Arautegia

Inprimatu

69/2010 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Osasun-larrialdietako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1878
  • Xedapen-zk.: 69
  • Xedapen-data: 2010/03/02
  • Argitaratze-data: 2010/04/06

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1. artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6. artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Urriaren 29ko 1397/2007 Errege Dekretuak Osasun-larrialdietako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Osasun-larrialdietako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Osasun-larrialdietako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen urriaren 29ko 1397/2007 Errege Dekretuaren babesean.

Osasun-larrialdietako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Osasun-larrialdietako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Osasun-larrialdietako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Osasun-larrialdiak

Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa

Iraupena: 2.000 ordu

Lanbide-arloa: Osasungintza

Kodea: INSN-3 (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua)

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: larrialdi indibidual edo kolektibo baten nahiz katastrofe baten aurrean, pazientea osasun-zentrora lekualdatzea, ospitaleaurreko ingurunean oinarrizko osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa ematea, osasun-arloko teleoperazio- eta telelaguntza-jarduerak gauzatzea, eta larrialdi-planak, aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak eta osasun-logistika antolatu eta garatzen laguntzea.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Pazientea edo biktima ebakuatzea mobilizatu eta immobilizatzeko teknikak erabilita, eta gidatzeko era haren baldintzetara egokitzea, erreferentziazko osasun-zentrora segurtasunez lekualdatzeko.

    2. Bestelako larrialdi-egoeretan, estutasuneko eta hasierako oinarrizko arretako egoeretan oinarrizko bizi-euskarriko teknikak (aireztapenekoak eta zirkulaziokoak) aplikatzea.

    3. Mota orotako larrialdietan eta katastrofeetan biktimak sailkatzen laguntzea, goragoko mailako erizain arduradunak gainbegiratuta eta haren jarraibideak betez.

    4. Pertsonal medikoari eta erizaintzakoari laguntzea osasun-larrialdiko egoeran dagoen pazienteari bizi-euskarri aurreratua ematen.

    5. Krisialdiko eta osasun-larrialdiko egoeretan, pazienteari, familiakoei eta eragindakoei oinarrizko laguntza psikologikoa ematea.

    6. Teleoperazioa eta telelaguntza kudeatzen dituzten zentroetan jasotako osasun-laguntzaren eskaerari erantzutea.

    7. Osasun-ibilgailuaren barnealdea eta bertako zuzkidura garbitu eta desinfektatzea, horiek higiene-baldintzetan mantentzeko.

    8. Osasun-ibilgailuaren ekipo medikoak eta baliabide osagarriak egiaztatzea, haien funtzionamendua ziurtatzeko egiaztapen-protokoloak aplikatuta.

    9. Osasun-materialaren izakinak lan-prozedura normalizatuen arabera kontrolatu eta berritzea, haiek eskuragarri izatea ziurtatzeko.

    10. Ibilgailua eta osasungintzaz bestelako zuzkidura baldintza eraginkorretan mantentzea.

    11. Pazienteei edo biktimei zuzendutako osasun-laguntzan eta horiek lekualdatzen jardutea, norbera babesteko, prebentzioko, segurtasuneko eta kalitateko protokoloei jarraituz.

    12. Gertaeraren lekuan baliabideak garraiatu, banatu eta hornitzea ziurtatuko duten prozedura logistikoak aplikatzea, esku-hartzearen ardura duen osasun-agintariak jasotako jarraibideen arabera.

    1. Larrialdi-planak prestatu, gauzatu eta ebaluatzeko datuak, arrisku-mapak eta aurreikus daitekeen arriskurako baliabideak ekartzea, zentro koordinatzaileko arduradunekin lankidetzan.

    2. Komunikazio-ekipoak erabilita, esku hartzeko eremuaren eta zentro koordinatzailearen arteko komunikazioa ezarri eta mantentzea.

    3. Pazienteen mugikortasun- eta garraio-beharrei erantzutea, eta haien pribatutasuna eta askatasuna ziurtatzea.

    4. Zerbitzugintzako aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek sorrarazitako lanpostuetara eta lan-egoera berrietara egokitzea.

    5. Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

    6. Talde-lanean parte hartzea, laneko jarraibideetan hierarkia errespetatuz.

    7. Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

    8. Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

    9. Enpresa txikia sortzea eta kudeatzea, eta bideragarritasuna, plangintza eta merkaturatzea aztertzea.

    10. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. SAN025_2: Osasun-garraioa (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0069_1: Osasun-ibilgailuaren mantentze-lan prebentiboetan jardutea eta haren zuzkidura materiala kontrolatzea.

      UC0070_2: Pazienteari oinarrizko bizi-euskarria eta bizi-euskarri aurreraturako laguntza ematea.

      UC0071_2: Pazientea osasun-zentro erabilgarrira lekualdatzea.

      UC0072_2: Krisi-egoeretan, laguntza psikologiko eta sozialerako teknikak aplikatzea.

    2. SAN122_2: Biktima anitzentzako eta katastrofeetarako osasun-laguntza (irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0360_2: Biktima anitzak eta katastrofeak dauden agertokietan, osasun-logistika antolatu eta garatzen laguntzea, krisi-egoeretan baliabideen hornidura eta kudeaketa ziurtatuz, eta koordinazio-lanetan parte hartuz.

      UC0361_2: Biktima anitzei hasierako osasun-laguntza ematea.

      UC0362_2: Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak prestatzen eta gauzatzen laguntzea.

      UC0072_2: Krisi-egoeretan, laguntza psikologiko eta sozialerako teknikak aplikatzea.

  1. Lanbide-irudi honek osasun-sektore publiko edo pribatuan egingo du lan, pazienteak edo biktimak lekualdatzen, eta hasierako osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa ematen. Gainera, babes zibilaren esparruan, larrialdi kolektiboetan edo katastrofeetan osasun-logistika prestatu eta garatzen lagunduko du, eta larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak prestatzen parte hartuko du.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Osasun-garraioko teknikaria.

    Osasun-larrialdietako teknikaria.

    Telelaguntzako operadorea.

    Urgentziak eta larrialdiak koordinatzeko zentroetako operadorea.

Heziketa-zikloaren irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Litezkeen patologiak zerrendatzea eta biktimak segurtasunez ebakuatzeko esku-hartze prozedurak aztertzea.

    2. Edozein patologia duten pazienteak eramanda egoera zailetan gidatzeko teknikak aztertzea, eta pazientea edo biktima ebakuatzean lekualdatze desegokiak osasunean izan ditzakeen ondorio organikoak identifikatzea.

    3. Larritasun-zeinuak zerrendatzea, eta horiek jardun-irizpideekin eta -protokoloekin lotzea, biktimak sailkatzeko.

    4. Bizi-arriskuaren zeinuak antzematea eta kanpoko zeinuak parametro normalekiko lotzea, pazientearen egoera zein den zehazteko.

    5. Bihotz-biriketako bizkortze-maniobrak eta hasierako osasun-laguntzako teknikak aplikatzea, eta sintomak maniobrekin eta teknikekin lotzea, pazientea egonkortzeko.

    6. Bizi-euskarri aurreraturako materiala eta sendagaiak identifikatzea, eta horiek pertsonal medikoari eta erizaintzakoari laguntzeko beharrezko jardun-protokoloekin lotzea.

    7. Larrialdi- eta krisi-egoeretarako laguntza psikologikoko teknika egokiak aplikatzea, jardun-protokoloak aztertuta; pazienteei, familiakoei eta eragindakoei babesa emateko.

    8. Erabiltzaileen beharrak abian jarri beharreko baliabideekin lotzea, hainbat egoera aztertuta; eskaerari erantzuteko.

    9. Ibilgailuaren eta osasungintzaz bestelako zuzkiduraren lehen mailako mantentze esku-hartzeak ezaugarritzea, deskribatzea eta litekeen akatsarekin lotzea, ibilgailuari egoera eraginkorrean eusteko.

    10. Materiala eta ekipoak garbitu eta desinfektatzeko eragiketak deskribatzea eta sor daitezkeen arazoekin lotzea, ibilgailuak eta zuzkidura garbitu eta desinfektatzeko.

    11. Osasun-ekipo eta -baliabide osagarrietan egin beharreko hasierako egiaztapenak identifikatzea, eta horien egoera haien funtzionamendua egiaztatzeko baldintza normalekin lotzea.

    12. Jardun-protokoloak eta araudia aztertzea, eta baliabideak katalogatzea, horiek garraiatu, banatu eta horni daitezen ziurtatzeko.

    1. Komunikazio-ekipoak deskribatzea eta egin beharreko eragiketa-segida zehaztea, esku hartzeko esparruaren eta zentro koordinatzailearen arteko komunikazioa ezarri eta mantentzeko.

    2. Mapak eta planoak interpretatzea, eta ezaugarri geografikoak eta obra zibileko elementuak antzematea, zentro koordinatzaileari datuak emateko.

    3. Dagokion lanbide-jarduerarekin lotutako arriskuak identifikatzea eta horiek babes-neurriekin lotzea, pazienteei edo biktimei zuzendutako osasun-laguntzan eta horiek lekualdatzen jarduteko.

    4. Esku hartzeko aukerak aztertzea, eta ezbeharretan eta hondamenetan arriskuak identifikatu eta baloratzea, arazoak ebazteko eta erabakiak hartzeko.

    5. Aginte-kateko kideen eginkizunak identifikatzea eta haien hierarkia aztertzea, horren arabera esku hartzeko.

    6. Lan-taldean harremanetan egotea, eta tolerantziaz, errespetuz eta zintzotasunez parte hartzea, talde-lanerako harreman egokiak izateko.

    7. Erantzukizun etikoak eta legalak identifikatzea, eta indarrean dagoen legeria interpretatzea, pazientearen edo biktimaren pribatutasuna eta askatasuna ziurtatzeko.

    8. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

    9. Zerbitzugintzan laneko jarduerak baloratzea eta helburuak lortzeko prozesu orokorrean egiten duen ekarpena identifikatzea.

    10. Ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, lan-ibilbidea kudeatzeko.

    11. Negozio-aukerak antzematea, merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertuta, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak.

    2. Osasun-logistika larrialdietan

    3. Osasun-zuzkidura.

    4. Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan

    5. Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan.

    6. Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea.

    7. Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan.

    8. Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak

    9. Telelarrialdiak.

      1. Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia.

        1. Ingeles teknikoa.

        2. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

        1. Enpresa eta ekimen sortzailea

        2. Lantokiko prestakuntza.

          1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

            Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

            1. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

            2. Lantokiko prestakuntzaren moduluari dagokionez, bigarren kurtsoaren azken 12 asteetan emango da. Modulu hori egin ahal izateko, ikastetxean egindako lanbide-modulu guztietan ebaluazio positiboa lortu behar da.

            3. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.

Osasun-larrialdietako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Erdi-mailako beste edozein heziketa-ziklotan zuzenean sartzeko.

  2. Osasun-larrialdietako teknikariaren tituluak aukera emango du, hemezortzi urte beteta izanez gero eta dagokion salbuespenaren kaltetan izan gabe, lanbide-arlo bereko heziketa-zikloetan proba bidez sartzeko; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen Batxilergoaren modalitate berekoak direnean.

  3. Osasun-larrialdietako teknikariaren tituluak aukera emango du Batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  3. «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikari-ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  4. Enpresa eta ekimen sortzailea modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  5. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-unitate guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3. artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  6. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) V. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Errege-dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

  2. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, dekretu honetan biltzen diren elementuek ez dute osatzen inolako lanbide-titulaturen jardunaren erregulazioa -indarrean dagoen legeriak lanbide-titulatuei lotzen dien lanbide-jardunaren esparruari dagokionez-

  3. «0055 Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan» lanbide-moduluan, dekretu honetan ezarritako prestakuntzak urtarrilaren 23ko 8/2007 Dekretuan ezarritako prestakuntza biltzen du 8/2007 Errege Dekretua, Osasun Sailarena, mediku ez diren langileek kanpoko desfibriladore automatikoak erabiltzeari buruzkoa.

    Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010ko martxoaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIEGUEZ.

Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa

0052 1. Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak 84 2.a

0053 2. Osasun-logistika larrialdietan 168 2.a

0054 3. Osasun-zuzkidura 132 1.a

0055 4. Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan 231 1.a

0056 5. Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan 264 1.a

0057 6. Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea 231 1.a

0058 7. Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan 63 2.a

0059 8. Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak 84 2.a

0060 9. Telelarrialdiak 63 2.a

0061 10. Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia 99 1.a

E100 11. Ingeles teknikoa 33 1.a

0062 12. Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 2.a

0063 13. Enpresa eta ekimen sortzailea 63 2.a

0064 14. Lantokiko prestakuntza 380 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua: Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak.

    Kodea: 0052

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 84 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Motorraren eta horren sistema osagarrien oinarrizko mantentze-lanak egiten ditu, horien funtzionamendu-printzipioak aztertuta, eta beharrezko mantentze-jardunak justifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Motor motak eta horien zatiak identifikatu ditu.

        2. Motorren funtzionamendua eta ezaugarriak deskribatu ditu.

        3. Banaketaren funtzionamendua deskribatu du.

        4. Olio motak bereizi ditu.

        5. Hozte-sistemaren osagaiak azaldu ditu.

        6. Elikadura-, ihes- eta abio-sistemen funtzionamendua deskribatu du.

        7. Motorraren matxura ohikoenak deskribatu ditu.

        8. Hozte-sistemaren oinarrizko elementuak (erradiadorea, termostatoa eta zorroak, besteak beste) ordezkatu ditu, ihesik ez dagoela egiaztatu du eta ezarritako estutze-pareak aplikatu ditu.

        9. Ibilgailuaren iragazkiak (aire-iragazkia, olio-iragazkia eta gasolio-iragazkia, besteak beste) ordezkatu ditu.

        10. Zerbitzuko uhalak fabrikatzailearen zehaztapenen arabera ordezkatu ditu.

      2. Indarra transmititzeko sistemetan eta errodaje-trenetan oinarrizko mantentze-lanak egiten ditu, eta horien eginkizuna, ezaugarriak eta funtzionamendua aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Transmisioaren ezaugarriak eta funtzionamendua deskribatu ditu.

        2. Esekiduraren elementuak eta motak zerrendatu ditu

        3. Direkzio-sistema eta horren funtzionamendua deskribatu ditu.

        4. Transmisio- eta errodaje-sistemekin lotutako matxura ohikoenak deskribatu ditu.

        5. Pneumatikoen egoera (marrazkia eta presioak, besteak beste), horien motak eta gurpilen ezaugarriak zehaztu ditu.

        6. Balazta-sistemaren multzo nagusiak identifikatu eta deskribatu ditu.

        7. Transmisio-sistemak, indarrekoak eta errodaje-trenak mantentzeko lanak zerrendatu ditu.

        8. Ibilgailuaren fluidoen maila eta egoera egiaztatu ditu.

        9. Ibilgailua mantentzeko planaren arabera aldatu ditu fluidoak.

        10. Gurpilak aldatzeko prozedura bete eta justifikatu du.

        11. Egindako mantentze-lanei buruzko dokumentuak bete ditu.

        12. Laneko arriskuen prebentziorako prozedurak deskribatu eta aplikatu ditu.

      3. Instalazio elektrikoan oinarrizko mantentze-lan txikiak egiten ditu eta haren osagai nagusiak diagnostikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Magnitude elektriko nagusiak eta horien neurri-unitateak deskribatu ditu.

        2. Karga- eta abio-sistema identifikatu du.

        3. Ibilgailuaren sistema osagarriak deskribatu ditu.

        4. Laguntza-lekuko ekipoen eta elementuen elikadura zuzena egiaztatu du.

        5. Soinu- eta argi-seinaleen funtzionamendua egiaztatu du.

        6. Ibilgailuaren elementu elektrikoak (faroak, lanparak, fusibleak eta haizetako-garbigailuen motorrak eta eskuilak, besteak beste) muntatu eta desmuntatu ditu.

        7. Laneko arriskuen prebentziorako prozedurak deskribatu eta aplikatu ditu.

        8. Konpondutako sistema elektrikoaren funtzionamendua egiaztatu du.

        9. Mantentze-lanei buruzko dokumentuak bete ditu.

      4. Ibilgailuaren eta haren ekipamenduaren eraginkortasun-egoera egiaztatzen du, antzemandako matxura sinpleak konponketa-teknikarekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ibilgailuaren eraginkortasun-egoera egiaztatu du.

        2. Ezarritako planaren arabera egin ditu ibilgailuaren eta horren ekipamenduaren oinarrizko mantentze-lan prebentiboak.

        3. Ibilgailuaren zati edo mekanismoen matxura nagusiak funtsean azaldu ditu.

        4. Ibilgailuaren matxurak antzemateko oinarrizko prozedurak aplikatu ditu.

        5. Ibilgailuaren komunikazio-sisteman esku hartzen duten ekipoak eta elementuak identifikatu ditu.

        6. Ibilgailuaren matxura jakin baten aurrean, jardun-prozedura eta/edo ebazpide egokiak aukeratu ditu.

        7. Behar bezala funtziona dezan, ibilgailua aldizka mantentzearen garrantzia baloratu du.

        8. Ibilgailua doitu eta konpontzeko garaian ingurumen-arauak errespetatu ditu, hondakinak sailkatuta, horiek tratatzeko.

    2. Edukiak.

      1. Motorraren eta horren sistema osagarrien oinarrizko mantentze-lanak

        Motorrak, sistema osagarriak eta elementuak identifikatzea.

        Motorraren matxura ohikoenak identifikatzea.

        Motorraren eta sistema osagarrien oinarrizko mantentze-lanak egitea.

        Oinarrizko elementuak (iragazkiak, zorroak, uhalak...) ordezkatzea.

        Motorrak. Motak. Osagaiak. Funtzionamendua. Oinarrizko mantentze-teknikak.

        Sistema osagarriak. Motak. Osagaiak. Funtzionamendua.

        Oinarrizko mantentze-teknikak:

        Lubrifikazio-sistemak. Olio motak.

        Elikadura-sistemak, ihesekoak eta abiokoak.

        Hozte-sistemak.

        Gainelikadura- eta kutsadura-sistema.

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

        Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

        Zehaztasuna ibilgailuaren egoera egiaztatzean.

        Antzemandako arazoak ebazteko ekimena.

      2. Indarrak transmititzeko sistemen eta errodaje-trenen oinarrizko mantentze-lanak.

        Indarrak transmititzeko sistemak eta errodaje-trenak identifikatzea.

        Indarrak transmititzeko sistemen eta errodaje-trenen oinarrizko mantentze-lanak egitea:

        Fluidoak aldatzea.

        Pneumatikoak egiaztatu edo ordezkatzea.

        Besteak.

        Indarrak transmititzeko sistemak eta errodaje-trenak. Elementuak. Funtzionamendua. Oinarrizko mantentze-teknikak.

        Balazta-sistemak eta ez blokeatzeko sistemak. Balaztak eta mantsogailuak. Erabilera konbinatua. Erabilera-mugak.

        Balaztatze-hutsaren aurrean hartu beharreko neurriak:

        Lozagiak.

        Abiadura-kaxak.

        Diferentzialak.

        Transmisio-ardatzak.

        Trakzioa kontrolatzeko sistemak.

        Direkzio-sistema.

        Esekidura-sistemak.

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

        Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

        Zehaztasuna ibilgailuaren egoera egiaztatzean.

        Antzemandako arazoak ebazteko ekimena.

      3. Sistema elektrikoaren eta horren zirkuituen oinarrizko mantentze-lanak

        Sistema elektrikoaren elementuak eta zirkuituak identifikatzea.

        Laguntza-lekuaren sistema eta elementu elektrikoak egiaztatzea.

        Soinu- eta argi-seinaleen funtzionamendua egiaztatzea.

        Sistema elektrikoaren eta horren zirkuituen oinarrizko mantentze-lanak egitea:

        Faroak, lanparak, fusibleak, haizetako-garbigailuen motorrak eta eskuilak ordezkatzea.

        Sistema elektrikoa eta horren zirkuituak.

        Elektrizitateari buruzko funtsak. Zirkuitu eta korronte motak; magnitude eta karga elektrikoak; elementu elektrikoak eta elektronikoak. Neurgailu elektrikoak.

        Ibilgailuaren elementu elektrikoak eta elektronikoak:

        Faroak, lanparak, fusibleak, haizetako-garbigailuen motorrak eta eskuilak. Sistema bakoitzari lotutako zirkuituak.

        Muntatu, desmuntatu eta konpontzeko prozesuak.

        Parametroen kontrola.

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

        Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

        Ikasteko interesa eta jakin-mina.

        Zehaztasuna ibilgailuaren egoera egiaztatzean.

        Antzemandako arazoak ebazteko ekimena.

      4. Ibilgailuan eta horren ekipamenduan matxura sinpleak konpontzea.

        Ibilgailuaren eraginkortasun-egoera egiaztatzea.

        Ibilgailuaren oinarrizko mantentze-lan prebentiboak egitea.

        Ibilgailuaren matxura nagusiak funtsean identifikatu eta antzematea.

        Sistema bakoitzean matxura sinpleak konpontzea.

        Motorraren eta horren sistema osagarrien oinarrizko elementuak ordezkatzea.

        Laneko eta ingurumenerako arriskuen prebentziorako neurriak aplikatzea.

        Hondakinak sailkatu eta kudeatzea.

        Dokumentuak bete eta bideratzea.

        Matxurak diagnostikatu eta konpontzeko oinarrizko teknikak. Matxura ohikoenak:

        Motorrak

        Fluidoen zirkuituak.

        Esekidura.

        Direkzioa eta transmisioa.

        Balaztak.

        Sistema elektrikoa eta horien zirkuituak.

        Komunikazio-ekipoak.

        Laneko arriskuen prebentzioa.

        Segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko arauak. Hondakinak sailkatu eta ezabatzeko sistemak.

        Ibilgailuaren mantentzearekin lotutako dokumentazioa.

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

        Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

        Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

        Zehaztasuna ibilgailuaren egoera egiaztatzean.

        Antzemandako arazoak ebazteko ekimena.

  2. lanbide-modulua: Osasun-logistika larrialdietan.

    Kodea: 0053

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 168 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Larrialdi-egoeretan osasun-arloko antolamendu-hedabideak proposatzen ditu. Horretarako, laguntza-sektoreak eta hedatutako egiturak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Babes zibileko sistemak, larrialdi medikoetakoak eta nazioarteko laguntza humanitariokoak deskribatu ditu.

        2. Izandako katastrofeetan aplikatu diren plan logistikoak aztertu ditu.

        3. Jardun-eremuaren sektorizazioa zehaztu du.

        4. Laguntza-sektore bakoitzaren eta bere eginkizunen mugak deskribatu ditu.

        5. Laneko arlo bakoitzean dauden baliabide pertsonalak eta materialak zerrendatu ditu.

        6. Hedatze-lekua aukeratu du, haren ezaugarriak eta esku hartzen duten faktoreak kontuan izanda.

        7. Larrialdi kolektiboen litezkeen agertokiak identifikatu ditu.

        8. Eremua balizatu eta seinaleztatzeko prozedurak deskribatu ditu.

        9. Agertokiaren arabera beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak identifikatu ditu.

        10. Alarma- eta hurbiltze-faseak zehaztu ditu.

      2. Laguntzarako beharrezkoa den lehen esku-hartzeko materiala zenbatetsi du. Horretarako, materialaren aplikazioa larrialdi edo katastrofe motarekin lotu du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aginte-katearen egitura eta haren eginkizunak identifikatu ditu.

        2. Material sanitarioaren mota eta kantitatea zehaztu ditu, larrialdia edo katastrofea eta kokalekua kontuan izanda.

        3. Katastrofeetan erabili beharreko edukiontzien ezaugarri teknikoak identifikatu ditu.

        4. Materiala garraiatzeko edukiontziak hautatu ditu.

        5. Lehen esku-hartzeko materiala banatu du, Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutako kolore-kodea kontuan izanda.

        6. Lehen esku-hartzeko materiala banatzeko mapa egin du, sektoreen arabera, Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutako koloreak adierazita.

        7. Edukiontzi bakoitzean, bertan bildutako materialaren zerrenda adierazi du.

      3. Larrialdi kolektibo edo katastrofe batean, osasungintzaz bestelako baliabideen hornidura kontrolatzen du eta esku hartzeko protokoloak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Katastrofe-egoeretan ura planifikatu eta kudeatzeko prozedura zehaztu du.

        2. Ura edangarri bihurtzeko eta edangarritasuna aztertzeko metodoak deskribatu ditu.

        3. Elikagaiak planifikatu eta kudeatzeko prozedura zehaztu du.

        4. Produktu galkorren iraungipena, eta horien ontziratze eta biltegiratze egokia kontrolatu ditu.

        5. Iraizkinak ezabatzeko eta hondakinak kudeatzeko prozedura zehaztu du.

        6. Ura eta elikagaiak hornitzearekin, eta hondakinak ezabatzearekin lotutako arriskuak zehaztu ditu.

        7. Desinfektatzeko, eta intsektuak eta arratoiak hitzeko prozesuaren oinarriak eta helburuak zehaztu ditu.

      4. Komunikazioak ziurtatzen ditu. Horretarako, komunikazio-sare autonomo baten elementuen funtzionamendua aztertzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Gertaeraren eremuan lan-taldeen arteko komunikazio-beharrak identifikatu ditu.

        2. Litezkeen komunikabideak baloratu ditu.

        3. Komunikazio-ekipoak operatu eta programatu ditu.

        4. Katastrofean esku hartzen duten lan-taldeek erabiltzen dituzten sistemekin bateragarria den komunikazio-sistema ezarri du.

        5. Komunikazio-hizkuntza eta -arauak erabili ditu.

        6. Informazio argia eta zehatza eman du, mezua errazago interpretatzeko.

        7. Koordinazio-zentroekin komunikatzeko prozedurak deskribatu ditu.

      5. Laguntza-arloen artean biktimen ebakuazioa koordinatzen du, eta ebakuazio-norien helburuak eta eginkizuna identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ebakuazio-norien helburuak azaldu ditu.

        2. Ebakuazio-norien motak zerrendatu ditu.

        3. Horietako bakoitzaren eginkizunak deskribatu ditu.

        4. Katastrofe-egoeretan ZIU mugikorrak erabiltzeko baldintzak identifikatu ditu.

        5. Anbulantzien karga-postuaren (ANBKP) arduradunak dituen eginkizunak identifikatu ditu.

        6. Anbulantzien karga-postuaren (ANBKP) ezaugarriak identifikatu ditu.

        7. Zaurituak ospitaleetan banatzeko beharrezko datuak identifikatu eta erregistratu ditu.

    2. Edukiak.

      1. Larrialdi-egoeretan osasun arloko antolamendu-hedabideak proposatzea.

        Katastrofe-egoerak identifikatzea.

        Plan logistikoak interpretatu eta aztertzea.

        Katastrofeetan plan logistikoak garatzeko teknikak aplikatzea.

        Jardun-eremuak sektoretan banatzea.

        Laguntza-eremuak identifikatu eta koordinatzea.

        Ospitale-arloko antolamendurako eta hedabiderako leku aproposak hautatzea.

        Balizaje- eta segurtasun-neurriak erabiltzea.

        Katastrofeetako medikuntza. Katastrofe mota. Ondorioak. Katastrofeak ebazteko faseak.

        Babes zibileko, larrialdi medikoetako eta laguntza humanitarioko sistemak.

        Plan logistikoak.

        Laguntza-arloak. Eginkizunak, pertsonala eta ekipoak. Oharpenak.

        Osasun-koordinazioa krisi-egoeretan. Egiturak eta inplikatutako profesionalak. Aginte-katea.

        Larrialdi kolektiboen agertokiak. Ezaugarriak klimaren, orografiaren, kokapen geografikoaren, politika- eta erlijio-egoeraren, etab. arabera.

        Agertokiak aztertzeko sistemak. Alarma- eta hurbiltze-faseak.

        Laguntzarako sektore-banaketa. Baliabide pertsonalak eta materialak. Hedatze-lekua hautatzeko faktoreak. Hedatutako egiturak.

        Balizajea eta segurtasuna. Laneko arriskuen prebentzioa.

        Ospitale-arloko antolaketa katastrofeen aurrean.

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

        Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

        Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

        Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

        Bestelako planteamenduak, bizipenak, ohiturak, eta ideia politikoak eta erlijiosoak dituzten pertsonekiko errespetua.

        Aginte-katea bere gain hartzea.

      2. Lehen esku-hartzerako materiala zenbatestea.

        Behin-behineko osasun-egiturak muntatzeko teknikak aplikatzea.

        Lehen esku-hartzerako osasun-materiala kudeatzeko teknikak aplikatzea.

        Material logistikoa kudeatzeko teknikak aplikatzea.

        Material garraiagarria prestatu eta antolatzea (etiketatzea, ontziratzea...).

        Behin-behineko osasun-egiturak. Ezaugarriak. Motak. Eginkizunak. Oharpenak.

        Lehen esku-hartzerako osasun-materiala. Ezaugarriak. Motak. Oharrak kokapenaren eta agertokiaren arabera. Materialaren antolamendua.

        Material logistikoa. Ezaugarriak. Motak (oharrak kokapenaren eta agertokiaren arabera).

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

        Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

        Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

        Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

      3. Katastrofearen eremuan hornidurak eta hondakinak kontrolatzea.

        Desinfektatzeko, eta intsektuak eta arratoiak hitzeko neurriak aplikatzea.

        Beharrezko elikagaiak aurreikusteko teknikak aplikatzea.

        Ura eta elikagaiak kudeatzeko teknikak aplikatzea.

        Uda edangarri bihurtzeko metodoak identifikatu eta aplikatzea.

        Hondakinak ezabatu eta tratatzeko teknikak aplikatzea.

        Higiene- eta osasun-neurri prebentiboak. Osasunerako arriskuak.

        Desinfektatzeko, eta intsektuak eta arratoiak hitzeko sistemak.

        Beharrezko elikagaiak aurreikusi eta kudeatzeko sistemak. Iraungipen-kontrolak. Ontziratu eta biltegiratzeko sistemak.

        Ura kudeatzeko sistemak. Ura edangarri bihurtzeko metodoak. Edangarritasuna analizatzeko metodoak. Deskontaminazio-metodoak.

        Hondakinak ezabatu eta tratatzeko teknikak.

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

        Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

        Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

        Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

        Bestelako planteamenduak, bizipenak, ohiturak, eta ideia politikoak eta erlijiosoak dituzten pertsonekiko errespetua.

      4. Komunikazioak segurtatzea.

        Komunikagailuak, eta horien osagaiak eta oinarrizko funtzionamendua identifikatzea.

        Litezkeen komunikabideak baloratzea.

        Komunikazio-ekipoak antolatu eta programatzea.

        Komunikazio-sistemak xede desberdinetarako erabiltzea.

        Matxura sinpleak identifikatu eta konpontzea.

        Osasun-komunikazioen sare integratuak.

        Komunikazio-sistemak. Igorgailuak, estazioak eta irratiak. Telefonia mugikorra eta satelite bidezkoa. Ekipoen eta gailuen oinarrizko osaera eta funtzionamendua.

        Matxura sinple ohikoenak. Konponketa-teknikak.

        Komunikazio motak. Hizkuntzak. Arauak. Osasun-kodeak.

        Zentro hartzailearekin eta krisi-eremuan koordinatzeko sistemak.

        Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

        Argitasuna eta laburtasuna mezuak sortzean.

        Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

        Lagundutako pertsonei buruzko datuen eta egoeraren isilpekotasuna.

      5. Biktimen ebakuazioa koordinatzea.

        Ebakuazio-baliabideak identifikatzea.

        Beharrezko ebakuazio-baliabideak zehaztea.

        Biktimak ebakuatzeko baliabideen koordinazio-teknikak aplikatzea.

        Ebakuazio-baliabideak antolatzea.

        Zaurituak ospitaleetan banatzeko sistemak erabiltzea.

        Biktimak ebakuatzeko baliabideak. Oharpenak.

        Ebakuazio-noriak. Helburuak. Motak. Eginkizunak.

        ZIU mugikorrak katastrofe-egoeran.

        Anbulantzien karga-postua (ANBKP). Arduradunaren eginkizunak.

        Ebakuazio-baliabideak koordinatu eta antolatzea.

        Zaurituak ospitaleetan banatzeko datuak identifikatu eta erregistratzeko sistemak.

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

        Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

        Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

        Bestelako planteamenduak, bizipenak, ohiturak, eta ideia politikoak eta erlijiosoak dituzten pertsonekiko errespetua.

        Lagundutako pertsonei buruzko datuen eta egoeraren isilpekotasuna.

  3. lanbide-modulua: Osasun-zuzkidura.

    Kodea: 0054

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Ibilgailuaren osasun-zuzkiduraren oinarrizko mantentze-lanak egiten ditu. Horretarako, ekipoen fabrikatzaileen gomendioak interpretatu eta betetzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Fabrikatzaileen argibideak interpretatu ditu.

        2. Ibilgailuaren zuzkidura materiala sailkatu du, laguntza-mailaren eta hura mantentzeko planaren arabera.

        3. Osasun-ekipoen eta norbera babesteko ekipoen funtzionaltasuna egiaztatu du.

        4. Komunikazio-sistemen funtzionaltasuna egiaztatu du.

        5. Zuzkiduraren oinarrizko mantentze-lanei dagokienez, fabrikatzaileen jarraibideak aplikatu ditu.

        6. Ekipoen funtzionamenduarekin lotutako gorabeherak ebazteko autonomia erakutsi du.

        7. Prebentzio eta babeseko baliabideak eta prozedurak sailkatu ditu, bere lan-esparruko arrisku-faktoreen eta -egoeren arabera.

        8. Babes-seinaleak, eta segurtasun- eta higiene-arauak interpretatu ditu.

      2. Osasun-ibilgailuaren izakinak eta materialak kontrolatzen ditu. Horretarako, horien ezaugarriak eta biltegiratze-beharrak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Prestaketa logistikoan osasun-materiala behar duten larrialdi-egoerak zehaztu ditu.

        2. Biltegiko izakinak kontrolatzeko dokumentuak identifikatu ditu.

        3. Dokumentu mota bakoitza biltegiaren funtzionamenduan betetzen duen helburuarekin lotu du.

        4. Farmakoen, material suntsikorraren eta sendaketa-materialaren iraungipena egiaztatu du, eta iraungita dagoena baztertu du.

        5. Berritze-beharrak identifikatu ditu.

        6. Eskabide-aginduak bete ditu, material mota, agentea eta unitate edo enpresa hornitzailea zehaztuta.

        7. Berritze-lana materialaren kontserbazio-baldintzen arabera egin du, biltegiratze-ezaugarriak eta -beharrak kontuan izanda.

        8. Biltegia kudeatzeko informatika-aplikazioa erabili du.

        9. Ibilgailuaren baletako oxigeno kantitatea egiaztatu du, eta maila egokia ez denean bete egin ditu.

        10. Baliabide materialen optimizazioa justifikatu du.

      3. Materiala esterilizatzen du, eta prozedurak horien aplikazioaren segurtasunarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko prozedurak sailkatu ditu.

        2. Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko prozedurak material mota desberdinetan duten aplikazioarekin lotu ditu.

        3. Materiala garbitu eta desinfektatzeko soluzioak prestatu ditu, haren mota eta ezaugarriak kontuan izanda.

        4. Osasun-materiala eta laguntza-lekua garbitu, desinfektatu eta esterilizatu du jardun baten ondoren.

        5. Osasun-jardueraren ondoriozko hondakin organikoak eta ez-organikoak ezabatu ditu.

        6. Hondakin mota bakoitzari dagokion edukiontzia erabili du.

        7. Ibilgailuaren materiala antolatu eta ipini du, hura garbitu eta desinfektatzen amaitu ondoren.

        8. Garbitu, esterilizatu eta desinfektatzeko produktuak manipulatzearen arriskuak identifikatu ditu.

      4. Bere konpetentziako dokumentazio klinikoa eta ez-klinikoa betetzen du, hura duen erabilgarritasunarekin lotzen du eta jaso beharreko ereduzko informazioa aztertzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dokumentu klinikoen motak identifikatu ditu.

        2. Dokumentu klinikoen funtzioa eta izapideak identifikatu ditu.

        3. Oinarrizko bizi-euskarriko maniobrei dagokien laguntza-txostena horrek bildu behar duen informazioarekin identifikatu du.

        4. Ez eramateko nahiaren dokumentua bete du eta informazioa eman du.

        5. Ibilgailuaren nahitaezko dokumentazioa identifikatu du (formularioak, laguntza-parteak eta legezko baimenak, besteak beste).

        6. Laguntza-prozesuaren trazagarritasunerako funtsezko elementu gisa dokumentazioak duen garrantzia baloratu du.

    2. Edukiak

      1. Ibilgailuaren osasun-zuzkiduraren oinarrizko mantentze-lanak.

        Osasun-garraioaren eta laguntza-unitateen motak identifikatzea.

        Osasun-zuzkidura identifikatzea.

        Ibilgailuen osasun-zuzkidura mantentzeko teknikak aplikatzea.

        Ibilgailuaren zuzkidura sailkatzea.

        Ekipoen fabrikatzaileen gomendioak eta jarraibideak interpretatzea.

        Osasun-garraioko ibilgailuetako ekipoak mantentzeko teknikak aplikatzea.

        Osasun-garraioa. Garraio motak: errepidekoa, airekoa eta itsasokoa. «In situ» laguntza.

        Osasun-laguntzako eta laguntza logistikoko ibilgailuak.

        Errepideko osasun-garraioko ibilgailuak. Eraginkortasun-eza. Ibilgailuaren osasun-lekua.

        Osasun-baliabide materialak. Erabilera eta sailkapena.

        Ekipoak. Funtzionaltasuna. Mantentze-planak. Komunikazio-sistemak.

        Katastrofe batean laguntzeko osasun-materiala.

        Laneko arriskuen prebentzioa.

        Arreta handia ibilgailuak eta materiala ikuskatu eta mantentzeko garaian.

        Lan-taldeko gainerako kideekin lankidetzan aritzeko interesa.

        Arazoak ebazteko autonomia.

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

      2. Ibilgailuaren osasun-zuzkidura materialeko izakinak kontrolatzea.

        Laguntza-unitateko materiala eta biltegiratze-beharrak identifikatzea.

        Materiala ikuskatzea, eta erabilgarriak ez diren produktuak eta materiala ezabatzea.

        Materiala eta produktuak antolatu eta biltegiratzea.

        Biltegi-fitxak eta inbentarioak prestatzea.

        Biltegia kontrolatzeko informatika-sistemak erabiltzea.

        Osasun-materiala biltegiratzean segurtasun- eta higiene-arauak aplikatzea.

        Osasun-materialaren zuzkidura laguntza-unitatean.

        Material suntsikorra (norbera babesteko elementuak, sendaketak egiteko materiala, farmakoak, oxigenoa...).

        Biltegiratzeko sistemak. Biltegia kudeatzeko teknikak.

        Izakinak kontrolatzeko dokumentuak. Motak. Aplikazioak. Fitxak. Inbentarioak.

        Biltegia kudeatu eta kontrolatzeko informatika-aplikazioak.

        Osasun-erakunde eta -enpresetako biltegietan aplikatzen diren segurtasun- eta higiene-arauak.

        Arreta handia materiala ikuskatu eta mantentzeko garaian.

        Zuhurtasuna eta ordena biltegiratzean.

        Arazoak ebazteko ekimena.

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

        Baliabideak optimizatzeko interesa.

      3. Ibilgailuko osasun-materiala esterilizatzea.

        Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko teknikak aplikatzea.

        Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko teknikak aplikatzean babes-sistemak erabiltzea.

        Materiala garbitu eta desinfektatzeko soluzioak prestatzea.

        Sortutako hondakinak gaika bildu eta kudeatzea.

        Ingurumena babesteko arauak aplikatzea.

        Osasun-materiala garbitu eta desinfektatzeko teknikak. Produktuak. Erabili eta botatzeko materiala eta material berrerabilgarria.

        Osasun-lekua garbitzeko teknikak. Egiaztatu eta egokitzeko irizpideak.

        Materiala esterilizatzeko teknikak. Motak. Kontrolak.

        Fumigazio-teknikak.

        Arrisku biologikoak. Berrogeialdia.

        Garbitu, desinfektatu, esterilizatu eta egokitzeko prozesuetarako babes-sistemak.

        Osasun-hondakinak kudeatzea. Ingurumena babesteko araudia.

        Arreta handia ibilgailuak eta materiala garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko garaian.

        Arazoak ebazteko ekimena.

        Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

        Bizkortasuna materiala berritu eta egokitzean, unitatearen eraginkortasuna berehala berreskuratzeko.

        Ingurumena babesteko araudia betetzeko errespetua.

      4. Bere konpetentziako osasun- eta administrazio-dokumentazioa betetzea.

        Dokumentazio klinikoa eta ez-klinikoa betetzea.

        Dokumentuak bideratzeko teknikak aplikatzea.

        Ibilgailuaren legezko dokumentazioa eguneratuta mantentzeko teknikak aplikatzea.

        Indarrean dagoen legeria interpretatzea.

        Betetako dokumentuak aztertzea.

        Dokumentu klinikoak.

        Dokumentu ez-klinikoak.

        Ibilgailuaren legezko dokumentazioa.

        Oinarrizko bizi-euskarriko maniobrei buruzko laguntza-txostena. Objektu pertsonalei buruzko dokumentuak. Erreklamazio-orriak. Eramateari uko egiteko dokumentua eta jardun-protokoloa.

        Dokumentuak bideratzeko teknikak. Dokumentazioaren bidezko kalitate-kontrola.

        Joera pazientearen bilakaeran. Laguntza-jarraitutasuna.

        Datuen isilpekotasuna. Sekretu profesionala.

        Estatuko eta autonomia-erkidegoko legeria.

        Arreta handia dokumentazioa gordetzeko fitxategiak eta karpetak ikuskatu eta mantentzeko garaian.

        Zehaztasuna eta argitasuna edozein txosten betetzean.

        Datuen isilpekotasuna errespetatzea.

        Pazienteak euren eskubide eta betebeharrei buruz orientatzeko prestasuna.

      5. Kalitate-bermea.

        Indarrean dagoen legeria interpretatzea.

        Kalitate-txostenak prestatzea.

        Laguntza-dokumentazioa kalitate-kontroleko tresna gisa erabiltzea.

        Kalitatea. Printzipioak. Kalitate-kontrola. Etengabeko hobekuntza.

        Barne-kalitatea eta antzemandako kalitatea.

        Kalitate-bermeari aplikatzekoa den indarreko legeria.

        Inplikazioa zerbitzua hobetzeko prozesuan.

        Zerbitzua hobetzeko ekimena.

        Pazienteek zerbitzuari buruz ematen duten iritziarekiko interesa.

  4. lanbide-modulua: Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan.

    Kodea: 0055

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 231 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Bizi-arriskuaren zeinuak antzematen ditu eta pazientearen egoerarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aire-bideen iragazkortasuna egiaztatzeko prozedurak deskribatu ditu.

        2. Aireztatzeko/oxigenatzeko funtzionamendu-baldintza egokiak identifikatu ditu.

        3. Odoljariorik izanez gero jarduteko prozedurak deskribatu eta gauzatu ditu.

        4. Pazientearen konorte-maila ebaluatzeko prozedurak deskribatu ditu.

        5. Bizi-konstanteak hartu ditu.

        6. Bizkortzeari buruzko nazioarteko koordinazio-batzordeak (ILCOR) ezarritako protokoloaren arabera identifikatu du jardun-sekuentzia.

        7. Segurtasunez jardun du, bere buruarekin konfiantza erakutsita.

      2. Oinarrizko bizi-euskarriko teknikak aplikatu eta deskribatzen ditu, eta lortu beharreko helburuarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bihotz-biriketako bizkortze oinarrizkoaren eta tresna bidezkoaren funtsak deskribatu ditu.

        2. Aire-bidea zabaltzeko teknikak aplikatu ditu.

        3. Aireztapen-euskarriko teknikak aplikatu ditu.

        4. Zirkulazio-euskarriko teknikak aplikatu ditu.

        5. Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa egin du.

        6. Bizkortze ondoko neurriak aplikatu ditu.

        7. Segurtasunerako eta norberaren babeserako arauak eta protokoloak aplikatu ditu.

      3. Biktimak sailkatzeko irizpideak aplikatzen ditu. Horretarako, dauden baliabideak larritasunarekin eta biziraupenerako probabilitatearekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Triajearen kontzeptua definitu du.

        2. Lehen eta bigarren triajeen helburuak azaldu ditu.

        3. Hasierako traiaje-metodoak azaldu eta jardunbide-funtsaren arabera sailkatu ditu.

        4. Biktimen lehen sailkapena egiteko triaje-metodo sinple bat aplikatu du.

        5. Triaje-txartelen kodeketa eta egitura deskribatu ditu.

        6. Biktimak identifikatzeko metodoak deskribatu ditu.

        7. Biktimak ebakuatzeko lehentasunak ezarri ditu eta garraiobide egokia hautatu du.

        8. Erabakiak azkar hartu ditu.

      4. Biktima anitzei arreta egiteko ekintza terapeutikoak sailkatzen ditu. Horretarako, horiek lesio nagusiekin lotzen ditu, gertaera motaren arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Esku-hartzearen esparrua identifikatu du.

        2. Laguntza-prozesuari ekiteko informazioa baloratu du.

        3. Katastrofeetako medikuntzaren helburu terapeutiko orokorrak deskribatu ditu.

        4. Laguntzaren sektorean gauzatzen diren ekintza terapeutikoak azaldu ditu.

        5. Katastrofearen jatorria mekanismo «lesionagarriekin» lotu du.

        6. Katastrofe motaren araberako lesio nagusiak deskribatu ditu.

        7. Biziraupen-katea eta kate-maila bakoitzaren erabilgarritasuna zehaztu ditu.

        8. Jasotako informazioa esku hartzeko prozedurarekin lotu du.

    2. Edukiak.

      1. Bizi-arriskuaren zeinuak ezagutzea.

        Bizi-konstante fisiologikoak identifikatzea.

        Larritasun-zeinuak identifikatzea.

        ABCD oinarrizko balorazioa egitea.

        Ekipamenduarekin eta ekipamendurik gabe bizi-konstanteak hartzea.

        Konorte-maila ebaluatzea.

        Larriak izan daitezkeen odoljarioak identifikatzea.

        Miaketa- eta balorazio-protokoloak interpretatzea.

        Arnas aparatuaren fisiopatologia.

        Zirkulazioaren fisiopatologia. Bihotz- eta arnas gelditzea.

        Odoljarioak. Sailkapena. Zeinuak eta sintomak. Shock hipobolemikoa.

        Fisiopatologia neurologikoa. Konorte-mailaren asaldurak.

        Bizi-arriskua pertsona helduarengan, haurrengan eta bularreko umeengan. Zeinuak eta sintomak.

        ABCD oinarrizko balorazioa. «A» (aire-bidea zabaltzea), «B» (aireztapena), «C» (zirkulazioa), «D» (balorazio neurologikoa).

        Bizi-konstanteak hartzeko teknikak.

        Miaketa- eta balorazio-protokoloak.

        Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

        Zorroztasuna alarma-zeinuak baloratzean, zentro koordinatzaileari datuak jakinaraztean eta datuak erregistratzean.

        Zorroztasuna ABCD oinarrizko balorazioa egitean.

        Enpatia pazientearengana hurbiltzean eta hura tratatzean.

        Arreta pazientearen eskubideak eta intimitatea babesteko (araudia).

        Segurtasun- eta higiene-arauak zorrotz errespetatzea.

        Segurtasunez jardutea eta pazienteari konfiantza ematea.

      2. Oinarrizko bizi-euskarriko teknikak aplikatzea.

        Bihotzaren eta arnasaren gelditzearekin edo perigelditzearekin lotutako larrialdiak identifikatzea.

        Arnas gelditzea, eta bihotz- eta arnas gelditzea identifikatzea.

        Biziraupen-katea abiaraztea.

        BBOB + KDA teknikak gauzatzea.

        Kanpoko desfibriladore erdiautomatikoak (KDA) erabiltzea.

        Aire-bidea zabaltzeko teknikak gauzatzea.

        Aireztapen-teknikak gauzatzea.

        Kanpoko bihotz-masajeko teknikak gauzatzea.

        Zauriak garbitu eta desinfektatzeko teknikak aplikatzea.

        Pazienteak jarrera egokietan ipintzea.

        Odoljarioak kontrolatzeko teknikak aplikatzea.

        Ez bizkortzeko edo maniobra horiek gelditzeko egoerak identifikatzea.

        Biziraupen-katea.

        Bihotz- eta arnas gelditzearen fisiopatologia.

        Aire-bidearen iragazkortasuna. Aire-bidea zabaltzeko eskuzko teknikak. Helduengan eta haurrengan aire-bidetik buxadura kentzeko teknikak. Aire-bidea gailu orofaringeoekin zabaltzea.

        Aireztapen eta oxigenoterapia-teknikak. Aireztapen-euskarrirako jarraibideak.

        Oinarrizko bihotz-elektrofisiologia. Gelditze-erritmoak.

        Bihotz-biriketako oinarrizko eta tresna bidezko bizkortzea (BBOB). Teknikak. Ekipoak. Arretak. Bizkortzeari buruzko nazioarteko koordinazio-batzordearen (ILCOR) azken gomendioak.

        Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (DEA). Teknika. Egoera bereziak. Informazio-prozedurak. Legeria. Egiaztapena.

        Odoljarioak dituzten pazienteentzako hasierako laguntza. Hemostasia.

        Bizkortze ondoko neurriak. Oharpenak. Ez bizkortzeko egoerak.

        Norbera babesteko eta segurtasuneko arauak eta protokoloak.

        Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

        Interesa pazientearen eskubideak eta intimitatea babesteko.

        Zorroztasuna datuak eta informazioa erregistratzean.

        Azken gomendioetan egunean egoteko interesa.

        Pazienteen heriotza-prozesuei buruzko legeria zorrotz errespetatzea.

        Segurtasun eta higieneari buruzko arauak eta protokoloak zorrotz errespetatzea.

      3. Biktimak sailkatzea.

        Biktimak sailkatzeko teknikak aplikatzea.

        Biktimen triajea SHORT edo START metodoen arabera egitea.

        Triaje-txartelak erabiltzea.

        Ebakuazio-sistemak antolatzea (lehentasunak ezartzea, garraioa aukeratzea...), biktimen ezaugarrien arabera.

        Koordinazio-zentroari gertaeren berri ematea.

        Biktima anitzeko istripuak edo gertakariak (BAI edo BAG).

        Triajea. Segurtasun-eremuak BAG batean (eremu hotza, epela eta beroa). Triajearen helburuak.

        Oinarrizko bizi-euskarriaren (OBZ) eginkizunak BAG edo BAI bateko triajean.

        Hasierako triaje-metodoak. Sailkapena honen arabera: jarduteko aukerak, agertokiko segurtasuna, ingurune landatarra edo hiritarra eta gertakariaren tipologia.

        Lehen eta bigarren triajea. Triaje-postua.

        Larritasun-irizpideen arabera baloratu eta sailkatzeko metodoak, eskuragarri dauden baliabideekin lotuta. SHORT eta START metodoak.

        Larritasunaren arabera biktimak etiketatzeko teknikak. Triajerako zintak eta txartelak. Kodetzea eta egitura.

        Ohiko triajerako salbuespenak (hipotermia, tximistak botatzea, etab.).

        Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

        Zorroztasuna datuak erregistratzean eta triaje-txartelaren fitxak zaintzean.

        Moldagarritasuna biktima bakar batentzako laguntza-protokoloak aldatzeko, BAG bati aurre egin ahal izateko.

        Aginte-katea bere gain hartzea.

        Gorpuzkien edo hildakoen nortasuna, identitatea eta irudia zaintzeko errespetu zorrotza.

        Segurtasun- eta higiene-arauak zorrotz errespetatzea.

        BAG edo BAI baterako azken gomendioetan egunean egoteko prestasuna.

        Erabakiak azkar hartzea.

      4. Biktima anitzen arretarako ekintza terapeutikoak sailkatzea.

        Urgentzia edo larrialdi indibidualeko prozedurak eta BAG edo BAI prozedurak zein egoeratan aplikatu behar diren identifikatzea.

        BAG edo BAI batean esku hartzeko arloak eta horien eginkizunak identifikatzea.

        Katastrofe motaren arabera litezkeen ereduzko lesioak adieraztea.

        BAG edo BAI batean esleitutako arloaren arabera teknikak aplikatzea.

        Urgentzia eta larrialdia. Urgentzien eta larraialdien sistema integrala (LSI). Motak.

        Ospitaleaurreko dekalogoa. Faseak.

        Katastrofeetako medikuntza. Helburu terapeutikoak.

        Lesio-mekanismoak katastrofe motaren arabera.

        Erreskate-, sorospen- eta oinarri-eremuak. Deskribapena. Helburu terapeutikoak. Osasun-laguntzako postua (OLP).

        Ebakuazio-noriak. Aginte-postu aurreratua (APA). Errefortzuko ibilgailuak eta ekipoak.

        Moldagarritasuna biktima bakar batentzako laguntza-protokoloak aldatzeko eta BAG edo BAI bati aurre egin ahal izateko.

        Osasun-larrialdiak koordinatzeko zentroaren eta aginte-katearen jarraibideak betetzea.

        Segurtasun- eta higiene-arauak zorrotz errespetatzea.

        BAG eta BAI baterako azken gomendioetan egunean egoteko prestasuna.

        Erabakiak azkar hartzea.

      5. lanbide-modulua: Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan.

        Kodea: 0056

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 264 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Osasun-taldeari bizi-euskarri aurreratuan laguntzeko lanak egiten ditu eta horiek larrialdiko patologiekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Larrialdietako materiala identifikatu du.

            2. Ekipo elektromedikoen erabilgarritasuna, funtzionamendua eta erabilera deskribatu ditu.

            3. Ekipoak eta materialak larrialdi-egoeren arabera sailkatu ditu.

            4. Aire-bidea isolatzen lagundu du.

            5. Aireztapen mekanikorako beharrezko materiala hautatu du.

            6. Zain-bidea kanalizatzen lagundu du.

            7. Monitorizazioko materiala eta ekipoak hautatu eta prestatu ditu.

            8. Erregistro elektrokardiografikoa egiteko materiala eta ekipoak hautatu eta prestatu ditu.

            9. Pultsioximetria bidez, pazientearen oxigeno-asetasuna zehaztu du.

          2. Larrialdiko sendagaiak prestatu eta emateko lanak egiten ditu. Horretarako, zehaztapen farmazeutikoak interpretatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Gehien erabiltzen diren larrialdiko sendagaiak identifikatu ditu.

            2. Osasun-larrialdiko egoeretan sendagaien indikazioak aztertu ditu.

            3. Gehien erabiltzen diren sendagaien ondorio kaltegarriak zerrendatu ditu.

            4. Sendagaiak emateko bideak zerrendatu ditu.

            5. Emateko bidearen arabera prestatu ditu sendagaiak.

            6. Sendagaiak emateko lanak entrenamenduko manikiekin egin ditu.

          3. Traumatismoen eta bestelako agente fisikoen ondoriozko lesioak dituzten pazienteei arreta eskaintzeko prozedurak aplikatzen ditu. Horretarako, jardun-protokoloak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Istripu baten ondorengo heriotza-tasaren puntak azaldu ditu.

            2. Istripua izan duenaren lehen eta bigarren mailako balorazioa egiteko prozedurak deskribatu ditu.

            3. Istripuen biomekanika kontuan izanda lesioak identifikatu ditu.

            4. Hesgailuak jartzeko moduak deskribatu ditu, eta horiek dagokien eginkizunarekin lotu ditu.

            5. Hesgailuak lesioaren kokalekuaren arabera jarri ditu.

            6. Zauriak garbitu eta desinfektatzeko protokoloak aplikatu ditu.

            7. Bestelako agente fisikoen (erradiazioak, elektrizitatea, izozteak) ondoriozko lesioak dituen paziente baten aurrean hasierako zaintzetan aritu da.

            8. Erredurak horien sakoneraren eta hedaduraren arabera sailkatu ditu.

          4. Agente kimikoen eta biologikoen ondoriozko lesioak dituzten pazienteei arreta eskaintzeko prozedurak aplikatzen ditu. Horretarako, jardun-protokoloak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Agente toxikoak sailkatu ditu.

            2. Agente toxikoak horien ondorio kaltegarriekin lotu ditu.

            3. Agente toxikoaren mota eta kantitatea, eta sartze-bidea kontuan izanda, intoxikatutako paziente baten aurrean hartu beharreko hasierako neurriak deskribatu ditu.

            4. Agente biologikoak sailkatu ditu.

            5. Eraginpean jartzeko bideak eta horien bitartez sortzen diren lesioak zein diren adierazi du.

            6. Biosegurtasuneko materialen erabilgarritasuna zehaztu du.

            7. Deskontaminazio-teknika deskribatu du.

            8. Animalien ziztaden eta hozken zeinuak eta sintomak identifikatu ditu.

          5. Larrialdiko patologia organikoa duten pazienteei arreta eskaintzeko prozedurak aplikatzen ditu. Horretarako, jardun-protokoloak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Larrialdiko patologia kardiobaskularra deskribatu du.

            2. Larrialdi kardiobaskularretarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

            3. Larrialdiko arnas patologia deskribatu du.

            4. Arnas larrialdietarako jardun-protokoloak zehaztu ditu.

            5. Larrialdiko patologia neurologikoa deskribatu du.

            6. Larrialdi neurologikoetarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

          6. Berehalako erditze-egoeretan parte hartzen du. Horretarako, haurdunaren sintomak aztertu eta jardun-prozedurak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Erditzearen faseak zerrendatu ditu.

            2. Berehalako erditzearen zeinuak deskribatu ditu.

            3. Erditzean laguntzeko maniobrak identifikatu eta aplikatzen ditu, kanporatzeko eta haurrondokoa botatzeko faseetan.

            4. Jaioberriarentzako eta amarentzako hasierako zaintzak identifikatu ditu.

            5. Infekziorik ez agertzeko higiene-printzipioak identifikatu ditu.

            6. Erditzearen bilakaeran izaten diren konplikazioak antzeman ditu.

        2. Edukiak

          1. Bizi-euskarri aurreratuko teknikak aplikatzea.

            Larrialdietako materiala identifikatzea.

            Larrialdi-egoera desberdinetarako materiala sailkatzea.

            Aire-biderako, aireztapen mekanikorako, monitorizaziorako eta datuak erregistratzeko protokoloak aplikatzea.

            Oxigeno-hornidura mantendu, kalkulatu eta berritzea.

            Pultsimetria bidez oxigeno-asetasuna zehaztea.

            Monitorizazioak egitea.

            Eskuzko desfibrilazioarekin, kardiobertsioarekin eta kanpoko taupada-markagailuarekin laguntzea.

            Pediatrian bizi-euskarri aurreratuko teknikak aplikatzea.

            Larrialdietako materiala eta ekipamendua. Elektromedikuntzako ekipoak.

            Aire-bidea isolatzea. BEA bizi-euskarri aurreraturako teknika eta lankidetza.

            Oxigeno sendagarria. Oharpenak. Emateko gailuak. Dosiak kalkulatzeko sistemak.

            Aireztapen mekanikorako materiala eta teknika. Lankidetza-protokoloa.

            Oxigeno-asetasuna. Pultsioximetria.

            Zain-bidea kanalizatzeko teknikak. Pertsonalaren eginkizunak. Lankidetza-protokoloa.

            Monitorizazioa. Materiala eta ekipoak.

            Eskuzko desfibrilazioa. Kardiobertsioa eta kanpoko taupada-markagailua. Erregistro elektrokardiografikoa.

            Hemostasiarako teknikak.

            Bizi-euskarri aurreratuko teknikak pediatrian.

            Behatu eta antolatzeko gaitasuna.

            Talde-lanarekiko interesa.

            Taldekide bakoitzaren lana eta eginkizunak bereizteko gaitasuna.

            Trebetasuna tresneria elektronikoa eta mekanikoa maneiatzean.

          2. Larrialdiko sendagaiak ematea.

            Talde terapeutikoetan sendagaiak identifikatzea.

            Emateko bidearen arabera sendagaiak prestatzea.

            Sendagaiak emateko teknikak aplikatzea.

            Legeria interpretatzea.

            Larrialdiko sendagaiak. Oharpenak. Sendagaiak emateko bideak. Ondorio kaltegarriak.

            Sendagaiak prestatzeko teknikak. Materialak. Ohiko akatsak horiek prestatu eta ematean. Arretak.

            Sendagaiak emateko teknikariari buruzko legeria eta konpetentziak.

            Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

            Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua sendagaia maneiatzean.

            Lan koordinatu eta hierarkizaturako prestasuna.

            Legeriaren jarraipenarekiko interesa.

          3. Osasun-laguntza traumatismoen eta bestelako agente fisikoen ondoriozko lesioetan.

            Traumatizatuen lehen eta bigarren mailako balorazioan protokoloak aplikatzea.

            Lesioen biomekanika kontuan izanda horiek identifikatzea.

            Oinarrizko hesgailu-loturak eta sendaketak egitea.

            Zauriak garbitu eta desinfektatzeko protokoloak aplikatzea.

            Odoljarioak kontrolatzeko teknikak aplikatzea.

            Paziente mota hauei laguntzeko protokoloak aplikatzea:

            Erredurak izan dituzten pazienteak.

            Izozketak izan dituzten pazienteak.

            Leherketa bat jasan duten pazienteak.

            Elektrizitateak sorrarazitako lesioak dituzten pazienteak.

            Kutsadura erradioaktiboa duten pazienteak.

            Lesio traumatikoak. Urrezko ordua. Heriotza-tasaren puntak. Politrauma eta polikontusioa.

            Istripuen biomekanika. Lesio motak.

            Jardun-protokoloak istripua izan duenaren lehen eta bigarren mailako balorazioan.

            Hesgailuak jartzeko teknikak. Oharpenak. Motak.

            Zauriak garbitu eta desinfektatzeko teknikak. Protokoloak. Larruazaleko lesioak zaindu eta maneiatzea.

            Odoljarioak kontrolatzea.

            Osasun-laguntza eta jardun-protokoloak kasu hauetan:

            Leherketaren ondoriozko lesioak.

            Beroaren edo hotzaren ondoriozko lesioak. Erredurak. Bero-kolpea. Hipertermia. Hipotermia. Izozketa.

            Elektrizitatearen ondoriozko lesioak. Lesio elektrikoaren faktore erabakigarriak. Lesio-mekanismoak. Asaldura patologikoak kokalekuaren arabera.

            Erradiazioen ondoriozko lesioak. Kutsadura. Altxatzea. Irradiazioa. Babes-neurriak. Deskontaminazioa.

            Behatu eta antolatzeko gaitasuna.

            Ordena eta lehentasunak ezartzeko gaitasuna.

            Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua traumatizatua maneiatzean eta beste agente fisiko batzuen aurrean.

            Zorroztasuna alarma-zeinuak baloratzean, zentro koordinatzaileari informazioa jakinaraztean eta datuak erregistratzean.

          4. Osasun-laguntza eragile kimikoen eta biologikoen ondoriozko lesioetan.

            Agente toxikoak eta biologikoak identifikatzea.

            Agente kimikoek edo biologikoek edota animalien ziztadek edo hozkadek erasandako pazienteen zeinuak eta sintomak identifikatzea.

            Biosegurtasuneko materialak eta protokoloak erabiltzea.

            Deskontaminatu eta desinfektatzeko teknikak aplikatzea.

            Paziente hauei hasierako laguntza emateko protokoloak aplikatzea:

            Intoxikatutako pazienteak.

            Infektatu eta/edo kutsatutako pazienteak.

            Animalien ziztadek eta hozkadek eragindako lesioak dituzten pazienteak.

            Agente kimikoak. Sailkapena. Sarbideak. Lesioak. Ondorio kaltegarriak.

            Infektatu edo kutsatutako pazienteak ebaluatzeko teknikak.

            Agente biologikoak. Sailkapena. Eraginpean jartzeko bideak. Sortzen dituzten lesioak. Kutsatze-mekanismoak.

            Biosegurtasuneko materialak.

            Deskontaminatu eta desinfektatzeko teknikak eta ekipoak.

            Infektatu edo kutsatutako pazienteak ebaluatzeko teknikak. Jardun-protokoloak.

            Animalien ziztadek eta hozkadek eragindako lesioak. Esku hartzeko protokoloak.

            Behatu eta antolatzeko gaitasuna.

            Lehentasunak ezartzea eta protokoloak aplikatzea.

            Zorroztasuna alarma-zeinuak baloratzean.

            Zorroztasuna zentro koordinatzaileari informazioa jakinaraztean eta datuak erregistratzean.

            Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua arrisku-egoerak maneiatzean.

          5. Osasun-laguntza larrialdiko patologia organikoaren aurrean.

            Patologia organikoak identifikatzea.

            Prozesu kardiobaskularretan, arnasakoetan eta neurologikoetan alarma-zeinuak identifikatzea.

            Kodeen terminologia identifikatzea.

            Larrialdiko patologia organikoen aurrean jardun-protokoloak aplikatzea.

            Larrialdiko patologia kardiobaskularra. Kardiopatia iskemikoa. Bihotz-gutxiegitasuna. Jardun-protokoloak. SKA (sindrome koronario akutua) kodea.

            Larrialdiko arnas patologia. Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK). Asma bronkiala. Arnas sindrome akutua (ASA). Hegazti-gripea.

            Jardun-protokoloak.

            Larrialdiko patologia neurologikoa. Istripu baskular zerebrala (IBZ). Konbultsioak. Koma. Konorte-maila baloratzeko eskalak. Glasgow eskala. AHMEE (alerta, hitzezkoa, mina, ez du erantzuten) eskala. Jardun-protokoloak. ICTUS kodea.

            Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

            Behatzeko, lehentasunak ezartzeko eta protokoloak aplikatzeko gaitasuna.

            Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua arnasaren bidez kutsatzen diren patologiak maneiatzean.

            Enpatia-gaitasuna pazientearekin eta familiakoekin.

            Zorroztasuna alarma-zeinuak baloratzean.

            Zorroztasuna zentro koordinatzaileari informazioa jakinaraztean eta datuak erregistratzean.

          6. Hasierako laguntza berehalako erditzean.

            Erditzearen faseak identifikatzea.

            Konplikaziorik gabeko erditze batean berehala laguntzeko teknikak aplikatzea.

            Konplikazioak dituen erditze batean berehala laguntzeko teknikak aplikatzea.

            Erditzean infekzioei aurrea hartzeko higiene- eta profilaxi-neurriak aplikatzea.

            Erditzea. Faseak. Berehalako erditzearen zeinuak eta sintomak. Kanporatzeko eta haurrondokoa botatzeko faseak.

            Erditzean laguntzeko maniobrak.

            Erditzean infekzioei aurrea hartzeko higiene- eta profilaxi-printzipioak.

            Konplikazioak erditzearen bilakaeran.

            Jaioberriarentzako eta erdiberriarentzako hasierako laguntza.

            Zaintzak emateko eta horien jarraitutasunari eusteko ardura.

            Enpatia pazientearekin eta familiakoekin.

            Zorroztasuna erdiberriaren edo erdi-urren dagoenaren intimitatea eta eskubideak babestean.

            Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua erditzean.

      6. lanbide-modulua: Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea.

        Kodea: 0057

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 231 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Esku hartzeko espazioak egokitzen ditu. Horretarako, ohiko jardun-inguruneen ezaugarriak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Larrialdi-egoerak sailkatu ditu. Horretarako, biktimentzako eta jardun-taldeentzako arriskuak ebaluatu ditu.

            2. Segurtasun eta balizajeko metodoak eta materialak deskribatu ditu.

            3. Gertaeraren esparrua balizatu du.

            4. Osasun-laguntzaren hasieran dagoen aurretiazko arrisku-egoera identifikatu du.

            5. Ibilgailurako kokapen eta distantzia egokia hautatu ditu, biktimak eta laguntza-unitatea babesteko.

            6. Ibilgailuak funtsean egonkortzeko prozedurak aplikatu ditu.

            7. Ibilgailu, etxebizitza edo lokal baten barruan edota aire zabaleko esparru batean pazientearengana heltzeko metodoak deskribatu eta hautatu ditu.

            8. Pazientearengana segurtasunez heltzeko ezintasunaren aurrean, erreskate-taldeekin komunikatzeko prozedurak identifikatu ditu.

          2. Pazienteak immobilizatzeko eta mobilizatzeko prozedurak aplikatzen ditu. Horretarako, beharrezkoak diren bitarteko materialak eta teknikak hautatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laguntza-unitateen immobilizatu eta mobilizatzeko bitarteko materialak identifikatu ditu.

            2. Immobilizazio-metodoak deskribatu ditu, istripua izan duenaren litezkeen lesioak eta istripuaren nondik norakoak kontuan izanda.

            3. Pazientearen immobilizazio-teknika prebentiboak aplikatu ditu.

            4. Pazienteak gertaeraren lekutik garraio-ibilgailura lekualdatzeko eragiketak egin ditu.

            5. Ohatilaren gainean pazienteari aplikatu beharreko jarrera-neurriak deskribatu ditu.

            6. Laguntza-unitateko ohatilan lekualdatzean pazientearen erosotasun handiagoa ziurtatzeko prozedurak deskribatu ditu.

            7. Lekualdatzean desplazatu eta kaltea sor dezaketen elementu guztiak antzeman eta finkatu ditu.

            8. Soinu-seinaleak erabiltzeko aukeraren, lekualdatzeko gutxi gorabeherako denboraren eta helburu den ospitalearen inguruan pazienteari eta familiakoei eman beharreko informazioa deskribatu du.

            9. Zamak eta pertsonak mobilizatzeko garaian hartu beharreko jarrera-neurriak hartu ditu.

          3. Gidatze simulatuko teknikak aplikatzen ditu, eta pazientearen lesioak larriagotzeko arriskua gidatze-estrategiekin lotzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Pazientea helburuko osasun-zentrora lekualdatzeko informazioa identifikatu du.

            2. Ibilbidea pazientearen egoeraren arabera hautatu du.

            3. Hurbiltasunari, bidearen egoerari, trafiko-pilaketari eta baldintza klimatikoei buruzko irizpideak kontuan izan ditu.

            4. Lekualdatze desegokiak pazientearen osasunean izan ditzakeen ondorio organikoak identifikatu ditu.

            5. Indarrean dagoen araudia beteta, zirkuitu itxi batean, gidatzeko, azeleratzeko, desazeleratzeko eta biratzeko maniobrak egin ditu, pazientearen lesioak edo litezkeen bigarren mailako lesioak larriagotzea saihesteko.

            6. Soinu-seinaleen erabilera baloratu du, pazientearen osasun-egoera eta bidearen kondizioak kontuan izanda.

            7. Pazientearen egoera etengabe ebaluatzeko prozesua ezarri du.

          4. Pazientea transferitzen du, haren hasierako egoerari, behatutako gorabeherei eta ibilbidean jasotako zaintzei buruzko datuak aztertu ondoren.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Pazientea hartzeko ardura duen irudia identifikatu du.

            2. Pazientea identifikatzeko datuak eta haren balorazioaren emaitza egiaztatu ditu.

            3. Laguntza-zentrorako bidean izandako gorabeherak identifikatu ditu.

            4. Laguntza-zentroarekin komunikatzeko prozedurak identifikatu eta aplikatu ditu.

            5. Hasierako laguntzari eta lekualdaketari buruzko txostena bete du.

            6. Gaixotasunen Nazioarteko Kodeketako sistema (GNK) erabili du pazientearen zeinuetan eta sintometan oinarritutako txostena egitean.

            7. Ospitaleko triajearen arduradunarentzako txostena egin du.

            8. Lekualdaketarekin lotutako informazioa jakinarazteko prozedurak identifikatu eta aplikatu ditu.

            9. Sekretu profesionalarekin lotutako legezko alderdiak zehaztu ditu.

            10. Legezko erantzukizunen motak zehaztu ditu.

        2. Edukiak

          1. Esku hartzeko espazioak egokitzea.

            Eremu seguruak egokitzeko metodoak aplikatzea.

            Seinaleztapen, segurtasun eta balizajeko materiala aplikatu eta maneiatzea.

            Deskarzerazio eta erreskateetarako oinarrizko metodoak aplikatzea.

            Segurtasun-sistemak eta NBEa erabiltzea.

            Larrialdi-egoerak eta jardun-eremua.

            Esku hartzeko eremu seguruak ezartzeko teknikak eta materialak. Kokapena. Seinaleztapena. Balizajea.

            Arriskuak. Motak. Ezaugarriak. Prozedurak arrisku nuklear, erradioaktibo, biologiko eta kimikoen (NEBK) aurrean.

            Deskarzerazioa eta erreskatea. Materialak eta teknikak. Segurtasun-neurriak. Istripua izan duen ibilgailua egonkortzeko teknikak. Baterako jarduna beste kolektibo batzuekin.

            Arriskuak lanbide-jardueran. Norbera babesteko ekipamendua (NBE).

            Etengabeko behaketa eta arreta.

            Erantzukizuna itxurazko arriskuak eta arrisku potentzialak baloratzean.

            Irmotasuna segurtasun-neurriak eta norbera babesteko ekipamendua erabiltzean.

            Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

            Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

            Ikasteko interesa eta jakin-mina.

          2. Pazienteak immobilizatu eta mobilizatzeko prozedurak.

            Immobilizazio-teknikak aplikatzea.

            Mobilizazio-teknikak aplikatzea.

            Pazienteak kokatzea.

            Pazienteak lekualdatzeko teknikak aplikatzea.

            Pazienteari eta haren familiakoei lekualdatzeko baldintzak jakinarazteko teknikak aplikatzea.

            Pazienteak mobilizatzeko teknikak. Oharpenak. Materialak. Premiazko mobilizazioa arrisku-egoeretan, materialik gabe eta materialarekin. Pazienteak ohatila batetik bestera transferitzea.

            Pazienteak immobilizatzeko teknikak. Oharpenak. Teknika orokorrak. Pazienteak halabeharrezko baliabideekin mobilizatzeko teknikak. Immobilizatzeko gailuak. Sailkapena.

            Hausturak eta lesioak eutsi eta egonkortzea. Oharpenak.

            Pazienteen mobilizazioari aplikatutako ergonomia.

            Lurreko eta lurrez bestelako osasun-garraioaren fisiopatologia. Funtsak. Pazientea ohatilan kokatzea eta haren patologiaren arabera gidatzea. Konfort- eta segurtasun-neurriak lekualdatzean. Gidatzearen ondorioak.

            Irmotasuna segurtasun-neurriak eta norbera babesteko ekipamendua erabiltzean.

            Bestelako planteamenduak eta bizipenak dituzten pertsonekiko errespetua.

            Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

            Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

          3. Gidatzea eta bide-segurtasuna.

            Pazienteak osasun-zentrora eramateko teknikak aplikatzea.

            Gidatze-teknikak aplikatzea.

            Soinu- eta argi-seinaleak erabiltzea.

            Kartografia-elementuak interpretatzea.

            Ibilbideak planifikatzea eta horien arabera arriskuak identifikatzea.

            Gidatzea eta bide-segurtasuna. Zentroen sarea. Kokapena eta sarbideak. Oinarrizko kontzeptuak.

            Araudi orokorra eta berariazkoa. Lehentasuna duten ibilgailuak. Dokumentazioa.

            Lehentasuna duten ibilgailuak egoera normaletan eta egoera zailetan gidatzeko teknikak. Gidatze-teknikak arazo mekanikoak daudenean.

            Soinu- eta argi-seinaleak. Erabiltzeko arauak.

            Etengabeko behaketa eta arreta.

            Erantzukizuna itxurazko arriskuak eta arrisku potentzialak baloratzean.

            Irmotasuna segurtasun-neurriak eta norbera babesteko ekipamendua erabiltzean.

            Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

          4. Pazientea transferitzea.

            Pazienteak transferitzeko teknikak aplikatzea.

            Datuak bildu eta erregistratzeko teknikak erabiltzea.

            Laguntzari eta lekualdaketari buruzko txostenak betetzea.

            Dokumentuak betetzean Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena (GNS) sistema erabiltzea.

            Jardunaren ondoriozko lege-alderdiak baloratzea.

            Pazienteak transferitzeko teknikak. Kontzeptua. Helburuak. Hitzezko eta dokumentu bidezko transferentzia.

            Laguntzari buruzko txostenak. Motak. Egoerari buruzko datuak. Pazienteari buruzko datuak. Kodeketa. GNS.

            Ospitaleko antolakuntza. Larrialdi-saila. Ospitaleko triajea.

            Lege-alderdiak. Dokumentazioa. Profesionalen eginkizunak. Erantzukizuna. Sekretu profesionala.

            Iraunkortasuna sekretu profesionalean.

            Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

            Ordena eta zehaztasuna datuak interpretatzean eta erregistratzean.

            Bestelako planteamenduak eta bizipenak dituzten pertsonekiko errespetua.

            Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

      7. lanbide-modulua: Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan.

        Kodea: 0058

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 63 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Portaeraren disfuntzioak antzematen ditu. Horretarako, psikologia orokorraren oinarrizko printzipioak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Nortasun motak sailkatu ditu.

            2. Nortasuna garatzeko etapak identifikatu ditu.

            3. Nortasunaren garapenari buruzko teoriak identifikatu ditu.

            4. Nortasuna babesteko mekanismoak ezarri ditu.

            5. Disfuntzioa sorrarazten duten egoerak aztertu ditu.

            6. Egoera psikologiko berezien aurrean portaeran izan litezkeen asaldurak deskribatu ditu.

            7. Lasaitasuna eta enpatia transmititu ditu.

          2. Larrialdi edo katastrofe batek ustez eragindakoei lehen laguntza psikologikoak ematen dizkie. Horretarako, krisi-egoera bakoitzerako teknika egokiena identifikatu eta erlazionatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Larrialdi edo katastrofe batek eragindako pazienteen portaera ohikoenak identifikatu ditu.

            2. Pazienteen erreakzio psikopatologiko ohikoenak ezarri ditu.

            3. Erakutsitako psikopatologia pazienteak jaso beharreko laguntza psikologikoarekin lotu du.

            4. Lehen laguntza psikologikoak aplikatzeko irizpideak deskribatu ditu.

            5. Erantzun emozionalak diharduten faktoreen arabera identifikatu ditu.

            6. Emozioak kontrolatzeko estrategiak aztertu ditu.

            7. Laguntza psikosozialeko talde baten eginkizunak aztertu ditu.

            8. Dolu, agresibitate, antsietate, larritasun edo nahi ez diren emozioetako egoerak kontrolatzeko oinarrizko abileziak erabili ditu.

            9. Lehen laguntza psikologikoetarako teknikak aplikatu ditu.

            10. Agresibitate-arazoak dakartzaten larrialdi psikiatrikoko egoerak identifikatu ditu.

          3. Esku hartzeko taldeei zuzendutako laguntza psikologikorako teknikak aplikatzen ditu, eta haien erreakzio psikologikoekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Esku hartzeko taldeek izan ditzaketen estres-sintomen faktoreak sailkatu ditu.

            2. «Errearen sindromea» deskribatu du.

            3. Traumatizazio bikarioaren kontzeptua deskribatu du.

            4. Esku hartzeko taldeak jasotzen duen laguntza psikologikoaren helburuak identifikatu ditu.

            5. Esku hartzeko taldeentzako laguntza psikologikorako tekniken funtsak azaldu ditu.

            6. Esku hartzeko taldearentzako laguntza psikologikorako teknikak zehaztu ditu.

            7. Laguntza psikologikorako teknikak aplikatu ditu.

          4. Prozesu osoan zehar komunikazio-teknikak aplikatzen ditu. Horretarako, zenbait hizkera erabiltzen ditu eta zenbait agertokitan entzuten du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Komunikazioaren teorian esku hartzen duten elementuak identifikatu ditu.

            2. Komunikazio-kanalen eta komunikazio moten arteko desberdintasunak ezarri ditu.

            3. Zenbait agertokitan paziente bati laguntzean, entzuteko eta erantzuteko teknikak aukeratu eta erabili ditu.

            4. Talde-lanaren psikologiak dituen konnotazioak deskribatu ditu.

            5. Osasun-langilearen eta pazientearen arteko komunikazioaren oinarrizko printzipioak zehaztu ditu.

            6. Komunikazio-zailtasunak daudenean beharrezkoak diren kontrol-neurriak aplikatu ditu.

            7. Litezkeen tratu txarren biktimak antzeman ditu, inplikatuekin hitzez eta hitzik gabe komunikatu ondoren.

            8. Laguntza psikosozialaren inguruan informatzeko komunikazio-protokoloa prestatu du.

        2. Edukiak.

          1. Portaeraren disfuntzioak antzematea.

            Estres-egoeren aurrean ohikoenak diren erreakzioak identifikatzea horiek sor daitezkeen mailetan: fisiologia, emozioa, kognizioa eta jokabidea.

            Estresak osasunaren gainean izan ditzakeen ondorioak identifikatzea.

            Nortasunaren kontzeptua eta garapena. Psikologia ebolutiboa. Etapak ebolutiboak.

            Gaixotasunaren prozesuarekin lotutako esperientziak. Egokitzapen-mekanismo psikologikoak gaixotasunaren bizipenaren aurrean.

            Estresa. Osasunaren gaineko ondorioak. Estresarekiko erantzuna asaldatzen duten faktoreak.

            Erreakzio emozional desegokitua. Erreakzio neuropatologiko iraunkorra. Erreakzio psikiko larria. Erreakzio psikologikoak eta portaerarenak.

            Hasierako laguntza psikologikorako oinarrizko printzipioak.

            Negoziazioa. Asertibitatea. Enpatia.

            Egoera estresagarrien aurrean pertsonek dituzten erreakzioekiko enpatia.

            Estresak dituen berehalako eta epe ertain-luzerako ondorioekiko interesa.

            Pertsonek estres-egoeren aurrean dituzten erreakzio eta balioekiko errespetua.

            Osasun-laguntza hutsetik haratago laguntzeko prestasuna.

          2. Pazienteei laguntza psikologikoa ematea.

            Egoera estresagarriei aurre egiteko teknikak identifikatzea.

            Erreakzioen aurrean (kommozioa/inhibizioa/harridura, izua, exodoa...) teknika egokienak hautatu eta aplikatzea.

            Negoziazio-teknikak aplikatzea.

            Jokabide heteroagresiboak eta autoagresiboak kontrolatzeko teknika egokiak aplikatzea.

            Krisi-egoerak kontrolatzeko teknikak identifikatu eta aplikatzea.

            Laguntza psikologikoaren helburuak larrialdi-egoeretan. Lehen laguntza psikologikoak.

            Krisi psikologiko ebolutiboak eta unean unekoak. Krisi-egoerak. Dolua. Urduritasuna. Agresibitatea. Antsietatea. Larritasuna. Pazientearen rola.

            Biztanleriaren portaera katastrofe baten aurrean. Kommozioa. Inhibizioa. Harridura. Izua. Exodoak.

            Estresari aurrea hartu eta aurre egiteko, eta hura kontrolatzeko eredu orokorra. Estres-faktoreak.

            Gizarte- eta komunikazio-abileziak. Komunikazioa larrialdi-egoeretan.

            Egoera estresagarrien aurrean pertsonek dituzten erreakzioekiko enpatia.

            Pertsonek estres-egoeren aurrean dituzten erreakzio eta balioekiko errespetua.

            Osasun-laguntza hutsetik haratago laguntzeko prestasuna.

            Gainerakoei aktiboki entzuteko aldez aurreko prestasuna.

            Taldean lan egiteko aldez aurreko prestasuna.

          3. Esku hartzeko taldeei laguntza psikologikoa ematea

            Estresarekiko erantzuna asaldatzen duten faktoreak identifikatzea.

            Esku-hartzaileen arriskuak eta alarma-seinaleak identifikatzea.

            Esku hartzeko taldeei laguntza psikologikoa emateko teknikak erabiltzea.

            Estresari aurre egiteko ikasitako teknikak lan-taldeari aplikatzea.

            Esku-hartzaileen estresari aurrea hartu eta aurre egitea.

            Larrialdietako lana «estresagarri» bihurtzen duten faktoreak. Estres-sintomen ohiko faktoreak. Errearen sindromea. Traumatizazio bikarioa.

            Osasun-profesionalaren rola. Talde psikosozialaren eginkizunak eta helburuak.

            Esku hartzeko taldeei laguntza psikologikoa emateko teknikak. Erlaxazioko eta autokontroleko teknikak. Talde-lanaren psikologia eta talde-dinamika.

            Enpatia lankideen erreakzioekiko.

            Egoera estresagarriei aurrea hartu eta aurre egiteko ikasitako teknikak abian jartzeko prestasuna.

            Pertsonek estres-egoeren aurrean dituzten erreakzio eta balioekiko errespetua, norberaren erreakzioak barne direla.

          4. Komunikazio psikosoziala.

            Igorlearen hitzezko eta hitzik gabeko jokabidearen bidez komunikazio-estiloak identifikatzea.

            Larrialdi-egoera bakoitzerako komunikazio-jokabiderik egokiena hautatzea.

            Kasuak kasu komunikazio-teknikak aplikatzea.

            Giza komunikazioaren printzipioak. Elementuak. Motak. Zailtasunak.

            Komunikazio-estiloak. Oinarrizko komunikazio-abileziak.

            Talde-dinamika. Taldeko komunikaziorako eta harremanetarako teknikak.

            Komunikazioa larrialdian. Osasun-langilearen eta pazientearen arteko komunikazioa.

            Komunikazioa kolektibo bereziekin.

            Tratu txar fisiko eta psikikoen adierazgarriak pazientearekiko komunikazioan.

            Pertsonek estres-egoeren aurrean dituzten erreakzio eta balioekiko errespetua.

            Gainerakoei aktiboki entzuteko aldez aurreko prestasuna.

            Talde-lanerako aldez aurreko prestasuna.

      8. lanbide-modulua: Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak.

        Kodea: 0059

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 84 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Larrialdi-planak egiteko datuak ekartzen ditu, eta haien helburuak, osagaiak eta eginkizunak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Arriskua, kaltea eta zaurgarritasuna deskribatu ditu.

            2. Larrialdi-plana zehaztu du.

            3. Larrialdi-plan baten helburu orokorrak aztertu ditu.

            4. Larrialdi-plan baten egitura orokorraren eskema egin du.

            5. Egitura hierarkiko bakoitza ezarrita duen eginkizunarekin lotu du.

            6. Zuzendaritza-organoen, organo operatiboen eta laguntzakoen eginkizunak zehaztu ditu.

            7. Osasun-talde operatiboaren ezaugarriak eta zaurituentzako osasun-garraioaren antolamenduan ezarritako eskakizunak zehaztu ditu.

            8. Larrialdi-plan baten eguneratze-helburuak deskribatu ditu.

            9. Larrialdi-plan bat berrikusi eta ebaluatzeko prozedura ezarri du.

            10. Larrialdi-plan baten kalitate-adierazleak eta lortu nahi diren emaitzak finkatu ditu.

          2. Arrisku-mapak egiten ditu. Horietan, litezkeen arrisku naturalak, gizakiarenganakoak eta teknologikoak ezaugarritzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Arrisku-, probabilitate- eta kalte-indizeak zehaztu ditu.

            2. Naturan, gizakian eta teknologian jatorria duten arriskuek biztanleriarengan izan ditzaketen ondorioak zehaztu ditu.

            3. Biztanleriaren eta ondasunen gaineko arriskuak identifikatu ditu.

            4. Antzemandako arriskuak aztertu, baloratu eta katalogatu ditu.

            5. Antzemandako arrisku bakoitza plano batean kokatu du, ezarritako prozeduraren arabera.

            6. Plano batean, esku hartzeko taldeen jardun-eremuak mugatu ditu.

            7. Larrialdi-plan baten baliabide propioak eta kanpokoak zerrendatu ditu.

            8. Katalogatutako arriskuak osasun-talde operatiboaren jardunekin lotu ditu.

          3. Balizko larrialdi-plan bat abiarazten du, eta haren ezaugarriak eta eskakizunak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Informazioa jasotzeko prozedura zehaztu du.

            2. Larrialdi-plan baten abiarazte-mailak zehaztu ditu.

            3. Larrialdi-plan baten abiarazte-faseak deskribatu ditu.

            4. Larrialdi-plan baten abiarazte-organigrama eskematizatu du.

            5. Larrialdi-plan baten koordinazio-egitura zehaztu du.

            6. Biztanleriari zuzendutako informazioaren ezaugarriak zehaztu ditu.

            7. Osasun-larrialdietarako plan operatiboaren egitura deskribatu du.

          4. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabide bat diseinatzen du, eta hura prestatzeko protokoloa deskribatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Osasun-taldeak aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabide batean dituen helburuak deskribatu ditu.

            2. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabide baten oinarrizko osagaiak zehaztu ditu.

            3. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideen motak zerrendatu ditu.

            4. Bete beharreko kontzentrazioari buruzko azterketa egiteko beharrezko informazioa deskribatu du.

            5. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabide baten bete beharreko helburuak zehaztu ditu.

            6. Biztanleria-kontzentrazio handiko gertakariak identifikatu ditu.

            7. Gertakari handien litezkeen arriskuak identifikatu ditu.

            8. Hainbat gertakariren hipotesi litekeena eta arriskutsuena landu ditu.

            9. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabiderako beharrezko bitarteko materialak eta giza bitartekoak zehaztu ditu.

            10. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabiderako laguntza- eta ebakuazio-protokoloa deskribatu du.

          5. Aurreikus daitekeen arriskurako baliabide bati buruzko suposizioa gauzatzen du, eta hura abiarazi eta gelditzeko protokoloak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabide baten gauzatze-faseak dituen helburu nagusiak zehaztu ditu.

            2. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabide bat gauzatzeko beharrezko elementu logistikoak deskribatu ditu.

            3. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabide bat gauzatzen parte hartzen duten profesionalen egitura, eginkizunak eta erantzukizunak ezarri ditu.

            4. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabide bat abiarazteko ordutegiak eta lan-txandak zehaztu ditu.

            5. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabide baten protokolo operatiboak zehaztu ditu.

            6. Prozesuan parte hartzen duten profesionalen uniformetasuna ezarri du, eta barruko diziplina-arauak finkatu ditu.

            7. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabidea abiarazteko prozedura deskribatu du.

            8. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabidea gelditzeko fasea garatu du.

            9. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabidea gelditzearen helburu nagusiak zehaztu ditu.

            10. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabidearen garapena aztertzeko eta memoria prestatzeko prozedura eskematizatu du.

        2. Edukiak.

          1. Larrialdi-plan bat prestatzeko datuak aurkeztea.

            Arrisku, kalte, demultiplikazio eta zaurgarritasunen motak identifikatzea.

            Larrialdi-planen egitura eta helburuak interpretatzea.

            Larrialdi-planetarako helburuak finkatzea.

            Giza baliabideak eta horien eginkizunak finkatzea.

            Larrialdi-planen helburuak eta berrikusteko mekanismoak interpretatu eta formulatzea.

            Planaren kalitatearen eta puntu kritikoen adierazleak identifikatzea.

            Larrialdi-planak. Motak.

            Oinarrizko terminologia. Arriskua. Kaltea. Zaurgarritasuna. Demultiplikazioa. Errehabilitazioa.

            Egitura orokorra. Helburu orokorrak eta berariazkoak. Organigrama hierarkikoa eta funtzionala.

            Giza baliabideak. Eginkizunak. Organo zuzendaritzakoak, aholku-emaileak, operatiboak eta laguntzakoak. Osasun-talde operatiboa.

            Larrialdi-planak berrikustea. Helburuak eta mekanismoak. Larrialdi-planaren kalitatearen eta puntu kritikoen adierazleak.

            Zehaztasuna hizkuntza, kontzeptuak eta terminologia erabiltzean.

            Ordena eta zorroztasuna erregistro eta oharpenetan.

            Lan koordinatu eta hierarkizatuarekiko interesa, dagokion posiziotik osasun-operatiboan laguntzeko.

            Errespetua gainerako taldeetako kideekiko tratuan.

            Zuhurtzia eta sekretu profesionala gordetzea.

            Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

          2. Arrisku-mapak egitea.

            Arrisku motak, horien jatorria eta ondorioak identifikatzea.

            Arriskuak baloratu eta katalogatzeko teknikak aplikatzea.

            Arriskuen erregistroetan erabiltzen diren planoak, zeinuak eta kodeak interpretatzea.

            Arriskuak planoan kokatzeko eta arrisku-eremuak mugatzeko sistemak erabiltzea.

            Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

            Katalogatutako arriskuaren eta osasun-talde operatiboaren jardunaren arteko lotura.

            Arriskuak. Motak (naturalak, gizakiarenganakoak eta teknologikoak).

            Arriskua baloratzeko adierazleak. Arrisku-, probabilitate- eta kalte-indizeak.

            Arriskuak katalogatzea.

            Arriskuek pertsonen eta ondasunen gainean dituzten ondorioak.

            Arriskuaren kokapen geografikoa. Kokapen-teknikak. Kodeak, zeinuak eta piktogramak.

            Arrisku-eremuak mugatzeko sistemak. Planoetako sektorizazio-sistemak. Esku-hartze eremuak, sorospenekoak eta oinarrikoak.

            Baliabideak. Baliabide propioak, kanpokoak eta naturalak, eta tokiko azpiegiturak.

            Zehaztasuna hizkuntza, kontzeptuak, terminologia, kodeak eta zeinuak erabiltzean.

            Ordena eta zorroztasuna erregistro eta oharpenetan.

            Talde-lanarekiko interesa.

            Errespetua gainerako taldeetako kideekiko tratuan.

            Asertibitatearen eta enpatiaren balorazio positiboa.

            Erantzukizuna dagozkion eginkizunak garatzean.

          3. Balizko larrialdi-plan bat abiaraztea.

            Informazioa jaso, antolatu eta prestatzeko teknikak aplikatzea.

            Larrialdi-planaren abiarazte-mailak eta faseak finkatzea.

            Larrialdi-planak abiarazteko organigramak prestatzea.

            Planak koordinatzeko organigramak interpretatzea.

            Osasun-taldearen plan operatiboaren egitura interpretatzea.

            Larrialdi-planak berrikusteko teknikak aplikatzea.

            Lortu nahi diren emaitzak finkatzea.

            Larrialdi-plan bat abiarazteko prozesua. Faseak.

            Informazio-fasea. Informazio-iturriak.

            Abiarazte-mailak eta -faseak. Ezaugarriak. Alertan jartzeko mekanismoak. Erabaki eta gauzatzeko prozesua.

            Planaren koordinazio-organigrama. Osasun-taldearen plan operatiboaren egitura.

            Larrialdi-plana ebaluatu, berrikusi eta eguneratzeko fasea. Mekanismoak. Adierazleak eta puntu kritikoak. Simulazioak.

            Biztanleriari zuzendutako informazioaren helburuak, bitartekoak eta edukiak.

            Zehaztasuna hizkuntza eta terminologia erabiltzean.

            Ardura bere arloan.

            Laburtu eta behatzeko gaitasunaren balorazio positiboa.

            Errespetua planean parte hartzen duten gainerakoekiko.

            Segurtasun-arauekiko eta jardun-protokoloekiko errespetua.

            Erabakiak azkar hartzea.

            Komunikazio asertiborako gaitasunaren balorazio positiboa.

          4. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabidea (ADAB) diseinatzea.

            Egoera edo gertakari arriskutsuak identifikatzea.

            ADAB motak identifikatu eta aztertzea.

            ADABek bete beharreko helburuak adieraztea.

            ADABak diseinatzeko teknikak aplikatzea.

            Banako eta taldeko arriskuekin lotutako lan-hipotesiak egitea.

            Kontzentrazioari buruzko azterketa egitea, bete beharreko gertakarien arabera.

            Osasun-talde operatiboaren helburuak zerrendatzea.

            Plangintza operatiboa.

            Asistentzia- eta ebakuazio-protokoloak antolatzea.

            Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabidea (ADAB). Helburuak. Osagaiak.

            Baliabide-motak. Makrobaliabidea, tarteko baliabidea eta baliabide txikia.

            Beste erakundeekin lotutako eskumen-esparrua. Osasun-talde operatiboaren helburuak ADAB batean.

            ADAB bat prestatzeko faseak. Diseinu-fasea. Zehazpena. Aurrekariak. Helburuak. Eskumenak. Kontzentrazioa. Lekua. Data. Arriskuak. Hipotesiak. Baliabideak. Komunikazioak.

            Plangintza operatiboa. Asistentzia- eta ebakuazio-protokoloak.

            Erakunde arteko koordinazio-mekanismoak.

            Laburtu eta behatzeko gaitasunaren balorazio positiboa.

            Komunikazio asertiborako gaitasunaren balorazio positiboa.

            Segurtasun-arauekiko eta jardun-protokoloekiko errespetua.

            Segurtasun-arauekiko errespetua.

            Arau eta protokoloekiko errespetua.

            Ezustekoetara egokitzeko erraztasuna.

          5. Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabidea (ADAB) gauzatzea.

            Baliabideak antolatzeko eskemak egitea.

            Organigrama eta erantzukizunak interpretatzea.

            Baliabidea muntatzeko bitartekoak finkatzea.

            ADABa abiarazi eta gelditzeko protokoloak interpretatzea.

            ADABa garatu, gelditu eta hobetzeko teknikak aplikatzea.

            Memoriak egitea.

            Gauzatze-fasea. Baliabideak antolatu eta kudeatzeko teknikak.

            Planean esku hartzen duten profesionalei informatzeko sistemak. Protokoloak.

            Baliabidea muntatzeko sistemak. Eremuari eta haren ezaugarriei buruzko azterketa.

            ADABa abiarazteko prozedura. Protokoloak.

            Gelditze-fasea. Ezaugarriak. Protokoloak.

            ADABaren garapena aztertzeko sistemak. Gorabeherak. Neurri zuzentzaileak. Memoriak.

            Laburtu eta behatzeko gaitasunaren balorazio positiboa.

            Komunikazio asertiborako gaitasunaren balorazio positiboa.

            Segurtasun-arauekiko eta jardun-protokoloekiko errespetua.

      9. lanbide-modulua: Telelarrialdiak.

        Kodea: 0060

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 63 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Larrialdiak koordinatzeko zentroetan erantzuna kudeatzeko sistemak erabiltzen ditu. Horretarako, deiei erantzuteko sistemaren funtzioak eta elementuak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Larrialdiak koordinatzeko zentro baten helburuak deskribatu ditu.

            2. Koordinazio-zentroaren osagaiak zerrendatu ditu.

            3. Koordinazio-zentralak eskura dituen baliabide motak sailkatu ditu.

            4. 112 erregulazio-zentro integratu baten eta 061 erregulazio medikoko zentro baten ezaugarriak baloratu ditu.

            5. Larrialdiak koordinatzeko zentroak kudeatzeko erantzun-sistema baten funtzioak eta elementuak zehaztu ditu.

            6. Dauden plataforma teknologikoak identifikatu ditu.

            7. Zentro koordinatzailearen erantzun-sistema maneiatu du.

            8. Besteak beste, konexioa egin du, eta postuen arteko komunikazioak eta sistemaren irteera egiaztatu ditu.

            9. Sistematik jasotako oharpenak baloratu ditu.

          2. Komunikazioa transmisio-sistema integratu batean ezartzen du, eta pertsonen arteko komunikazio-prozesuaren elementuak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Komunikazio-kanalak deskribatu ditu.

            2. Irrati-komunikazioan eta irrati-transmisioan komunikazio-prozesua zailtzen duten oztopoak deskribatu ditu.

            3. Transmisio-bideak sailkatu ditu.

            4. Irrati-estazio baten uhin eta elementu motak deskribatu ditu.

            5. Irrati-hizkuntza, eta bitarteko ez-presentzialen bidezko hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa definitu ditu.

            6. Ahozko mezuak jasotzeko teknikak, komunikaziokoak eta galdeketakoak erabili ditu.

            7. Irrati bidezko komunikazio-hizkuntza eta -arauak erabili ditu.

            8. Transmisio-sistema integratu baten komunikazioak ezarri ditu.

            9. Transmisio-sistema batean sortutako oinarrizko arazoak ebatzi ditu.

            10. Komunikazio-zentralaren informazio-euskarriko elementuak mantendu eta eguneratu ditu.

          3. Larrialdietako eskaerak jasotzen ditu, jasotze-prozesua deskribatzen du eta eskaeren datu garrantzitsuak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Deiak jasotzeko prozesuko jardun-prozedurak deskribatu ditu.

            2. Besteak beste, gertaeraren kokalekuari, ohartarazlearen identifikazioari eta arrisku erantsiei buruzko datuak identifikatu ditu, eta eskaera sortu du.

            3. Eskaerako informatika-formulario baten egitura eta eremuak deskribatu ditu.

            4. Alertari buruzko datuak informatika-programarekin hartu ditu.

            5. Eskaeraren helbidea aurkitu du, kartografia-sistemak erabilita.

            6. Larrialdietako eskaera-plan bakoitzaren ezaugarri garrantzitsuak deskribatu ditu.

            7. Larrialdietako eskaera motak erabakien algoritmo baten arabera sailkatu ditu.

            8. IKTak erabilita, larrialdietako eskaera kudeatzeko formularioak bete ditu.

            9. Eskaerak kategorizatu eta lehenetsi ditu.

            10. Sistema kudeatzailearen erantzun motak interpretatu ditu.

          4. Osasun-laguntzaren eskaera baloratzen du eta jardun-protokoloak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laguntza-eskaera pazientearen aurreikusteko moduko larritasunaren arabera kategorizatu du.

            2. Baliabideak mobilizatzea behar duten nahiz behar ez duten erantzun motak deskribatu ditu.

            3. Entzutea transferitu behar deneko zentro koordinatzaileko medikua identifikatu du.

            4. Formularioa dagokion sistema kudeatzailean bete du.

            5. Osasun-eskaeraren arabera, laguntza-baliabide egokiena identifikatu du.

            6. Zerbitzua amaitu arteko unitatearen kokapen- eta denbora-jarraipena deskribatu du.

            7. Datu klinikoak eta ebazpen-kodeak bildu ditu.

            8. Laguntza amaitzean, informatika-formularioa sistema kudeatzailean bete dela egiaztatu du.

        2. Edukiak.

          1. Larrialdiak koordinatzeko zentroetan erantzuna kudeatzeko sistemak erabiltzea.

            Koordinazio-zentroen ezaugarriak identifikatzea.

            Koordinazio-zentralean eskuragarri dauden baliabideak identifikatzea.

            Larrialdietako erantzun, arreta eta koordinaziorako plataforma teknologikoak erabili eta maneiatzea.

            Larrialdiak koordinatzeko zentroak. Motak. Elementuak. Legezko araudia.

            Baliabide operatiboak. Abiarazteko protokoloak.

            Informatika-aplikazioak. Telekomunikazioak. Plataforma teknologikoak.

            Arreta, erantzun eta koordinaziorako sistemaren funtzioak eta elementuak. Operazio-postuak. Segurtasun-elementuak. Ergonomia.

            Ordena eta zehaztasuna datuak interpretatzean eta erregistratzean.

            Iraunkortasuna sekretu profesionalean.

            Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

            Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

            Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

          2. Transmisio-sistema integratu batean komunikazioa ezartzea

            Zenbait komunikazio-kanal eta -sistema erabiltzea.

            Zenbait komunikazio-teknika aplikatzea (mezuak jasotzea, galdeketak egitea...).

            Transmisio-sistemetan arazo sinpleak ebazteko teknikak aplikatzea.

            Larrialdietan berariazko terminologia erabiltzea.

            Komunikazio-zentroak. Kanalak. Sareak.

            Irrati-maiztasun bidezko komunikazioak. Ekipoak. Motak. Osagaiak. Oztopoak eta zailtasunak.

            Irrati-hizkuntza. Terminologia-glosarioa.

            Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa. Eginkizunak.

            Adimen emozionala. Abileziak. Enpatia, asertibitatea eta pertsuasioa. Entzutea. Ahozko mezuak hartzeko teknikak.

            Programazio neurolinguistikoa (PNL).

            Ordena eta zehaztasuna datuak interpretatzean eta erregistratzean.

            Iraunkortasuna sekretu profesionala mantentzen.

            Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

            Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

            Bestelako planteamenduak eta bizipenak dituzten pertsonekiko errespetua.

            Ikasteko interesa eta jakin-mina.

          3. Larrialdi-eskaerak jasotzea.

            Datuak bildu, erregistratu eta prozesatzeko teknikak aplikatzea.

            Formularioak betetzea.

            Larrialdiak kudeatzeko sistemaren algoritmoak interpretatu eta erabiltzea.

            Eskaera motak sailkatzea.

            Erantzun motak interpretatzea.

            Eskaerak. Kategoriak.

            Eskaerak jasotzeko sistemak. Datuak. Formularioak. Motak.

            Informatika-aplikazioak. Bulegotika. Datu-baseak. Testu-prozesadoreak.

            Sare lokalak. Internet. Nabigatzaileak. GIS mapak.

            Dokumentuak aurkezteko arauak.

            Ordena eta zehaztasuna datuak interpretatzean eta erregistratzean.

            Iraunkortasuna sekretu profesionala mantentzen.

            Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

            Segurtasun- eta higiene-arauekiko errespetua.

          4. Osasun-laguntzaren eskaera baloratzea.

            Protokoloen arabera, laguntza-eskaerak kategorizatzea eta bideratzea.

            Beharrezko baliabideak esleitzea eta ekintza-aginduaren jarraipena egitea.

            Osasun-laguntzari erantzuteko dokumentazioa betetzea.

            Kodetze-teknikak aplikatzea.

            Kodetze diagnostikoa. Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena (GNS).

            Laguntza-baliabideak. Motak. Kokapena. Mobilizazioa. Jarraipena.

            Telemedikuntza. Aplikazio teknologikoak.

            Legezko araudia.

            Iraunkortasuna sekretu profesionala mantentzen.

            Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

            Talde-lanaren eta lankidetzaren balorazio positiboa.

            Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

      10. lanbide-modulua: Oinarrizko anatomofisologia eta patologia.

        Kodea: 0061

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 99 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Giza organismoaren egitura eta antolamendu orokorra ezagutzen du eta egiturazko unitateak eta loturak deskribatzen ditu, espezializazioaren arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zelula eta sistemako hierarkia zehaztu du.

            2. Zelula-egitura deskribatu du.

            3. Fisiologia zelularra deskribatu du.

            4. Ehun motak sailkatu ditu.

            5. Ehun moten ezaugarri nagusiak zehaztu ditu.

            6. Organismoaren eta osaeraren sistemak adierazi ditu.

          2. Egitura anatomikoak kokatzen ditu eta gorputz-topografiako sistema konbentzionalak bereizten ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Jarrera anatomikoa definitu du.

            2. Plano anatomikoak deskribatu ditu.

            3. Jarrera eta noranzkoko terminologia aplikatu du.

            4. Gorputz-zonak zerrendatu eta kokatu ditu.

            5. Gorputz-barrunbeak zehaztu eta kokatu ditu.

          3. Patologiaren alderdi orokorrak identifikatzen ditu, eta gaixotzeko prozesu dinamikoaren elementuak eta klinikarekin dituzten erlazioa deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Gaixotasunaren kontzeptua definitu du.

            2. Gaixotasunaren prozesu dinamikoa deskribatu du.

            3. Patologia osatzen duten elementuak zehaztu ditu.

            4. Gaixotasunaren faseak aipatu ditu.

            5. Gaixotasunaren bilakabidean izan diren gertakariak zerrendatu ditu.

            6. Patologiarekin lotzen diren jarduera klinikoak deskribatu ditu.

            7. Oinarrizko patologiaren terminologia aplikatu du.

          4. Mugimenduarekin, ikuskerarekin eta erlazioarekin lotzen diren sistemak ezagutzen ditu, eta nerbio-sistemaren, zentzumenen, lokomozio-aparatuaren eta larruazalaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Nerbio-sistemaren oinarri anatomofisiologikoak zehaztu ditu.

            2. Nerbioen, giharren eta zentzumenen jarduera erlazionatu du.

            3. Zentzumen-organoen oinarri anatomofisiologikoak deskribatu ditu.

            4. Ohikoenak diren adierazpen eta gaixotasun neurologikoak definitu ditu.

            5. Hezurren egitura deskribatu du.

            6. Hezurrak sailkatu ditu.

            7. Eskeletoko hezurrak kokatu ditu.

            8. Artikulazioen motak eta ezaugarriak deskribatu ditu.

            9. Artikulazioen mugimenduak bereizi ditu.

            10. Giharren egitura eta motak deskribatu ditu.

            11. Anatomiaren giharrak identifikatu ditu.

            12. Ohikoenak diren osteoartikulazioetako eta giharretako lesio eta gaixotasunak zehaztu ditu.

            1. Larruazalaren morfologia eta funtzioa deskribatu du.

            2. Larruazaleko aldaketa patologikorik ohikoenak deskribatu ditu.

          5. Odolaren oxigenazioarekin eta banaketarekin lotzen diren sistemak ezagutzen ditu, eta aparatu kardiozirkulatorioaren, arnas aparatuaren eta odolaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Sistema kardiozirkulatorioaren oinarri anatomofisiologikoak zehaztu ditu.

            2. Odol eta linfa-hodi nagusiak kokatu ditu.

            3. Bihotzaren eta zirkulazioaren parametro funtzionalak zehaztu ditu.

            4. Ohikoenak diren bihotzetako eta hodietako gaixotasunak deskribatu ditu.

            5. Arnas aparatuaren ezaugarri anatomofisiologikoak deskribatu ditu.

            6. Ohikoenak diren arnas aparatuaren gaixotasunak eta adierazpen patologikoak deskribatu ditu.

            7. Odolaren osagaiak eta haien funtzioak adierazi ditu.

            8. Ohikoenak diren odolaren nahasteak aipatu ditu.

          6. Nutrienteen xurgapenarekin eta metabolismoarekin eta nutrienteak ezabatzearekin lotzen diren sistemak ezagutzen ditu, eta digestio- eta giltzurrun-aparatuaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Digestio-aparatuaren oinarri anatomofisiologikoak deskribatu ditu.

            2. Digestioaren eta metabolismoaren ezaugarriak zehaztu ditu.

            3. Ohikoenak diren adierazpen patologikoak eta digestio-gaixotasunak definitu ditu.

            4. Giltzurrun-aparatuaren oinarri anatomofisiologikoak deskribatu ditu.

            5. Gernua osatzeko prozedura aztertu du.

            6. Ohikoenak diren giltzurrunetako gaixotasunak eta gernu-nahasteak deskribatu ditu.

          7. Organismoaren barne-erregulazioan esku hartzen duten sistemak eta kanpoaldearekin duten lotura ezagutzen du, sistema endokrinoaren, ugaltze-aparatuaren eta sistema immunologikoaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak deskribatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Funtzio hormonala aztertu du.

            2. Guruin endokrinoak deskribatu ditu.

            3. Ohikoenak diren aldaketa endokrinoak sailkatu ditu.

            4. Ugaltze-aparatu femeninoaren ezaugarri anatomikoak deskribatu ditu.

            5. Obulutegiaren zikloa eta ziklo endometriala lotu ditu.

            6. Ugaltzearen prozesua deskribatu du.

            7. Ugaltze-aparatu femeninoan ohikoenak diren aldaketa patologikoak aipatu ditu.

            8. Ugaltze-aparatu maskulinoaren ezaugarri anatomikoak eta funtzionalak deskribatu ditu.

            9. Ugaltze-aparatu maskulinoan ohikoenak diren aldaketa patologikoak aipatu ditu.

            10. Sistema immunologikoaren ezaugarriak aztertu ditu.

            11. Immunitatearen aldaketak aipatu ditu.

        2. Edukiak.

          1. Giza organismoaren antolamendu orokorra ezagutzea.

            Egitura batzuk identifikatzea eta kokatzea.

            Gorputzaren oinarrizko egitura eta antolamendu batzuk deskribatzea.

            Organismoaren sistemak eta aparatuak sailkatzea.

            Organismoaren egitura.

            Giza zelula. Egitura.

            Oinarrizko ehunak. Motak eta ezaugarriak.

            Organo, sistema eta aparatuak. Osaera.

            Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

            Ordena eta zehaztasuna datuak interpretatzean eta erregistratzean.

            Ikasteko interesa eta jakin-mina.

          2. Egitura anatomikoak kokatzea.

            Egiturak kokatzeko berariazko terminologia erabiltzea.

            Gorputz-aldeak eta -barrunbeak kokatzea.

            Terminologia orokorra. Posizio, ardatz, noranzko eta plano anatomikoak.

            Gorputz-barrunbeak eta -aldeak.

            Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

            Ordena eta zehaztasuna datuak interpretatzean eta erregistratzean.

          3. Patologiaren alderdi orokorrak identifikatzea.

            Berariazko terminologia erabiltzea.

            Osasuna eta gaixotasuna. Gaixotasunaren faseak eta bilakaera. Gaixotasunaren bilakabidean izan diren gertakariak, etiologia, fisiopatologia eta semiologia.

            Gaixotasunaren klinika: diagnostikoa, pronostikoa eta terapeutika.

            Osasunaren prebentzioa eta sustapena. Prebentzio-mailak.

            Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

            Ordena eta zehaztasuna datuak interpretatzean eta erregistratzean.

            Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

          4. Nerbio-sistemaren, zentzumen-organoen, lokomozio-aparatuaren eta larruazalaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak.

            Hainbat egituraren identifikazio anatomikoa egitea.

            Morfologia eta funtzioa deskribatzea.

            Hainbat egitura kokatzea.

            Sintomen eta zeinuen eta egitura anatomikoen eta fisiologikoen arteko lotura finkatzea.

            Parametro funtzionalak zehaztea.

            Nerbio-sistema zentrala eta periferikoa. Nerbio-sistema begetatiboa. Zentzumenen organoak. Nerbio-sistemaren fisiologia. Nerbioen, giharren eta zentzumenen jarduera.

            Nerbio-sistemaren patologia. Zeinuak eta sintomak. Ohikoenak diren gaixotasunen sailkapena. Higienea eta prebentzioa.

            Hezur-sistema. Hezurraren egitura. Sailkapena. Eskeletoko hezurren antolamendua eta izendegia. Hezur-fisiologia.

            Artikulazioak. Egitura. Motak. Artikulazioen mugimenduak.

            Giharrak. Egitura. Sailkapena. Gihar-fisiologia. Mugimendu-jarduera.

            Hezurren, artikulazioaren eta giharren sistemaren patologia. Zeinuak eta sintomak. Ohikoenak diren gaixotasunen sailkapena. Higienea eta prebentzioa.

            Larruazala. Egitura eta funtzioa. Organo erantsiak.

            Larruazalaren patologia. Zeinuak eta sintomak. Ohikoenak diren gaixotasunen sailkapena. Higienea eta prebentzioa.

            Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

            Ordena eta zehaztasuna datuak interpretatzean eta erregistratzean.

            Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

            Bestelako planteamenduak eta bizipenak dituzten pertsonekiko errespetua.

          5. Aparatu kardiozirkulatorioaren, arnas aparatuaren eta odolaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak ezagutzea.

            Hainbat egituraren identifikazio anatomikoa egitea.

            Morfologia eta funtzioa deskribatzea.

            Egiturak kokatzea.

            Sintomen eta zeinuen eta egitura anatomikoen eta fisiologikoen arteko lotura finkatzea.

            Parametro funtzionalak zehaztea.

            Sistema kardiozirkulatorioa. Anatomia. Bihotzaren eta odol-hodien organoak eta egitura. Bihotzaren fisiologia. Arteria eta benetako zirkulazioa. Linfa eta linfa-hodiak.

            Bihotzeko eta hodietako patologia. Zeinuak eta sintomak. Ohikoenak diren gaixotasunen sailkapena. Higienea eta prebentzioa.

            Arnas aparatua. Anatomia. Organoak eta egitura. Arnastearen fisiologia.

            Arnas patologia. Zeinuak eta sintomak. Ohikoenak diren gaixotasunen sailkapena. Higienea eta prebentzioa.

            Odola. Osagaiak. Odol-taldeak. Hematopoiesi.

            Hemostasia.

            Odol-nahasteak. Odolarekin lotutako gaixotasun ohikoenen sailkapena. Higiene eta prebentzioko arauak.

            Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

            Ordena eta zehaztasuna datuak interpretatzean eta erregistratzean.

            Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

            Bestelako planteamenduak eta bizipenak dituzten pertsonekiko errespetua.

          6. Digestio- eta giltzurrun-aparatuaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak.

            Hainbat egituraren identifikazio anatomikoa egitea.

            Morfologia eta funtzioa deskribatzea.

            Egiturak kokatzea.

            Sintomen eta zeinuen eta egitura anatomikoen eta fisiologikoen arteko lotura finkatzea.

            Parametro funtzionalak zehaztea.

            Digestio-aparatua. Anatomia. Organoak eta egitura. Fisiologia. Digestioa eta metabolismoa.

            Digestio-patologia. Zeinuak eta sintomak. Ohikoenak diren gaixotasunen sailkapena. Higienea eta prebentzioa.

            Gernu-aparatua. Anatomia. Organoak eta egitura. Giltzurrun-fisiologia eta gernu-fisiologia. Gernua sortzea eta ezabatzea.

            Giltzurrunetako eta gernu-bideetako patologia. Zeinuak eta sintomak. Ohikoenak diren gaixotasunen sailkapena. Higienea eta prebentzioa.

            Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

            Ordena eta zehaztasuna datuak interpretatzean eta erregistratzean.

            Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

            Bestelako planteamenduak eta bizipenak dituzten pertsonekiko errespetua.

          7. Sistema endokrinoaren, ugaltze-aparatuaren eta sistema immunologikoaren egitura, funtzionamendua eta gaixotasunak

            Hainbat egituraren identifikazio anatomikoa egitea.

            Morfologia eta funtzioa deskribatzea.

            Egiturak kokatzea.

            Sintomen eta zeinuen eta egitura anatomikoen eta fisiologikoen arteko lotura finkatzea.

            Parametro funtzionalak zehaztea.

            Sistema endokrinoa. Anatomia. Organoak eta egitura. Fisiologia. Hormonak. Guruin endokrinoak. Erregulazioa.

            Patologia endokrinoa. Zeinuak eta sintomak. Ohikoenak diren gaixotasunen sailkapena. Higienea eta prebentzioa.

            Ugaltze-aparatua. Ugaltze-aparatu femeninoaren eta maskulinoaren anatomia. Organoak eta egitura. Fisiologia. Giza ugalketa.

            Ugaltze-aparatuaren patologia. Zeinuak eta sintomak. Ohikoenak diren gaixotasunen sailkapena. Higienea eta prebentzioa.

            Sistema immunitarioa. Organismoaren babes-mekanismoak. Immunitate naturala, eskuratua eta artifiziala. Anatomia eta fisiologia.

            Sistema immunitarioaren patologia. Zeinuak eta sintomak. Ohikoenak diren gaixotasunen sailkapena. Higienea eta prebentzioa.

            Zorroztasuna terminologiaren erabileran.

            Ordena eta zehaztasuna datuak interpretatzean eta erregistratzean.

            Norberaren eta besteen osasuna zaintzeko ardura.

            Bestelako planteamenduak eta bizipenak dituzten pertsonekiko errespetua.

      11. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa.

        Kodea: E100

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 33 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Tituluaren lanbide-esparruarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

            2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

            3. Enpresaren testuinguruan emandako ahozko argibideak ezagutu ditu eta adierazpenei jarraitu die.

            4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

            5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

            6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

            7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

          2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

            2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

            3. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

            4. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

            5. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

            6. Testuen deia nagusiak jaso ditu.

            7. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

            8. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

          3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak identifikatu ditu.

            2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

            3. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

            4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

        2. Edukiak.

          1. Ahozko mezuak ulertu eta sortzea.

            Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

            Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

            Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak

            Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

            Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

            Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

            Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

            Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

          2. Idatzizko mezuak interpretatu eta adieraztea.

            Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

            Sektoreko berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

            Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.

            Protokolo-formulak idazki profesionaletan.

            Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

            Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

            Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

          3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

            Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

            Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

            Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

            Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

            Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

      12. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea.

        Kodea: 0062

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 105 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

            2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

            3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

            4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

            5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

            6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

            7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

          2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzean duten eragina baloratu du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

            2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

            3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

            4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

            5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

            6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

            7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

          3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

            2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

            3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

            5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

            6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

            7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

            8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

            10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

          4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

            2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

            3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

            4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

            5. Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

            6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

            7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

            8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

          5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

            2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

            3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

            4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

            5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

            6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

            7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

          6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

            2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

            3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

            4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

            5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

            6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

            7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

          7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

            2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

            3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

            4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

            5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

            6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

        2. Edukiak.

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua

            Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

            Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

            Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

            Norberaren ibilbidea planifikatzea.

            Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

            Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

            Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

            Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

            Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

            Erabakiak hartzeko prozesua.

            Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

            Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

            Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

            Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

            Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

            Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

            Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

          2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

            Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

            Antolamendu-egiturak aztertzea.

            Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

            Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

            Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

            Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

            Lan-taldeen sorrera aztertzea.

            Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

            Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

            Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

            Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

            Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

            Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

            Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

            Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

            Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

            Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

            Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

          3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

            Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

            Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

            Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

            Nomina interpretatzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

            Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

            Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

            Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

            Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

            Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

            Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ).

            Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

            Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

            Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

            Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana

            Lana arautzearen beharra baloratzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

            Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

            Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

            Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

          4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

            Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

            Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

            Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

            Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

            Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

            Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

            Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

            Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

            Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

          5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

            Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

            Arrisku-faktoreak aztertzea.

            Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

            Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

            Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

            Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

            Arrisku profesionalaren kontzeptua.

            Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

            Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

            Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

            Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

            Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

            Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

            Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

          6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

            Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

            LAP Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko oinarrizko araua aztertzea.

            LAP Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko egitura instituzionala aztertzea.

            Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

            Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

            Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

            Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

            Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

            LAP Laneko Arriskuen Prebentzioan eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

            Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

            Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (Laneko Arriskuen Prebentzioko oinarrizko teknikaria).

            Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

            Prebentzioaren plangintza enpresan.

            Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

            LAP laneko arriskuen prebentzioaren garrantzia eta beharra baloratzea.

            LAP laneko arriskuen prebentzioko eta LO Laneko Osasuneko agente gisa duen posizioa baloratzea.

            Erakunde publikoek eta pribatuek LO laneko osasunean errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

            Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

          7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

            Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

            Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

            Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

            Larrialdi-egoerak aztertzea.

            Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

            Langileen osasuna zaintzea.

            Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

            Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

            Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

            Seinale motak.

            Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

            Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

            Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

      13. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

        Kodea: 0063

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 63 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

            2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

            3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

            4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

            5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

            6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

            7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

          2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

            2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

            3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

            4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

            5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

            6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

            7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

            8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

          3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

            2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

            3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

            4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

            5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

            6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

            7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

            8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

            9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain eratzeko eskatutako izapideak aztertu ditu.

            10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

            11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

            12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

          4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

            2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

            3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

            5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

            6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

        2. Edukiak.

          1. Ekimen sortzailea.

            Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

            Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

            Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

            Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

            Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

            Enpresaburuaren kontzeptua.

            Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

            Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

            Ekintzaileen arteko lankidetza.

            Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

            Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

            Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

            Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

            Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

          2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

            Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

            Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

            Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

            Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

            Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

            Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

            Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

            Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

            Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

            Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

            Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

            Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

            Genero-berdintasuna errespetatzea.

            Enpresa-etika baloratzea.

          3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

            Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

            Produkzio-plana prestatzea.

            Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

            Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

            Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

            Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

            Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

            Zerga-arloa enpresetan.

            Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

            Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

            Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

            Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          4. Administrazio-funtzioa.

            Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

            Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

            Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

            Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

            Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

            Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

            Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

            Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

      14. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza.

        Kodea: 0064

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 380 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

          1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta zerbitzuekin erlazionatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

            2. Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak eta zerbitzu-zorroa, besteak beste.

            3. Zerbitzuak egiteko lan-prozedurak identifikatu ditu.

            4. Giza baliabideen konpetentziak enpresaren jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

            5. Sarearen elementu bakoitzak enpresaren jarduera garatzean duen garrantzia interpretatu du.

            6. Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean izan dezaketen eragina aztertu du.

            7. Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.

            8. Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak adierazi ditu.

          2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

              Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

              Jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia...) eta profesionalak (lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna, erantzukizuna...).

              Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

              Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

              Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

              Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

              Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

            2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

            3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

            4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

            5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

            6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

            7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

            8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

            9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

            10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

          3. Ibilgailuaren eta haren zuzkidura materialaren mantentze-lan prebentiboak egiten ditu, elementu mekanikoak, elektrikoak eta segurtasunekoak ezagutzen ditu, eta txekeo-faseak deskribatzen ditu, ezarritako protokoloaren arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ibilgailuaren eraginkortasuna mantentzeko laneko txanda bakoitzeko ikuskatu behar diren elementu mekanikoak, elektrikoak eta segurtasunekoak ezagutu ditu.

            2. Ibilgailuaren elementu mekanikoak, elektrikoak eta segurtasunekoak ikuskatu ditu, ezarritako ordenaren arabera.

            3. Ibilgailuen fluido-mailak egiaztatu eta lehengoratu ditu.

            4. Gurpilak aldatu ditu.

            5. Ibilgailuaren eraginkortasuna egiaztatzeko faseetan, arriskuen prebentzioarekin, babesarekin, segurtasunarekin eta higienearekin lotuta ezarritako neurriak hartu ditu.

            6. Zerbitzugintzaren kalitatea baldintzatzen duten faktoreak, eta kalitatea bermatzeko eskakizun eta zehaztapenekiko desbideratzeak identifikatu ditu.

            7. Eguneroko ikuskapeneko formularioa bete du.

          4. Ibilgailuaren laguntza-mailaren arabera, ekipoak eta osasun-materiala egiaztatzen ditu, lan-protokolo normalizatuak eta indarrean dagoen araudia aplikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Ekipoaren eta osasun-materialaren mantentze-lanak egin ditu, ezarritako jarraibide eta prozeduren arabera.

            2. Hainbat motatako dokumentu klinikoak eta ez-klinikoak, eta horien eginkizuna eta izapidetzeko bideak identifikatu ditu.

            3. Esku-hartzearen arauzko esparrua ezagutu du.

            4. Babes-, segurtasun- eta kalitate-esparruak deskribatu ditu.

            5. Mantentze-lan prebentiboekin lotutako gorabeherak ebazteko autonomia erakutsi du.

            6. Mantentze-lanak ezarritako denboretan egin ditu.

            7. Osasun-materiala biltegiratzeko beharrak identifikatu ditu.

            8. Osasun-ibilgailuaren izakinak eta materialak jaso eta biltegiratu ditu.

            9. Materiala garbitu, desinfektatu eta esterilizatu du, ezarritako protokoloak erabilita.

            10. Eremuaren arriskua eta zaurgarritasuna kontuan izanda, katastrofe batean laguntzeko osasun-materialaren mota eta kantitatea ezagutu ditu.

          5. Pazienteei hasierako osasun-laguntza ematen die, osasun-larrialdiaren mota bakoitzerako ezarritako bizi-euskarriko teknikak eta jardun-protokoloak aplikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Pazientearen egoera baloratu du eta bizi-arriskuaren zeinuak identifikatu ditu.

            2. Arreta-lehentasunak ezartzeko, biktimak sailkatu ditu, dauden baliabideekin, eta biktimen larritasunarekin eta bizirauteko probabilitatearekin lotutako irizpideak aplikatuta.

            3. Hasierako osasun-laguntza emateko beharrezko materiala prestatu du.

            4. Materiala eta ekipoak larrialdi-patologiekin lotu ditu.

            5. Oinarrizko bizi-euskarriko teknikak aplikatu ditu, jardun-protokoloak kontuan izanda.

            6. Hainbat larrialdi-egoeratan osasun-laguntza eman du, jardun-prozedurak aplikatuta.

            7. Prozesuaren desbideratzeak zuzendu ditu. Horretarako, prozesuaren gainean jardun du edo gorabeherak jakinarazi ditu.

            8. Osasun-laguntza ematean, arriskuen prebentzioarekin, babesarekin eta segurtasunarekin lotuta ezarritako neurriak hartu ditu.

          6. Pazientea lekualdatzen du, patologiaren arabera prozedura egokiak aplikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Osasun-jardunerako ingurune segurua sortu du.

            2. Pazientea ibilgailuko ohatilan ipini du, duen patologiarako jarrera egokienean.

            3. Mugimenduarekin larriagotu daitezkeen benetako edo litezkeen lesioak dituen pazientea immobilizatu du.

            4. Pazientea segurtasun-baldintzetan lekualdatu du.

            5. Osasun-ibilgailua gidatzean, pazientearen lesioak ez larriagotzeko irizpideak aplikatu ditu.

            6. Pazientea transferitzean, informazioa emateko ezarritako kanalak erabili ditu.

          7. Osasun-krisi eta -larrialdiko egoeretan, pazienteari, familiakoei eta eragindakoei laguntza psikologikoa ematen die, jardun-protokoloak aplikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Teknika psikologikoak eta psikopatologiakoak aplikatu ditu.

            2. Lankideen jarduna erraztu du.

            3. Larrialdi- edo katastrofe-egoeretan eragina izan dezaketen estres-faktoreak identifikatu ditu.

            4. Eragindakoei lehen laguntza psikologikoak aplikatu dizkie.

            5. Doluko, antsietateko, agresibitateko eta estres-sintomen berezko bestelako emozioetako egoerak kontrolatzeko oinarrizko teknikak aplikatu ditu.

            6. Egindako esku-hartzearen txostena landu du.

          8. Biktima anitzen eta katastrofeen agertokietan plan logistikoak aplikatzen ditu, garraioa, baliabideen hornidura eta osasun-laguntza ziurtatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Biktima anitzentzako arreta-sistemen organigrama identifikatu du.

            2. Larrialdi kolektibo batean, agertokiaren ezaugarriak zehaztu ditu.

            3. Jardun-faseak identifikatu ditu.

            4. Osasun-arretaren antolamendu-hedabidea identifikatu du.

            5. Dagozkion agintarien aginduak interpretatu eta bete ditu.

            6. Osasungintzaz bestelako baliabideak kudeatzeko prozeduretan parte hartu du.

            7. Katastrofeko elementu operatiboen arteko komunikazioko hizkuntza, arauak eta kanalak erabili ditu.

            8. Biktimak ebakuatzen parte hartu eta lagundu du, ezarritako noria-sistemen arabera.

            9. Prebentzio eta babeseko baliabideak eta prozedurak sailkatu ditu, bere lan-esparruko arrisku-faktoreen eta -egoeren arabera.

          9. Larrialdi-planak prestatu, gauzatu eta ebaluatzeko datuak, arrisku-mapak eta aurreikus daitekeen arriskurako baliabideak ekartzen ditu, eta ezaugarri geografikoei eta obra zibileko elementuei buruzko mapak, planoak eta datuak interpretatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Arriskuen mapa prestatzeko beharrezko datuak bildu ditu.

            2. Litezkeen arrisku naturalak, gizakiarenganakoak eta teknologikoak ezaugarritzeko datuak aztertu ditu.

            3. Larrialdi-plan baten prozedura eta abiarazte-mailak identifikatu ditu.

            4. Larrialdi-plan baten ezaugarriak eta eskakizunak deskribatu ditu.

            5. Larrialdi-plan bat berrikusi eta eguneratzeko mekanismoak antzeman ditu, eta kalitate-adierazleak lortu nahi diren emaitzekin lotu ditu.

            6. Aurreikus daitekeen arriskurako baliabideak zehaztu ditu, eta horien motak eta ezaugarriak deskribatu ditu.

          10. Teleoperazioko eta telelaguntzako zentro kudeatzaile batean jasotako laguntza-eskaerari erantzuten dio, eta eskaeraren inguruko datuak eta eskura dauden baliabideak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Larrialdietako teleoperazioaren antolamendu-esparrua antzeman du.

            2. Larrialdiak koordinatzeko zentro baten egitura eta eginkizuna deskribatu ditu.

            3. Indarrean dagoen araudia identifikatu du.

            4. Deiei erantzuteko sistemaren eginkizunak eta elementuak identifikatu ditu.

            5. Larrialdiko deiei erantzun eta horiek koordinatzeko sistema kudeatzaileaz arduratu da.

            6. Transmisio-sistema integratu baten komunikazioa ezarri du.

            7. Larrialdiko eskaera bat kudeatzeko jardunbideari jarraitu dio.

            8. Osasuneko eta osasungintzaz bestelako laguntza-eskaerari erantzun dio, ezarritako protokoloak aplikatuta.

  1. atala. Espazioak

    Prestakuntza-espazioa Azalera (m²)

    30 ikasle Azalera (m²)

    20 ikasle

    Balio anitzeko gela 60 40

    Erizaintzako lantegia 60 60

    Entrenatzeko eta simulazio praktikoak egiteko kanpoaldea 300 300

    Komunikazioak kudeatzeko gela 150 120

  2. atala. Ekipamenduak

    Prestakuntza-espazioa Ekipamendua

    Balio anitzeko gela Sarean instalatutako PCa

    Proiekzio-kanoia

    Informazio geografikorako sistemak

    Erizaintzako lantegia Material elektromedikoa

    Sendaketa-materiala

    Material suntsikorra eta sendagaiak

    Oxigeno sendagarria

    Immobilizatu eta mobilizatzeko materiala

    Simulazio-manikia

    Haurtxoa simulatzeko manikia

    Osasun-laguntzarako tresneria

    Entrenatzeko eta simulazio praktikoak egiteko kanpoaldea Osasun-ibilgailu medikalizatua

    Ibilgailuaren mantentze-lan prebentiboetarako erremintak

    Immobilizatu eta mobilizatzeko materiala

    Norbera babesteko materiala

    Garbitu eta desinfektatzeko materiala

    Deskarzeraziorako oinarrizko materiala

    Komunikazio-sistema

    Arropa zuria

    Seinaleztatu eta balizatzeko materiala

    Konfort-materiala

    Komunikazioak kudeatzeko gela Sarean instalatutako PCa

    Simulazio-programak

    Arreta, erantzuna eta koordinazioa kudeatzeko informatika-sistema

    Harrera eta igorpeneko irrati-ekipoa

    Hari bidezko eta hari gabeko komunikazio-sistemak

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena Osasun-larrialdietako heziketa-zikloko lanbide-moduluetan

    Lanbide-modulua Irakasleen espezialitatea Kidegoa

    0052 Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak Ibilgailuen mantentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0053 Osasun-logistika larrialdietan Osasun-prozesuak

    Irakasle espezialista Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    0054 Osasun-zuzkidura Osasun- eta laguntza-prozedurak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0055 Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan Osasun- eta laguntza-prozedurak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0056 Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan Osasun-prozesuak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    0057 Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea Osasun- eta laguntza-prozedurak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0058 Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan Osasun-prozesuak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    0059 Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak Osasun-prozesuak

    Irakasle espezialista Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    0060 Telelarrialdiak Osasun- eta laguntza-prozedurak

    Irakasle espezialista Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0061 Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia Osasun-prozesuak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    E100 Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    0062 Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    0063 Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    0064 Lantokiko prestakuntza Osasun-prozesuak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Osasun- eta laguntza-prozedurak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako

    Kidegoak Espezialitateak Titulazioak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Laneko prestakuntza eta orientabidea

    Osasun-prozesuak Enpresa-zientzietan diplomaduna.

    Lan-harremanetan diplomaduna.

    Gizarte-lanean diplomaduna.

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.

    Erizaintzan diplomaduna.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    Ibilgailuen mantentzea Automozioko goi-mailako teknikaria.

    Automobilen mekanikoko eta elektrizitateko teknikari espezialista.

    Automozioko teknikari espezialista.

    Eraikuntza eta obretako makinen eta ekipoen mantentze-lanetako teknikari espezialista.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat.

    Lanbide-moduluak Titulazioak

    0053 Osasun-logistika larrialdietan Irakasle espezialista.

    0056 Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan

    0061 Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia

    0054 Osasun-zuzkidura

    0055 Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan

    0057 Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea Erizaintzan diplomaduna.

    Medikuntzan lizentziaduna.

    Farmazian lizentziaduna.

    0058 Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan Psikologian lizentziaduna.

    Psikopedagogian lizentziaduna.

    Gizarte-lanean diplomaduna.

    0059 Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak Irakasle espezialista.

    0060 Telelarrialdiak Irakasle espezialista.

    0052 Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak Automozioko goi-mailako teknikaria.

    Automobilen mekanikoko eta elektrizitateko teknikari espezialista.

    Automozioko teknikari espezialista.

    Eraikuntza eta obretako makinen eta ekipoen mantentze-lanetako teknikari espezialista.

    Industria-ingeniaria eta industria-ingeniari teknikoa.

    Goi-mailako ingeniari ontzigintzakoa eta ozeanikoa.

    Ontzigintzako ingeniari teknikoa.

    Aeronautikako goi-mailako ingeniaria eta ingeniari teknikoa.

    Goi-mailako meatze-ingeniaria.

    Ontzi-makinetan diplomaduna.

    E100 Ingeles teknikoa Ingeles filologian lizentziaduna

    0062 Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0063 Enpresa eta ekimen sortzailea Zuzenbidean lizentziaduna.

    Enpresen administrazio eta zuzendaritzan lizentziaduna.

    Zientzia aktuarial eta finantzarioetan lizentziaduna.

    Politika- eta administrazio-zientzietan lizentziaduna.

    Lanaren zientzietan lizentziaduna.

    Ekonomian lizentziaduna.

    Psikologian lizentziaduna.

    Soziologian lizentziaduna.

    Industria-antolamenduko ingeniaria.

    Enpresa-zientzietan diplomaduna.

    Lan-harremanetan diplomaduna.

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.

    Gizarte-lanean diplomaduna.

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin

    Konpetentzia-atala Lanbide-modulua

    UC0069_1: Osasun-ibilgailuaren mantentze-lan prebentiboetan jardutea eta haren zuzkidura materiala kontrolatzea. 0052 Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak

    0054 Osasun-zuzkidura

    UC0070_2: Pazienteari oinarrizko bizi-euskarria eta bizi-euskarri aurreraturako laguntza ematea. 0055 Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan

    0056 Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan

    UC0071_2: Pazientea osasun-zentro erabilgarrira lekualdatzea. 0057 Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea

    UC0072_2: Krisi-egoeretan, laguntza psikologiko eta sozialerako teknikak aplikatzea. 0058 Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan

    UC0360_2: Biktima anitzak eta katastrofeak dauden agertokietan, osasun-logistika antolatu eta garatzen laguntzea, krisi-egoeretan baliabideen hornidura eta kudeaketa ziurtatuz, eta koordinazio-lanetan parte hartuz. 0053 Osasun-logistika larrialdietan

    UC0361_2: Biktima anitzei hasierako osasun-laguntza ematea. 0055 Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan

    UC0362_2: Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak prestatzen eta gauzatzen laguntzea. 0059 Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

    Lanbide-modulua Konpetentzia-atala

    0052 Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak

    0054 Osasun-zuzkidura UC0069_1: Osasun-ibilgailuaren mantentze-lan prebentiboetan jardutea eta haren zuzkidura materiala kontrolatzea.

    0053 Osasun-logistika larrialdietan UC0360_2: Biktima anitzak eta katastrofeak dauden agertokietan, osasun-logistika antolatu eta garatzen laguntzea, krisi-egoeretan baliabideen hornidura eta kudeaketa ziurtatuz, eta koordinazio-lanetan parte hartuz.

    0055 Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan

    0056 Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan UC0070_2: Pazienteari oinarrizko bizi-euskarria eta bizi-euskarri aurreraturako laguntza ematea.

    0055 Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan UC0361_2: Biktima anitzei hasierako osasun-laguntza ematea.

    0057 Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea UC0071_2: Pazientea osasun-zentro erabilgarrira lekualdatzea.

    0058 Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan UC0072_2: Krisi-egoeretan, laguntza psikologiko eta sozialerako teknikak aplikatzea.

    0059 Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak UC0362_2: Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak prestatzen eta gauzatzen laguntzea.