Arautegia

Inprimatu

168/2010 DEKRETUA, ekainaren 29koa, Administrazio-kudeaketako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1493
  • Xedapen-zk.: 168
  • Xedapen-data: 2010/06/29
  • Argitaratze-data: 2011/03/18

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6. artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Urriaren 30eko 1631/2009 Errege Dekretuak, eta berau aldatzen duen urriaren 10eko 1126/2010 Errege Dekretuak, administrazio-kudeaketako teknikariaren titulua ezartzen dute eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzte. Errege Dekretu horiek, hortaz, uztailaren 22ko 1662/1994 Errege Dekretuak ezarritako administrazio-kudeaketako teknikariaren tituluaren erregulazioa ordezkatu du.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Administrazio-kudeaketako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Administrazio-kudeaketako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen urriaren 30eko 1631/2009 Errege Dekretuaren babesean eta berau aldatzen duen urriaren 10eko 1126/2010 Errege Dekretuaren babesean.

Administrazio-kudeaketako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Gobernu Kontseiluak 2010eko ekainaren 29an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe.

  1. Dekretu honek Administrazio-kudeaketako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Administrazio-kudeaketako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Administrazio-kudeaketa.

Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

Kodea: INSN-3 (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da administrazio-laguntzako jarduerak egitea lanaren, kontabilitatearen, merkataritzaren, finantzen eta zergen alorrean, eta bezeroari/erabiltzaileari arreta ematea, enpresa publikoetan zein enpresa pribatuetan, betiere indarrean dagoen araudia eta kalitate-protokoloak aplikatuz, bezeroen gogobetetasuna ziurtatuz eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardunez.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo kanpo-komunikazioak edo -dokumentuak bideratzea.

    2. Jasotako aginduak edo lortutako informazioa abiapuntu izanik, dokumentuak eta komunikazioak lantzea.

    3. Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzea, erregistratzea eta artxibatzea, teknika egokien arabera eta enpresan ezarritako parametroen arabera.

    4. Enpresaren operatiboari dagokion euskarri-dokumentazioa kontabilitate-mailan erregistratzea, betiere segurtasun eta kalitateko baldintzetan.

    5. Diruzaintzako administrazio-kudeaketak egitea gerentziak ezarritako arauei eta protokoloei jarraituz, antolakundearen likideziari eustearren.

    6. Enpresaren giza baliabideen hautespen- eta prestakuntza-arloetako administrazio-kudeaketak egitea, indarrean dagoen araudia eta enpresa-politika kontuan izanik eta saileko goi-arduradunaren gainbegiratupean.

    7. Enpresaren lan-kudeaketaren arloan administrazio-laguntza ematea, indarrean dagoen araudia betez eta saileko goi-arduradunaren gainbegiratupean.

    8. Merkataritza-jardueraren administrazio-kudeaketak egitea, eta ondoriozko zerga-betebehar jakin batzuen euskarri-dokumentazioa erregistratzea.

    9. Administrazioaren eta merkataritzaren esparruan bezeroari/erabiltzaileari arreta emateko jarduerak betetzea, enpresaren/erakundearen irudiarekin lotzen diren eta ezartzen diren kalitate-mailak ziurtatuz.

    10. Laneko eta ingurumeneko segurtasun-protokoloak, higienekoak eta kalitatekoak produkzio-prozesu osoan zehar aplikatzea, pertsonei eta ingurumenari kalterik ez eragiteko.

    11. Produkzioaren helburuak betetzea, erantzukizun-printzipioen arabera jardunez eta harreman profesional egokiak mantenduz lan-taldeko kideekin.

    12. Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

    1. Bere lanaren esparruan berritzeko, produkzio-prozesuak hobetzeko eta jakintzak eguneratzeko izpirituari eustea.

    2. Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

    3. Enplegu eta autoenplegu aukerak hautematea eta aztertzea, kultura ekintzailea garatzea eta hainbat lanpostutara eta egoera berrietara egokitzea.

    4. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

    5. Enpresaren jardueretan errespetuarekin eta tolerantzia-jarrerekin parte hartzea.

    6. Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lanpostuetara eta lan-egoera berrietara egokitzea.

    7. Lan-taldean parte hartzea, antolakundean definitutako hierarkia errespetatuz.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. Harrerarako eta bezeroekiko harremanetarako administrazio-jarduerak ADG307_2 (107/2008 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa), honako konpetentzia-atal hauek barnean hartzen dituena:

      UC0975_2: barne- eta kanpo-komunikazioak hartzea eta prozesatzea.

      UC0976_2: merkataritza-prozesuko administrazio-kudeaketak egitea.

      UC0973_1: informatika-terminaletan datuak eta testua sartzea, segurtasun, kalitate eta eraginkortasuneko baldintzetan.

      UC0978_2: artxiboa euskarri konbentzionalean eta informatikoan kudeatzea.

      UC0977_2: administrazio-kudeaketako jardueretan bezeroekin harremanetan jartzean, atzerriko hizkuntzan erabiltzaile independentearen mailarekin komunikatzea.

      UC0233_2: informazioaren eta komunikazioaren kudeaketan aplikazio ofimatikoak maneiatzea.

    2. Administrazio-kudeaketako jarduerak ADG308_2 (otsailaren 1eko 107/2008 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0976_2: merkataritza-prozesuko administrazio-kudeaketak egitea.

      UC0979_2: diruzaintzako administrazio-kudeaketak egitea.

      UC0980_2: giza baliabideetako administrazio-laguntzako jarduerak egitea.

      UC0981_2: kontabilitate-erregistroak egitea.

      UC0973_1: informatika-terminaletan datuak eta testua sartzea, segurtasun, kalitate eta eraginkortasuneko baldintzetan.

      UC0978_2: artxiboa euskarri konbentzionalean eta informatikoan kudeatzea.

      UC0233_2: informazioaren eta komunikazioaren kudeaketan aplikazio ofimatikoak maneiatzea.

  1. Lanbide-irudi honek herri-administrazioetan zein edozein jarduera-sektoretako eta, batik bat, zerbitzu-sektoreko enpresa txikietan, ertainetan edo handietan egingo du lan. Administrazio-laguntza eskainiko du enpresa eta erakunde horietako administrazio eta kudeaketako zereginetan, eta arreta emango die bezeroei eta herritarrei.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Administrari laguntzailea.

    Bulegoko laguntzailea.

    Kobrantza eta ordainketako administrari laguntzailea.

    Merkataritza-administraria.

    Pertsonalaren kudeaketako administrari laguntzailea.

    Herri-administrazioetako administrari laguntzailea.

    Harreragilea.

    Bezeroen arretako langilea.

    Diruzaintzako langilea.

    Ordainbideetako langilea.

Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Informazio-fluxua eta enpresan erabiltzen diren dokumentuen eta komunikazioen tipologia eta xedea aztertzea, dokumentu edo komunikazio horiek bideratzeko.

    2. Enpresan erabiltzen diren dokumentuak eta komunikazioak aztertzea, eta horiek sortzeko egitura, elementuak eta ezaugarriak ezagutzea.

    3. Enpresako berezko ingelesa hizkuntzako esapideak identifikatzea eta hautatzea, dokumentuak eta komunikazioak egiteko.

    4. Aplikazio eta tresneria informatikoen aukerak aztertzea, eta, dokumentuak eta komunikazioak lantzeko garaian, informazioaren tratamenduan aplikazio eta tresneria horiek eraginkortasun handiagoz erabiltzearekin lotzea aukera horiek.

    5. Dokumentuak eta komunikazioak formatu bereizgarrian eta kalitate-baldintza egokiekin egitea, eta dokumentu eta komunikazio horiek lantzean informazioaren tratamendu-teknikak aplikatzea.

    6. Komunikazioak eta dokumentuak zaintzeko sistemak eta teknikak aztertzea eta kasuak kasu egokiak direnak hautatzea, eta sistema eta teknika horiek eskuz eta informatikoki aplikatzea, betiere komunikazioak eta dokumentuak sailkatzeko, erregistratzeko eta artxibatzeko.

    7. Kontabilitatearen arloko araudia eta metodologia interpretatzea eta enpresa batean gerta daitekeen kontabilitate-problematika aztertzea, baita kontabilitatea erregistratzearekin lotzen den dokumentazioa ere.

    8. Kontabilitate-idazpenak eskuz sartzea, baita berariazko informatika-aplikazioetan ere, dokumentazioa kontabilitatearen alorrean erregistratzeko indarrean dagoen araudiaren arabera.

    9. Diruzaintzaren kudeaketan esku hartzen duten elementuak, oinarrizko finantza-produktuak eta -zerbitzuak eta horiekin lotzen diren dokumentuak alderatzea eta ebaluatzea, administrazio-kudeaketak egiteko enpresaren likidotasun- eta finantziazio-beharrak egiaztatuz.

    10. Finantza-produktuen eta -zerbitzuen oinarrizko kalkuluak egitea, eta diruzaintzako administrazio-kudeaketak egiteko oinarrizko finantza-matematikaren printzipioak erabiltzea.

    11. Aplikatzekoa den legezko araudia, kudeaketa-teknikak eta giza baliabideetako sailaren funtzioak ezagutzea, eta enpresa batean sor daitekeen lan-problematika aztertzea, baita giza baliabideen administrazio-kudeaketa egiteko bidezko dokumentazioa ere.

    12. Funtsezko dokumentazioa eta garatu beharreko jardunak identifikatzea eta prestatzea, eta giza baliabideen alorreko hautespen- eta prestakuntza-arloen administrazio-kudeaketak egiteko enpresak jarraitzen duen politika interpretatzea.

    1. Dokumentazioa betetzea eta txostenak prestatzea, eta, horretarako, indarrean dagoen araudia eta Herri Administrazioetan sartzeko bideak kontsultatzea (Internet, hiritarrentzako arreta-bulegoak) eta ad hoc informatika-aplikazioak erabiltzea, enpresaren lan-kudeaketaren arloan administrazio-laguntza eskaintzeko.

    2. Merkataritza-arloaren ondoriozko dokumentuak betetzea eta datuak hautatzea, eta merkataritzaren eta zergaren alorreko arauak interpretatzea, dagozkion administrazio-kudeaketak egiteko.

    3. Komunikazioak ahoz, telematikoki edo idatziz transmititzea, kasu bakoitzera egokituz, eta enpresaren edo erakundearen kalitatearen eta irudiaren alorreko protokoloak aztertzea, bezeroei edo erabiltzaileei arreta emateko jarduerak betetzeko.

    4. Kalitate eta segurtasuneko arauak eta lan- eta ingurumen-arriskuen prebentzioari buruzko arauak identifikatzea, eta arrisku faktoreak eta kalitate-parametroak ezagutzea, lana egitean bidezko protokoloak aplikatzearren.

    5. Administrazio-jardueretan erabili ohi diren kudeaketako informatika-aplikazio nagusiak ezagutzea.

    6. Produkzio-prozesu batean lan-jarduerak baloratzea eta produkzio-helburuak lortzeko horiek prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea.

    7. Iritzi-aniztasuna aberastasun-iturri gisa baloratzea, beste jardunbide, ideia edo sinesmen batzuk ezagututa, arazoei konponbidea aurkitzeko eta erabakiak hartzeko.

    8. Lanbidean hobetzeko aukerak ezagutzea eta identifikatzea, informazioa biltzea eta ezagutzak eskuratzea, nork bere lanaren esparruan berritzeko eta eguneratzeko.

    9. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

    10. Negozio-aukerak ezagutzea eta identifikatzea, merkatua analizatuta eta enpresaren bideragarritasuna aztertuta, nork bere enplegua sortzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Enpresa-komunikazioa eta bezeroarentzako arreta.

    2. Salerosketako administrazio-eragiketak.

    3. Enpresa eta Administrazioa.

    4. Informazioaren informatika-tratamendua.

    5. Kontabilitate-teknika.

    6. Giza baliabideetako administrazio-eragiketak.

    7. Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua.

    8. Ingelesa.

    9. Enpresa ikasgelan.

    10. Diruzaintza-kudeaketako eragiketa osagarriak.

    11. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    12. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 12 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira. Edonola ere, titulazioa lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen edukiak barnean hartu beharko dituzte edo lanbide-arloarekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da egiaztagiri bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jardueretan.

Administrazio-kudeaketako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren sarbide-baldintzetan.

  2. Hemezortzi urte beteta izanez gero eta dagokion salbuespenaren kaltetan izan gabe, lanbide-arlo bereko heziketa-zikloetan proba bidez sartzeko; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen batxilergoaren modalitate berekoak direnean.

  3. Batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. Edozein titulutako «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikariaren ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta Administrazio-kudeaketako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu horretako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari laguntzailearen tituluek urriaren 30eko 1631/2009 Errege Dekretuak, eta berau aldatzen duen urriaren 10eko 1126/2010 Errege Dekretuak ezarritako Administrazio-kudeaketako teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    Administrazioko teknikari laguntzailea, administrazioaren eta merkataritzaren adarrean.

    Idazkaritzako teknikari laguntzailea, administrazio eta merkataritzaren adarrean.

    Solairuen kudeaketako teknikari laguntzailea, ostalaritza eta turismoaren adarrean.

    Administrazio eta kudeaketako teknikari laguntzailea, administrazio eta merkataritzaren adarrean.

    Administrazio-dokumentazioko eta teklatu-eragikerako teknikari laguntzailea, administrazioaren eta merkataritzaren adarrean.

    Teknikari laguntzaile juridikoa, administrazioaren eta merkataritzaren adarrean.

  2. Uztailaren 22ko 1662/1994 Errege Dekretuak ezarritako Administrazio-kudeaketako teknikariaren tituluak urriaren 30eko 1631/2009 Errege Dekretuak, eta berau aldatzen duen urriaren 10eko 1126/2010 Errege Dekretuak ezarritako administrazio-kudeaketako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Dekretu honetan, Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunen antzeko erantzukizunak gauzatzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Lanbide-erantzukizun horiek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezartzen dira.

    Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Indargabetuta geratzen dira 330/1998 Dekretua, abenduaren 1ekoa, Administrazio-kudeaketako erdi-mailako heziketa-zikloaren curriculuma ezartzen duena, eta Dekretu honen aurka egiten duten lerrun bereko edo txikiagoko arauak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko ekainaren 29an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Kodea Lanbide-modulua Ordu esleipena Kurtsoa

0437 1. Enpresa-komunikazioa eta bezeroarentzako arreta 165 1.a

0438 2. Salerosketako administrazio-eragiketak 132 1.a

0439 3. Enpresa eta Administrazioa 105 2.a

0440 4. Informazioaren informatika-tratamendua 264 1.a

0441 5. Kontabilitate-teknika 132 1.a

0442 6. Giza baliabideetako administrazio-eragiketak 132 1.a

0443 7. Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua 105 2.a

0156 8. Ingelesa 165 1.a

0446 9. Enpresa ikasgelan 168 2.a

0448 10. Diruzaintza-kudeaketako eragiketa osagarriak 147 2.a

0449 11. Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 2.a

0451 12. Lantokiko prestakuntza 380 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua: Enpresa-komunikazioa eta bezeroarentzako arreta.

    Kodea: 0437

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 165 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Komunikazio-teknikak hautatzen ditu, eta enpresaren egiturarekin eta irudiarekin eta enpresako informazio-fluxuekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Pertsonen arteko komunikazioaren beharra onartu du.

        2. Komunikazioa eta informazioa bereizi ditu.

        3. Komunikazioan esku hartzen duten elementuak eta prozesuak bereizi ditu.

        4. Komunikazio-prozesuan egon daitezkeen oztopoak ezagutu ditu.

        5. Mezua aurkezteko modurik eta jarrerarik onena zehaztu du.

        6. Enpresaren irudiaren eta kulturaren kontzeptuak identifikatu ditu.

        7. Antolakunde motak eta horien organigrama funtzionalak bereizi ditu.

        8. Barne- eta kanpo-komunikazioak eta enpresaren barruko informazio-fluxuak bereizi ditu.

        9. Hartzailea eta egoera bakoitzerako biderik onena hautatu du.

      2. Informazioa ahoz ematen du eta enpresan ohikoak diren erabilera eta ohitura sozio-profesionalekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Hitzezko komunikazioan kontuan izan beharreko oinarrizko printzipioak identifikatu ditu.

        2. Aurrez aurreko komunikazioetan eta aurrez aurre ez direnetan, hitzezko komunikaziorako eta hitzezkoa ez den komunikaziorako protokoloa identifikatu du.

        3. Enpresaren erabilerak eta ohitura soziokulturalak hartu ditu kontuan.

        4. Solaskidea identifikatu du eta protokolo-arau egokiak hartu ditu kontuan, abiapuntuko egoerara egokituz jarrera eta elkarrizketa.

        5. Hitzezko mezua zehaztasunez eta doitasunez landu du, eta transmisioan izan daitezkeen zailtasunak baloratu ditu.

        6. Komunikazio motaren eta solaskideen araberako lexiko eta esapide egokiak erabili ditu.

        7. Hitzezko mezu landua aurkeztu du, hitzezkoa ez den lengoaiarik egokiena erabiliz.

        8. Telefoniako eta informatikako tresneria erabili du eta oinarrizko erabilera-arauak aplikatu ditu.

        9. Informazioa argi, behar bezala egituratuta, doitasunez, zuzentasunez, errespetuz eta sentsibilitatez transmititu den baloratu du.

        10. Egindako akatsak aztertu ditu eta beharrezko ekintza zuzentzaileak proposatu ditu.

      3. Informazio idatzia transmititzen du, eta enpresaren eta Herri Administrazioaren berezko dokumentu moten araberako estilo-teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dokumentuak lantzeko eta transmititzeko euskarriak identifikatu ditu: paper mota, gutun-azalak eta beste batzuk.

        2. Transmisio-bideak identifikatu ditu: ohiko posta, posta elektronikoa, faxa, mezu laburrak edo antzekoak.

        3. Azkartasunaren, segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren irizpideen arabera bereizi ditu euskarririk egokienak.

        4. Hartzailea identifikatu du eta protokolo-arau egokiak hartu ditu aintzat.

        5. Enpresaren barruan ohikoenak diren dokumentu motak haien xedearen arabera sailkatu ditu.

        6. Xedearen eta abiapuntuko egoeraren araberako dokumentu egokia idatzi du eta arau ortografikoak eta sintaktikoak bete ditu.

        7. Dokumentazioa lantzean, informazioa bilatzeko tresnak identifikatu ditu.

        8. Testuak prozesatzeko edo autoeditatzeko informatika-aplikazioak erabili ditu.

        9. Korrespondentziaren eta paketeriaren sarrerak eta irteerak erregistratzeko liburuak bete ditu euskarri informatikoan eta konbentzionalean.

        10. Enpresentzat eta erakunde publiko eta pribatuentzat ezarritako datuak babesteari eta dokumentuak kontserbatzeari buruzko araudia erabili du.

        11. Dokumentazioa lantzean 3Ren teknikak aplikatu ditu (murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea).

      4. Paperean edo informatika-euskarrian artxibatzen du informazioa, eta administrazio-izapideetan eraginkortasunaren eta aurrezpenaren irizpideak ezagutzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Informazioa antolatzearen xedea eta bilatzen diren helburuak deskribatu ditu.

        2. Enpresa edo erakunde batean informazioa antolatzeko aplika daitezkeen teknikak bereizi ditu, baita antolakundeetan informazioa erregistratzeko, sailkatzeko eta banatzeko ohiko prozedurak ere.

        3. Biltegiratu beharreko informazioaren ezaugarrien arabera gehien erabiltzen diren berariazko informatika-aplikazioen prestazioak eta artxibatzeko eta erregistratzeko euskarriak identifikatu ditu.

        4. Antolakundeen datu-base nagusiak eta horien egitura eta funtzioak identifikatu ditu.

        5. Dokumentu motaren arabera egokiak diren sailkatzeko, erregistratzeko eta artxibatzeko sistemak finkatu ditu.

        6. Dokumentazio digitala antolatzeko informatika-fitxategien zuhaitzak egin dira.

        7. Informazio telematikoko trukeetan (intranet, extranet, posta elektronikoa) artxibatzeko teknikak aplikatu ditu.

        8. Informazioa eta dokumentazioa kontsultatzeko eta kontserbatzeko prozedurak ezagutu ditu, eta gerta daitezkeen akatsak hauteman ditu.

        9. Dokumentu fisikoetan zein datu-base informatikoetan, babes- eta segurtasun-mailak errespetatu ditu, baita informazioa eskuratzeko mailak ere, eta indarrean dagoen araudia bete du.

        10. Dokumentazioa lantzean eta artxibatzean 3Ren teknikak aplikatu ditu (murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea).

      5. Balizko bezeroen beharrak ezagutzen ditu, komunikazio-teknikak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Laguntza eta aholkularitzako egoeretan bezeroekiko enpatia errazten duten komunikazio-teknikak eta gizarte-trebetasunak garatu ditu.

        2. Bezeroari, kontsumitzaileari edo erabiltzaileari hainbat komunikazio-bideren bitartez arreta emateko prozesua osatzen duten faseak identifikatu ditu.

        3. Bezeroekiko komunikazioan gehien erabiltzen diren akatsak ezagutu ditu.

        4. Bezeroen portaera identifikatu du.

        5. Bezeroen erosketarako motibazioak edo zerbitzu jakin bat eskatzeko motibazioak aztertu ditu.

        6. Bezeroen informazio historikoa lortu du.

        7. Jarrera eta solasa egoki moldatu ditu abiapuntuko egoerara.

        8. Erabilitako komunikazio-bidearen arabera bezeroei arreta eta laguntza emateko modua eta jarrera egokiak hauteman ditu.

        9. Komunikazio-prozesu baten etapak bereizi ditu.

      6. Balizko bezeroen kontsultei, kexei eta erreklamazioei erantzuten die, kontsumoaren arloan indarrean dagoen araudia aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresetako bezeroei arreta emateko sailaren funtzioak deskribatu ditu.

        2. Bezeroengandik jasotako komunikazioa interpretatu du.

        3. Kexaren edo erreklamazioaren elementuak identifikatu ditu.

        4. Kexak edo erreklamazioak ebazteko barne-plana osatzen duten faseak ezagutu ditu.

        5. Bezeroei eman beharreko informazioa identifikatu eta aurkitu du.

        6. Kontsultak, kexak edo erreklamazioak kudeatzeko berezko dokumentuak erabili ditu.

        7. Erantzun-idatzia bete du, bitarteko elektronikoak edo beste komunikazio-bide batzuk erabiliz.

        8. Kontsumitzailea babestearen garrantzia ezagutu du.

        9. Kontsumoaren alorreko araudia identifikatu du.

        10. Eskari edo erreklamazio motak bereizi ditu.

      7. Enpresaren irudia sustatzen du eta, horretarako, marketineko tresnak eta elementuak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Marketinaren kontzeptua identifikatu du.

        2. Marketinaren funtzio nagusiak ezagutu ditu.

        3. Marketin-sailaren garrantzia baloratu du.

        4. Marketina osatzen duten oinarrizko elementuak eta tresnak bereizi ditu.

        5. Enpresaren helburuak lortzeko irudi korporatiboaren garrantzia baloratu du.

        6. Enpresaren irudiarentzat harreman publikoen garrantzia eta bezeroentzako arretaren garrantzia baloratu du.

        7. Bezeroen leialtasuna marketinaren lehentasuneko helburu gisa identifikatu du.

      8. Bezeroarentzako arretan kalitate-prozedurak aplikatzen ditu eta ezarritako estandarrak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bezeroari zerbitzua egitean eragina duten faktoreak identifikatu ditu.

        2. Bezeroekin harremanetan jartzeko prozeduraren faseak deskribatu ditu.

        3. Zerbitzugintzan definitutako kalitate-estandarrak deskribatu ditu.

        4. Prozesuetan gertakariei aurrea hartzeko jarrera proaktiboaren garrantzia baloratu du.

        5. Zerbitzugintzan izandako akatsak hauteman ditu.

        6. Sortutako anomalien kudeaketan tratamendu egokia aplikatu du.

        7. Merkataritza-prozesuetan salmenta-ondoko zerbitzuaren garrantzia eta esanahia azaldu du.

        8. Salmenta-ondoko zerbitzuaren aldagaiak eta bezeroen leialtasunarekin duten lotura definitu du.

        9. Jarraipena eta salmenta-ondoko zerbitzua behar duten merkataritza-egoerak identifikatu ditu.

        10. Salmenta-ondoko zerbitzuaren kalitate-kontrolean gehien erabili ohi diren metodoak eta horien faseak eta tresnak deskribatu ditu.

    2. Edukiak

      1. Enpresa-komunikazioko teknikak hautatzea

        Komunikazioa eta informazioa bereiztea.

        Komunikazio-prozesuetan entzute aktiboa aplikatzea.

        Sailen arteko harremanak aztertzea.

        Komunikazio-fluxuak deskribatzea.

        Hartzailea eta egoera bakoitzerako biderik onena hautatzea.

        Mezuak aurkezteko modurik egokienak identifikatzea.

        Komunikazio-prozesua:

        Komunikazioan esku hartzen duten elementuak.

        Oztopoak komunikazio-prozesuan.

        Enpatia-irizpideak eta asertibotasunaren oinarrizko printzipioak.

        Enpresa-antolamendua:

        Enpresa-antolamenduaren motak eta printzipioak.

        Organigramak.

        Sail eta arlo funtzionalak.

        Langileek antolakundean dituzten funtzioak.

        Enpresako giza harremanak eta lan-harremanak.

        Enpresako barne-komunikazioa: formala eta informala.

        Enpresako kanpo-komunikazioa: publizitatea eta harreman publikoak.

        Pertsonen arteko komunikazioaren garrantzia eta enpresaren irudian duten eragina baloratzea.

        Enpresan dauden arauak errespetatzea, komunikazio eraginkorra lortzearren.

        Enpresako sailen artean elkarlanean jardutea.

      2. Enpresan ahozko komunikazioa transmititzea

        Informazioa garbi, doitasunez, zuzentasunez, errespetuz eta sentsibilitatez transmititzea.

        Komunikazio motaren eta solaskideen arabera egokitzea lexikoa eta esapideak.

        Mezuaren transmisioan zailtasunak identifikatzea.

        Egindako akatsak aztertzea eta ekintza zuzentzaileak proposatzea.

        Telefonoa eta telefono-aurkibidea behar bezala erabiltzeko arauak aplikatzea.

        Hitzezko komunikazioetan informatika-tresnak maneiatzea: bideokonferentzia, chat-a,...

        Bisitei harrera egitean komunikazio-arauak aplikatzea: harrera, identifikazioa, kudeaketa eta agurra.

        Ahozko komunikazioetako oinarrizko printzipioak:

        Ahozko informazio eta arretarako arauak.

        Ahozko komunikazioko, gizarte-trebetasunetako eta protokoloko teknikak.

        Ahozko komunikazioaren motak: solasaldia, diskurtsoa, eztabaida, elkarrizketa.

        Enpresaren esparruaren barruko komunikazioa:

        Hitzezko komunikazioa.

        Hitz gabeko komunikazioa.

        Telefono bidezko komunikazioa:

        Oztopoak eta zailtasunak informazioaren transmisioan.

        Hitzezko adierazpena eta hitzezkoa ez dena, telefono bidezko komunikazioan.

        Telefonogune motak.

        Enpresan irudi pertsonalaren garrantzia baloratzea.

        Komunikazioetan barne-erabilerako arauak errespetatzea.

        Zorroztasuna hitzezko adierazpenean eta hitzezkoa ez den adierazpenean.

        Ohitura soziokulturalen eta enpresa-erabileren garrantzia baloratzea.

      3. Enpresan idatzizko komunikazioa transmititzea

        Enpresako dokumentuen tipologiarik ohikoenak identifikatzea, dokumentuen xedearen arabera.

        Enpresan eta Herri Administrazioetan erabiltzen diren dokumentu moten formatuak identifikatzea: memoranduma, barne-oharra, txostena, eskabidea, ofizioa, ziurtagiria, aitorpena, errekurtsoa eta beste batzuk.

        Dokumentuak haien xedearen arabera idaztea, arau ortografikoak eta sintaktikoak betez.

        Transmisio-biderik egokienak aztertzea, azkartasunaren, segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren irizpideen arabera.

        Testuak prozesatzeko edo autoedizioko informatika-aplikazioak erabiltzea.

        Komunikazio-prozesuan posta elektronikoa erabiltzea: mezu elektronikoen egitura eta idazketa.

        Postako, korrespondentziako barne-zirkulazioko eta paketeriako zerbitzuak erabiltzea.

        Enpresako korrespondentzia eta paketeria hartzeko eta irteteko erregistroak betetzea.

        Informazioaren segurtasunerako eta konfidentzialtasunerako prozedurak eta dokumentuen kontserbaziorako prozedurak aplikatzea, ezarritako araudiari jarraituz.

        Enpresako komunikazio idatzia:

        Idatzizko komunikazioko eta adierazpeneko arauak.

        Arau ortografikoak, sintaktikoak eta lexikokoak komunikazio idatzi sozio-profesionaletan.

        Onartutako laburdura komertzialak eta ofizialak enpresako komunikazio idatzien esparruan.

        Merkataritza-korrespondentzia:

        Ezaugarriak.

        Erabilitako bitartekoak: gutun-azala, papera, gutuna.

        Merkataritza-gutuna: egitura, estiloak eta sailkapena.

        Zorroztasuna testuak idaztean, arau ortografikoak eta gramatikalak betetzeko.

        Informazioaren konfidentzialtasunaren garrantziaren balorazioa.

        Idatzizko komunikaziorako informatika-aplikazioak erabiltzeko interesa.

        Enpresetako zein Herri Administrazioetako komunikazioetan lexiko egokia erabiltzeko zorroztasuna.

        Dokumentuak lantzean, 3Ren teknikak (murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea) aplikatzeko konpromisoa.

      4. Dokumentazioa paperean eta informatika-euskarrian artxibatzea

        Informazioa paperean artxibatzea:

        Informazioa antolatzeko teknikak eta informazioa erregistratzeko, sailkatzeko eta banatzeko ohiko prozedurak identifikatzea.

        Dokumentuak sailkatzeko eta antolatzeko moduen alde onak eta eragozpenak aztertzea.

        Dokumentuak artxibatzeko prozesuak aztertzea: datuak jasotzea, lantzea eta zaintzea.

        Artxibatzeko sistemak aztertzea: konbentzionalak, mikrofilm bidezkoak, informatikoak.

        Informazioa sailkatzea.

        Artxiboa zentralizatzearen eta deszentralizatzearen artean bereiztea.

        Artxibotik datozen txostenak lantzea eta aurkeztea.

        Dokumentazioa purgatzea edo suntsitzea.

        Informazioa eta dokumentazioa kontsultatzeko eta kontserbatzeko prozedurak aztertzea eta akatsak hautematea.

        Informazioa informatika-euskarrian artxibatzea:

        Datuak babesteko prozedurak identifikatzea.

        Fitxategietan eta karpetetan zuzeneko atzipenak identifikatzea, antolatzea eta sortzea.

        Dokumentazio digitala antolatzeko informatika-fitxategien zuhaitzak egitea.

        Posta elektronikoko karpetak eta komunikazio telematikoko beste sistema batzuk antolatzea.

        Informazio telematikoko trukeetan (intranet, extranet, posta elektronikoa) artxibatzeko teknikak aplikatzea.

        Informazioa paperean artxibatzea:

        Dokumentuak sailkatzeko arauak: alfabetikoa, geografikoa, gaika, kronologikoa, dezimala.

        Dokumentazioaren kontserbazio-beharrak.

        Artxibatzeko teknikak:

        Izaera.

        Xedea.

        Dokumentuak artxibatzean aintzat hartu beharreko arauak.

        Informazioa informatika-euskarrian artxibatzea:

        Informazioaren tratamendurako datu-basea: egitura eta funtzioak.

        Arreta informazioa sailkatzean eta antolatzean, bai informatika-euskarrian bai paperean.

        Dokumentuak lantzean, 3Ren teknikak (murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea) aplikatzeko konpromisoa.

        Zorroztasuna informazioaren eta dokumentazioaren konfidentzialtasunarekin.

        Datuak babesteko prozedurak egoki erabiltzearen garrantziaren balorazioa.

        Konpromisoa informazio konfidentzialaren ezabatze seguruarekin.

      5. Bezeroen beharrak ezagutzea

        Bezeroen motibazioak interpretatzea eta portaera aztertzea.

        Bezeroek jasotako arretari dagokionez duten iritzia aztertzea.

        Bezeroekiko komunikazioan gehien egiten diren akatsak identifikatzea eta aztertzea.

        Bezeroen kontzeptua eta identifikazioa: kanpo-bezeroak eta barne-bezeroak.

        Bezeroarentzako arretaren elementuak: ingurunea, antolakundea eta langileak.

        Bezeroarentzako arretaren faseak: harrera, jarraipena, kudeaketa eta agurra.

        Bezeroen gogobetetasuna.

        Kanpo-bezeroekin harremanetan izateko prozesuak.

        Bezeroen gogobetetasuna lortzeko konpromisoa.

        Antolakundearen barneko zein kanpoko bezeroekiko errespetua.

        Bezeroei arreta edo aholkuak emateko egoeretan bezeroekiko enpatia errazten duten trebetasunak garatzearen garrantziaren balorazioa.

      6. Kontsultei, kexei eta erreklamazioei arreta ematea

        Jasotako arretari buruzko bezeroen balorazioak aztertzea: erreklamazioa, kexa, iradokizuna, zoriontzea.

        Kexa edo erreklamazio baten elementuak identifikatzea.

        Kexak edo erreklamazioak ebazteko barne-plana osatzen duten faseak aztertzea.

        Erreklamazioak eta salaketak jasotzeko prozedura aztertzea eta aplikatzea: harrera, erregistroa eta hartu-agiria.

        Erreklamazioen, kexen edo iradokizunen aurrean egin beharreko kudeaketa motak aztertzea: kudeaketa erreaktiboa versus kudeaketa preaktiboa. Akatsei aurrea hartzea eta galdutako bezeroen jarraipena egitea.

        Erreklamazioak eta salaketak bideratzea eta kudeatzea, eta erantzun-idatzia betetzea.

        Kontsultak, kexak edo erreklamazioak kudeatzeko berezko dokumentuak erabiltzea.

        Bezeroarentzako arreta-saila. Eginkizunak.

        Kontsumitzailea: kontzeptua, motak eta ezaugarriak.

        Kontsumo-erakundeak: entitate publikoak eta pribatuak.

        Kontsumoaren alorreko araudia:

        Europakoa.

        Estatukoa.

        Autonomia Erkidegokoa.

        Tokikoa.

        Kontsumitzailea babestearen garrantziaren balorazioa.

        Zorroztasuna erreklamazioak eta kontsultak biltzeko, bideratzeko eta kudeatzeko prozeduran.

        Bezeroekiko tratu zuzena.

        Kontsumoaren alorrean aplikatzekoa den araudiarekiko errespetua.

      1. Komunikazio eta marketineko politikak aplikatzea.

        Publizitatearen arloan aplikatzekoa den araudia aztertzea eta bidezko eta bidegabeko publizitatea bereiztea.

        Publizitate-tresnen alde onak eta alde txarrak alderatzea.

        Marketina:

        Kontzeptua eta funtzioak.

        Izaera eta iritsiera.

        Marketin-saila.

        Marketinaren elementuak: produktua, prezioa, banaketa, sustapena, logistika eta bezeroekiko harremana.

        Komunikazio-politikak:

        Publizitatea: kontzeptua, printzipioak, helburuak eta tresnak.

        Harreman publikoak.

        Erantzukizun sozial korporatiboa.

        Marketinak enpresaren irudian duen garrantzia eta helburuen lorpenean duen eraginaren balorazioa.

        Irudi korporatiboaren hobekuntzan laguntzeko ekimena.

        Marketinarekin eta publizitatearekin lotzen diren balio etikoekiko konpromisoa.

      1. Bezeroarentzako arretan kalitate-prozedurak aplikatzea

        Zerbitzugintzan akatsak hautematea.

        Antolakundean zerbitzugintzaren barruan sortutako anomaliak tratatzea.

        Zerbitzua kontrolatzeko ezarritako prozedurak aplikatzea.

        Zerbitzua ebaluatzeko eta kontrolatzeko teknikak aplikatzea.

        Lortutako emaitzen atzeraelikadura eta gogobetetasuna neurtzea.

        Salmenta-ondoko zerbitzua kontrolatzea: informazioa aztertzea, salmenta ondorengo laguntza-zerbitzuak egitea eta bezeroak leial bihurtzea.

        Salmentaren ondoren bezeroekin harremanetan izateko kudeaketa-tresnak erabiltzea (CRM edo bezeroarentzako orientabidea).

        Zerbitzuaren kalitatea:

        Bezeroari zerbitzua egitean eragina duten faktoreak.

        Zerbitzugintzan aplikatzekoak diren kalitate-estandarrak.

        Prozesuetan gertakariei aurrea hartzeko jarrera proaktiboaren garrantziaren balorazioa.

        Antolakundean ezarritako kalitatea kudeatzeko sistemarekiko konpromisoa.

        Zorroztasuna kalitate-sistemak aplikatzean.

        Zerbitzuaren kalitateak enpresaren lehiakortasunaren faktore gisa duen garrantziaren balorazioa.

  2. lanbide-modulua: Salerosketako administrazio-eragiketak

    Kodea: 0438

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Salmentako eta erosketetako prezioak eta deskontuak kalkulatzen ditu, merkataritzako arauak eta erabilerak eta indarrean dagoen zerga-legeria aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Salmenta- edo merkataritza-sailaren eta erosketa-sailaren funtzioak ezagutu ditu.

        2. Merkatu, bezero eta produktu edo zerbitzuen motak ezagutu ditu.

        3. Salerosketako dokumentuen zirkuituak deskribatu ditu.

        4. Produktua erosteko prezioaren, gastuen, salmenta-prezioaren, deskontuen, merkataritza-interesaren, errekarguen eta merkataritzako marjinen kontzeptuak identifikatu ditu.

        5. Komisioen eta artekari-sarien kontzeptuak bereizi ditu.

        6. Salerosketako eragiketetan aplikatu beharreko BEZaren ehunekoak ezagutu ditu.

        7. Ohikoenak diren deskontu motak sailkatu ditu.

        8. Salmentako edo erosketako gastuak ezagutu eta kuantifikatu ditu.

        9. Salmentako azken prezioa eta unitate-prezioak kalkulatzeko metodoak identifikatu ditu.

      2. Salerosketako eragiketen administrazio-dokumentuak egiten ditu eta enpresaren merkataritza-transakzioekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Salerosketako eragiketetako oinarrizko dokumentuak identifikatu ditu, eta bete beharreko eskakizun formalak zehaztu ditu.

        2. Salerosketako merkataritza-kontratua ezagutu du.

        3. Salerosketarekin lotzen diren administrazio-dokumentazioko fluxuak deskribatu ditu, enpresan ohikoak direnak.

        4. Eskariak hartzeko eta, ondoren, kudeatzeko prozesua identifikatu du.

        5. Enpresako erosketei eta salmentei dagozkien dokumentuak bete ditu.

        6. Dokumentuen barne-koherentzia egiaztatu du eta dagozkien sailetara helarazi ditu kopiak.

        7. Merkantziak bidaltzeko eta emateko prozesuak ezagutu ditu.

        8. Jasotako eta igorritako merkataritza-dokumentazioak indarrean dagoen legeria eta enpresaren barne-prozedurak betetzen dituela egiaztatu du.

        9. Salerosketako eragiketetan erregistratu behar diren informazioa eta parametroak identifikatu ditu.

        10. Informazioa babesteko eta zaintzeko sistemak aplikatu beharra baloratu du, baita administrazio-prozesuan kalitate-irizpideak aplikatu beharra ere.

      3. Salerosteko eragiketekin lotzen diren zerga-betebeharrak likidatzen ditu, indarrean dagoen zerga-araudia aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Salerosketa-eragiketei aplika dakizkiekeen merkataritzaren eta zergen arloko arauen oinarrizko ezaugarriak identifikatu ditu.

        2. Balio erantsiaren gaineko zergarekin (BEZ) lotzen diren erregistro-betebeharrak identifikatu ditu.

        3. Enpresek nahitaez bete beharreko liburuak edo erregistroak identifikatu ditu.

        4. Enpresek borondatez bete ditzaketen liburuak edo erregistroak identifikatu ditu.

        5. Balio erantsiaren gaineko zergari (BEZ) dagokionez hiruhileko aitorpenak eta laburpenak aurkezteko betebeharra identifikatu du.

        6. Aldian behin egindako eragiketei dagokienez Ogasunari helarazi beharreko informazio-betebeharrak identifikatu ditu.

        7. Dokumentuak eta informazioa kontserbatzeari buruzko araudia ezagutu du.

      4. Izakinak kontrolatzen ditu, biltegia kudeatzeko sistemak ezagutuz eta aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Produkzioko, merkataritzako eta zerbitzuko enpresetan ohiko izakinen motak sailkatu ditu.

        2. Erabiltzen diren bilgarri eta ontzi motak bereizi ditu.

        3. Izakinak jasotzeko, biltegiratzeko, barnean antolatzeko eta bidaltzeko administrazio-prozedurak deskribatu ditu.

        4. Izakinen unitateko prezioak kalkulatu ditu, dagozkien gastuak kontuan izanik.

        5. Izakinak kontrolatzeko metodoak identifikatu ditu.

        6. Gutxieneko stockaren eta stock egokiaren kontzeptuak ezagutu ditu.

        7. Eskariak hornitzaileei luzatzeko barne-prozedurak identifikatu ditu.

        8. Aldian behingo inbentarioen garrantzia baloratu du.

        9. Biltegia kudeatzeko enpresan ezarritako prozesuak eta informatika-aplikazioak erabili ditu.

      5. Ordainketak eta kobrantzak bideratzen ditu, eta zeregin horiekin lotzen den dokumentazioa eta enpresaren barruan haren fluxua ezagutzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresan ohikoak diren ordaintzeko eta kobratzeko bideak identifikatu ditu.

        2. Erabilitako finantza-dokumentuak eta kobratzeko eta ordaintzeko inprimakiak bete ditu.

        3. Ordainketak baimentzeko prozedurak baloratu ditu.

        4. Kobrantzak kudeatzeko prozedurak baloratu ditu.

        5. Ordainketa justifikatzeko dokumentuak ezagutu ditu.

        6. Eskurako ordainketa eta geroratutako ordainketa bereizi ditu.

        7. Internet bidezko ordainketen funtzionamendua eta oinarrizko ezaugarriak identifikatu ditu.

        8. Gehien erabiltzen diren finantziazio-moduak aztertu ditu.

    2. Edukiak

      1. Salmentako eta erosketako prezioak eta deskontuak kalkulatzea

        Sozietate moten ezaugarri nagusiak identifikatzea.

        Antolamendu motak organigramen bitartez irudikatzea.

        Merkataritza-sailaren funtzioak deskribatzea.

        Salerosketako dokumentu-prozesua identifikatzea.

        Marketinaren aldaerak identifikatzea.

        Salerosketan aplika daitezkeen deskontu moten arteko aldeak aztertzea.

        Salmentako eta erosketako prezioak kalkulatzea, deskontu motak eta gastuak kontuan izanik.

        Enpresaren ordaintzeko eta kobratzeko bideak identifikatzea.

        Fakturen guztizko zenbatekoak kalkulatzea, fakturen zerga-oinarriari BEZa eta baliokidetasun-errekarguaren tasak aplikatuta.

        Enpresaren merkataritza-antolamendua eta -egitura:

        Enpresaren kontzeptua eta helburuak. Motak.

        Enpresaren merkataritza-antolamenduaren forma.

        Merkaturatzeko sistemak. Saltzeko bideak.

        Salerosketako jardueraren oinarrizko kontzeptuak eta merkataritza-kalkuluak:

        Oinarrizko kontzeptuak: erosketa-prezioa, salmenta-prezioa, merkataritzako marjina, etekina, erosketa-gastuak eta salmenta-gastuak.

        Deskontuak. Interesak eta errekarguak. Komisioak eta artekari-sariak.

        Unitateko prezioak fakturatzeko oinarrizko merkataritza-kalkuluak.

        BEZ tasak.

        Ordainketa/kobrantza geroratuaren edo aurreratuaren kalkuluak.

        Kobrantza-dokumentuen kudeaketa eta negoziazioa: txekea, kanbio-letra, zor-agiria.

        Talde-lanean integratzea eta arauak errespetatzea.

        Ikasleek ikasgelan parte hartzea.

        Lanak aurkeztean txukuntasunaren eta garbitasunaren garrantzia baloratzea.

        Kalkuluak doitasunez egitea.

        Autonomia izatea lanak egitean.

      2. Salerosketako eragiketen administrazio-dokumentuak egitea

        Kontratu motak identifikatzea.

        Salerosketa zibilaren eta merkataritza-salerosketaren kontratuen arteko aldeak deskribatzea.

        Leasing, renting eta factoring kontratuen ezaugarriak identifikatzea.

        Hornitzaileen eskaintzak aztertzea, irizpide ekonomikoetan eta kalitatekoetan oinarrituta.

        Merkantziak eskatzean eta ematean sortzen diren dokumentuak eta izapideak identifikatzea eta deskribatzea.

        Eskariak edo eskari-proposamenak betetzea, baita eskaeretan sortzen diren albaranak edo entrega-orriak ere.

        Fakturak jaulkitzean, zuzentzean eta kontserbatzean bete beharreko legezko eskakizunak identifikatzea eta deskribatzea.

        Albaranek edo entrega-orriek sortutako fakturak betetzea.

        Itzulketa batek, akats batek edo beste kausa batek hasierako fakturaren zerga-oinarria aldatzea eragitearen ondoriozko faktura eta abonu-orri zuzentzaileak betetzea.

        Salerosketako dokumentuak lantzea:

        Eskaera-orria, albarana, faktura.

        Egindako salmentak eta erosketak erregistratzea eta bezeroen eta hornitzaileen datu-basea eguneratzea.

        Bezeroen eta fakturazioaren kudeaketa egiteko informatika-aplikazioak erabiltzea eta segurtasun-kopiak egitea.

        Salerosketako merkataritzako kontratua:

        Merkataritzako kontratuaren elementuak. Ezaugarriak. Motak.

        Erosketa-prozesua:

        Hornitzaileak hautatzea. Hautatzeko irizpideak. Eskaeren formulazioa.

        Salmenta-prozesua:

        Eskaintzak lantzea. Eskariak kontrolatzea. Fakturaren legezko araudia.

        Salmenta- eta banaketa-bideak. Merkantzien igorpena eta entrega:

        Merkantzien garraioa. Motak. Albarana edo entrega-orria.

        Salerosketako dokumentuak:

        Dokumentazioaren eskakizunak. Dokumentazioaren fluxua.

        Itzulketak:

        Abonu-orriak. Faktura zuzentzailea.

        Hornitzaileen eta bezeroen datu-basea.

        Proposamenak bateratzeko parte-hartze aktiboa, gainerakoen iritziak errespetatuz.

        Txukuntasuna dokumentuak betetzean.

        Dokumentuak artxibatzean ordenak duen garrantziaren balorazioa.

        Erantzukizuna informatika-tresneria erabiltzean.

        Autonomia izatea lanak egitean.

        Informazioa babesteko eta zaintzeko sistemak aplikatzeko beharraren balorazioa, eta administrazio-prozesuan kalitate-irizpideak aplikatzeko beharraren balorazioa.

      3. Salerosketaren ondoriozko zerga-betebeharrak likidatzea

        BEZaren mende dauden eragiketen, mende ez dauden eragiketen eta eragiketa salbuetsien arteko aldeak aztertzea.

        Produktuak eta zerbitzuak BEZ tasaren arabera sailkatzea.

        Ogasunean likidatu beharreko kuotak kalkulatzea dagozkion aurkezpen-ereduak erabiliz (303 eredua, 309 eredua), betiere legezko epearen barruan data dutenak.

        Luzatutako eta jasotako fakturak sailkatzea eta antolatzea, dagozkien liburuetan erregistratzeko.

        Luzatutako eta jasotako fakturak kobratzen eta ordaintzen direla kontrolatzea.

        Borondatezko erregistro-liburuak betetzea: kobratu edo ordaindu beharreko merkataritzako efektua.

        Luzatutako eta jasotako fakturen erregistro-liburuak betetzea.

        036 eredua (errolda-aitorpena) identifikatzea eta 347 eredua (hirugarren batzuekin eragiketak egitearen urteko aitorpena) betetzea.

        Balio erantsiaren gaineko zerga:

        Erregimen orokorra: egitate zergapegarria; subjektu pasiboa eta haren betebeharrak, zergaren mende ez dauden eragiketak, salbuespenak, zerga-oinarria, zerga-tasak, kenkariak, itzulketak.

        Erregimen bereziak: baliokidetasun-errekargua.

        BEZaren aitorpena/likidazioa aurkezteko epeak eta ereduak:

        303 eredua eta 390 eredua.

        Hileko aitorpena, hiruhileko aitorpena eta urteko laburpena.

        Aurkezteko lekua.

        Salerosketako eragiketen dokumentu-euskarria eta informatika-euskarria.

        Dokumentazioaren artxibatze fisikoa eta informatikoa. Kontserbazioa.

        Nahitaezko eta borondatezko erregistro-liburuak:

        Nahitaezko liburuak: luzatutako fakturen erregistro-liburua, jasotako fakturen erregistro-liburua, inbertsio-ondasunen erregistro-liburua, erkidego barruko hainbat eragiketen erregistro-liburua.

        Borondatezko liburuak: kutxaren liburua, bezeroen liburua, hornitzaileen liburua, kobratu eta ordaindu beharreko merkataritzako efektuen liburua.

        Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen aitorpena eta errolda-aitorpenak:

        036 eredua (errolda-aitorpena) jardueraren hasieran, aldaketan edo jarduera uztean. 347 eredua (hirugarren batzuekin egindako eragiketak).

        Talde-lanean integratzea eta arauak errespetatzea.

        Dokumentazioa zorrotz betetzea.

        Egindako ariketak eta dokumentuak antolatzearen eta artxibatzearen garrantzia baloratzea.

        Ikasleek ikasgelan parte hartzea.

      4. Biltegiko izakinak kontrolatzea

        Izakin motak sailkatzea.

        Ontzi eta bilgarri moten arteko desberdintasunak deskribatzea.

        Stock egokia kalkulatzea.

        Izakinen sarrerak eta irteerak baloratzea.

        Izakinak kudeatzeko informatika-programa erabiltzea.

        PMP eta FIFO metodoak erabiliz biltegiko fitxak betetzea.

        Izakin motak:

        Komertzialak, lehengaiak, beste hornikuntza batzuk, hasitako produktuak eta produktu amaituak.

        Ontziak eta bilgarriak:

        Definizioa eta tratamendua.

        Inbentarioak eta egiaztapenak:

        Inbentarioaren kontzeptua, motak eta metodoak.

        Izakinen. Administrazio-prozesuak:

        Sarrera eta irteeren balorazioa. Izakinak kontrolatzeko fitxa.

        Gutxieneko stocka eta stock egokia.

        Izakinak baloratzeko metodoak: PMP eta FIFO.

        Aldian behingo inbentarioen garrantzia baloratzea.

        Dokumentazioa zorrotz betetzea.

        Egindako ariketak eta dokumentuak antolatzearen eta artxibatzearen garrantzia baloratzea.

        Erantzukizuna izatea informatika-tresneria erabiltzean, eta segurtasun-kopiak egitea.

        Autonomia izatea lanak egitean.

      5. Kobrantzak eta ordainketak bideratzea

        Eskura kobratzeko eta ordaintzeko baliabideak identifikatzea.

        Epe laburrera eta luzera ordaintzeko eta kobratzeko baliabideak identifikatzea.

        Kanbio-letraren eta zor-agiriaren ezaugarrien arteko aldeak deskribatzea.

        Eskura eta epeka ordaintzeko eta kobratzeko dokumentuak betetzea.

        Kobrantzen eta ordainketen administrazio-prozesua kontrolatzea eta erregistratzea.

        Gehien erabiltzen diren finantziazio-moduak aztertzea.

        Internet bidezko ordainketen funtzionamendua eta oinarrizko ezaugarriak identifikatzea.

        Ohiko kobratzeko eta ordaintzeko baliabideak. Kobratzeko eta ordaintzeko dokumentuak:

        Eskura: eskudirutan, banku-txartel bidez, txeke bidez, transferentzia bidez eta ordainagiria helbideratuta.

        Geroratua: kanbio-letra, zor-agiria.

        Kobratzeko eta ordaintzeko administrazio-prozesuak. Baimenak:

        Ordainketen baimenak. Ordain-agiriak.

        Epeka kobratzeko dokumentuak finantzatzea:

        Kobratzearen/ordaintzearen kostuak: banku-komisioak, tinbreak, efektuak negoziatzearen gastuak, interesak.

        Kobratzeko/ordaintzeko dokumentuak betetzean zuzentzea eta garbitzea.

        Egindako ariketak eta dokumentuak antolatzearen eta artxibatzearen garrantzia baloratzea.

        Ikasleek ikasgelan parte hartzea.

  3. lanbide-modulua: Enpresa eta Administrazioa

    Kodea: 0439

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 105 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Enpresa-berrikuntzaren berezko ezaugarriak deskribatzen ditu eta enpresak sortzeko jarduerarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresa-berrikuntzaren hainbat aukera aztertu ditu (teknikak, materialak, barne-antolamendukoak, kanpo-antolamendukoak, besteak beste) eta garapen ekonomikoko eta enplegu-sorrerako iturri gisa zerrendatu ditu.

        2. Berrikuntzak eta ekimen sortzaileak enpresa-lehiakortasunerako dituzten inplikazioak deskribatu ditu.

        3. Enpresa-berrikuntzako esperientziak alderatu eta dokumentu ditu, eta esperientzia horietako bakoitzean bere gain hartutako arrisku-faktoreak deskribatu eta baloratu ditu.

        4. Oinarri teknologikoko enpresen ezaugarriak definitu ditu eta sektore ekonomikoekin lotu ditu.

        5. Enpresei edo antolakundeei aplika dakizkiekeen ekimen berritzaile batzuk zerrendatu ditu, enpresa edo antolakunde horiek hobetzeko.

        6. Enpresa batzuk nazioartekotzeko aukerak aztertu ditu, enpresa horien berrikuntzarako faktore gisa.

        7. Enpresak berritzeko, sortzeko eta nazioartekotzeko laguntza eta tresna publikoak eta pribatuak bilatu ditu, txosten batean modu egituratuan zerrendatuz.

      2. Enpresaren eta enpresaburuaren kontzeptua identifikatzen du, eta haren forma juridikoa eta bete behar duen araudia aztertzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresaren kontzeptua definitu du.

        2. Nortasun juridikoa eta fisikoa bereizi ditu.

        3. Legezko eratzearen arabera bereizi ditu enpresak.

        4. Enpresaburu autonomoaren ezaugarriak ezagutu ditu.

        5. Sozietate moten ezaugarriak zehaztu ditu.

        6. Enpresa mota bakoitzerako forma juridikorik egokiena identifikatu du.

      3. Espainiako tributu-sistema aztertzen du eta horren oinarrizko xedeak eta tributu nagusiak ezagutzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tributu-betebeharrak xede sozioekonomikoarekin lotu ditu.

        2. Arauzko tributu-hierarkia ezagutu du.

        3. Hainbat motatako tributuak identifikatu ditu.

        4. Ezaugarri nagusiak bereizi ditu.

        5. Zuzeneko zergak eta zeharkako zergak bereizi ditu.

        6. Aitorpenaren/likidazioaren elementuak identifikatu ditu.

        7. Tributu-zorrak azkentzeko moduak ezagutu ditu.

      4. Enpresaren zerga-betebeharrak identifikatzen ditu eta dagozkion tributuak bereizten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresaren zerga-betebeharrak definitu ditu.

        2. Erroldan alta hartzearen beharra zehaztu du.

        3. Ekonomia jardueren gaineko zerga ordaindu behar duten enpresak ezagutu ditu.

        4. Balio erantsiaren gaineko zergaren ezaugarri nagusiak eta horien erregimenak ezagutu ditu.

        5. BEZa likidatzeko ereduak interpretatu ditu eta aitorpenerako/likidaziorako epeak ezagutu ditu.

        6. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren izaera eta aplikazio-esparrua ezagutu du.

        7. PFEZa likidatzeko ereduak bete ditu eta aitorpenerako/likidaziorako epeak ezagutu ditu.

        8. Sozietateen gaineko zergaren izaera eta elementuak identifikatu ditu.

      5. Herri Administrazioaren egitura funtzionala eta juridikoa identifikatzen ditu eta Herri Administrazioa osatzen duten organismoak eta pertsonak ezagutzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Herri Administrazioei dagokien esparru juridikoa identifikatu du.

        2. Herri Administrazioak osatzen dituzten antolakundeak ezagutu ditu.

        3. Herri Administrazioen arteko loturak interpretatu ditu.

        4. Herri Administrazioetatik informazioa lortu du horietara heltzeko hainbat bidetatik, eta txosten batean zerrendatu ditu.

        5. Herri Administrazioan dauden lan-harremanetarako moduak zehaztu ditu.

        6. Administrazioaren lan-eskaintzarekin lotzen diren informazio-iturriak erabili ditu, hari buruzko datu adierazgarriak biltzeko.

      6. Administratuen eta Administrazioaren arteko erlazio motak eta horien ezaugarriak deskribatzea, eta erlazio horietan sortzen den dokumentazioa osatzea.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Administrazio-egintzaren kontzeptua definitu du.

        2. Administrazio-egintzak sailkatu ditu.

        3. Administrazio-prozesua, motak, faseak definitu ditu, baita administrazio-isiltasun motak ere.

        4. Administrazio-kontratuen motak zehaztu ditu.

        5. Administrazio-errekurtsoaren kontzeptua definitu du eta haren motak bereizi ditu.

        6. Errekurri daitezkeen egintzak eta errekurritu ezin direnak identifikatu ditu.

        7. Administrazio-errekurtsoen motak bereizi ditu.

        8. Administrazio-errekurtsoa jartzeko baldintzak egiaztatu ditu.

        9. Administrazioarekiko auzi-jurisdikzioaren organoak eta horien aplikazio-esparrua zehaztu ditu.

        10. Administrazioarekiko auzi-prozeduraren faseak lotu ditu.

      7. Herri Administrazioen aurrean informazioa lortzeko eta informazioa aurkezteko kudeaketak egiten ditu eta erregistro publikoen motak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Administrazioari dokumentuak aurkezteko arauak aztertu ditu.

        2. Artxibo publikoen funtzioak ezagutu ditu.

        3. Erregistro publiko bati informazio jakin bat eskatu dio.

        4. Hiritarrek informazioa eskuratzeko, arreta jasotzeko eta parte hartzeko duten eskubidea ezagutu du.

        5. Hiritarrari arreta emateko eta informatzeko bulegoetara sartu da web-orritik, leihatila bakarretik eta telefono bidezko arreta-zerbitzutik, behar duen informazioa lortzeko eta informazio hori ereduzko txosten batean ezartzeko.

        6. Herri Administrazioen esku dauden administratuei buruzko datuekin lotzen diren informaziorako eskubidearen mugak identifikatu eta deskribatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Enpresa berrikuntzaren ezaugarriak

        Historian izan diren eta gaur egun dauden garapen ekonomikoko faktoreak identifikatzea.

        Berrikuntza-aukera historikoak eta gaur egungo aukerak alderatzea.

        Arriskua aztertzea enpresa-berrikuntzan.

        Berrikuntza baten ondorioz espero den kostuaren eta etekinaren artean alderatzea.

        Esperientzia berritzaileak aztertzea enpresaren zenbait ataletan: teknologian, kudeaketa ekonomikoan eta finantzarioan, giza baliabideetan, hornikuntzan,...

        Oinarri batez ere teknologikoa duten enpresak zehaztea eta sektore ekonomikoekin duten erlazioa aztertzea.

        Euskal enpresa berritzaileenak identifikatzea eta aztertzea, eta horien berrikuntza-esparrua bereiztea.

        Gaur egungo enpresetan eta antolakundeetan ekimen berritzaileak aplikatzea, horiek hobetzeko, eta eragin positiboak ondorioztatzea.

        Berrikuntza-prozesua enpresa-jardueran:

        Enpresa-berrikuntzako eta garapen ekonomikoko aukerak.

        Berrikuntza historian.

        Berrikuntza-korronte berriak.

        Enpresa-lehiakortasuna.

        Arrisku-faktoreak enpresa-berrikuntzan.

        Jarrera ekintzaileen kostuaren eta etekinaren azterketa.

        Ekimen sortzailearen eta berrikuntzaren arriskuaren profila.

        Teknologia enpresa-berrikuntzaren gako gisa.

        Enpresak nazioartekotzea, garapen eta berrikuntzako aukera gisa.

        Enpresa-berrikuntzarako laguntzak eta tresnak:

        Enpresei laguntzeko plan nazionalak eta lurraldekoak.

        Erakunde-laguntza publikoak eta pribatuak: aholkularitza, ideien finantzaketa, sariak, eta abar.

        Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-laguntza publikoak eta pribatuak.

        Berrikuntza garapen-faktore gisa baloratzea.

        Arriskuak enpresa-erabakietan duen garrantziaz jabetzea eta espero den etekinarekin alderatzea.

      2. Enpresaren eta enpresaburuaren kontzeptu juridikoa

        Pertsona fisikoaren eta pertsona juridikoaren kontzeptuen artean dauden aldeak identifikatzea.

        Enpresa motak forma juridikoaren arabera sailkatzea.

        Hainbat enpresa motatarako forma juridikorik egokiena identifikatzea.

        Euskal Herrian kooperatiben arrakastaren eta ezarpen handiaren kausak aztertzea.

        Enpresaren kontzeptua.

        Enpresaburuaren kontzeptua.

        Pertsona fisikoa.

        Pertsona juridikoa.

        Banako enpresak.

        Enpresaburu autonomoa.

        Sozietate motak.

        Kasu berezi bat: Euskal Herriko kooperatibismoa.

        Enpresak gizarteari egiten dizkion ekarpenak baloratzea.

        Enpresa arriskua aintzat hartzea eta pertsona juridikoaren bitartez modulatzea.

      3. Tributu-sistema

        Ondasun edo zerbitzu publikoaren kostua zenbatestea, ondasun edo zerbitzu hori finantzatzeko beharra identifikatzearren.

        Zergen arloko Euskal Autonomia Erkidegoko foru-berezitasunak aztertzea.

        Tributuaren kontzeptua.

        Tributuak eta helburu sozioekonomikoa.

        Arauak eta tributu motak:

        Espainiako zerga-sistema: tributu-araudia eta hierarkia.

        Foru Aldundiak eta zerga alorrean dituzten eskumenak: foru-araudia eta hierarkia.

        Tributu motak: zergak, kontribuzioak eta tasak.

        Ezaugarriak.

        Zerga motak:

        Zuzeneko zergak eta zeharkako zergak.

        Zerga gehikorrak, proportzionalak eta gutxikorrak.

        Zerga bereziak.

        Aitorpenaren eta likidazioaren elementuak.

        Tributu-zorra azkentzeko moduak.

        Arau-hausteak eta tributu-zehapenak.

        Estatuaren finantza-beharrak onartzea eta enpresaren eta norbanakoaren zerga-eginbeharrak betetzeko prest egotea.

        Zerga-sistemak errenta birbanatzeko betetzen duen zeregina baloratzea.

        Merkatuak huts egiten duenean, sektore publikoa zenbait ondasunen eta zerbitzuren hornitzaile bihurtzeko beharraz kontzientziatzea.

      4. Enpresaren zerga-betebeharrak

        Enpresaburuaren tributu-betebeharrak identifikatzea.

        Ekonomia-jarduerak ekonomia-jardueren indizean sailkatzea.

        BEZaren aitorpena egitea, eredu ofizialak betez.

        PFEZn atxikipenen likidazioak egitea.

        Sozietateen gaineko zergaren aitorpena egitea, eredu ofizialak betez.

        Ekonomia-jardueren indizea.

        Errolda-aitorpena. Ekonomia-jardueren erroldan alta hartzea.

        BEZa:

        Izaera eta ezaugarriak.

        Eragiketa salbuetsiak eta zergaren mende daudenak.

        BEZ tasak.

        Erregimen orokorra. Betebehar formalak eta kontabilitatekoak.

        Erregimen sinplifikatua.

        BEZa likidatzeko ereduak.

        Aitorpena egiteko edo likidatzeko epeak.

        PFEZren izaera eta aplikazio-esparrua:

        Ekonomia-jarduerak eta lanbide-jarduerak.

        Errenta kalkulatzeko moduak.

        PFEZren atxikipenak.

        Aitorpena egiteko edo likidatzeko ereduak eta epeak.

        Sozietateen gaineko zergaren izaera eta elementuak.

        Tributu-eginbeharrak betetzeko prestasuna.

        Zuzentasuna eta zehaztasuna dokumentuak idaztean.

      5. Herri Administrazioaren egitura funtzionala eta juridikoa

        Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuen ondoriozko ordenamendu juridikoa aztertzea, baita administrazio-zuzenbidearen iturriak ere.

        Herri-administrazioen artean ezartzen diren loturak aztertzea eta Administrazio bakoitzaren eskumenak zehaztea.

        Administrazioaren organismoei informazioa eskatzea, horien zenbait mailatan.

        Administrazioaren zerbitzura dauden langile motak identifikatzea.

        Lan-harremanen eta administrazio-harremanen analisia.

        Funtzio publikorako sarrera zuzentzen duten printzipioak identifikatzea.

        Zuzenbide Estatua eta haren inplikazioak Administrazioaren funtzionamenduari begira.

        Zuzenbide-iturriak:

        Botereen bereizketa.

        Administrazioa legeen mende.

        Europar Batasuna:

        Europar Batasuna eratzeko prozesua.

        Erakundeak: Kontseilua, Batzordea eta Parlamentua.

        Eskumenak.

        Administrazio Zentralaren organismoak:

        Parlamentua: Kongresua eta Senatua.

        Gobernua.

        Estatuaren burutza.

        Estatuaren administrazio orokorra.

        Estatuaren berariazko eskumenak.

        Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeak:

        Autonomia-erkidegoaren eskumenak.

        Eusko Legebiltzarra.

        Eusko Jaurlaritza.

        Euskal herri-administrazioa.

        Tokiko administrazioa:

        Tokiko administrazioaren eskumenak.

        Udal-administrazioa: alkatea, alkateordeak, Osoko bilkura.

        Gobernu-batzordea. Osoko bilkura.

        Aldundiak.

        Hiritarrentzako arreta- eta informazio-zerbitzuak.

        Funtzionario publikoak:

        Langile publikoen motak.

        Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak.

        Betebehar administratiboak.

        Fede-emaile publikoak.

        Funtzio publikorako sarrera.

        Lanpostuen zerrenda.

        Lan-eskaintza publikoa.

        Legezkotasunaren printzipioa Administrazioaren arbitrariotasun gabeziaren bermatzaile gisa baloratzea.

        Administrazio-organoek eta Administrazioaren mailek erabakiak hartzeko garaian duten garrantzia aintzat hartzea.

        Parte hartze aktiboa izatea erakundeen funtzionamendu demokratikoan.

      6. Herri-administrazioaren eta administratuen arteko harremanak

        Administrazio-prozeduretako zenbait kasu tipologiaren arabera sailkatzea.

        Administrazio-egintza baten aurrean jar daitezkeen errekurtsoak identifikatzea.

        Errekurri daitezkeen egintzak eta errekurritu ezin direnak identifikatzea.

        Errekurri daitezkeen kasuak aztertzea.

        Administrazioarekiko auzi-errekurtsoen zenbait adibide ebazteko organo eskuduna identifikatzea.

        Administrazio-egintza:

        Kontzeptuak eta ezaugarriak.

        Elementuak: subjektiboak, objektiboak eta formalak.

        Administrazio-egintzen motak.

        Administrazio-isiltasuna:

        Ebazteko epea.

        Administrazio-isiltasunaren zentzua.

        Administrazio-isiltasunaren sistema.

        Administrazio-egintzaren eraginkortasuna.

        Administrazio-prozedura:

        Kontzeptua.

        Erregulazioa. Autonomia-erkidegoen eskumenak.

        Administrazio-prozeduren motak.

        Administrazio-prozeduraren printzipioak: izaera kontraesankorra, ekonomia prozesala, In dubio pro actione, ofizialtasuna, inpartzialitatea, publizitatea/sekretua, doakotasuna, berdintasuna.

        Administrazio-prozeduraren egitura: hasiera, antolaketa, instrukzioa, amaiera.

        Administrazio-kontratuak:

        Sektore publikoko kontratuei buruzko legea. Helburua eta aplikazio-esparrua.

        Kontratuen sailkapena.

        Kontratazio publikoaren alderdi orokorrak.

        Administrazio-errekurtsoak eta ofizioz berrikustea:

        Baldintzak.

        Errekurtso arruntak:

        Gorako errekurtsoa.

        Berraztertzeko errekurtsoa.

        Ezohiko errekurtsoak:

        Berrikusteko errekurtsoa.

        Administrazioarekiko auzi-jurisdikzioa:

        Organoak.

        Aplikazio-esparrua.

        Administrazioarekiko auzi-prozeduraren faseak.

        Administrazioa administratuen zerbitzura dagoen entitate gisa.

        Herri-administrazioaren jarduna zuzendu behar duten printzipioen balorazioa.

        Zorroztasuna eta koherentzia Administrazioari zuzendutako dokumentuak idaztean.

      7. Dokumentazioaren kudeaketa Herri Administrazioan

        Herri-administrazioaren artxibatzeko prozedurari jarraitzea.

        Herri Administrazioaren artxiboak eta erregistroak kudeatzeko barne-dokumentuak betetzea.

        Artxibo eta erregistro publikoetarako kontsultak bideratzea, eta informazio zehatz bat zer organismori eskatu behar zaion hautatzea.

        Informazioa lortzeko herri-administrazioek gure zerbitzura jartzen dituzten bideak erabiltzea: telefono bidezko arreta, web-orriak, leihatila bakarrak, eta abar.

        Dokumentuak administrazioan:

        Dokumentuak eta espedienteak administrazioan.

        Ereduzko dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan.

        Dokumentu-euskarriak: papera, informatikoa, faxa&

        Artxibo publikoak:

        Artxibatzeko metodoak.

        Dokumentu publikoak katalogatzeko eta indexatzeko moduak.

        Beste erregistro publiko batzuk.

        Erregistro Zibila.

        Merkataritza Erregistroa.

        Beste erregistro publiko batzuk.

        Hiritarrek informazioa eskuratzeko, arreta jasotzeko eta parte hartzeko duten eskubidea:

        Artxibo eta espedienteetarako sarbidea.

        Hiritarrentzako arreta- eta informazio-zerbitzuak.

        Administrazioan hiritarrei arreta emateko bideak.

        Informazio-eskubidearen mugak.

        Sistematikoki eta ordenaz jardutea dokumentuak artxibatzean.

        Informazio-eskubidearen mugen arrazoiei buruzko gogoeta egitea.

        Hiritarrek informazio eskuratzeko, arreta jasotzeko eta parte hartzeko duten eskubidea ezagutzea.

        Administrazioari dokumentuak aurkeztean arauak aintzat hartzea.

  4. lanbide-modulua: Informazioaren informatika-tratamendua

    Kodea: 0440

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 264 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Teklatu hedatu batean alfa-zenbakizko testuak prozesatzen ditu, teknika mekanografikoak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lanerako elementuak eta espazioak antolatu ditu.

        2. Gorputz-posizioa zuzen mantendu du.

        3. Hatzek alfa-zenbakizko teklatuko ilaretan izan beharreko posizio zuzena identifikatu du.

        4. Informatika-terminala abian jartzeko funtzioak zehaztu ditu.

        5. Alfa-zenbakizko teklatuaren ilarak eta zeinuen eta puntuazioen teklak koordinaturik erabili ditu.

        6. Ukimen bidezko idazketaren metodoa erabili du gero eta zailtasun handiagoko paragrafoetan eta taula sinpleetan.

        7. Ukimen bidezko idazketaren metodoa erabili du ingeleseko testuak idazteko.

        8. Abiadura (200 tekla-sakatze minutuko) eta doitasuna (huts-egite bat minutuko) kontrolatu du informatika-programa baten laguntzarekin.

        9. Testu-dokumentuak aurkezteko arauak aplikatu ditu.

        10. Akats mekanografikoak aurkitu eta zuzendu ditu.

      2. Administrazio-zereginarekin lotzen diren informatika-aplikazioak instalatzen eta eguneratzen ditu, prozesuan egin beharreko urratsak arrazoituz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aplikazioak funtzionatzeko gutxieneko eskakizunak eta eskakizun egokiak identifikatu ditu.

        2. Instalatzeko eta eguneratzeko prozesuaren faseak identifikatu eta ezarri ditu.

        3. Instalazio-prozesuaren zehaztapen teknikoak errespetatu ditu.

        4. Aplikazioak ezarritako irizpideen arabera konfiguratu ditu.

        5. Gertakariak eta azken emaitza dokumentatu ditu.

        6. Instalazioan edo informatika-sistemarekiko integrazioan sortu diren arazoak konpondu ditu.

        7. Tresnerian instalazioaren osagaiak ezabatu edo gehitu ditu.

        8. Software lizentziak errespetatu ditu.

      3. Dokumentuak lantzen ditu eta ereduzko kalkulu-orriaren aukerak maneiatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mota guztietako datuak eta erreferentziak erabili ditu gelaxka, barruti, orri eta liburuetarako.

        2. Formulak eta funtzioak aplikatu ditu.

        3. Hainbat motatako grafikoak sortu eta aldatu ditu.

        4. Makroak erabili ditu dokumentuak eta txantiloiak egiteko.

        5. Beste aplikazio batzuekin eta beste formatu batzuetan sortutako kalkulu-orriak inportatu eta esportatu ditu.

        6. Datu-base gisa kalkulu-orria erabili du: formularioak, zerrendak, iragazkiak, babesa eta datuen antolamendua.

        7. Aplikazioak eta periferikoak erabili ditu testuak, zenbakiak, kodeak eta irudiak sartzeko.

      4. Testu-dokumentuak lantzen ditu eta, horretarako, ereduzko testu-prozesadore baten aukerak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Testu-prozesadoreen eta autoedizioko prozesadoreen funtzioak, prestazioak eta prozedurak erabili ditu.

        2. Dokumentu mota bakoitzaren ezaugarriak identifikatu ditu.

        3. Testu-dokumentuak trebetasun egokiarekin idatzi ditu eta egitura-arauak aplikatu ditu.

        4. Ereduzko administrazio-dokumentuetara egokitutako txantiloiak landu ditu.

        5. Objektuak, grafikoak, taulak, kalkulu-orriak eta hiperestekak, besteak beste, integratu ditu.

        6. Egindako akatsak hauteman eta zuzendu ditu.

        7. Biltegiratutako informazioa berreskuratu eta erabili du.

        8. Datuen segurtasunari, integritateari eta konfidentzialtasunari buruzko arauak bermatzen dituzten funtzioak eta utilitateak erabili ditu.

      5. Bulegotikako ereduzko datu-baseetan datuak maneiatzeko eragiketak egiten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Datu-base erlazionaletako elementuak identifikatu ditu.

        2. Bulegotikako datu-baseak sortu ditu.

        3. Datu-basearen taulak erabili ditu (erregistroak txertatu, aldatu eta ezabatu).

        4. Morroiak erabili ditu kontsultak sortzeko.

        5. Morroiak erabili ditu inprimakiak sortzeko.

        6. Morroiak erabili ditu txostenak sortzeko.

        7. Bilaketa eta iragazketa egin du biltegiratutako informazioaren inguruan.

      6. Irudi digitalak eta bideo-sekuentziak integratzen ditu enpresaren dokumentuetan, eta, horretarako, ereduzko aplikazioak eta periferikoak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dauden irudi-formatuak aztertu ditu.

        2. Irudiak periferikoen bitartez eskuratu ditu.

        3. Irudiak zertarako diren, hainbat bereizmenetako irudiekin lan egin du.

        4. Irudiak hainbat formatutan inportatu eta esportatu ditu.

        5. Bideo-sekuentzia bat osatzen duten elementuak ezagutu ditu.

        6. Formatu motak eta gehien erabiltzen diren «codec»ak aztertu ditu.

        7. Bideo-sekuentziak inportatu eta esportatu ditu.

        8. Bideo-sekuentziak baliabide egokiekin atzitu ditu.

        9. Irudiak eta bideoak tratatzeko oinarrizko gidak landu ditu.

      7. Multimedia-aurkezpenak landu ditu berariazko aplikazioak erabiliz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aurkezpen-aplikazioen oinarrizko aukerak identifikatu ditu.

        2. Aurkezpen batekin lotutako ikuspegi motak ezagutu ditu.

        3. Tipografiak eta konposatzeko, diseinatzeko eta kolorea erabiltzeko oinarrizko arauak aplikatu eta ezagutu ditu.

        4. Aurkezpen-txantiloiak diseinatu ditu.

        5. Aurkezpenak sortu ditu.

        6. Periferikoak erabili ditu aurkezpenak gauzatzeko.

      8. Posta eta agenda elektronikoa kudeatzen du, berariazko aplikazioak maneiatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Posta elektronikoa osatzen duten elementuak deskribatu ditu.

        2. Posta eta agenda elektronikoa kudeatzeko oinarrizko beharrak aztertu ditu.

        3. Posta elektronikoko hainbat kontu mota konfiguratu ditu.

        4. Informatika-tresneriaren agendak gailu mugikorrekin konektatu eta sinkronizatu ditu.

        5. Helbide-liburuarekin lan egin du.

        6. Posta elektronikoa kudeatzeko aukera guztiekin lan egin du (etiketak, iragazkiak, karpetak, besteak beste).

        7. Agenda elektronikoaren aukerak erabili ditu.

    2. Edukiak:

      1. Alfa-zenbakizko testuak prozesatzea teklatu hedatuetan

        Denbora eta espazioa lanean antolatzea.

        Hatzak kokatzea.

        Terminalaren aurrean gorputzaren jarrera zaintzea:

        Jarrera-bizioak eta tentsioak saihestea.

        Besoak, eskumuturrak eta eskuak egoki kokatzea.

        Trebetasun mekanografikoa garatzea:

        Letrak modu errepikakorrean idaztea.

        Hitz sinpleak idaztea.

        Gero eta zailtasun handiagoko hitzak idaztea.

        Teklatu gainean simulazio-jokoetan aritzea.

        Letra larriak, zenbakiak eta puntuazio-zeinuak erabiltzea.

        Testuak abiadura kontrolatuan idaztea.

        Testuak hainbat hizkuntzatan idaztea: gaztelania, euskara, ingelesa.

        Hatzen posizioari begiratu gabe idaztea.

        Balorazio-testa garatzea.

        Akatsak zuzentzea.

        Informatika-terminal baten osagaiak:

        Hardwarea.

        Sarrerako periferikoak:

        Teklatuak.

        Eskanerra.

        Softwarea:

        Testuak prozesatzeko programak.

        Ahotsa ezagutzea.

        Gramatika-arauak eta -teknikak.

        Teklatu hedatua.

        Mekanografiako informatika-programa baten egitura.

        Lanpostuan prebentzio-neurriak hartzeko interesa:

        Terminalaren aurrean denboraldi luzeak saihestuz.

        Aldian behin erlaxatzeko ariketak eginez.

        Akatsak dituen testu baten eragin negatiboa baloratzea.

        Informazioaren konfidentzialtasuna ziurtatzea.

      2. Aplikazioak instalatzea eta eguneratzea

        Aplikazioak edo programak eskuratzea eta deskargatzea.

        Instalatzeko eta konfiguratzeko prozedurak.

        Arazoak diagnostikatzea eta ebaztea.

        Aplikazioak eguneratzea.

        Desinstalatzeko prozedurak.

        Erabiltzailearen eskuliburuak erabiltzea.

        Informatika-tresneriaren gutxieneko eskakizunak:

        Plaka nagusia.

        Mikroprozesadorea.

        RAM, ROM memoriak.

        Bideo-pantaila eta txartel grafikoak.

        Biltegiratze-unitateak, barnekoak eta kanpoak.

        Inprimagailuak.

        Sareko txartelak, wifi-txartelak eta bluetooth.

        Sistema eragileak:

        Oinarrizko funtzioak.

        Erabiltzaile bakarreko eta anitzeko sistema eragileak.

        Sistema eragile pribatiboak edo software librekoak.

        Abio duala, instalatutako zenbait sistema eragilerekin.

        Erabiltzaile-inguruneak:

        Postubakarra.

        Sare lokalak.

        Baliabideak partekatzeko eta eguneratzeko bitartekoak.

        Bulegotika-aplikazio motak.

        Software lizentzien motak:

        Software pribatiboa.

        Software librea.

        Ustiapen-inguruneen beharrak:

        Aplikazioen eskakizunak.

        Aplikazioen osagaiak eta osagarriak.

        Erabiltzaileari laguntzeko teknikak.

        Erabiltzaileek softwarea instalatzeko/desinstalatzeko dituzten eskariei erantzuteko interesa azaltzea.

        Gertakari guztiak eta emandako irtenbideak idatziz islatzearen garrantzia baloratzea.

        Software libreak gizarte-mailan duen garrantzia baloratzea.

      3. Dokumentuak eta txantiloiak kalkulu-orrien bidez egitea

        Formulak eta funtzioak erabiltzea.

        Formatuak eta estiloak aplikatzea.

        Egiaztapen ortografikoa.

        Taula eta grafiko dinamikoak sortzea.

        Txantiloiak eta morroiak erabiltzea.

        Osagarriak instalatzea eta aktibatzea.

        Kalkulu-orriak inportatzea eta esportatzea.

        Talde-laneko aukerak erabiltzea, bertsioak kontrolatzea, aldaketak egiaztatzea, besteak beste.

        Hainbat motatako dokumentuak (aurrekontuak, fakturak, inbentarioak, besteak beste) egitea.

        Kalkulu-orrietan prozesuak automatizatzea. Makroak diseinatzea eta sortzea.

        Datuak babestea.

        Kalkulu-orri bateko elementuak:

        Gelaxkak, lerrunak, orriak eta liburuak.

        Datuak editatzea: kopiatzea, mugitzea eta ezabatzea.

        Dokumentuak irekitzea eta gordetzea.

        Laguntza erabiltzea.

        Kalkulu-orri baten egitura:

        Errenkadak eta zutabeak.

        Hautapena.

        Tamaina aldatzea.

        Txertatzea eta ezabatzea.

        Formulak eta funtzioak.

        Erreferentzia motak: absolutuak, erlatiboak eta mistoak.

        Formatuak:

        Iturriak.

        Ertzak eta itzaldurak.

        Datu motak.

        Autoformatua.

        Estiloak.

        Grafikoak.

        Taula eta grafiko dinamikoak.

        Analisi-erremintak: Solver.

        Txantiloiak.

        Makroak.

        Prozesu zailak iruzkinekin dokumentatzeko interesa.

        Argitasuna eta sinplifikazioa formulak ezartzeko prozesuan.

        Metodologia egokia dokumentazioa artxibatzeko garaian.

      4. Dokumentuak eta txantiloiak testu-prozesadoreen bidez egitea

        Testu-prozesadorearekin ohitzea:

        Lan-ingurunea.

        Testuan zeharreko desplazamendua.

        Hautatzeko zenbait modu.

        Testua sartzea eta editatzea.

        Hainbat formatu mota aplikatzea.

        Tabuladoreak eta koskak definitzea.

        Elementuen artean formatua kopiatzea.

        Autozuzenketa-prozesuak.

        Ortografia berrikusteko prozesuak.

        Hizkuntza hautatzea.

        Taulak sortzea eta editatzea.

        Testua egunkarietako gisako zutabeetan banatzea.

        Dokumentua sekzioetan egituratzea.

        Testuan marrazkiak, irudiak, eta grafikoak txertatzea.

        Matematika-formulak txertatzea.

        Estiloekin lan egitea:

        Estilo berriak sortzea.

        Daudenak aldatzea.

        Dokumentuen artean estiloak kopiatzea.

        Dokumentu batean eskema-bistarekin lan egitea.

        Indize automatikoak sortzea.

        Dokumentuak konbinatzea:

        Hartzaileen zerrenda osatzea.

        Zerrenda datu-base batetik inportatzea.

        Dokumentu nagusiak egitea.

        Txantiloiak sortzea eta erabiltzea.

        Tresna-barra pertsonalizatuak sortzea.

        Dokumentuak inportatzea eta esportatzea.

        Talde-lana: dokumentuak alderatzea, dokumentuen bertsioak, aldaketak egiaztatzea, besteak beste.

        Testu prozesadoreetan prozesuak automatizatzea. Makroak diseinatzea eta sortzea.

        Datuak babestea.

        Hainbat dokumentu mota sortzea (eskuliburuak, gertakari-parteak, besteak beste).

        Dokumentuak inprimatzea.

        Testuak eta irudiak sartzeko softwarea eta hardwarea erabiltzea.

        Karaktere-ezagutze optikoa.

        Testu-prozesadorearen elementuak.

        Formatuak: letra-tipoarena, paragrafoena, dokumentuena.

        Tabuladoreak, koskak.

        Taulak.

        Egunkari gisako zutabeak.

        Marrazkiak, irudiak, grafikoak.

        Matematika-formulak.

        Estiloak.

        Txantiloiak eta inprimakiak.

        Tresna-barra.

        Aurkezpen onaren garrantzia baloratzea.

        Iraunkortasuna eta ekologia gisako balioen aldeko apustu garbia egitea baliabideak erabiltzeko garaian.

        Datuen segurtasunari, integritateari eta konfidentzialtasunari buruzko arauak betetzearen garrantzia baloratzea.

      5. Bulegotikako datu-baseak erabiltzea

        Datu-baseak sortzea.

        Taulak sortzea:

        Eremu motak definitzea.

        Erregistroak sartzea.

        Gako nagusia definitzea.

        Taulen arteko loturak ezartzea.

        Laguntzak maneiatzea:

        Kontsultak definitzeko.

        Formularioak definitzeko.

        Txostenak definitzeko.

        Informazioa bilatzea eta iragaztea.

        Makroak eta moduluak diseinatzea eta sortzea.

        Beste aplikazio batzuetako elementuak inportatzea eta esportatzea.

        Talde-lana: datuak partekatzea, aldaketak blokeatzea.

        Datuak babestea.

        Datu-base erlazionaletako elementuak:

        Taulak: erregistroak, eremuak, gako nagusia.

        Kontsultak.

        Inprimakiak.

        Txostenak.

        Ikuspegi motak:

        Diseinuko ikuspegia.

        Datuetako ikuspegia.

        Lotura motak:

        Erregulazioa. 1 1

        Erregulazioa: 1

        Makroak eta programazio-moduluak.

        Abian jarri aurretik datu-basearen aurretiazko diseinu egokiaren garrantzia baloratzea.

        Iraunkortasuna eta ekologia gisako balioen aldeko apustu garbia egitea baliabideak erabiltzeko garaian.

      6. Dokumentuetan irudiak eta bideoak txertatzea

        Irudi-tratamendua:

        Irudien formatuak eta bereizmenak.

        Formatuak bihurtzea.

        Hautespenak eta maskarak maneiatzea.

        Geruza bidez lan egitea.

        Argazkiak berrukitzeko tresnak maneiatzea.

        Testuak txertatzea.

        Irudia eta kolorea doitzea.

        Iragazkiak eta efektuak aplikatzea.

        Irudiak inportatzea eta esportatzea.

        Irudiak lortzeko gailuak erabiltzea.

        Bideoak manipulatzea:

        Denboraren linea maneiatzea.

        Eszenak eta trantsizioak hautatzea.

        Trantsizio-efektuak aplikatzea.

        Eszenak laburtzea.

        Hainbat bideotako eszenak tartekatzea.

        Izenburuak eta audioa sartzea.

        Bideoak inportatzea eta esportatzea.

        Bideoak Internetetik eskuratzea.

        Bideoak deskargatzeko osagarriak instalatzea.

        Bideoetako formatuak bihurtzea.

        Irudiak eta bideoak dituzten proiektuak muntatzea.

        Irudi digitala:

        Hainbat formatu.

        Bereizmena.

        Atzealdea garden bihurtzea.

        Hautespen motak.

        Tresnak.

        Irudi baten gaineko doikuntzak.

        Geruzak.

        Kanalak.

        Trazadurak.

        Iragazkiak.

        Efektuak.

        Bideoak:

        Codec-ak edo formatuak.

        Elementuak.

        Eszenak.

        Trantsizioak.

        Izenburuak.

        Trantsizio-efektuak.

        Irudietako eta bideoetako copywrigtha errespetatzea.

        Creative Commons lizentzia eta antzekoak baloratzea.

        Edozein pertsonaren intimitatearen eta integritatearen aurkako jokabideak errefusatzea.

      7. Aurkezpenak lantzea

        Aurkezpenak sortzea.

        Diapositibak diseinatzea eta editatzea.

        Diapositibak, testuak eta objektuak formateatzea.

        Ereduak erabiltzea.

        Multimedia-elementuak txertatzea (soinua, bideoa, gif animatuak).

        Animazio-efektuak aplikatzea.

        Trantsizioak aplikatzea.

        Aurkezpenak inportatzea eta esportatzea.

        Txantiloiak eta morroiak erabiltzea.

        Elkarreragina txertatzea.

        Aurkezpen bat web-era egokitzea.

        Makroak diseinatzea eta sortzea.

        Jendaurrean aurkeztea: proiektore batera konektatzea eta konfiguratzea.

        Narrazioa sinkronizatzea.

        Aurkezpena inprimatzea.

        Diseinu-txantiloiak:

        Aurrediseinatuak.

        Nork berak egindakoak.

        Hainbat diseinu:

        Testuenak.

        Beste objektu batzuena.

        Ikuspegiak:

        Normala.

        Diapositiben sailkatzailea.

        Aurkezpen-modua.

        Animazio-efektuak:

        Sarrerakoak.

        Irteerakoak.

        Nabarmentzekoak.

        Trantsizioak.

        Multimedia-elementuak txertatzea:

        Irudiak.

        Bideoak.

        Gif animatuak.

        Soinuak.

        Oinarrizko konposizio-arauak.

        Irudietako eta bideoetako copywrigtha errespetatzea.

        Creative Commons lizentzia eta antzekoak baloratzea.

        Edozein pertsonaren intimitatearen eta integritatearen aurkako jokabideak errefusatzea.

        Aurkezpen batean ahozko adierazpena baloratzea.

      8. Posta eta agenda elektronikoa kudeatzea

        Posta elektronikoko eta agenda elektronikoko aplikazioak instalatzea.

        Konfiguratzea eta pertsonalizatzea.

        Mezuak albiste-foroetan (news) konfiguratzea, erabiltzea eta sinkronizatzea.

        Helbide-liburua erabiltzea: inportatzea, esportatzea, kontaktuak eranstea, banaketa-zerrendak sortzea, zerrenda bulegotikako beste aplikazio batzuen esku jartzea.

        Posta kudeatzea: bidaltzea, ezabatzea, gordetzea, segurtasun-kopiak, besteak beste.

        Artxibo erantsiak konprimitzeko eta deskonprimitzeko prozesua.

        Agenda kudeatzea: kontaktuak, hitzorduak, egutegia, oharrak, zereginak, besteak beste.

        Posta eta agendako gailu mugikorrak kudeatzea.

        Gailu mugikorrekin sinkronizatzea.

        Posta segurtasunez kudeatzea: iragazkiak, arauak.

        Desiratzen ez den posta tratatzea.

        Artxiboak kudeatzea eta posta eta agenda elektronikoko aplikazioak segurtasunez erabiltzea.

        Erabiltzaileari laguntzeko teknikak.

        Posta elektronikoaren eta agenda elektronikoaren funtzioa.

        Posta elektronikoko kontu motak:

        Bezero-programa batekin.

        Web-posta.

        Txantiloiak eta sinadura korporatiboak.

        Mezuak bidaltzeko garaian informazioaren tratamenduaren garrantzia baloratzea.

        Arau ortografikoak edo gramatikalak errespetatzen ez dituzten mezuak bidaltzea.

        Gailu mugikorrak behar bezala erabiltzea.

  5. lanbide-modulua: Kontabilitate-teknika

    Kodea: 0441

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Antolakunde ekonomiko baten ondarea osatzen duten elementuak ezagutzen ditu eta ondare-masetan sailkatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresa-jardueraren ziklo ekonomikoaren faseak identifikatu ditu.

        2. Inbertsioa/finantziazioa, inbertsioa/gastua, gastua/ordainketa eta sarrera/kobrantza kontzeptuak bereizi ditu.

        3. Sektore ekonomiko bakoitzean garatzen diren jardueren askotariko tipologian oinarrituta bereizi ditu sektore ekonomiko horiek.

        4. Ondarea, ondare-elementua eta ondare-masa kontzeptuak definitu ditu.

        5. Aktiboa, pasibo galdagarria eta ondare garbia osatzen duten ondare-masak identifikatu ditu.

        6. Ondare-masa bakoitza enpresa-jardueraren ziklo ekonomikoaren faseekin lotu du.

        7. Ondare-masetan zenbait ondare-elementu antolatu ditu.

      2. Kontabilitate-metodologia ezagutzen du eta enpresan erabiltzen diren kontabilitate-tresnak eta terminologia aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kontabilitate-ziklo osoaren faseak bereizi ditu eta Espainiako legeriara egokitu ditu.

        2. Enpresaren ondare-elementuak eta egitate ekonomikoak irudikatzeko tresna gisa deskribatu du kontuaren kontzeptua.

        3. Partida biko kontabilitate-metodoaren ezaugarririk garrantzitsuenak deskribatu ditu.

        4. Karguaren eta abonuaren irizpideak ezagutu ditu, ondare-elementuen balioaren aldaketak erregistratzeko metodo gisa.

        5. Egiaztapen-balantzeak kontuen idazpenetako akatsak edo ez-egiteak identifikatzeko oinarrizko tresna gisa duen garrantzia ezagutu du.

        6. Sarreren eta gastuen kontuak bereizi ditu.

        7. Kontabilitate-emaitzaren kontzeptua definitu du.

        8. Itxiera eta irekierako idazpenen funtzioak deskribatu ditu.

        9. Egoera-balantzearen, galdu eta irabazien kontuen eta memoriaren funtzioa ezarri du.

      3. Enpresa txiki eta ertainetarako kontabilitate-plan orokorraren oinarrizko edukia identifikatzen du eta haren egitura interpretatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Merkataritza-araudia kontabilitate plan orokorrarekin lotu du.

        2. Kontabilitate-plan orokorra kontabilitate-harmonizaziorako tresna gisa ezagutu du.

        3. Enpresa txiki eta ertainetarako kontabilitate-plan orokorraren zatiak identifikatu ditu.

        4. Planaren kontzeptuzko esparruan ezarritako kontabilitate-printzipioak identifikatu ditu.

        5. Enpresa txiki eta ertainetarako kontabilitate-plan orokorraren nahitaezko zatiak eta nahitaezkoak ez direnak bereizi ditu.

        6. Enpresa txiki eta ertainetarako kontabilitate-plan orokorrean ezarritako kodetze-sistema deskribatu du, baita kontabilitate-informazioa banakatzean eta elkartzean duen funtzioa ere.

        7. Enpresa txiki eta ertainetarako kontabilitate-plan orokorraren irizpideen arabera kodetu ditu ondare-elementuak.

        8. Enpresa txiki eta ertainetarako kontabilitate-plan orokorrak ezartzen dituen urteko kontuak identifikatu ditu.

        9. Ondare-elementuei dagozkien kontuak identifikatu ditu.

      4. Oinarrizko ekonomia-egitateak kontabilitate-mailan sailkatzen ditu, kontabilitate-metodologia eta enpresa txiki eta ertainetarako kontabilitate-plan orokorraren irizpideak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresetako oinarrizko eragiketetan esku hartzen duten ondare-kontuak identifikatu ditu.

        2. Enpresetako oinarrizko eragiketetan esku hartzen duten kudeaketa-kontuak identifikatu ditu.

        3. Enpresa txiki eta ertainetarako kontabilitate-plan orokorraren arabera kodetu ditu kontuak.

        4. Enpresa txiki eta ertainetarako kontabilitate-plan orokorraren arabera zer kontu kargatzen diren eta zer kontu abonatzen diren zehaztu du.

        5. Kontabilitate-egitateei dagozkien idazpenak egin ditu.

        6. Oinarrizko ekonomia-ekitaldi bati dagozkion kontabilitate-eragiketak egin ditu.

        7. Informazioaren arduraren, segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioen arabera egin du prozedura.

      5. Berariazko informatika-aplikazioak erabilita egin ditu kontabilitate-eragiketak, eta kontuen planaren kudeaketan aplikazio horiek duten eraginkortasuna baloratu du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Euskarri den dokumentazioaren ondoriozko kontu eta azpikontu kodetuen altak eta bajak egin ditu, ezarritako prozedurei jarraituz.

        2. Aurrez definitutako idazpenetan kodeen eta kontzeptuen altak eta bajak proposatu ditu, ezarritako prozeduren arabera.

        3. Kodetutako kontzeptuak sartu ditu informatika-aplikazioan, ezarritako prozeduren arabera.

        4. Kodetutako kontzeptuen bajak gauzatu ditu, dagokion baimenarekin.

        5. Aurrez definitutako idazpenak sartu ditu informatika-aplikazioan, ezarritako prozeduren arabera.

        6. Eremu bakoitzari dagokion informazioa sartu du idazpenean, betiere eragiketaren izaera ekonomikoaren arabera.

        7. Aplikazioaren erabileran sor daitezkeen ezustekoak ebatzi ditu eta, horretarako, programaren laguntzaz, on-line laguntzaz edo softwarea sortu duen enpresaren bezeroarentzako arreta-zerbitzuaz baliatu da.

        8. Kontuen, saldoen eta mugimenduen segurtasun-kopia egin du, baita aurretik definitutako idazpenen bildumaren segurtasun-kopia ere.

        9. Leku eta euskarri egokian zaintzeko eta segurtasun-kopiaren administrazio-kudeaketa egiteko ekintza-plana jarraitu du, betiere denboran eta metodo egokien bitartez.

    2. Edukiak

      1. Ekonomia-antolakundeen ondare-elementuak

        Enpresaren jardueraren ziklo ekonomikoaren faseak identifikatzea.

        Gastuaren eta ordainketaren, kobrantzaren eta diru-sarreraren eta finantziazioaren eta inbertsioaren arteko aldeak deskribatzea.

        Enpresaren finantziazio-iturriak aztertzea, baita dagokion inbertsioarekin duten lotura ere.

        Kontabilitatearen helburuak identifikatzea.

        Kontabilitate moten berariazko funtzioak mugatzea.

        Ondare elementuak identifikatzea eta ondasunen, kobratzeko eskubideen eta zorren artean sailkatzea.

        Ondare-masak identifikatzea eta ondare-elementuak masa horietan antolatzea.

        Masen arabera bilduta egitea inbentarioak eta egoera-balantzeak.

        Jarduera ekonomikoa eta ziklo ekonomikoa. Finantziazioa eta inbertsioa.

        Kontabilitatea: kontzeptua, helburuak eta motak.

        Kontabilitatearen erabiltzaileak.

        Ondarearen kontzeptua: enpresa baten aktiboa, pasiboa, ondare garbia.

        Ondare-elementuen sailkapena. Ondare-masak.

        Ondare-oreka. Ondare garbiaren kalkulua.

        Inbentarioa.

        Egoera-balantzea.

        Lanak aurreikusten diren epeetan bukatzeko garrantzia baloratzea.

        Txukuntasuna eta garbitasuna lana egitean eta aurkeztean.

        Zorroztasuna eta ordena eskolan emandako eta zuzendutako suposizioen irtenbideak eta enuntziatuak artxibatzean.

      2. Kontabilitate-metodologia

        Liburu egunkarian eta liburu nagusian idazpenak egitea.

        Kontuen saldoak lortzea eta aztertzea.

        Kontabilitate-zikloaren faseak identifikatzea.

        Oinarrizko kontabilitate-ziklo batean etapak bereiztea eta liburuak erabiltzea (liburu egunkaria, liburu nagusia, egiaztapen-balantzea eta egoera-balantzea).

        Itxiera eta irekierako idazpenen funtzioak deskribatzea.

        Merkataritza-eragiketak kontabilitatearen ikuspegitik.

        Kontuen teoria: kontu motak. Kontuen terminologia.

        Partida biko metodoa.

        Liburu egunkarian datuen idazpenak egitea.

        Liburu nagusian kontuak irudikatzea.

        Kontabilitate-liburuak.

        Gastuen eta sarreren kontuak.

        Oinarrizko kontabilitate-zikloaren garapena:

        Hasierako egoera-balantzea.

        Irekierako idazpena. Nagusira pasatzea.

        Ekitaldiko eragiketak liburu egunkarian islatzea eta liburu nagusira pasatzea.

        Egiaztapen-balantzeak.

        Itxierako idazpena.

        Amaierako egoera-balantzea.

        Egiaztapen-balantzeak kontuen idazpenetan akatsak identifikatzeko duen garrantzia aintzat hartzea.

        Zorroztasuna eta ordena mantentzea artxibatzean.

        Lanak aurreikusten diren epeetan bukatzeko garrantzia baloratzea.

      3. Enpresa txiki eta ertainetako kontabilitate-plan orokorra

        Enpresaburuak kontabilitate-liburuei dagokienez dituen betebeharrak arautzen dituzten legezko arauak aztertzea.

        Kontabilitate-plan orokorraren nahitaezko zatiak eta nahitaezkoak ez direnak bereiztea.

        Kontabilitate-plan orokorraren kontu-taularen multzoak, azpimultzoak eta kontuak identifikatzea.

        Enpresa txiki eta ertainetarako kontabilitate-plan orokorrean garatutako kodetze-sistema deskribatzea, baita kontabilitate-informazioa banakatzean eta elkartzean duen funtzioa ere.

        Balorazio-arauak interpretatzea.

        Kontabilitate-plan orokorrak urteko kontuak lantzeko ezartzen dituen arauak identifikatzea eta deskribatzea.

        Kontabilitate-plan orokorraren kontabilitate-printzipioak aztertzea.

        Kontabilitate-liburuak. Legezko araudia:

        Liburuak betetzearen eginbeharra.

        Liburuak legeztatzea eta kontserbatzea.

        Kontabilitate-normalizazioa eta -harmonizazioa.

        Kontabilitate-plan orokorra. Enpresa txiki eta ertainetarako kontabilitate-plan orokorraren zatiak:

        Kontabilitate-plan orokorraren kontzeptuzko esparrua: irudi leiala.

        Kontabilitate printzipioak.

        Erregistratzeko eta baloratzeko arauak.

        Kontuen bat-etortzea. Kodeketa.

        Enpresa txiki eta ertainen urteko kontuak: egoera-balantzearen ereduak, galdu eta irabazien kontua, memoria eta ondare garbiko aldaketen egoera.

        Autonomia izatea lanak egitean.

        Zorroztasuna eta ordena kontabilitate-liburuak artxibatzean.

        Lanak aurreikusitako epeetan amaitzearen balorazio positiboa egitea.

        Merkataritza-arauekiko errespetua.

      4. Enpresan oinarrizko egitate ekonomikoen kontabilizazioa

        Kontabilitate-plan orokorraren kontabilitate-araudia deskribatzea eta aztertzea, izakinetarako, erosketetarako eta merkantzien salmentarako.

        Kontabilitate-idazpenak aztertzea kontabilitate-plan orokorraren kontuen eta arauen arabera.

        Kontabilitate-plan orokorraren kontabilitate-tratamendua deskribatzea finantziazio-eragiketetarako.

        Metodoak amortizatzeko eta deskribatzeko kontzeptua aztertzea bidezko kalkuluak egiteko.

        Oinarrizko ekitaldi ekonomiko bati dagozkion kontabilitate-eragiketak egitea.

        Itxierako eragiketak garatzea.

        Merkantzien salerosketa:

        Eskurako ordainketak, aurrerakinak eta ordainketa geroratua.

        Deskontuak eta hobariak.

        Itzulketak:

        Ontziak.

        BEZaren kontabilitate-tratamendua.

        Erosketekin eta salmentekin lotzen diren gastuak.

        Beste sarrera eta gastu batzuk.

        Ibilgetu materiala:

        Ibilgetua erostea eta saltzea.

        Kontabilitate-amortizazioa. Amortizazio-metodoak.

        Finantziazio-iturriak:

        Efektuen deskontua.

        Banku-maileguak.

        Leasing.

        Ekitaldi amaierako eragiketak. Kontabilitate-itxiera:

        Doikuntza-idazpenak.

        Erregularizazioa.

        Etekinen gaineko zerga.

        Itxierako idazpena.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Txukuntasuna eta zorroztasuna mantentzea banako lanetan eta horiek biltegiratzean

        Argi eta zehatz jardutea taldeko lanak aurkeztean.

        Prozedura informazioaren arduraren, segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioen arabera egitearen garrantzia baloratzea.

      5. Kontabilitate-eragiketak egitea berariazko informatika-aplikazioen bitartez

        Informatika-sistemaren eskakizunak identifikatzea sistema instalatzeko eta funtzionatzeko.

        Programaren funtzioak deskribatzea kontabilitatearen informatika-tratamendurako.

        Informatika-programak erabiltzea kontabilitate-kudeaketarako:

        Kontuetan eta azpikontuetan altak eta bajak egitea.

        Kontzeptu kodetuak sartzea.

        Aurrez definitutako idazpenak sartzea.

        Egindako lanen segurtasun-kopiak egitea, leku eta euskarri egokian zaintzeko ezarritako protokoloak jarraituz.

        Aurretik finkatutako idazpenak kodetzea.

        Kontabilitateko kontu-sailen kudeaketa informatika-aplikazio baten bidez.

        Aplikazioen oinarrizko mantentzea egiteko eragiketak.

        Aurrez definitutako idazpenak. Kontzeptu kodetuak.

        Datuen segurtasun-kopiak.

        Informatika-gelako arauak errespetatzea.

        Lanak aurreikusitako epeetan amaitzearen balorazio positiboa egitea.

        Autonomiaz eta ekimenez jardutea aplikazioa erabiltzean sor daitezkeen ezustekoak ebazteko.

      6. lanbide-modulua: Giza baliabideetako administrazio-eragiketak

        Kodea: 0442

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 132 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Langileak erakarri eta hautatzeko prozesuetako administrazio-izapideak egiten ditu eta prozesu horrekin lotzen den dokumentazioa deskribatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lan-harremanen antolamenduaren alderdi nagusiak deskribatu ditu.

            2. Giza baliabideetako sailaren funtzioak eta zereginak zerrendatu ditu, baita antolakundeetako giza kapitala kudeatzeko politika nagusiak ere.

            3. Langileak erakartzeko eta hautatzeko ohiko teknikak identifikatu ditu.

            4. Hautespen-prozesu batean, proba eta elkarrizketetan laguntzeko lanak ezaugarritu ditu, ohiko bideak edo bide telematikoak erabiliz.

            5. Langileak hautatzeko prozesu bat egiteko beharrezko baliabideak, denborak eta epeak identifikatu ditu.

            6. Langileak lan berri horretara molda daitezen errazteko beharrezko informazioa bildu du.

            7. Datu-baseetan adierazitako iragazkiekin egin ditu kontsultak, eta langileak kudeatzeko zenbait daturi buruzko txostenak eta zerrendak landu ditu.

            8. Ezarritako kalitateko prozesuak, irizpideak eta arauak aplikatu ditu, kudeaketa eraginkorrean lagunduz.

          2. Langileen prestakuntza, garapen, konpentsazio eta onuren arloko prozesuen administrazio-izapideak egiten ditu eta izapide horietan sortzen den dokumentazioa ezagutzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Etengabeko prestakuntzako planen ezaugarriak deskribatu ditu, baita langileen karrera-planak ere.

            2. Prestakuntza-jarduerarako beharrezko dokumentazioa prestatu du, hala nola eskuliburuak, zerrendak, ordutegiak, eta kontrol-orriak.

            3. Hurbilen dauden edo garrantzitsuenak diren prestakuntza-entitateak identifikatu ditu eta horiekin harremanetan jarri da, enpresa jakin baterako prestakuntza-eskaintzak proposatzeko.

            4. Prestakuntzaren diru-laguntzarako iturri nagusiak sailkatu ditu, zenbatekoen eta eskakizunen arabera.

            5. Prestakuntzako eta birziklatzeko jardueren zerrendak antolatu ditu, diruz lagundutako programen arabera.

            6. Prestakuntza-ekintzen informazioa bildu du, parte-hartzaileetako bakoitzaren txosten kuantitatiboekin batera dokumentalak eta informatikoak.

            7. Langileentzako prestakuntza, garapen, konpentsazio eta onurari buruzko informazioa eguneratu du, baita bestelako informazio orokorra ere, barne-komunikazioko bideetan.

            8. Langileak kudeatzeko datu-basea eguneratu du.

            9. Datu-baseetan oinarrizko kontsultak egin ditu adierazitako iragazkiekin, eta zerrendak eta txostenak egin ditu.

            10. Datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudia bere mailan aplikatu du, batez ere informazioaren segurtasunari, konfidentzialtasunari eta integritateari dagokionez eta informazioa mantentzeari eta eskuragarri izateari dagokionez.

          3. Kontratazio-prozesuari, lan-egoeraren aldaketari eta kontratuaren amaierari buruzko dokumentazioa egiten du, indarrean dagoen araudia identifikatuz eta aplikatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Espainiako Konstituzioan, Langileen Estatutuan, Hitzarmen Kolektiboetan eta kontratuetan ezarritako lan-baldintzen alderdirik adierazgarrienak definitu ditu.

            2. Kontratazio-prozesuaren faseak eta lan-araudiaren arabera ohikoenak diren lan-kontratuen motak ezagutu ditu.

            3. Lan-kontratuak bete ditu.

            4. Dokumentu ofizialak dagozkien organismo publikoen web-orriak erabiliz lortu ditu.

            5. Gizarte Segurantzan afiliatzeko eta alta hartzeko prozesuak definitu ditu.

            6. Lan-baldintzei buruzko taulak, baremoak eta erreferentziak lortu ditu: hitzarmen kolektiboa, Gizarte Segurantzarako kotizazio-tasak eta -oinarriak eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipenak.

            7. Lan-baldintzei, ordainketa-epeei eta atzeratzeko formulei buruzko Gizarte Segurantzaren kotizazio-arauak aplikatu ditu.

            8. Indarrean dagoen araudiaren arabera lan-kontratua aldatzeko, eteteko eta amaitzeko kausak eta prozedurak identifikatu ditu, eta kitoaren oinarrizko elementuak identifikatu ditu.

            9. Langileen espedienteetan sortutako informazioa erregistratu du.

            10. Informazioa kudeatzean eta kontserbatzean, epe, konfidentzialtasun, segurtasun eta diligentziako irizpideei jarraitu die.

          4. Langileei ordainsariak ordaintzeko, Gizarte Segurantzari kotizatzeko eta berezko zergak ordaintzeko dokumentazioa lantzen du, eta, horretarako, indarrean dagoen araudia ezagutu eta aplikatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Langilearen ordainsarien eta kotizazioaren kontzeptuak identifikatu ditu eta ohikoenak diren ordainsari motak bereizi ditu.

            2. Soldataren oinarrizko egitura identifikatu du, baita soldata motak, soldata ez diren ordainsariak, hilabetetik gorako aldizkakotasuna dutenak eta apartekoak.

            3. Kotizazio-oinarrien zenbatekoa kalkulatu du, soldaten arabera eta horiek aldatzen dituzten egoera arruntenen arabera.

            4. Soldataren ordainagiria eta kotizazio-dokumentuak bete ditu eta bidezko kalkuluak egin ditu.

            5. Gizarte Segurantzarako kuotak ordaintzeko eta atxikipenak egiteko ezarritako epeak hartu ditu kontuan, baita kasuak kasu ordainketak geroratzeko formulak ere.

            6. Soldataren ordainagiriak, kotizazio-dokumentuak eta kontrol-zerrendak lortu ditu.

            7. Igorpen automatikoko fitxategiak sortu ditu, bai finantza-entitateetarako, bai Herri Administraziorako.

            8. Dokumentazioa aurkezteko eta ordainketak egiteko aurreikusitako epeak ez betetzearen ondorioak baloratu ditu.

            9. Datuak oso-osorik kontserbatzen direla bermatzeko informatikako segurtasun-kopiak egin ditu aldian behin.

          5. Langileen lan-jardueraren ondoriozko gertakariei buruzko dokumentazioa lantzen du, eta arlo horretan ezarritako arauak deskribatzen eta aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lan-harremanen oinarrizko alderdiak zehaztu ditu, barne-komunikazioei dagokienez.

            2. Bertaratzea, aldi baterako ezintasuna, baimenak, oporrak eta antzekoak kontrolatzeari buruzko datuak biltzen dituzten formularioak landu ditu.

            3. Aurreko datuei buruzko kalkuluak eta estatistikak egin ditu, kalkulu-orriak eta grafikoen formatuak erabiliz.

            4. Bertaratzea kontrolatzearen ondoriozko oinarrizko txostenak egin ditu, testua prozesatzeko eta aurkezpenak egiteko aplikazioak erabiliz.

            5. Bertaratzearen kontrolaren jarraipena egin du, enpresaren eragimena lortzeko.

            6. Langileen datu-basearen segurtasun-kopiak egin ditu aldian behin.

          6. Giza baliabideetako administrazio-eragiketetan kalitatearen, laneko arriskuen prebentzioaren eta ingurumen babesaren alorreko prozedurak aplikatzen ditu, eta administrazio-kudeaketako sistema integratua duten garrantzia ezagutzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kalitate-kudeaketako eredu baten oinarrizko printzipioak bereizi ditu.

            2. Giza baliabideetako prozesuen eta enpresako beste administrazio-prozesuen arteko integrazioa baloratu du.

            3. Sektoreko laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak aplikatu ditu.

            4. Jarduerak ingurumenean duen eragina murrizteko prozesuak aplikatu ditu.

            5. Dokumentazioa lantzean eta kontserbatzean 3Ren teknikak aplikatu ditu (murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea).

        2. Edukiak:

          1. Langileak erakartzeko eta hautatzeko prozesuetako administrazio-izapideak

            Langileak erakartzeko eta hautatzeko teknikarik ohikoenak identifikatzea: langileak biltzeko kanpoko eta barneko iturriak.

            Langileak hautatzeko metodoak aztertzea: hautespen-probak, elkarrizketak, talde-dinamika, ebaluazio-zentroak.

            Langileak hautatzeko prozesu bat egiteko beharrezko baliabideak, denborak eta epeak identifikatzea.

            Hautespen-prozesu batean proba eta elkarrizketetan laguntzeko lanak egitea, ohiko bideak edo bide telematikoak erabiliz.

            Langileen kudeaketaren alorreko askotariko datuei buruzko txostenak eta zerrendak egiteko datu-baseak kontsultatzea.

            Lan-zuzenbidea: jatorria eta xedea.

            Lan-araudiaren iturriak:

            Arauak eta horien sailkapena.

            Arauen hierarkia.

            Aplikazio-organoak.

            Giza Baliabideetako sailaren funtzioak.

            Enpresako giza kapitala kudeatzeko politikak: hautespena, prestakuntza eta motibazioa.

            Lanaren eskubideak lan-baldintzen bilakaeran izan duen garrantzia aintzat hartzea.

            Kudeaketa eraginkorra lortzeko ezarritako kalitate-prozesuak aplikatzearen garrantzia baloratzea.

            Langileak lan berrira molda daitezen erraztearen garrantzia baloratzea.

          2. Langileen prestakuntzaren, garapenaren eta konpentsazioaren administrazio-izapideak

            Prestakuntza-jarduera baterako beharrezko dokumentazioa prestatzea: esku-liburuak, zerrendak, ordutegiak, kontrol-orriak.

            Prestakuntza-eskaintzak proposatzeko prestakuntza-entitate egokiak identifikatzea eta horiekin harremanetan jartzea.

            Prestakuntzaren diru-laguntzarako iturri nagusiak sailkatzea, zenbatekoen eta eskakizunen arabera.

            Prestakuntzako eta birziklatzeko jardueren zerrendak antolatzea, diruz lagundutako programen arabera.

            Parte-hartzaileen prestakuntza-ekintzei buruzko informazioa biltzea.

            Langileentzat interesgarria izango den prestakuntzari, garapenari, konpentsazioari eta onurei buruzko informazioa eguneratzea.

            Langileen konpentsazioak, pizgarriak eta onurak kontrolatzea.

            Motibazioarekin eta prestakuntzarekin lotzen diren administrazio-prozedurak eta politikak:

            Motibazioa lanean:

            Motibazioari buruzko teoriak.

            Mekanismo motibatzaileak.

            Giza baliabideak kudeatzeko ereduak.

            Prestakuntza:

            Helburuak eta motak.

            Langileen etengabeko prestakuntzako plana eta karrera-plana.

            Prestakuntzaren kudeaketa eta antolamendua: bezeroari orientabideak emateko ikuspegia, aurrekontua, metodologia, prestakuntza-teknikak.

            Motibazioak lan-giroan duen eragina baloratzea.

            Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena aintzat hartzea.

            Komunikazioa lan-harremanen funtsezko balio gisa baloratzea.

            Etengabeko prestakuntzak pertsonen lanbide-ibilbidean duen garrantzia baloratzea.

            Informazioaren segurtasunari, konfidentzialtasunari, integritateari, mantentzeari eta eskuragarritasunari dagokionez, datuak babesteari buruzko araudia betetzearen garrantzia baloratzea.

          3. Lan-kontratuaren eta hura aldatzearen eta amaitzearen dokumentazioa lantzea

            Espainiako Konstituzioan, Langileen Estatutuan, Hitzarmen Kolektiboetan eta kontratuetan ezarritako lan-baldintzen alderdirik adierazgarrienak aztertzea.

            Lan-kontratuak betetzea.

            Gizarte Segurantzan afiliatzeko eta alta hartzeko prozesuak aztertzea.

            Lan-baldintzei buruzko taulak, baremoak eta erreferentziak lortzea: hitzarmen kolektiboa, Gizarte Segurantzarako kotizazio-tasak eta -oinarriak, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipenak.

            Lan-baldintzei, ordainketa-epeei eta atzeratzeko formulei buruzko Gizarte Segurantzaren kotizazio-arauak aplikatzea.

            Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

            Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

            Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginaren eta hitzarmen kolektiboen artikuluak aztertzea, lan-jardunari dagokionez.

            Langileen espedienteetan informazioa erregistratzea.

            Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

            Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

            Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

            Kontratua aldatu, eten eta amaitzea: kitoa.

            Lana arautzearen beharra baloratzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

            Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

            Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

            Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratzea, lan-jardueraren hobekuntza gisa.

            Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

            Informazioa kudeatzean, epeak betetzeko, konfidentzialtasuna errespetatzeko eta segurtasunez eta diligentziaz jarduteko konpromisoa hartzea.

          4. Soldata ordaintzearekin eta berezko betebeharrekin lotzen den dokumentazioa lantzea

            Kotizazio-oinarrien zenbatekoa kalkulatzea, soldaten arabera eta horiek aldatzen dituzten egoera arruntenen arabera.

            Soldaten ordainagiria eta kotizazio-dokumentuak kalkulatzea, betetzea eta interpretatzea.

            Finantza-entitateei eta Herri Administrazioari elektronikoki igortzeko fitxategiak sortzea.

            Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

            Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

            Datuen kontserbazioa bermatzeko informatikako segurtasun-kopiak aldian behin egitea.

            Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

            Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta -tasak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

            Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

            Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

            Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

            Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

            Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

            Dokumentazioa aurkezteko eta ordainketak egiteko aurreikusitako epeak ez betetzearen ondorioak baloratzea.

            Hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

            Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

          5. Lan-harremanetako gertakariei dagokien dokumentazioa lantzea

            Barne-komunikazioko bideak aztertzea, batez ere gertakariei dagozkien alderdietan.

            Bertaratzea, aldi baterako ezintasuna, baimenak, oporrak eta antzekoak kontrolatzeari buruzko datuak biltzen dituzten formularioak lantzea.

            Aurreko datuei buruzko txostenak, estatistikak eta kalkuluak egitea, testu-prozesadoreak, kalkulu-orriak, formatu grafikoak eta aurkezpenak erabiliz.

            Bertaratzea kontrolatzeko jarraipen-sistemak aztertzea, enpresaren eragimena lortzeko.

            Komunikazio-bideak, goitik beherakoak, behetik gorakoak, horizontalak eta bertikalak.

            Bertaratzea kontrolatzeko prozedurak eta sistemak: ordutegiaren kontrola eta absentismoa.

            Absentismoa murriztera zuzentzen diren pizgarriak eta motibazio-sistemak.

            Egoera berezien kudeaketa: lanerako ezintasuna, eszedentziak, baimenak, bidaiak.

            Bertaratzea kontrolatzeko mekanismoen beharra baloratzea.

            Pizgarrien sistemak eta sistema motibatzaileak aintzat hartzea eta baloratzea.

          6. Giza baliabideak osotasunean kudeatzeko kalitate-prozedurak aplikatzea

            Giza baliabideetako prozesuen eta enpresako beste administrazio-prozesuen arteko integrazio-sistemak baloratzea.

            Lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertu eta zehaztea.

            Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak aplikatzea.

            Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

            Enpresaren jarduerak ingurumenaren gainean duen eragina murrizteko prozesuak aplikatzea.

            Dokumentazioa lantzean eta kontserbatzean 3Ren teknikak aplikatzea (murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea).

            Giza baliabideetan kalitatea kudeatzeko eredu baten oinarrizko printzipioak.

            Laneko arriskuen prebentzioa:

            Arrisku profesionalaren kontzeptua.

            Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

            Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

            Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

            Kalitatea kudeatzeko ereduaren existentzia eta dagozkion balioen transmisioa baloratzea.

            Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia aintzat hartzea.

            Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

            Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

            Enpresan prebentzioaren arloko prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

            Enpresaren jarduerak ingurumenean sortzen duen eragina murrizteko neurriak baloratzea.

            Datu pertsonalak babesteko eta informazioaren konfidentzialtasuna bermatzeko araudia errespetatzea.

          7. lanbide-modulua: Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua

            Kodea: 0443

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 105 ordu

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Kontabilitate-egitateen euskarri den dokumentazioa prestatzen du eta egitate horren dokumentazioa interpretatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kontabilitate-erregistroaren mende dauden euskarri-dokumentuen motak identifikatu ditu.

                2. Jasotako euskarri-dokumentazioak kontabilitate-erregistrorako ezarritako barne-kontroleko erregistro guztiak sinadura eta baimenak, besteak beste barnean hartzen dituela egiaztatu du.

                3. Akatsak zuzentzeko proposamenak egin ditu.

                4. Aurretik ezarritako irizpideen arabera sailkatu du euskarri-dokumentazioa.

                5. Informazioaren segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioen arabera egin du prozedura.

                6. Idazpenen euskarri-dokumentazioa artxibatu du ezarritako prozeduren arabera.

                7. Lan-espazioa behar bezalako ordenaz eta garbitasunez mantendu du.

              2. Ohiko ekonomia-egitateak kontabilitate-mailan erregistratzen ditu, kontabilitate-metodologia eta enpresa txiki eta ertainetarako kontabilitate-plan orokorraren irizpideak ezagutuz eta aplikatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresetan ohikoenak diren eragiketetan esku hartzen duten kontuak identifikatu ditu.

                2. Kontabilitate-plan orokorraren arabera kodetu ditu kontuak.

                3. Kontabilitate-plan orokorraren arabera zer kontu kargatzen diren eta zer kontu abonatzen diren zehaztu du.

                4. Ohikoenak diren kontabilitate-egitateei dagozkien idazpenak egin ditu.

                5. Eskuz eta informatikoki bete ditu inbertsio-ondasunen liburuko eremuak.

                6. BEZa likidatzearen ondoriozko eragiketak kontabilizatu ditu.

                7. Erregistratutako datuak zaintzeko segurtasun-kopiak egin ditu, betiere ezarritako protokoloaren arabera.

                8. Informazioaren arduraren, segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioen arabera egin du prozedura.

              3. Ekitaldi ekonomiko oso bati dagozkion ohiko eragiketa ekonomikoak kontabilizatzen ditu eta, horretarako, kontabilitate-metodologia eta kontabilitate-planaren irizpideak ezagutzen eta aplikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kontabilitate-idazpena sortzen duten egitate ekonomikoak identifikatu ditu.

                2. Behar bezala, kronologikoki, sartu du egitate ekonomiko bakoitzaren ondoriozko informazioa informatika-aplikazioan.

                3. Aldian behin lortu ditu baturen eta saldoen egiaztapen-balantzeak.

                4. Ekitaldi ekonomikoaren itxieraren aurretik egin beharreko kontabilitate-erregistroen ondoriozko eragiketak kalkulatu ditu.

                5. Informatika-aplikazioan behar bezala sartu ditu dagozkion amortizazioak, balio-zuzenketa itzulgarriak eta ekitaldi ekonomiko jakin bati dagokion kontabilitate-erregulazioa.

                6. Informatika-baliabideen bitartez lortu du kontabilitate-emaitzaren kalkulua eta amaierako egoera-balantzea.

                7. Ekitaldi ekonomiko jakin baterako enpresaren memoria lantzeko muntazko informazio ekonomikoa prestatu du.

                8. Ekitaldi ekonomiko jakin baterako enpresaren memoria landu du.

                9. Prozesuaren funtzionamendua egiaztatu du eta emaitzak eta sartutako datuak alderatu ditu.

              4. Kontuak egiaztatu ditu eta kontabilitate-erregistro bakoitza euskarri-dokumentuetako datuekin lotu du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Herri-administrazioen zor-kontuen eta hartzekodun-kontuen saldoak egiaztatu ditu zerga-dokumentazioarekin eta lan-dokumentazioarekin.

                2. Aldian behin erkatu ditu maileguen eta kredituen saldoak euskarri-dokumentazioarekin.

                3. Bezeroen eta hornitzaileen saldoak zirkularizatu ditu, jasotako barne-arauen arabera.

                4. Ibilgetuaren elementuen amortizazio metatuaren saldoak egiaztatu ditu, prozedurako esku-liburuaren arabera.

                5. Kontu-sailen edo idazpenen egiaztapenak egin ditu, betiere kontu-sailen integrazioa edo mugimenduak egiaztatzeko.

                6. Banku-berdinkatzearen bidez egin ditu zuzenketa egokiak, kontabilitate-liburuek zein kontuen saldoek zenbateko berak isla ditzaten.

                7. Kontuen saldoa egiaztatu du, ekitaldiari itxiera emateko eragiketen hasieraren aurretiazko urrats gisa.

                8. Hautemandako akatsen berri eman du ezarritako prozeduraren arabera.

                9. Kontabilitate-erregistroak egiaztatzeko informatika-aplikazioak erabili ditu.

                10. Informazioaren segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioen arabera egin du prozedura.

            2. Edukiak:

              1. Egitate ekonomikoen euskarri-dokumentazioa prestatzea

                Kontabilitate-erregistrorako beharrezko dokumentuak identifikatzea.

                Dokumentu bakoitzean adierazitako informazioa identifikatzea.

                Dokumentuak kontabilizazio-beharraren arabera sailkatzea.

                Kontabilitate-dokumentazioa aurretik ezarritako irizpideen arabera artxibatzea.

                Dokumentaziorako ezarritako barne-kontrola egiaztatzea, baita hautemandako akatsak zuzentzeko proposamenak ere.

                Ereduzko ziurtagiriak:

                Albarana.

                Faktura: jasotako fakturak, jaulkitako fakturak eta zuzenketa-fakturak.

                Txekea.

                Finantza-entitateen abonu-orriak eta kargu-orriak.

                Kanbio-letra.

                Ordainagiri negoziagarria.

                Biltegiko fitxa. Izakinen balorazioa.

                Nomina.

                Zergak.

                Bankuetako kontu-laburpenak: interesen likidazioa, maileguen amortizazioa, efektu sortaren likidazioa.

                Kontabilizatzea eskatzen duten merkataritza-dokumentuak.

                Kontabilitate-informazioaren ziurtagirien kontabilitate-interpretazioa.

                Dokumentazioaren barne-kontrola: sinadurak, baimenak.

                Merkataritza-dokumentuak antolatzea eta artxibatzea kontabilitate-xedetarako, enpresak ezarritako prozedurari jarraituz.

                Dokumentazioaren tratamenduari aplikatutako merkataritza-legeria: dokumentazioa kontserbatzeko betebeharrak.

                Lan-espazioa mantentzearen garrantzia baloratzea, txukuntasun- eta garbitasun-maila egokiarekin.

                Lanak aldez aurretik finkatutako epeetan amaitzeko konpromisoa hartzea.

                Informazioaren segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioen arabera prozedura egitearen garrantzia baloratzea.

              2. Ohiko egitate ekonomikoen kontabilitate-erregistroa egitea

                Erabiltzen diren dokumentu motak deskribatzea, dagokien eragiketa adieraziz.

                Enpresetan ohikoenak diren eragiketetan esku hartzen duten kontuak identifikatzea.

                Enpresa txiki eta ertainen kontabilitate-plan orokorra kodetzea.

                Kodetutako kontuak eta azpikontuak sartzea, baita aurrez definitutako idazpenetan kontzeptuak ere.

                Ohikoenak diren egitateei dagozkien kontabilitate-idazpenak egitea.

                BEZa kitatzearen ondoriozko eragiketak kontabilizatzea.

                Ohiko egitate ekonomikoen kontabilitate-erregistro informatikoa egitea.

                Erregistratutako datuak zaintzeko segurtasun-kopiak egitea.

                Salerosketekin lotzen diren eragiketak. Honakoen kontabilizazioa:

                Erosketen ondorioz jasotako fakturak.

                Salmenten ondorioz jaulkitako fakturak.

                Faktura zuzentzaileak.

                Sarrerak eta gastuak. Nominen kontabilizazioa. Kargu-orriak eta abonu-orriak.

                Finantziazioa. Maileguen kontabilizazioa eta efektu sortaren negoziazioa.

                Ibilgetu materiala:

                Inbertsio-ondasunen liburua.

                Ibilgetua saltzeko eta erosteko merkataritza-dokumentazioa.

                Amortizazioak. Amortizazio-metodoak.

                BEZaren likidazioa. 303 eta 390 inprimakien ereduak.

                Balioaren narriadurak.

                Esleitzen diren zereginak aurrez finkatutako epeetan egiteko konpromisoa.

                Jarrera ordenatua eta metodikoa lanak egitean.

                Erantzukizuna, segurtasuna eta konfidentzialtasuna informazioa tratatzean eta artxibatzean.

              3. Ekitaldi ekonomiko oso baten eragiketak kontabilizatzea

                Kontabilitate-idazpen bakoitza sortzen duten egitate ekonomikoak identifikatzea.

                Informatika-aplikazioan egitate ekonomikoak kronologikoki sartzea.

                Baturak eta saldoak egiaztatzeko balantzeak aldian behin lortzea.

                Informatika-aplikazioan beharrezko doikuntzak sartzea, hala nola amortizazioak eta balioaren narriadurak.

                Dagokion informatika-aplikazioaren bitartez kontabilitate-erregularizazioa eta -emaitza lortzea.

                Memoria egiteko beharrezko muntazko informazio ekonomikoa prestatzea.

                Ekitaldiko memoria egitea.

                Informatika-programan urteko kontuak lortzea.

                Kontabilitate-erregistroak babesteko aldian behin segurtasun-kopiak egitea.

                Irekierako idazpena.

                Eguneko eragiketetako kontabilitate-erregistroa.

                Liburu nagusiko kontabilitate-erregistroak.

                Baturak eta saldoak egiaztatzeko balantzea.

                Doikuntzak: amortizazioak, balioaren narriadurak, izakinen aldaketak eta sailkapen berriak.

                Erregularizazioa.

                Etekinen gaineko zerga.

                Itxierako idazpena.

                Urteko kontuak:

                Galdu eta irabazien kontua.

                Amaierako egoera-balantzea.

                Memoria.

                Ondare garbiko aldaketen egoera.

                Berezko zereginak planifikatzeko eta egindako lanaren ebaluazioa egiteko prestasuna.

                Finantza-egoeren prestakuntza erregulatzen duten arauekiko errespetua.

                Erabilitako informatika-aplikazioarekin jarduteko autonomia.

              4. Kontuak egiaztatzea

                Lan-arloko eta zerga-arloko dokumentazioari dagozkion herri-administrazioekiko saldoak egiaztatzea.

                Bezeroen eta hornitzaileen saldoak zirkularizatzea eta ondoren erkatzea, eta hautemandako saldoen desbideratzeak doitzea.

                Bankuko berdinkatzearen ondoriozko beharrezko doikuntzak egitea.

                Idazpenak egiaztatzea, beharrezko egiaztapenak egitearren.

                Ibilgetuko elementuen amortizazio metatuen saldoak egiaztatzea.

                Kontabilitate-erregistroen egiaztapena:

                Merkataritza-dokumentazioaren egiaztapena.

                Lan-dokumentazioaren egiaztapena.

                Zerga-dokumentazioaren egiaztapena.

                Banku-dokumentazioaren egiaztapena.

                Bankuko berdinkatzea.

                Kutxako kontaketa.

                Saldoen zirkularizazioa.

                Kontuen egiaztapena.

                Kasazioa.

                Informatika-aplikazioen egiaztapena.

                Ekimen pertsonala izatea kontabilitate-erregistroak egiaztatzeko prozesuan.

                Ordena eta zorroztasuna mantentzea banako lanean.

                Interesa azaltzea sortzen diren arazoak eta akatsak ebazteko.

                Informazioaren segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioen arabera prozedura egitearen garrantzia baloratzea.

          8. lanbide-modulua: Ingelesa

            Kodea: 0156

            Kurtsoa: 1.a

            Iraupena: 165 ordu

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Hizkuntza estandarrean igorritako ahozko diskurtsoetan bildutako informazio profesionala eta egunerokoa ezagutzen du, mezuaren eduki globala aztertu eta dagozkion hizkuntza-baliabideekin erlazionatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Mezua testuinguruan kokatu du.

                2. Mezuaren ideia nagusia identifikatu du.

                3. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

                4. Bizitza profesionalaren eta eguneroko bizitzaren eguneroko alderdiekin erlazionatutako mezuetan informazio espezifikoa atera du.

                5. Mezua osatzen duten elementuak sekuentziatu ditu.

                6. Komunikabideek transmititu eta hizkuntza estandarrean igorri eta garbi artikulatutako mezu ezagunei buruzko diskurtso baten ideia nagusiak identifikatu ditu.

                7. Ahozko argibideak ezagutu ditu eta adierazpenei jarraitu die.

                8. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

              2. Idatzizko testu errazetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kontsulta-materialak eta hiztegi teknikoak hautatu ditu.

                2. Hizkuntza estandarrean idatzitako testu argiak modu ulerkorrean irakurri ditu.

                3. Mezuaren eduki globala interpretatu du.

                4. Testua aztergai duen sektorearen esparruarekin erlazionatu du.

                5. Erabilitako terminologia identifikatu du.

                6. Hizkuntza estandarrean idatzitako testuen itzulpenak egin ditu eta beharrezkoa izan denean laguntza-materiala erabili du.

                7. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

              3. Ahozko mezu garbi egituratuak igortzen ditu, eta agente aktibo bezala parte hartzen du elkarrizketa profesionaletan.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Mezua igortzeko erabilitako erregistroak identifikatu ditu.

                2. Formulak, loturak eta elkarreragin-estrategiak erabilita komunikatu da.

                3. Aurkezpenetan protokolo-arauak erabili ditu.

                4. Bere lanbidearekin erlazionatutako gertaera laburrak eta ezustekoak deskribatu ditu.

                5. Lanbidearen terminologia behar bezala erabili du.

                6. Sentimenduak, ideiak edo iritziak adierazi ditu.

                7. Zeregin profesionalaren jarduerak zerrendatu ditu.

                8. Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

                9. Egindako proposamenak ontzat ematea edo ez justifikatu du.

                10. Lanerako aukera edo prozedura jakin bat hautatzea argudiatu du.

                11. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

              4. Testu sinpleak lantzea eta gramatika-arauak testuen helburuarekin lotzea.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Eguneroko eta lanbideko alderdiekin erlazionatutako testu laburrak idatzi ditu.

                2. Informazioa modu koherente eta kohesionatuan antolatu du.

                3. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

                4. Bere lanbide-eremuko dokumentazio espezifikoa bete du.

                5. Dokumentuak betetzerakoan ezarritako formulak eta hiztegi espezifikoa aplikatu ditu.

                6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

                7. Landu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

              5. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu, eta atzerriko hizkuntzaren herrialdeko harreman tipiko bereizgarriak deskribatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

                2. Herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

                3. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko berezko balioak eta sinesmenak identifikatu ditu.

                4. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

                5. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

            2. Edukiak:

              1. Ahozko mezuak aztertzea

                Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

                Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

                Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

                Administrazioaren sektoreko berariazko terminologia.

                Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

                Ahozko hizkuntzaren hainbat azentu.

                Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

                Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

              2. Idatzizko mezuak interpretatzea

                Mezuak, testuak, oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea.

                Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

                Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

                Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa.

                Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, boz pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

                Administrazioaren sektoreko terminologia.

                Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

                Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

              3. Ahozko mezuak sortzea

                Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

                Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

                Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

                Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

                Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

                Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

                Beste hizkuntza-baliabide batzuk. Gustuak, lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak.

                Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

                Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

                Adeitasun-arauak errespetatzea, hitzaren txanda lagatzea, besteak beste.

              4. Idatzizko testuak sortzea

                Sektoreko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea:

                Curriculum vitaea eta euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa.

                Administrazioaren sektoreko berariazko terminologia.

                Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak adieraztea.

                Gramatika-baliabideak zuzen erabiltzea.

                Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.

                Puntuazio-markak erabiltzea.

                Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

                Testu koherenteak lantzea.

                Hizkuntzaren erregistroak.

                Testuaren koherentzia:

                Testuaren mota eta formatua.

                Hizkuntza-aldaera. Erregistroa.

                Gairako sarrera eta diskurtsoaren hasiera. Garapena eta iritsiera: adibideak; diskurtsoaren ondorioak edo laburpena.

                Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

                Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

              5. Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen kultura-elementu adierazgarrienak identifikatzea eta interpretatzea

                Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

                Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

                Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen kultura-elementu esanguratsuenak.

                Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

                Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

          9. lanbide-modulua: Enpresa ikasgelan

            Kodea: 0446

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 168 ordu

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Ikasgelan sortutako enpresa-proiektuaren ezaugarriak identifikatzen ditu, garatzen duen jardueran parte hartuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ikasgelan sortutako enpresaren barne- eta kanpo-ezaugarriak identifikatu ditu.

                2. Sortutako enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistema, merkaturatzeko sistema, biltegiratzea, eta abar.

                3. Produkzio-prozesua edo merkataritza-prozesua garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

                4. Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean izan dezaketen eragina aztertu du.

                5. Enpresaren jarduera garatzean, administrazio-lanpostuen balioaniztasuna baloratu du.

                6. Ikasgelan sortutako enpresan integratu da, eta sektorearekin duen erlazioa, antolamendu-egitura eta sail bakoitzaren funtzioak deskribatu ditu.

              2. Ikasgelan sortutako enpresako sailen artean eta enpresaren barne- eta kanpo-bezeroen artean hedatzen du informazioa, komunikazio-teknikak ezagutuz eta aplikatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren barne-eta kanpo-bezeroei arreta eta laguntza emateko modu eta teknika egokiak erabili ditu.

                2. Enpresaren barne- eta kanpo-bezeroei arreta eta laguntza ematean jarrera egokia izan du.

                3. Informazioa argi eta zehatz transmititu du.

                4. Protokolo-tratamendu egokia erabili du.

                5. Telefono bidezko elkarrizketa batean edo aurrez aurreko elkarrizketa batean igorlea eta hartzailea identifikatu ditu.

                6. Jasotako idatzizko komunikazioetan igorlea eta hartzailea identifikatu ditu.

                7. Bezeroekiko harremanak kudeatzeko tresnan egindako kontsultei buruzko informazioa erregistratu du.

                8. Bezeroekin eta hornitzaileekin oinarrizko negoziazio-teknikak aplikatu ditu.

              3. Aurreikusitako informatika-sistemak eta eskuzko metodoak azalduz antolatzen du informazioa.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Egindako zerbitzuaren kalitatea kontrolatzeko beharrezko informazioa lortzera begira, prozedura egokiak aplikatu ditu.

                2. Informazioa behar bezala bideratu dio dagokion enpresako sailari edo pertsonari.

                3. Informazioa antolatzeko teknikak aplikatu ditu.

                4. Emandako informazioa aztertu eta laburtu du.

                5. Bezeroak, hornitzaileak eta beste batzuk kontrolatzeko eta jarraipena egiteko informatika-aplikazioa erabiltzaile gisa maneiatu du.

                6. Aurretik erabakitako eskuz eta informatikoki artxibatzeko teknikak aplikatu ditu.

              4. Administrazio-dokumentazioa lantzen du, eta enpresaren sail bakoitzaren administrazio-zereginak bereizten eta aplikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresa hornitzeko arloaren administrazio-zereginak gauzatu ditu.

                2. Enpresaren merkataritza-arloaren administrazio-zereginak gauzatu ditu.

                3. Enpresaren giza baliabideetako arloaren administrazio-zereginak gauzatu ditu.

                4. Enpresaren giza kontabilitateko arloaren administrazio-zereginak gauzatu ditu.

                5. Enpresaren finantza-arloaren administrazio-zereginak gauzatu ditu.

                6. Enpresaren zerga-arloaren administrazio-zereginak gauzatu ditu.

                7. Indarrean dagoen araudia aplikatu du.

              5. Merkataritza-politikaren ondoriozko jarduerak egiten ditu, eta salmenta eta erosketako sailaren funtzioak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren produktuen katalogoa landu eta/edo eguneratu du.

                2. Hornitzaileen datu-basea maneiatu du, eskaintzak alderatu ditu eta erosketa-baldintzak negoziatu ditu.

                3. Bezeroen fitxak landu eta eguneratu ditu.

                4. Prezioen zerrendak egin ditu.

                5. Eskaintzak egin ditu.

                6. Berariazko jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.

              6. Gertakariei arreta ematen die, eta arazoak eta erreklamazioak ebazteko irizpideak eta prozedurak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Arazoen eta erreklamazioen izaera eta jatorria identifikatu ditu.

                2. Erreklamazioa biltzeko erabiltzen den dokumentazioa identifikatu du.

                3. Portaera asertibo, erabakitzaile eta positiboko teknikak aplikatu ditu.

                4. Arazoak ebazteko irtenbideak bilatu eta proposatu ditu.

                5. Erreklamazio baterako ezarritako prozedura jarraitu du.

                6. Erreklamazio-prozedura oso-osorik jarraitu dela egiaztatu du.

              7. Taldean egiten du lan, eta taldekideetako bakoitzaren ekarpenak ezagutzen eta baloratzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Irakasle/gerentearekiko eta ikaskideekiko errespetuzko jarrera azaldu du.

                2. Jasotako aginduak bete ditu.

                3. Ikaskideekin komunikazio arina mantendu du.

                4. Zeregin baten aurrean iritziak eta ikuspuntuak eman ditu aditzera.

                5. Zereginaren beraren antolamendua baloratu du.

                6. Ikaskideen artean osatu dute lana.

                7. Enpresaren irudia transmititu du.

                8. Zeregin bakoitza zorroztasunez eta zuzentasunez egin du, emaitza global egokia lortzeko.

                9. Ezarritako arauak eta enpresa-kultura errespetatu ditu.

                10. Jarrera proaktiboa mantendu du, taldean parte hartuz eta ekimen sortzailea garatuz.

            2. Edukiak:

              1. Enpresa ikasgelan proiektuaren ezaugarriak

                Ikasgelako enpresa eta haren ezaugarriak identifikatzea.

                Bezeroak, hornitzaileak, produkzio-sistema, merkaturatze-sistema, biltegiratzea eta abar identifikatzea.

                Enpresa-organigrama aztertzea.

                Jardun-merkatua identifikatzea.

                Enpresan sortutako administrazio-postuak baloratzea eta diseinatzea.

                Ikasleak enpresan hartzeko eta integratzeko prozesua garatzea.

                Enpresa ikasgelan proiektuaren jarduera, egitura eta antolamendua:

                Enpresaren forma juridikoak: erantzukizuna, izapideak, aplikatzekoa den legeria.

                Enpresa-antolamenduaren ereduak.

                Produkzio- eta merkataritza-jarduera.

                Lanpostuen eta zereginen definizioa:

                Enpresaren sailak. Egitura hierarkikoa.

                Lanpostua: funtzioak, zereginak eta eguneko operatiboa.

                Ikasleak enpresan hartzeko eta integratzeko prozesuak:

                Enpresa taldean aurkeztea.

                Ikasleak enpresaren organigraman integratzea.

                Erantzukizuna eta zorroztasuna prozedurak gauzatzean.

                Zuhurtzia eta konfidentzialtasuna informazioa maneiatzean.

                Eragimena administrazio-zereginak egitean.

                Ordena eta garbitasuna jarduerak egitean.

                Ezarritako epeak betetzea.

                Inplikazio pertsonala zereginak egitean.

                Autonomia eta autoprestakuntza prozedurak ebaztean.

              2. Enpresa ikasgelan proiektuko informazioa transmititzea

                Enpresako bezeroei arreta eta aholkuak emateko teknika egokiak erabiltzea.

                Enpresan sortutako informazioa zuzen eta zehatz transmititzea.

                Enpresaren komunikazioetan ezarritako protokoloa erabiltzea.

                Telefono bidezko eta aurrez aurreko elkarrizketetan igorlea eta hartzailea identifikatzea.

                Komunikazio idatzietan igorlea eta hartzailea identifikatzea.

                Egindako kontsulten ondorioz diseinatutako kudeaketa-tresna erregistratzea.

                Bezeroekin eta hornitzaileekin negoziatzeko oinarrizko teknikak ezartzea eta aplikatzea.

                Bezeroarentzako arreta:

                Hartzeko eta integratzeko sistema.

                Bezeroak leial egiteko sistema.

                Gogobetetzeko eta hobetzeko formularioak.

                Komunikazioa hornitzaileekin eta langileekin:

                Hornitzaileen datu-basearen edizioa eta kudeaketa.

                Hornitzaileekin komunikatzeko eta horien jarraipena egiteko sistema.

                Sailarteko komunikazioko baliabideak.

                Barne-dokumentazioaren kudeaketa.

                Entzutea. Ahozko mezuak hartzeko teknikak:

                Hitzezko komunikazioa. Ezaugarriak.

                Hitzezko elkarrizketetako portaera.

                Entzutean eragina duten faktoreak.

                Internet ahozko komunikazioko bitarteko gisa.

                Bideokonferentzia. Ezaugarriak eta erabilgarritasuna.

                Telefono bidezko komunikazioa:

                Telefonoa eta haren erabilera enpresa-jardueran.

                Zuzen hitz egiteko arauak.

                Ahozko komunikazioetan jarduteko protokoloa.

                Helbide-liburua: erabiltzea eta mantentzea.

                Idatzizko komunikazioa:

                Merkataritza-gutuna. Ezaugarriak, egitura, estiloak.

                Barne-erregimeneko oharrak. Ezaugarriak.

                Aktak eta txostenak. Ezaugarriak. Egitura. Helburuak.

                Internet bidezko komunikazioa: posta elektronikoa.

                Internet. Kontzeptua. Erabilera. Ezaugarri teknikoak.

                Internet bidezko nabigatzaileak.

                Posta elektronikoen kudeaketa: editatzea, igortzea, jasotzea.

                Agenda kudeatzea: zereginak, egutegia, oharrak.

                Posta-zerrendak eta berri-taldeak.

                Mezu elektronikoak. Erabiltzeko bitartekoak (Skype, Messenger&)

                Erantzukizuna eta zorroztasuna prozedurak gauzatzean.

                Zuhurtzia eta konfidentzialtasuna informazioa maneiatzean.

                Ordena eta garbitasuna jarduerak egitean.

                Inplikazio pertsonala zereginak egitean.

                Autonomia eta autoprestakuntza prozedurak ebaztean.

                Bezeroekiko eta hornitzaileekiko komunikazioetan jarrera zuzena izatearen garrantziaren balorazioa.

              3. Enpresa ikasgelan proiektuko informazioa antolatzea

                Enpresa ikasgelan proiektuan egindako zerbitzuaren kalitateari buruzko informazioa lortzeko prozedurak betetzea.

                Informazioa behar bezala banatzea, bideratzea eta kudeatzea dagokion entitateari, pertsonari edo enpresako sailari.

                Informazioa antolatzeko teknikak diseinatzea eta aplikatzea.

                Jasotako eta igorritako informazioa aztertzea eta laburtzea.

                Bezeroak, hornitzaileak eta enpresarekin harremanetan dagoen edozein entitate kontrolatzeko eta haren jarraipena egiteko informatika-aplikazioa erabiltzea.

                Fisikoki eta informatikoki artxibatzeko teknikak aplikatzea.

                Informazioa lortzeko bidea:

                Ahozko eta idatzizko informazioa sortzen duten iturriak.

                Informazioa lortzeko eta erabiltzeko jarrerei buruzko arauak.

                Informazioa lortzeko bidea kontrolatzeko prozedura eta sistema.

                Informazioa kudeatzeko eta tratatzeko sistemak:

                Informazio-sistemaren egitura. Definizioa. Ezaugarriak.

                Dokumentuak hartzea: irekitzea, egiaztatzea eta banatzea.

                Informazioa igortzea edo irtetea. Teknikak eta baliabideak.

                Artxibatzea eta erregistratzea:

                Artxibatzea. Kontzeptua eta funtzioak.

                Artxiboa antolatzeko teknikak.

                Artxibatzeko sistemak.

                Dokumentazioa zaintzea. Sistema eta arauak.

                Informazioa antolatzeko teknikak:

                Sailkapen-arauak.

                Laguntza-tresnak: Datu-baseak. Ezaugarriak.

                Edizioa eta jarraipena egitea.

                Informazioaren segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren prozedurak.

                Dokumentuak suntsitzea.

                Erantzukizuna eta zorroztasuna prozedurak gauzatzean.

                Zuhurtzia eta konfidentzialtasuna informazioa maneiatzean.

                Eragimena administrazio-zereginak egitean.

                Ordena eta garbitasuna jarduerak egitean.

                Inplikazio pertsonala zereginak egitean.

                Autonomia eta autoprestakuntza prozedurak ebaztean.

              4. Enpresa ikasgelan proiektuaren administrazio-dokumentazioa lantzea

                Administrazio-zereginak egitea eta salerosketa- eta biltzegiratze-sailaren berezko dokumentazioa lantzea:

                Hornitzaileen eskaintzak aztertzea, eskariak igortzea, eskariak, albaranak eta fakturak jasotzea, stockak eguneratzea, erosketen egutegia egitea, inbentarioak lantzea, produktuak txandakatzeko txostenak egitea, erosketen itzulketak kudeatzea, erosketen estatistikak egitea, dokumentuak dagozkien sailei banatzea, dokumentuak artxibatzea.

                Administrazio-zereginak egitea eta merkataritza-sailaren berezko dokumentazioa lantzea:

                Prezioen tarifak ezartzea eta mantentzea, eskaintzak eta sustapenak diseinatzea, bezeroei eskaintzak egitea, eskaerak jasotzea, merkantziak bidaltzea. Packinglist eta albaranak egitea, fakturak jaulkitzea, salmenten egutegia egitea, komisionistak kudeatzea, komisioak kitatzea, salmenten estatistikak egitea, dokumentuak dagozkien sailei banatzea, dokumentuak artxibatzea.

                Administrazio-zereginak egitea eta giza baliabideetako sailaren berezko dokumentazioa lantzea:

                Langileak hautatzea, lan-kontratuak eta Gizarte Segurantzarako afiliazio eta alta parteak, enpresaren hitzarmena eta lan-egutegia, soldaten egitura, langileen arloko gertakariak, lanpostuak: ezaugarriak eta zereginak, nominak, gizarte-aseguruak, Ogasunarekiko atxikipenak, enpresaren kostuak kontabilitate-sailerako, lanbide-karrera eta prestakuntza-planak, dokumentuak dagozkien sailei banatzea, dokumentuak artxibatzea.

                Administrazio-zereginak egitea eta kontabilitate-sailaren berezko dokumentazioa lantzea:

                Kontuak irekitzea eta alta hartzeko idazpenak egitea: eguneko operatiboa, egutegien eta balantzeen zerrenda, nagusien egiaztapena, jaulkitako eta jasotako fakturen erregistro-liburuen zerrenda, BEZaren eta atxikipenen laburpen-zerrenda, galdu eta irabazien kontuak, ekitaldiaren itxiera.

                Administrazio-zereginak egitea eta finantza-sailaren berezko dokumentazioa lantzea:

                Banku-saldoak, hornitzaileei eta hartzekodunei ordaintzea, bezeroei kobratzeko aginduak, hileko kobrantzen eta ordainketen aurreikuspen-plana, diruzaintzako beharrak, finantza-produktuak, dokumentuak dagozkien sailei banatzea, dokumentuak artxibatzea.

                Administrazio-zereginak egitea eta zerga-sailaren berezko dokumentazioa lantzea:

                Zergen alorreko dokumentuak: hiruhileko eta urteko BEZ aitorpena, hirugarren batzuen aitorpena, konturako atxikipenak, PFEZ, sozietateen gaineko zerga, dokumentuak dagozkien sailei banatzea, dokumentuak artxibatzea.

                Dokumentazioa eta informazioa sailen artean transmititzea.

                Sail bakoitzaren jardun-eremuan indarrean dagoen legezko araudia aplikatzea.

                Berariazko informatika-aplikazioak:

                Kudeaketa integratuko sistema:

                Fakturazioa eta biltegiratzea.

                Kontabilitatea eta zorroa.

                Nominak eta giza baliabideak.

                Datu-basea eta kalkulu-orriak.

                Sare-sistema informatizatu bateko dokumentuen kudeaketa:

                Intranet. Konfigurazioa eta erabilera-sistema.

                Dokumentazioa kudeatzeko eta kontrolatzeko diseinu informatikoa.

                Dokumentuen kontrol informatizaturako arauak.

                Enpresaren arloak:

                Hornikuntza-arloa.

                Merkataritza-arloa.

                Giza baliabideetako arloa.

                Kontabilitate-arloa.

                Finantza-arloa.

                Zerga-arloa.

                Erantzukizuna eta zorroztasuna prozedurak gauzatzean.

                Zuhurtzia eta konfidentzialtasuna informazioa maneiatzean.

                Eragimena administrazio-zereginak egitean.

                Ordena eta garbitasuna jarduerak egitean.

                Inplikazio pertsonala zereginak egitean.

                Autonomia eta autoprestakuntza prozedurak ebaztean.

                Talde-lanetan lan egiteko gaitasuna.

              5. Enpresaren merkataritza-politikako jarduerak ikasgelan

                Enpresaren produktuen katalogoa sortzea eta mantentzea.

                Hornitzaileen datu-basea kudeatzea, horien eskaintzak aztertzea eta alderatzea, eta erosteko baldintzak ezartzea.

                Bezeroen fitxak editatzea eta mantentzea.

                Prezioen zerrenda egitea eta eguneratzea.

                Salmenta-eskaintzak diseinatzea.

                Enpresaren jardueran ohikoenak diren banatzeko eta merkaturatzeko bideak identifikatzea.

                Produktuak eta produktu-zorroa:

                Produktuen katalogoa. Ezaugarriak.

                Prezioen tarifa. Prezioak ezartzeko sistemak.

                Etekin-marjina.

                Deskontuak.

                Publizitatea eta sustapena:

                Publizitatea. Kontzeptua eta helburuak.

                Publizitate-baliabideak.

                Marketina. Enpresaren irudia. Sareko marketina.

                Sustapenak. Helburuak. Sustapen-sistemak.

                Bezeroen zorroa:

                Datu-baseak. Editatzea eta mantentzea.

                Bezeroaren informazio-zentroa.

                Bezeroen segmentazioa.

                Bezeroak leial egitea.

                Salmenta. Salmenta antolatzea:

                Saltzeko bideak.

                Merkaturatzeko sistemak.

                Merkantzien igorpena eta entrega.

                Salmentaren baldintza orokorrak.

                Salmenta-teknikak:

                Merkataritza elektronikoa. E-commerce.

                Telemarketina.

                Azokak.

                Erantzukizuna eta zorroztasuna prozedurak gauzatzean.

                Zuhurtzia eta konfidentzialtasuna informazioa maneiatzean.

                Eragimena administrazio-zereginak egitean.

                Ordena eta garbitasuna jarduerak egitean.

                Zereginak ebazteko ekimena.

                Autonomia eta autoprestakuntza prozedurak ebaztean.

              6. Enpresa ikasgelan proiektuko gertakariei arreta ematea eta arazoak ebaztea

                Arazoen eta erreklamazioen tipologia eta jatorria identifikatzea.

                Erreklamazioak biltzeko sistema diseinatzea eta erabiltzea.

                Portaera asertibo, erabakitzaile eta positiboko teknikak aplikatzea.

                Arazoak ebaztea lortuko duten irtenbideak ezartzea.

                Erreklamazio-prozesua abian jartzea eta jarraipena egitea.

                Erreklamazio-prozesua oso-osorik jarraitu dela egiaztatzea.

                Gatazkak ebaztea:

                Enpresa ikasgelan proiektuko gatazken tipologia.

                Gatazkak hautemateko sistema.

                Jarraipena egiteko eta ebazteko prozesua.

                Erreklamazioak ebaztea:

                Erreklamazioaren kontzeptua.

                Erreklamazioen tipologia.

                Jarraipena egiteko eta ebazteko prozesua.

                Erreklamazioak eta kexak biltzeko prozedura:

                Kexak. Definizioa. Tipologia.

                Kexak hautemateko sistema.

                Biltzeko prozesua.

                Jarraipena egiteko eta konpontzeko sistema.

                Salmenta-ondoko jarraipena. Erabilitako prozedurak eta eskainitako zerbitzuak:

                Gertakarien partea.

                Oharren tipologia.

                Zerbitzu teknikoa.

                Kontrol eta jarraipeneko informatika-aplikazioak.

                Zuhurtzia eta konfidentzialtasuna informazioa maneiatzean.

                Eragimena administrazio-zereginak egitean.

                Ordena eta garbitasuna jarduerak egitean.

                Zereginak ebazteko ekimena.

                Autonomia eta autoprestakuntza prozedurak ebaztean.

                Enpatia pertsonen arteko harremanetan.

                Talde-lanetan lan egiteko gaitasuna.

              7. Enpresa ikasgelan proiektuko talde-lana

                Egin beharreko zereginaren aurrean iritziak eta ikuspuntuak azaltzea, eta komunikazio arina mantentzea ikaskideekin.

                Jasotako aginduak betetzea.

                Enpresaren irudia eta politika transmititzea.

                Eguneko zeregina zorroztasunez eta zuzen gauzatzea, emaitza global egokia lortzeko.

                Ezarritako arauak aplikatzea eta enpresa-kultura errespetatzea.

                Lan-taldeak:

                Lan-taldearen kontzeptua. Helburuak.

                Talde-lanaren ezaugarriak.

                Talde-laneko sistemak.

                Enpresako lan-taldeetan integratzea, eta horiek abian jartzea:

                Lan-taldeen diseinua.

                Lan-taldeko kideak.

                Lanaren antolamendua eta sistemak.

                Rol eta profil profesionalak.

                Helburuak, proiektuak eta epeak:

                Proiektuak. Definizioa.

                Helburuen plangintza.

                Denboralizazioa eta agenda.

                Plangintza:

                Lan-unitatea.

                Langile-beharrak eta baliabideak.

                Proiektuaren garapen-faseak.

                Kontrol-erremintak.

                Erabakiak hartzea:

                Txostenak. Xedea.

                Emaitzen analisia.

                Hartutako erabakiak.

                Eragimenik eza eta gatazkak:

                Eragimenik eza eta gatazkak.

                Gertakariak jasotzeko sistema.

                Analisiak eta hartu beharreko neurriak.

                Inplikazioa taldeko helburuetan.

                Erantzukizuna esleitzen zaizkion zereginak betetzean.

                Ekimena zereginak gauzatzean.

                Jarrera preaktiboa, taldean parte hartuz eta ekimen sortzaileak garatuz.

                Elkarlana taldekideekin eguneko zereginak garatzeko.

                Errespetuzko jarrera irakaslearekiko eta taldekideekiko.

                Ideiak gaineratzeko eta talde-lanerako prozedurak adosteko prestasuna eta ekimena.

          10. lanbide-modulua: Diruzaintza-kudeaketako eragiketa osagarriak

            Kodea: 0448

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 147 ordu

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Diruzaintza kontrolatzeko metodoak aplikatzen ditu, eta kontrolaren faseak deskribatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresako diruzaintza kontrolatzeko metodoak eta kontrolaren funtzioa deskribatu du.

                2. Diruzaintzako fluxuen sarrera eta irteera bereizi ditu: kobrantzak eta ordainketak eta horiekin lotzen den dokumentazioa.

                3. Diruzaintzako liburuak eta erregistroak bete ditu.

                4. Kutxako kontaketa egiteko eta saldoak adosteko prozesuaren eragiketak egin ditu eta desbideratzeak hauteman ditu.

                5. Bankuko kontu-laburpenetako informazioa eta bankuaren erregistro-liburua erkatu ditu.

                6. Mugaegunen egutegiak dituen erabilerak deskribatu ditu, finantza-aurreikuspena kontuan izanik.

                7. Diruzaintzako zerbitzua eta gainerako sailak, enpresak eta kanpo-entitateak lotu ditu.

                8. Dokumentuak fisikoki aurkezteko baliabide telematikoak, administrazio elektronikoko baliabideak eta ordezko beste bitarteko batzuk erabili ditu.

                9. Informazioaren arduraren, segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioen arabera egin ditu prozedurak.

              2. Enpresan erabiltzen diren finantziaziorako, inbertsiorako eta arlo horretako zerbitzuetarako finantza-tresnak kontratatzeko, berritzeko eta ezabatzeko izapideak egiten ditu, eta horietako bakoitzaren xedea deskribatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Espainiako finantza-sisteman lan egiten duten antolakundeak, entitateak eta enpresa motak sailkatu ditu.

                2. Finantza-erakundeak zehaztu ditu bankuak zein bankuak ez direnak, eta horien ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

                3. Espainiako finantza-sistemaren barruan dauden merkatuak bereizi ditu eta enpresan erabili ohi diren finantza-produktuekin lotu ditu.

                4. Finantza-bitartekarietako bakoitzaren funtzio nagusiak zerrendatu ditu.

                5. Bankuetako eta banku ez diren entitateetako finantza-tresna nagusiak bereizi ditu eta horien ezaugarriak deskribatu ditu.

                6. Enpresaren aseguru motak eta aseguru-kontratu bat osatzen duten elementuak sailkatu ditu.

                7. Bankuetako finantza-bitartekariek eskaintzen dizkiguten oinarrizko zerbitzuak eta horiek kontratatzeko beharrezko dokumentuak identifikatu ditu.

                8. Inbertsioko finantza-tresna batzuen errentagarritasuna eta finantza-kostua kalkulatu du.

                9. On-line bankuko bitarteko telematikoak eta antzekoak erabili ditu.

                10. Enpresan ohikoak diren finantza-produktuak kontratatzearekin, berritzearekin eta ezabatzearekin lotzen diren askotariko dokumentuak bete ditu.

              3. Oinarrizko finantza kalkuluak egiten ditu, dagozkion finantza-legeak identifikatuz eta aplikatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kapitalizazio sinpleko eta eguneratze sinpleko finantza-legeak bereizi ditu.

                2. Finantza-tresnen interes sinplea eta interes konposatua kalkulatu du.

                3. Finantza-tresnen deskontu sinplea kalkulatu du.

                4. Mota horretako eragiketetan denboraren eta interes-tasaren eragina deskribatu du.

                5. Bereizi egin ditu zenbateko nominalaren eta interes-tasa efektiboaren edo urteko tasa baliokidearen kontzeptuak.

                6. Enpresan ohikoenak diren finantza-produktuen komisio moten ezaugarriak bereizi ditu.

              4. Oinarrizko banku-eragiketak egiten ditu, eta lotzen den dokumentazioa interpretatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Banku-kontu bat eta kreditu-kontu bat ohiko metodoekin likidatu ditu.

                2. Efektu-negoziazio baten likidoa kalkulatu du.

                3. Mailegu-eragiketetan esku hartzen duten aldagaiak bereizi ditu.

                4. Maileguaren kuota osatzen duten kontzeptuak zerrendatu ditu.

                5. Maileguak biderik ohikoenetatik amortizatzeko sistemaren ezaugarriak deskribatu ditu.

                6. Mailegu sinpleak ohiko metodoen bidez amortizatzeko taula kalkulatu du.

                7. Bankuko finantza-eragiketak eta kapitalizazio sinplea, konposatua eta deskontu sinplea lotu ditu.

                8. Finantza-produktuak kostu/errentagarritasun aldagaien arabera alderatu ditu.

                9. Bankuko sistema eragilearen berariazko informatika-tresnak erabili ditu.

            2. Edukiak:

              1. Diruzaintzako kontrol-metodoak aplikatzea

                Kobratzeko eta ordaintzeko dokumentuak betetzea.

                Diruzaintzako liburuak eta erregistroak betetzea.

                Kutxako kontaketa egiteko eta saldoak adosteko eragiketak gauzatzea eta desbideratzeak hautematea.

                Banku-kontuak kudeatzea.

                Eragiketak eta mugaegunak kontrolatzea, finantza-aurreikuspeneko tresna gisa.

                Diruzaintzako sarreren eta irteeren fluxua identifikatzea.

                Erakunde publikoei aurkeztu beharreko kobrantza eta ordainketarako dokumentazioa aurkezteko epeak eta bitartekoak identifikatzea.

                Finantzako Cash-Flow kalkulatzea.

                Diruzaintzako aurrekontua lantzea eta aztertzea.

                Diruzaintza-saileko kanpo- eta barne-informazioko fluxuak aztertzea.

                Diruzaintza kudeatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea.

                Dokumentuak fisikoki aurkezteko baliabide telematikoak, administrazio elektronikoko baliabideak eta ordezko beste bitarteko batzuk erabiltzea.

                Diruzaintza-kudeaketaren printzipioak:

                Diruzaintza-kudeaketaren funtzioa.

                Diruzaintza-kudeaketa planifikatzeko eta kontrolatzeko metodoak.

                Enpresaren barneko eta kanpoko kobratzeko eta ordaintzeko bitartekoei buruzko dokumentuak:

                Ordainagiria, txekea, zor-agiria, kanbio-letra, beste ordainbide batzuk.

                Herri Administrazioarekiko autolikidazioak:

                Tributu-agentzia: BEZa, PFEZ.

                Gizarte Segurantzaren lurralde-diruzaintza: gizarte-aseguruen likidazioa.

                Udala: jarduera-lizentzia, obra-lizentziaren ondoriozko tasa.

                Diruzaintzako erregistro-liburuak:

                Kutxa-liburuak, bankuak, bezeroen kontuak, hornitzaileen kontuak, kobratu eta ordaindu beharreko efektuen erregistroa.

                Kutxaren kontrola:

                Kutxako kontaketa egitea eta saldoak adostea.

                Cash-Flow.

                Bankuaren kontrola:

                Bankuko berdinkatzearen xedea eta prozedura.

                Erantzukizuna, segurtasuna eta zorroztasuna prozedurak gauzatzean.

                Zuhurtzia eta konfidentzialtasuna informazioa maneiatzean.

              2. Finantziazio, inbertsio eta zerbitzuetako oinarrizko finantza-tresnak bideratzea

                Inbertsioko finantza-tresna nagusien errentagarritasuna kalkulatzea.

                Finantziazio-tresna nagusien kostua kalkulatzea.

                Enpresan ohikoak diren finantza-produktuak kontratatzearekin, berritzearekin eta ezabatzearekin lotzen diren askotariko dokumentuak betetzea.

                Atzerriko monetako eragiketetan trukeak kalkulatzea.

                On-line bankuko bitarteko telematikoak eta antzekoak erabiltzea.

                Espainiako finantza-sistemaren egitura eta antolamendua.

                Bankuen arloko finantza-erakundeak:

                Europako Banku Zentrala, Espainiako Bankua, banku pribatuak, aurrezki-kutxak, kreditu-kooperatibak.

                Bankuez bestelako finantza-erakundeak:

                Entitate aseguratzaileak, leasing-sozietateak, finantziazio- eta factoring-entitateak, elkarren bermerako sozietateak.

                Finantza-merkatuak:

                Kapital-merkatuak, lehengaien merkatua.

                Moneta-merkatua, deribatuen edo gerokoen merkatua, aseguru-merkatua, dibisa-merkatua.

                Finantziazio, inbertsio eta zerbitzuaren alorreko bankuen finantza-tresnak:

                Kreditu-kontuak, maileguak, merkataritza-deskontuak, eperako ezarpenak, transferentziak, helbideratzeak, balore-zorroa, kobrantzen eta ordainketen kudeaketa, on-line bankuak.

                Finantziazio, inbertsio eta zerbitzuaren alorreko bankuez bestelako finantza-tresnak:

                Dibisa-trukea, leasing, renting, factoring, confirming, ziurtagirien ordainketa, Estatuaren bonuak eta obligazioak, Altxorraren letra, jesapenak, burtsako inbertsioak, enpresaren aseguruak.

                Beste finantziazio-tresna batzuk:

                Diru-laguntzak, hornitzaileen finantziazioa, abalak, arrisku-kapitaleko funtsak.

                Inbertsioaren errentagarritasuna.

                Finantziazioaren kostua:

                Kapitalaren kostua.

                Erantzukizuna, segurtasuna eta zorroztasuna prozedurak gauzatzean.

                Jarrera ordenatua eta metodikoa lanak egitean.

                Zuhurtzia eta konfidentzialtasuna informazioa maneiatzean.

                Autonomia lana egitean.

              3. Oinarrizko finantza-kalkuluak egitea

                Finantza-eragiketa bateko interes sinplea kalkulatzea.

                Finantza-eragiketa bateko interes konposatua kalkulatzea.

                Interes-tasaren eta denboraren arteko lotura aztertzea.

                Interes-tasa baliokideak kalkulatzea.

                Merkataritza-deskontu sinplea kalkulatzea.

                Interes-tasa nominalaren eta efektiboaren arteko aldea aztertzea.

                Finantza-eragiketa bateko urteko tasa baliokidea kalkulatzea.

                Bankuetako produktuetarako eta zerbitzuetarako komisioen eta interesen tarifak identifikatzea eta kalkulatzea.

                Hainbat errenta motatarako egungo balioa eta amaierakoa kalkulatzea.

                Finantza-eragiketak.

                Kapitalizazio-erregimenak:

                Kapitalizazio sinplea.

                Kapitalizazio konposatua.

                Eguneratze sinplea:

                Merkataritza-deskontu sinplea.

                Finantza-baliokidetasuna:

                Mugaegun arrunta.

                Batez besteko mugaeguna.

                Batez besteko zenbatekoa.

                Interes-tasaren zatikatzea.

                Interes-tasa nominala eta interes-tasa efektiboa edo urteko tasa baliokidea.

                Banku-komisioak.

                Errentak.

                Ordena eta zorroztasuna lanean.

                Zehaztasuna eta segurtasuna kalkuluak egitean.

              4. Oinarrizko banku-eragiketak egitea

                Kontu korronteak eta kreditu-kontuak ohiko metodoen bidez likidatzea.

                Efektu-negoziazio batean likidoa kalkulatzea.

                Finantza-produktuak kostu/errentagarritasun aldagaien arabera alderatzea.

                Mailegu-eragiketetan esku hartzen duten aldagaiak aztertzea.

                Ohikoenak diren maileguak amortizatzeko sistemak aztertzea.

                Mailegu-eragiketetako kuotak kalkulatzea.

                Mailegu baten amortizazio-taula ohiko metodoetatik egitea.

                Banku-operatiboaren berariazko informatika-aplikazioak erabiltzea.

                Interes sinpleko kapitalizazioko banku-eragiketak:

                Kontu korronteak eta aurrezpen-kontuak, kreditu-kontua.

                Interes sinpleko deskontuko banku-eragiketak:

                Efektu-negoziazioa.

                Interes konposatuko kapitalizazioko banku-eragiketak:

                Maileguak eta horien amortizazioa.

                Banku-eragiketekin lotzen den dokumentazioa.

                Ohikoenak diren on-line banku-zerbitzuak.

                Teknologia berriek kontsulta eta laguntzako elementu gisa duten ahalmena ezagutzea.

                Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.

                Zuhurtziaz eta konfidentzialtasunez jardutea informazioa maneiatzean.

          11. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

            Kodea: 0449

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 105 ordu

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

                2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

                3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

                4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

                5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

                6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

                7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

              2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

                2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

                3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

                4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

                5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

                6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

                7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

              3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

                2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

                3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

                4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

                5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

                6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

                7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

                8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

                9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

                10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

              4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

                2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

                3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

                4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

                5. Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

                6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

                7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

                8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

              5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

                2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

                3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

                4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

                5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

                6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

                7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

              6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

                2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

                3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

                4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

                5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

                6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

                7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

              7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

                2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

                3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

                4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

                5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

                6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

            2. Edukiak

              1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua

                Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

                Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

                Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

                Norberaren ibilbidea planifikatzea:

                Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

                Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

                Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

                Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

                Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

                Erabakiak hartzeko prozesua.

                Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

                Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

                Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

                Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

                Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

                Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

                Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

              2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea

                Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

                Antolamendu-egiturak aztertzea.

                Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

                Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

                Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

                Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

                Lan-taldeen sorrera aztertzea.

                Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

                Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

                Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

                Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

                Gatazkaren definizioa: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

                Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

                Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

                Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

                Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

                Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

                Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

              3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak

                Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

                Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

                Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

                Nomina interpretatzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

                Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

                Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

                Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

                Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

                Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

                Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

                Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

                Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

                Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

                Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

                Lana arautzearen beharra baloratzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

                Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

                Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

                Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

              4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia

                Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

                Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

                Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

                Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

                Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

                Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

                Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

                Hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

                Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

              5. Arrisku profesionalak ebaluatzea

                Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

                Arrisku-faktoreak aztertzea.

                Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

                Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

                Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

                Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

                Arrisku profesionalaren kontzeptua.

                Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

                Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

                Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

                Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

                Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

                Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

                Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

              6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea

                Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

                Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

                Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

                Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

                Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

                Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

                Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

                Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

                Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

                Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

                Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

                Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

                Prebentzioaren plangintza enpresan.

                Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

                Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

                Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

                Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

                Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

              7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea

                Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

                Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

                Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

                Larrialdi-egoerak aztertzea.

                Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

                Langileen osasuna zaintzea.

                Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

                Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

                Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

                Seinale motak.

                Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

                Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

                Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

          12. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

            Kodea: 0451

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 380 ordu

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

              1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen du eta enpresaren barne- eta kanpo-funtzioekin lotzen ditu, baita enpresari dagokion sektore ekonomikoarekin edo haren bezeroak kokatzen diren sektore ekonomikoarekin ere.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

                2. Enpresaren egitura sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduekin alderatu ditu.

                3. Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa-jardueraren garapenarekin lotu ditu.

                4. Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

                5. Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

                6. Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

              2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

                  Lanpostuan beharrezkoa den pertsonal- eta denbora-eskuragarritasuna.

                  Jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko txukuntasuna, garbitasuna, eta erantzukizuna).

                  Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.

                  Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

                  Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

                  Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

                  Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

                2. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak identifikatu ditu, baita lanbide-jardueran aplikatzekoa den Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak ere.

                3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

                4. Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

                5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

                6. Esleitu zaion lanaz arduratu da eta jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu.

                7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldeko kideekin komunikazio eraginkorra ezarri da.

                8. Taldearen gainerakoekin koordinatu da eta sortzen diren gertakaririk adierazgarrienak komunikatu ditu.

                9. Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu du.

                10. Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

              3. Aginduak, dokumentuak eta komunikazioak erregistratzen ditu, horien edukia interpretatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Dokumentuak eta komunikazioak jasotzeko eta interpretatzeko beharrezko bitartekoak eta materialak identifikatu ditu.

                2. Aginduek, dokumentuek eta komunikazioek duten informazioa identifikatu du.

                3. Jasotako informazioaren premia eta garrantzia zehaztu du.

                4. Jasotako aginduekin, dokumentuekin eta komunikazioekin lotzen diren zereginak zehaztu ditu.

                5. Jasotako aginduak gauzatzeko beharrezko baliabideak ezagutu eta zehaztu ditu.

                6. Komunikazioak edo dokumentuak sailkatu ditu, ondoren bideratu ahal izateko.

                7. Informazio horrekin lotzen den zeregina interpretatzeko edo gauzatzeko lanak dagokion sailari esleitu dizkio.

                8. Enpresaren barne-prozedurak eta -irizpideak aplikatu ditu.

              4. Dokumentuak edo komunikazioak lantzen ditu, enpresak ezarritako irizpideei eta indarrean dagoen araudiari jarraituz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresan erabili ohi diren dokumentuak identifikatu ditu.

                2. Bete beharreko dokumentua identifikatu du.

                3. Enpresa baten administrazio-kudeaketako berariazko dokumentuak lantzeko araudi erregulatzailea ezagutu du.

                4. Dokumentuak lantzeko beharrezko informazioa lortu du.

                5. Dokumentuak osatzeko bitarteko edo euskarri egokiak erabili ditu.

                6. Matematika-kalkuluak eta beharrezko egiaztapenak egin ditu.

                7. Landu beharreko dokumentuen eremu guztiak bete ditu.

                8. Egin beharreko zereginaren ezaugarrietara egokitutako hizkuntza eta idazkera zuzena erabili du.

                9. Dokumentuaren edo komunikazioaren hartzailea identifikatu du.

                10. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu.

              5. Administrazio-dokumentazioa bideratzen eta kudeatzen du, enpresak finkatutako irizpideei jarraituz eta indarrean dagoen araudia aplikatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Landutako eta jasotako dokumentuak egiaztatu eta berrikusi ditu.

                2. Enpresako sailen arduradunei aurkeztu dizkie dokumentuak.

                3. Herri-administrazioei eta enpresaz kanpoko antolakundeei aurkeztu dizkie dokumentuak.

                4. Dokumentazioa kudeatzeko dagozkion epeak bete ditu.

                5. Komunikazio-bide egokiak erabili ditu.

                6. Araudi erregulatzailea ezagutu du.

                7. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu.

              6. Administrazio-dokumentazioa erregistratzen eta artxibatzen du, enpresak finkatutako irizpideei jarraituz eta indarrean dagoen araudia aplikatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresan erregistratzeko eta artxibatzeko erabiltzen diren sistemak identifikatu ditu.

                2. Erregistratzeko bitarteko edo euskarririk egokienak erabili ditu.

                3. Erregistro-liburuak bete ditu.

                4. Enpresan erabiltzen den dokumentazioa antolatzeko teknikak aplikatu ditu.

                5. Txukuntasun- eta garbiketa-lanak egin ditu.

                6. Araudi erregulatzailea ezagutu du.

                7. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu.

                8. Informazioa artxibatzeko sistemak aplikatu ditu.

              7. Salmenta-eragiketak egiten ditu, produktuak sustatzen ditu eta bezeroari arreta ematen dio, enpresak ezarritako irizpideetara eta ezaugarrietara egokituz eta enpresaren merkataritza-arloarekin elkarlanean jardunez.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Bezeroen beharretara egokitutako eskaintzak lantzen ditu, merkataritza-helburuen eta enpresaren salmenta-baldintzen arabera.

                2. Bezeroei irtenbideak eskaini dizkie aurkeztutako erreklamazioei aurre egiteko.

                3. Bezeroekiko enpatia erraztuko duten gizarte-trebetasunak eta komunikazio-teknikak aplikatu ditu.

                4. Erosteko erabakia erraztuko duen jarrera mantendu du.

                5. Merkaturatzeko bideen bitartez produktuak eta zerbitzuak saltzeko teknikak aplikatu ditu.

                6. Bezeroei enpresaren produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa eman zaie.

                7. Dagokion sailari komunikatu dizkio bezeroek aurkeztutako erreklamazioak.

  1. atala. Espazioak.

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA AZALERA (m²)

    30 IKASLE AZALERA (m²)

    20 IKASLE

    Balio anitzeko gela 60 40

    Administrazio-lantegia 100 75

    Informatika-gela 60 40

  2. atala. Ekipamenduak.

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA EKIPAMENDUA

    Balio anitzeko gela

    Irakaslearentzako PCa.

    Ikasgelako altzariak.

    Proiekzio-kanoia.

    Proiekzio-pantaila.

    Ikus-entzunezko erreproduktorea.

    Administrazio-lantegia Irakaslearen ordenagailua, sarean integratua, eta Interneterako konexioa duena.

    Proiekzio-kanoia.

    Sistema eragilearen lizentziak.

    Lanpostu bakarreko bulegoko mahaiak, honako ekipazioa dutenak:

    PCa, sarean instalatua eta Interneterako konexioa duena.

    Helburu orokorreko informatika-aplikazioak: testu-prozesadorea, kalkulu-orria, datu-basea, aurkezpenak, posta elektronikoa, argazki-ukituak, konpresoreak, birusen aurkakoa, web-orrien editorea.

    Administrazio-kudeaketako informatika-aplikazioak: pertsonala, salerosketak, kontabilitatea eta biltegia kudeatzeko pakete integratuak.

    Izapide elektronikoak egiteko sistemak.

    Bulegoko eserlekuak.

    Datuak biltegiratzeko gailu elektronikoak, USB memoriak, disko gogor eramangarriak, CDa eta DVDa.

    Sareko funtzio anitzeko inprimagailua.

    Eskanerra.

    Telefonoguneak edo funtzio anitzeko telefonoak.

    Faxa.

    Saltokiko terminala.

    Bulegoko askotariko altzariak eta materiala, dokumentazio-artxibo konbentzionalak, artxibatzeko karpetak, grapagailuak, zulatzeko gailuak, guraizeak, papera, etiketak, eta abar.

    Informatika-gela Sarean instalatutako PCak ikasleentzat, Interneterako konexioa dutenak eta multimedia-sistemaz hornituta daudenak (bozgorailuak, mikrofonoa eta abar).

    Irakaslearentzako PCa, Interneterako konexioa duena eta multimedia-sistemaz hornituta dagoena (bozgorailuak, mikrofonoa eta abar).

    DVD grabagailua.

    Eskanerra.

    Inprimagailua.

    Ikasgelako altzariak.

    Proiekzio-kanoia.

    Proiekzio-pantaila.

    Ikus-entzunezko erreproduktorea.

    Datuak biltegiratzeko gailuak, USB memoriak, disko gogor eramangarriak, CDa eta DVDa.

    Sistema eragilearen lizentziak.

    Mekanografia ordenagailuz ikasteko aplikazio baterako lizentziak.

    Informatika-aplikazio orokorrak erabiltzeko lizentzia: testu-prozesadorea, kalkulu-orria, datu-basea, aurkezpenak, posta elektronikoa, argazki-ukituak, konpresoreak, suebakia, birusen aurkakoa, web-orrien editorea.

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena administrazio-kudeaketako heziketa-zikloko lanbide-moduluetan.

    LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

    0437. Enpresa-komunikazioa eta bezeroarentzako arreta Administrazio-kudeaketako prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0438. Salerosketako administrazio-eragiketak Administrazio-kudeaketako prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0439. Enpresa eta Administrazioa Administrazio-kudeaketako prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0440. Informazioaren informatika-tratamendua Administrazio-kudeaketako prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0441. Kontabilitate-teknika Enpresen administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0442. Giza baliabideetako administrazio-eragiketak Administrazio-kudeaketako prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0443. Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua Enpresen administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0156. Ingelesa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0446. Enpresa ikasgelan Enpresen administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Administrazio-kudeaketako prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0448. Diruzaintza-kudeaketako eragiketa osagarriak Enpresen administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0449. Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0451. Lantokiko prestakuntza Enpresen administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Administrazio-kudeaketako prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako.

    KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna

    Lan-harremanetan diplomaduna

    Gizarte-lanean diplomaduna

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna

    Enpresen administrazioa Enpresa-zientzietan diplomaduna

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat.

    LANBIDE MODULUAK TITULAZIOAK

    0441. Kontabilitate-teknika

    0443. Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua

    0156. Ingelesa

    0448. Diruzaintza-kudeaketako eragiketa osagarriak

    0449. Laneko prestakuntza eta orientabidea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako beste zenbait titulu baliokide

    0437. Enpresa-komunikazioa eta bezeroarentzako arreta

    0438. Salerosketako administrazio-eragiketak

    0439. Enpresa eta Administrazioa

    0440. Informazioaren informatika-tratamendua

    0442. Giza baliabideetako administrazio-eragiketak

    0446. Enpresa ikasgelan Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa edo arkitekto teknikoa edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

Komunikazioa, informazio-artxibatzea eta teklatu-eragikera 0437. Enpresa-komunikazioa eta bezeroarentzako arreta

Salerosketaren administrazio-kudeaketa 0438. Salerosketako administrazio-eragiketak

Pertsonalaren administrazio-kudeaketa 0442. Giza baliabideetako administrazio-eragiketak

Kontabilitate orokorra eta diruzaintza 0441. Kontabilitate-teknika

0443. Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua

Oinarrizko finantza- eta aseguru-produktuak eta -zerbitzuak 0448. Diruzaintza-kudeaketako eragiketa osagarriak

Administrazio-kudeaketa publikoaren printzipioak 0439. Enpresa eta Administrazioa

Informatika-aplikazioak 0440. Informazioaren informatika-tratamendua

Lantokiko prestakuntza 0451. Lantokiko prestakuntza

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin.

    KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA

    UC0975_2: Barne- eta kanpo-komunikazioak hartzea eta prozesatzea.

    UC0978_2: Artxiboa euskarri konbentzionalean eta informatikoan kudeatzea. 0437. Enpresa-komunikazioa eta bezeroarentzako arreta

    UC0976_2: Merkataritza-prozesuko administrazio-kudeaketak egitea. 0438. Salerosketako administrazio-eragiketak

    UC0973_1: Informatika-terminaletan datuak eta testua sartzea, segurtasun, kalitate eta eraginkortasuneko baldintzetan.

    UC0233_2: Informazioaren eta komunikazioaren kudeaketan aplikazio ofimatikoak maneiatzea. 0440. Informazioaren informatika-tratamendua

    UC0977_2: Administrazio-kudeaketako jardueretan bezeroekin harremanetan jartzean, atzerriko hizkuntzan erabiltzaile independentearen mailarekin komunikatzea. 0156. Ingelesa (*)

    UC0979_2: Diruzaintzako administrazio-kudeaketak egitea 0448. Diruzaintza-kudeaketako eragiketa osagarriak

    UC0980_2: Giza baliabideetako administrazio-laguntzako jarduerak egitea. 0442. Giza baliabideetako administrazio-eragiketak

    UC0981_2: Kontabilitate-erregistroak egitea. 0443. Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua

    0441. Kontabilitate-teknika

    (*) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko Lege Organikoaren 66.4. artikuluan xedatutakoaren arabera baliozkotu ahal izango da.

    Tituluak barnean hartzen dituen konpetentzia-atal guztiak egiaztatu direnean baliozkotuko da 0446 Enpresa ikasgelan lanbide-modulua.

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

    LANBIDE MODULUA KONPETENTZIA ATALA

    0437. Enpresa-komunikazioa eta bezeroarentzako arreta UC0975_2: Barne- eta kanpo-komunikazioak hartzea eta prozesatzea.

    UC0978_2: Artxiboa euskarri konbentzionalean eta informatikoan kudeatzea.

    0438. Salerosketako administrazio-eragiketak UC0976_2: Merkataritza-prozesuko administrazio-kudeaketak egitea.

    0440. Informazioaren informatika-tratamendua UC0233_2: Informazioaren eta komunikazioaren kudeaketan aplikazio ofimatikoak maneiatzea.

    UC0973_1: Informatika-terminaletan datuak eta testua sartzea, segurtasun, kalitate eta eraginkortasuneko baldintzetan.

    0156. Ingelesa UC0977_2: Administrazio-kudeaketako jardueretan bezeroekin harremanetan jartzean, atzerriko hizkuntzan erabiltzaile independentearen mailarekin komunikatzea.

    0448. Diruzaintza-kudeaketako eragiketa osagarriak UC0979_2: Diruzaintzako administrazio-kudeaketak egitea

    0442. Giza baliabideetako administrazio-eragiketak UC0980_2: Giza baliabideetako administrazio-laguntzako jarduerak egitea.

    0443. Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua

    0441. Kontabilitate-teknika UC0981_2: Kontabilitate-erregistroak egitea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.