbidea konfiguratzea.

        Bistaratzeko softwarea instalatzea eta urruneko konexioa ezartzea gailu finko eta mugikorrekin.

        Besteak beste, irudiak analizatzeko, jarraipeneko, kontrol biometrikoko eta matrikulak ezagutzeko aplikazioak instalatzea eta konfiguratzea.

        Softwarearen funtzionamendua egiaztatzea.

        Sarean integratzeko softwarea. Segurtasuna.

        Bideo-grabazioko sistemetako softwarea: konfiguratzea, programatzea eta alarmak kudeatzea.

        Programak:

        Bistaratze lokala eta urrunekoa. Konfigurazioa.

        Estranet/intranet. GSM/GPRS.

        Audio-grabazioa eta -transmisioa.

        Edizio-softwarea. Ezaugarriak. Atzitzeko txartelak.

        Software gehigarria. Instalatzeko eta konfiguratzeko gida:

        Bideo adimenduna.

        Bidegabeko sarreren detekzio perimetrala.

        Matrikulak ezagutzea.

        Sistema biometrikoak.

        Informatika-konponbideak egoki aplikatzeko interesa izatea.

        Informatika-jakintzak taldearekin partekatzeko prestasuna izatea.

      5. Zentralak eta elementu osagarriak muntatzea.

        Segurtasun elektronikoko sistemen planoak eta eskemak interpretatzea.

        Elementuak eta tresneria kokatzea eta finkatzea.

        Detekzio-elementuak konektatzea (bolumetrikoak, infragorriak, gasa, sua, besteak beste).

        Transmisio-tresneria konektatzea (telefonikoa, satelite bidezkoa, besteak beste).

        Detekzio- eta alarma-zentralak instalatzea eta programatzea.

        Seinaleak behar bezala hartzen direla egiaztatzea eta telekontroleko eragiketetarako tresneriara urrunetik sartzea informatika-tresnak erabilita.

        Alarma teknikoen zentralak. Urruneko kudeaketa.

        Detektagailu motak: gasa, kea, sua, eta abar.

        Osagarri tipikoak: errepikagailuak, teklatuak, sirenak, eta abar.

        Transmisio-sistemak: satelite bidezkoa, GSM, telefoniko kableatua, TCP/IP, irratia, eta abar.

        Zentral alarma-hartzaileak. Urruneko konexioa.

        Muntatzeko teknika espezifikoak:

        Erremintak eta lanabesak.

        Alarma-zentral kableatuak eta hari gabekoak.

        Transmisio-sistemak.

        Harrera egiaztatzeko eta seinaleak bistaratzeko teknikak. Kontraneurriak.

        Norberaren eta ekipamenduen segurtasun-arauak.

        Gure gizartean gero eta handiagoak diren segurtasun-beharren garrantzia baloratzea.

        Eskatutako zehaztapenetarako konponbide teknikoak arakatzeko interesa izatea.

      6. Jarraipeneko eta kontroleko tresneria muntatzea.

        Instalazioaren zehaztapen teknikoak identifikatzea.

        Kanalizazioak, euskarriak eta tresneria kokatzea eta finkatzea.

        Kableatua ezartzea eta etiketatzea.

        Kontroleko eta deskodetzeko tresneria konektatzea (artikuluen babesa, jarraipena, fitxaketa, biometrikoa, hari gabekoak, besteak beste).

        Seinaleztatzeko elementuak eta eragingailuak konektatzea.

        Aplikazio espezifikoaren softwarea instalatzea eta konfiguratzea (jarraipena, sarbideak, presentzia, besteak beste).

        Instalazioaren funtzionamendua egiaztatzea:

        Urruneko konexioa ezartzea telekontroleko eragiketetarako.

        Pertsonen edo objektuen jarraipena egitea posizionatze-sistemen bitartez.

        Honako sistema hauen motak, ezaugarriak, osagarriak eta aplikazioak:

        Artikuluen babes elektronikoa.

        X izpien bidezko miaketa.

        Sarbide-kontrola. Sistema biometrikoak.

        Presentzia-kontrola.

        Kanpoaldeko eta barrualdeko jarraipena eta kontrola.

        Erronden kudeaketa eta kontrola.

        Transmisio-bide motak.

        Tresneria konektatzeko eta muntatzeko teknikak.

        Kudeaketa-software espezifikoa. Urruneko kudeaketa eta konfigurazioa.

        Lanak egitean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea.

        Prozesuaren fase guztietan kalitatearekiko jarrera proaktiboa izatea.

      7. Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioak mantentzea.

        Mantentze-lanen mende dauden elementuak identifikatzea.

        Mantentze-lan zuzentzaileen kasuan, matxura eta matxura-partean adierazitakoa bat datozela egiaztatzea.

        Disfuntzioaren balizko kausen hipotesiak proposatzea, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

        Esku hartzeko prozedura tekniko bat erabiliz matxura aurkitzea eta konpontzea, kalitate-irizpideak errespetatuz.

        Ordeztutako elementuaren bateragarritasuna egiaztatzea eta funtzionamendu-parametroak tresna edo software egokiaren bidez egiaztatzea.

        Urruneko konexioa ezartzea telemantentze-eragiketetarako.

        Matxuren historikoa eguneratzeko aukera emango duten mantentze-lanen txosten zehatzak egitea.

        Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioetako matxura tipikoak.

        Mantentze-lan prebentiboak. Berraztertzeko irizpideak eta puntuak.

        Eragiketa programatuak.

        Diagnostikatzeko softwarea.

        Tresneria eta bitartekoak. Neurtzeko tresnak.

        Matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko teknikak.

        Telemantentze-eragiketak.

        Mantentze-lan prebentiboen garrantzia ezagutzea.

        Kalitate-irizpideak ezagutzeko eta prozesuaren fase guztietan aplikatzeko interesa izatea, mantentze-lanen prozesua hobetzen lagunduko duen dokumentazioa barne.

      8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak.

        Arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatzea istripuei aurrea hartzeko.

        Tresneria, materialak eta erremintak egoki maneiatzea eta segurtasun-arauak errespetatzea.

        Muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

        Ingurumena kutsa dezaketen poluzio-iturriak identifikatzea.

        Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

        Norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien eta entzumenaren babesa, jantziak, eta abar).

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

        Ingurumena babesteko araudia.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzeko interesa izatea.

      9. lanbide-modulua: Irrati-komunikazioen instalazioak.

        Kodea: 0365.

        Kurtsoa: 1.a.

        Iraupena: 132 ordu.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Sare finko eta mugikorretako irrati-komunikazioen sistemetako eta lotutako instalazioetako tresneria eta elementuak identifikatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Irrati-komunikazioen sare finko eta mugikorren egitura deskribatu du.

            2. Irrati-difusiorako eta telebistarako transmisio-sistemak deskribatu ditu.

            3. Irrati-komunikazioko sistemak kokapenaren, teknologien eta estalduraren arabera sailkatu ditu.

            4. Tresneriaren arteko eta sare nagusiarekiko konexio-interfazeak ezagutu ditu.

            5. Bloke funtzional bakoitzak instalazioaren multzoan betetzen duen funtzio espezifikoa deskribatu du.

            6. Tresneriaren, transmisio-bideen eta elementu osagarrien ezaugarriak deskribatu ditu.

            7. Igorgailu-hargailu bakoitza bere aplikazio bereizgarriekin erlazionatu du.

            8. Instalazioaren elementuak eta eskemetako sinboloak erlazionatu ditu.

          2. Sare finko eta mugikorretako tresneria eta elementu osagarriak instalatzen ditu, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzen du eta konektatzeko eta muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Dokumentazio teknikoa interpretatu du (planoak eta eskemak, besteak beste).

            2. Tresneria, materialak, erremintak eta neurtzeko tresnak hautatu ditu.

            3. Antenetako elementu osagarriak muntatu ditu.

            4. Antenak muntatu ditu.

            5. Komunikazio-armairuak eta horien elementu osagarriak muntatu ditu.

            6. Irrati-komunikazioen tresneria kokatu eta finkatu du.

            7. Tresneria eta transmisio-lineak etiketatu ditu.

            8. Lotura malguak elementu osagarriekin konektatu ditu.

            9. Tresneria hainbat transmisio-biderekin (irrati-maiztasuna, parea, zuntz optikoa, besteak beste) eta elementu erradiatzaileekin konektatu du.

            10. Elikatze-sistema eta sistema erredundanteak konektatu ditu (etenik gabeko elikatze-sistema eta fotovoltaikoa, besteak beste).

          3. Irrati-komunikazioen tresneria konfiguratzen du, eta parametroak eskatutako funtzionaltasunarekin erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Softwarea tresneria motaren eta horren ezaugarrien arabera identifikatu du.

            2. Softwarea kargatu du eta ezagumendua eta bertsioa egiaztatu du.

            3. Konfigurazio-parametroak hautatu ditu tresneriaren ezaugarrien, motaren eta funtzionamenduaren arabera (hargailua, deskodetzailea eta transmisorea, besteak beste).

            4. Tresneria aplikazioaren arabera parametrizatu du.

            5. Urruneko sarbide mota hautatu eta konfiguratu du.

            6. Tresneriaren funtzionaltasuna egiaztatu du.

            7. Softwarearen eta tresneria bakoitza konfiguratzeko parametroen historikoa egin du.

            8. Bandak eta maiztasunak esleitzean araudia bete du.

          4. Irrati-komunikazioen tresneria zerbitzuan jartzen du, eta, horretarako, proba-planak interpretatu eta gauzatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Tresneria, materialak, erremintak eta neurtzeko tresnak hautatu ditu.

            2. Tresneriaren eta gailuen elikatze-sistemekiko eta elementu erradiatzaileekiko konexioa egiaztatu du.

            3. Elikatze-sistemek tentsioak ezarritako perdoi-tartearekin ematen dituztela egiaztatu du.

            4. Tresneriaren eta gailuen funtzionamendua begiz egiaztatu du.

            5. Uhin geldikorren erlazioa neurtu du maiztasun-banda bakoitzean eta transmisio-lineetan, transmisore-hargailuen eta antenen artean.

            6. Doikuntzak egin ditu ezarritako mugen barruko uhin geldikorren erlazioa bermatzeko.

            7. Seinale elektrikoak eta optikoak tresneriarekin eta gailuekin integratzeko probak egin ditu.

            8. Erradiazioaren eta estalduraren neurketak egin ditu.

            9. Proba-orriak bete ditu.

          5. Irrati-komunikazioen tresneria mantentzen du, eta, horretarako, eguneratzeko eta mantentze-lan prebentiboak egiteko planak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Erremintak eta neurtzeko tresnak hautatu ditu.

            2. Kableatua ikuskatu du eta tresneriaren eta gailuen, elikatze-sistemen eta elementu erradiatzaileen arteko konexioak egiaztatu ditu.

            3. Tresneriaren handitzeak egin ditu.

            4. Tresneriaren funtzionaltasunak handitzeko softwarea instalatu du.

            5. Funtzionamendu-parametroak informatika-aplikazioen bitartez egiaztatu ditu.

            6. Tresneria eta gailuak funtzionaltasun berrietarako konfiguratu ditu.

            7. Mantentze-lan prebentiboen planak interpretatu ditu.

            8. Elikatze-tentsioak egiaztatu ditu eta elikatze-sistema erredundanteen bateriak ordeztu ditu.

            9. Tresneriak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu du alarma-adierazleak begiz ikuskatuta.

            10. Txosten teknikoa egin du.

          6. Irrati-komunikazioen instalazioetan matxurak eta disfuntzioak konpontzen ditu, horien sintomak aztertzen ditu eta horiek sortzen dituzten kausak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Anomalia edo okerreko funtzionamendua diagnostikatzeko tresneriaren hardwarearen alarmak interpretatu ditu.

            2. Neurgailuak eta software aplikazioak erabili ditu anomaliaren ezaugarriak zehazteko.

            3. Matxura edo disfuntzioa aurkitu du.

            4. Matxuratutako tresneria ordeztu du eta bateragarria dela egiaztatu du.

            5. Tresneria behar den zehaztasunarekin doitu du erreminta egokiak erabilita.

            6. Konfigurazio-parametroak kargatu ditu eta funtzionaltasuna egiaztatu du.

            7. Okerreko funtzionamenduaren alarma hartzean urruneko konexioa ezarri du tresneriarekin eta gailuekin.

            8. Tresnerian eta gailuetan urrunetik berrezarri ditu parametroak.

            9. Funtzionaltasun-ezaugarriak egiaztatu ditu.

            10. Egindako jardueren eta hautemandako gorabeheren txostena egin du.

          7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

            2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

            3. Besteak beste, materialak eta erremintak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

            4. Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa eta jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

            5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

            6. Irrati-komunikazioen instalazioak muntatzeko eta mantentzeko eragiketak prestatu eta egiteko hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

            7. Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

            8. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

            9. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

        2. Edukiak:

          1. Irrati-komunikazioen sistemetako tresneria eta elementuak identifikatzea.

            Irrati-komunikazioen instalazioen eskemetan elementuak identifikatzea.

            Instalazioaren elementuak benetako egoeretan identifikatzea.

            Irrati-maiztasunaren kontzeptua.

            Hedatzea.

            Modulazioa. Demodulazioa. Motak.

            Igorpen-harrera. Kontzeptuak. Bloke funtzionalak.

            Irrati-komunikazioen sistemak. Ezaugarriak. Protokoloak. Kokapenaren, teknologien eta estalduraren araberako sailkapena.

            Sare mugikorrak eta finkoak. Arkitektura. Funtzioak eta oinarrizko funtzionamendua.

            Teknologiak eta zerbitzuak:

            TETRA.

            PMR/PAMR.

            LMDS/WIMAX.

            TMA GSM.

            TMA DCS 1800.

            IMT2000/UMTS.

            Bestelakoak.

            Irrati-difusioko sistemak. Telebista-sistemak:

            Finkoak.

            Unitate mugikorrak.

            Oinarri-estazio garraiagarriak.

            Irratiko eta telebistako irrati-lotura analogikoak eta digitalak.

            Lurreko zerbitzu finkoetako irrati bidezko sarbide-sareak. Sailkapena. Teknologiak.

            Transmisio-bideak: gidatuak eta gidatu gabeak.

            Kablea, zuntz optikoa, uhin-gidariak.

            Tresneriaren arteko eta sare nagusiarekiko konexio-elementuak.

            Konexio-moduak.

            Motak eta ezaugarriak.

            Instalatzeko arauak. Neurriak.

            Antenak eta sistema erradiatzaileak. Orientazioa. Neurriak.

            Elementu osagarriak: duplexoreak, konektoreak, banagailuak, nahasgailuak, eta bestelakoak (bidezkoa bada).

            Sinbologia normalizatua.

            Lanak egiteko ekimena izatea.

          2. Irrati-komunikazioen tresneria eta elementu osagarriak instalatzea.

            Planoak eta eskemak interpretatzea:

            Kokapen-planoa eta kokaleku-planoa.

            Instalazioaren goitiko bista orokorra.

            Kanalizazioen goitiko bista orokorra.

            Xehetasun-planoak. Armairu eta barrutietako tresneriaren banaketa-planoak.

            Eskemak. Banaketaren eta konexioen eskemak. Eskema elektrikoak.

            Tresneria, materialak, erremintak eta neurtzeko tresnak hautatzea.

            Antenetako elementu osagarriak muntatzea.

            Antenak muntatzea.

            Komunikazio-armairuak eta horien elementu osagarriak muntatzea.

            Irrati-komunikazioen tresneria kokatzea eta finkatzea.

            Tresneria eta transmisio-lineak etiketatzea.

            Lotura malguak elementu osagarriekin konektatzea.

            Tresneria hainbat transmisio-biderekin (irrati-maiztasuna, parea, zuntz optikoa, besteak beste) eta elementu erradiatzaileekin konektatzea.

            Elikatze-sistema eta sistema erredundanteak konektatzea (etenik gabeko elikatze-sistema eta fotovoltaikoa, besteak beste).

            Antenak eta elementu osagarriak:

            Transmisio-bideak.

            Duplexoreak.

            Diplexoreak.

            Bestelakoak.

            Komunikazio-armairuak.

            Komunikazio-tresneria.

            Interfaze fisikoak.

            Kable ardazkidea eta zuntz optikoa konektatzeko teknikak. Egiaztapenak.

            Elikatze-tresneria:

            Elikatze-iturriak.

            Etenik gabeko elikatze-sistemak. Multzo elektrogenoak eta eguzki-plakak.

            Bihurgailuak.

            Bateriak. Karga-metodoak.

            Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak betetzea eta errespetatzea.

            Ordenaz eta txukuntasunez jardutea muntatze-lanak egitean eta horiek amaitzean.

          3. Irrati-komunikazioen tresneria konfiguratzea.

            Softwarea tresneria motaren eta horren ezaugarrien arabera identifikatzea.

            Softwarea kargatzea eta ezagumendua eta bertsioa egiaztatzea.

            Konfigurazio-parametroak hautatzea tresneriaren ezaugarrien, motaren eta funtzionamenduaren arabera (hargailua, deskodetzailea eta transmisorea, besteak beste).

            Tresneria parametrizatzea.

            Urruneko sarbide mota hautatzea eta konfiguratzea.

            Tresneriaren funtzionaltasuna egiaztatzea.

            Softwarearen historikoa egitea.

            Tresneria bakoitza konfiguratzeko parametroak erregistratzea.

            Bandak eta maiztasunak esleitzea.

            Kontrol-softwarea.

            Irrati-komunikazioen tresneriaren eskuliburuak.

            Sare finko eta mugikorretako konfigurazio-parametroak eta -erremintak. Ezaugarriak.

            Irrati-komunikazioen tresneriaren instalazio-softwarea eta utilitateak.

            Irrati-komunikazioen tresneria bertatik kudeatzeko softwarea.

            Urruneko sarbide-sistemak.

            Araudia eta estandarrak. Maiztasunak Esleitzeko Koadro Nazionala (CNAF).

            Prozedurak eta araudia errespetatzea eta betetzea.

          4. Irrati-komunikazioen tresneria zerbitzuan jartzea.

            Tresneria, materialak, erremintak eta neurtzeko tresnak hautatzea.

            Tresneriaren eta gailuen elikatze-sistemekiko eta elementu erradiatzaileekiko konexioa egiaztatzea.

            Elikatze-sistemek emandako tentsioak egiaztatzea.

            Tresneriaren eta gailuen funtzionamendua begiz egiaztatzea.

            Uhin geldikorren erlazioa neurtzea maiztasun-banda bakoitzean eta transmisio-lineetan, transmisore-hargailuen eta antenen artean.

            Doikuntzak egitea ezarritako mugen barruko uhin geldikorren erlazioa bermatzeko.

            Seinale elektrikoak eta optikoak tresneriarekin eta gailuekin integratzeko probak egitea.

            Erradiazioaren eta estalduraren neurketak egitea.

            Proba-orriak betetzea.

            Parametroen neurketak. Uhin geldikorren erlazioaren neurketak. Grafikoak. Potentzia erradiatua.

            Esposizioa eta estaldura egiaztatzeko metodoak eta tresneria. Araudia.

            Zerbitzuan jartzeko prozedurak.

            Sare finko eta mugikorretako segurtasun-protokoloak.

            Egin beharreko dokumentazioa: metodoa eta onarpen-probak.

            Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak betetzea eta errespetatzea.

            Dokumentazioa zorrotz egitea.

          5. Irrati-komunikazioen tresneria mantentzea eta handitzea.

            Erremintak eta neurtzeko tresnak hautatzea.

            Kableatua ikuskatzea eta tresneriaren eta gailuen, elikatze-sistemen eta elementu erradiatzaileen arteko konexioak egiaztatzea.

            Tresneriaren handitzeak egitea.

            Tresneriaren funtzionaltasunak handitzeko softwarea instalatzea.

            Funtzionamendu-parametroak informatika-aplikazioen bitartez egiaztatzea.

            Tresneria eta gailuak funtzionaltasun berrietarako konfiguratzea.

            Mantentze-lan prebentiboak egiteko planak interpretatzea.

            Elikatze-tentsioak egiaztatzea eta elikatze-sistema erredundanteen bateriak ordeztea.

            Tresneriak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzea alarma-adierazleak begiz ikuskatuta.

            Txosten teknikoa egitea.

            Neurtzeko erremintak, tresnak eta prozedurak (kableatu-egiaztagailua, erreflektometro optikoa eta espektro-analizagailua, besteak beste).

            Mantentze-planak.

            Aldian behingo eragiketak. Fabrikatzaileen eskuliburuak.

            Matxurak deskribatzeko parteak.

            Gailuak eta tresneria handitzeko metodoak.

            Tresneriaren eskuliburu teknikoak.

            Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak betetzea eta errespetatzea.

            Dokumentazioa zorrotz egitea.

          6. Parametroak eta funtzionaltasuna berrezartzea.

            Anomalia edo okerreko funtzionamendua diagnostikatzeko tresneriaren hardwarearen alarmak interpretatzea.

            Neurgailuak eta software aplikazioak erabiltzea anomaliaren ezaugarriak zehazteko.

            Matxura edo disfuntzioa aurkitzea.

            Matxuratutako tresneria ordeztea eta bateragarria dela egiaztatzea.

            Tresneria behar den zehaztasunarekin doitzea erreminta egokiak erabilita.

            Konfigurazio-parametroak kargatzea eta funtzionaltasuna egiaztatzea.

            Okerreko funtzionamenduaren alarma hartzean urruneko konexioa ezartzea tresneriarekin eta gailuekin.

            Tresnerian eta gailuetan parametroak urrunetik berrezartzea.

            Funtzionaltasun-ezaugarriak egiaztatzea.

            Egindako jardueren eta hautemandako gorabeheren txosten teknikoak egitea.

            Irrati-komunikazioen sistemen mantentze-lan zuzentzailea egiteko planak.

            Matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko teknikak. Elementuak ordeztea eta doitzea.

            Neurtzeko tresnak eta prozedurak.

            Diagnostikatzeko softwarea.

            Parametroak berrezartzeko metodoak.

            Urruneko mantentze-lanak:

            GSM modemak. Oinarrizko AT komandoak. Datu-deiak.

            Kontrol-geruza. Sarbide-protokoloak.

            Kargatzeko eta iraultzeko softwarea.

            Egin beharreko egiaztapenak eta doikuntzak.

            Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak betetzea eta errespetatzea.

            Dokumentazioa zorrotz egitea.

          7. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

            Arriskuak identifikatzea.

            Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

            Erremintak, materialak, tresneria eta garraiobideak maneiatzean segurtasun-arauak errespetatzea.

            Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

            Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan laneko arriskuei aurrea hartzeko teknikak.

            Norbera babesteko ekipamendua.

            Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

            Ingurumena babesteko araudia.

            Instalazioak eta tresneria ordenatuta eta txukun izatea.

            Segurtasun-arauak errespetatzea.

      10. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa.

        Kodea: E100.

        Kurtsoa: 1.a.

        Iraupena: 33 ordu.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Tituluaren lanbide-esparruarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

            2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

            3. Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.

            4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

            5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

            6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

            7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

          2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak eta erreklamazioak.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

            2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

            3. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

            4. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

            5. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

            6. Testuen deia nagusiak jaso ditu.

            7. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

            8. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

          3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak ulertu eta identifikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

            2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

            3. Sektorearen berezko alderdi sozio-profesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

            4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

        2. Edukiak:

          1. Ahozko mezuak ulertu eta sortzea.

            Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

            Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

            Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

            Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

            Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

            Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

            Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

            Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

          2. Idatzizko mezuak interpretatu eta adieraztea.

            Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

            Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

            Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.

            Protokolo-formulak idazki profesionaletan.

            Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

            Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

            Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

          3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea

            Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

            Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

            Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

            Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

            Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

      11. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea.

        Kodea: 0366.

        Kurtsoa: 2.a.

        Iraupena: 105 ordu.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

            2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

            3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

            4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

            5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

            6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

            7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

          2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

            2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

            3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

            4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

            5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

            6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

            7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

          3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

            2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

            3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

            5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

            6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

            7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

            8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

            10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

          4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

            2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

            3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

            4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

            5. Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

            6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

            7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

            8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

          5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

            2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

            3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

            4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

            5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

            6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

            7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

          6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

            2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

            3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

            4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

            5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

            6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

            7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

          7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

            2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

            3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

            4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

            5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

            6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

        2. Edukiak:

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua

            Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

            Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

            Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

            Norberaren ibilbidea planifikatzea:

            Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

            Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

            Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

            Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

            Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

            Erabakiak hartzeko prozesua.

            Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

            Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

            Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

            Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

            Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

            Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

            Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

          2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

            Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

            Antolamendu-egiturak aztertzea.

            Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

            Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

            Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

            Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

            Lan-taldeen sorrera aztertzea.

            Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

            Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

            Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

            Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

            Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

            Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

            Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

            Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

            Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

            Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

            Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

          3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak

            Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

            Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

            Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

            Nomina interpretatzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

            Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

            Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

            Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

            Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

            Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

            Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

            Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

            Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

            Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

            Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

            Lana arautzearen beharra baloratzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

            Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

            Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

            Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

          4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

            Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

            Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

            Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

            Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

            Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

            Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

            Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

            Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

            Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

          5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

            Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

            Arrisku-faktoreak aztertzea.

            Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

            Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

            Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

            Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

            Arrisku profesionalaren kontzeptua.

            Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

            Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

            Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

            Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

            Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

            Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

            Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

          6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

            Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

            Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

            Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

            Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

            Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

            Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

            Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

            Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

            Laneko arriskuen prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

            Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

            Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

            Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

            Prebentzioaren plangintza enpresan.

            Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

            Laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

            Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

            Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

            Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

          7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

            Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

            Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

            Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

            Larrialdi-egoerak aztertzea.

            Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

            Langileen osasuna zaintzea.

            Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

            Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

            Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

            Seinale motak.

            Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

            Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

            Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

      12. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

        Kodea: 0367.

        Kurtsoa: 2.a.

        Iraupena: 63 ordu.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

            2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

            3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

            4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

            5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

            6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

            7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

          2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

            2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

            3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

            4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

            5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

            6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

            7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

            8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

          3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

            2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

            3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

            4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

            5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

            6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

            7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

            8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

            9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

            10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

            11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

            12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

          4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

            2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

            3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

            5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

            6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

        2. Edukiak:

          1. Ekimen sortzailea.

            Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, eta abar).

            Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

            Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

            Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

            Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

            Enpresaburuaren kontzeptua.

            Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

            Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

            Ekintzaileen arteko lankidetza.

            Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

            Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

            Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

            Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

            Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

          2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

            Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

            Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

            Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

            Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

            Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

            Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

            Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

            Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

            Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

            Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

            Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

            Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

            Genero-berdintasuna errespetatzea.

            Enpresa-etika baloratzea.

          3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

            Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

            Produkzio-plana prestatzea.

            Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

            Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

            Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

            Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

            Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

            Zerga-arloa enpresetan.

            Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

            Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

            Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

            Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          4. Administrazio-funtzioa.

            Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

            Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

            Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

            Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

            Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

            Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

            Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

            Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

      13. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza.

        Kodea: 0368.

        Kurtsoa: 2.a.

        Iraupena: 380 ordu.

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

            2. Enpresaren egitura sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduekin alderatu ditu.

            3. Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak, biltegiratzea eta bestelakoak.

            4. Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

            5. Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

            6. Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

          2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

              Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

              Jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna).

              Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

              Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

              Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

              Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

              Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

            2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

            3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

            4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

            5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

            6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

            7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

            8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

            9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du, bai eta, eginkizun berriei erantzun ahal izateko, enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izandako aldaketetara egokitzearen garrantzia ere.

            10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

          3. Instalazioak eta tresneria konfiguratzeko eta baloratzeko lanetan hartzen du parte, eskemak egiten ditu eta beharrezko dokumentazioa betetzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Eskemak sinbologia egokia erabilita marraztu ditu.

            2. Indarrean dagoen araudiaren arabera kalkulatu eta dimentsionatu ditu instalazioak.

            3. Taula eta tresna informatikoak erabili ditu.

            4. Dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatu du instalazioa.

            5. Fabrikatzaileen eskuliburu teknikoak interpretatu ditu.

            6. Instalazioaren eskulanaren eta materialen aurrekontua landu du.

            7. Segurtasun, kalitate eta ingurumenarekiko errespeturako planak ezagutu ditu.

            8. Lan-taldearekin elkarlanean jardun du eta ekimena eta interesa azaldu du.

          4. Instalazioak (barneko elektrikoak, sonorizaziokoak eta telebista-zirkuitu itxikoak, besteak beste) eta tresneria muntatzen ditu, eta, horretarako, indarrean dagoen araudia, segurtasun-arauak eta enpresaren kalitate-sistemaren arauak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Dokumentazio teknikoa interpretatu du.

            2. Elementuak identifikatu ditu, baita horien funtzioa eta muntaian duten antolamendua ere.

            3. Instalazioa eta tresneria muntatzeko plana interpretatu du eta beharrezko erremintak eta materialak hautatu ditu.

            4. Instalazioaren eskemen arabera egin ditu elementuen eta tresneriaren konexioak.

            5. Muntaiaren fase bakoitzean erreminta egokiak erabili ditu.

            6. Indarrean dagoen araudia aplikatuta egin du instalazioa.

            7. Norberaren eta instalazioen segurtasunerako arauak bete ditu.

            8. Kalitate-sistemaren prozeduren arabera jardun du.

            9. Ingurumena errespetatzeko irizpideekin egin ditu eragiketak.

            10. Lan-taldean integratu da eta ekimena eta interesa azaldu du.

          5. Instalazioak eta tresneria zerbitzuan jartzeko eragiketetan eta izapideetan laguntzen du, ezarritako prozedurei jarraituz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Instalazioak eta tresneria zerbitzuan jartzeko plana interpretatu du.

            2. Zerbitzuan jartzeko erremintak eta tresnak hautatu ditu.

            3. Instalazioaren elementuen (hargailu elektrikoak eta kontrol eta segurtasuneko elementuak, besteak beste) funtzionamendu-sekuentzia egiaztatu du.

            4. Elementuak eta tresneria programatu, erregulatu eta kalibratu ditu, betiere funtzionaltasun-ezaugarrien arabera.

            5. Instalazioaren funtzionamendu-parametroak egiaztatu ditu.

            6. Behar bezala zerbitzuan jartzeko eskuko erremintak, bitarteko informatikoak eta tresnak erabili ditu.

            7. Indarrean dagoen erregelamentazioa eta kalitateari eta segurtasunari buruzko arauak bete ditu.

            8. Zerbitzuan jartzeko prozesuak eskatzen duen dokumentazioa bete du.

          6. Instalazioetan eta ekipoetan enpresaren kargurako mantentze-lan prebentiboak egiten ditu, eta dagozkion mantentze-planak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Mantentze-planoak interpretatu ditu.

            2. Tresna eta erreminta egokiak hautatu ditu.

            3. Funtzionalitatea, kontsumo elektrikoak, funtzionamendu-parametroak eta abar egiaztatu ditu.

            4. Elementuak eta ekipoak doitu eta berriro programatu ditu.

            5. Planarekiko desbideratzeak hauteman eta jakinarazi ditu.

            6. Eskatzen den segurtasunarekin eta kalitatearekin egin ditu mantentze-lan prebentiboak.

            7. Ingurumena errespetatzeko irizpideekin egin ditu eragiketak.

            8. Lan-taldearekin elkarlanean jardun du eta ekimena eta interesa azaldu du.

          7. Instalazioetako eta ekipoetako matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzen eta konpontzen laguntzen du, eta, horretarako, mantentze-lan zuzentzaileen teknikak eta prozedurak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Egindako neurketen bitartez eta instalazioaren edo ekipoaren funtzionalitatea behatuz identifikatu ditu matxuren eta disfuntzioen sintomak.

            2. Matxuraren balizko kausen hipotesiak proposatu ditu, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

            3. Matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko berariazko prozeduren arabera aurkitu du matxura.

            4. Matxura konpontzeko beharrezko erremintak eta tresnak hautatu ditu.

            5. Ezarritako jarraibideen arabera egin ditu desmuntatzeko lanak, betiere segurtasunarekin, kalitatearekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin.

            6. Matxuratutako elementuak ordezkatu edo konpondu ditu.

            7. Instalazioaren funtzionalitateko hasierako baldintzak berrezarri ditu.

            8. Ordenaz eta txukuntasunez esku hartu du, eta egindako lanetan finkatutako denborak errespetatu ditu.

            9. Mantentze-programetan ezarritako dokumentazioa bete du.

            10. Lan-taldearekin elkarlanean jardun du eta ekimena eta interesa azaldu du.

  1. atala. Espazioak.

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA AZALERA (m²)

    30 IKASLE AZALERA (m²)

    20 IKASLE

    Balio anitzeko gela 60 40

    Gela teknikoa 100 60

    Azpiegitura-lantegia 120 120

    Sistema elektronikoen lantegia 120 100

  2. atala. Ekipamenduak.

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA EKIPAMENDUA

    Balio anitzeko gela Ikus-entzunezko tresneria

    Sarean instalatutako PCak

    Proiekzio-kanoia

    Etenik gabeko elikatze-sistemak

    Hainbat fabrikatzaileren informatika-tresneria eta hardware osagaiak, desmuntatzeko eta berriz konfiguratzeko

    Software aplikazio instalatuak: sistema eragileak, hainbat utilitate, bulegotika-aplikazioak, zirkuituak simulatzeko programak, hainbat motatako instalazioak diseinatzeko softwarea, sistema eragileak birtualizatzeko programak

    Gela teknikoa Barneko instalazioetarako panelak

    Automatismoen instalazioetarako panelak

    Babesteko eta mugatzeko elementuak

    Askotariko aginte-elementuak: sakagailuak, kommutadore sinpleak eta gurutzatze-kommutadoreak, etengailuak, teletengailuak, eskailera-automatismoak, eta abar

    Konexio-kaxak eta mekanismoetarako kaxak

    Hainbat motatako kanalizazioak (tutu zurruna, malgua&)

    Eroale normalizatuak

    Luminariak eta goritasun-lanparak, halogenoak eta deskargakoak, eta pizteko tresneria

    DIN errail gainean muntatzeko prestatutako automatismoen elementuak oro har: sakagailuak, kontaktoreak, erreleak, tenporizadoreak, sentsore induktiboak, ibiltarte-amaierak, eta abar

    Motor monofasiko eta trifasiko txikiak

    Automatismoetako koadro elektrikoak muntatzeko materialak eta elementu osagarriak (kanaleta, profilak&)

    Babes unipertsonaleko elementu egokiak: eskularruak, betaurrekoak, eta abar

    Argiketarien erremintak (hainbat bihurkin, guraizeak, aliketak&) eta erabilera orokorrekoak (zerra-arkuak, karrakak&)

    Neurtzeko tresnak (polimetroak, wattmetroak, matxarda anperemetrikoa, takometroa&)

    Korronte alterno trifasikoarekin elektrifikatutako mahaiak

    Azpiegitura-lantegia Sarean konektatutako ordenagailuak, Internet sarbidearekin

    Proiekzio-kanoia

    Software aplikazio instalatuak: CAD elektrikoa, hainbat instalazioren diseinua eta konfigurazioa: megafonia, buseko sistema domotikoak, telekomunikazio-azpiegitura komuna, besteak beste. Ikasgelako sareko softwarea

    Sistema domotikoak programatzeko aplikazio-programak. Irrati-telebista hartzeko instalazioen kalkuluak egiteko programak

    Ibilgailuetarako soinu-tresneria, anplifikazio-tresneria, multimedia eta osagarriak

    Sonorizazio zentralizatu eta banaturako tresneria

    Dispertsio-busaren bidezko interkomunikazioko tresneria

    Segurtasuneko eta larrialdiko megafonia-tresneria

    Megafonia industrialerako eta VoIP bidezko megafoniarako moduluak. Kontrol-sistema mikroprozesatuak

    100 V-eko lineako anplifikadoreak

    Proiektagailuak eta bozgorailu esponentzialak

    Audioko espektro-analizagailuak

    Eremu magnetikoaren neurgailuak

    Parametro akustikoak neurtzeko tresneria eta horren softwarea

    Material domotikoa (eremuko bus-sistemetako entrenagailuak)

    Askotariko antenak

    Telekomunikazio-instalazioetako entrenagailua (hala telebistakoa nola telefoniakoa telekomunikazio-azpiegitura komunaren banaketen mailan)

    Telekomunikazio-azpiegitura komunetarako neurgailu espezifikoak

    Kobrezko kablez eta zuntz optikoz egindako kableatu egituratuaren egiaztagailua eta ziurtagailua

    Datu-sareen instalazioetan erabiltzen diren erremintak eta materialak: guraizeak, kable-zurigailua, krinpagailua eta txertatzeko erremintak. UTP kablea (CAT5E eta CAT6), zuntz optikozko kablea, RJ45 konektoreak, zuntz optikorako ST eta SC konektoreak, kanaletak, armairuak eta konexio-panelak

    Datu-sareen tresneria: PCrako sare-txartelak, bideratzaileak, kommutadoreak eta hari gabeko sarbide-puntuak

    PBX telefonoguneak eta beste zenbait tresneria eta material

    Babes unipertsonaleko elementu egokiak

    Sistema elektronikoen lantegia Sarean konektatutako ordenagailuak, Internet sarbidearekin

    Proiekzio-kanoia

    Multimetroak eta matxarda anperemetrikoak

    Osziloskopioak eta maiztasun-sorgailuak

    Elikatze-iturriak

    Entrenagailu elektroteknikoak

    Elikatzeko transformadoreak

    Elektronika analogiko, digital eta mikroprogramagarriko entrenagailuak eta osagaiak

    Eguzki-energia fotovoltaikoko oinarrizko entrenagailua

    Kamera analogikoek, mikrokamerek eta web server WiFi transmisoreek osatutako tresneria

    Bideoko eta telemetriako matrizeak, teleaginteak eta posizionagailu motorizatuak

    Bideoa eta telemetria UTP kable bidez transmititzeko bideo-tresneria eta -banagailuak

    Audioa eta bideoa grabatzeko gailu digitalak

    Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko tresneriaren software espezifikoa

    Bideoa eta audioa detektatzeko eta enkriptatzeko eskanerra

    Detektagailu multzoa

    Alarmak kudeatzeko zentralak

    Satelite bidezko alarma-transmisoreak

    Urruneko kontroleko GSM/GPRS eta TCP/IP tresneria

    8,2 MHz-eko irrati-maiztasuneko antenak

    GSM/GPRS modemak

    Urruneko sarbideko tresneria

    Irrati-komunikazioen analizagailuak

    BER neurgailuak

    Bektoreskopioak

    Bideorako eta audiorako proba-sorgailuak

    Parametro irrati-elektrikoak neurtzeko tresneria

    Seinalea bistaratzeko eta aztertzeko softwarea

    Sare finko eta mugikorretako irrati-komunikazioen tresneria

    Irrati-difusioko eta telebistako igorgailu-hargailuak

    Irrati-loturak eta errepikagailuak

    Irrati-komunikazioen oinarri-estazioak

    Biltegiratze digitaleko eta audio-erreprodukzioko tresneria

    Inpedantzia txikiko anplifikadoreak

    Potentzia-etapak

    Kutxa akustikoak eta autoanplifikatuak

    Seinalea editatzeko eta tratatzeko softwarea

    Soinu-txartelak

    MIDI kontrolatzaileak

    Kontrolatzeko eta nahasteko softwarea

    Nahaste digitalen estazioak

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena Telekomunikazio-instalazioetako teknikariaren heziketa-zikloko lanbide-moduluetan.

    LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

    0237. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak Instalazio elektroteknikoak

    Ekipo elektronikoak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0238. Instalazio domotikoak Instalazio elektroteknikoak

    Ekipo elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0359. Elektronika aplikatua Sistema elektronikoak

    Sistema elektroteknikoak eta automatikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0360. Mikroinformatika-tresneria Ekipo elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0361. Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak Sistema elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0362. Oinarrizko instalazio elektrikoak Instalazio elektroteknikoak

    Ekipo elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0363. Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak Instalazio elektroteknikoak

    Ekipo elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0364. Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa Instalazio elektroteknikoak

    Ekipo elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0365. Irrati-komunikazioen instalazioak Sistema elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    E100. Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0366. Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0367. Enpresa eta ekimen sortzailea

    Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0368. Lantokiko prestakuntza Sistema elektronikoak

    Sistema elektroteknikoak eta automatikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Instalazio elektroteknikoak

    Ekipo elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako.

    KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna

    Lan-harremanetan diplomaduna

    Gizarte-lanean diplomaduna

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna

    Sistema elektronikoak

    Sistema elektroteknikoak eta automatikoak Ontzietako irrati-elektronikan diplomaduna

    Aeronautikako ingeniari teknikoa, aireontzietako espezialitatean

    Sistema-informatikako ingeniari teknikoa

    Industria-ingeniari teknikoa, elektrizitatea eta industria-elektronika espezialitatean

    Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak titulartasun pribatuko ikastetxeentzat eta hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako ikastetxeentzat, eta hezkuntza-administrazioarentzako orientabideak.

    LANBIDE MODULUAK TITULAZIOAK

    0359. Elektronika aplikatua

    0360. Mikroinformatika-tresneria

    0365. Irrati-komunikazioen instalazioak

    0366. Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0367. Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako beste zenbait titulu baliokide

    0237. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak

    0238. Instalazio domotikoak

    0361. Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak

    0362. Oinarrizko instalazio elektrikoak

    0363. Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak

    0364. Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  1. Atala. Urriaren 3ko 1/1990 lege organikoaren babesean ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 lege organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak

    «TRESNERIA ETA INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKOAK» HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK

    (LOGSE 1/1990) «TELEKOMUNIKAZIO INSTALAZIOAK» HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (LOE 2/2006)

    Etxebizitzetako eta eraikinetako instalazio bereziak 0237. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak

    Etxebizitzetako eta eraikinetako instalazio automatizatuak 0238. Instalazio domotikoak

    Barneko instalazio elektrikoak 0362. Oinarrizko instalazio elektrikoak

    Enpresa txikien administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea 0367. Enpresa eta ekimen sortzailea

    Lantokiko prestakuntza 0368. Lantokiko prestakuntza

    «KONTSUMOKO TRESNERIA ELEKTRONIKOAK» HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK

    (LOGSE 1/1990) «TELEKOMUNIKAZIO INSTALAZIOAK» HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (LOE 2/2006)

    Informazio-sistema elektronikoak 0360. Mikroinformatika-tresneria

    Elektronika orokorra

    Elektronika digitala eta mikroprogramagarria 0359. Elektronika aplikatua

    Oinarrizko instalazioak 0362. Oinarrizko instalazio elektrikoak

    Enpresa txikien administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea 0367. Enpresa eta ekimen sortzailea

    Lantokiko prestakuntza 0368. Lantokiko prestakuntza

  2. atala. Batxilergoko gaiekiko baliozkotzeak

    Lanbide-modulua Batxilergoko gaia

    Elektronika aplikatua Elektroteknia

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin, horiek baliozkotzeko.

    KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA

    UC0120_2: Eraikinetan edo eraikin multzoetan soinuko irrati-difusioko eta telebistako seinaleak hartzeko instalazioak muntatzea eta mantentzea (antenak eta kable bidezkoak).

    UC0121_2: Hiritarren esku dagoen telefonia-zerbitzura sartzeko instalazioak eta sarrera kontrolatzeko instalazioak muntatzea eta mantentzea (barne-telefonia eta bideo-atezaintza). 0237. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak

    UC0597_2: Megafoniako eta lokalen sonorizazioko instalazioak muntatzea eta mantentzea. 0363. Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak

    UC0598_2: Telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatzea eta mantentzea. 0364. Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa

    UC0599_2: Ahalmen txikiko telefonogunez osatutako telefonia-sistemak muntatzea eta mantentzea.

    UC0600_2: Datu-sare lokalen azpiegiturak muntatzea eta mantentzea. 0361. Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko.

    LANBIDE MODULUA KONPETENTZIA ATALA

    0237. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak UC0120_2: Eraikinetan edo eraikin multzoetan soinuko irrati-difusioko eta telebistako seinaleak hartzeko instalazioak muntatzea eta mantentzea (antenak eta kable bidezkoak).

    UC0121_2: Hiritarren esku dagoen telefonia-zerbitzura sartzeko instalazioak eta sarrera kontrolatzeko instalazioak muntatzea eta mantentzea (barne-telefonia eta bideo-atezaintza).

    0363. Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak UC0597_2: Megafoniako eta lokalen sonorizazioko instalazioak muntatzea eta mantentzea.

    0364. Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa UC0598_2: Telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatzea eta mantentzea.

    0361. Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak UC0599_2: Ahalmen txikiko telefonogunez osatutako telefonia-sistemak muntatzea eta mantentzea.

    UC0600_2: Datu-sare lokalen azpiegiturak muntatzea eta mantentzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.