Arautegia

Inprimatu

73/2010 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Karrozeriako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2710
  • Xedapen-zk.: 73
  • Xedapen-data: 2010/03/02
  • Argitaratze-data: 2010/05/27

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1. artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, errege dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Otsailaren 8ko 176/2008 Errege Dekretuak Karrozeriako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Azken arau horrek, hain zuzen ere, ordezkatzen du uztailaren 22ko 1650/1994 Errege Dekretuak ezarritako Karrozeriako teknikariaren tituluaren erregulazioa.

Bestetik, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Karrozeriako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Karrozeriako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen otsailaren 8ko 176/2008 Errege Dekretuaren babesean.

Karrozeriako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Karrozeriako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Karrozeriako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Karrozeria.

Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

Kodea: INSN-3 (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: ibilgailuen konponketa-lanak egitea, osagarriak muntatzea eta transformazioak egitea, karrozeriaren, xasisaren, kabinaren eta ekipoen edo tresnen esparruetan, ezarritako prozeduretara eta denboretara egokituta, eta kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Konponketa-prozesuak zehaztea, eskuliburuetan eta katalogoetan jasotako informazio teknikoa interpretatuta, lanbide-jardun egokiaren arabera.

    2. Ibilgailuen egituretan deformazioak aurkitu eta diagnostikatzea, ezarritako prozedurei eta lanbide-jardun egokiari jarraituz.

    3. Lotura desmuntagarrien bidez muntatuta dauden ibilgailuaren karrozeriako elementuak ordezkatu eta doitzea.

    4. Karrozeriaren elementu metalikoak eta sintetikoak konpontzea, ezarritako teknikak eta prozedurak erabilita.

    5. Karrozeriaren elementuak edo horien zati batzuk ordezkatu eta doitzea, lotura finkoen bidez eta teknika egokiak aplikatuta.

    6. Ibilgailuaren gainazalak prestatu, babestu eta txukuntzea, zehaztutako prozedurak erabilita.

    7. Karrozeriaren egitura-elementu finkoak konpontzea, eskatutako ekipoak erabilita eta teknika egokiak aplikatuta.

    8. Bere esku-hartzeen emaitzak egiaztatzea eta fabrikatzaileak ezarritako kalitate-estandarrekin alderatzea.

    9. Makinen eta ekipoen lehen mailako mantentze-lanak egitea, mantentze-fitxaren eta ezarritako maiztasunaren arabera.

    10. Laneko eta ingurumenerako arriskuen prebentzioa aplikatzea, araudiak ezarritakoaren arabera.

    11. Enpresaren helburuak betetzea, lan-taldearekin elkarlanean aritzea, eta erantzukizunaren eta tolerantziaren printzipioen arabera jardutea.

    12. Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

    1. Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek sorrarazitako lan-egoera berrietara eta lanpostuetara egokitzea.

    2. Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

    3. Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

    4. Enpresa txiki bat sortzea eta kudeatzea, eta produktuen bideragarritasuna, produkzioaren plangintza eta merkaturatzea aztertzea.

    5. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritikoaz eta erantzukizunez.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko Kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. TMV044_2: Ibilgailuen pintura (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      " UC0122_2: Ibilgailuen gainazalak prestatu, babestu eta berdintzea.

      " UC0123_2: Gainazalak txukuntzea.

    2. TMV046_2: Ibilgailuen karrozeriaren egiturazkoak ez diren elementuak mantentzea (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      " UC0127_2: Ibilgailuen elementu mugigarriak ordezkatu eta/edo konpontzea.

      " UC0128_2: Elementu metalikoak eta sintetikoak konpontzea.

      " UC0129_2: Ibilgailuen egiturazkoak ez diren elementuak osorik edo zati batean ordezkatu eta/edo konpontzea.

    3. TMV045_2: Ibilgailuen karrozeriaren egiturak mantentzea (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      " UC0124_2: Ibilgailuaren elementu finkoak osorik edo zati batean ordezkatzea.

      " UC0125_2: Ibilgailuen egitura konpontzea.

      " UC0126_2: Elementu metalikoak konformatzea eta garrantzizko berrikuntzak egitea.

  1. Lanbide-irudi honek ibilgailuak eraiki eta mantentzeko industrietan egiten du lan, karrozeriaren arloan, automobilen, ibilgailu astunen, traktoreen, nekazaritzako makineriaren, erauzpen-industrietako makineriaren, eraikuntzako makineriaren, obra publikoetako makineriaren eta trenetako makineriaren azpisektoreetan, eta bestelako produkzio-sektoreetan, honako lan hauek egiten: txapa-lanak; erauzpen-industrietako lanak; karrozerien transformazioak eta egokitzapenak; nekazaritzako eta eraikuntzako makineria-ekipoen, eta ibilgailu astunen egokitzapenak eta muntaia; eta zuntz-elementuen, konposatuen eta pinturaren elementuak eraiki eta konpontzea.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    " Txapista konpontzailea: automobilen karrozeria, ibilgailu astunena, traktoreena, nekazaritzako makineriarena, erauzpen-industrietako makineriarena, eraikuntza eta obra publikoetako makineriarena, eta tren-materialarena.

    " Beiren instalatzailea eta osagarrien muntatzailea.

    " Pintatzailea: automobilen karrozeria, ibilgailu astunena, traktoreena, nekazaritzako makineriarena, erauzpen-industrietako makineriarena, eraikuntza eta obra publikoetako makineriarena, eta tren-materialarena.

Heziketa-zikloaren irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Informazioa eta, oro har, hizkuntza sinbolikoa interpretatzea, horiek karrozeriaren arloko mantentze- eta konponketa-lanekin lotuta, egin beharreko zerbitzua ezaugarritzeko.

    2. Beharrezko makinak, tresnak, erremintak eta segurtasun-baliabideak hautatzea, haien ezaugarriak eta aplikazioak identifikatuta, karrozeriaren arloan mantentze-prozesuak egiteko.

    3. Deformazioak identifikatzea eta horiek konpontzeko aukerak aztertzea, birkonformazio-prozesua zehazteko.

    4. Elementu metalikoak eta sintetikoak konformatzeko teknikak aztertzea, eta horiek azken produktuaren ezaugarriekin lotzea.

    5. Lotura-metodoak identifikatzea, eta horiek elementu finkoak eta mugigarriak lotu eta mihiztatzeko beharrezko erresistentzia- eta funtzionaltasun-ezaugarriekin lotzea.

    6. Korrosioaren aurkako babes-prozedurak, eta zuzenketa geometrikoak eta gainazalenak egitekoak ezaugarritzea, eta ibilgailuaren gainazalak babestu, prestatu eta berdintzeko etapen sekuentzia identifikatzea.

    7. Kolorimetria-arauak deskribatzea eta horiek bilatutako kolorearekin lotzea, zehaztutako ezaugarrietako pinturak prestatzeko.

    8. Baliabide aerografikoen eta pintura-kabinaren funtzionamendua ezaugarritzea, eta horiek bilatutako azken itxurarekin lotzea, ibilgailuen gainazalak txukuntzeko eta horien akatsak konpontzeko.

    9. Egitura-kotak zehaztea eta ibilgailu-fabrikatzaileen ezaugarrien fitxetan jasotako zehaztapen teknikoekin lotzea, deformazioak zehazteko.

    10. Tenkatzeko ekipoak eta osagarriak aztertzea eta horien aplikazioak antzematea, ibilgailuen egiturak konformatzeko.

    11. Laneko eta ingurumenerako arriskuen prebentzio-teknikak deskribatzea, eta zehaztutako kasuetan abian jarri beharreko ekintzak identifikatzea, arau estandarizatuen arabera jokatzeko.

    12. Produkzio-prozesu batean lan-jarduerak baloratzea eta produkzio-helburuak lortzeko horiek prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea.

    1. Ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, lan-ibilbidea kudeatzeko.

    2. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

    3. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Elementu mugigarriak.

    2. Elementu metalikoak eta sintetikoak.

    3. Elementu finkoak.

    4. Gainazalen prestaketa.

    5. Ibilgailuen egitura-elementuak.

    6. Gainazalak txukuntzea.

    7. Oinarrizko mekanizazioa.

    8. Ingeles teknikoa.

    9. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    10. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    11. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzaren moduluari dagokionez, bigarren kurtsoaren azken 12 asteetan emango da. Modulu hori egin ahal izateko, ikastetxean egindako lanbide-modulu guztietan ebaluazio positiboa lortu behar da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.

Karrozeriako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Erdi-mailako beste edozein heziketa-ziklotan zuzenean sartzeko.

  2. Karrozeriako teknikariaren tituluak aukera emango du, hemezortzi urte beteta izanez gero eta dagokion salbuespenaren kaltetan izan gabe, lanbide-arlo bereko heziketa-zikloetan proba bidez sartzeko; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen Batxilergoaren modalitate berekoak direnean.

  3. Karrozeriako teknikariaren tituluak aukera emango du Batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikariaren ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. Enpresa eta ekimen sortzailea modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  6. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-unitate guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  7. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari laguntzailearen tituluek otsailaren 8ko 176/2008 Errege Dekretuan ezarritako Karrozeriako teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    Automobilen txapa-konpontzailea (Metala).

    Txapa eta pintura (Metala).

    Automobilen karrozeria (Automozioa).

    Karrozeria (Automozioa).

    Ibilgailuen txapa eta pintura (Automozioa).

  2. Uztailaren 22ko 1650/1994 Errege Dekretuak ezarritako Karrozeriako teknikariaren tituluak otsailaren 8ko 176/2008 Errege Dekretuan ezarritako Karrozeriako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Errege-dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

  4. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, otsailaren 8ko 176/2008 Errege Dekretuan biltzen diren elementuek ez dute osatzen inolako lanbide-titulaturen jardunaren erregulazioa.

    Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa

0254 1. Elementu mugigarriak 231 1.a

0255 2. Elementu metalikoak eta sintetikoak 231 1.a

0256 3. Elementu finkoak 231 1.a

0257 4. Gainazalen prestaketa 231 2.a

0258 5. Ibilgailuen egitura-elementuak 198 1.a

0259 6. Gainazalak txukuntzea 231 2.a

0260 7. Oinarrizko mekanizazioa 66 1.a

E100 8. Ingeles teknikoa 33 1.a

0261 9. Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 2.a

0262 10. Enpresa eta ekimen sortzailea 63 2.a

0263 11. Lantokiko prestakuntza 380 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua: Elementu mugigarriak

    Kodea: 0254

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 231 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Elementu mugigarri torlojutuak, grapatuak eta errematxatuak muntatzen ditu, beharrezko teknikak eta prozedurak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Beharrezko dokumentazio teknikoa interpretatu du eta esku hartzen duten parametroak zehaztu ditu.

        2. Ibilgailuetan erabiltzen diren hari motak identifikatu ditu.

        3. Errematxe motak lotu beharreko materialekin erlazionatu ditu.

        4. Muntatu beharreko ordezko elementua behar bezala kokatu du, elementu torlojutuen edo errematxatuen bidez ondoren haiek finkatzeko.

        5. Muntatu beharreko elementuak finkatzeko torlojuetarako beharrezko tresnak erabili ditu.

        6. Muntatu beharreko elementuak finkatzeko torlojuetarako beharrezko estutze-momentuak aplikatu ditu.

        7. Jantzi eta osagarri grapatuak desmuntatu eta muntatu ditu, eta lotzeko grapak beharrezko erremintekin banandu ditu.

        8. Egindako zulaketaren kotak eta perdoiak kontuan izanda jarri ditu errematxeak.

        9. Muntatutako elementuaren amaierako eraginkortasuna egiaztatu du.

        10. Landutako elementuak maneiatu eta muntatzen arreta berezia erakutsi du.

      2. Elementu mugigarri itsatsiak muntatu ditu, beharrezko teknikak eta prozedurak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lekeda, azeleratzaile eta masilla motak sailkatu ditu, eta, motaren arabera, lotu beharreko materialekin erlazionatu ditu.

        2. Elementu itsatsiak ezarritako eragiketa-sekuentziaren arabera desmuntatu ditu.

        3. Elementu itsatsien lotura-eremuak behar bezala prestatu ditu.

        4. Elementu itsatsiak lotzeko produktuen nahasteak egitean, fabrikatzailearen zehaztapenak bete ditu.

        5. Elementu itsatsiak lotzeko produktuak behar bezala aplikatu ditu.

        6. Elementuak itsatsi ditu eta beharrezko kalitatea lortu du.

        7. Beira itsatsiak eta ziriztatuak ordezkatu ditu, ezarritako prozedurak aplikatuta.

        8. Eragiketa guztiak dokumentazio teknikoan adierazitako zehaztapenen arabera egin ditu.

        9. Muntatutako elementuaren amaierako eraginkortasuna egiaztatu du.

        10. Egindako eragiketa guztietarako ezarritako segurtasun-neurriak bete eta errespetatu ditu.

      3. Esekidura-, direkzio- eta galga-sistemen elementu mekanikoak ordezkatzen ditu. Horretarako, desmuntatu eta muntatzeko zehaztapenak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Esekidura-sistemaren osagai bakoitzak dituen eginkizunak deskribatu ditu.

        2. Direkzio-sistemaren osagai bakoitzak dituen eginkizunak deskribatu ditu.

        3. Balazta-sistemaren osagai bakoitzak (esku-balazta barne dela) dituen eginkizunak deskribatu ditu.

        4. Beharrezko dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        5. Beharrezko ekipoak eta baliabideak hautatu ditu.

        6. Lan-metodoa aukeratu du eta esku hartzen duten parametroak zehaztu ditu.

        7. Karrozerian jasandako deformazioen eragina izan duten esekidura-, direkzio- eta balazta-sistemen elementu sinpleak desmuntatu, muntatu eta ordezkatu ditu.

        8. Egindako lanetan, lotura mota bakoitzerako tresna egokiak erabili ditu.

        9. Ezarritako estutze-momentuak aplikatu ditu.

        10. Ezarritako doikuntzak egin ditu.

        11. Lasaierarik zaratarik eta bibraziorik ez dagoela egiaztatu du.

        12. Eragiketak dokumentazio teknikoan adierazitako zehaztapenen arabera egin ditu.

        1. Elementuaren amaierako eraginkortasuna egiaztatu du.

        2. Eragiketak ezarritako segurtasun-arau pertsonalak eta ingurumenekoak betez egin ditu.

      4. Hozte-, sarrera- eta ihes-sistemen elementu mekanikoak ordezkatzen ditu. Horretarako, zehaztapen teknikoak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Motorraren hozte-, sarrera- eta ihes-sistemen osagai bakoitzak dituen eginkizunak deskribatu ditu.

        2. Beharrezko dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        3. Beharrezko ekipoak eta baliabideak hautatu ditu.

        4. Lan-metodoa aukeratu du eta esku hartzen duten parametroak zehaztu ditu.

        5. Hozte-, sarrera- eta ihes-sistemen elementu sinpleak desmuntatu, muntatu eta ordezkatu ditu.

        6. Likido hoztailea berritu du.

        7. Hozte-sistemaren zirkuituan ihesik ez dagoela egiaztatu du.

        8. Hozte-zirkuituaren funtzionamendu-tenperatura egiaztatu du.

        9. Ihes- eta sarrera-multzoan ihesak, aire-hartuneak eta bibrazioak saihesteko beharrezko estutzeak eta doikuntzak egin ditu.

        10. Eragiketak dokumentazio teknikoan adierazitako zehaztapenen arabera egin ditu.

        11. Elementuaren amaierako eraginkortasuna egiaztatu du.

        12. Eragiketak ezarritako segurtasun-arau pertsonalak eta ingurumenekoak betez egin ditu.

      5. Argi-, maniobra-, ixte- eta jasotze-sistemen elementuak ordezkatzen ditu. Horretarako, zehaztapen teknikoak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Argi-, maniobra-, ixte- eta jasotze-sistemen osagai bakoitzak dituen eginkizunak deskribatu ditu.

        2. Beharrezko dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        3. Beharrezko ekipoak eta baliabideak hautatu ditu.

        4. Lan-metodoa aukeratu du eta esku hartzen duten parametroak zehaztu ditu.

        5. Argi- eta maniobra-sistemen elementu sinpleak desmuntatu, muntatu eta ordezkatu ditu.

        6. Argi-sistemak doitu ditu, parametroak arauen arabera egokituta.

        7. Ixte- eta jasotze-mekanismoak desmuntatu eta muntatu ditu.

        8. Eragiketak dokumentazio teknikoan adierazitako zehaztapenen arabera egin ditu.

        9. Elementuaren amaierako eraginkortasuna egiaztatu du.

        10. Erreminten, tresnen eta ekipoen oinarrizko mantentze-lanak egin ditu, zehaztapen teknikoen arabera.

        11. Eragiketak ezarritako segurtasun-arau pertsonalak eta ingurumenekoak betez egin ditu.

      6. Aire girotuko, klimatizazioko, segurtasun pasiboko, airbageko eta aurretenkagailuetako sistemen elementuak ordezkatzen ditu. Horretarako, zehaztapen teknikoak interpretatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Klimatizazio-sistemaren osagai bakoitzak dituen eginkizunak deskribatu ditu.

        2. Segurtasun pasiboko sistemaren osagai bakoitzak dituen eginkizunak deskribatu ditu.

        3. Beharrezko dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        4. Beharrezko ekipoak eta baliabideak hautatu ditu.

        5. Lan-metodoa aukeratu du eta esku hartzen duten parametroak zehaztu ditu, konponketa ahalik eta azkarrena eta zehatzena izan dadin.

        6. Klimatizazio-sistemaren elementu sinpleak desmuntatu, muntatu eta ordezkatu ditu, junturak berritu eta ipintzeko garaian arreta berezia jarrita.

        7. Klimatizazio-zirkuituaren kargak eta deskargak egin ditu.

        8. Klimatizazio-sistemaren zirkuituan ihesik ez dagoela egiaztatu du, eta elementu desmuntatuen junturei arreta berezia jarri die.

        9. Errendimendu proba bat egin du, zirkuituaren funtzionamenduko tenperaturak eta presioak egiaztatzeko eta horiek eskuliburu teknikoak ematen dizkigunekin alderatzeko.

        10. Airbagaren eta aurretenkagailuen multzoak desmuntatu, muntatu eta ordezkatu ditu, elementu horiek manipulatzeak dakarren arriskua kontuan izanda.

        11. Elementua behar bezala muntatuta dagoela egiaztatu du.

        12. Eragiketak dokumentazio teknikoan adierazitako zehaztapenen arabera egin ditu.

        1. Eragiketak ezarritako segurtasun-arau pertsonalak eta ingurumenekoak betez, eta hozgarria erabiltzeko erantsi eta exijitutako segurtasun-arauak ere betez egin ditu.

    2. Edukiak

      1. Elementu mugigarri torlojutuak, grapatuak eta errematxatuak muntatzea

        Ibilgailuaren eta loturaren dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Eskemak interpretatzea.

        Erremintak eta tresnak prestatu eta doitzea.

        Elementu hariztatuetan segurtasun-tresnak ipintzea.

        Loturak desmuntatu eta muntatzea.

        Muntaia edo lotura egiaztatzea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Karrozeriaren osagaiak.

        Ordezkatzeko metodoak: materialak, ekipoak, lotura motak eta zehaztapen teknikoak.

        Desmuntatu eta muntatzeko prozesuak.

        Elementu osagarriak eta jantziak lotzeko prozedurak.

        Lotura torlojutuak, errematxatuak eta grapatuak.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      2. Elementu mugigarri itsatsiak muntatzea

        Erabilitako produktuen fitxa teknikoak interpretatu eta erabiltzea.

        Erremintak eta tresnak prestatu eta doitzea.

        Elementu mugigarri itsatsiak desmuntatu eta muntatzea.

        Muntaia edo lotura egiaztatzea.

        Beirak ordezkatzea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Lotura itsatsiak.

        Erabilitako produktuak.

        Finkatze-sistemak.

        Mota guztietako lotura itsatsiak aplikatzeko esparrua eta metodoa.

        Elementu mugigarri itsatsiak desmuntatu eta muntatzeko teknikak eta prozedurak.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      3. Esekidura-, direkzio- eta balazta-sistemen elementu mekanikoak ordezkatzea

        Erabilitako produktuen dokumentazio teknikoa eta fitxa teknikoak interpretatzea.

        Erremintak eta tresnak prestatu eta doitzea.

        Ordezkatu edo konpontzea.

        Ordezkapena edo konponketa egiaztatzea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Esekidura-, direkzio- eta balazta-sistemen elementu mekanikoak. Funtzionamendu-printzipioak, osagaiak eta ezaugarriak.

        Muntatu eta desmuntatzeko beharrezko ekipoa: ezaugarriak, funtzionamendua eta segurtasun-arauak.

        Ordezkatzeko metodoak eta konponketa-lanen sekuentzia zehaztea.

        Segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko arauak.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      4. Hozte-, sarrera- eta ihes-sistemen elementu mekanikoak ordezkatzea

        Erabilitako produktuen dokumentazio teknikoa eta fitxa teknikoak interpretatzea.

        Erremintak eta tresnak prestatu eta doitzea.

        Motorraren funtzionamendu-tenperatura egiaztatzea.

        Konpontzea.

        Konponketa egiaztatzea: hozgarria berritzea eta ihesik ez dagoela egiaztatzea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Hozte-, sarrera- eta ihes-sistemen elementu mekanikoak. Funtzionamendu-printzipioak, osagaiak eta ezaugarriak.

        Desmuntatu eta muntatzeko beharrezko ekipoak.

        Ezaugarriak, funtzionamendua eta segurtasun-arauak.

        Ordezkatzeko metodoak eta konponketa-lanen sekuentzia zehaztea.

        Segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko arauak.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      5. Argi-, maniobra-, ixte- eta jasotze-sistemen elementuak ordezkatzea

        Ibilgailuaren dokumentazio teknikoa eta eskema elektrikoak interpretatzea.

        Erremintak eta tresnak prestatu eta doitzea.

        Konpontzea: multimetroa erabiltzea.

        Konponketa egiaztatzea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Oinarrizko elektrizitatea: Ohm-en legea, korronte zuzena, potentzia elektrikoa eta zirkuitu elektrikoak.

        Multimetroa.

        Argi-, maniobra-, ixte- eta jasotze-sistemen elementu mekanikoak. Funtzionamendu-printzipioak.

        Ordezkatzeko metodoak eta konponketa-lanen sekuentzia zehaztea.

        Desmuntatu eta muntatzeko beharrezko ekipoak. Ezaugarriak, funtzionamendua.

        Segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko arauak.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

      6. Aire girotuko, klimatizazioko, segurtasun pasiboko, airbageko eta aurretenkagailuetako sistemen elementuak ordezkatzea

        Ibilgailuaren dokumentazio teknikoa eta eskema elektrikoak interpretatzea.

        Erremintak eta tresnak prestatu eta doitzea.

        Ordezkapenak egitea.

        Ordezkapenak egiaztatzea.

        Klimatizazio-zirkuituan karga eta deskarga bat egitea.

        Airbaga eta aurretenkagailuak desaktibatu eta manipulatzea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Aire girotuko eta klimatizazioko sistemaren elementuak.

        Funtzionamendu-printzipioak.

        Klimatizazio-zirkuituak kargatu, deskargatu eta egiaztatzeko metodoak.

        Segurtasun pasiboko, airbageko eta aurretenkagailuetako sistemaren elementuak. Funtzionamendu-printzipioak.

        Airbaga eta aurretenkagailuak desaktibatu eta manipulatzeko metodoak.

        Hozte-zirkuituetako ordezkatzeko metodoak eta konponketa-lanen sekuentzia zehaztea.

        Segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Eragiketak egiteko doitasuna.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

  2. lanbide-modulua: Elementu metalikoak eta sintetikoak

    Kodea: 0255

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 231 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Elementu metalikoen deformazioak diagnostikatzen ditu, eta horiek konpontzeko teknikak eta prozedurak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Konpondu beharreko material metalikoaren (altzairua eta aluminioa, besteak beste) ezaugarriak eta konposizioa identifikatu ditu.

        2. Txapa konformatzeko erabiltzen diren ekipoen eta erreminten ezaugarriak eta erabilera azaldu ditu.

        3. Deformazioaren maila eta kalte mota zehazteko beharrezko ekipoak hautatu ditu.

        4. Deformazioa identifikatu du, diagnostiko-teknikak aplikatuta (ikusizkoa, ukipenezkoa, lixatzea eta silueta-orrazia, besteak beste).

        5. Kaltea mailaren eta hedaduraren arabera sailkatu du (arina, ertaina edo handia).

        6. Kaltea kokapenaren arabera sailkatu du (iristerraza, iristeko zaila eta iristezina).

        7. Kaltearen arabera, ordezkatu edo konpondu beharreko pieza edo piezak zehaztu ditu.

        8. Diagnostikoak planteatutako deformazioa mugatzen duela egiaztatu du.

      2. Altzairuzko elementuak konpontzen ditu (jatorrizko formak eta kotak lortzen ditu), teknika eta prozedura egokiak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Deformazioaren arabera, beharrezko materialak, ekipoak eta baliabideak hautatu ditu.

        2. Deformazioaren maila eta mota diagnostikatu ditu.

        3. Kalte motaren arabera, konponketa-metodoa zehaztu du.

        4. Altzairurako berariazko mailukatze-elementuen bidez deformazioak konpondu ditu.

        5. Beroa aplikatuz eta mailukatuz soberako materiala bildu du.

        6. Inertzia-mailuaren eta bentosen bidez, iristeko zailak diren elementu metalikoak konpondu ditu.

        7. Leiho bat irekita eta inertzia-mailua erabilita, elementu iristezinak konpondu ditu.

        8. Deformazio motarako hagaxka egokia aukeratu du eta harekin deformazioa konpondu du.

        9. Elementuak jatorrizko formak eta dimentsioak berreskuratu dituela egiaztatu du.

        10. Lan-prozesuan segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumen-inpaktuari buruzkoak aplikatu ditu.

      3. Aluminiozko elementuak konpontzen ditu (jatorrizko formak eta kotak lortzen ditu), teknika eta prozedura egokiak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Deformazioaren arabera, beharrezko materialak, ekipoak eta baliabideak hautatu ditu.

        2. Deformazioaren maila eta mota diagnostikatu ditu.

        3. Kalte motaren arabera, konponketa-metodoa zehaztu du.

        4. Aluminiorako mailukatze-elementuen bidez deformazioa konformatu du, gainazala berotu ondoren.

        5. Aluminiozko elementuetan mailatuak konformatu ditu, bernoak eta esparragoak erabilita, eta argon-atmosfera bidezko eta kondentsadorearen deskarga bidezko soldaduraren bitartez, gainazala berotu ondoren.

        6. Bentosa eta inertzia-mailua erabilita deformazioa konpondu du, gainazala berotu ondoren eta jatorrizko forma lehengoratuta.

        7. Gainazala berotu du, identifikagailu termikoak erabilita.

        8. Aluminiozko gainazalen deformazioak zuzendu ditu hagaxka-sistemen metodoaren bidez eta, deformazio mota horretarako hagaxka egokia aukeratu ondoren.

        9. Gauzatutako eragiketen bidez jatorrizko formak eta dimentsioak lehengoratu direla egiaztatu du.

        10. Lan-prozesuan segurtasun-arauak, laneko osasunekoak eta ingurumen-inpaktuari buruzkoak aplikatu ditu.

      4. Elementu sintetikoen deformazioak diagnostikatzen ditu, eta horiek konpontzeko teknikak eta prozedurak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Automobilean gehien erabiltzen diren plastikoen ezaugarriak, konposizioa, motak eta izaera identifikatu ditu.

        2. Material plastikoen eta konposatuen propietateak identifikatu ditu.

        3. Saiakuntzen bidez, dauden material plastikoen motak identifikatu ditu.

        4. Elementu bat osatzen duten material plastikoak identifikatu ditu, grabatutako sinbologia eta mikrofitxak erabilita.

        5. Kalte mota identifikatu du, diagnostiko-teknikak aplikatuta (ikusizkoa, ukipenezkoa, lixatzea eta silueta-orrazia, besteak beste).

        6. Kaltearen arabera, ordezkatu edo konpondu beharreko pieza edo piezak zehaztu ditu.

        7. Diagnostikoak deformazioa mugatzen duela egiaztatu du.

      5. Material plastikoen eta konposatuen elementuak konpontzen ditu: haien jatorrizko forma eta dimentsioak lehengoratzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Konpondu beharreko elementu plastikoaren edo konposatuaren ezaugarriak eta konposizioa identifikatu ditu.

        2. Konponketarako beharrezko ekipoak, baliabideak eta materialak hautatu ditu.

        3. Dokumentazio teknikoa eta horri lotutako sinbologia interpretatu ditu, elementua konpontzeko metodoa zehazteko.

        4. Elementuaren kalte-maila zehaztu du.

        5. Material termoplastikoetan hausturarik gabeko deformazioak konpondu ditu, bero-ekarpenaren bidez.

        6. Soldadura bidez elementu termoplastiko bat konpondu du, bero-ekarpenaren bidez.

        7. Soldadura kimikoaren bidez material termoplastikoak konpondu ditu.

        8. Egitura-itsaspenaren bidez material termoplastikoko elementu bat konpondu du.

        9. Erretxina, katalizatzaile eta manta bidez zuntzezko elementuak konpondu ditu, piezaren dimentsioak lortu arte.

        10. Laneko segurtasun-arauak eta ingurumen-inpaktuari buruzkoak aplikatu ditu.

    2. Edukiak

      1. Elementu metalikoetan deformazioak diagnostikatzea

        Ikusizko diagnosi-eragiketak egitea.

        Ukipenezko diagnosi-eragiketak egitea.

        Lixatze bidezko diagnosi-eragiketak egitea.

        Silueta-orrazi bidezko diagnosi-eragiketak egitea.

        Erregela bidezko diagnosi-eragiketak egitea.

        Kaltearen garrantzia ebaluatzea (arina, ertaina, handia).

        Konponketa-metodoa hautatzea: zuzenean sartuta edo zuzenean sartu gabe.

        Ibilgailuen material motak.

        Txapa-konformazioaren definizioak.

        Karrozerietan erabiltzen diren plastikozko materialak eta horien ezaugarriak.

        Diagnosi-teknikak deformazioak edo kolpeak dituzten piezetarako.

        Ikusizkoak, ukipenezkoa, lixatzea, forma-orrazia...

        Deformazioak hedaduraren eta kokapenaren arabera diagnostikatzea.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Arreta eta ekimena lanetan.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa: ordena eta garbitasuna.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      2. Altzairuzko elementuak konformatzea

        Mailukatze-eragiketen bidez txapa konformatu edo errepasatzea.

        Kobrearekin tenkatutako piezen tratamendu termikoa.

        Karbonoarekin tenkatutako piezen tratamendu termikoa.

        Inertzia-mailuarekin batera, zirrindolen eta triangeluaren bidez zuzenean sartu gabe konformatzea.

        Uhinekin eta palankarekin edo inertzia-mailuarekin zuzenean sartu gabe konformatzea.

        Konformazioa egiaztatzea.

        Karrozeriaren elementuak.

        Elementuak konformatu aurreko prestaketa-teknikak.

        Material metalikoak errepasatzeko teknikak.

        Altzairuzko txapak konformatzeko berariazko erremintak eta ekipoak.

        Mailatu iristerrazak, iristeko zailak eta iristezinak kentzeko teknikak.

        Altzairua konformatzeko funtsezko oinarriak.

        Txaparen tratamendu mekanikorako prozesuak.

        Beroa aplikatuta txapa biltzeko teknikak.

        Konponketa egiaztatzeko teknikak.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Arreta eta ekimena lanetan.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa: ordena eta garbitasuna.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      3. Aluminiozko elementuak konformatzea

        Aluminiozko piezen tratamendu termikoa.

        Aluminiozko kapota edo pieza konformatzea.

        Konformazioa egiaztatzea.

        Ibilgailuen aluminiozko material motak.

        Aluminiozko panelak konpontzean kontuan hartu beharreko arauak.

        Aluminiozko piezak konformatzeko berariazko erremintak.

        Laneko eta erreminta mantentzeko metodoak.

        Aplikatzen diren tratamendu mekanikoak eta termikoak. Aluminiozko gainazalak konpontzeko metodoak. Konpontzeko prozesuak.

        Berotze-teknikak aluminio-lanetan.

        Konformazio-teknikak aluminiozko piezetan.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa: ordena eta garbitasuna.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      4. Elementu sintetikoetan deformazioak diagnostikatzea

        Ikusizko diagnosi-eragiketak egitea.

        Ukipenezko diagnosi-eragiketak egitea.

        Lixatze bidezko diagnosi-eragiketak egitea.

        Konpondu beharreko materiala identifikatzea.

        Kaltearen garrantzia ebaluatzea (arina, ertaina, handia).

        Material plastikoen motak ibilgailuetan.

        Deformazioak diagnostikatzeko teknikak.

        Material termoplastikoetako eta termoegonkorretako piezak lortzeko prozesuak.

        Material konposatuak: beira-zuntza eta karbono-zuntza, besteak beste.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      5. Material plastikoetako eta konposatuetako elementuak konpontzea

        Konpondu beharreko material sintetikoa identifikatzea.

        Konpontzeko metodoa hautatzea.

        Segurtasun-ekipoak erabiltzea.

        Konponketarako txantiloiak eta euskarriak prestatzea.

        Bero-ekarpen bidezko soldaduraren bitartez termoplastikoak konpontzea.

        Soldadura kimikoaren bitartez termoplastikoak konpontzea.

        Egitura-itsaspenaren bitartez termoplastikoak konpontzea.

        Zuntzak konpontzea.

        Plastikoak eta zuntzak konformatu eta konpontzeko erabiltzen diren erremintak.

        Segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak.

        Plastikoak eta zuntzak konformatu eta konpontzeko prozesuak.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Arreta eta ekimena lanetan.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa: ordena eta garbitasuna.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

  3. lanbide-modulua: Elementu finkoak

    Kodea: 0256

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 231 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Elementu finko soldatuak desmuntatzen ditu. Horretarako, desmuntatzeko teknikak aztertzen ditu eta ezarritako protokoloak betetzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Karrozeriaren, xasisaren edo kabinaren eta ekipoaren osagaien zatikatzea deskribatu du, eta elementuen eginkizuna lotura motarekin lotu du.

        2. Soldadura-puntuak eta -kordoiak ebakitzeko beharrezko ekipoak hautatu ditu.

        3. Loturak eta ebaki-puntuak zehazteko dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        4. Sinbologia eta horrek ibilgailuan irudikatzen dituen loturak erlazionatu ditu.

        5. Elementu finkoak ordezkatzeko aplikatuko den metodoa zehaztu du.

        6. Soldadura-puntuak eta -kordoiak beharrezko ekipoekin eta tresnekin kendu ditu.

        7. Ebakitzeko zehaztutako eremuak eta errefortzu-eremuak identifikatu ditu.

        8. Ebaketaren trazadura egin du, lotura mota kontuan izanda (gainjarrerazkoa, topekakoa eta sendotzekoa, besteak beste).

        9. Egindako ebaketa-eragiketak arau teknikoetan ezarritako zehaztapenetara egokitzen direla egiaztatu du.

        10. Lan-eremua behar bezalako ordenaz eta garbitasunez mantendu du.

      2. Elementu finko itsatsiak eta kakoz eutsiak ordezkatzen ditu. Horretarako, lotura mota beharrezko ekipoekin eta materialekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Elementuak desmuntatu eta muntatzeko erabilitako prozedurak deskribatu ditu.

        2. Ordezkatu beharreko elementua eta erabilitako lotura mota identifikatu ditu.

        3. Egitura-itsasgarrien ezaugarriak eta erabilera deskribatu ditu.

        4. Itsasgarri bidezko loturak desmuntatu ditu.

        5. Loturetan korrosioaren aurkako tratamenduak aplikatu ditu.

        6. Lekeda prestatu eta elementua itsatsi du, aurrelehortze- eta lehortze-denborak errespetatuz.

        7. Elementu finkoak kakoz eutsi ditu.

        8. Lotura itsatsietan eta kakoz eutsietan egin beharreko estankotasun-tratamenduak aplikatu ditu.

        9. Elementu mihiztatuek ibilgailuaren dimentsioei eta formari buruzko zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatu du.

      3. Soldadura-ekipoak hautatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta egin beharreko lotura motak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ibilgailuetarako erabiltzen diren soldadura-prozesuen eta -ekipoen sinbologia deskribatu du.

        2. Ibilgailuetan erabiltzen diren soldadura motak (topekakoa eta gainjarrerazkoa, besteak beste) deskribatu ditu.

        3. Soldadura-teknikak deskribatu ditu.

        4. Ekipoen ezaugarriak, eginkizunak eta erabilerak deskribatu ditu.

        5. Egin beharreko loturaren arabera aukeratu du soldadura-makina (MIG-MAG, MIG-Brazing eta aluminiorako sinergikoa, besteak beste).

        6. Ekarpen-materiala eta desoxidatzaileak lotu beharreko materialarekin eta erabili beharreko soldadurarekin erlazionatu ditu.

        7. Loturaren eta materialaren arabera, makina doitzeko parametroak deskribatu ditu.

        8. Lan-sekuentziak deskribatu ditu.

      4. Elementu finkoak muntatzeko lotura-eremua prestatu du, eta beharrezko soldadura-mota eta prozedurak aztertu ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lotura-eremuak garbitu ditu, hondakinak kenduz.

        2. Pieza berria kokatzeko hutsunea konformatu du.

        3. Aluminiozko piezetan hutsunea konformatzeko eremua berotu du eta berariazko erreminta erabili du.

        4. Lotura-eremuak profilatu eta ertzak prestatu ditu, egin beharreko lotura kontuan izanda.

        5. Lotura-eremuan masillak eta aprestu antioxidatzaileak aplikatu ditu.

        6. Loturetarako errefortzuak prestatu ditu, dokumentazio teknikoaren zehaztapenak kontuan izanda.

        7. Pieza berriak ipini ditu, dokumentazioan zehaztutako lasaierak, doikuntzak eta simetriak errespetatuz.

        8. Elementu berriak alboko piezekin lerrokatuta daudela egiaztatu du.

      5. Ibilgailuaren elementu finkoak soldatzen ditu. Horretarako, soldatzeko prozedura hautatzen du, fabrikatzaileak finkatutako ezaugarrien arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Soldadura-ekipoak eta ekarpen-materialak hautatu ditu, lotu beharreko elementuen oinarri-materiala kontuan izanda.

        2. Ekipoen parametroak doitu eta haiek zerbitzuan jarri ditu, lotu beharreko piezak eta ekarpen-materialak kontuan izanda.

        3. Piezak elektrodo estali bidezko arku-soldadura elektrikoaren bidez lotu ditu.

        4. Piezak MIG-MAG eta MIG-Brazing soldadura bidez lotu ditu, loturak jasan beharreko erresistentzia kontuan izanda.

        5. Aluminiozko piezak soldadura sinergikoaren bidez lotu ditu, eremua berotu ondoren.

        6. Piezak puntuzko soldadura bidez lotu ditu, lotu beharreko piezen arabera elektrodoak hautatu ondoren.

        7. Piezak soldadura oxiazetileniko bidez lotu ditu, zehaztapen teknikoei jarraituz.

        8. Piezak TIG soldadura bidez lotu ditu, eta ekarpen-materiala oinarri-materialaren arabera erabili du.

        9. Egindako soldadurek ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu du, sartzeari, urtzeari, porositateari, homogeneotasunari, koloreari eta erresistentziari dagokienez.

        10. Ordezko piezek multzoaren dimentsio- eta geometria-ezaugarriak lehengoratzen dituztela egiaztatu du.

      6. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Karrozeria-lantegiko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Karrozeriaren arloko eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.

        3. Karrozeria-prozesuetan erabiltzen diren laneko materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

        5. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        6. Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete du.

    2. Edukiak

      1. Elementu finko soldatuak desmuntatzea

        Ibilgailuak ebakitzeko dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Ebaketa-eremua neurtu eta trazatzea.

        Desmuntatu beharreko piezak identifikatzea.

        Desmuntatzeko metodoa hautatzea.

        Desmuntatzeko erremintak hautatzea.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Elementu finko soldatuak desmuntatzea.

        Desmuntatzea zuzena dela egiaztatzea.

        Ibilgailuen fabrikatzaileek elementuak ordezkatzeko erabiltzen duten sinbologia.

        Karrozeriaren, xasisaren, kabinaren eta ekipoen piezakatzea osatzen duten elementuak.

        Ibilgailuetan erabiltzen diren material metalikoak.

        Lotura motak (topea, gainjarrera, sendotzea): elementu kakoz eutsiak, soldatuak, itsatsiak, eta itsatsi eta errematxatuak.

        Ordezkatzeko metodoak, zati bateko ordezkatzeak.

        Ebaketarako zehaztutako eremuak. Sendotze-eremuak.

        Deformazioaren arabera, elementu bat osorik edo zati batean ordezkatzea erabakitzen laguntzen duten parametroak.

        Elementuak ebakitzeko erremintak eta tresnak. Elementu finkoak desmuntatzeko prozesuak. Zati bateko ordezkapenetarako elementuen trazadura.

        Elementu finkoak desmuntatu eta muntatzeko berariazko erremintak eta tresnak: ezaugarriak, funtzionamendua eta zein materialetan erabili behar diren.

        Segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Arreta eta ekimena lanetan.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa (ordena eta garbitasuna).

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      2. Elementu finko itsatsiak eta kakoz eutsiak ordezkatzea

        Elementuak ordezkatzeko dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Desmuntatu beharreko piezak identifikatzea.

        Ebaketa-metodoa hautatzea.

        Desmuntatzeko erremintak hautatzea.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Ordezkatu beharreko eremua desmuntatzea.

        Desmuntatzea zuzena dela egiaztatzea.

        Lekeda prestatzea, pieza itsatsi eta kakoz eustea.

        Muntaia egiaztatzea.

        Lotura itsatsiak: banantzea, erresistentzia eta eraginak, besteak beste.

        Egitura-itsasgarriak: ezaugarriak eta sailkapena.

        Korrosioa lotura-prozesuetan.

        Babesak lotura mota bakoitzean: zigilatze- eta estankotasun-tratamenduak.

        Elementu itsatsiak desmuntatu eta muntatzeko metodoak.

        Itsatsi eta kakoz eusteko metodoak.

        Itsasgarri bidez lotzeko prozesua.

        Arriskuen prebentzioari buruzko arauak.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Arreta eta ekimena lanetan.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa: ordena eta garbitasuna.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      3. Soldadura-ekipoak hautatzea

        Soldatzeko makinen dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Piezak, suntsikorrak, posizioak eta soldatu beharreko materialak identifikatzea.

        Praktika bakoitzean erabili beharreko soldadura hautatzea.

        Erabili beharreko makina erregulatzea.

        Soldadura-prozesuetan erabiltzen den sinbologia.

        Ibilgailuetan erabiltzen diren soldadura motak: MIG-MAG, puntuzko elektrikoa, TIG, MIG-Brazing, aluminiorako sinergikoa, elektrodo estali bidezko elektrikoa eta oxiazetilenikoa.

        Soldadura-ekipoak: ezaugarriak, eginkizuna, funtzionamendua eta doikuntza-parametroak.

        Ekarpen-materialak soldadura bakoitzean.

        Soldadura bakoitzean erabiltzen diren gas eta desoxidatzaile motak.

        Lotura motak soldadura-prozesuetan. Soldatzeko teknikak.

        Soldadura-tresnak babesteko elementuak.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Arreta eta ekimena lanetan.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa: ordena eta garbitasuna.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      4. Muntaiarako lotura-eremua prestatzea

        Pieza zaharraren hondarrak karrakatzea eta garbitzea. Hutsunea zuzendu eta koadratzea.

        Elementuak muntatzeko dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Ordezkatzeko metodoa hautatzea.

        Errefortzuak markatu eta muntatzea.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Gainjarri beharreko ertzak profilatzea. Piezaren ertzak prestatzea eta korrosioaren aurkakoak aplikatzea.

        Pieza finkatzea.

        Lasaierak kontrolatzea, eta dimentsio- eta geometria-formak lehengoratzea.

        Elementuen eta multzoen fitxa teknikoak.

        Karrakatzeko erremintak eta teknikak.

        Ertzak profilatu eta ipintzeko metodoak ondorengo gainjartzerako.

        Piezak ahokatzeko erabiltzen diren erremintak.

        Lasaierak eta dimentsio-formak egiaztatzeko metodoak.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Arreta eta ekimena lanetan.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa: ordena eta garbitasuna.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      5. Ibilgailuaren elementu finkoak soldatzea

        Soldatzeko dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Soldatzeko prozesuetarako ekipoak doitzea.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Ekipoak erregulatzea. Ekarpen-materiala hautatzea.

        Zenbait soldadura motaren bidez loturak egitea.

        Soldadura oxiazetilenikoa.

        Elektrodo estali bidezko soldadura elektrikoa.

        MIG/MAG soldadura.

        TIG soldadura.

        Erresistentzia-puntuzko soldadura

        Aluminio-soldadura. Aluminioaren beroketa.

        Soldatzeko parametroak.

        Lan egiteko gomendioak.

        Makinen elementuak eta osagaiak.

        Akatsak soldaduran.

        Soldatzeko jardunbidea.

        Soldadurako aurpegi-babesak: motak eta ezaugarriak.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Arreta eta ekimena lanetan.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

        Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa.

      6. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

        Karrozeriaren arloko segurtasun-sinboloak eta -seinaleak interpretatzea.

        Karrozeriaren arloan ohikoenak diren kalteen aurrean jardunbidea zehaztea.

        Banako eta taldeko prebentzioa eta babesa.

        Prebentzioarekin eta babesarekin lotuta, produktuen eta makinen fitxak eta seinaleak interpretatzea.

        Hondakinak bildu eta baztertzea.

        Arriskuak karrozeria-lantegian.

        Arriskuak karrozeria-arloan.

        Banako eta taldeko prebentzioa eta babesa.

        Lantegiko seinaleak.

        Lantegiko segurtasuna.

        Segurtasun-fitxak: karrozeriaren arloan beharrezkoa den norbera babesteko ekipamendua (NBE).

        Ingurumen-kudeaketa: hondakinak bildu eta baztertzea.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

  4. lanbide-modulua: Gainazalen prestaketa

    Kodea: 0257

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 231 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Korrosioaren aurkako tratamenduak hautatzen ditu, eta babes-geruzak babestu beharreko eremuekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Material metalikoetako korrosio-fenomenoak deskribatu ditu.

        2. Korrosioaren eraso-faktoreak deskribatu ditu.

        3. Babes aktibo eta pasiborako prozedura-diagramak egin ditu.

        4. Korrosio-saiakuntzak azaldu ditu.

        5. Ibilgailuen fabrikazioan erabiltzen diren korrosioaren aurkako tratamenduak deskribatu ditu.

        6. Korrosioaren erasoa jasaten duten ibilgailuaren eremu ohikoenak sailkatu ditu.

        7. Ibilgailuak konpontzean erabiltzen diren korrosioaren aurakako babesak deskribatu ditu.

        8. Babestu beharreko eremuaren arabera, korrosioaren aurkako produktuak hautatu ditu.

      2. Korrosioaren aurkako babesak aplikatzen ditu. Horretarako, produktuak prestatu eta aplikatzeko prozedurak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tratamendua behar duten eragindako eremuak eta elementuak identifikatu ditu.

        2. Dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta sinbologia eta zehaztapenak aplikatu beharreko tratamenduekin lotu ditu.

        3. Babestu nahi den gainazalaren eta elementuaren arabera aplikatu beharreko teknika hautatu du.

        4. Desugerketak egin eta gainazalak prestatu ditu.

        5. Beharrezko ekipoak hautatu ditu eta, parametroak finkatukoaren arabera doituta, horiek prestatu ditu.

        6. Inprimazioak prestatu ditu, proportzionaltasun- eta biskositate-arauak aplikatuta.

        7. Inprimazio fosfatatzaileak aplikatu ditu, produktuen fabrikatzailearen dokumentazio teknikoa kontuan izanda.

        8. Inprimazioak zehaztapen teknikoen arabera aplikatu ditu.

        9. Produktuak erabiltzeko arauak errespetatu ditu.

      3. Dimentsio- eta forma-berdintzeetarako gainazalak prestatu ditu, eta hautatutako teknika justifikatu du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tratatu beharreko gainazalak garbitu eta koipegabetu ditu.

        2. Aplikazio-eremuak prestatu ditu, pintura zaharrean ertzak eta koska ezabatuta.

        3. Produktuak prestatu ditu, nahasteen proportzio-arauei jarraituz.

        4. Produktuak aplikatzean, geruzen lodierak eta horien lehortze-denbora kontuan hartu ditu.

        5. Masillak gainazal mota kontuan izanda aplikatu ditu.

        6. Ekipo, eremu eta erreminta egokiak erabili ditu.

        7. Masillaz estalitako eremuak lixatu ditu, gainazal mota eta erabili beharreko urragarria kontuan izanda.

        8. Berdintze-prozesuetan lixatze-gidak erabili ditu.

        9. Akaberak ezarritako kalitate-estandarrak betetzen dituela egiaztatu du.

      4. Aparailuak aplikatzen ditu eta horiek tratatu beharreko gainazalaren ezaugarriekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aparailu mota dagokion sailkapenaren eta prestatu beharreko gainazalaren ezaugarrien arabera hautatu du.

        2. Estaldurak alboko eremuak hartzen dituela egiaztatu du.

        3. Beharrezko ekipoak hautatu eta funtzionamendu-parametroak doitu ditu.

        4. Nahastea (aparailua, katalizatzailea, diluitzailea) fabrikatzaileak adierazitako proportzioa errespetatuz egin du.

        5. Lixatze, koipegabetze eta hauts-harrapatzaile bidez gainazala prestatu du.

        6. Aurrez pintatzeko, lodiera handiko eta heze gaineko hezeko aparailuak aplikatu ditu, lurruntze-denborak errespetatuz.

        7. Pistola bidez aparailua aplikatzeko teknikak erabili ditu.

        8. Amaierako lehortze- eta akabera-teknikak erabili ditu.

        9. Beharrezko lixatze-lanak egin ditu, gainazalaren dimentsio- eta forma-ezaugarriak, eta akatsik ez egotea lortu arte.

        10. Prestatutako gainazalak txukuntze-geruzak aplikatzeko beharrezko kalitate-baldintzak betetzen dituela egiaztatu du.

      5. Soinuaren aurkako, betegarriko eta zigilatzeko estaldurak aplikatzen ditu, eta produktuaren ezaugarriak horrek ibilgailuan duen kokapenarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta horren sinbologia prozesuaren garapenarekin lotu du.

        2. Baliabideak hautatu eta funtzionamendu-parametroak doitu ditu.

        3. Azpietarako estaldurak aplikatu ditu, eta lainoztatze-teknikaren arabera akabera desberdinak lortu ditu.

        4. Hartxintxarren aurkako estaldura lauak eta zimurrak aplikatu ditu, ibilgailuaren kolorea kontuan izanda.

        5. Barrunbeak babesteko argizariak aplikatu ditu eta eremua iragazgaiztea lortu du.

        6. Zehaztutako eremuetan apar poliuretanikoak aplikatu ditu.

        7. Soldadura-kordoietan estaldurak aplikatu ditu.

        8. Zehaztutako eremuetan soinuaren aurkako xaflak aplikatu ditu.

        9. Fabrikatzaileak finkatutako kalitate-zehaztapenak bete ditu.

      6. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Pintura-lantegiko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Karrozeriaren arloko eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.

        3. Pintura-prozesuetan erabiltzen diren laneko materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

        5. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        6. Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete du.

    2. Edukiak

      1. Korrosioaren aurkako tratamenduak hautatzea

        Babestu beharreko eremuaren arabera, korrosioaren aurkako produktuak hautatzea.

        Korrosio-saiakuntzak egitea.

        Eskemak interpretatzea.

        Korrosioaren fenomenoa material metalikoetan.

        Korrosioaren eraso-faktoreak.

        Korrosio-saiakuntzak.

        Korrosioaren aurkako tratamenduak fabrikazioan.

        Korrosioaren aurkako tratamenduak konponketetan (babes aktiboa eta pasiboa).

        Babes-prozedurak.

        Segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko arauak.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

      2. Korrosioaren aurkako babesak aplikatzea

        Korrosioaren aurkako babesa behar duten eremuak identifikatzea.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Babestu beharreko gainazala prestatzea.

        Segurtasun-fitxa eta fitxa teknikoa interpretatzea.

        Inprimazioa prestatzea.

        Inprimazioa aplikatzea.

        Pieza egiaztatzea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Erabilitako produktuak birziklatzea.

        Segurtasun-fitxa eta fitxa teknikoa.

        Inprimazioekin lotuta, VOC konposatu organiko lurrunkorrei buruzko araudia.

        Piktogramak.

        Fitxa teknikoak.

        Inprimazio motak.

        Aplikatzeko moduak.

        Segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko arauak.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      3. Gainazalen prestaketa eta berdintzea

        Berdindu beharreko eremuak identifikatzea.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Berdindu beharreko gainazala prestatzea.

        Erabili beharreko produktuen segurtasun-fitxa eta fitxa teknikoa interpretatzea.

        Masilla prestatzea.

        Masilla aplikatzea.

        Masilla takoz eta makinaz lixatzea.

        Akabera egiaztatzea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Erabilitako produktuak birziklatzea.

        Segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak.

        Masillei buruzko VOC araudia.

        Piktogramak.

        Urragarriak: konposizioa. FEPA eta ANSI normalizazio-taula.

        Lixatze-prozesuak.

        Berdintze-prozesurako ekipoak eta erremintak.

        Masilla motak.

        Masilla aplikatzeko teknikak.

        Garbitzeko teknikak.

        Lixatzeko ekipoak: motak, funtzionamendua eta mantentze-lanak.

        Lixatzeko gidak.

        Hautsa xurgatzeko ekipoak.

        Hondakinak birziklatzeko prozesua.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Lan-ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      4. Aparailuak aplikatzea

        Aparailua hautatzea dagokion sailkapenaren, pintatu beharreko piezaren ezaugarrien, jarraitu beharreko prozesuaren edo piezaren kolorearen arabera.

        Alboko eremuak estaltzea.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Aparailua prestatzea.

        Aplikazio-eremua (kabina) abiaraztea.

        Pistola erregulatzea.

        Aparailua gainazal plastikoetan eta metalikoetan aplikatzea.

        Gainazala lixatzea.

        Lixatutako gainazala egiaztatzea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Erabilitako produktuak birziklatzea.

        Segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak.

        Aparailuei buruzko VOC araudia.

        Fitxa teknikoak.

        Aparailu motak.

        Piktogramak.

        Alboko eremuak estaltzea.

        Aplikazio-kabinak.

        Aparailuak aplikatzeko teknikak.

        Pistola aerografikoak.

        Pinturak lehortzeko ekipoak eta metodoak.

        Aparailuak lixatzeko teknikak.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      5. Estaldurak aplikatzea

        Segurtasun-fitxa eta fitxa teknikoa interpretatzea.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Alboko eremuak estaltzea.

        Estaldurak zenbait akaberarekin aplikatzea.

        Sortutako hondakinak birziklatzeko bereiztea.

        Segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko arauak.

        Alboko eremuak estaltzeko teknikak.

        Azpiak estaltzea: aplikazio-teknikak.

        Hartxintxarren aurkako estaldura: aplikazio-teknikak.

        Barrunbeak babestea: helburua eta aplikazio-teknikak.

        Zaraten aurka babestea: apar poliuretanikoak, soinuaren aurkako plantxak.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      6. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

        Pinturaren arloko segurtasun-sinboloak eta -seinaleak interpretatzea.

        Pinturaren arloan ohikoenak diren kalteen aurrean jardunbidea zehaztea.

        Produktuen eta makinen segurtasun-fitxak interpretatzea.

        Hondakinak bildu eta baztertzea.

        Arriskuak pinturaren arloan.

        Banako eta taldeko prebentzioa eta babesa.

        Lantegiko seinaleak.

        Lantegiko segurtasuna.

        Segurtasun-fitxak.

        Ingurumen-babesa.

        Hondakinak bildu eta baztertzea.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

  5. lanbide-modulua: Ibilgailuen egitura-elementuak

    Kodea: 0258

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 198 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Ibilgailuen egitura-deformazioak diagnostikatzen ditu, eta aplikatutako kargak sortutako ondorioekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Karga mota bakoitzaren eraginpean jartzean ibilgailu baten egiturak izan dezakeen deformazioa azaldu du.

        2. Kalteak diagnostikatzeko metodoak eta ekipoak deskribatu ditu, eta horiek kontrolatu beharreko deformazioekin lotu ditu.

        3. Ibilgailuaren egituran egiaztatu beharreko parametroak identifikatu ditu.

        4. Dagokion dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        5. Lerrokagailuaren eta konpas hagadunaren bidez, zehaztutako parametroak neurtu ditu, deformazioren bat duten ibilgailuen edo maketen gainean.

        6. Neurketa-prozesuan lortutako datuak dokumentazio teknikoak emandakoekin lotu ditu.

        7. Izandako kalteak diagnostikatu ditu.

        8. Deformatutako eremuak hiru dimentsiotan kotatu ditu.

      2. Karrozeria, xasisa edo kabina beharrezko baliabideekin bankadan finkatzen du, eta konpondu beharreko deformazioak bankadari buruzko zehaztapen teknikoekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Karrozerian izandako deformazioa zehaztu du.

        2. Bankadan ipini aurretik, ibilgailuaren beharrezko elementuak desmuntatu ditu.

        3. Karrozeria ipini eta ainguratzeko tresnak hautatu ditu.

        4. Dokumentazio teknikoa hautatu du eta dagozkion datu teknikoak interpretatu ditu.

        5. Finkatze- eta kontrol-puntuak behar bezala zehaztu ditu, deformazioen eta egin beharreko konponketaren arabera.

        6. Finkatze-eremuak eta lotzeko barailak garbitu ditu.

        7. Ibilgailua zehaztapen teknikoen arabera kokatu du bankadan.

        8. Karrozeria, xasisa edo kabina zehaztutako ainguratze-puntuetan oratu du.

        9. Laneko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari buruzko arauak aplikatu ditu.

        10. Jarduera garatzean sortu zaizkion arazoak arrakastaz ebatzi ditu.

      3. Karrozeriak, xasisak edo kabinak jasandako deformazioak neurtzen ditu, eta erabili behar diren neurketa-teknikak eta -ekipoak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bankada unibertsalaren eta kontrol positiboko beste baten osagaiak identifikatu ditu, eta betetzen duten eginkizunarekin lotu ditu.

        2. Zenbait neurketa-sistema deskribatu ditu (sistema informatizatuak eta nibel-galgak, besteak beste).

        3. Dagokion dokumentazio teknikoa hautatu du.

        4. Zenbait bankada mota neurtzeko fitxak edo neurketa-ekipoen fitxak interpretatu ditu.

        5. Neurketa-ekipoa kalibratu eta doitu du.

        6. Neurketa-ekipoa neurtu beharreko deformazioaren arabera kokatu du.

        7. Fitxa teknikoen arabera kotak neurtzeko erreferentzia-puntuak identifikatu ditu.

        8. Aurretiaz identifikatutako kotak neurtu ditu.

        9. Lortutako balioak fitxa teknikoan emandakoekin alderatu ditu.

        10. Karrozerian, xasisean edo kabinan izandako desbideratzeak lortu ditu.

      4. Tiro-norabide zuzenak eta esfortzuak aplikatzeko puntuak zehazten ditu. Horretarako, tenkatzeko beharko diren etapak eta deformazioa aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dagokion dokumentazio teknikoa hautatu du.

        2. Bankada unibertsaletan eta kontrol positibokoetan tenkatzeko tresnak eta ekipoak identifikatu ditu.

        3. Tresnak eta ekipoak betetzen duten eginkizunarekin lotu ditu.

        4. Erabili beharreko tresnak eta ekipoak hautatu ditu, egin behar den esfortzu-mailaren eta ainguraketa-formaren arabera.

        5. Tiroak eta kontratiroak aplikatzeko puntuak zehaztu ditu, lortu beharreko egituraren konformazioa kontuan izanda.

        6. Tiroen eta kontratiroen norabideak zehaztu ditu, tenkatze-prozesuaren etapa kontuan izanda.

        7. Laneko arriskuen prebentzioari eta segurtasunari buruzko neurriak aplikatu ditu.

      5. Tenkatzeko ekipoekin eta tresnekin karrozeria konformatzen du, kasuak kasu beharrezkoak diren teknikak eta prozedurak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tenkatzeko tresnak eta ekipoak zehaztutako puntuetan kokatu ditu.

        2. Exijitutako segurtasun-baliabideak ipini ditu.

        3. Egituran tiroak eta kontratiroak egin ditu, benetako neurriak fabrikatzaileen kontrol-fitxetan jasotakoekin bat etortzea lortu arte.

        4. Tenkatzearen bilakaera kontrolatu du, beste deformaziorik sor ez dadin.

        5. Tenkatze-fase bakoitza amaitzean, txapako tentsioak arindu ditu.

        6. Prestatu edo ordezkatu beharreko piezak identifikatu ditu.

        7. Egindako eragiketetan erabilera-arauak aplikatu ditu, ezarritako segurtasun-arauak kontuan izanda.

        8. Lan-eremua behar bezalako ordenaz eta garbitasunez, eta oztoporik gabe mantendu du.

      6. Karrozeriak, xasisak edo kabinak jatorrizko dimentsioak berreskuratu dituela egiaztatzen du. Horretarako, egindako neurketak fabrikatzailearen fitxa teknikoetan emandakoekin alderatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Karrozeriaren puntuek jatorrizko kotak berreskuratu dituztela egiaztatu du.

        2. Norabide-kotak eta atzeko zubiarenak fabrikatzaileak ezarritakoak direla egiaztatu du.

        3. Zehaztutako eremuek konponketaren ondoren deformazio-puntu galdagarriak mantentzen dituztela egiaztatu du.

        4. Konponketa zehaztapen teknikoei jarraituz egin dela egiaztatu du.

        5. Konpondutako eremuak ikuskatzeko interes berezia erakutsi du.

        6. Neurketa- eta proba-ekipoak arreta egokiaz maneiatu ditu, kalteak saihesteko.

    2. Edukiak

      1. Egitura-deformazioak diagnostikatzea

        Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Parametroak neurtzea.

        Kalteak diagnostikatzea.

        Parametroak neurtzea eta, besteak beste, lerrokagailuaz eta konpas hagadunaz baliatuta balorazioa egitea.

        Deformatutako eremuak kotatzea.

        Indarren konposizioa, deskonposizioa eta erresultantea.

        Indar-pareen konposizioa, deskonposizioa eta erresultantea.

        Flexio- eta bihurdura-momentuen konposizioa, deskonposizioa eta erresultantea.

        Karga mota bakoitzaren eraginpean jartzean egiturak izan ditzakeen deformazioak.

        Ibilgailuetan erabiltzen diren karrozeria motak.

        Karrozeria baten konposizio modularra.

        Ibilgailuen egiturei buruzko dokumentazio teknikoa: ibilgailuren fabrikatzailearen sinbologian bankadaren fabrikatzailearen sinbologia.

        Karrozeriaren hiru dimentsioko deformazioa kargen eraginpean jartzean.

        Kalteak diagnostikatzeko metodoak eta ekipoak.

        Ibilgailuaren egituran egiaztatu beharreko parametroak.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Lan-ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      2. Karrozeria bankadan ipintzea

        Karrozeriak izandako deformazioa aztertzea.

        Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Norbera babesteko ekipamendua (NBE) erabiltzea.

        Bankadan ipini aurretik, ibilgailuaren beharrezko elementuak desmuntatzea.

        Ainguratze-puntuak zehaztea.

        Karrozeria ipini eta ainguratzeko tresnak hautatzea.

        Ibilgailuaren kokapena bankadan.

        Ibilgailua bankadan lotzea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Karrozeria ipini eta ainguratzea.

        Ibilgailua finkatu eta ainguratzeko prozedurak.

        Karrozeria bankadan ipini eta lotzeko teknikak.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Lan-ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      3. Deformazioak neurtzea

        Kotak neurtzeko erreferentzia-puntuak identifikatzea.

        Neurketa-ekipoa neurtu nahi den eremuan ipintzea.

        Identifikatutako kotak neurtzea.

        Lortutako balioak fabrikatzailek emandakoekin alderatzea.

        Hiru dimentsioko balorazioa egitea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Bankadak eta tenkatze-tresnak ezagutzea.

        Neurketa-ekipoa kalibratu eta doitzeko teknikak.

        Bankadaren osagaiak.

        Neurketa-sistemak.

        Neurgailuak.

        Fitxa teknikoak.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Lan-ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      4. Tiroak eta kontratiroak zehaztea

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Erabili beharreko tresnak eta ekipoak hautatzea.

        Tiroak eta kontratiroak aplikatzeko puntuak zehaztea.

        Tiroen eta kontratiroen norabideak zehaztea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Bankadak tenkatzeko tresnak eta ekipoak.

        Tiroak eta kontratiroak.

        Segurtasun-neurriak tiroak egiteko garaian.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Lan-ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      5. Karrozeria bankadan konpontzea

        Tenkatzeko tresnak eta ekipoak ipintzea.

        Tiroak egin aurretik segurtasun-neurriak ipintzea.

        Neurriak bat etorri arte tiroak eta kontratiroak egitea.

        Tenkatze-fasea amaitzean tentsioak arintzea.

        Tenkatzearen bilakaera kontrolatzea.

        Prestatu edo ordezkatu beharreko piezak identifikatzea.

        Lanpostua, eta erabilitako piezak, tresnak eta erremintak garbitzea.

        Tenkatze-prozesua.

        Berariazko erremintak.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      6. Konponketa egiaztatzea

        Neurtzeko gailuak erabilita egiaztapenak egitea.

        Norabide-kotak eta atzeko zubiarenak egiaztatzea.

        Eremu galdagarriak egiaztatzea.

        Konpondutako eremuak ikuskatzea.

        Egiaztatze-eragiketak.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Lan-ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

  6. lanbide-modulua: Gainazalak txukuntzea

    Kodea: 0259

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 231 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Txukuntze-prozedurak hautatzen ditu, eta oinarriak eta bernizak aplikatzeko teknikak ezaugarritzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Fabrikan karrozeria pintatzeko prozesua azaldu du.

        2. Karrozeria gainetik pintatzeko jarraitu beharreko eragiketa-sekuentzia deskribatu du.

        3. Gainazalak txukuntzeko prozesuak azaldu ditu, eta oinarrien eta estaldura-materialen motekin lotu ditu.

        4. Prozesu bakoitzean beharrezkoak diren ekipoak, tresnak eta erremintak identifikatu ditu.

        5. Aplikazio-teknikak aukeratu ditu eta hautatutako ekipoen ezaugarriak azaldu ditu.

        6. Pintatu beharreko euskarrirako estaldura motak identifikatu ditu.

        7. Akaberako pinturen eta laken mota bakoitzak dituen konposizioa, ezaugarriak eta propietateak azaldu ditu.

        8. Ibilgailuaren pintura mota identifikatu du, beharrezko dokumentazio teknikoa hautatzeko.

      2. Lainoztatu behar ez diren eremuak estaltzen ditu. Horretarako, erabili beharreko prozedurak eta materialak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Estali beharreko eremuak identifikatu ditu.

        2. Estali ahal izateko beharrezko materialak, tresnak eta erremintak hautatu ditu.

        3. Zatiko eta erabateko estaltzeak egin ditu.

        4. Barrualdea eta kanpoaldea estali ditu.

        5. Kristalak, beirak eta ispiluak estali ditu.

        6. Ertzak estaltzean kontu berezia izan du.

        7. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        8. Estaltzeak aplikatu beharreko produktuekiko bateragarritasun-baldintzak betetzen dituela egiaztatu du.

        9. Estaltzeak beharrezko babesa eskatutako kalitatearekin ematen duela egiaztatu du.

        10. Lana egitean, ezarrita dauden laneko segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak bete ditu betiere.

      3. Ibilgailua pintatzeko eskatutako kolorea lortzeko prestatzen du pintura, teknika kolorimetrikoak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Berniz eta pintura mota bakoitzaren propietateak azaldu ditu.

        2. Zirkuitu kromatiko batean koloreek duten banaketa eta haren erabilera azaldu ditu.

        3. Oinarrizko koloreetatik abiatuta, nahasteen bidez koloreak lortzeko metodoak azaldu ditu.

        4. Kolore-kodea identifikatu du, fabrikatzailearen dokumentazio teknikoa, ibilgailuaren plaka eta pintura-fabrikatzaileen kolore-karta kontuan izanda.

        5. Pintura-fabrikatzaileek emandako dokumentazio teknikoa interpretatu du eta produktuen ezaugarriak identifikatu ditu.

        6. Nahastea egiteko beharrezko produktuak hautatu ditu.

        7. Produktuen nahastea egiteko, proportzio- eta biskositate-arauak kontuan hartu ditu, eta balantza elektroniko informatizatua, mikrofitxa edo ordenagailua erabili ditu.

        8. Kolorea doitzeko probak egin ditu, ganbera kromatikoan beharrezko saiakuntzak eginez.

        9. Zehaztapen teknikoei jarraituz pintura aktibatu eta katalizatu du, eta finkatutako biskositatea lortu du.

        10. Lana segurtasunez, zehaztasunez, ordenaz eta garbi egin du.

      4. Karrozeriaren elementuak pintatzen ditu, pinturaren eta ibilgailuaren fabrikatzaileak zehaztutako teknikak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ekipo aerografikoa aplikatu beharreko pintura motaren arabera doitu du.

        2. Pintura-kabinaren funtzionamendu-parametroak zehaztapen teknikoen arabera doitu ditu.

        3. Pintura pistolaz aplikatzean, aplikazio-gainazalarekiko tarteari iraunkor eutsi dio, abanikoak gainjarri ditu eta geruzen artean denbora egokia igarotzen utzi du.

        4. Egin dituen lausotzeetan, pintatutako piezen eta albokoen arteko kolore-desberdintasuna antzemanezina izatea lortu du.

        5. Pintura ekipo egokiekin lehortu du.

        6. Aplikatutako pinturak ibilgailuaren zehaztapenak betetzen dituela egiaztatu du.

        7. Eskatutako kalitate-irizpideak bete ditu.

        8. Ekipamenduak, materialak eta instalazioak erabiltzeko arauak errespetatu ditu.

        9. Laneko segurtasun-arauak eta ingurumen-inpaktuari buruzkoak aplikatu ditu.

      5. Pintatze-akatsak zuzentzen ditu. Horretarako, akatsen sorburuak horiek konpontzeko aplikatu beharreko teknikekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Pintura-akatsa aurkitu du eta zein konponketa-prozesuri jarraitu behar zaion erabaki du.

        2. Akatsak zuzentzeko prozesu bakoitzean beharrezkoak diren ekipoak, tresnak eta erremintak erabili ditu.

        3. Aplikazio-teknika desegokia erabiltzearen ondoriozko akatsak konpondu ditu.

        4. Gaizki prestatutako gainazalen ondoriozko akatsak konpondu ditu.

        5. Faktore klimatikoen, mekanikoen, industrialen eta biologikoen ondoriozko akatsak konpondu ditu.

        6. Konpondutako gainazala leundu eta distira eman dio, eskatutako kalitatea lehengoratzeko.

        7. Ekipamenduak, materialak eta instalazioak erabiltzeko arauak errespetatu ditu.

      6. Errotuluak eta zerrendak egin ditu, eta hautatutako teknika eta prozedura justifikatu ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Egin beharreko pertsonalizazioaren zirriborroa prestatu du.

        2. Zirriborroaren arabera, prozesuaren faseak zehaztu ditu.

        3. Beharrezko dokumentazio teknikoa, ekipoak eta baliabideak hautatu ditu.

        4. Errotuluak edo zerrendak jarri behar direneko gainazala prestatu du.

        5. Prestatu beharreko kolorea edo koloreak identifikatu ditu.

        6. Koloreak prestatu ditu.

        7. Errotuluak eta zerrendak lortzeko pintatze-lana egin du.

        8. Lanaren emaitza egindako zirriborrora egokitzen dela egiaztatu du.

        9. Prozesu guztietan pertsonak eta ingurumena babesteko arauak bete ditu.

    2. Edukiak

      1. Txukuntze-prozedurak hautatzea

        Aplikazio-teknika egokienak hautatzea.

        Hautatutako prozesuaren arabera produktu egokiena hautatzea.

        Prozesu bakoitzean beharrezkoak diren ekipoak, tresnak eta erremintak identifikatzea.

        Fabrikan karrozeria pintatzeko prozesua.

        Karrozeria gainetik pintatzeko eragiketak.

        Pinturak fabrikatzeko teknikak: pinturak fabrikan aurresakabanatzea, ehotzea eta diluitzea.

        Konponketako pinturak.

        Pinturaren oinarrizko edukiak: erretxina, pigmentuak eta disolbatzaileak.

        Akaberako pinturen gehigarriak.

        Akaberako pintura motak eta horien sailkapena aplikazio-prozesuaren arabera: geruza bakarrekoa, bi geruzakoa, hiru geruzakoa.

        Pintura motak lehortzearen arabera: oxidazioa, lurrunketa, erreakzio kimikoa eta ultramorea.

        Produktuen sailkapena konposizioaren arabera: pigmentu motak (lauak, metalizatuak eta perla- edo nakar-itxurakoak, besteak beste).

        Akaberako pinturei buruzko VOC araudia.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      2. Estaltzea

        Estali beharreko eremuak identifikatzea.

        Beharrezko materialak, tresnak eta erremintak hautatzea.

        Zati bateko edo erabateko estaltze-lanak egitea.

        Barrualdeko eta kanpoaldeko estaltze-lana egitea.

        Estaltze-lana egiaztatzea.

        Desestaltzea.

        Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

        Ezarrita dauden laneko segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak betetzea.

        Estaltze-prozesuak.

        Gainazalak estaltzeko produktuak eta horien ezaugarriak: papera, plastikoa, estaltzeko zintak eta burletak, gurpil-estalkiak, etab.

        Estaltze-teknikak: ertzak aurretik eta ondoren prestatzea.

        Barrualdeko estaltze-lanak.

        Kanpoaldeko estaltze-lanak: erabatekoak eta zati batekoak.

        Hondakinak sailkatzea, horiek behar bezala kudeatzeko.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      3. Akaberako pinturak prestatzea

        Kolore-kodea identifikatzea.

        Dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Nahastea egiteko beharrezko produktuak hautatzea.

        Produktuak nahastea.

        Kolorea doitzeko probak egitea: saiakuntzak egitea.

        Pintura prestatzea: pintura aktibatu eta katalizatzea.

        Produktuak prestatzeko eragiketak: fitxa teknikoak.

        Produktuak ezaugarrien arabera prestatzea: 1K-2K-MS-HS-UHS, ur-oinarriko produktuak, ultramorea, etab.

        Kolorea prestatzea.

        Kolorearen eginkizuna.

        Zirkulu kromatikoa.

        Pintura prestatzeko prozesua.

        Kolorea doitzea: koloreak nahasi eta berdintzea.

        Kolorimetria: kolorimetriaren oinarrizko printzipioak.

        Pintura prestatzeko erabiltzen diren tresnak eta ekipoak.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      4. Akaberako pinturak aplikatzea

        Erabili beharreko prozesua edo teknika hautatzea.

        Aplikatu beharreko produktuaren arabera ekipoa edo tresna hautatzea.

        Ekipo aerografikoa hautatu eta doitzea.

        Pintura-kabinaren funtzionamendu-parametroak zehaztapen teknikoen arabera doitzea.

        Pintura pistolaz aplikatzea.

        Zenbait pintatze-teknika erabiltzea.

        Pintura-geruzen artean lehortzea zenbait ekiporekin: ur-pinturarako lehorgailua, ultramorea, etab.

        Akabera egiaztatzea, produktua behar bezala aplikatu dela ziurtatzeko.

        Pinturak aplikatzeko erabiltzen diren ekipoak eta tresnak.

        Ekipo aerografikoak, kabinak eta tresnak.

        Pistola aerografikoa aplikatzeko teknikak eta parametroak.

        Pintatze-prozesuak.

        Ibilgailuak osorik pintatzeko prozesua.

        Gainazal handiak pintatzeko prozesua.

        Lausotzea eta hura aplikatzeko teknikak.

        Aplikazio-prozesuaren araberako teknikak: ur-oinarriko produktuak, hezeko prozesuak, prozesu azkarrak, ultramorea, etab.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      5. Pintura-akatsak zuzentzea

        Pinturan akatsa aurkitzea.

        Jarraitu beharreko konponketa-prozesua hautatzea.

        Beharrezko ekipoak, tresnak eta erremintak hautatzea.

        Aplikazio-teknika desegokia erabiltzearen ondoriozko akatsak konpontzea.

        Gaizki prestatutako gainazalen ondoriozko akatsak konpontzea.

        Faktore klimatikoen, mekanikoen, industrialen eta biologikoen ondoriozko akatsak konpontzea.

        Konpondutako gainazala leundu eta distira ematea, eskatutako kalitatea lehengoratzeko.

        Akatsak aztertzea.

        Pinturaren akatsak eta kalteak aplikazio-teknika desegokiaren ondorioz.

        Pinturaren akatsak eta kalteak instalazioaren ondorioz.

        Pinturaren akatsak bestelako arrazoien ondorioz.

        Pinturari egindako kalteak eta erasoak kanpoko faktoreen ondorioz.

        Akatsak zuzentzeko teknikak.

        Pinturaren akatsak ezabatzeko prozesua.

        Erabiltzen diren teknikak eta produktuak.

        Pintura leundu eta distira ematea.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      6. Errotuluak eta zerrendak

        Pertsonalizazioaren zirriborroa egitea.

        Erabili beharreko prozesua eta teknikak hautatzea.

        Beharrezko dokumentazio teknikoa, ekipoak eta baliabideak hautatzea.

        Erabili beharreko teknikaren arabera koloreak prestatzea.

        Aerografia, errotuluak, zerrendak edo irudiak egiteko prozesua gauzatzea.

        Aerografoa: motak, ezaugarriak, funtzionamendua eta erabilera.

        Material osagarria eta horren erabilera.

        Aerografia-teknikak: esku hutsez, aire-txantiloiak, maskarak, etab.

        Errotuluak, zerrendak, lerro degradatuak eta lausotzeak.

        Gainazalean objektuak irudikatzeko teknikak.

        Poster, serigrafia, itsasgarri eta abarren teknika.

        NBEa erabiltzeko konpromisoa.

        Zehaztasuna eragiketak egitean.

        Talde-lanean lagundu eta sartzea.

        Ingurunea (pertsonak eta ekipamendua) errespetatzea.

        Arreta erabilitako erremintak, tresnak eta makinak kontserbatzean.

        Praktiketarako ezarritako epeekiko konpromisoa.

      7. lanbide-moduluak: Oinarrizko mekanizazioa

        Kodea: 0260

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 66 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Piezen krokisak marrazteko, berariazko sinbologia interpretatzen du eta dagozkion irudikapen-konbentzionalismoak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Piezaren bistak esku hutsez irudikatu ditu.

            2. Krokisaren bistak, sekzioak eta xehetasunak interpretatu ditu, eta bertan jasotako informazioa zehaztu du.

            3. Elementuen berariazko sinbologia erabili du.

            4. Kotak islatu ditu.

            5. Krokisa egitean, dimentsioei buruzko zehaztapenak eta eskalak aplikatu ditu.

            6. Krokisa ordenaz eta garbi egin du.

            7. Krokisaren neurriak egin beharreko piezak, elementuak edo transformazioak neurtzeko prozesuan lortutakoekin bat datozela egiaztatu du.

          2. Piezak trazatzen ditu ondoren mekanizatzeko. Horretarako, krokisetako eta planoetako zehaztapenak neurketa-ekipoen doitasunarekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Neurketa-ekipoak (kalibrea, palmer-a, konparadorea, angelu-garraiagailua, goniometroa) identifikatu ditu eta, beharrezkoa izan denean, horiek kalatu eta hutsean jarri ditu.

            2. Neurketa-ekipoen funtzionamendua deskribatu du eta horiek egin beharreko neurketekin lotu ditu.

            3. Neurketa-sistema metrikoa eta anglosaxoia deskribatu ditu, eta noniusaren eta hautematearen kontzeptuak interpretatu ditu.

            4. Krokisak eta planoak behar bezala aztertu eta interpretatu ditu neurketa eta trazadura egiteko.

            5. Sistema metriko hamartarraren eta anglosaxoiaren artean neurriak bihurtzeko kalkuluak egin ditu.

            6. Barrualdeko, kanpoaldeko eta sakonerako neurketak egin ditu, tresna egokiaz eta exijitutako doitasunaz.

            7. Piezak trazatzeko beharrezko tresnak hautatu eta prestatu ditu.

            8. Pieza egiteko modu egokian eta zehaztasunez egin du trazadura.

            9. Trazaduraren neurriak krokisetan eta planoetan emandakoekin bat datozela egiaztatu du.

          3. Piezak eskuz mekanizatzen ditu. Horretarako, neurketa-teknikak krokisetan eta planoetan emandako neurrien perdoi-marjinekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Automobilean gehien erabiltzen diren materialen ezaugarriak (besteak beste, burdinurtu, altzairu eta aluminio-aleazioenak) azaldu ditu.

            2. Mekanizaziorako beharrezko erremintak identifikatu ditu.

            3. Karraka motak sailkatu ditu haien koskaduraren eta formaren arabera, eta egin beharreko lana kontuan izanda.

            4. Zerra-xaflak ebaki beharreko materialaren arabera hautatu ditu.

            5. Egin behar diren eragiketen sekuentzia zehaztu du.

            6. Txirbil-jaulkitze bidezko ebaketa-erremintak materialekin, eta lortu nahi diren akabera eta formekin lotu ditu.

            7. Krokisak eta planoak behar bezala aztertu eta interpretatu ditu pieza gauzatzeko.

            8. Piezari finkatutako dimentsioak eta forma eman dizkio, dagozkion teknikak erabilita (karrakatzea eta ebakitzea, besteak beste).

            9. Txapa guraizeekin ebaki du eta horiek ebakien arabera hautatu ditu.

            10. Eskatzen diren kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

          4. Piezak barrutik eta kanpotik hariztatzen ditu. Horretarako, beharrezko kalkuluak eta eragiketak egiten ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zulaketa-prozesua eta makinetan doitu beharreko parametroak deskribatu ditu, zulatu beharreko materialaren arabera.

            2. Barautsaren abiadura kalkulatu du, zulatu beharreko materialaren eta zulatzeko makinak duen diametroaren arabera.

            3. Zulatzeko makinaren diametroa kalkulatu du piezetan barruko hariztatzeak egiteko.

            4. Zulatzeko makinen funtzionamendu-parametroak doitu ditu.

            5. Zulaketak finkatutako tokietan egin ditu, lubrifikazio egokiaz.

            6. Abeilanaketa egin du, zulatzeko makina eta bertan enbutitu beharreko elementua kontuan izanda.

            7. Hagaxka hautatu du, torlojua gauzatzeko egindako kalkuluak kontuan izanda.

            8. Barruko eta kanpoko hariztatze-eragiketetan sekuentzia zuzenari jarraitu dio, lubrifikazio egokiaz.

            9. Hariztatutako elementuen dimentsioak eta horien hari-neurria finkatutakoak direla egiaztatu du.

            10. Segurtasunari eta ingurumenari buruzko irizpideak errespetatu ditu.

          5. Elementu metalikoen loturak soldadura bigunaren bidez egiten ditu, eta kasuak kasu erabilitako teknikak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Soldadura bigunaren ezaugarriak eta propietateak deskribatu ditu.

            2. Lotura-eremua prestatu du eta hondakinak kendu ditu.

            3. Ekarpen-materiala hautatu du, oinarri-materialaren eta egin beharreko loturaren arabera.

            4. Egin nahi den loturarako desoxidatzaile egokiak hautatu eta prestatu ditu.

            5. Soldatzeko baliabideak egin nahi den soldaduraren arabera hautatu ditu.

            6. Soldagailuak eta lanparatxoak segurtasun-irizpideen arabera piztu ditu.

            7. Elementuak lotu eta bete ditu, eta horiek eskatutako erresistentzia- eta homogeneotasun-ezaugarriak betetzen dituztela egiaztatu du.

        2. Edukiak

          1. Irudikapen grafikoa eta krokisak

            Planoak eta krokisak interpretatzea.

            Piezen bisten irudikapen grafikoa egitea.

            Lantegian piezak gauzatzeko krokisak egitea.

            Eskemak interpretatzea.

            Oinarrizko marrazketa teknikoa: bistak, sekzioak eta kotatzea.

            Sinbologia eta normalizazioa.

            Planoen krokisak egiteko eta haiek normalizatzeko teknikak.

            Marrazkiaren txukuntasuna eta dagokion aplikaziorako egokitasuna.

            Ezarritako epeekiko konpromisoa.

          2. Piezak trazatzea

            Lanpostua prestatzea.

            Planoak edo krokisak interpretatzea.

            Erabili beharreko erremintak hautatzea.

            Piezak trazatzea.

            Piezaren gainean egindako trazadura egiaztatzea.

            Metrologiaren oinarriak: neurketa-sistemak (metrikoa eta anglosaxoia), magnitudeak, unitateak eta neurketen bihurketa.

            Neurketa-ekipoak: kalibrea, mikrometroa, konparadorea, goniometroa, etab.

            Trazaduraren helburua, faseak eta prozesuak.

            Trazatzeko tresnak eta erremintak.

            Trazatu eta markatzeko metodoak piezak lantzean.

            Tresnak eta erremintak zaintzeko arreta.

            Zehaztasuna eragiketak egitean.

            Ezarritako epeekiko konpromisoa.

          3. Piezak mekanizatzea

            Faseak eta lan-sekuentzia zehaztea.

            Planoak interpretatzea.

            Makina, tresneria eta erremintak prestatzea.

            Ebaketa-parametroak kalkulatu eta erregulatzea.

            Mekanizazio-eragiketak egitea: karrakatzea, zerratzea.

            Mekanizatutako pieza neurtzea.

            Makinak, tresneria eta erremintak garbitzea.

            Automobilean gehien erabiltzen diren material metalikoen ezaugarriak (burdinurtu, altzairu, aluminio-aleazio eta abarrenak).

            Karrakatzea: karraka motak eta horien erabilera formaren, tamainaren, koskaduraren eta ebaketa-mailaren arabera.

            Karrakatzeko teknikak.

            Eskuzko zerrarekin ebakitzeko eragiketak: zerra motak eta xaflen ezaugarriak.

            Tornuko eta fresatzeko makinako mekanizazioa.

            Txapa guraizez ebakitzea: guraize motak, ebaketa-prozesua.

            Segurtasunari eta ingurumenari buruzko arauak.

            Neurtzeko eta egiaztatzeko aparatuak arretaz zaintzea.

            Zehaztasuna eragiketak egitean.

            Ezarritako epeekiko konpromisoa.

          4. Piezak hariztatzea

            Zulatu eta hariztatzeko tresnak eta erremintak hautatzea.

            Eginkizunak ezarritako sekuentziaren arabera gauzatzea.

            Barautsak zorroztea.

            Zulatzea.

            Abeilanatzea.

            Hariztatzea.

            Haria neurtu eta egiaztatzea.

            Kontuan hartu beharreko parametroak zulatu behar den materialaren arabera.

            Barautsak: motak, osagaiak eta zorrozteko metodoa.

            Zulatze-prozesua.

            Abeilanatzeko teknikak.

            Torloju eta azkoin motak.

            Hari-motak, ezaugarriak eta erabilera-esparrua, harien normalizazioa eta irudikapena.

            Zulatzeko makinak: ezaugarriak, funtzionamendua, segurtasun-neurriak.

            Hariaren geometria: zatiak, eta kanpoko eta barruko hariak egiteko kalkuluak.

            Hainbat material hariztatzeko teknikak.

            Hariztatze-prozesuak.

            Erabilitako tresnak eta erremintak zaintzeko arreta.

            Zehaztasuna eragiketak egitean.

            Ezarritako epeekiko konpromisoa.

          5. Soldadura bigunaren bidez elementu metalikoen loturak egitea

            Lotura egiteko produktuak eta erremintak hautatzea.

            Lotura-eremua prestatzea.

            Eginkizunak ezarritako prozesuaren arabera gauzatzea.

            Lotura egiaztatzea.

            Soldadura biguna: propietateak eta erabilera-esparrua.

            Eztainuztatzea.

            Soldatzeko ekipoak, soldagailuak, lanparatxoak eta ekarpen-materiala.

            Oinarri-metala prestatzeko metodoak.

            Soldadura bigunak egiteko prozesuak.

            Hainbat materialetan aplikatzeko teknikak.

            Tresnak eta erremintak zaintzeko arreta.

            Zehaztasuna eragiketak egitean.

            Ezarritako epeekiko konpromisoa.

      8. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

        Kodea: E100

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 33 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Tituluaren lanbide-esparruarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

            2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

            3. Enpresaren testuinguruan emandako ahozko argibideak ezagutu ditu eta adierazpenei jarraitu die.

            4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

            5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

            6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

            7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

          2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

            2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

            3. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

            4. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

            5. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

            6. Testuen deia nagusiak jaso ditu.

            7. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

            8. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

          3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak identifikatu ditu.

            2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

            3. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

            4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

        2. Edukiak

          1. Ahozko mezuak ulertu eta sortzea

            Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

            Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

            Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak

            Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

            Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

            Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

            Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

            Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

          2. Idatzizko mezuak interpretatu eta adieraztea

            Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

            Sektoreko berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

            Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.

            Protokolo-formulak idazki profesionaletan.

            Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

            Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

            Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

          3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea

            Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

            Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

            Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

            Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

            Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

      9. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

        Kodea: 0261

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 105 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

            2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

            3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

            4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

            5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

            6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

            7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

          2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzean duten eragina baloratu du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

            2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

            3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

            4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

            5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

            6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

            7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

          3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

            2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

            3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

            5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

            6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

            7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

            8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

            10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

          4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

            2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

            3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

            4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

            5. Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

            6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

            7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

            8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

          5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

            2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

            3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

            4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

            5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

            6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

            7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

          6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

            2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

            3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

            4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

            5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

            6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

            7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

          7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

            2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

            3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

            4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

            5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

            6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

        2. Edukiak

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua

            Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

            Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

            Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

            Norberaren ibilbidea planifikatzea.

            Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

            Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

            Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

            Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

            Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

            Erabakiak hartzeko prozesua.

            Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

            Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

            Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

            Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

            Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

            Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

            Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

          2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea

            Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

            Antolamendu-egiturak aztertzea.

            Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

            Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

            Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

            Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

            Lan-taldeen sorrera aztertzea.

            Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

            Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

            Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

            Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

            Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

            Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

            Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

            Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

            Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

            Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

            Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

          3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak

            Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

            Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

            Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

            Nomina interpretatzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

            Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

            Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

            Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

            Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

            Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

            Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ).

            Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

            Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

            Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

            Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

            Lana arautzearen beharra baloratzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

            Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

            Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

            Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

          4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia

            Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

            Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

            Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

            Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

            Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

            Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

            Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

            Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

            Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

          5. Arrisku profesionalak ebaluatzea

            Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

            Arrisku-faktoreak aztertzea.

            Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

            Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

            Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

            Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

            Arrisku profesionalaren kontzeptua.

            Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

            Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

            Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

            Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

            Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

            Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

            Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

          6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea

            Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

            LAP Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko oinarrizko araua aztertzea.

            LAP Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko egitura instituzionala aztertzea.

            Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

            Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

            Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

            Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

            Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

            LAP Laneko Arriskuen Prebentzioan eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

            Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

            Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (Laneko Arriskuen Prebentzioko oinarrizko teknikaria).

            Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

            Prebentzioaren plangintza enpresan.

            Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

            LAP laneko arriskuen prebentzioaren garrantzia eta beharra baloratzea.

            LAP laneko arriskuen prebentzioko eta LO Laneko Osasuneko agente gisa duen posizioa baloratzea.

            Erakunde publikoek eta pribatuek LO laneko osasunean errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

            Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

          7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea

            Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

            Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

            Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

            Larrialdi-egoerak aztertzea.

            Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

            Langileen osasuna zaintzea.

            Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

            Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

            Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

            Seinale motak.

            Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

            Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

            Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

      10. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

        Kodea: 0262

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 63 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

            2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

            3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

            4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

            5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

            6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

            7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

          2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

            2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

            3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

            4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

            5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

            6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

            7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

            8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

          3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

            2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

            3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

            4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

            5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

            6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

            7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

            8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

            9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain eratzeko eskatutako izapideak aztertu ditu.

            10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

            11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

            12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

          4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

            2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

            3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

            5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

            6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

        2. Edukiak

          1. Ekimen sortzailea

            Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

            Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

            Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

            Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

            Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

            Enpresaburuaren kontzeptua.

            Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

            Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

            Ekintzaileen arteko lankidetza.

            Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

            Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

            Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

            Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

            Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

          2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena

            Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

            Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

            Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

            Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

            Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

            Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

            Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

            Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

            Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

            Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

            Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

            Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

            Genero-berdintasuna errespetatzea.

            Enpresa-etika baloratzea.

          3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea

            Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

            Produkzio-plana prestatzea.

            Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

            Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

            Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

            Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

            Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

            Zerga-arloa enpresetan.

            Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

            Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

            Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

            Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          4. Administrazio-funtzioa

            Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

            Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

            Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

            Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

            Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

            Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

            Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

            Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

      11. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

        Kodea: 0263

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 380 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek muntatu edo konpontzen dituen instalazioen merkaturatzearekin eta produkzioarekin erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

            2. Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak, biltegiratzea eta bestelakoak.

            3. Produkzio-prozesua garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

            4. Giza baliabideen konpetentziak produkzio-jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

            5. Sarearen elementu bakoitzak enpresaren jarduera garatzean duen garrantzia interpretatu du.

            6. Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean izan dezaketen eragina aztertu du.

            7. Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.

            8. Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak adierazi ditu.

          2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

              Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

              Jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna).

              Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

              Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

              Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

              Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

              Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

            2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

            3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

            4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

            5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

            6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

            7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

            8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

            9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

            10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

          3. Benetako lan-egoeretan deformazioak eta matxurak identifikatzen ditu, magnitudeak neurtzen ditu, sorburuak eta ondorioak behatzen ditu, eta zehaztapenei jarraitzen die.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Diagnostikoa egiteko ekipoak eta baliabideak hautatu ditu, eta horiek prestatu eta doitu ditu.

            2. Dokumentazio teknikoa interpretatu du, eta horren sinbologia eta neurriak ibilgailuan egin beharreko egiaztapenekin lotu ditu.

            3. Neurketetan lortutako datuak interpretatu eta zehaztapen teknikoetako datuekin alderatu ditu.

            4. Ekipoekin eta baliabideekin diagnostikoa egin du, zehaztapen teknikoei jarraituz.

            5. Ordezkatu edo konpondu beharreko elementuak zehaztu ditu, diagnostikoaren zehaztapenak kontuan izanda.

            6. Lan-taldearekin bat egin du, eta ekimena eta interesa erakutsi du.

          4. Material metalikoen eta sintetikoen elementu finkoak eta mugigarriak konpondu eta ordezkatzen ditu, kasuak kasu teknika eta baliabide egokiak erabilita.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Matxurak eta deformazioak konpontzeko diagnostikoa egin du, dokumentazio teknikoa, eta neurketa eta kontroleko tresneria erabilita.

            2. Txapa birkonformatzeko eragiketak egin ditu: finkatutako formak eta dimentsioak lehengoratu ditu eskatutako kalitateaz.

            3. Material plastikoetako eta konposatuetako elementuak konpondu ditu, teknika egokiak erabilita.

            4. Elementu finkoak zati batean eta osorik ordezkatu ditu eta, horretarako, lotura soldatuak egin ditu, lotura motaren eta erresistentzia-ezaugarrien inguruko zehaztapenei jarraituz.

            5. Ibilgailuen karrozerietan elementu mugigarriak muntatu, desmuntatu, ordezkatu eta konpondu ditu, eta kasu guztietan ezaugarri teknikoak lehengoratu ditu.

            6. Egindako konponketek eskatutako kalitatea betetzen dutela egiaztatu du.

            7. Baliabideak, ekipoak eta espazioak erabiltzeko arauak bete ditu, eta parametroak prestatu eta doitu ditu.

            8. Segurtasunari, laneko arriskuei eta ingurumen-inpaktuari buruzko arauak aplikatu eta bete ditu.

          5. Bankadan ibilgailuen egitura-elementuak konpontzen ditu, eta horien jatorrizko dimentsioak eta ezaugarriak lehengoratzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Karrozeriak izandako deformazioa aztertu du eta hura konpontzeko jarraitu beharreko eragiketa-sekuentzia zehaztu du.

            2. Ibilgailua bankadan kokatu du, hura finkatzeko beharrezko ainguraketen bidez, bankadaren eta ibilgailuaren fabrikatzailearen zehaztapenak kontuan izanda.

            3. Neurriak hartzeko beharrezko erreferentzia-puntuak zehaztu ditu, izandako deformazioa kontuan izanda.

            4. Ibilgailuaren egituran tiroak eta kontratiroak egin ditu, deformazioak zuzendu ditu, eta dimentsio- eta forma-ezaugarriak lehengoratu ditu.

            5. Egitura konformatzeko eta hondatutako elementuak ordezkatzeko eragiketak egin ditu, eta, horretarako, fitxa teknikoak interpretatu ditu.

            6. Karrozeria tenkatzeko prozesuetan erabilitako erremintak, tresnak eta ekipoak maneiatu ditu.

            7. Lanak txukuntasunez eta garbi egin ditu eta finkatutako denborak errespetatu ditu.

          6. Ibilgailuen gainazalak prestatu eta txukuntzen ditu, eta, horretarako, produktuak prestatu eta baliabide egokiak erabiltzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Karrozeriak estaltzeko prozesuak egin ditu eta lainoztatu behar ez diren zatiak babestu ditu.

            2. Gainazalak garbitu eta koipegabetzeko eragiketak egin ditu.

            3. Azpietako estaldurak, barrunbeak babesteko argizariak eta zigilatzaileak aplikatu ditu, eta ibilgailuaren jatorrizko ezaugarriak lehengoratu ditu.

            4. Gainazalak lixatu ditu, lixa-pikorra behar bezala mailakatuta.

            5. Ibilgailuaren kolorea eta horren aldaera identifikatu ditu.

            6. Ibilgailuaren koloreko pintura prestatu du.

            7. Prestatu eta txukuntzeko produktuak aplikatu ditu.

            8. Hondakinak hautatu ditu, enpresak erabiltzen dituen irizpideen arabera haiek biltzeko.

            9. Prozesu guztiak enpresako harreman pertsonalerako arauak betez egin ditu.

  1. atala. Espazioak

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA Azalera (m²)

    30 ikasle Azalera (m²)

    20 ikasle

    Balio anitzeko gela 60 40

    Txapa-lantegia 120 90

    Pintura-lantegia 120 90

    Kolorimetriako laborategia 30 20

    Ibilgailu-egituren lantegia 50 40

  2. atala. Ekipamenduak

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA EKIPAMENDUA

    Balio anitzeko gela DVD eta Internet dituen ordenagailua

    Proiekzio-kanoia

    Erretroproiektore mahaiduna

    Bideoa

    DVDrako erreproduzigailu grabagailua

    Pantaila

    Automozioko liburutegi teknikoa eta informatikoa

    Txapa-lantegia Torlojuko konpresore birakaria

    Elektroesmerilatzeko makina

    Lan-mahaia

    Elektrodo estali bidezko arku-soldadura elektrikoa

    MIG/MAG soldadura

    TIG soldadura

    Soldadura oxiazetilenikoa

    Plastikoetarako aire bero bidezko soldadura

    MIG soldadura

    Aluminiorako soldadura sinergikoa

    Funtzio anitzeko ekipoa

    Orga eramangarria txaparako erremintarekin

    Oinarrizko erreminta-ekipoa

    Orga eramangarria elektromekanikarako erremintarekin

    Plastikoak konpontzeko ekipoa

    Ateetarako bandak desmuntatzeko tresnak

    Ateak zentratzeko tresna

    Tolesteko makina

    Puntzonatzeko makina pneumatikoak eta eskuzkoak

    Atzera-aurrerako zerra pneumatikoak

    Puntuak kentzeko/fresatzeko makina pneumatikoa

    Disko-zerra pneumatikoa

    Disko-makina pneumatiko angeluarra

    Errematxatzeko makina pneumatikoa

    Bandazko lixatzeko makina

    Errematxatzeko eskuzko makina

    Zulatzeko makina pneumatiko zuzena

    Zulatzeko makina pneumatiko angeluarra

    Zulatzeko makina elektrikoa

    Zizel pneumatikoa

    Lixatzeko errotore-makina orbital pneumatikoak

    Mailatuak kentzeko pistoi mekanikoa

    Estrusio-kartutxoetarako pistola pneumatikoa

    Pintura hondatu gabe mailatuak kentzeko ekipoa

    Mailatuak kentzeko bentosa-makina

    Beira itsatsiak ordezkatzeko ekipoa

    Beira ziriztatuak ordezkatzeko ekipoa

    Beira itsatsietarako ebakitzeko makina zabukaria

    Beirak ebakitzeko kordoi-makina (atzera-aurrerako zerra)

    Beira ijeztuak konpontzeko ekipoa

    Plasma bidez altzairua ebakitzeko makina

    Aluminioa konpontzeko banako ekipoa

    Disko-makina angeluarra

    Guraize elektrikoa

    Guraize-jasogailua

    Arku elektriko bidezko soldadurarako aurpegi-babesa

    Soldadura oxiazetilenikorako betaurrekoak

    Pintura-lantegia Pintatu eta lehortzeko kabina

    Xurgatze-planoa

    Uhin motzeko infragorri bidez lehortzeko ekipoa

    Estaltzeko ekipoa duen orga

    Pistola-garbigailua

    Ur-oinarriko pinturetarako pistola-garbigailua

    Distira emateko eta leuntzeko ekipo pneumatikoa

    Aerografiarako ekipoa eta tresnak

    Biniloak eta antzekoak ebakitzeko plotterra

    Pinturarako lodieren neurgailua

    Biskositatea neurtzeko kopak (DIN, FORD)

    Prestaketan dauden piezetarako euskarriak

    Piezak pintatzeko astoak

    Hurrupatze eta grabitateko pistola aerografiko konbentzionala

    Hurrupatze eta grabitateko pistola aerografiko hibridoa

    Hurrupatze eta grabitateko HVLP pistola aerografikoa

    Hurrupatze eta grabitateko aparailurako pistola aerografikoa

    Ukituak emateko pistola aerografikoa

    Itsaspena, elastikotasuna, talka, etab. egiaztatzeko ekipoa

    Lixatzeko errotore-makina eszentrikoa

    Lixatzeko makina orbital pneumatikoa

    Lixatzeko errotore-makina orbitala

    Xurgagailu eramangarria

    Xurgatze-besoa

    Pintatzeko erreminta-sorta

    Torlojuko konpresore birakaria

    Hautsa xurgatzeko ekipo eramangarria

    Balantza elektronikoa

    Disolbatzailea birziklatzeko makina

    Formulaziorako ordenagailua

    Internet-konexioa duen ordenagailua

    Pinturarako boxa

    Larrialdietarako begi-garbitzailea

    Kolorimetriako laborategia Ganbera kromatikoa

    Probetak lehortzeko labe elektrikoa

    Munsell-en ardatza

    Espektrofotometroa

    Ibilgailu-egituren lantegia Bankada unibertsala

    Kontrol-bankada positiboa

    Neurtzeko ekipoa

    Tiro eta kontratiroetako tresnak

    Konpas hagaduna

    Mekanika muntatuta duen neurtzeko ekipoa

    Jasogailua

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena Karrozeriako teknikariaren heziketa-zikloko lanbide-moduluetan edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

    LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

    0254 Elementu mugigarriak

    " Ibilgailuen mantentze-lanak

    " Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0255 Elementu metalikoak eta sintetikoak

    " Ibilgailuen mantentze-lanak

    " Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0256 Elementu finkoak

    " Ibilgailuen mantentze-lanak

    " Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0257 Gainazalen prestaketa

    " Ibilgailuen mantentze-lanak

    " Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0258 Ibilgailuen egitura-elementuak " Ibilgailuen mantentze-lanen prozesuak eta antolamendua

    " Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0259 Gainazalak txukuntzea

    " Ibilgailuen mantentze-lanak

    " Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0260 Oinarrizko mekanizazioa

    " Ibilgailuen mantentze-lanak

    " Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    E100 Ingeles teknikoa " Ingelesa " Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0261 Laneko prestakuntza eta orientabidea " Laneko prestakuntza eta orientabidea " Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0262 Enpresa eta ekimen sortzailea " Laneko prestakuntza eta orientabidea " Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0263 Lantokiko prestakuntza

    Ibilgailuen mantentze-lanen prozesuak eta antolamendua

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    Ibilgailuen mantentze-lanak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

    KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna.

    Lan-harremanetan diplomaduna.

    Gizarte-lanean diplomaduna.

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.

    Ingelesa Ingeles filologian lizentziaduna.

    Ibilgailuen mantentze-lanen prozesuak eta antolamendua Itsas nabigazioan diplomaduna.

    Ontzietako irrati-elektronikan diplomaduna.

    Ontzi-makinetan diplomaduna.

    Aeronautika-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Nekazaritza-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Baso-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan..

    Meatze-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Ontzigintzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Herri-lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Industria-ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    Lanbide Heziketako irakasle teknikoa Ibilgailuen mantentze-lanak Automozioko goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

    LANBIDE MODULUAK TITULAZIOAK

    0254 Elementu mugigarriak

    0255 Elementu metalikoak eta sintetikoak

    0256 Elementu finkoak

    0257 Gainazalen prestaketa

    0259 Gainazalak txukuntzea

    0260 Oinarrizko mekanizazioa Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Automozioko goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.

    0258 Ibilgailuen egitura-elementuak

    0261 Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0262 Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako beste zenbait titulu baliokide.

    E100 Hizkuntza teknikoa (Ingeles teknikoa) Ingeles filologian lizentziaduna

Elementu mugigarriak 0254 Elementu mugigarriak

Elementu metalikoak eta sintetikoak 0255 Elementu metalikoak eta sintetikoak

Elementu finkoak 0256 Elementu finkoak

Gainazalen prestaketa 0257 Gainazalen prestaketa

Ibilgailuen egitura-elementuak 0258 Ibilgailuen egitura-elementuak

Gainazalak txukuntzea 0259 Gainazalak txukuntzea

Enpresa txikien administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea 0262 Enpresa eta ekimen sortzailea

Lantokiko prestakuntza 0263 Lantokiko prestakuntza

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin

    KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA

    UC0122_2: Ibilgailuen gainazalak prestatu, babestu eta berdintzea. 0257 Gainazalen prestaketa

    UC0123_2: Gainazalak txukuntzea. 0259 Gainazalak txukuntzea

    UC0124_2: Ibilgailuaren elementu finkoak osorik edo zati batean ordezkatzea.

    UC0129_2: Ibilgailuen egiturazkoak ez diren elementuak osorik edo zati batean ordezkatu eta/edo konpontzea. 0256 Elementu finkoak

    UCO125_2: Ibilgailuen egitura konpontzea. 0258 Ibilgailuen egitura-elementuak

    UC0126_2: Elementu metalikoak konformatzea eta garrantzizko berrikuntzak egitea.

    UC0128_2: Elementu metalikoak eta sintetikoak konpontzea. 0255 Elementu metalikoak eta sintetikoak

    UC0127_2: Ibilgailuen elementu mugigarriak ordezkatu eta/edo konpontzea. 0254 Elementu mugigarriak

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

    LANBIDE MODULUA KONPETENTZIA ATALA

    0254 Elementu mugigarriak UC0127_2: Ibilgailuen elementu mugigarriak ordezkatu eta/edo konpontzea.

    0255 Elementu metalikoak eta sintetikoak UC0128_2: Elementu metalikoak eta sintetikoak konpontzea.

    UC0126_2: Elementu metalikoak konformatzea eta garrantzizko berrikuntzak egitea.

    0256 Elementu finkoak UC0129_2: Ibilgailuen egiturazkoak ez diren elementuak osorik edo zati batean ordezkatu eta/edo konpontzea.

    UC0124_2: Ibilgailuaren elementu finkoak osorik edo zati batean ordezkatzea.

    0257 Gainazalen prestaketa UC0122_2: Ibilgailuen gainazalak prestatu, babestu eta berdintzea.

    0258 Ibilgailuen egitura-elementuak UCO125_2: Ibilgailuen egitura konpontzea.

    0259 Gainazalak txukuntzea UC0123_2: Gainazalak txukuntzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.