Arautegia

Inprimatu

75/2010 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Protesi-audiologiako goi-mailako teknikaria zikloaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 3531
  • Xedapen-zk.: 75
  • Xedapen-data: 2010/03/02
  • Argitaratze-data: 2010/07/22

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Abenduaren 14ko 1685/2007 Errege Dekretuak Protesi-audiologiako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Azken arau horrek, hain zuzen ere, ordezkatzen du urtarrilaren 26ko 62/2001 Errege Dekretuak ezarritako Audioprotesiko goi-mailako teknikariaren tituluaren erregulazioa.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendua eta araudia ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Patroigintzako eta modako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Protesi-audiologiako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen abenduaren 14ko 1685/2007 Errege Dekretuaren babesean.

Protesi-audiologiako goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta lanbide-ingurunea deskribatzen da); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010 martxoaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Protesi-audiologiako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Protesi-audiologiako goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izendapena: Protesi-audiologia.

Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Osasuna.

Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da entzumen-protesiak hautatzea eta egokitzea, eta, horretarako, audiologia-ebaluazioa egitea, erabiltzaileen jarraipena egitea, protesia mantentzea eta babes akustikoko neurriak finkatzea, soinu-mailaren ebaluazioa abiapuntu izanik.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Belarriaren funtzionalitatea aztertzeko miaketa audiologikoak egitea.

    2. Paziente bakoitzarentzat ezarri ez den entzumen-protesiaren mota hautatzea.

    3. Ezarritako entzumen-protesiak erregulatzea, eta kasu bakoitzerako ezarri ez direnak egokitzea.

    4. Entzumen-laguntza teknikoak hautatzea eta egokitzea, erabiltzailearen beharren balorazioaren arabera.

    5. Egokigailu anatomikoak eta entzumenerako babeskiak egitea, belarriaren ezaugarri morfologikoen eta belarrian kokatuko diren gailuen arabera.

    6. Gailu elektroakustikoak edo akustikoak muntatzea egokigailu anatomikoan eta entzumenerako babeskian.

    7. Entzumen-protesietako eta entzumen-laguntza teknikoetako elementu matxuratuak hautematea eta ordezkatzea, ezarritako segurtasun- eta kalitate-protokoloen arabera.

    8. Hondakinak eta amaiera-epea amaituta duten produktuak hautatzea, indarrean dagoen ingurumen-araudiaren arabera ezabatzeko.

    9. Pazientea eta familiakoak entzumen-protesiak eta entzumen-laguntza teknikoak erabiltzen eta mantentzen trebatzea.

    10. Aurrekontuak egitea, entzumen-protesien eta entzumenerako babeskien egokitzapenen, elaborazioen eta konponketen kostua kalkulatuz.

    11. Barrutietako soinu-mailak neurtzea, soinu-mailei buruzko txostenak eta mapak egiteko.

    12. Zarataren aurkako berariazko babes-neurriak gomendatzea, zenbatesten diren esposizio-mailen arabera eta indarrean dagoen araudia kontuan izanik.

    1. Diziplinarteko arreta-taldearekin elkarlanean jardutea, eta, horretarako, dagozkion erantzukizunak bere egitea, esleitzen zaizkion helburuak betetzea eta informazio-fluxu egokia mantentzea.

    2. Erabiltzailearekin sistema osagarrien bitartez komunikatzea.

    3. Erabiltzaileei psikologikoki laguntzea, gizalegezko eta errespetuzko tratuari eutsiz.

    4. Erabiltzaileen arreta-beharrei erantzuteko audioprotesi-kabineteak sortzen duen dokumentazio administratiboa eta sanitarioa kudeatzea.

    5. Zerbitzugintzako aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek sorrarazitako lanpostuetara eta lan-egoera berrietara egokitzea.

    6. Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

    7. Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

    8. Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

    9. Enpresa sortzea eta kudeatzea, eta bideragarritasuna, plangintza eta merkaturatzea aztertzea.

    10. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. Audioprotesia. SAN126_3 (1087/2005 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0382_3: audioprotesi-kabinetea kudeatzea.

      UC0383_3: entzumen-ezaugarri anatomosentsorialak aztertzea.

      UC0384_3: entzumen-protesiak hautatzea eta egokitzea.

      UC0385_3: egokigailu anatomikoak, babeskiak eta entzumen-protesiak egitea.

      UC0386_3: entzumen-protesiak konpontzea.

      UC0387_3: soinu-mailak neurtzea eta zarataren aurkako babesak gomendatzea.

  1. Lanbide-irudi honek osasun-sektore publikoan eta pribatuan, sektoreko enpresetan, audioprotesi-kabineteetan eta ingurumen-zaraten eraginen prebentzioan egiten du lan.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Audioprotesiko goi-mailako teknikaria.

    Audioprotesiko teknikari espezialista.

    Entzumenerako babeskiak eta moldeak egiteko teknikaria.

    Soinu-maila neurtzeko teknikaria.

    Audiometrista.

Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Prozesuaren faseak identifikatzea eta audiologia-miaketak egiteko helburuekin lotzea.

    2. Entzumen-protesiaren motak identifikatzea eta horien ezaugarriak eta aplikazioak aztertzea, mota egokia hautatzeko.

    3. Ezaugarri anatomikoak eta sentsorialak ezagutzea, eta entzumen-protesia egokitzeko miaketa eta proba audiologikoen emaitzak aztertzea.

    4. Fabrikatzeko eta muntatzeko prozesuak identifikatzea eta pertsona hipoakusikoaren ezaugarriekin eta aukera teknikoekin lotzea, betiere egokigailu anatomikoak, babeskiak eta entzumen-protesiak egiteko.

    5. Entzumen-laguntza teknikoak ezaugarritzea eta horien aplikazioak identifikatzea, erabiltzailearen beharren arabera hautatzeko.

    6. Egokigailu anatomikoen eta entzumenerako babeski motak aztertzea eta belarriaren ezaugarri morfologikoekin lotzea, horiek lantzeko edo egokitzeko.

    7. Muntaia faseak aplikazioarekin lotzea, gailu elektroakustikoak edo akustikoak muntatzeko.

    8. Entzumen-protesietako eta laguntza teknikoetako matxurak identifikatzea eta gailuaren funtzionaltasunean duten eragina baloratzea, matxurak hautemateko eta elementuak ordezkatzeko.

    9. Audioprotesi-kabineteetan erabiltzen diren materialek ingurumenean duten eragina aztertzea, sortzen diren hondakinak hautatzeko.

    10. Entzumen-protesien eta entzumen-laguntza teknikoen ezaugarriak ezagutzea, eta horiek erabiltzean eta mantentzean trebatzeko aplikazioekin lotzea.

    11. Elementuen, tresneriaren eta esku-lanaren kostua zehaztea eta prozesuaren zailtasunarekin lotzea, betiere entzumen-protesiak eta babeskiak egokitzearen, doitzearen, lantzearen eta konpontzearen aurretiazko aurrekontuak egiteko.

    12. Soinu-babeserako elementuak identifikatzea eta zaratarekiko esposizio-mailak aztertzea, zarataren aurkako berariazko babes-neurriak gomendatzeko.

    1. Komunikazio-teknikak aplikatzea, eta erabiltzailearen ezaugarriekin lotzea, pertsona hipoakusikoari arreta emateko.

    2. Kabinetearen mantentze-plana ezaugarritzea, betiere kabineteko tresneria eta makineria mantentzeko jarraibide teknikoei jarraituz eta kalitate, segurtasun eta higieneko arauak aplikatuz.

    3. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

    4. Zerbitzugintzan laneko jarduerak baloratzea eta ezarritako helburuak lortzeko prozesu orokorrean egiten duen ekarpena identifikatzea.

    5. Ikasteko eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, eta lan-merkatuaren eskaintzak eta eskaerak aztertzea, bere lan-ibilbidea kudeatzeko.

    6. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Entzumen-ezaugarri anatomosentsorialak.

    2. Audioprotesietako teknologia elektronikoa.

    3. Akustika eta soinu-babeseko elementuak.

    4. Entzumenerako babeskiak eta moldeak egitea.

    5. Entzumen-protesiak aukeratzea eta egokitzea.

    6. Hipoakusikoen arreta.

    7. Entzumena eta hitzezko komunikazioa.

    8. Protesi-audiologiako proiektua.

    9. Ingeles teknikoa.

    10. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    11. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    12. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 13 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek.

Protesi-audiologiako goi-mailako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Goi-mailako beste edozein heziketa-ziklotan zuzenean sartzeko.

  2. Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko aukera emango du, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Protesi-audiologiako goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horiekin lotzen diren graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikariaren ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. «Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  6. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  7. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Urtarrilaren 26ko 62/2001 Errege Dekretuak ezarritako Audioprotesiko goi-mailako teknikariaren tituluak abenduaren 14ko 1685/2007 Errege Dekretuan ezarritako Protesi-audiologiako goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  2. Dekretu honetan, «Laneko prestakuntza eta orientabidea» lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

  3. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, Errege Dekretu horretan biltzen diren elementuek ez dute osatzen inolako lanbide-titulaturen jardunaren erregulazioa indarrean dagoen legeriak lanbide-titulatuei lotzen dien lanbide-jardunaren esparruari dagokionez.

    Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Kodea LANBIDE MODULUA ORDU ESLEIPENA KURTSOA

0199 1.- Entzumen-ezaugarri anatomosentsorialak 330 1.a

0200 2.- Audioprotesietako teknologia elektronikoa 231 1.a

0201 3.- Akustika eta soinu-babeseko elementuak 160 2.a

0202 4.- Entzumenenerako babeskiak eta moldeak egitea 231 1.a

0203 5.- Entzumen-protesiak aukeratzea eta egokitzea 260 2.a

0204 6.- Hipoakusikoen arreta 99 1.a

0205 7.- Entzumena eta hitzezko komunikazioa 80 2.a

0206 8.- Protesi-audiologiako proiektua 50 2.a

E200 9.- Ingeles teknikoa 40 2.a

0207 10.- Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a

0208 11.- Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.a

0209 12.- Lantokiko prestakuntza 360 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua: Entzumen-ezaugarri anatomosentsorialak

    Kodea: 0199

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 330 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 19

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak:

      1. Ezaugarri anatomofisiologiko eta patologiko orokorrak eta entzumen-aparatuarenak deskribatzen ditu, fakultatiboaren aginduak interpretatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dagozkion ezaugarri anatomikoak deskribatu ditu.

        2. Dagozkion mekanismo fisiologikoak eta sentsorialak zehaztu ditu.

        3. Entzumenean eragina duten edo egokitzapen protesikoan eragina duten patologia orokorrak ezagutu ditu.

        4. Medikuntzaren eta osasunaren arloko oinarrizko terminologia erabili du.

        5. Entzumen-aparatuaren ezaugarri anatomikoak deskribatu ditu.

        6. Entzumen-aparatuaren mekanismo fisiologikoak eta sentsorialak zehaztu ditu.

        7. Entzumen-urritasunarekin lotzen diren patologia otologikoak ezagutu ditu.

        8. Fakultatiboaren agindua interpretatu du.

        9. Historia kliniko audioprotesikoaren datuak erregistratu ditu.

      2. Pertsona helduei miaketa eta proba audiologikoak egiten dizkie eta hautatutako probak justifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tresneriaren eta ekipamenduen ezaugarri orokorrak deskribatu ditu.

        2. Tresneria kalibratzeko beharra zehaztu du.

        3. Miaketa otoskopikoa eta akumetrikoa egin eta deskribatu ditu.

        4. Proba audiologiko subjektiboak egin eta deskribatu ditu.

        5. Proba audiologiko objektiboak egin eta deskribatu ditu.

        6. Haur-audiologiako teknikak egin eta deskribatu ditu.

        7. Lan-audiologiako teknikak egin eta deskribatu ditu.

      3. Haurren entzumenaren azterketak egiten ditu eta haurraren ezaugarri fisikoekin eta garapen kognitiboarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tresneria doitu du miaketa egiteko.

        2. Orientazio audioprotesikoan beharrezko miaketak eta probak hautatu ditu.

        3. Adinaren arabera bereizi ditu erabili beharreko teknikak.

        4. Ezaugarri fisikoen eta garapen kognitiboaren araberako teknikak aplikatu ditu.

        5. Lortutako emaitzak interpretatu ditu.

        6. Entzumen-egoerari buruzko txostenak egin ditu.

      4. Entzumen-galerak zuzentzeko aukerak zehazten ditu eta, horretarako, erabiltzailearen ezaugarri anatomosentsorialak eta entzumen-protesien jarraibide klinikoak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Miaketan lortutako datuak interpretatu ditu.

        2. Entzumen-galera motak sailkatu ditu, galerak sortzen dituen nahaste anatomosentsorialaren kokalekuaren arabera.

        3. Proba audiologikoetan lortutako desbideratzeak eta entzumen-galera motak lotu ditu.

        4. Entzumen-galeren mota bakoitzak entzumen-protesiaren aukeraketan, egokitzapenean eta errendimenduan duen eragina deskribatu du.

        5. Entzumen-protesiak hainbat hipoakusia motatarako duen ekintza interpretatu du.

        6. Entzumen-protesiak egokitzeko kontraindikazio morfologiko eta funtzional nagusiak deskribatu ditu.

        7. Emaitzak irudikatzeko formatua eta grafikoa hautatu du.

        8. Ebaluazio audiologikoaren emaitzak interpretatu ditu.

    2. Edukiak:

      FAKULTATIBOAREN AGINDUEN INTERPRETAZIOA

      1. Fakultatiboaren aginduen interpretazioa

        Fakultatiboaren aginduen interpretazioa.

        Medikuntzako eta osasun-arloko oinarrizko terminologia erabiltzea.

        Datuak osasun-dokumentazioan erregistratzea eta interpretatzea.

        Entzumen- eta bestibulu-aparatuaren anatomia eta fisiologia. Entzumenaren eta orekaren nerbio-sistemaren funtzionamendua.

        Entzumen- eta bestibulu-aparatuaren patologia. Patologia infekziosoa eta patologia ez-infekziosoa.

        Entzumen-galerarekin eta egokitzapen protesikoarekin lotzen den patologia orokorra.

        Belarriaren miaketa anatomikoko eta funtzionaleko teknikak.

        Dokumentazioa. Historia klinikoa. Fakultatiboaren aginduak.

        Doitasuna datuak erregistratzean eta interpretatzean.

        Lanbide-sekretua mantentzeko interesa.

        Beste jakintza batzuk eskuratzeko interesa.

      2. Pertsona helduei miaketa eta proba audiologikoak egitea.

        Miaketa otoskopikoak eta akumetrikoak egitea.

        Proba audiologiko subjektiboak egitea.

        Proba audiologiko objektiboak egitea.

        Tresneria eta ekipamendua kalibratzea eta mantentzea.

        Emaitzak interpretatzea eta txostenak egitea.

        Balizko pazienteentzako argibideak formulatzea.

        Miaketa eta proba audiologikoetarako teknikak. Miaketa anatomikoa eta funtzionala. Proben ezaugarriak. Motak. Indikazioak. Emaitzak. Proben fidagarritasuna:

        Otoskopia.

        Akumetria.

        Audiometria.

        Logoaudiometria.

        Proba psikoakustikoak.

        Entzumen-potentzial ebokatuak.

        Otoemisio akustikoak.

        Besteak.

        Instalazioak, ekipamenduak eta tresneria. Motak. Baldintzak. Mantentzeko eta kalibratzeko teknikak:

        Otoemisio akustikoetako tresneria.

        Entzumen-potentzial ebokatuetako tresneria.

        Eremu libreko aretoa.

        Besteak.

        Pertsona helduentzat eta haurrentzat egokiak diren miaketak eta lan-miaketak. Jarraibideak.

        Zuzentasuna eta adeitasuna pertsonekiko harremanetan.

        Pertsona bakoitzerako egokitzapenarekiko interesa.

        Ordena eta doitasuna miaketak egitean.

        HAURREN ENTZUMEN AZTERKETAK EGITEA

      3. Haurren entzumenaren azterketak egitea

        Haurren entzumenaren miaketak eta probak egitea.

        Tresneria eta ekipamendua kalibratzea eta mantentzea.

        Emaitzak interpretatzea eta txostenak egitea.

        Balizko pazienteentzako argibideak formulatzea.

        Haur-anatomiaren elementu bereizgarriak.

        Haurraren garapen kognitiboaren ezaugarriak. Haurrei informazioa ematea.

        Haurtzaroko etapa bakoitzerako miaketa-teknika egokiak. Audiometria, jolas bidezko ikus-errefortzuarekin. Baldintzapen-teknikak. Entzumen-screening-aren teknikak. Erreflexu baldintzatu gabeak. Haur-baldintzapeneko eta ikus-errefortzuko berariazko tresneria.

        Zuzentasuna eta adeitasuna pertsonekiko harremanetan.

        Pertsona bakoitzerako egokitzapenarekiko interesa.

        Ordena eta doitasuna miaketak egitean.

      4. Entzumen-galerak zuzentzeko aukerak zehaztea

        Miaketen emaitzak eta datuak interpretatzea. Desbideratzeen eta balizko galeren arteko lotura.

        Entzumen-galeren motak sailkatzea.

        Proba audiologikoak integratzea.

        Protesi-zuzenketarako proposamenak egitea. Desbideratzeen eta balizko protesien arteko lotura.

        Entzumen-galerak. Hainbat irizpideren araberako sailkapena. Patroi audiologiko normalak eta entzumen-galeren mota bakoitzarenak. Zuzentzeko pronostikoak.

        Protesi audiologikoak. Ezaugarriak. Ekintzak. Indikazioak eta kontraindikazioak.

        Lana garatzeko erantzukizuna.

        Pertsona bakoitzaren beharretara moldatzeko interesa.

  2. lanbide-modulua: Audioprotesietako teknologia elektronikoa

    Kodea: 0200

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 231 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 13

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak:

      1. Zirkuitu elektrikoetako magnitude elektrikoak eta elektromagnetikoak neurtzen ditu, neurketarako tresnak eta teknikak lotuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zirkuitu elektronikoetan agertzen diren fenomeno elektrikoak eta elektromagnetikoak identifikatu ditu.

        2. Korronte zuzeneko eta korronte alternoko zirkuituetan ageri diren funtsezko magnitude elektrikoak eta elektromagnetikoak definitu ditu, baita horien neurketa-unitateak ere.

        3. Funtsezko lege eta printzipio elektrikoak eta elektromagnetikoak adierazi ditu.

        4. Hainbat neurketa-aparatu erabiliz bereizi ditu magnitude elektrikoak.

        5. Magnitudearen, lerrunaren eta beharrezko doitasunaren arabera hautatu ditu egokienak diren neurketa-tresnak eta elementu osagarriak.

        6. Neurketa-aparatua konexionatzeko prozedura normalizatuak jarraitu ditu.

        7. Lortutako emaitzak interpretatu ditu, eta sortzen diren efektuak sorrarazten dituzten kausekin lotu ditu.

        8. Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egin du.

        9. Entzumen-protesietan erabiltzen diren hainbat motatako energia-iturriak ezagutu ditu.

      2. Zirkuitu elektriko eta elektroniko analogikoak muntatzen ditu eta bloke-diagramak eta eskemak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Oinarrizko osagai elektroniko analogikoen funtzionamendu-printzipioa eta ezaugarri morfologikoak eta elektrikoak identifikatu eta azaldu ditu, baita horien tipologia eta aplikaziorik bereizgarrienak ere.

        2. Oinarrizko zirkuitu elektroniko analogikoen funtzionamendua deskribatu du, eta ezaugarriak, magnitude elektrikoen balioak, agertzen diren seinaleen motak eta forma eta seinale horiek zirkuituan duten tratamendua azaldu du.

        3. Zirkuituaren osagaiak identifikatu ditu.

        4. Elementu errealak eta eskemetan agertzen diren sinboloak lotu ditu.

        5. Zirkuituan agertzen diren bloke funtzionalak identifikatu ditu eta horien ezaugarriak eta tipologia azaldu du.

        6. Zirkuituaren oinarrizko magnitude bereizgarriak kalkulatu ditu.

        7. Oinarrizko zirkuitu analogikoak muntatu ditu txertatze azkarreko sistemak erabiliz.

        8. Zirkuituaren parametro bereizgarrien aldaketak identifikatu ditu, betiere zirkuituaren osagaietako aldaketak eta suposizioak kontuan izanik.

        9. Hautemandako akatsen eta sorrarazten dituzten kausen arteko lotura azaldu du.

        10. Oinarrizko zirkuitu analogikoak muntatu ditu eta, horretarako, zirkuitu inprimatuko plakak erabili ditu, eskuzko prozesuan.

      3. Zirkuitu elektroniko digitalak muntatzen ditu, eta horien eskema eta funtzionamendua deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zirkuituaren osagaiak identifikatu ditu.

        2. Eskemetan agertzen diren sinboloak eta bloke funtzionalak interpretatu ditu.

        3. Zirkuituko osagaien eta bloke funtzionalen funtzionamendua, ezaugarriak eta tipologia azaldu du.

        4. Zirkuituaren funtzionamendua azaldu du.

        5. Boole-ren algebraren funtsezko legeak eta teoremak aplikatu ditu zirkuituaren analisian.

        6. Oinarrizko zirkuitu digitalak muntatu ditu.

        7. Neurtutako seinale errealekin aurreikusitako egoera logikoak alderatu ditu.

        8. Parametroak aldatuta zirkuituan gertatu diren aldaketak identifikatu ditu.

      4. Gailu programagarriak eta periferikoak lotuta dituzten zirkuitu elektronikoetan oinarrizko disfuntzioak hautematen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zirkuitu elektroniko digital kableatuen eta programatuen artean dauden oinarrizko desberdintasunak azaldu ditu.

        2. Zirkuituko osagaiak eta bloke funtzionalak identifikatu ditu.

        3. Elementu errealak eta eskemetan agertzen diren sinboloak lotu ditu.

        4. Gailu mikroprozesadorean agertzen diren bloke funtzionalen funtzionamendua azaldu du.

        5. Zirkuituaren funtzionamendua eta neurketak azaldu ditu.

        6. Kontrol-programak egiten dituen funtzioak eta gailu mikroprozesadorearen eta periferikoen irteerako/sarrerako seinaleak lotu ditu.

        7. Audiofonoen eta ezar daitezkeen protesien blokeak deskribatu ditu.

        8. Parametroak aldatuta zirkuituan gertatu diren aldaketak identifikatu ditu.

        9. Ezarri ezin diren protesien portaera deskribatu du.

        10. Hautemandako akatsen eta sorrarazten dituzten kausen arteko lotura identifikatu du.

      5. Audiofonoak eta entzumen-laguntza teknikoak konpontzen ditu, horien osagaiak identifikatzen ditu eta izan ditzaketen matxurekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Matxura-iturri nagusiak deskribatu ditu.

        2. Audioprotesirako laguntza tekniko elektronikoak sailkatu ditu.

        3. Laguntza teknikoak osatzen dituzten blokeak deskribatu ditu.

        4. Tresna bakoitzean dauden aginteak maneiatu ditu.

        5. Laguntza teknikoen portaera aurreikusitakoa dela egiaztatu du.

        6. Laneko segurtasunaren eta osasunaren protokoloak aplikatu ditu.

        7. Gorabeherak konpontzeko autonomia erakutsi du.

        8. Laguntza teknikoak erabiltzeko eta mantentzeko gomendioak definitu ditu.

        9. Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatu du.

    2. Edukiak

      1. Magnitude elektrikoak eta elektromagnetikoak neurtzea

        Magnitude elektrikoak eta elektromagnetikoak neurtzeko teknikak aplikatzea.

        Fenomeno elektrikoak eta elektromagnetikoak ezagutzea.

        Aparatuak eta tresnak hautatzea. Aparatuak konektatzea.

        Zirkuituetarako kalkuluak egitea.

        Hainbat energia-iturri erabiltzea.

        Magnitude elektrikoak eta elektromagnetikoak. Definizioak (intentsitatea, korrontea, besteak beste). Neurketa-unitateak. Legeak eta printzipioak (Joule-ren legea, Ohm-en legea, besteak beste).

        Energia-iturriak. Motak. Erabiltzeko sistemak.

        Korronte zuzeneko zirkuituak.

        Korronte alternoko zirkuituak.

        Neurtzeko aparatuak eta teknikak. Elementuak. Polimetroa. Osziloskopioa. Funtzio-sorgailua. Frekuentzimetroa.

        Doitasuna lan egitean.

        Beste jakintza batzuk eskuratzeko interesa.

      2. Zirkuitu elektriko eta elektroniko analogikoak muntatzea.

        Zirkuitu elektriko eta elektroniko analogikoak muntatzeko teknikak aplikatzea.

        Zirkuitu inprimatuak eskuz eraikitzea.

        Oinarrizko magnitudeak kalkulatzea.

        Eskemak interpretatzea.

        Zirkuituen irudikapen grafikoa.

        Zirkuitu elektriko eta elektroniko analogikoak. Ezaugarri morfologikoak eta elektrikoak. Osagaiak. Funtzionamendu-printzipioak. Aplikazioak.

        Zirkuitu elektroniko analogikoak. Ezaugarriak. Magnitudeak. Seinaleak.

        Transduktoreak. Ezaugarriak. Motak. Mikrofonoak. Entzungailuak. Bozgorailuak. Bobinak. Dardaragailuak.

        Elementu osagarriak. Arteztaileak eta iragazkiak. Tentsio-erregulagailuak eta -egonkorgailuak. Transistore bipolarrak eta unipolarrak dituzten anplifikadoreak. Seinale-sorgailuak. Dardaragailu aniztunak eta osziladoreak. Anplitudeko eta frekuentziako moduladoreak eta demoduladoreak. Eragiketa-anplifikadoreak.

        Aplikazio-zirkuituak. Elementuak. Potentzia-kontroleko zirkuituak. Zirkuitu integratu linealak dituzten aplikazioak (tentsio-egonkorgailuak, audio-anplifikadoreak, tenporizadoreak). Urrutiko aginteak. Irrati-frekuentziako eta azpigorrietako igorleak eta hartzaileak.

        Irudikapen-sistemak. Sinbologia.

        Doitasuna lan egitean.

        Sortutako hondakinak behar bezala ezabatzeko interesa.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiarekiko errespetua.

      3. Zirkuitu elektroniko digitalak muntatzea

        Zirkuitu elektroniko digitalak muntatzeko teknikak aplikatzea.

        Eskemak interpretatzea.

        Eskemen irudikapen grafikoa.

        Zirkuituen analisia.

        Zirkuitu elektroniko digitalak. Ezaugarriak. Osagaiak. Eskemetako sinboloak eta blokeak. Funtzionamendu-printzipioak. Zenbakitze-sistemak.

        Boole-ren algebraren funtsezko legeak eta teoremak zirkuituen analisirako. Egia-taulak.

        Ate logikoak. Motak. Eginkizunak. Ezaugarriak.

        Konbinazio-zirkuituak. Kodetzaileak. Deskodetzaileak. Kode-bihurgailuak. Multiplexoreak. Demultiplexoreak. Konparadoreak.

        Zirkuitu sekuentzialak. Biegonkorrak. Kontagailuak. Desplazamendu-erregistroak.

        Zirkuitu digital aritmetikoak. Aritmetika bitarra. Zirkuitu batutzaileak eta kentzaileak. Motak. Unitate logikoa eta aritmetikoa.

        Bihurketa analogiko digitaleko (A/D) eta bihurketa digital analogikoko (D/A) zirkuitu elektronikoak. Analisi funtzionala, ezaugarriak eta tipologia. Seinale analogikoak eta digitalak. Seinaleen tratamendu-katearen elementuak. A/D bihurketaren printzipioak. D/A bihurketaren printzipioak.

        Zirkuitu bereziak. Ezaugarriak.

        Doitasuna lan egitean.

        Sortutako hondakinak behar bezala ezabatzeko interesa.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiarekiko errespetua.

      4. Gailu programagarriak eta periferikoak dituzten zirkuitu elektrikoetan disfuntzio sinpleak hautematea.

        Gailu programagarriak eta periferikoak dituzten zirkuitu elektrikoetan disfuntzio sinpleak hautematea.

        Zirkuituko osagaiak eta blokeak identifikatzea.

        Magnitudeak neurtzea eta interpretatzea.

        Zirkuitu elektroniko digital kableatuak eta sistema programagarriak. Osagaiak. Blokeak. Desberdintasunak.

        Memoria elektronikoak eta matrize programagarriak. RAM memoria estatikoak eta dinamikoak. ROM memoriak.

        Memorietan erabiltzen diren «bus»ak. Helbideak, datuak, kontrol-seinaleak.

        Mikroprozesadoreak, mikrokontroladoreak eta gailu periferikoak. Mikroprozesadore-sistemetarako hastapenak. Mikroprozesadore baten oinarrizko arkitektura. Mikroprozesadorearen kontrol-programa. Kontrol-sekuentziaren diagrama grafikoak. Sarrera eta irteerako seinaleen arteko lotura. Mikroprozesadoreak kanpoaldearekin duen komunikazioa. Mikroprozesadorearen gailu periferikoak. DSP: audifonoetara aplikatutako mikroprozesadoreak.

        Elektronika digitaleko neurriak. Zunda logikoa. Pultsuen eta egoeren neurketak. Injektore logikoa. Pultsuen sarrera eta koadroa.

        Doitasuna eta trebetasuna lan egitean.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiarekiko errespetua.

        Autonomia eta ekimena lan egitean.

      5. Audiofonoak eta entzumen-laguntza teknikoak konpontzea.

        Audiofonoak eta entzumen-laguntza teknikoak konpontzeko teknikak aplikatzea.

        Osagaiak identifikatzea eta maneiatzea. Osagaiak aldatzea.

        Matxurak identifikatzea eta hautematea.

        Protesietan egindako konponketen gaineko kalitate kontrolak egitea.

        Protesiak eta entzumen-laguntza teknikoak. Motak. Sailkapena. Ezaugarriak. Osagaiak. Sarrera-transduktoreak, anplifikazio eta kontroleko blokea, irteera-transduktorea eta kontrol-elementuak.

        Matxurak. Hautemate-teknikak. Kausak.

        Konponketa-teknikak. Tresneria. Funtzionamendua egiaztatzeko teknikak. Kalitate-kontrola.

        Laneko segurtasun- eta osasun-arauak. Laneko arriskuen prebentzioa:

        Ingurumen-segurtasunerako araudia. Hondakinak ezabatzea.

        Autonomia eta ekimena lan egitean.

        Trebetasuna lan egitean.

        Laneko arriskuen prebentziorako eta kontrolerako araudia betetzeko interesa.

        Ingurumen-arriskuen prebentziorako araudia betetzeko interesa.

  3. lanbide-modulua: Akustika eta soinu-babeseko elementuak

    Kodea: 0201

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 160 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 11

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak:

      1. Soinuaren parametro fisikoak neurtzen ditu, soinuen izaera ezagutuz eta soinuaren propietateak deskribatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dardara-mugimendu harmonikoaren ezaugarriak deskribatu ditu.

        2. Uhin-mugimenduaren hedadura deskribatu du.

        3. Soinu-uhinen parametroak identifikatu ditu.

        4. Uhinen arteko interferentzien fenomenoak identifikatu ditu.

        5. Difrakzioaren fenomenoa ezagutu du.

        6. Islapenaren eta errefrakzioaren legeak definitu ditu.

        7. Fokalizazioaren fenomenoa identifikatu du.

        8. Soinuaren hedapen-abiaduran esku hartzen duten faktoreak deskribatu ditu.

        9. Soinu-uhin geldikorrak, dardara-modu normalak eta erresonantzia akustikoaren fenomenoa definitu ditu.

        10. Fourier-en teorema aplikatu du soinu-uhin konplexuetarako.

      2. Pertsonaren entzumen-pertzepzioa zehazten du, eta tartean dauden prozesu psikoakustikoak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Entzumenaren lerrun dinamikoa definitu du.

        2. Maskaratzea, motak eta patroiak deskribatu ditu.

        3. Normal entzuten duten baina entzumen-galera duten pertsonengan frekuentzia-selektibitatearen eta frekuentzia-diskriminazioaren ezaugarriak deskribatu ditu.

        4. Soinu-intentsitatearen diskriminazioa eta ozentasunaren fenomeno subjektiboa deskribatu ditu.

        5. Frekuentzia-diskriminazioa eta tonu-pertzepzioaren fenomeno subjektiboa deskribatu ditu.

        6. Soinu-pertzepzioko maskaratzea azaldu.

        7. Entzumen normalean eta entzumen-galeran denboraren bereizmenaren eta integrazioaren ezaugarriak deskribatu ditu.

        8. Tonuaren pertzepzioaren teoriak adierazi ditu.

        9. Entzumen binauralaren mekanismoak deskribatu ditu.

        10. Hizketaren pertzepzioaren ezaugarriak deskribatu ditu.

      3. Soinu-eremuko aretoak diseinatzen ditu eta barrutiaren propietateak egin beharreko probekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Soinu-eremuko aretoetako ezaugarri akustikoak deskribatu ditu.

        2. Indarrean dagoen araudia deskribatu du.

        3. Aretoaren egokitzapen akustikorako materialak hautatu ditu.

        4. Aretoko elementuen kokalekua zehaztu du.

        5. Neurketarako eremu akustiko bat kalibratzeko metodoak identifikatu ditu.

        6. Aretoa kalibratzeko entzumen-atalaseak zehazteko prozedurak aplikatu ditu.

        7. Sonometroa erabili du aretoaren egokitzapena zehazteko.

        8. Tresneria bistaz eta akustikoki berraztertu du, betiere azterketaren frekuentzien lerrunean.

        9. Tresneriaren egiaztapen elektro-akustikoak egin ditu.

      4. Soinu-mailak eta zaratarekiko esposizioa neurtzen du, sonometriako teknikak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Barruti itxi bateko hitzen eta musikaren entzumena deskribatu du.

        2. Barruti irekietako eta itxietako ezaugarri akustikoak deskribatu ditu.

        3. Zaratarekiko esposizioaren mailak zehazten dituzten parametroak identifikatu ditu.

        4. Soinu-mailak neurtzearen alorrean indarrean dagoen araudia deskribatu du.

        5. Barruti irekietako eta itxietako soinu-mailak neurtu ditu.

        6. Ebaluatutako barrutietako soinu-mailen txostenak eta mapak egin ditu.

      5. Entzumena babesteko beharrak finkatzen ditu eta inguruneko neurketak eta indarrean dagoen araudia lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zaratak giza entzumenean dituen ondorioak deskribatu ditu.

        2. Soinu-babeseko eta isolamendu akustikoko elementuak deskribatu ditu.

        3. Zaratarekiko esposizioaren inguruko babes-gomendioak zerrendatu ditu.

        4. Babes akustikoko materiala indarrean dagoen araudiaren arabera hautatu du.

        5. Soinu-babeseko elementuen eraginkortasuna egiaztatu du.

        6. Babeskiak erabiltzeko baldintzei eta ingurune zaratatsu batean pertsonek duten portaerari buruzko txostena jaulki du.

        7. Gorabeherak konpontzeko autonomia erakutsi du.

        8. Erabiltzailearen beharrei arreta emateko interesa azaldu du.

    2. Edukiak

      1. Soinuaren parametro fisikoak neurtzea.

        Soinuaren parametro fisikoak neurtzea.

        Soinuarekin lotzen diren fenomenoak identifikatzea eta interpretatzea.

        Soinuak. Infrasoinuak. Ultrasoinuak.

        Soinuaren parametro fisikoak. Unitateak. Irudikapen grafikoa. Legeak eta teoremak. Soinuaren hedapena. Mugimendu harmoniko sinplea. Uhin-mugimendua. Uhinen islapena, errefrakzioa, transmisioa eta difrakzioa. Huygens-en printzipioa. Dardarak.

        Soinu-iturriak. Ezaugarriak. Motak (esferikoak, zilindrikoak eta lauak). Maila akustikoak.

        Soinu-uhinak. Ezaugarriak. Soinu-uhinak gainjartzea. Interferentziak. Uhin geldikorrak. Soinu-uhinen difrakzioa. Inpedantzien akoplamendua.

        Soinu-uhin konplexuak. Fourier-en teorema.

        Erresonantzia akustikoa. Erresonantzia-barrunbeak.

        Iragazki akustikoak.

        Zorroztasuna eta doitasuna neurketetan.

        Ekimena ezusteko egoerak ebaztean.

        Jakintzak zabaltzeko interesa.

      2. Entzumen-pertzepzioa zehaztea.

        Zenbait pertsonaren entzumen-pertzepzioa zehazteko teknikak aplikatzea.

        Entzumen-pertzepzioaren prozesuaren elementuak eta fisiologia ezaugarritzea.

        Entzumen-sistema. Soinuaren transmisioaren eta transdukzioaren printzipioak.

        Lerrun dinamiko normala eta patologikoa. Entzumen-mugak. Atalaseak. Eszitazioa eta eszitazio-maila. Maskaratzea, motak eta patroiak.

        Normal entzuten duten baina entzumen-galera duten pertsonengan frekuentzia-bereizmena eta frekuentzia-diskriminazioa. Entzumen-iragazkiak.

        Sonia eta intentsitate-sentsazioa. Ozentasunaren pertzepzioa. Weber-Fechner-en legea. Kurba isofonikoak.

        Bereizmen frekuentziala. Sintoniako kurba psikoakustikoak.

        Denboraren pertzepzioa. Entzumen normalean eta entzumen-galeran denboraren bereizmena eta integrazioa.

        Ulermen koklearreko mekanismoak.

        Tonuaren pertzepzioa. Teoriak. Tonuak. Tonalitatearen sentsazioa.

        Entzumen binaurala. Mekanismoak.

        Hizketaren pertzepzioa zenbait ingurunetan (zaratatsuak, besteak beste). Soinu-iturrien kokalekua. Espazioaren kokapena. Batuketa eta erredundantzia binauralaren efektua. Haas efektua.

        Zuzentasuna pertsonekiko tratuan.

        Zorroztasuna funtzioak garatzean.

      3. Soinu-eremuko aretoak diseinatzea.

        Soinu-eremuko aretoak diseinatzeko teknikak aplikatzea.

        Aretoen ezaugarriak identifikatzea.

        Areto audiometrikoetarako hobekuntza-proposamenak formulatzea.

        Isolamendu-teknikak aplikatzea.

        Aretoetako soinu-mailak neurtzea.

        Soinu-eremuko areto audiometrikoak. Ezaugarri fisikoak eta akustikoak. Erreberberazioa, oihartzuna eta erresonantzia.

        Soinu-eremuko instalazioen ezaugarri teknikoei buruzko araudia.

        Barrutietako soinu-mailak. Neurtzeko teknikak. Neurtzeko tresnak. Hurbileko esparrua, urrutikoa, librea eta erreberberatua.

        Areto baten zuzenketa akustikorako, egokitzapen akustikorako eta isolamendurako teknikak, materialak eta gailuak.

        Indarrean dagoen araudiarekiko errespetua.

        Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

        Erantzukizuna lan egitean.

      4. Soinu-mailan neurketa eta zaratarekiko esposizioa.

        Espazio irekietan eta itxietan zaratarekiko esposizioaren mailak eta soinu-mailak neurtzea.

        Zarata-mapak egitea. Txostenak lantzea.

        Zarata neurtzeko aldagaiak kalkulatzea.

        Indarrean dagoen araudia bilatzea eta interpretatzea.

        Barruti itxietako hitzen eta musikaren entzumena. Ezaugarriak. Soinua espazio irekietan eta itxietan.

        Zarata neurtzeko eta ebaluatzeko teknikak. Haztapen-mailak eta -eskalak.

        Soinu-mailak neurtzeko neurri-unitatea eta parametroak.

        Zarata neurtzeko tresneria. Sonometroak. Frekuentzia-analizagailuak. Datu akustikoak erregistratzeko, tratatzeko eta irudikatzeko sistema informatikoak.

        Txostenak. Zarata-mapak.

        Soinu-mailak neurtzearen arloan indarrean dagoen araudia eta legeria.

        Doitasuna neurketak egitean.

        Prebentzioa osasunaren tresna gisa baloratzea.

        Indarrean dagoen araudiarekin lotzen diren jakintzak eguneratzeko interesa.

      5. Ingurune zaratatsuetan entzumena babestea.

        Entzumena babesteko beharrak finkatzea.

        Zarata eta arriskua ebaluatzea eta babes-proposamenak egitea.

        Norbera eta taldea babesteko ekipamendua hautatzea eta erabiltzea.

        Entzumena babesteko ekipamendua eta sistemak egiaztatzea.

        Txostenak lantzea.

        Zarata. Zarata motak. Osasunaren gaineko ondorioak. Soinu-prebentzioa eta -babesa. Elementuak. Isolamendu akustikoa. Neurri zuzentzaileak.

        Entzumena babesteko banakoaren ekipamendua. Entzumenerako babeskiak. Ezaugarriak, indikazioak, erabiltzeko teknikak eta mantentze-lanak.

        Babes-sistema kolektiboak. Makineriaren isolamendua.

        Ezaugarriak, indikazioak, erabiltzeko teknikak eta mantentze-lanak.

        Entzumen-babesari buruz indarrean dagoen araudia eta legeria.

        Autonomia prozesuak garatzean.

        Irmotasuna funtzioak garatzean.

        Erabiltzailearen beharrei arreta emateko eta behar horietara egokitzeko interesa.

        Beste pertsonen osasuna zaintzeko ardura.

  4. lanbide-modulua: Entzumenerako babeskiak eta moldeak egitea.

    Kodea: 0202

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 231 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 14

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak:

      1. Kanpo-belarriaren arrastoa lortzen du, eta arrastoa egiteko teknikak egokigailu anatomikoen edo babeskien motekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Egokigailu anatomikoak eta entzumenerako babeskiak eta horien aplikazioak identifikatu ditu.

        2. Belarri-arrastoa hartzeko protokoloak deskribatu ditu.

        3. Erabiltzaileari informazioa argi, ordenan eta doitasunez eman dio.

        4. Kanpo-belarriaren ezaugarri anatomikoak identifikatu ditu eta neurketaren parametroak zehaztu ditu.

        5. Kanpo-belarriaren osasun-egoera egiaztatu du eta belarri-arrastoa hartzea baldintzatzen eta kontraindikatzen duten patologiak hauteman ditu.

        6. Belarri-arrastoa hartzeko materialak eta tresnak hautatu ditu.

        7. Kanpo-belarriaren arrastoa lortu du, arrastoa hartzeko sistemak erabiliz.

        8. Segurtasun- eta higiene-protokoloak aplikatu ditu.

        9. Lortutako belarri-arrastoak fidagarritasunaren eta kalitatearen irizpideak asetzen dituen egiaztatu du.

        10. Belarri-arrastoa dagokion euskarrian erregistratu du.

      2. Belarri-arrastoa prestatzen du, eta teknikak egokigailu anatomikoekin eta entzumenerako babeskiekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eskuzko prestakuntzako edo prestakuntza digitalizatuko prozesuak deskribatu ditu.

        2. Material eta tresneria egokia erabiliz prestatu du belarri-arrastoa.

        3. Belarri-arrastoa digitalizatzeko aplikazio informatikoak maneiatu ditu.

        4. Egokigailu anatomikoaren edo entzumenerako babeskiaren forma hartu du aintzat.

        5. Belarri-arrastoaren digitalizazioa jasotzen duen fitxategi informatikoa sortu du.

        6. Segurtasun- eta higiene-protokoloak aplikatu ditu.

        7. Lortutako belarri-arrastoaren prestakuntzak fidagarritasunaren eta kalitatearen irizpideak betetzen dituela egiaztatu du.

        8. Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatu du.

      3. Kontramoldea egiten du, eta lan hori egiteko teknikak egokigailu anatomikoekin edo entzumenerako babeskiekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kontramoldea egiteko erabilitako materialen ezaugarriak deskribatu ditu.

        2. Prozesuan erabiltzen diren aparatuak, materialak eta tresneria erabili ditu.

        3. Kontramoldea egiteko prozesuak deskribatu ditu.

        4. Kontramoldea egiteko teknikak aplikatu ditu.

        5. Segurtasun- eta higiene-protokoloak aplikatu ditu.

        6. Lortutako kontramoldeak fidagarritasunaren eta kalitatearen irizpideak asetzen dituen egiaztatu du.

        1. Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatu du.

      4. Egokigailu anatomikoa lantzen du eta, horretarako, polimerizazio edo bulkanizazio teknikak eta amaierako akaberako teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, aparatuak, erremintak eta tresnak hautatu ditu.

        2. Egokigailua egiteko prozesua deskribatu du, betiere egokigailu anatomikoaren motaren arabera.

        3. Egokigailu anatomikoaren araberako polimerizazioko edo bulkanizazioko teknikak erabili ditu.

        4. Egokigailu anatomiko bakoitzerako mekanizazio eta akaberako prozedurak bete ditu.

        5. Lortutako egokigailu anatomikoak fidagarritasunaren eta kalitatearen irizpideak betetzen dituela egiaztatu du.

        6. Berregokitzeko beharra ebaluatu du.

        7. Egokigailu anatomiko edo entzumenerako babeski bakoitzerako egokitzapen-prozedurak bete ditu.

        8. Segurtasun- eta higiene-protokoloak aplikatu ditu.

        9. Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatu du.

        10. Produkzioa antolatzeko eta programatzeko metodoak aplikatu ditu.

      5. Gailu akustikoak edo elektroakustikoak muntatzen ditu, eta egokigailu anatomikora mihiztatzeko teknikak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zirkuitu elektroakustikoak eta iragazki akustikoak hautatu ditu, entzumen-errendimendurik handiena lortzeko.

        2. Zirkuituak eta iragazkiak muntatu ditu.

        3. Neurtzeko tresneria eta muntaia egiteko baliabide teknikoak erabili ditu.

        4. Askotariko gailuak egokigailu anatomikoetan muntatzeko protokoloak jarraitu ditu.

        5. Tresneriaren parametroak neurtu ditu.

        6. Entzumen-protesien amaierako kalitatearen kontrola egin du.

        7. Laneko segurtasun- eta higiene-protokoloak aplikatu ditu.

        8. Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatu du.

      6. Entzumenerako babeskiak egiten ditu, babeskiaren ezaugarri isolatzaileak lege-eskakizunekin lotuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Entzumenerako babeskien motak identifikatu ditu.

        2. Babeski egokiari buruzko aholkuak emateko, erabiltzailearen ezaugarriak eta beharrak zehaztu ditu.

        3. Industrian fabrikatzen diren babeskietan fabrikatzaileak emandako informazioa aztertu du.

        4. Banakoak egindako babeskien ezaugarri isolatzaileak egiaztatu ditu.

        5. Tresneriaren parametroak neurtu ditu.

        6. Entzumen-protesien amaierako kalitatearen kontrola egin du.

        7. Babeskiaren ezaugarri isolatzaileak eta legeriak finkatzen dituen eskakizunak lotu ditu.

    2. Edukiak

      1. Kanpo-belarriaren arrastoa lortzea

        Kanpo-belarriaren eta belarri-hegalaren arrastoak lortzea.

        Ezaugarri anatomikoak identifikatzea eta neurtzeko parametroak zehaztea.

        Fabrikatu beharreko egokigailuaren arabera erregistratzea eta kodetzea.

        Belarri-arrastoa hartzean kalitatea egiaztatzea.

        Kanpo-belarria. Ezaugarri anatomikoak. Neurtzeko parametroak. Belarri-arrastoa hartzearekin lotzen diren osasunaren eta patologiaren ezaugarriak.

        Entzunbidearen eta belarri-hegalaren arrastoak hartzeko teknikak.

        Materialak eta gailuak. Ezaugarriak eta indikazioak.

        Belarri-arrastoen kalitatea. Parametroak.

        Belarri-arrastoak hartzeko segurtasun- eta higiene-arauak. Osasunerako arriskuak.

        Zuzentasuna erabiltzailearekiko harremanetan.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Doitasuna lan egitean.

      2. Belarri-arrastoak prestatzea

        Belarri-arrastoak prestatzeko teknikak aplikatzea.

        Belarri-arrastoak digitalizatzeko teknikak aplikatzea.

        Lortutako belarri-arrastoaren kalitatea eta fidagarritasuna egiaztatzea.

        Eskuzko belarri-arrastoak eta digitalizatuak prestatzeko teknikak eta prozesuak.

        Belarri-arrastoak prestatzeko materialak, tresneria eta ekipamendua.

        Egokigailuak erregistratzeko eta kodetzeko sistemak. Belarri-arrastoak digitalizatzeko tresneria eta aplikazio informatikoak.

        Kalitate-kontrola. Parametroak.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia errespetatzea.

      3. Kontramoldeak egitea.

        Kontramoldeak egiteko teknikak aplikatzea.

        Belarri-arrastoen datuak dituzten fitxategi informatikoak sortzea.

        Kontramoldeak egiteko teknikak eta prozesuak.

        Materialak (eskaiolak, gelak, besteak beste), tresneria eta gailuak (banatzaileak, edukiontziak, eta abar).

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Doitasuna lan egitean.

        Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia errespetatzea.

      4. Egokigailu anatomikoak egitea.

        Egokigailu eta osagai motak identifikatzea.

        Polimerizazioko eta bulkanizazioko teknikak aplikatzea.

        Egokigailu anatomikoak mekanizatzeko, muntatzeko eta akabera emateko teknikak aplikatzea.

        Funtzionamenduaren egiaztapena. Egokigailuak berregokitzea eta zuzentzea.

        Egokigailu anatomikoak. Motak. Aplikazioak.

        Egokigailu anatomikoak fabrikatzeko teknikak. Mekanizazioko teknikak. Muntaia-teknikak. Akabera-teknikak (leuntzea, bernizatzea, besteak beste).

        Materialak (silikonak, akrilikoak, eta abar), tresneria eta gailuak. Ezaugarriak eta indikazioak.

        Lana antolatzeko sistemak.

        Funtzionamendua egiaztatzeko teknikak. Berregokitzeko sistemak.

        Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko araudia.

        Ordena eta kontrola prozesua garatzean.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Doitasuna lan egitean.

        Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia errespetatzea.

      5. Gailu akustikoak eta elektroakustikoak muntatzea.

        Gailu akustikoak eta elektroakustikoak muntatzeko teknikak aplikatzea.

        Zirkuituak eta iragazkiak hautatzea eta muntatzea.

        Neurtzeko tresneria erabiltzea.

        Funtzionamendua egiaztatzea eta kalitate-kontrola.

        Laneko protokoloak interpretatzea.

        Gailu akustikoak eta elektroakustikoak. Zirkuituak. Iragazkiak.

        Gailu akustikoak eta elektroakustikoak muntatzeko teknikak. Tresneria.

        Kalitate-kontrola. Funtzionamendua egiaztatzeko sistemak.

        Ordena eta kontrola prozesua garatzean.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Doitasuna lan egitean.

        Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia errespetatzea.

      6. Entzumenerako babeskiak egitea.

        Babeski motak identifikatzea.

        Entzumenerako babeskiak hautatzea.

        Entzumenerako babeskiak lantzea.

        Entzumenerako babeskiei akabera emateko teknikak aplikatzea.

        Babeskiaren kalitatea eta eraginkortasuna egiaztatzea.

        Entzumenerako babeskiak. Motak. Aplikazioak. Ezaugarri isolatzaileak.

        Entzumenerako babeskiak egiteko materialak, tresneria eta gailuak. Ezaugarriak eta indikazioak.

        Entzumenerako babeskiak egiteko teknikak (polimerizazioa, bulkanizazioa, mekanizazioa, besteak beste) eta akabera emateko teknikak.

        Entzumenerako babeskien kalitate-kontrola.

        Entzumen-babesarekin lotzen den eta indarrean dagoen legeria.

        Ordena eta kontrola prozesua garatzean.

        Segurtasun- eta higiene-protokoloak errespetatzea.

        Doitasuna lan egitean.

        Hondakinei eta ingurumen-babesari buruzko araudia errespetatzea.

  5. lanbide-modulua: Entzumen-protesiak aukeratzea eta egokitzea.

    Kodea: 0203

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 260 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 15

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak:

      1. Ezarri ezin den entzumen-protesia hautatzen du eta haren zehaztapen teknikoak erabiltzailearen ezaugarri anatomosentsorialen ezaugarriekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ezarri ezin diren entzumen-protesien ezaugarri teknikoak deskribatu ditu.

        2. Pertsona hipoakustikoaren ezaugarri pertsonalak, sozialak eta anatomosentsorialak deskribatu ditu.

        3. Pronostiko audioprotesikoa egin du.

        4. Estimulazio-bidea hautatu du.

        5. Preskripzio-metodoaren bidez finkatu ditu estimulazio-parametroak.

        6. Protesien egokitzapenaren ezaugarriak zehaztu ditu.

        7. Hautatutako protesien ezaugarri elektroakustikoak egiaztatu ditu.

        8. Entzumen-sistemaren errehabilitazio-metodo osagarriak zehaztu ditu.

        9. Erabiltzailearen beharrei arreta emateko interesa azaldu du.

      2. Ezarri ezin den entzumen-protesia egokitzen du programazio-teknikak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Entzumen-protesien programaziorako tresneria eta aplikazio informatikoak maneiatu ditu.

        2. Egokitzapen audioprotesikoan teknologia eta prozedura berriak gaineratzeko interesa azaldu du.

        3. Entzumen-protesietako parametroen balioak doitu ditu.

        4. Aire bidezko entzumen-protesien aurredoikuntza egiaztatzeko neurketa elektroakustikoak egin ditu.

        5. Erabiltzailearen banako ezaugarriak hartu ditu aintzat audioprotesiaren parametroak doitzean.

        6. Entzumen-protesia moldatzeko plana egin du.

      3. Ezarri den entzumen-protesia egokitzen du programazio-teknikak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ezar daitezkeen entzumen-protesiak deskribatu ditu.

        2. Ezarritako protesia identifikatu du.

        3. Protesien programaziorako tresneria eta aplikazio informatikoak maneiatu ditu.

        4. Inplante koklearraren integritatea ebaluatu du.

        5. Estimulazio-modua, kodetzeko estrategia eta inplante koklearra programatzeko parametroak hautatu ditu.

        6. Inplante koklearraren elektrodoetako bakoitzari dagokion lerrun dinamiko elektrikoa zehaztu du.

        7. Erdiko belarriko inplantea programatu du.

        8. Audiofono osteointegratua doitu du.

        9. Garun-enborreko inplantea deskribatu du.

      4. Egokitzapen protesikoaren emaitza egiaztatzen du, eta, horretarako, teknika audiologiko subjektiboak eta objektiboak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Proba objektiboak eta subjektiboak deskribatu ditu.

        2. Protesi motaren arabera hautatu ditu egiaztapen-probak.

        3. Erabiltzailearen adina eta erantzuteko ahalmena hartu du aintzat ebaluazioa egitean.

        4. Egiaztapen-probak egin ditu.

        5. Emaitzak hobetzeko zuzenketak zehaztu ditu.

        6. Doikuntzak egin ditu eta azken emaitza egiaztatu du.

        7. Egindako lanaz eta helburuak betetzeaz arduratu da.

        8. Bere jarduerarekin lotutako gorabeherak ebazteko autonomia erakutsi du.

      5. Laguntza tekniko osagarria hautatzen du eta erabiltzailearen ezaugarriekin eta ingurunearekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Laguntza tekniko osagarriak deskribatu ditu.

        2. Banako faktoreak eta ingurunekoak identifikatu ditu.

        3. Laguntza tekniko osagarrien xedea identifikatu du.

        4. Laguntza tekniko osagarria zehaztu du.

        5. Laguntza tekniko osagarriaren eta erabiltzailearen entzumen-protesiaren arteko bateragarritasuna egiaztatu du.

        6. Laguntza tekniko osagarriaren funtzionamendu-parametroak egokitu ditu.

        7. Laguntza tekniko osagarriaren egokitzapenaren emaitza egiaztatu du.

      6. Erabiltzailearen gogobetetasuna ebaluatzen du, kalitate-protokoloak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bizi-kalitatea baloratzeko eskalen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

        2. Eskalak aplikazio-adinarekin eta helburuekin sailkatu ditu.

        3. Eskala bakoitza aplikatzeko protokoloa deskribatu du.

        4. Erabiltzailearen banako ezaugarrien arabera hautatu du eskala egokia.

        5. Kuantitatiboki eta kualitatiboki aztertu ditu emaitzak.

        6. Egokitzapen protesikoaren egokitzapena edo entzumen-laguntza teknikoak berraztertzeko beharra zehaztu du.

        7. Arrakasten eta porroten aurrean erantzukizuna erakutsi du.

    2. Edukiak:

      1. Ezarri ezin den entzumen-protesia hautatzea

        Hainbat kasutarako ezarri ezin diren entzumen-protesiak hautatzea.

        Ezarri ezin diren entzumen-protesien ezaugarri elektroakustikoak neurtzea.

        Aginduak, lan-protokoloak, fitxak eta fabrikatzaileen argibideak interpretatzea.

        Ezarri ezin diren entzumen-protesiak. Motak. Ezaugarriak eta zehaztapen teknikoak. Indikazioak eta kontraindikazioak.

        Entzumen-protesien ezaugarri elektroakustikoak. Neurtzeko teknikak. Arauak. Fitxa teknikoak.

        Protesiak agintzeko metodoak. Pronostikoa.

        Entzumen-sistema errehabilitatzeko metodo osagarriak.

        Zorroztasuna aginduak interpretatzean.

        Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa.

      2. Ezarri ezin den entzumen-protesia egokitzea.

        Ezarri ezin diren entzumen-protesiak zenbait pertsona motari egokitzeko teknikak aplikatzea.

        Entzumen-protesia programatzeko tresneria eta aplikazio informatikoak erabiltzea.

        Akoplagailu akustikoa aurrez doitzea.

        Egokitutako protesietan parametroak egiaztatzea eta protesiak birdoitzea.

        Ezarri ezin diren protesiak egokitzeko eta doitzeko teknikak. Tresneria eta aplikazio informatikoak. Teknologia eta prozedura berriak.

        Pertsonen ezaugarriak eta beharrak.

        Protesiak programatzeko parametroak. Akoplagailu akustikoa.

        Entzumen-protesia moldatzeko plana.

        Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa.

        Zuzentasuna pazienteekiko tratuan.

        Ikaskuntzarekiko interesa eta teknologia berrietara egokitzeko interesa.

      3. Ezarritako entzumen-protesien erregulazioa.

        Ezarritako entzumen-protesiak erregulatzeko teknikak aplikatzea.

        Ezarritako protesiak identifikatzea eta ezaugarriak deskribatzea.

        Inplante koklearren programazioa.

        Audiofono osteointegratuak doitzea.

        Erdiko belarriko inplanteak programatzea.

        Ezarritako entzumen-protesiak. Motak. Ezaugarriak. Oharpenak.

        Ezar daitezkeen entzumen-protesiak erregulatzeko teknikak. Informatika-sistemak eta -tresneria kudeatzea.

        Inplante koklearrak programatzeko teknikak. Materiala eta tresneria.

        Audiofono osteointegratuak doitzeko teknikak. Materiala eta tresneria.

        Erdiko belarriko inplanteak programatzeko teknikak. Materiala eta tresneria.

        Ordena eta doitasuna lan egitean.

        Erantzukizuna bere funtzioa betetzean.

        Ikaskuntzarekiko interesa eta teknologia berrietara egokitzeko interesa.

      4. Protesien egokitzapenaren emaitza egiaztatzea.

        Egiaztapen objektiboko probak egitea.

        Egiaztapen subjektiboko probak egitea.

        Zenbait irizpideren araberako egiaztapen-teknikak hautatzea.

        Emaitzen analisi kualitatiboa eta kuantitatiboa egitea.

        Egiaztapen-probak. Neurtu beharreko parametroak. Sailkapena. Oharpenak.

        Haurrengan eta pertsona helduengan egin beharreko egiaztapen-probak.

        Egiaztapen objektiboko probak. Tresneria.

        Egokitzapen fineko eta arazoak ebazteko prozesua.

        Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa.

        Ordena eta doitasuna lan egitean.

        Autonomia kontingentziak ebaztean.

        Erantzukizuna bere funtzioa betetzean.

      5. Laguntza tekniko osagarriak hautatzea.

        Laguntza tekniko osagarriak hautatzea eta zenbait pertsonarentzat egokitzea.

        Hautatutako laguntza egiaztatzea.

        Audiofonoarekin lotzen diren laguntza tekniko osagarriak, eta lotzen ez direnak. Ezaugarriak. Motak. Oharpenak. Hautatzeko irizpideak (banako faktoreak, faktore sozialak, besteak beste).

        Laguntza tekniko osagarriak egokitzeko sistemak.

        Autonomia kontingentziak ebaztean.

        Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa.

        Ikaskuntzarekiko interesa eta teknologia berrietara egokitzeko interesa.

      6. Erabiltzailearen gogobetetasunaren ebaluazioa.

        Gogobetetasun-mailak ebaluatzeko teknikak aplikatzea.

        Gogobetetasun-eskalak hautatzea, hainbat irizpideren arabera.

        Gogobetetasun-eskalen emaitzak aztertzea.

        Erabiltzaileekin komunikatzeko teknikak aplikatzea.

        Aplikazio orokorreko ebaluazio-eskalak. Ezaugarriak. Zenbait irizpideren (erabiltzailearen adinaren, helburuen, eta abar) araberako eskalak sailkatzea. Erabilera-protokoloak.

        Haurrentzako eskalak. Helduentzako eskalak. Adinekoentzako eskalak.

        Erabiltzaileekin komunikatzeko teknikak. Oinarrizko informazioa ematea.

        Erantzukizuna bere funtzioa betetzean.

        Autonomia kontingentziak ebaztean.

  6. lanbide-modulua: Hipoakusikoen arreta

    Kodea: 0204

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 99 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak:

      1. Entzumen-galeran jarrera eta egoera emozionalak hautematen ditu, psikologia orokorreko oinarrizko printzipioak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Entzumen-galerarekin lotzen diren jarrera eta egoera emozionalak deskribatu ditu.

        2. Haur hipoakusikoan eta haren familian ohikoenak diren jokabideak eta ezaugarri psikologikoak deskribatu eta sailkatu ditu.

        3. Entzumen-urritasuna duten nerabeen profil psikologikoa deskribatu du.

        4. Entzumen-galera duten pertsona helduen ezaugarri psikologikoak deskribatu ditu.

        5. Entzumen-galera duten adineko pertsonen profil psikologikoa deskribatu du.

        6. Entzumen-galera duen pertsonari eta haren familiari zuzendutako laguntza psikologikoko eta arretako jardunak hautatu ditu.

      2. Erabiltzaileari informatzen dio, eta protesiak egokitzeko plana deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Entzumen-protesiaren egokitzapenaren aurrean sortzen diren alderdi emozionalak identifikatu ditu.

        2. Erabiltzaileei informatzeko prozesuan komunikazio-teknikak deskribatu ditu.

        3. Hautemandako jarrera eta egoera emozionalen araberako komunikazio-teknika aplikatu du.

        4. Egokitzapen-prozesuaren sekuentzia deskribatu du.

        5. Protesia edo entzumen-laguntza teknikoa erabiltzeko eta mantentzeko jarraibideak definitu ditu.

        6. Erabiltzailearen jarraipena egiteko plana landu du.

        7. Erabiltzaileen beharrei erantzuteko interesa eta kezka azaldu du.

        8. Aditasuna, errespetua eta zuhurtzia erakutsi du.

      3. Entzumen-galera duten haurren eskola-elkarteari informatzen dio, eta ereduak eta jarduteko jarraibideak ematen dizkio.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Entzumen-galera duten haurren ikaskuntza-arazoak identifikatu ditu.

        2. Entzumen-galera duten haurrentzako hezkuntzako komunikazio-aukerak definitu ditu.

        3. Entzumen-galera duten haurrentzako hezkuntza-integrazioko ereduak deskribatu ditu.

        4. Guraso gorrak dituzten seme-alaba gorren eta entzuten duten gurasoak dituzten seme-alaba gorren egoera soziolinguistikoak deskribatu ditu.

        5. Entzumen-arrastoak aprobetxatzeko eta haur gorrengan ahozko hizkuntza garatzeko jardun-planak identifikatu ditu.

        6. Hezkuntza-arretan inplikatuta dauden beste profesional batzuekin harremanetan izateko jarraibideak deskribatu ditu.

        7. Hezkuntza-sistemarekin elkarlanean jarduteko interesa azaldu du.

      4. Paziente gorrarekin komunikatzen da, eta, horretarako, ahozko komunikazioarekiko hainbat komunikazio-sistema osagarri edo alternatibo erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak sailkatu ditu.

        2. Sistema bakoitzaren funtsak eta metodologia identifikatu ditu.

        3. Komunikaziorako aplikazio informatikoak deskribatu ditu.

        4. Erabiltzaileak erabilitako komunikazio-sistemak identifikatu ditu.

        5. Sistemetako bakoitzaren oinarrizko elementuak erabili ditu.

        6. Erabiltzaileari informazio eskuragarria emateko interesa erakutsi du.

      5. Entzumen-galerak errehabilitatzearen alorreko diziplinarteko taldeetan hartzen du parte eta dagozkion funtzioak ezagutzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Terminologia egokia erabili du.

        2. Entzuteko ezgaitasunaren sailkapena deskribatu du.

        3. Haurraren eta helduaren errehabilitazio-programan esku-hartzeko eremuak definitu ditu.

        4. Lanbide arteko taldeetako kideen osagaiak zehaztu ditu.

        5. Errehabilitazio-programan profesional bakoitzaren funtzioak identifikatu ditu.

        6. Lanbide arteko taldean parte hartzeko eta taldearekin elkarlanean jarduteko jarraibideak deskribatu ditu.

        7. Adeitasuna, zintzotasuna eta jarrera lagunkoia eta sentikorra erakutsi du.

      6. Txosten audioprotesikoak egiten ditu eta, horretarako, datu tekniko eta kliniko adierazgarriak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Txosten audiologikoen eta protesikoen ezaugarriak definitu ditu.

        2. Datu egokiak identifikatu ditu.

        3. Osasun-arloko terminologia teknikoa erabili du.

        4. Entzumen-galeraren eta proposamen audioprotesikoaren arabera idatzi du txostena.

        5. Datuak aurkezteko formatua hautatu du.

        6. Informazioa hedatzeko bideak definitu ditu.

        7. Argi eta modu ordenatuan, egituratuan eta zehatzean eman du informazioa.

        8. Lanbide-sekretua bermatzen duen protokoloari jarraitu dio.

    2. Edukiak:

      1. Entzumen-galerako jarrera eta egoera emozionalak hautematea.

        Entzumen-galera duten pertsonengan jarrera eta egoera emozionalak identifikatzea.

        Pertsona hipoakusikoengan eta horien familiakoengan ohikoenak diren jarrerak eta ezaugarri psikologikoak deskribatzea.

        Entzumen-galera duten pertsonen laguntza psikologikoko eta arretako jardunak hautatzea.

        Haur gorra. Haur gorren familia. Ohikoenak diren ezaugarri psikologikoak eta jokabide-ezaugarriak.

        Nerabezaroa eta entzumen-galera. Ohikoenak diren ezaugarri psikologikoak eta jokabide-ezaugarriak.

        Entzumen-galera duen pertsona heldua. Ohikoenak diren ezaugarri psikologikoak eta jokabide-ezaugarriak.

        Entzumen-galera duen adineko pertsona. Ohikoenak diren ezaugarri psikologikoak eta jokabide-ezaugarriak.

        Entzumen-galera duten pertsonei laguntzeko programa eta familian esku hartzeko programa.

        Terapia kognitiboko oinarrizko elementuak.

        Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa.

        Zorroztasuna eta doitasuna ondorioak ateratzean.

      2. Erabiltzaileari informatzea.

        Hainbat motatako erabiltzaileekin komunikatzeko teknikak aplikatzea.

        Aginduak, txostenak eta dokumentazioa interpretatzea, informazioak emateko.

        Erabiltzaileen jarraipen-plana egitea.

        Hainbat pertsonentzako informazio- eta komunikazio-teknikak.

        Protesi-egokitzapenerako plana eta jarraipena. Faseak.

        Protesiak erabiltzeko eta mantentzeko argibideak.

        Errespetua eta zuzentasuna hainbat pertsonarekiko tratuan.

        Diskrezioa datuak maneiatzean.

        Erabiltzaile bakoitzera egokitzeko interesa.

      3. Entzumen-galera duten haurren eskola-elkarteari informatzea.

        Eskola-elkarteko kideekin komunikatzeko teknikak aplikatzea.

        Eskola-elkarteko kideei informazioa emateko teknikak aplikatzea.

        Haur gorrak. Ikaskuntzaren arazoak. Egoera eta behar kognitiboak, sozioafektiboak eta hizkuntzalaritzaren arlokoak.

        Arreta goiztiarra. Jarduteko metodoak.

        Entzumen-galera duten haurrentzako hezkuntza-integrazioaren ereduak.

        Eskola-elkarteko kideekiko harreman-jarraibideak.

        Eskola-elkarteko kideekin elkarlanean jarduteko interesa.

        Diskrezioa datuen erabileran.

      4. Komunikazioa paziente gorrarekin

        .

        Entzumen-defizita duen pertsonak erabiltzen dituen komunikazio-sistemak identifikatzea.

        Hainbat pertsona gorrarekin komunikatzeko sistemen oinarrizko elementuak erabiltzea.

        Komunikaziorako sistema informatikoak erabiltzea.

        Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak. Sailkapena. Funtsak eta metodologia.

        Ezpainak irakurtzea. Daktilologia. Modabiko komunikazioa. Hitz osatua. Zeinuen hizkuntza.

        Komunikaziorako aplikazio informatikoak.

        Pertsona bakoitzari tratu egokia emateko interesa.

        Zuzentasuna eta adeitasuna erabiltzaileekiko tratuan.

      5. Entzumen-galera errehabilitatzeko diziplina arteko taldeetan esku hartzea.

        Diziplina arteko taldeetan parte hartzeko teknikak aplikatzea.

        Terminologia erabiltzea interpretatzea eta erabiltzea.

        Lanbide arteko taldeak eta gizarte-eragileak. Osagaiak. Eginkizunak. Parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko jarraibideak.

        Pertsona helduak eta haurrak errehabilitatzeko programetako esku-hartzeko eremuak.

        Errehabilitazioaren barruan audioprotesistak duen eginkizuna.

        Lanbide arteko komunikazioa. Teknikak eta baliabideak.

        Pertsonen lanarekiko errespetua.

        Lanbide-sekretua mantentzeko interesa.

        Zintzotasuna pertsonekiko tratuan.

      6. Txosten audioprotesikoak egitea.

        Txosten audioprotesikoak idaztea.

        Txosten audioprotesikoak interpretatzea.

        Osasun-arloko terminologia egokia interpretatzea eta erabiltzea.

        Informazioa emateko teknikak aplikatzea.

        Txostenak aurkeztea.

        Txosten audioprotesikoak. Protokoloak. Idazteko teknikak. Elementu eta datu egokiak. Terminologia.

        Txostenak aurkezteko teknikak. Txostenetako koherentzia.

        Informazioa helaraztea. Kanalak.

        Lanbide-sekretua mantentzeko interesa.

        Ordena eta argitasuna txostenak egitean eta azaltzean.

        Doitasuna datuak erregistratzean eta azaltzean.

        Datuen isilpekotasuna. Sekretu profesionala.

      7. lanbide-modulua: Entzumena eta hitzezko komunikazioa

        Kodea: 0205

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 80 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak:

          1. Ahots-produkzioan esku hartzen duten fonazio-aparatuaren osagaiak ezagutzen ditu, horien funtzioa identifikatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laringearen anatomia deskribatu du.

            2. Laringearen fisiologiaren mekanismoak zehaztu ditu.

            3. Fonoartikulazio-aparatuaren anatomia eta fisiologia deskribatu du.

            4. Ahotsaren produkzioari buruzko teoriak deskribatu ditu.

            5. Ahotsaren ezaugarri akustikoak zerrendatu ditu.

            6. Fonoartikulazio-aparatuaren anatomia ahotsaren produkzioarekin lotu du.

          2. Hizkuntzaren egiturazko elementuak deskribatzen ditu, eta pertsona hipoakusikoaren pertzepzio-ezaugarriekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Pertsona hipoakusikoaren komunikazioan duten garrantziaren arabera sailkatu ditu hizkuntzaren egiturazko elementuak.

            2. Hizketaren soinuak artikulazio-puntuaren arabera sailkatu ditu, eta entzumen-galera duten pertsonen ahozko adierazpenean gertatzen diren defizit nagusiak zehaztu ditu.

            3. Hizkuntzaren ezaugarri fonologikoak, fonetikoak eta erredundantziakoak deskribatu ditu.

            4. Pertsona hipoakustikoek gehien erabiltzen dituzten ahozko adierazpideekin lotzen diren hizkuntza-alderdiak azaldu ditu.

            5. Hizkuntzaren mailak sailkatu ditu.

            6. Hizkuntzaren garapenari buruzko teoriak zerrendatu ditu.

          3. Haur hipoakusikoarengan hizkuntza mintzatua eskuratzeko prozesu normalizatua identifikatzen du eta hizkuntza mintzatuaren garapen normalizatuarekin lotzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Entzuten duen haurrarengan gertatzen diren hizkuntzaren garapenaren ebaluazio-etapak definitu ditu.

            2. Estimuluek hizkuntza mintzatuaren garapenean duten eragina hartu du aintzat.

            3. Haur hipoakusikoarengan hizketak duen garapenarekin lotu du hipoakusiaren hasiera.

            4. Hipoakusia diagnostikatu den adinaren arabera eta esku hartu den adinaren arabera identifikatu ditu hizkuntza mintzatuaren garapenean sortzen diren eraginak.

            5. Hipoakusia motaren eta mailaren arabera hizkuntzaren garapenean gertatzen diren aldaketak deskribatu ditu.

            6. Haurrarengan gertatzen den garapen kognitiboa deskribatu du.

          4. Hizketaren soinuak identifikatzen ditu, eta soinu horietako bakoitzak entzumen-galerari dagokionez duen garrantzia zehazten du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Hizkuntza mintzatuaren ulergarritasuna definitzen duten elementu akustiko nagusiak azaldu ditu.

            2. Hizketaren soinuak espektro akustikoaren arabera sailkatu ditu, ulergarritasun-maila zehaztuz.

            3. Kurba audiometrikoa interpretatu du, eta entzumen-galeraren pertzepzio-patroiak behar bezala definitu ditu.

            4. Entzumen-ebaluazioan eragina duten faktore ez-patologikoak identifikatu ditu.

            5. Logoaudimetrian erabiltzen den hitzezko materialaren ezaugarriak deskribatu ditu.

            6. Hizketaren soinuen egitura akustikoa deskribatu du, eta hipoakusiaren hainbat mailatan eta motatan aginduzkoak diren mugak zehaztu ditu.

        2. Edukiak.

          1. Fonazio-aparatuaren osagaiak ezagutzen ditu.

            Fonazio- eta artikulazio-aparatuaren elementuak identifikatzea zenbait egituratan.

            Fonazio-aparatuaren elementuak irudikatzea.

            Ezaugarri anatomikoen eta funtzionalen eta sortutako ahotsaren arteko loturak deskribatzea.

            Laringea. Anatomia eta fisiologia.

            Fonoartikulazio-aparatua. Anatomia eta fisiologia.

            Artikulazio-organoak. Anatomia eta fisiologia. Ahots-kordak.

            Ahotsa. Ezaugarri akustikoak. Ahotsaren produkzioaren teoriak.

            Beste jakintza batzuk eskuratzeko interesa.

          2. Hizkuntzaren egiturazko elementuen deskribapena.

            Hizkuntzaren egiturazko elementuen sailkapena eta deskribapena.

            Hizketaren soinuen sailkapena.

            Ahozko komunikazioa. Hizkuntza eta komunikazioa. Hizkuntzaren mailak. Fonetika. Fonologia.

            Hizkuntza-zeinuaren ezaugarriak.

            Informazioa eta erredundantzia.

            Hizketaren soinuen artikulazio-sailkapena.

            Hizkuntzaren garapena. Teoriak.

            Beste jakintza batzuk eskuratzeko interesa.

          3. Hizkuntzaren garapena identifikatzea haur hipoakusikoarengan.

            Hizkuntzaren garapenaren urratsak identifikatzea.

            Hizkuntzaren garapenaren alderdi zehaztaileak identifikatzea.

            Hizkuntzaren garapen normalizatua deskribatzea.

            Hipoakusiaren ezaugarrien eta hizkuntzaren garapenaren artean dauden loturak deskribatzea.

            Entzumena eta hizkuntza mintzatuaren garapena. Garapenaren etapak entzuten duen haurrarengan eta haur hipoakusikoarengan.

            Lokuzio-aurreko gorreria eta hizkuntza mintzatuaren garapena.

            Haur gorraren ingurunea, haren garapenean garrantzi handikoa den faktore gisa. Estimulazioa hizkuntzaren garapenean.

            Hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko lotura. Garapen kognitiboa.

            Zuzentasuna haur hipoakusikoen tratuan.

            Ordena eta doitasuna lan egitean.

            Beste jakintza batzuk eskuratzeko interesa.

          4. Hizketaren soinuak identifikatzea.

            Hizketaren soinuen sailkapen akustikoa.

            Hizketaren soinuak identifikatzea.

            Kurba audiometrikoak interpretatzea.

            Hizketaren pertzepzioa. Etengabeko eta kategorien araberako pertzepzioa. Bokalen eta kontsonanteen pertzepzioa.

            Ulermena. Hitzak ezagutzea eta perpausak ulertzea. Testuinguruaren eraginak.

            Hizketaren transmisioa.

            Bokaleen eta kontsonanteen egitura akustikoa. Hizketaren soinuen sailkapen akustikoa. Pertzepzioaren mugak.

            Lana garatzeko erantzukizuna.

            Pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko interesa.

            Beste jakintza batzuk eskuratzeko interesa.

      8. lanbide-modulua: Protesi-audiologiako proiektua.

        Kodea: 0206

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 50 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak:

          1. Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta horiek bete ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu motaren arabera sailkatu ditu.

            2. Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, haien antolamendu-egitura eta sail bakoitzaren eginkizunak adierazita.

            3. Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

            4. Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

            5. Aurreikusitako eskaerei erantzuteko beharrezko proiektu mota identifikatu du.

            6. Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

            7. Zerga, lan eta arriskuen prebentzioaren arloko betebeharrak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

            8. Lortu nahi diren produkzio- edo zerbitzu-teknologia berriak sartzeko dauden diru-laguntzak edo bestelako laguntzak identifikatu ditu.

            9. Proiektua egiteko jarraituko den lan-gidoia prestatu du.

          2. Tituluan aditzera emandako konpetentziekin lotzen diren proiektuak diseinatzen ditu, horiek osatzen dituzten faseak barne hartuz eta garatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Proiektuan aztertuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

            2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

            3. Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu du.

            4. Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu, eta horien hedadura identifikatu du.

            5. Proiektua gauzatzeko beharrezko baliabide materialak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

            6. Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

            7. Proiektua abian jartzeko finantzaketa-beharrak identifikatu ditu.

            8. Proiektua diseinatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

            9. Proiektuari aplikatzekoak zaizkion legezko araudiak identifikatu ditu.

            10. Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

          3. Proiektua ezartzea edo gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Jarduerak sekuentziatu ditu, eta gauzatze-beharren arabera antolatu ditu.

            2. Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

            3. Jarduerak aurrera eramateko beharrezko baimenak identifikatu ditu.

            4. Jarduerak gauzatzeko prozedurak edo jardunbideak zehaztu ditu.

            5. Osatzearen berezko arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.

            6. Baliabide materialen eta pertsonalen eta gauzatzeko denboren esleipena planifikatu du.

            7. Hondakinen eta ingurumen-babesaren arloko jardunak zehaztu ditu.

            8. Osatzearen baldintzei erantzungo dien balorazio ekonomikoa egin du.

            9. Gauzatzeko edo osatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

          4. Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura zehaztu du.

            2. Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak zehaztu ditu.

            3. Jarduerak egitean ager daitezkeen gertakariak ebaluatzeko prozedura definitu du, baita horien konponbidea eta erregistroa ere.

            4. Baliabideetan eta jardueretan litezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, horiek erregistratzeko sistema barne dela.

            5. Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

            6. Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

            7. Hala badagokio, proiekturako baldintzen orria beteko dela ziurtatzeko sistema bat ezarri du.

          5. Proiektua aurkezten eta babesten du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.

            1. Proiektuaren memoria-dokumentua landu du.

            2. Haren aurkezpen bat prestatu du, IKTBak erabilita.

            3. Proiektuaren azalpena egin du, eta, horretarako, proiektuaren helburua eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta bertan jasotzen diren jardun-proposamenen aukeraketa justifikatu du.

            4. Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du, azalpena antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra izan dadin.

            5. Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.

      9. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

        Kodea: E200

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 40 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak:

          1. Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

            2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

            3. Enpresaren testuinguruan emandako ahozko argibideak ezagutu ditu eta adierazpenei jarraitu die.

            4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

            5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

            6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

            7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

            8. Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

            9. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

          2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

            2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

            3. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

            4. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

            5. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

            6. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

            7. Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

            8. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

            9. Profilarekin lotzen diren lanpostuak eta lanbideak identifikatu ditu.

            10. Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

            11. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

            12. Nork bere prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabilitako jarraibideen araberako Curriculum Vitaea egin du.

          3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak identifikatu ditu.

            2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

            3. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

            4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

            5. Beste herrialde batzuetako berezko balioak eta ohiturak identifikatu ditu, eta jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzeko.

        2. Edukiak:

          1. Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertzea eta sortzea.

            Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

            Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

            Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

            Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

            Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

            Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

            Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

            Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, boz pasiboaren erabilera, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

            Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

            Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

            Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

            Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

            Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

          2. Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea.

            Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

            Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

            Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

            Puntuazio-markak erabiltzea.

            Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

            Testu koherenteak lantzea.

            Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.

            Norberaren profilarekin lotzen den lan-eskaera egitea: curriculuma eta motibazio-gutuna.

            Euskarri telematikoak: fax, e-mail, burofax, web-orriak.

            Hizkuntzaren erregistroak.

            Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

            Europako Curriculum Vitaearen eredua.

            Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

            Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

            Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

          3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

            Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

            Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

            Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

            Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

            Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

      10. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

        Kodea: 0207

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 99 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak:

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

            2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

            3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

            4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

            5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

            6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

            7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

          2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

            2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

            3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

            4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

            5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

            6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

            7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

          3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

            2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

            3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

            5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

            6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

            7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

            8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

            10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

          4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

            2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

            3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

            4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

            5. Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

            6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

            7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

            8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

          5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

            2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

            3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

            4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

            5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

            6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

            7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

          6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

            2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

            3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

            4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

            5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

            6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

            7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

          7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

            2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

            3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

            4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

            5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

            6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

        2. Edukiak:

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua.

            Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

            Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

            Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

            Norberaren ibilbidea planifikatzea.

            Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

            Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

            Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

            Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

            Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

            Erabakiak hartzeko prozesua.

            Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

            Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

            Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

            Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

            Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

            Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

            Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

          2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

            Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

            Antolamendu-egiturak aztertzea.

            Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

            Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

            Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

            Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

            Lan-taldeen sorrera aztertzea.

            Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

            Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

            Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

            Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

            Gatazkaren definizioa: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

            Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

            Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

            Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

            Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

            Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

            Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

          3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

            Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

            Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

            Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

            Nomina interpretatzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

            Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

            Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

            Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

            Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

            Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

            Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

            Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

            Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

            Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

            Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana

            Lana arautzearen beharra baloratzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

            Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

            Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

            Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

          4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

            Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

            Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

            Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

            Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

            Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

            Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

            Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

            Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

            Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

          5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

            Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

            Arrisku-faktoreak aztertzea.

            Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

            Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

            Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

            Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

            Arrisku profesionalaren kontzeptua.

            Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

            Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

            Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

            Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

            Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

            Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

            Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

          6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

            Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

            Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

            Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

            Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

            Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

            Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

            Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

            Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

            Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

            Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

            Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

            Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

            Prebentzioaren plangintza enpresan.

            Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

            Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

            Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

            Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

            Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

          7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

            Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

            Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

            Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

            Larrialdi-egoerak aztertzea.

            Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

            Langileen osasuna zaintzea.

            Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

            Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

            Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

            Seinale motak.

            Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

            Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

            Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

      11. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

        Kodea: 0208

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 60 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak:

          1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

            2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

            3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

            4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

            5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

            6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

            7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

          2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

            2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

            3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

            4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

            5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

            6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

            7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

            8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

          3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

            2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

            3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

            4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

            5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

            6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

            7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

            8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

            9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

            10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

            11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

            12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

          4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

            2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

            3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

            5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

            6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

        2. Edukiak:

          1. Ekimena.

            Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

            Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

            Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

            Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

            Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

            Enpresaburuaren kontzeptua.

            Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

            Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

            Ekintzaileen arteko lankidetza.

            Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

            Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

            Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

            Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

            Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

          2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena

            Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

            Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

            Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

            Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

            Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

            Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

            Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

            Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

            Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

            Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

            Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

            Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

            Genero-berdintasuna errespetatzea.

            Enpresa-etika baloratzea.

          3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

            Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

            Produkzio-plana prestatzea.

            Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

            Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

            Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

            Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

            Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

            Zerga-arloa enpresetan.

            Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

            Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

            Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

            Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          4. Administrazio-funtzioa.

            Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

            Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

            Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

            Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

            Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

            Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

            Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

            Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

      12. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

        Kodea: 0209

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 360 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak:

          1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek lortutako produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

            2. Organigramak abiapuntu izanik, kalitate-kontroleko sailaren eta enpresako gainerako sailen arteko erlazio organikoak eta funtzionalak interpretatu ditu.

            3. Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak eta zerbitzu-zorroa, besteak beste.

            4. Zerbitzuak egiteko lan-prozedurak identifikatu ditu.

            5. Giza baliabideen konpetentziak enpresaren jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

            6. Sareko elementu bakoitzak enpresaren jardueraren garapenean duen garrantzia interpretatu du.

            7. Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean izan dezaketen eragina aztertu du.

            8. Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.

            9. Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak adierazi ditu.

          2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta ezarritako enpresako prozeduren arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

              Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

              Jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia...) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna).

              Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

              Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

              Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

              Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

              Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

            2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

            3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

            4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

            5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

            6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

            7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

            8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

            9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

            10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

          3. Erabiltzailearekin, haren ingurunearekin eta lan-taldeko kideekin komunikatzen da, komunikazio-teknikak aplikatuz, eta protesia egokitu ahal izateko beharrezko informazioa lortzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Erabiltzaileari arreta eskaini dio eta tratu egokia eman dio.

            2. Egokitzapen protesikorako baliagarriak diren datu pertsonalak, medikoak eta audioprotesikoak hartu ditu.

            3. Protesiaren aginduak beharrezko datuak biltzen dituela egiaztatu du.

            4. Komunikazio irekia mantendu du kabineteko profesionalekin eta diziplina arteko taldeko profesionalekin.

            5. Erabiltzailearen jarrera eta egoera emozionalak aintzat hartu ditu.

            6. Entzumen-galera duen erabiltzailearekin audioprotesia duenarekin eta ez duenarekin komunikatzeko teknikak aplikatu ditu.

            7. Entzumen-galera duten pertsonen eta haien familien elkarteek pertsona horiek gizarteratzeko duten garrantzia baloratu du.

            8. Entzumen-galera duten pertsonentzat hezkuntza-mailetan dauden aukerak identifikatu ditu.

            9. Pertsona hipoakusikoentzako lanbide-ibilbideak egiteko lanetan hartu du parte, betiere legeriaren arabera (minusbaliatuak gizarteratzeko legea eta haren eguneratzea).

          4. Audioprotesi-kabinetea kudeatzen du eta eragiketa administratiboak egiten ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Erabiltzaileen fitxategia euskarri egokian antolatu du.

            2. Kabinetean ezarritako prozeduren arabera artxibatu du dokumentazioa.

            3. Materialen izakinen maila kabinetearen beharrak estaltzeko egokia dela egiaztatu du.

            4. Eskariak ezarritako moduan eta unean egin ditu.

            5. Materiala biltegiratu du edo dagokion arloari banatu dio.

            6. Produktu audioprotesikoen aurrekontuak landu ditu eta produkzio-kostuak ebaluatu ditu.

            7. Datu-basea abiapuntu izanik, jardueren txostenak eta laburpenak lortu ditu.

          5. Protesirik egokiena identifikatzen du eta entzumen-galera duen pertsonaren datu anatomosentsorialak interpretatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kanpo-belarriaren miaketa egin du otoskopio bidez.

            2. Proba audiologikoak egitea eragozten duen patologia identifikatu du.

            3. Audiologia-proben bitartez, belarriaren funtzionalitatea ebaluatu du.

            4. Datu klinikoak erregistratu eta ebaluatu ditu.

            5. Egokitzapenaren helburu elektroakustikoak kalkulatu ditu preskripzio-metodo baliagarri baten bitartez.

            6. Egokitzapenaren ezaugarriak hautatu ditu.

            7. Hautatutako protesiaren ezaugarri elektroakustikoak egiaztatu ditu.

            8. Erabiltzaileari errespetuzko tratu etikoa eman dio.

          6. Entzumen-protesiak egin eta konpontzen ditu, betiere ezarritako protokoloen arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Prozedura bakoitzerako material eta tresneria egokiak hautatu ditu.

            2. Egokigailu anatomikoa edo entzumenerako babeskia egiteko belarri-arrastoak hartu ditu.

            3. Belarri-arrastoa moldearen edo entzumenerako babeskiaren arabera prestatu du.

            4. Egokigailu anatomikoaren edo entzumenerako babeskiaren araberako polimerizazioko edo bulkanizazioko teknikak erabili ditu.

            5. Egokigailu anatomiko edo entzumenerako babeski bakoitzerako mekanizazio eta akaberako prozedurak bete ditu.

            6. Egokigailu anatomikoen eta entzumenerako babeskien eraginkortasuna egiaztatu du.

            7. Gailu akustikoak edo elektroakustikoak muntatu ditu egokigailu anatomikoetan eta entzumenerako babeskietan.

            8. Egin beharreko aldaketak eta konponketak zehaztu ditu.

            9. Entzumen-protesiak eta laguntza teknikoak berregokitzeko eta konpontzeko teknikak aplikatu ditu.

            10. Amaierako kalitate-kontrola egin du.

          7. Entzumen-protesiak eta laguntza teknikoak egokitzen ditu, eta erabiltzailearen araberako jardun-protokoloak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Hautatutako protesiaren akoplagailu akustikoan aurretiazko doikuntzak egin ditu.

            2. Egokitzeko, jarraipena egiteko eta protesia erabiltzeko prozesuaren faseak modu ulergarrian azaldu ditu.

            3. Entzumen-protesia aplikatzearen onurei buruzko aholkuak jaso ditu.

            4. Entzumen-protesietako parametroen balioak doitu ditu.

            5. Ezar daitezkeen entzumen protesiak programatu ditu.

            6. Entzumen-laguntza teknikoak hautatu eta egokitu ditu.

            7. Entzumen-protesiak eta laguntza teknikoak egokitzearen emaitza egiaztatu du, proba objektiboen eta subjektiboen bitartez.

            8. Probetan lortutako emaitzen arabera aldaketak egin ditu egokitzapenean.

            9. Egokitzapen protesikoaren errendimendua baliozkatu du.

            10. Lanbide-jarduneko erantzukizuna frogatu du.

          8. Protokoloak aplikatuta soinu-mailak neurtzen ditu eta zarataren aurkako babes-neurriak gomendatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Erabiltzailearen ingurune zaratatsuaren ezaugarri soziolaboralak identifikatu ditu.

            2. Ingurune soziolaboralaren poluzio akustikoak eragindako erabiltzailearen entsumen-nahasteak zehaztu ditu.

            3. Erabiltzaileei banako soinu-babeserako elementuen berri eman die.

            4. Erabiltzaileak erabiltzen dituen soinu-babeserako banako elementuen eraginkortasuna egiaztatu du.

            5. Erabiltzaileak erabiltzen dituen soinu-babeserako banako elementuen mantentze-lanak egin ditu.

            6. Poluzio akustikorako esposizioa murrizten duten ohituretan trebatu du pertsona.

  1. atala. Espazioak

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA Azalera (m²)

    30 ikasle Azalera (m²)

    20 ikasle

    Balio anitzeko gela 60 40

    Entzumen-probak egiteko aretoa 45 45

    Laborategi tekniko elektroakustikoa 60 45

    Produktu audioprotesikoen lantegia 60 45

  2. atala. Ekipamenduak

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA EKIPAMENDUA

    Balio anitzeko gela Ekipo informatikoak

    Interneterako eta Intraneterako konexioa

    Pazienteen datuak eta osasun-arloko dokumentazioa kudeatzeko sistema informatikoak

    Protesi-audiologiako kabineteak kudeatzeko sistema informatikoak

    Komunikaziorako sistema alternatiboak erabiltzeko sistema informatikoak

    Irudiak eta audioak erreproduzitzeko multimedia-tresnak

    Komunikazio-sistemak praktikatzeko materialak eta ispiluak

    Entzumen-probak egiteko aretoa Otoskopioak. Bideotoskopioak

    Diapasoiak

    Inpedantziometroa

    Audiometroak

    Potentzia-anplifikadorea eta kanpoko bozgorailuak

    Audio-erreproduzitzailea

    Jostailu kalibratuak

    Otoemisio akustikoetako tresneria

    Miaketa-tresnerietan erabiltzeko softwarea eta ordenagailua

    1. klaseko sonometro profesionala

      Belarriaren, laringearen, hezur-buruaren, nerbio-sistema zentralaren eta arnasa-aparatuaren maketak

      Laborategi tekniko elektroakustikoa Soldadura-estazioak

      Audiofonoen analizagailua, belarri errealean neurketak

      Punta fineko soldagailuak

      PCrako osziloskopioa

      Elektronika analogikoko eta digitaleko entrenatzaileak

      Eskuzko zirkuitu inprimatuak lantzeko tresneria

      Argia duten 2X lupa binokularrak

      Argia duten mahai gaineko lupak

      Dremel motako zulagailuak, euskarri bertikala dutenak

      1. 12V, 2 A elikatze-iturriak

        2 motako sonometroak, neurtzeko osagarriak eta kalibratzaileak dituztenak

        Datu akustikoak erregistratzeko, tratatzeko eta irudikatzeko aplikazio informatikoak

        Banako dosimetroak

        Zarata akustikoko iturria

        Elektronika analogikoko eta digitaleko softwarea

        Ekipo informatikoak

        Audiofonoak eta entzumen-inplanteak programatzeko aplikazio informatikoak

        Programazio-simulagailuak

        Entzumen-protesien funtzionamendua simulatzeko aplikazio informatikoak

        Ezarri ezin diren entzumen-protesi errealak eta maketak.

        Ezar daitezkeen entzumen-protesien maketak

        Espektro-analizagailuaren softwarea

        Entzumen-protesien ordezko piezak

        Produktu audioprotesikoen lantegia Muflak

        Lurrun-andelak

        Leungailuak

        Entzumen-protesietarako argizari-urgailuak

        Gelagailuak

        Argi-polimerizagailuak Argia polimerizatzeko pistola

        Leuntzeko mikromotorrak

        Aurreko esmerilatzailea

        Injekzio-pistolak

        Babes ultramoreko betaurrekoak

        Eskuzko otoskopioak

        Miaketa linterna otologikoak

        Ultrasoinu-bainua.

  1. atala: Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena protesi-audiologiako heziketa-zikloko lanbide-moduluetan

    LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN

    ESPEZIALITATEA KIDEGOA

    0199 Entzumen-ezaugarri anatomosentsorialak Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0200 Audioprotesietako teknologia elektronikoa Ekipo elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0201 Akustika eta soinu-babeseko elementuak Diagnostiko klinikoko prozesuak eta produktu ortoprotesikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0202 Entzumenenerako babeskiak eta moldeak egitea Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak

    Irakasle espezialista Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0203 Entzumen-protesiak aukeratzea eta egokitzea Diagnostiko klinikoko prozesuak eta produktu ortoprotesikoak

    Irakasle espezialista Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0204 Hipoakusikoen arreta Diagnostiko klinikoko prozesuak eta produktu ortoprotesikoak

    Irakasle espezialista Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0205 Entzumena eta hitzezko komunikazioa Diagnostiko klinikoko prozesuak eta produktu ortoprotesikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0206 Protesi-audiologiako proiektua Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    Diagnostiko klinikoko prozesuak eta produktu ortoprotesikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    E200 Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0207 Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0208 Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0209 Lantokiko prestakuntza Diagnostiko klinikoko prozesuak eta produktu ortoprotesikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak

    Ekipo elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako

    KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Laneko prestakuntza eta orientabidea

    Enpresa-zientzietan diplomaduna.

    Lan-harremanetan diplomaduna.

    Gizarte-lanean diplomaduna.

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoko prozedurak Audioprotesiko goi-mailako teknikaria. *

    (* Heziketa-ziklo honetako honako lanbide-moduluak soilik emateko: 0202 Entzumenenerako babeskiak eta moldeak egitea; eta 0203 Entzumen-protesiak aukeratzea eta egokitzea)

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat

    LANBIDE MODULUAK TITULAZIOAK

    0199 Entzumen-ezaugarri anatomosentsorialak Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    0202 Entzumenenerako babeskiak eta moldeak egitea Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    0203 Entzumen-protesiak aukeratzea eta egokitzea

    0206 Protesi-audiologiako proiektua Audioprotesiko goi-mailako teknikaria.

    0200 Audioprotesietako teknologia elektronikoa Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Produktu elektronikoen garapeneko goi mailako teknikaria

    0201 Akustika eta soinu-babeseko elementuak Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    E200 Ingeles teknikoa Ingeles filologian lizentziaduna

    0204 Hipoakusikoen arreta

    0205 Entzumena eta hitzezko komunikazioa

    0206 Protesi-audiologiako proiektua

    0207 Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0208 Enpresa eta ekimen sortzailea Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

Kabinete audioprotesikoa administratzea eta kudeatzea 0208 Enpresa eta ekimen sortzailea

Entzumen-ezaugarri anatomosentsorialak 0199 Entzumen-ezaugarri anatomosentsorialak

Audioprotesiari aplikatutako elektronika 0200 Audioprotesietako teknologia elektronikoa

Akustika 0201 Akustika eta soinu-babeseko elementuak

Audoiprotesiak egitea eta konpontzea 0202 Entzumenenerako babeskiak eta moldeak egitea

Entzumen-protesiak aukeratzea eta doitzea 0203 Entzumen-protesiak aukeratzea eta egokitzea

Laneko prestakuntza eta orientabidea 0207 Laneko prestakuntza eta orientabidea

Enpresa txikien administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea 0208 Enpresa eta ekimen sortzailea

Lantokiko prestakuntza 0209 Lantokiko prestakuntza

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin.

    KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA

    UC0382_3: Kabinete audioprotesikoa kudeatzea. 0208 Enpresa eta ekimen sortzailea

    UC0383_3: Entzumen-ezaugarri anatomosentsorialak aztertzea. 0199 Entzumen-ezaugarri anatomosentsorialak

    UC0384_3: Entzumen-protesiak hautatzea eta egokitzea. 0203 Entzumen-protesiak aukeratzea eta egokitzea

    UC0385_3: Egokigailu anatomikoak, babeskiak eta entzumen-protesiak egitea. 0202 Entzumenenerako babeskiak eta moldeak egitea

    UC0386_3: Entzumen-protesiak konpontzea. 0200 Audioprotesietako teknologia elektronikoa

    UC0387_3: Soinu-mailak neurtzea eta zarataren aurkako babesak gomendatzea. 0201 Akustika eta soinu-babeseko elementuak

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

    LANBIDE MODULUA KONPETENTZIA ATALA

    0199 Entzumen-ezaugarri anatomosentsorialak UC0383_3: Entzumen-ezaugarri anatomosentsorialak aztertzea.

    0200 Audioprotesietako teknologia elektronikoa UC0386_3: Entzumen-protesiak konpontzea.

    0201 Akustika eta soinu-babeseko elementuak UC0387_3: Soinu-mailak neurtzea eta zarataren aurkako babesak gomendatzea.

    0202 Entzumenenerako babeskiak eta moldeak egitea UC0385_3: Egokigailu anatomikoak, babeskiak eta entzumen-protesiak egitea.

    0203 Entzumen-protesiak aukeratzea eta egokitzea UC0384_3: Entzumen-protesiak hautatzea eta egokitzea.

    0208 Enpresa eta ekimen sortzailea UC0382_3: Kabinete audioprotesikoa kudeatzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.