Arautegia

Inprimatu

67/2010 DEKRETUA, martxoaren 2koa, mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1929
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/02
  • Argitaratze-data: 2010/04/08

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretuak Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Azken arau horrek, hain zuzen ere, ordezkatzen du maiatzaren 2ko 497/2003 Errege Dekretuak ezarritako Informatika-sistemen ustiapeneko teknikariaren tituluaren erregulazioa.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendua eta araudia ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretuaren babesean.

Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Mikroinformatika-sistemak eta sareak.

Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

Kodea: INSN-3 (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da mikroinformatika-sistemak, bakartuak edo sarekoak, eta ingurune txikietako sare lokalak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, horien funtzionaltasuna ziurtatuta eta ezarrita dauden kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak aplikatuta.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Mikroinformatika-sistemak instalatzeko, konfiguratzeko eta mantentzeko eragiketekin lotuta dagoen logistika zehaztea, eta horrekin lotutako dokumentazio teknikoa interpretatzea eta beharrezkoak diren baliabideak antolatzea.

    2. Ordenagailuak eta periferikoak muntatzea eta konfiguratzea, eta kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan funtzionatuko dutela ziurtatzea.

    3. Oinarrizko softwarea eta aplikazio-softwarea instalatzea eta konfiguratzea, eta kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan funtzionatuko dutela ziurtatzea.

    4. Ingurune txikietan sare lokalen kableatua eta elektronika berraztertzea eta haiek hedadura zabaleko sareekin konektatzea, hala eskatzen duten suposizioak goragoko maila batera kanalizatuta.

    5. Sare lokal kableatuak, hari gabekoak edo mistoak instalatzea eta konfiguratzea eta sare publikoekin konektatzea, eta kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan funtzionatuko dutela ziurtatzea.

    6. Sare lokaleko ingurune batean erabiltzaile anitzeko zerbitzuak, aplikazioak eta gailu partekatuak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, zehaztutako beharrak eta eskakizunak kontuan harturik.

    7. Mikroinformatika-sistemetan eta sare lokaletan proba funtzionalak egitea eta, eginkizun horretan, disfuntzioak aurkitzea eta diagnostikatzea, haien funtzionamendua egiaztatzeko eta doitzeko.

    8. Mikroinformatika-sistemak eta sare lokalak mantentzea eta, eginkizun horretan, osagaiak ordeztea, eguneratzea eta doitzea, sistemak kalitateko eta segurtasuneko errendimendua izango duela ziurtatzeko.

    9. Sistemako hutsegiteen eta datu-galeren aurrean datuak eta aplikazioak berreskuratzeko ezarritako prozedurak gauzatzea, informazioaren osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko.

    10. Sistemaren dokumentazio teknikoa eta administratiboa egitea, sektoreko arauak eta erregelamentazioa betez, sistema mantentzeko eta bezeroari laguntzeko.

    11. Bezeroaren eskakizunak betez neurrira egindako sistemen aurrekontuak egitea.

    12. Bezeroari aholku ematea eta laguntzea, eta horren beharra duten suposizioak goragoko maila batera bideratzea, bezeroaren beharretarako konponbide egokiak aurkitzeko.

    1. Esleitzen dioten lana antolatzea eta garatzea, harreman profesional egokiak mantenduz lan-ingurunean.

    2. Informatika-sektorearen esparruan etengabe berritzeko eta eguneratzeko espirituari eustea.

    3. Erabilgarri dauden kontsulta-bideak erabiltzea, eta kasu bakoitzean egokiena hautatzea, suposizio ezezagunei eta zalantza profesionalei arrazoizko denbora-tartean konponbidea aurkitzeko.

    4. Gauzatutako esku-hartzeetan segurtasuneko eta kalitateko protokoloak eta arauak eta ingurumena errespetatzekoak aplikatzea.

    5. Produkzioko helburuak betetzea, lan-taldearekin elkarlanean jardutea, eta erantzukizunaren eta tolerantziaren printzipioen arabera jardutea.

    6. Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek sorrarazitako lanpostuetara eta lan-egoera berrietara egokitzea.

    7. Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

    8. Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

    9. Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

    10. Enpresa txikia sortzea eta kudeatzea, eta produktuen bideragarritasuna, produkzioaren plangintza eta merkaturatzea aztertzea.

    11. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    " Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. IFC078_2: Mikroinformatika-sistemak (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0219_2: Mikroinformatika-sistemetan oinarrizko softwarea instalatzea eta konfiguratzea.

      UC0220_2: Sare lokaleko elementuak ezarritako prozeduren arabera instalatzea, konfiguratzea eta egiaztatzea.

      UC0221_2: helburu orokorreko informatika-paketeak eta aplikazio espezifikoak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea.

      UC0222_2: erabiltzaileari erraztasunak ematea helburu orokorreko informatika-paketeak eta aplikazio espezifikoak erabiltzeko.

    2. IFC298_2: mikroinformatika-sistemak muntatzea eta konpontzea (irailaren 14ko 1201/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0953_2: mikroinformatika-tresneria muntatzea.

      UC0219_2: mikroinformatika-sistemetan oinarrizko softwarea instalatzea eta konfiguratzea.

      UC0954_2: mikroinformatika-ekipamendua konpontzea eta handitzea.

    3. IFC299_2: sailetako sareak erabiltzea (irailaren 14ko 1201/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0220_2: sare lokaleko elementuak ezarritako prozeduren arabera instalatzea, konfiguratzea eta egiaztatzea.

      UC0955_2: sare lokalaren komunikazio-prozesuak monitorizatzea.

      UC0956_2: sare pribatuen eta sare publikoen arteko konexio-prozesuak egitea.

    4. IFC300_2: informatika-sistemak erabiltzea (irailaren 14ko 1201/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0219_2: mikroinformatika-sistemetan oinarrizko softwarea instalatzea eta konfiguratzea.

      UC0957_2: informatika-sistemetan azpisistema fisikoa mantentzea eta erregulatzea.

      UC0958_2: bezeroaren oinarrizko softwarean eta aplikazio-softwarean administratzeko eta mantentzeko prozedurak gauzatzea.

      UC0959_2: informatika-sistemetan azpisistema fisiko eta logikoen segurtasuna mantentzea.

  1. Lanbide-irudi honek batez ere mikroinformatikako tresneria, sareak eta zerbitzuak oro har merkaturatzen, muntatzen eta konpontzen diharduten zerbitzu-sektoreko enpresetan, antolakundearen informatika-euskarriaren osagai moduan, edo kudeatzeko mikroinformatika-sistemak eta datu-sareak erabiltzen dituzten edozein tamaina eta produkzio-sektoretako erakundeetan egiten du lan.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile konpontzailea.

    Informatika-euskarriko teknikaria.

    Datu-sareen teknikaria.

    Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.

    Mikroinformatikako saltzailea.

    Telelaguntzako operadorea.

    Sistema-operadorea.

Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Mikroinformatika-sistema bat osatzen duten osagai fisikoak eta logikoak antolatzea, eta haien dokumentazio teknikoa interpretatzea, instalatzeko, muntatzeko eta mantentzeko baliabide eta metodo egokiak aplikatzeko.

    2. Osagaiak eta periferikoak identifikatzea, mihiztatzea eta konektatzea, horretarako erreminta egokiak erabilita eta kalitateko eta segurtasuneko prozedurak, arauak eta protokoloak aplikatuta, ordenagailuak eta periferikoak muntatzeko eta konfiguratzeko.

    3. Sistema eragileak eta aplikazio-programak instalatzeko prozedurak ezagutzea eta gauzatzea, kalitate-protokoloak aplikatuta, mikroinformatika-sistemak instalatzeko eta konfiguratzeko.

    4. Sare lokal bateko tresneriaren, transmisio-lineen eta gainerako elementuen posizioa irudikatzea, hedatzearen morfologia, baldintzak eta ezaugarriak aztertuta, sarearen kableatua eta elektronika berraztertzeko.

    5. Sare lokal kableatu, hari gabeko edo misto bateko tresneria, lineak, kanalizazioak eta gainerako elementuak kokatzea eta finkatzea, muntatzeko prozedurak eta kalitateko eta segurtasuneko protokoloak aplikatuta, sare lokalak instalatzeko eta konfiguratzeko.

    6. Informatika-tresneria, sare lokaleko gailuak eta hedadura zabaleko sareekin konektatzekoak elkarrekin konektatzea, sare lokalak instalatzeko eta konfiguratzeko prozedurak gauzatuta.

    7. Osagai fisiko eta logikoetan matxurak eta disfuntzioak aurkitzea eta konpontzea, mikroinformatika-sistemak eta sare lokalak mantentzeko.

    8. Osagai fisiko eta logikoak ordeztea eta doitzea, mikroinformatika-sistemak eta sare lokalak mantentzeko.

    9. Informazioa interpretatzea eta hautatzea dokumentazio teknikoa eta administratiboa egiteko.

    10. Osagai fisikoen, logikoen eta langileen kostua baloratzea, aurrekontuak egiteko.

    11. Osagai fisikoen eta logikoen ezaugarriak eta aukerak ezagutzea, bezeroei aholku emateko eta laguntzeko.

    12. Aldaketa teknologikoak hautematea eta aztertzea, hautabide berriak aukeratzeko eta sektore barruan eguneratuta egoteko.

    1. Gorabeherak ezagutzea eta baloratzea, horien sorburuak zehaztea eta konpontzeko ekintza zuzentzaileak deskribatzea.

    2. Kalitate-prozedurak, laneko arriskuen prebentziokoak eta ingurumenekoak aztertu eta deskribatzea, eta zehaztutako kasuetan abian jarri beharreko ekintzak adieraztea, arau estandarizatuen arabera jokatzeko.

    3. Produkzio-prozesu batean lan-jarduerak baloratzea eta produkzio-helburuak lortzeko horiek prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea.

    4. Ikasteko eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, eta lan-merkatuaren eskaintzak eta eskaerak aztertzea, bere lan-ibilbidea kudeatzeko.

    5. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuaren eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

    6. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Tresneria muntatzea eta mantentzea.

    2. Postu bakarreko sistema eragileak.

    3. Bulegotika-aplikazioak.

    4. Sareko sistema eragileak.

    5. Sare lokalak.

    6. Informatika-segurtasuna.

    7. Sareko zerbitzuak.

    8. Web aplikazioak.

    9. Ingeles teknikoa.

    10. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    11. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    12. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 12 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.

Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Erdi-mailako beste edozein heziketa-ziklotan zuzenean sartzeko.

  2. Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluak aukera emango du, hemezortzi urte beteta izanez gero eta dagokion salbuespenaren kaltetan izan gabe, lanbide-arlo bereko heziketa-zikloetan proba bidez sartzeko; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen Batxilergoaren modalitate berekoak direnean.

  3. Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluak aukera emango du Batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikariaren ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. «Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  6. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatzen badute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3. artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  7. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Maiatzaren 2ko 497/2003 Errege Dekretuak ezarritako Informatika-sistemen ustiapeneko teknikariaren tituluak abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretuan ezarritako Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  2. Dekretu honetan, «Laneko prestakuntza eta orientabidea» lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

  3. Araututako lanbideak.

    Heziketa-ziklo honi dagokion titulazioak ez du araututako lanbideetarako sarbiderik ematen.

    Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa

0221 1. Tresneria muntatzea eta mantentzea 231 1.a

0222 2. Postu bakarreko sistema eragileak 165 1.a

0223 3. Bulegotika-aplikazioak 231 1.a

0224 4. Sareko sistema eragileak 168 2.a

0225 5. Sare lokalak 231 1.a

0226 6. Informatika-segurtasuna 99 1.a

0227 7. Sareko zerbitzuak 189 2.a

0228 8. Web aplikazioak 105 2.a

E100 9. Ingeles teknikoa 33 1.a

0229 10. Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 2.a

0230 11. Enpresa eta ekimen sortzailea 63 2.a

0231 12. Lantokiko prestakuntza 380 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua: Tresneria muntatzea eta mantentzea

    Kodea: 0221

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 231 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Mikroinformatika-tresneria estandar bat integratzeko osagaiak hautatzen ditu, horien funtzioak deskribatuta eta hainbat fabrikatzaileren prestazioak konparatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mikroinformatika-tresneria osatzen duten blokeak eta horien funtzioak deskribatu ditu.

        2. Busen arkitektura ezagutu du.

        3. Mikroprozesadore moten ezaugarriak deskribatu ditu (maiztasuna, tentsioak, potentzia, zokaloak, besteak beste).

        4. Barreiatzaileen eta haizagailuen funtzioa deskribatu du.

        5. Plaka nagusiaren konfigurazioaren ezaugarriak eta utilitate garrantzitsuenak deskribatu ditu.

        6. Plaka nagusirako eta gainerako osagaietarako txasis motak ebaluatu ditu.

        7. Oinarrizko osagaiak identifikatu eta manipulatu ditu (memoria-moduluak, disko finkoak eta horien kontroladoreak, memoria osagarrien euskarriak, besteak beste).

        8. Moldagailu grafikoaren eta monitorearen funtzioa aztertu du.

        9. Hainbat moldagailu identifikatu eta manipulatu ditu (grafikoak, LAN, modemak, besteak beste).

        10. Integrazio-osagaiek ekartzen dituzten elementuak identifikatu ditu (dokumentazioa, kontrolatzaileak, kableak eta utilitateak, besteak beste).

      2. Mikroinformatika-tresneria mihiztatzen du, fabrikatzailearen planoak eta argibideak interpretatuta eta muntatzeko teknikak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mikroinformatika-tresneria mihiztatzeko beharrezkoak diren erremintak eta lanabesak hautatu ditu.

        2. Mihiztatu beharreko osagai guztien dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        3. Txasisa irekitzeko/ixteko sistema eta tresneriaren elementuak mihiztatzeko/desmihiztatzeko finkatze-sistemak zehaztu ditu.

        4. Plaka nagusiak, mikroprozesadoreak eta hozte-elementuek osatutako hainbat multzo mihiztatu ditu hainbat txasis modelotan, emandako zehaztapenen arabera.

        5. RAM memoria-moduluak, disko finkoak, memoria osagarrien euskarrietan irakurtzeko/grabatzeko unitateak eta beste zenbait osagai mihiztatu ditu.

        6. Multzoaren oinarrizko parametroak konfiguratu ditu plaka nagusiaren konfigurazioan sartuta.

        7. Txekeatzeko eta diagnostikatzeko utilitateak exekutatu ditu mihiztatutako multzoaren prestazioak egiaztatzeko.

        8. Muntatze-lanen txostena egin du.

      3. Parametro elektrikoak neurtzen ditu, seinale mota identifikatu eta unitate bereizgarriekin erlazionatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dagokion aparatuarekin neurtu beharreko seinale mota identifikatu du.

        2. Magnitudea eta neurketa-bitartea hautatu ditu eta aparatua neurtu beharreko magnitudearen arabera konektatu du.

        3. Lortutako neurria balio tipikoekin erlazionatu du.

        4. Ordenagailu pertsonal batentzako elikatze-iturri baten blokeak identifikatu ditu.

        5. Elikatze-iturri tipiko batek emandako tentsioak zerrendatu ditu.

        6. Tentsioak neurtu ditu ordenagailu pertsonalen elikatze-iturri tipikoetan.

        7. Etenik gabeko elikatze-sistema baten blokeak identifikatu ditu.

        8. Seinaleak neurtu ditu etenik gabeko elikatze-sistema baten puntu esanguratsuetan.

      4. Informatika-tresneria mantentzen du, fabrikatzaileen gomendioak interpretatuta eta disfuntzioak beren sorburuekin erlazionatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Tresneriaren hardwarean dauden arazoen berri ematen duten seinale akustikoak eta ikusizkoak ezagutu ditu.

        2. Mikroprozesadorea gehiegi berotzeak eragindako matxurak identifikatu ditu eta irtenbidea aurkitu die.

        3. Mikroinformatika-tresneriaren matxura tipikoak (osagaien konexio txarra, bateraezintasunak, disko finkoetako arazoak, zikinkeria, besteak beste) identifikatu ditu eta irtenbidea aurkitu die.

        4. Hondatutako osagaiak ordeztu egin ditu.

        5. Ordeztutako osagaien bateragarritasuna egiaztatu du.

        6. Osagaiak eguneratu eta handitu egin ditu.

        7. Matxuren txostenak egin ditu (konponketa edo handitzea).

      5. Informatika-tresnerian softwarea instalatzen du, memoria-euskarri batean biltegiratutako irudi bat erabilita, eta jarraitu beharreko prozedura justifikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazio estandar baten eta software aurreinstalazio baten arteko aldea ezagutu du.

        2. Plaka nagusian konfigura daitezkeen abiarazte-sekuentziak identifikatu eta probatu ditu.

        3. Tresneria memoria osagarrien hainbat euskarritatik hasieratu du.

        4. Software aurreinstalazio baten irudiak egin ditu.

        5. Irudiak disko finkoan lehengoratu ditu hainbat euskarritatik.

        6. Partizioaren/diskoaren irudiak sortzeko utilitateak deskribatu ditu.

      6. Mikroinformatika-tresneria mihiztatzeko joera berriak ezagutzen ditu, horien abantailak deskribatu eta tresneria erabiltzeko ezaugarrietara egokitzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Txasis-plaka nagusi multzoa taxutzeko aukera berriak ezagutu ditu.

        2. Uneko plataforma erdimihiztatu («bareboneak») adierazgarrienetariko batzuen prestazioak eta ezaugarriak deskribatu ditu.

        3. Multimedia entretenimenduko ordenagailuen (HTPC) ezaugarriak eta horiek mihiztatzeko erabiltzen diren txasis eta osagai espezifikoak deskribatu ditu.

        4. Beste aplikazio-eremu espezifiko batzuetan erabiltzen den informatika-tresneriak eskatzen dituen ezaugarri bereizgarriak deskribatu ditu.

        5. Informatika mugikorraren presentzia baloratu du, goraka ari den eta ezaugarri espezifikoak dituzten tresneria eta gailuen (mugikorrak, PDAk, nabigatzaileak, besteak beste) eskari handia duen merkatu gisa.

        6. «Modding»aren presentzia ebaluatu du, mikroinformatika-tresneria mihiztatzearen ordezko korronte gisa.

      7. Periferikoak mantentzen ditu, tresneria-fabrikatzaileen gomendioak interpretatuta eta disfuntzioak beren sorburuekin erlazionatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Inprimaketa estandarreko periferikoetan arazo mekanikoak identifikatu eta konpondu ditu.

        2. Inprimaketa estandarreko periferikoetan kontsumigarriak ordeztu ditu.

        3. Sarrerako periferikoetan arazo mekanikoak identifikatu eta konpondu ditu.

        4. Irudi digital finkoak eta mugimenduzkoak atzitzeko periferikoen ezaugarriak eta prestazioak horiek izan litzaketen aplikazioekin lotu ditu.

        5. Beste multimedia periferiko batzuen ezaugarriak eta prestazioak horiek izan litzaketen aplikazioekin lotu ditu.

        6. Fotokopiatzeko, inprimaketa digital profesionalak egiteko eta filmatzeko tresneriaren erabilerak eta aplikazio-esparruak ezagutu ditu.

        7. Periferikoei prebentzio-mantentzea egiteko teknikak aplikatu dizkie.

      8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

        7. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        8. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Mikroinformatika-tresneria estandarraren osagaiak hautatzea

        Mikroinformatika-sistema baten bloke funtzionalak identifikatzea.

        Mikroinformatika-tresneriaren oinarrizko osagaiak identifikatzea eta manipulatzea (plaka nagusia, prozesadorea, memoria-moduluak, disko finkoak eta horien kontroladoreak, memoria osagarrien euskarriak, besteak beste).

        Mikroprozesadore moten ezaugarriak identifikatzea (maiztasuna, tentsioak, potentzia, zokaloak, besteak beste).

        Plaka nagusiaren konfigurazioaren ezaugarriak eta utilitateak identifikatzea.

        Mikroinformatika-tresneriaren hainbat moldagailu identifikatzea eta manipulatzea (grafikoak, soinua, LAN, modemak, besteak beste).

        Integrazio-osagaiek ekartzen dituzten elementuak identifikatzea (dokumentazioa, kontrolatzaileak, kableak eta utilitateak, besteak beste).

        Informatika-tresneriaren osagaien merkatua aztertzea.

        Mikroinformatika-sistema baten bloke funtzionalak.

        Busen arkitektura.

        Mikroinformatika-tresneriaren oinarrizko osagaiak: plaka nagusia (osagaiak, integrazioa eta formatuak), prozesadorea, memoria nagusia, sarrera-irteerako konektoreak, disko finkoak eta kontroladoreak, irakurtzeko eta grabatzeko unitateak, moldagailuak (grafikoa, soinu-moldagailua, LAN, modema)...

        Deskribapena eta funtzionaltasuna.

        Barreiatzaileen eta haizagailuen funtzioa.

        Gailu-kontrolatzaileak.

        Mikroinformatika-sistema baten LAN eta WAN konektagarritasuna.

        OEM osagaiak eta «retail» osagaiak.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan prebentzio-neurriak hartzeko interesa izatea.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Mikroinformatika-sistema baten tenperaturak kontrolatzeko interesa izatea.

      2. Mikroinformatika-tresneria mihiztatzea

        Mihiztatu beharreko osagaien dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Plaka nagusiak, mikroprozesadoreak eta hozte-elementuek osatutako hainbat multzo mihiztatzea zenbait zehaztapeni jarraituta.

        RAM memoria-moduluak, disko finkoko unitateak, irakurtzeko/grabatzeko unitateak, moldagailuak eta beste zenbait osagai finkatzea, konektatzea eta mihiztatzea.

        Multzoaren oinarrizko parametroak konfiguratzea plaka nagusiaren konfigurazioan sartuta.

        Txekeatzeko eta diagnostikatzeko utilitateak exekutatzea mihiztatutako multzoen prestazioak egiaztatzeko.

        Muntatze-lanen txostenak egitea.

        Ordenagailu bat muntatzeko sekuentzia.

        Informatika-tresneria mihiztatzeko beharrezkoak diren erremintak eta lanabesak.

        Txasisa irekitzeko/ixteko sistemak.

        Tresneriaren elementuak mihiztatzeko/desmihiztatzeko finkatze-sistemak.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan prebentzio-neurriak hartzeko interesa izatea.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Mikroinformatika-sistema baten tenperaturak kontrolatzeko interesa izatea.

      3. Parametro elektrikoak neurtzea

        Aparatu elektrikoak neurtzea, seinalea identifikatuta eta magnitudea eta neurketa-bitartea hautatuta.

        Lortutako neurriak balio tipikoekin erlazionatzea.

        Elikatze-iturri baten blokeak identifikatzea.

        Ordenagailu pertsonalen elikatze-iturri tipikoek emandako tentsioak zerrendatzea.

        Ordenagailu pertsonalen elikatze-iturri tipikoetan tentsioak neurtzea.

        Etenik gabeko elikatze-sistema baten blokeak identifikatzea.

        Etenik gabeko elikatze-sistema batean seinaleak neurtzea.

        Seinale motak.

        Ereduzko balioak.

        Elikatze-iturria.

        Etenik gabeko elikatze-sistema.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan prebentzio-neurriak hartzeko interesa izatea.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Mikroinformatika-sistema baten tenperaturak kontrolatzeko interesa izatea.

      4. Mikroinformatika-tresneria mantentzea.

        Ordenagailuaren osagaiak aztertzea diagnosiko eta errendimenduko softwarea erabilita.

        Hardware arazoen berri ematen duten seinale akustikoak eta ikusizkoak ezagutzea.

        Mikroprozesadorea gehiegi berotzeak eragindako matxurak identifikatzea eta konpontzea.

        Tresneriaren osagaien arteko konexio txarrak eragindako matxurak identifikatzea eta konpontzea.

        Tresneriaren osagaien arteko bateraezintasunak eragindako matxurak identifikatzea eta konpontzea.

        Tresneriaren osagaietako zikinkeriak eragindako matxurak identifikatzea eta konpontzea.

        Ordenagailu baten oinarrizko osagaietan (elikatze-iturria, memoria, plaka nagusia, mikroprozesadorea, disko gogorrak, txartelak, besteak beste) arazoak identifikatzea eta konpontzea.

        Hondatutako osagaiak ordeztea eta horien bateragarritasuna egiaztatzea.

        Osagaiak eguneratzea eta handitzea.

        Matxuren txostenak egitea (konponketa edo handitzea).

        Mantentze-lan prebentiboak egiteko teknikak.

        Abisu-seinale argidunak eta akustikoak.

        Ohiko hutsegiteak.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan prebentzio-neurriak hartzeko interesa izatea.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Mikroinformatika-sistema baten tenperaturak kontrolatzeko interesa izatea.

      5. Softwarea instalatzea

        Plaka nagusian konfigura daitezkeen abiarazte-sekuentziak identifikatzea eta probatzea.

        Ordenagailuak memoria osagarrien hainbat euskarritatik hasieratzea.

        Software aurreinstalazio baten irudiak egitea.

        Irudiak disko finkoan lehengoratzea hainbat euskarritatik.

        Instalazio estandar baten eta software aurreinstalazio baten arteko aldeak.

        Ordenagailu bat abiarazteko aukerak.

        Partizioaren/diskoaren irudiak sortzeko utilitateak.

        Datuak berreskuratzea ziurtatzeko babeskopia-sistemak erabiltzea zein garrantzitsua den jabetzea

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.

      6. Informatika-tresnerian joera berriak aplikatzea

        Txasisa eta plaka nagusia mihiztatzeko aukera berriak identifikatzea.

        Plataforma erdimihiztatu (bareboneak) batzuen prestazioak eta ezaugarriak identifikatzea.

        Informatika mugikorraren presentzia baloratzea, goraka ari den merkatu gisa.

        Modding-aren presentzia ebaluatzea, mikroinformatika-tresneria mihiztatzearen ordezko korronte gisa.

        Bareboneak.

        Multimedia entretenimenduko ordenagailuak (HTPC).

        Informatika mugikorra.

        Modding-a.

        Informatika-tresnerian joera berriak bilatzeko interesa izatea.

      7. Periferikoak mantentzea

        Periferikoak aztertzea diagnostikatzeko softwarea erabilita.

        Inprimaketa estandarreko periferikoetan arazo mekanikoak identifikatzea eta konpontzea.

        Inprimaketa estandarreko periferikoetan kontsumigarriak ordeztea.

        Sarrerako periferikoetan arazo mekanikoak identifikatzea eta konpontzea.

        Hondatutako periferikoak ordeztea eta tresneriarekin bateragarriak direla egiaztatzea.

        Irudi digital finkoak eta mugimenduzkoak atzitzeko periferikoen ezaugarriak eta prestazioak horiek izan litzaketen aplikazioekin lotzea.

        Beste multimedia periferiko batzuen ezaugarriak eta prestazioak horiek izan litzaketen aplikazioekin lotzea.

        Fotokopiatzeko, inprimaketa digital profesionalak egiteko eta filmatzeko tresneriaren erabilerak eta aplikazio-esparruak ezagutzea.

        Mantentze-lan prebentiboak egiteko teknikak.

        Gailu periferikoak.

        Inprimagailuak: motak eta ezaugarriak.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan prebentzio-neurriak hartzeko interesa izatea.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Mikroinformatika-sistema baten tenperaturak kontrolatzeko interesa izatea.

      8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzea

        Makinak eta erremintak erabiltzea segurtasun-arauak errespetatuta.

        Ingurumena kutsa dezaketen poluzio-iturriak identifikatzea.

        Materialak eta erremintak maneiatzean, istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatzea.

        Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

        Ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arrisku profesionalaren kontzeptua.

        Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

        Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

        Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

        Norbera babesteko ekipamendua.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

        Ingurumena babesteko araudia.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

        Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

        Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

  2. lanbide-modulua: Postu bakarreko sistema eragileak

    Kodea: 0222

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 165 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Fitxategi-sistemen ezaugarriak ezagutzen ditu, eta horien motak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Informatika-sistema baten elementu funtzionalak identifikatu eta deskribatu ditu.

        2. Informazioa irudikapen-sistema guztietan kodetu eta erlazionatu du.

        3. Prozesuak eta horien egoerak identifikatu ditu.

        4. Fitxategi-sistemaren egitura eta antolamendua deskribatu ditu.

        5. Fitxategi baten eta direktorio baten atributuak bereizi ditu.

        6. Fitxategi eta direktorioen baimenak ezagutu ditu.

        7. Fitxategi-sistema bat hautatzean transakzio-sistemen erabilgarritasuna eta ondoreak egiaztatu ditu.

      2. Sistema eragileak instalatzen ditu, eta horien ezaugarriak tresneriaren hardwarearekin eta aplikazio-softwarearekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sistema eragilearen funtzioak aztertu ditu.

        2. Sistema eragilearen arkitektura deskribatu du.

        3. Hardwarearen egokitasuna egiaztatu du.

        4. Sistema eragilea hautatu du.

        5. Instalazio-plana prestatu du.

        6. Instalazioaren oinarrizko parametroak konfiguratu ditu.

        7. Abiarazte-kudeatzaile bat konfiguratu du.

        8. Instalazioaren gorabeherak deskribatu ditu.

        9. Softwarea erabiltzeko arauak (lizentziak) errespetatu ditu.

        10. Sistema eragilea eguneratu du.

      3. Sistema eragileak konfiguratzeko oinarrizko lanak egiten ditu, eta eskakizunak interpretatu eta jarraitutako prozedurak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzaile-interfazeak propietateen arabera bereizi ditu.

        2. Ingurune pertsonalaren konfigurazioan hobespenak aplikatu ditu.

        3. Fitxategi-sistema espezifikoak kudeatu ditu.

        4. Sistema eragilea berreskuratzeko metodoak aplikatu ditu.

        5. Sistema eragilea eguneratzeko konfigurazioa gauzatu du.

        6. Utilitateak instalatzeko/desinstalatzeko eragiketak egin ditu.

        7. Sistema konfiguratzeko morroiak erabili ditu (sareratzea, gailuak, besteak beste).

        8. Sistemaren atazak automatizatzeko eragiketak gauzatu ditu.

      4. Sistema eragileak administratzeko oinarrizko eragiketak egiten ditu, eta eskakizunak interpretatzen ditu eta sistema erabiltzeko optimizatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzaile- eta talde-profilak konfiguratu ditu.

        2. Tresna grafikoak erabili ditu sistema-fitxategien antolamendua deskribatzeko.

        3. Erabiltzailearen prozesuen gainean jardun du unean uneko beharren arabera.

        4. Sistemaren zerbitzuen gainean jardun du unean uneko beharren arabera.

        5. Memoria erabilgarria optimizatzeko irizpideak aplikatu ditu.

        6. Sistemaren jarduera analizatu du sistemak berak sortutako aztarnak abiapuntutzat hartuta.

        7. Biltegiragailuen funtzionamendua optimizatu du.

        8. Sistemaren baliabide partekagarriak ezagutu eta konfiguratu ditu.

        9. Sistema eragilea konfiguratzeko informazioa interpretatu du.

      5. Makina birtualak sortzen ditu, horien aplikazio-eremua identifikatzen du eta software espezifikoa instalatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Makina erreala eta makina birtuala bereizi ditu.

        2. Makina birtualak erabiltzearen abantailak eta eragozpenak ezarri ditu.

        3. Makina birtualak sortzeko software librea eta jabeduna instalatu du.

        4. Makina birtualak sortu ditu sistema eragile libreak eta jabedunak abiapuntutzat hartuta.

        5. Makina birtualak konfiguratu ditu.

        6. Makina birtuala sistema eragile ostalariarekin erlazionatu du.

        7. Sistemaren errendimendua neurtzeko probak egin ditu.

    2. Edukiak:

      1. Sistema eragileak ezaugarritzea

        Sistema eragilea erabiltzea: agindu-modua, modu grafikoa.

        Fitxategi-sistemekin lan egitea.

        Fitxategiekin lan egitea: izena eta luzapena, komodinak, atributuak, motak. Eragiketa ohikoenak.

        Direktorioekin lan egitea: izena, atributuak, baimenak. Eragiketa ohikoenak.

        Fitxategi-sistema bat hautatzea.

        Informatika-sistema: informatika-sistema baten elementu funtzionalak. Hardwarea eta softwarea.

        Informatika-sistema baten oinarrizko softwarea. Sistema eragilearen kontzeptua.

        Sistema eragilearen elementuak eta egitura:

        Geruzak eta mailak.

        Sistema eragilearen funtzioak.

        Baliabideak:

        Hardwarea.

        Softwarea.

        Sistema eragilearen prozesuak:

        Prozesu baten egoerak. Horien arteko trantsizioak. Lehentasunak.

        Fitxategi-sistemaren egitura:

        Unitate fisikoak.

        Unitate logikoak (direktorioak, fitxategiak).

        Egungo sistema eragileak. Bilakaera.

        Fitxategi eta direktorioen baimenak eta atributuak.

        Fitxategi-sistemak: motak eta ezaugarriak.

        Transakzioak. Transakzio-sistemak.

        Antolamenduaren eragiketa-mailako zereginetan laguntzeko interesa izatea.

        Informazioa erabiltzaile guztientzat eskuragarri egon behar duen balio handiko baliabide gisa baloratzea.

      2. Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatzea

        Sistema eragilea hautatzea.

        Instalazioa planifikatzea: partizioak sortzea eta ezabatzea:

        FDISK, Format komandoak.

        Pqmagic.

        Sistema eragilea erabiltzea: agindu-modua, modu grafikoa.

        Instalatu beharreko oinarrizko aplikazioak hautatzea.

        Instalazioaren eta abiarazte-kudeatzailearen oinarrizko parametroak konfiguratzea.

        Gorabeheren txostena egitea eta instalazioaren arazoak konpontzea.

        Diskoaren antolamendu logikoa:

        Egitura fisikoa.

        Egitura logikoa (partizioak).

        Sistema eragilearen prozesuak. Prozesuen egoerak.

        Sistema eragilearen eskakizun teknikoak.

        Instalazioaren oinarrizko parametroak:

        Prozesadorea.

        Memoria.

        Disko gogorra.

        Interfazeak:

        Testu-modua (MS-DOS, UNIX komandoak).

        Modu grafikoa (Windows).

        Softwarea erabiltzeko arauak (lizentziak) errespetatzea.

        Sistema eragile berriaren instalatzailearen mezuak aintzat hartzea.

      3. Sistema eragile libreetan eta jabedunetan oinarrizko lanak egitea

        Hardwarea eguneratzea.

        Sistema eragilearen softwarea eguneratzea.

        Sistema eragilea eguneratzea.

        Sistema eragilea eguneratzeko konfiguratzea.

        Sistema konfiguratzeko morroiak erabiltzea (sareratzea, gailuak, besteak beste).

        Instalatu beharreko oinarrizko aplikazioak hautatzea. Instalazioaren oinarrizko parametroak.

        Mahaigainaren hobespenak konfiguratzea.

        Sistemaren atazak automatizatzeko eragiketak egitea.

        Erabiltzaile-interfazeak: motak, propietateak eta erabilerak:

        Interfaze grafikoa (mahaigaina, leihoak, ikonoak).

        Komando-lerroa.

        Direktorio-zuhaitzaren egitura.

        Sistema abiaraztea eta geldiaraztea. Saioak.

        Diskoekiko eragiketak: formateatzea, lekua egiaztatzea.

        Diskoko lekua libratzea. Sistema eragilearen disko-desfragmentatzailea.

        Erabiltzaileek softwarea instalatzeari/desinstalatzeari buruz egindako eskariak aintzakotzat hartzea.

        Merkatuan sistema eragileen gainean gertatzen diren aldaketetara egokitzea.

      4. Sistema eragileak administratzea

        Erabiltzaile eta talde lokalen profilak kudeatzea. Pasahitzak.

        Sistemaren prozesuak eta erabiltzaile-prozesuak kudeatzea.

        Sistemaren errendimendua.

        Sistemaren jardueraren jarraipena egitea.

        Zerbitzuak aktibatzea eta desaktibatzea.

        Baliabideak partekatzea.

        Sistemaren baliabide partekagarriak konfiguratzea.

        Erabiltzaile eta talde lokalen profilak. Pasahitzak.

        Fitxategi-sistema kudeatzea.

        Sistema eragilea, instalatutako hardwarea eta aplikazioak konfiguratzeko eta horien portaera analizatzeko datu-basea.

        Erregistroa.

        Funtzioak garatzeko ekimena.

        Sistemaren zerbitzuen unean uneko beharrei erantzutea.

        Antolamenduko taldeekin lankidetzan jardutea.

      5. Makina birtualak konfiguratzea

        Sistema eragile libreetarako eta jabedunetarako makina birtualak sortzea.

        Makina birtualak konfiguratzea eta erabiltzea.

        Makina birtualak sortzeko software librea eta jabeduna instalatzea.

        Makina birtualak konfiguratzea. Aplikazio-eremua identifikatzea.

        Birtualizazioa eta makina birtuala: abantailak eta eragozpenak.

        Makina birtualak sortzeko softwarea (jabeduna eta librea):

        VMware.

        Virtual-PC.

        Makina birtualen erabilera baloratzea.

  3. lanbide-modulua: Bulegotika-aplikazioak

    Kodea: 0223

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 231 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Bulegotika-aplikazioak instalatu eta eguneratzen ditu, eta, eginkizun horretan, zehaztapenak interpretatu eta prozesuan egin beharreko urratsak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazio-prozesuaren faseak identifikatu eta ezarri ditu.

        2. Instalazio-prozesuaren zehaztapen teknikoak errespetatu ditu.

        3. Aplikazioak ezarritako irizpideen arabera konfiguratu ditu.

        4. Gorabeherak dokumentatu ditu.

        5. Instalazioan edo informatika-sistemarekiko integrazioan sortu diren arazoak konpondu ditu.

        6. Tresnerian instalazioaren osagaiak ezabatu eta gehitu ditu.

        7. Aplikazioak eguneratu ditu.

        8. Software lizentziak errespetatu ditu.

        9. Aplikazio-inguruneetarako software konponbideak proposatu ditu.

      2. Dokumentuak eta txantiloiak egiten ditu, eta, eginkizun horretan, testu-prozesadoreen aukera aurreratuak deskribatu eta aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Software aukerak eta tresna-barra pertsonalizatu ditu.

        2. Txantiloiak diseinatu ditu.

        3. Aplikazioak eta periferikoak erabili ditu testuak eta irudiak sartzeko.

        4. Beste aplikazio batzuekin eta beste formatu batzuetan sortutako dokumentuak inportatu eta esportatu ditu.

        5. Dokumentuak egitean makroak sortu eta erabili ditu.

        6. Eskuliburu espezifikoak egin ditu.

      3. Kalkuluko dokumentuak eta txantiloiak egiten ditu, eta, eginkizun horretan, kalkulu-orrien aukera aurreratuak deskribatu eta aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Software aukerak eta tresna-barra pertsonalizatu ditu.

        2. Mota guztietako datuak eta erreferentziak erabili ditu gelaxka, barruti, orri eta liburuetarako.

        3. Formulak eta funtzioak aplikatu ditu.

        4. Hainbat motatako grafikoak sortu eta aldatu ditu.

        5. Makroak erabili ditu dokumentuak eta txantiloiak egiteko.

        6. Beste aplikazio batzuekin eta beste formatu batzuetan sortutako kalkulu-orriak inportatu eta esportatu ditu.

        7. Kalkulu-orria datu-base gisa erabili du: inprimakiak, zerrendak sortzea, iragaztea, datuak babestea eta ordenatzea.

        8. Aplikazioak eta periferikoak erabili ditu testuak, zenbakiak, kodeak eta irudiak sartzeko.

      4. Bulegotikako datu-baseekin dokumentuak egiten ditu, eta, eginkizun horretan, datuak manipulatzeko eragiketak deskribatu eta aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Datu-base erlazionalen elementuak identifikatu ditu.

        2. Bulegotikako datu-baseak sortu ditu.

        3. Datu-basearen taulak erabili ditu (erregistroak txertatu, aldatu eta ezabatu).

        4. Morroiak erabili ditu kontsultak sortzeko.

        5. Morroiak erabili ditu inprimakiak sortzeko.

        6. Morroiak erabili ditu txostenak sortzeko.

        7. Bilaketa eta iragazketa egin du biltegiratutako informazioaren gainean.

        8. Makroak sortu eta erabili ditu.

      5. Irudi digitalak manipulatzen ditu, eta, eginkizun horretan, hainbat programaren aukerak aztertzen ditu eta irudiak atzitzeko eta editatzeko oinarrizko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dauden irudi-formatuak aztertu ditu.

        2. Irudiak periferikoen bitartez eskuratu ditu.

        3. Irudiak zertarako diren, hainbat bereizmenetako irudiekin lan egin du.

        4. Irudi digitala editatzeko tresnak erabili ditu.

        5. Irudiak hainbat formatutan inportatu eta esportatu ditu.

      6. Bideo-sekuentziak manipulatzen ditu, eta, eginkizun horretan, hainbat programaren aukerak aztertzen ditu eta irudiak atzitzeko eta editatzeko oinarrizko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bideo-sekuentzia bat osatzen duten elementuak ezagutu ditu.

        2. Formatu mota eta codec erabilienak aztertu ditu.

        3. Bideo-sekuentziak inportatu eta esportatu ditu.

        4. Bideo-sekuentziak baliabide egokiekin atzitu ditu.

        5. Bideotutorialak egin ditu.

      7. Multimedia aurkezpenak egiten ditu, eta, eginkizun horretan, konposatzeko eta diseinatzeko oinarrizko arauak deskribatu eta aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aurkezpen-aplikazioen oinarrizko aukerak identifikatu ditu.

        2. Aurkezpen batekin lotutako ikuspegi motak ezagutu ditu.

        3. Tipografiak eta konposatzeko, diseinatzeko eta kolorea erabiltzeko oinarrizko arauak aplikatu eta ezagutu ditu.

        4. Aurkezpen-txantiloiak diseinatu ditu.

        5. Aurkezpenak sortu ditu.

        6. Periferikoak erabili ditu aurkezpenak gauzatzeko.

      8. Posta eta agenda elektronikoa kudeatzeko eragiketak egiten ditu, eta, eginkizun horretan, erabiltzeko beharrak haien konfigurazioarekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Posta elektronikoa osatzen duten elementuak deskribatu ditu.

        2. Posta eta agenda elektronikoa kudeatzeko oinarrizko beharrak aztertu ditu.

        3. Posta elektronikoko hainbat kontu mota konfiguratu ditu.

        4. Informatika-tresneriaren agendak gailu mugikorrekin konektatu eta sinkronizatu ditu.

        5. Helbide-liburuarekin lan egin du.

        6. Posta elektronikoa kudeatzeko aukera guztiekin lan egin du (etiketak, iragazkiak, karpetak, besteak beste).

        7. Agenda elektronikoaren aukerak erabili ditu.

      9. Aplikazioak erabiltzeko laguntza-teknikak aplikatzen ditu, eta, eginkizun horretan, gorabeherak identifikatu eta konpontzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ikus-gidak egin ditu aplikazio bat erabiltzeko oinarrizko kontzeptuekin.

        2. Bulegotika-aplikazioak erabiltzearekin zerikusia duten arazoak identifikatu ditu.

        3. Erabiltzaile-eskuliburuak erabili ditu aplikazioak erabiltzen irakasteko.

        4. Aplikazioak erabiltzeko aholku emateko teknikak aplikatu ditu.

        5. Gorabeheren txostenak egin ditu.

        6. Informazioa babesteko eta berreskuratzeko beharrezkoak diren prozedurak aplikatu ditu.

        7. Baliabide erabilgarriak erabili ditu (dokumentazio teknikoa, lineako laguntzak, laguntza teknikoa, besteak beste) gorabeherei irtenbidea aurkitzeko.

        8. Gorabeherei denbora egokian eta espero zen kalitate-mailarekin aurkitu die irtenbidea.

    2. Edukiak:

      1. Aplikazioak instalatzea

        Abiapuntuko sistema fisikoa identifikatzea.

        Sistema eragilea identifikatzea.

        Enpresa software hornitzaileak identifikatzea.

        Informatika-aplikazioak erabiltzaile-mailan ebaluatzea.

        Aplikazioaren eskakizunak analizatzea.

        Bulegotika-aplikazioak instalatzea eta konfiguratzea, eta haiek probatzeko, egokitzeko eta mantentzeko prozeduren multzoa analizatzea.

        Bulegotika-aplikazio motak:

        Helburu orokorreko aplikazioak.

        Helburu espezifikoko aplikazioak.

        Lizentzia motak:

        Software librearen lizentziak, lizentzia publiko orokorrarekin (GPL) bateragarriak.

        Software librearen lizentziak, GPL lizentziarekin bateraezinak.

        Software ez-librearen lizentziak.

        Ustiapen-inguruneen beharrak:

        Hardware beharrak.

        Software beharrak.

        Konfigurazio-beharrak.

        Instalatzeko eta konfiguratzeko prozedurak.

        Aplikazio berrien bilakaera ezagutzeko interesa izatea.

        Errorearen aurrean jarrera positiboa izatea, eta zailtasunak gainditzeko bitartekotzat hartzea.

        Ordenagailuaren ingurunean informazioa behar bezala antolatzea hura eraginkortasunez erabiltzeko beharrezkoa den jardunbide gisa baloratzea.

        Softwarea erabiltzean lizentziak errespetatzea.

      2. Dokumentuak eta txantiloiak testu-prozesadoreen bidez egitea

        Lan-ingurunea pertsonalizatzea.

        Dokumentuak (eskuliburuak, gorabeheren parteak, besteak beste) eta txantiloiak egitea.

        Beste aplikazio eta formatu batzuekin sortutako dokumentuak inportatzea eta esportatzea.

        Makroak sortzea eta erabiltzea dokumentuak egiteko.

        Era desberdinetako objektuak (testua, grafikoak, marrazkiak eta irudiak) sortzea eta konbinatzea.

        Aplikazioa erabiltzeko eskuliburuak egitea.

        Estiloak:

        Estilo berriak sortzea: lerrokatzea, testu-atributuak, letra-tipoen efektuak, letra-tipo motak...

        Estiloak erabiltzea.

        Txantiloiak sortzea eta erabiltzea:

        Txantiloi berriak: txantiloi normala, txantiloi makroduna.

        Txantiloi lehenetsiak erabiltzea.

        Inprimaki-eremuak txertatzea.

        Makroak diseinatzea eta sortzea:

        Makroak sortzea eta grabatzea.

        Makro bat botoi bati esleitzea.

        Aplikazioaren erabiltzaileen zalantzak argitzeko aldez aurreko jarrera izatea.

        Norberaren ikaskuntzaz arduratzea.

        Testu-prozesadoreen aplikazio berrien berrikuntzekiko interesa izatea.

        Eskuliburuak eta gidak arduraz egitea.

      3. Dokumentuak eta txantiloiak kalkulu-orrien bidez egitea.

        Lan-ingurunea pertsonalizatzea.

        Dokumentuak (aurrekontuak, fakturak, inbentarioak, besteak beste) eta txantiloiak egitea.

        Era desberdinetako objektuak (testua, grafikoak, marrazkiak eta irudiak) sortzea eta konbinatzea.

        Aplikazioa erabiltzeko eskuliburuak egitea.

        Txantiloiak eta morroiak erabiltzea.

        Estiloak:

        Sortzea: zenbakia, lerrokatzea, babesa, letra-tipoa...

        Aldatzea.

        Ezabatzea.

        Konbinatzea.

        Formulak eta funtzioak erabiltzea:

        Formulak: gelaxken erreferentziak, gelaxka-barrutiak, kalkulu automatikoak, formulen edizioa, izenak eta errotuluak, formula erlazionalak.

        Funtzioak: sarrera, edizioa, funtzio-kategoriak, formulak bistaratzea.

        Taula eta grafiko dinamikoak sortzea:

        Datuak sartzea.

        Datuak ordenatzea.

        Datuak elkartzea.

        Datu-iragazkiak.

        Datu-taulak.

        Taula dinamikoak.

        Grafiko bat sortzea taula dinamiko bat abiapuntutzat hartuta.

        Makroak diseinatzea eta sortzea:

        Makro bat grabatzea.

        Makro bat erreproduzitzea.

        Makro baten kodea.

        Makro bat botoi batekin lotzea.

        Makroak eta segurtasuna.

        Aplikazioaren erabiltzaileen zalantzak argitzeko aldez aurreko jarrera izatea.

        Norberaren ikaskuntzaz arduratzea.

        Kalkulu-orrien aplikazio berrien berrikuntzekiko interesa izatea.

        Eskuliburuak eta gidak arduraz egitea.

      4. Bulegotikako datu-baseak erabiltzea.

        Datu-base erlazionalen elementuak identifikatzea.

        Datu-baseak sortzea.

        Morroiak erabiltzea kontsultak, inprimakiak, txostenak eta orriak sortzeko.

        Datu-basearen taulak erabiltzea erregistroak gehitzeko, kontsultatzeko, aldatzeko eta ezabatzeko.

        Makroak sortzea eta erabiltzea.

        Datu-base erlazionalen elementuak:

        Taulak.

        Erlazioak.

        Errenkadak - tuploak - erregistroak.

        Zutabeak - atributuak - eremuak.

        Gakoak: hautagaia, nagusia, ordezkoa, arrotza.

        Datu-baseak sortzeko moduak:

        Datu-base huts bat sortzea.

        Datu-base bat sortzea lehendik dagoen fitxategi bat abiapuntutzat hartuta.

        Datu-base bat txantiloi bat erabilita sortzea.

        Datu-base bat morroi bat erabilita sortzea.

        Morroi motak:

        Taulak sortzeko.

        Kontsultak sortzeko.

        Inprimakiak sortzeko.

        Txostenak sortzeko.

        Orriak sortzeko.

        Aplikazioaren erabiltzaileen zalantzak argitzeko aldez aurreko jarrera izatea.

        Norberaren ikaskuntzaz arduratzea.

        Datu-baseen aplikazio berrien berrikuntzekiko interesa izatea.

        Datu-baseko informazioaren segurtasun eta konfidentzialtasunarekiko konpromisoa hartzea.

        Eskuliburuak eta gidak arduraz egitea.

      5. Irudiak manipulatzea

        Dauden irudi-formatuak aztertzea.

        Irudiak periferikoen bitartez eskuratzea (eskanerra, kamera digitala, besteak beste).

        Irudiak hainbat bereizmenetan manipulatzea.

        Irudi digitala editatzeko tresnak erabiltzea.

        Irudiak hainbat formatutan inportatzea eta esportatzea.

        Irudien formatuak eta bereizmenak:

        Formatuak: bit-mapa irudiak, irudi bektorialak.

        Bereizmenak: zuri-beltzeko argazkiak, koloretako argazkiak, Interneteko irudiak, bereizmenak eta kalitatea.

        Argazki-ukitua erabiltzea, irudia eta kolorea doitzea:

        Doitasun-tresnak.

        Irudien artean kopiatzea eta itsastea.

        Transformazioak aplikatzea: eskalatzea, biratzea, zeharkatzea, distortsionatzea, perspektiba, iraultzea eta biratzea, besteak beste.

        Irudi baten guneetan ukituak egitea.

        Irudiak inportatzeko eta esportatzeko teknikak.

        Aplikazioaren erabiltzaileen zalantzak argitzeko aldez aurreko jarrera izatea.

        Norberaren ikaskuntzaz arduratzea.

        Irudiak manipulatzeko aplikazio berrien berrikuntzekiko interesa izatea.

        Eskuliburuak eta gidak arduraz egitea.

      6. Bideoak manipulatzea

        Formatu mota eta codec erabilienak aztertzea.

        Bideo-sekuentzia bat osatzen duten elementuak ezagutzea.

        Bideo-sekuentziak atzitzea.

        Bideo-sekuentziak inportatzea eta esportatzea.

        Bideotutorialak egitea.

        Bideo-formatuak: MOV, AVI, MPG, DIVX, XVID, DVD, besteak beste.

        Aplikazioaren erabiltzaileen zalantzak argitzeko aldez aurreko jarrera izatea.

        Norberaren ikaskuntzaz arduratzea.

        Bideoak manipulatzeko aplikazio berrien berrikuntzekiko interesa izatea.

        Eskuliburuak eta gidak arduraz egitea.

      7. Aurkezpenak egitea

        Aurkezpen-aplikazioen oinarrizko aukerak identifikatzea.

        Aurkezpen baten ikuspegi motak ezagutzea.

        Aurkezpenak sortzea.

        Aurkezpen-txantiloiak diseinatzea.

        Aurkezpenak hainbat periferikotatik gauzatzea.

        Aurkezpenak inportatzea eta esportatzea.

        Diapositibak diseinatzea eta editatzea:

        Diapositibaren diseinua.

        Diapositibaren estiloa.

        Diapositibaren atzeko planoa.

        Diapositibaren trantsizioa.

        Diapositibak, testuak eta objektuak formateatzea:

        Testu-diseinuak.

        Objektu-diseinuak.

        Testu- eta objektu-diseinuak.

        Txantiloiak eta morroiak erabiltzea. Diapositiben maisuak:

        Diseinu-txantiloiak.

        Kolore-konbinazioa.

        Animazio-konbinazioa.

        Webguneak tresna grafiko baten bidez sortzea, diseinatzea eta mantentzea.

        Aplikazioaren erabiltzaileen zalantzak argitzeko aldez aurreko jarrera izatea.

        Norberaren ikaskuntzaz arduratzea.

        Aurkezpenak egiteko aplikazio berrien berrikuntzekiko interesa izatea.

        Eskuliburuak eta gidak arduraz egitea.

      8. Posta eta agenda elektronikoa kudeatzea

        Posta eta agenda elektronikoa kudeatzeko oinarrizko beharrak aztertzea.

        Posta elektronikoko hainbat kontu mota konfiguratzea.

        Helbide-liburua erabiltzea.

        Posta elektronikoa kudeatzeko aukera guztiak erabiltzea.

        Agenda elektronikoa erabiltzea.

        Lan-ingurunea: konfigurazioa eta pertsonalizazioa:

        Erabiltzaile bakarrekoa.

        Erabiltzaile anitzekoa.

        Txantiloiak eta sinadura korporatiboak:

        Inprimakiak.

        Makroak.

        Sinadurak.

        Berri-taldeak (news).

        Helbide-liburua:

        Helbide-liburua erabiltzea.

        Helbide-liburua mantentzea.

        Posta kudeatzea:

        Posta elektronikoa editatzea.

        Posta elektronikoa bidaltzea.

        Posta elektronikoa hartzea.

        Agenda kudeatzea:

        Egitekoak.

        Egutegia.

        Oharrak.

        Egunkaria.

        Aplikazioaren erabiltzaileen zalantzak argitzeko aldez aurreko jarrera izatea.

        Norberaren ikaskuntzaz arduratzea.

        Postako eta agenda elektronikoko aplikazio berrien berrikuntzekiko interesa izatea.

        Eskuliburuak eta gidak arduraz egitea.

      9. Laguntza-teknikak aplikatzea

        Gidak egitea aplikazio bat erabiltzeko oinarrizko kontzeptuekin.

        Gorabeheren txostenak egitea.

        Aplikazioak erabiltzeko aholku ematea.

        Aplikazioen erabiltzaileei arazoak konpontzea.

        Aplikazioak erabiltzeko gidak eta eskuliburuak egiteko teknikak:

        Baliabide erabilgarriak erabiltzea (dokumentazio teknikoa, lineako laguntza, laguntza teknikoa, besteak beste).

        Oinarrizko kontzeptuak hautatzea.

        Arazo ohikoenak identifikatzea.

        Informazioa babesteko eta berreskuratzeko beharrezkoak diren prozedurak sailkatzea.

        Erabiltzailearen prestakuntza.

        Aplikazioaren erabiltzaileen zalantzak argitzeko aldez aurreko jarrera izatea.

        Eskuliburuak eta gidak kalitate-maila egokiarekin egitea.

        Zalantzak eta arazoak denbora optimoan konpontzea.

  4. lanbide-modulua: Sareko sistema eragileak

    Kodea: 0224

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 168 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Sareko sistema eragileak instalatzen ditu, eta, eginkizun horretan, haien ezaugarriak deskribatzen ditu eta dokumentazio teknikoa interpretatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Informatika-sistemaren bateragarritasun-azterketa egin du.

        2. Instalatzeko moduak bereizi ditu.

        3. Zerbitzariko diskoaren partizioak planifikatu eta egin ditu.

        4. Fitxategi-sistemak hautatu eta aplikatu ditu.

        5. Instalatu beharreko osagaiak hautatu ditu.

        6. Instalazioak automatizatzeko prozedurak aplikatu ditu.

        7. Ingurune pertsonalaren konfigurazioan hobespenak aplikatu ditu.

        8. Sareko sistema eragilea eguneratu du.

        9. Zerbitzariaren eta tresneria bezeroen arteko konektagarritasuna egiaztatu du.

      2. Sareko sistema eragileen erabiltzaileak eta taldeak kudeatzen ditu, eta, eginkizun horretan, zehaztapenak interpretatu eta sistema-tresnak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzaile-kontuak konfiguratu eta kudeatu ditu.

        2. Erabiltzaile-profilak konfiguratu eta kudeatu ditu.

        3. Talde-kontuak konfiguratu eta kudeatu ditu.

        4. Taldeen helburua, motak eta esparruak bereizi ditu.

        5. Taldeak konfiguratu eta kudeatu ditu.

        6. Erabiltzaileak taldeetako kide izatea kudeatu du.

        7. Erabiltzaile eta talde lehenetsi eta berezien ezaugarriak identifikatu ditu.

        8. Erabiltzaile-profil mugikorrak planifikatu ditu.

        9. Sareko sistema eragilearen barruko tresnak erabili ditu erabiltzaileak eta taldeak administratzeko.

      3. Domeinuak kudeatzeko lanak egiten ditu, eta, eginkizun horretan, beharrak identifikatzen ditu eta domeinuak administratzeko tresnak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Direktorio-zerbitzuaren funtzioa, elementuak eta nomenklatura identifikatu ditu.

        2. Domeinuaren kontzeptua eta funtzioak ezagutu ditu.

        3. Konfiantza-erlazioak ezarri ditu domeinuen artean.

        4. Direktorio-zerbitzua instalatu du.

        5. Direktorio-zerbitzuaren oinarrizko konfigurazioa egin du.

        6. Elementu-elkarteak erabili ditu administrazio-ereduak sortzeko.

        7. Direktorio-zerbitzuaren egitura aztertu du.

        8. Domeinuak administratzeko tresnak erabili ditu.

      4. Sistemaren baliabide partekatuak kudeatzen ditu, eta, eginkizun horretan, zehaztapenak interpretatu eta segurtasun-mailak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Baimenaren eta eskubidearen arteko aldea ezagutu du.

        2. Partekatuko diren sistemaren baliabideak identifikatu ditu, baita zein baldintzatan partekatuko diren ere.

        3. Partekatuko diren sistemaren baliabideei baimenak esleitu dizkie.

        4. Sareko inprimagailuak partekatu ditu.

        5. Ingurune grafikoa erabili du baliabideak partekatzeko.

        6. Segurtasun-mailak ezarri ditu sareko baliabide partekatuetarako bezeroen sarbidea kontrolatzeko.

        7. Taldean lan egin du sistemaren baliabide partekatuetarako sarbidea egiaztatzeko.

      5. Sareko sistema eragilea monitorizatzeko eta erabiltzeko lanak egiten ditu, eta, eginkizun horretan, erabilitako tresnak deskribatu eta gorabehera nagusiak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Monitorizatzeko programen ezaugarriak deskribatu ditu.

        2. Biltegiragailuetan errendimendu-arazoak identifikatu ditu.

        3. Sareko sistema eragilearen jarduera behatu du sistemak berak sortutako aztarnak abiapuntutzat hartuta.

        4. Sisteman instalatutako softwarea mantentzeko lanak egin ditu.

        5. Sistemaren atazak automatizatzeko eragiketak gauzatu ditu.

        6. Sareko sistema eragilea konfiguratzeko informazioa interpretatu du.

      6. Sistema eragile libreak eta jabedunak integratzeko lanak egiten ditu, eta, eginkizun horretan, baliabideak partekatzearen abantailak deskribatzen ditu eta software espezifikoa instalatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sareko baliabideak hainbat sistema eragileren artean partekatzeko beharra identifikatu du.

        2. Sarearen konektagarritasuna esparru edo agertoki heterogeneo batean egiaztatu du.

        3. Sareko baliabideak partekatzea ahalbidetzen duten zerbitzuen funtzionaltasuna deskribatu du.

        4. Sareko baliabideak partekatzeko zerbitzuak instalatu eta konfiguratu ditu.

        5. Sareko fitxategi-sistemetan sartu da sistema eragile desberdinak dituzten tresnerietatik.

        6. Inprimagailuetarako sarbidea izan du sistema eragile desberdinak dituzten tresnerietatik.

        7. Taldean lan egin du.

        8. Segurtasun-mailak ezarri ditu sareko baliabide partekatuetarako erabiltzailearen sarbidea kontrolatzeko.

        9. Instalatutako zerbitzuen funtzionamendua egiaztatu du.

    2. Edukiak:

      1. Sareko sistema eragileak instalatzea

        Eskakizun teknikoak egiaztatzea.

        Instalazioa prestatzea.

        Sareko sistema eragileak makina birtualetan instalatzea.

        Instalazioari eta gorabeherei buruzko dokumentazioa egitea.

        Partizioak eta fitxategi-sistema.

        Osagaiak.

        Protokoloak.

        IP helbideak.

        Sare-maskara.

        Atebidea.

        DHCP zerbitzaria.

        Metodoak. Automatizazioa.

        Ingurune pertsonalaren konfigurazioan hobespen pertsonalak kontuan hartzea.

        Antolamenduko taldeekin lankidetzan jardutea.

        Laguntzeko eta arazoak konpontzeko interesa izatea.

      2. Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea

        Taldeak kudeatzea.

        Taldeak sortzea eta ezabatzea.

        Erabiltzaileak taldeetan gehitzea.

        Talde bati erabiltzaile-eskubideak esleitzea.

        Direktibak konfiguratzea.

        Erabiltzaile-kontuen txantiloiak sortzea.

        Kontu-plan bat inplementatzea.

        Erabiltzaile-kontuak. Txantiloiak.

        Taldeak. Motak eta esparruak. Propietateak.

        Sistemako erabiltzaile eta talde lehenetsiak eta bereziak.

        Erabiltzaile-kontua eta talde-kontua.

        Erabiltzaile-profil motak:

        Profil lokalak, mugikorrak, nahitaezkoak.

        Lan-taldeak diseinatzen laguntzea.

        Erabiltzaileen mugikortasuna kontuan hartzea baliabideen erabilgarritasunerako.

      3. Domeinuak kudeatzea

        Direktorio-zerbitzu bat instalatzea. Oinarrizko konfigurazioa.

        Domeinuak sortzea.

        Domeinuen artean konfiantza-erlazioak sortzea.

        Elementu-elkarteak sortzea.

        Direktorio-zerbitzua eta domeinua. Funtzioak: Active Directory.

        Direktorio-zerbitzuaren elementuak.

        Domeinuaren funtzioak.

        Domeinu batek administratzen dituen objektuak.

        Elementu-elkarteak: nomenklatura.

        Antolamendu-unitateak.

        Antolamendu-aldaketetara egokitzea.

        Segurtasun-neurriak errespetatzea.

      4. Sareko baliabide partekatuak kudeatzea

        Baliabide partekatuaren baimenak konfiguratzea.

        Sarean partekatutako inprimagailuak konfiguratzea.

        Fitxategiak eta direktorioak sarearen bitartez partekatzea.

        Partekatuko diren sistemaren baliabideei baimenak esleitzea.

        Unitateak, direktorioak eta fitxategiak.

        Karpeta partekatuak.

        Baimenak eta eskubideak. Motak.

        Karpeta partekatuen baimenak.

        Baliabideak zorrotz kudeatzea.

      5. Sareko sistema eragilea monitorizatzea eta erabiltzea

        Sareko sistema eragilea abiaraztea.

        Sareko sistema eragilearen errendimendua kontrolatzeko eta horren jarraipena egiteko tresnak erabiltzea.

        Sareko sistema eragilearen zerbitzuei dagozkien prozesuak kudeatzea.

        Sarea monitorizatzeko tresnak.

        Zerbitzari-administratzailea. Baldintzak.

        Ordenagailu-propietateak administratzea.

        Erabiltzaile-saioak administratzea.

        Baliabide partekatuak administratzea.

        Administrazio-alertak ezartzea.

        Segurtasun-arauak eta baliabideak erabiltzekoak errespetatzea.

      6. Sareko sistema eragile libreak eta jabedunak integratzea

        Baliabideak partekatzeko sareko zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta erabiltzea.

        Sareko baliabide partekatuak konfiguratzea.

        Esparru edo agertoki heterogeneoak deskribatzea.

        Sareko baliabide partekatuen segurtasuna.

  5. lanbide-modulua: Sare lokalak

    Kodea: 0225

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 231 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Sare lokal kableatuen egitura ezagutzen du, aplikazio-inguruneen ezaugarriak aztertzen ditu eta horien osagaien funtzionaltasuna deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sare lokalen funtzionamendu-printzipioak deskribatu ditu.

        2. Dauden sare motak identifikatu ditu.

        3. Sare lokalaren elementuak eta horien funtzioak deskribatu ditu.

        4. Transmisio-bideak identifikatu eta sailkatu ditu.

        5. Sare lokalaren mapa fisikoa ezagutu du.

        6. Sare lokalaren mapa fisikoa irudikatzeko aplikazioak erabili ditu.

        7. Dauden sare-topologiak ezagutu ditu.

        8. Aukerako egiturak identifikatu ditu.

      2. Sare lokal baten kableatua hedatzen du, eta, eginkizun horretan, zehaztapenak interpretatzen ditu eta muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sare lokalen printzipio funtzionalak ezagutu ditu.

        2. Dauden sare motak identifikatu ditu.

        3. Transmisio-bideak bereizi ditu.

        4. Instalazioko kableatuaren eta hedatzearen xehetasunak ezagutu ditu (kableatuaren kategoria, zein lekutatik igarotzen den, kanalizazioetarako euskarria, besteak beste).

        5. Kanalizazioak eta tutuak hautatu eta muntatu ditu.

        6. Komunikazio-armairuak eta horien osagarriak muntatu ditu.

        7. Erabiltzaile-hartuneak eta adabaki-panelak muntatu eta konektatu ditu.

        8. Erabiltzaile-hartuneen eta adabaki-panelen arteko komunikazio-lineak probatu ditu.

        9. Kableak eta erabiltzaile-hartuneak etiketatu ditu.

        10. Eskatzen den segurtasunarekin eta kalitatearekin lan egin du.

      3. Sare lokal kableatuetan tresneria elkarrekin konektatzen du, eta, eginkizun horretan, kableatu-estandarrak deskribatzen ditu eta konektoreak muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren alde logikoa muntatzeko plana interpretatu du.

        2. Tresnerian sare-moldagailuak muntatu ditu.

        3. Sare-kableetan (kobrea eta zuntza) konektoreak muntatu ditu.

        4. Komunikazio-armairuetan kommutazio-tresneria muntatu du.

        5. Kommutazio-tresneria adabaki-panelekin konektatu du.

        6. Instalazioaren konektagarritasuna egiaztatu du.

        7. Eskatzen den kalitatearekin lan egin du.

      4. Sareko tresneria instalatzen du, eta, eginkizun horretan, prestazioak deskribatzen ditu eta muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Hari gabeko sareen ezaugarri funtzionalak identifikatu ditu.

        2. Hari gabeko sareen funtzionamendu-moduak identifikatu ditu.

        3. Hari gabeko sarbiderako moldagailuak eta puntuak instalatu ditu.

        4. Funtzionamendu-moduak eta oinarrizko parametroak konfiguratu ditu.

        5. Hari gabeko hainbat gailu eta moldagailuren arteko konektagarritasuna egiaztatu du.

        6. Dagokion softwarea instalatu du.

        7. Protokoloak identifikatu ditu.

        8. Oinarrizko parametroak konfiguratu ditu.

        9. Oinarrizko segurtasun-mekanismoak aplikatu ditu.

        10. Sare lokal birtualak (VLAN) sortu eta konfiguratu ditu.

      5. Sare lokal bat mantentzen du, eta, eginkizun horretan, hardware edo software fabrikatzaileen gomendioak interpretatzen ditu eta disfuntzioen eta horien sorburuen arteko erlazioa ezartzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Gorabeherak eta normalak ez diren portaerak identifikatu ditu.

        2. Disfuntzioa hardwarearen edo softwarearen ondorio den identifikatu du.

        3. Interkonexio-gailuen ikus-seinaleak monitorizatu ditu.

        4. Komunikazio-protokoloak egiaztatu ditu.

        5. Disfuntzioaren sorburua aurkitu du.

        6. Tresneria edo elementuak ordeztu eta funtzionamendua lehengoratu du.

        7. Softwarearen disfuntzioak konpondu ditu (konfiguratuz edo berriz instalatuz).

        8. Gorabeheren txostena egin du.

      6. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

        7. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        8. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Sare lokalak ezaugarritzea

        Sare mota guztiak aztertzea.

        Sare-topologia guztiak aztertzea.

        Transmisio-bide guztiak aztertzea.

        Sare lokal mota guztiak ebaluatzea.

        Sare lokal baten mapa fisiko erreala egitea.

        Sare lokal bat aztertzen eta baloratzen parte hartzea.

        Sare lokalen ezaugarriak.

        Sare lokal motak, kokapenaren, titulartasunaren, hedaduraren edo topologiaren arabera. Alde onak eta txarrak.

        Informazio-transferentzia: zirkuitu-kommutazioa, pakete-kommutazioa.

        Normalizazioa eta erakundeak.

        Sare-arkitekturak. Arkitektura komertzialak.

        Seinaleen ezaugarriak.

        Transmisio motak: digitala eta analogikoa.

        Transmisio-bideak: kableatu motak. Hari gabeko bideak.

        Sare lokalen bilakaera eta funtsezko ezaugarriak ezagutzeko interesa izatea.

        Lan-inguruneko sare lokalaren mapa fisikoa ezagutzeko interesa izatea.

      2. Kableatua hedatzea

        Sare lokal baten elementu eta espazio fisikoak identifikatzea.

        Komunikazio-kableak sortzea.

        Kanalizazioak eta tutuak hautatzea eta muntatzea.

        Komunikazio-armairuak eta horien osagarriak muntatzea.

        Erabiltzaile-hartuneak eta adabaki-panelak muntatzea eta konektatzea.

        Erabiltzaile-hartuneen eta adabaki-panelen arteko komunikazio-lineak egiaztatzea.

        Kableak eta erabiltzaile-hartuneak etiketatzea.

        Kableatu egituratua: elementuak. Nazioarteko arauak.

        Espazioak. Komunikazio-gelak. Komunikazio-armairuak.

        Adabaki-panelak.

        Kanalizazioak.

        Transmisio-bideak (pare bihurritua, zuntz optikoa, besteak beste).

        Konektoreak eta sare-hartuneak. Erremintak.

        Hartuneak eta adabaki-panelak konektatzea.

        Kableak sortzea.

        Kableatua instalatzeko gomendioak.

        Egiaztatzeko eta ziurtatzeko tresneria.

        Erabiltzaile-hartuneen eta adabaki-panelen arteko konexioak zorrotz egiaztatzea eta ziurtatzea.

        Kableak eta erabiltzaile-hartuneak zorrotz etiketatzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzeko errespetua izatea.

      3. Sare lokaletan tresneria elkarrekin konektatzea

        Sarearen alde logikoa muntatzeko plana interpretatzea.

        Tresnerian sare-moldagailuak muntatzea.

        Sare-kableetan (kobrea eta zuntza) konektoreak muntatzea.

        Komunikazio-armairuetan kommutazio-tresneria muntatzea.

        Kommutazio-tresneria adabaki-panelekin konektatzea.

        Instalazioaren konektagarritasuna egiaztatzea.

        Sare kableaturako moldagailuak.

        Sareak elkarrekin konektatzeko gailuak.

        Ethernet sarea.

        Errepikagailuak eta kontzentragailuak.

        Zubiak.

        Kommutagailuak.

        Hari gabeko sareetarako moldagailuak.

        Hari gabeko sareak elkarrekin konektatzeko gailuak.

        Sare mistoak.

        Sarearen dokumentazioa.

        Konexioak zorrotz egiaztatzea eta ziurtatzea.

        Kableetan konektoreak zorrotz muntatzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzeko errespetua izatea.

      4. Sareko tresneria instalatzea/muntatzea

        Hari gabeko sarbiderako moldagailuak eta puntuak instalatzea.

        Dagokion softwarea instalatzea.

        Funtzionamendu-moduak eta oinarrizko parametroak konfiguratzea.

        Hari gabeko hainbat gailu eta moldagailuren arteko konektagarritasuna egiaztatzea.

        Oinarrizko segurtasun-mekanismoak aplikatzea.

        Sare lokal birtualak (VLAN) sortzea eta konfiguratzea.

        IP sare bat diseinatzea: helbideak, atebideak eta bideratze-taulak.

        Sare lokal baten mapa logikoa egitea.

        Protokoloak.

        TCP/IP. Egitura. IP motak. IP helbideak. Ipv4. IPv6.

        Bideratzaileak. Bideratze-taulak.

        Sare lokal bat hainbat azpisaretan banatzea.

        Sistema eragile libre eta jabedunetan sare-moldagailuak konfiguratzea.

        Hari gabeko komunikazioak.

        Sare kableatu eta hari gabekoen interkonexio-gailuen oinarrizko konfigurazioa.

        Hari gabeko topologiak: ad hoc eta azpiegitura.

        Oinarrizko segurtasuna sare kableatuetan eta hari gabekoetan.

        WEP eta WPA enkriptatzea.

        VLAN sare birtualak.

        Sare lokaleko tresneriaren arteko konektagarritasuna zorrotz egiaztatzea.

        Sare lokal baten mapa logikoa zorrotz hedatzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzeko errespetua izatea.

      5. Sare lokal bateko gorabeherak konpontzea

        Interkonexio-gailuen ikus-seinaleak monitorizatzea.

        Komunikazio-protokoloak egiaztatzea.

        Disfuntzioaren sorburua aurkitzea.

        Tresneria edo elementu akastunak ordeztea.

        Software disfuntzioak konpontzea.

        Gorabeheren txostenak egitea.

        Diagnostikatzeko tresnen emaitzak interpretatzea.

        Estrategiak.

        Errendimenduaren parametroak.

        CPUaren errendimendua, orrikatzea, sarrerako eta irteerako transferentzia-mailak.

        Sareko trafikoa. Sare-protokoloen monitorizazioa.

        Auditoria-planak. LOG fitxategiak.

        Sareak kudeatzeko protokoloak: SNMP, RMON.

        Sare lokaletako gorabehera fisikoak eta gorabehera logikoak.

        Sare kableatuen eta hari gabekoen monitorizazioa.

        Diagnostikatzeko tresnak. Komandoak eta programak.

        Errendimendu-utilitatea: alarmak, kontagailuak, alertak.

        Sarearen urruneko kudeaketa.

        Protokolo-analizatzaileak.

        Sarea monitorizatzeko tresna berriak ezagutzeko interesa izatea.

        Sarea monitorizatzeko planen aplikazioan eta jarraipenean saiatua izatea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzeko errespetua izatea.

      6. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzea

        Makinak eta erremintak erabiltzea segurtasun-arauak errespetatuta.

        Ingurumena kutsa dezaketen poluzio-iturriak identifikatzea.

        Materialak eta erremintak maneiatzean, istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatzea.

        Muntatze-prozesuetan laneko arriskuei aurrea hartzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

        Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

        Ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

        Arrisku profesionalaren kontzeptua.

        Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

        Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

        Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

        Norbera babesteko ekipamendua.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

        Ingurumena babesteko araudia.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

        Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

        Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

  6. lanbide-modulua: Informatika-segurtasuna

    Kodea: 0226

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 99 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Informatika-sistemetan segurtasun pasiboko neurriak aplikatzen ditu, inguruneen ezaugarriak deskribatzen ditu eta beharrekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Informazioa seguru mantentzearen garrantzia baloratu du.

        2. Segurtasun fisikoaren eta logikoaren arteko aldeak deskribatu ditu.

        3. Tresneria eta zerbitzarien kokapen fisikoaren ezaugarriak eta giro-baldintzak definitu ditu.

        4. Informatika-sistemak fisikoki babesteko premia identifikatu du.

        5. Etenik gabeko elikatze-sistemen funtzionamendua egiaztatu du.

        6. Etenik gabeko elikatze-sistemak aplikatzeko puntuak hautatu ditu.

        7. Sarbide-kontroleko zerrendetan oinarritutako segurtasun-politikaren ezaugarriak eskematizatu ditu.

        8. Pasahitzen politika ezartzearen garrantzia baloratu du.

        9. Sistema biometrikoak erabiltzeak dakartzan abantailak baloratu ditu.

      2. Biltegiragailuak kudeatzen ditu, eta, eginkizun horretan, egindako prozedurak deskribatzen ditu eta informazioaren osotasuna segurtatzeko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Biltegiratze-politikari buruzko dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        2. Informazioa biltegiratzeari datxezkion faktoreak (errendimendua, erabilgarritasuna, eskuragarritasuna, besteak beste) kontuan hartu ditu.

        3. Biltegiratze-metodo nagusiak sailkatu eta zerrendatu ditu, sareko biltegiratze-sistemak barne.

        4. Biltegiratze erredundanteko eta biltegiratze banatuko teknologiak deskribatu ditu.

        5. Babeskopiak egiteko estrategiak hautatu ditu.

        6. Maiztasuna eta txandakatze-eskema kontuan hartu ditu.

        7. Babeskopiak egin ditu hainbat estrategia erabilita.

        8. Biltegiratze-euskarri urrunekoen eta aldagarrien ezaugarriak identifikatu ditu.

        9. Biltegiratze-euskarri urrunekoak eta aldagarriak erabili ditu.

        10. Funtzionatzen ari diren sistemen babeskopiako irudiak sortu eta lehengoratu ditu.

      3. Segurtasun aktiboko mekanismoak aplikatzen ditu, ezaugarriak deskribatzen ditu eta informatika-sistema erabiltzeko beharrekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kontingentzia-planei jarraitu die segurtasun-hutsegiteen aurrean jarduteko.

        2. Software maltzur mota nagusiak sailkatu ditu.

        3. Sistemak aldian behin eguneratu ditu, izan litzaketen ahulguneak zuzentzeko.

        4. Sistemetan instalatzen diren aplikazioen jatorria eta egiazkotasuna egiaztatu du.

        5. Software maltzurra detektatzeko eta ezabatzeko aplikazio espezifikoak instalatu, probatu eta eguneratu ditu.

        6. Datuak berreskuratzeko teknikak aplikatu ditu.

      4. Informatika-sareetan transmititutako informazioaren pribatutasuna segurtatzen du, eta, eginkizun horretan, ahulguneak deskribatzen ditu eta software espezifikoa instalatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sareko zerbitzuak inbentariatzeko eta kontrolatzeko premia identifikatu du.

        2. Ingeniaritza sozialeko teknikek informatika-iruzurretan eta informazio-lapurretetan duten eragina kontrastatu du.

        3. Publizitateak eta zabor-postak sortzen duten trafiko-bolumena minimizatzearen garrantzia ondorioztatu du.

        4. Sare kableatuak monitorizatzea eragozteko neurriak aplikatu ditu.

        5. Hari gabeko sareetan erabiltzen diren protokoloen segurtasun-propietateak sailkatu eta baloratu ditu.

        6. Besteak beste, sinadura elektronikoa eta ziurtagiri digitala bezalako identifikazio-sistemak deskribatu ditu.

        7. Besteak beste, sinadura elektronikoa eta ziurtagiri digitala bezalako identifikazio-sistemak erabili ditu.

        8. Tresneria edo zerbitzari batean suebaki bat instalatu eta konfiguratu du.

      5. Segurtasunari eta datuen babesari buruzko legeria eta araudia ezagutzen ditu eta horiek ez betetzearen ondoreak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Datu pertsonalen babesari buruzko legeria deskribatu du.

        2. Biltegiratutako informazio pertsonalerako sarbidea kontrolatzeko premia zehaztu du.

        3. Datu-fitxategien tratamenduan eta mantentzean esku hartzen duten lege-figurak identifikatu ditu.

        4. Dagozkion datu pertsonalak jendearen eskueran jartzeko betebeharra kontrastatu du.

        5. Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko egungo legeria deskribatu du.

        6. Informazioaren segurtasuna kudeatzeari buruzko arauak kontrastatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Segurtasun pasiboko neurriak aplikatzea

        Etenik gabeko elikatze-sistemen (UPS) funtzionamendua egiaztatzea elektrizitate-etenen, tentsio-erortzeen eta tentsio-fluktuazioen aurrean.

        Etenik gabeko elikatze-sistemak aplikatzeko puntuak hautatzea: zerbitzariak, bideratzaileak.

        Informatika-sistemak fisikoki babesteko premia identifikatzea: sistema-eremua, terminalak...

        Segurtasun fisikoaren (kokapena, instalazioetarako sarbidea, ingurumen-arriskuak...) eta logikoaren (sarbide-kontroleko zerrendak, babeskopiak...) arteko aldeak.

        Tresneriaren eta zerbitzarien kokapen fisikoaren ezaugarriak: kokapenaren egokitasuna, babeskopien biltegiratzea, zerbitzarietara baimendutako langileak besterik ez sartzea, arrisku naturalen (suteak, uholdeak) prebentzioko neurriak...

        Tresneriaren eta zerbitzarien giro-baldintzak: tenperatura, hezetasuna, elektrizitate estatikoaren karga.

        Sarbide-kontroleko zerrendetan oinarritutako segurtasun-politikaren ezaugarriak.

        Sistema biometrikoak: gizakiaren ezaugarri fisikoak eta portaerari dagozkionak, hala nola hatz-markak, erretina, irisa, aurpegi-patroiak edo ahotsa, autentifikazioari begira neurtzeko eta analizatzeko teknologiak.

        Informazioa seguru mantentzeko arriskuei aurrea hartzea: suteak, ura, lapurretak...

        Sistema biometrikoak erabiltzeak dakartzan abantailak baloratzea.

      2. Biltegiragailuak kudeatzea

        Babeskopiak egiteko estrategiak hautatzea: barnekoak edo kanpokoak, inkrementalak edo diferentzialak, urrunekoak edo aldagarriak.

        Babeskopiak egiteko maiztasuna (egunero, astero...) eta txandakatzeko eskema (biltegiratze-euskarriak berriz erabiltzea) hautatzea.

        Babeskopiak hainbat estrategiaren arabera egitea: inkrementala, diferentziala.

        Urruneko biltegiratze-euskarriak (RAID sistemak) eta aldagarriak (DVD) erabiltzea.

        Funtzionatzen ari diren sistemen babeskopiako irudiak sortzea eta lehengoratzea.

        Biltegiratze-politikari buruzko dokumentazio teknikoa interpretatzea.

        Biltegiratze-euskarriak: optikoak, magnetikoak, elektrikoak.

        Informazioa biltegiratzearen ezaugarriak: errendimendua, erabilgarritasuna, eskuragarritasuna...

        Biltegiratze-metodoak, sareko biltegiratze-sistemak barne.

        Biltegiratze erredundanteko eta biltegiratze banatuko teknologiak.

        Biltegiratze-euskarri urrunekoen eta aldagarrien ezaugarriak.

        Kriptografia: gako sekretua eta gako publikoa, sinadura elektronikoan aplikatzea.

        Euskarri egokiena hautatzerakoan informazioa biltegiratzeari datxezkion faktoreak (errendimendua, erabilgarritasuna, eskuragarritasuna, besteak beste) baloratzea.

        Babeskopiak zehaztutako estrategia, maiztasun eta txandakatze-eskemari jarraiki egiterakoan zorrotz jokatzea.

      3. Segurtasun aktiboko mekanismoak aplikatzea

        Kontingentzia-planen jarraipena egitea segurtasun-hutsegiteen aurrean jarduteko: kalteak ebaluatzea, ekintza-planaren jarduerei lehentasuna ezartzea...

        Sistemak aldian behin eguneratzea, izan litzaketen ahulguneak zuzentzeko: biruskontrakoak, spyware eta adware kontrakoak..

        Sistemetan instalatzen diren aplikazioen jatorria eta egiazkotasuna egiaztatzea: ziurtagiriak, sinadura elektronikoak.

        Software maltzurra detektatzeko eta ezabatzeko aplikazio espezifikoak instalatzea eta eguneratzea: biruskontrakoak, spyware eta adware kontrakoak...

        Urruneko biltegiratze-euskarriak (RAID sistemak) eta aldagarriak (DVD) erabiltzea datuak berreskuratzeko.

        Hari gabeko komunikazioetarako protokoloetako segurtasuna: WEP, WPA, WPA2, IPSEC.

        Software maltzur motak: birusak, troiarrak, harrak, rootkit-ak, keylog-ak...

        Software maltzurretik babesteko eta hura desinfektatzeko tresnak: biruskontrakoak, spyware eta adware kontrakoak...

        Pasahitzen politika: sortzeko arauak, iraungitzea...

        Pasahitzen politika ezartzearen garrantzia baloratzea.

        Babeskopien datuak berreskuratzeko lanetan zorrotz jokatzea.

        Izan litzaketen ahulguneak zuzentzeko sistemak aldian behin eguneratzean zorrotz jokatzea.

      4. Pribatutasuna segurtatzea

        Sareko zerbitzuen inbentarioak egitea eta kontrolak gauzatzea.

        Sistema edo zerbitzari batean suebakia instalatzea, konfiguratzea eta erabiltzea.

        Transmititutako informazioaren pribatutasuna segurtatzeko metodoak: segurtasun-protokoloak erabiltzea, zifratze-metodoak...

        Informatika-iruzurrak eta informazio-lapurretak.

        Identifikazio-sistemak: sinadura elektronikoa eta ziurtagiri digitala.

        Hari gabeko sareetan erabiltzen diren protokoloen segurtasuna: aurrez partekatutako gakoekin (WPA-PSK), autentifikazio-protokolo hedagarri babestuarekin (PEAP) eta pasahitzekin babestutako sarbidea eta hari gabeko sarearen segurtasuna zerbitzu ziurtatuak erabilita.

        Sare kableatuak monitorizatzea eragozteko neurriak.

        Publizitateak eta zabor-postak sortzen duten trafiko-bolumena murrizteko neurriak hartzeko ekimena izatea.

        Izan litezkeen ahulguneak zuzentzeko suebakiak zorrotz konfiguratzea eta erabiltzea.

        Sareko zerbitzuen inbentarioak zorrotz egitea.

      5. Segurtasunari buruzko legeria eta arauak betetzea

        Biltegiratutako informazio pertsonalerako sarbidea kontrolatzeko neurriak hartzea.

        Datuen babesari buruzko legeria.

        Informazioaren gizartearen zerbitzuei, merkataritza elektronikoari eta posta elektronikoari buruzko legeria.

        Informazioaren segurtasuna kudeatzeari buruzko arauak.

        Datu-fitxategien tratamenduan eta mantentzean esku hartzen duten lege-figurak.

        Dagozkion datu pertsonalak jendearen eskueran jartzeko betebeharra.

        Datuen babesari buruzko legeria errespetatzea.

        Biltegiratutako informazio pertsonalerako sarbidea zorrotz kontrolatzea.

  7. lanbide-modulua: Sareko zerbitzuak

    Kodea: 0227

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 189 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Dinamikoki konfiguratzeko zerbitzuak instalatzen ditu, eta, eginkizun horretan, haien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sare-parametroak konfiguratzeko mekanismo automatizatuen funtzionamendua ezagutu du.

        2. Eskaintzen dituzten abantailak identifikatu ditu.

        3. Sare-parametroak konfiguratzeko eskaera batean esku hartzen duten prozedurak eta jarraibideak azaldu ditu.

        4. Sare-parametroak dinamikoki konfiguratzeko zerbitzu bat instalatu du.

        5. Zerbitzua prestatu du sare lokal baten sistemei oinarrizko konfigurazioa esleitzeko.

        6. Esleipen dinamikoak eta estatikoak egin ditu.

        7. Zerbitzuan konfiguratzeko aukera gehigarriak integratu ditu.

        8. Parametroak behar bezala esleitu direla egiaztatu du.

      2. Izenak ebazteko zerbitzuak instalatzen ditu, eta, eginkizun horretan, haien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Izenak ebazteko zerbitzu baten beharra izaten duten esparru edo agertokiak identifikatu eta deskribatu ditu.

        2. Izenak ebazteko mekanismo nagusiak sailkatu ditu.

        3. Izen-sistema hierarkikoen egitura, nomenklatura eta funtzionaltasuna deskribatu du.

        4. Izenak ebazteko zerbitzu hierarkiko bat instalatu du.

        5. Zerbitzua prestatu du sare publikoetako zerbitzarietatik datozen erantzunak biltegiratzeko eta sare lokaleko tresneriei zerbitzatzeko.

        6. Eremu berri bati dagozkion izenen erregistroak gehitu ditu, posta-zerbitzariei eta ezizenei dagozkien aukerekin.

        7. Taldean lan egin du bi zerbitzariren edo gehiagoren artean eremu-transferentziak egiteko.

        8. Zerbitzariak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu du.

      3. Fitxategiak transferitzeko zerbitzuak instalatzen ditu, eta, eginkizun horretan, haien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Fitxategiak transferitzeko zerbitzuaren utilitatea eta eragiteko modua ezarri ditu.

        2. Fitxategiak transferitzeko zerbitzu bat instalatu du.

        3. Erabiltzaileak eta taldeak sortu ditu zerbitzarian urrunetik sartzeko.

        4. Sarbide anonimoa konfiguratu du.

        5. Dauden sarbide-moduetan mugak ezarri ditu.

        6. Zerbitzarirako sarbidea egiaztatu du, bai modu aktiboan bai modu pasiboan.

        7. Bezeroekin probak egin ditu komando-lerroan eta modu grafikoan.

      4. Posta-zerbitzariak kudeatzen ditu, eta, eginkizun horretan, erabiltzeko eskakizunak identifikatzen ditu eta konfiguratzeko irizpideak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Posta elektronikoa bidaltzen eta hartzen esku hartzen duten protokoloak deskribatu ditu.

        2. Posta-zerbitzari bat instalatu du.

        3. Erabiltzaile-kontuak sortu ditu eta horien sarbidea egiaztatu du.

        4. Posta-kontuetarako ezizenak definitu ditu.

        5. Posta-zerbitzariaren bidegabeko erabilerak eragozteko metodoak aplikatu ditu.

        6. Zerbitzuak instalatu ditu erabiltzaile-postontzietan dagoen posta urrunetik jaso ahal izateko.

        7. Posta elektronikoko bezeroak erabili ditu posta bidaltzeko eta hartzeko.

      5. Web zerbitzariak kudeatzen ditu, eta, eginkizun horretan, erabiltzeko eskakizunak identifikatzen ditu eta konfiguratzeko irizpideak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Web zerbitzari baten funtzionamenduaren oinarri diren funtsak eta protokoloak deskribatu ditu.

        2. Web zerbitzari bat instalatu du.

        3. Gune birtualak sortu ditu.

        4. Xede-gunea zerbitzarian sartzen den trafikotik bereizteko dauden aukerak egiaztatu ditu.

        5. Zerbitzariaren segurtasuna konfiguratu du.

        6. Erabiltzaileen zerbitzarirako sarbidea egiaztatu du.

        7. Kode-exekuzioa bereizi eta probatu du zerbitzarian eta bezeroan.

        8. Zerbitzarian moduluak instalatu ditu.

        9. Bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioak segurtatzeko mekanismoak ezarri ditu.

      6. Urrunetik sartzeko metodoak kudeatzen ditu, eta, eginkizun horretan, haien ezaugarriak deskribatzen ditu eta dagozkien zerbitzuak instalatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sistemetan urrunetik sartzeko eta administratzeko metodoak deskribatu ditu.

        2. Komando-lerroan urrunetik sartzeko zerbitzu bat ezarri du.

        3. Modu grafikoan urrunetik sartzeko zerbitzu bat ezarri du.

        4. Bi metodoen funtzionamendua egiaztatu du.

        5. Metodo bakoitzaren abantaila eta gabezia nagusiak identifikatu ditu.

        6. Urrunetik sartzeko probak egin ditu izaera desberdineko sistemen artean.

        7. Urrunetik administratzeko probak egin ditu izaera desberdineko sistemen artean.

      7. Hari gabeko sare seguruak hedatzen ditu, eta, eginkizun horretan, hautatutako konfigurazioa justifikatzen du eta ezartzeko prozedurak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Hari gabeko sarbide-puntu bat instalatu du sare lokal baten barruan.

        2. Sarbide-puntuaren protokoloak, funtzionamendu-moduak eta konfigurazioaren parametro nagusiak ezagutu ditu.

        3. Konfigurazio egokiena hautatu du probatzeko hainbat esparru edo agertokiren gainean.

        4. Hari gabeko komunikazioetarako segurtasun-mekanismo egokia ezarri du.

        5. Hari gabeko hainbat gailu eta moldagailu mota erabili ditu estaldura egiaztatzeko.

        6. Sare publikoarekin eta sare lokaleko hari gabeko zerbitzuekin konektatutako hari gabeko bideratzaile bat instalatu du.

        7. Bideratzailea sare lokaleko ordenagailuetatik konfiguratu eta probatu du.

      8. Sare lokaletatik sare publikoetarako sarbidea ezartzen du, eta, eginkizun horretan, izan litezkeen esparru edo agertokiak identifikatzen ditu eta software espezifikoa aplikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sare lokal pribatu baterako eta sare publiko baterako sarbidea duen sistema baten hardwarea instalatu eta konfiguratu du.

        2. Sare lokal pribatuaren eta sare publikoaren arteko atebidearen eginkizuna beteko duen aplikazio bat instalatu du.

        3. Hautatutako aplikazioaren ezaugarri eta aukera nagusiak ezagutu eta bereizi ditu.

        4. Sare lokal pribatuaren sistemak konfiguratu ditu atebidearen bitartez sare publikoan sartzeko.

        5. Sarbidea kontrolatzeko prozedurak ezarri ditu atebidearen bitartez transmititzen den trafikoa segurtatzeko.

        6. Sare lokal pribatuaren eta sare publikoaren arteko komunikazioak bizkortzeko mekanismoak inplementatu ditu.

        7. Mekanismo mota hori aplikatzeko izan litezkeen esparru edo agertokiak identifikatu ditu.

        8. Sistema bereko bi interfazeren edo gehiagoren artean sareko trafikoa birbidaltzea ahalbidetuko duen mekanismo bat ezarri du.

        9. Sare jakin baterako sarbidea egiaztatu du beste sare batekin konektatutako sistemetatik.

        10. Sare publiko batetik sare lokal pribatu bateko makina batean kokatutako zerbitzu batean sartzeko konfigurazioa ezarri eta egiaztatu du.

    2. Edukiak:

      1. Sistemak dinamikoki konfiguratzeko zerbitzuak instalatzea

        Sareko bezero bat konfiguratzea sarea dinamikoki konfiguratzeko.

        Sarearen konfigurazio dinamikoa behar bezala esleitu dela egiaztatzea.

        Bezeroan arazoak konpontzea: konfigurazioa libratzea eta berritzea.

        Sareko konfigurazio dinamikoaren zerbitzua konfiguratzea.

        Zerbitzuaren esparruak konfiguratzea: IP helbidea, sare-maskara, atebidea. DHCP. Barrutiak, baztertzeak, emateak eta erreserbak.

        DHCP ostalaria dinamikoki konfiguratzeko protokoloa.

        Esparruak edo azpisareak.

        Baztertze-bitarteak.

        Esparru-aukerak: IP helbidea, sare-maskara, atebide lehenetsia, izen-zerbitzariak...

        Helbide-barrutiak.

        Emateak eta erreserbak.

        Zerbitzu-esparruen konfigurazioa zorrotz aplikatzea.

        Sarearen konfigurazio dinamikoa behar bezala esleitu dela zorrotz egiaztatzea.

        Arazoak konpontzeko metodoak eta teknikak partekatzeko taldeko beste kide batzuekin komunikatzeko interesa izatea.

      2. Izenak ebazteko zerbitzuak instalatzea

        Sareko bezero batean DNS zerbitzua konfiguratzea.

        Sareko bezeroa DNS zerbitzarietan sartzeko behar bezala konfiguratuta dagoela egiaztatzea.

        Bezeroan arazoak konpontzea.

        Izen-zerbitzari bat instalatzea sare publikoen zerbitzariekin elkarrekintzan jarduteko moduan.

        Eremu-transferentzia egitea.

        Zerbitzariak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzea.

        Izen-zerbitzuak.

        Izen-sistema lauak eta hierarkikoak.

        Lehen mailako eta bigarren mailako eremuak.

        Eremu-transferentziak.

        Erregistro motak.

        Eremuak eta domeinuak.

        Zuzeneko eta alderantzizko eremuak.

        Eguneratze dinamikoa.

        Komando-lerroaren tresnak.

        Domeinu-izenen zerbitzuetako paketeak: IIS eta Apache.

        Eremu eta domeinuen konfigurazioa zorrotz aplikatzea.

        Sareko bezeroa DNS zerbitzarietan sartzeko behar bezala konfiguratuta dagoela zorrotz egiaztatzea.

        Arazoak konpontzeko metodoak eta teknikak partekatzeko taldeko beste kide batzuekin komunikatzeko interesa izatea.

      3. Fitxategiak transferitzeko zerbitzuak instalatzea

        Fitxategiak transferitzeko zerbitzu bat instalatzea.

        Erabiltzaileak eta taldeak sortzea zerbitzarian urrunetik sartzeko.

        Zerbitzuan erabiltzaile bidez modu anonimoan sartzeko konfiguratzea.

        Zerbitzaria erabiltzeko murrizketak konfiguratzea.

        Zerbitzarirako sarbidea egiaztatzea, bai modu aktiboan bai modu pasiboan.

        Sistema-komandoak erabiltzea zerbitzarian sartzeko.

        Fitxategiak transferitzeko bezero grafikoak erabiltzea eta konfiguratzea.

        FTP fitxategiak transferitzeko protokoloa.

        FTP guneak sortzea: gune lehenetsia.

        Segurtasun-kontuak. Sarbide anonimoa.

        Direktorioen segurtasuna: erabiltzaileak eta sarbide-baimena.

        Sarbide-ezaugarriak: kuotak. Banda-zabaleraren muga.

        Direktorio birtualak.

        Kontroleko, autentifikazioko, kudeaketako eta fitxategi-transferentziako komandoak.

        Fitxategiak transferitzeko modu pasiboa eta aktiboa.

        Transferentzia testu-moduan eta modu bitarrean.

        FTP bezero grafikoak.

        Hainbat FTP zerbitzari: IIS, VSFTP&

        FTP guneen konfigurazioa zorrotz aplikatzea.

        Bezeroa FTP zerbitzarietan sartzeko behar bezala konfiguratuta dagoela zorrotz egiaztatzea.

        Arazoak konpontzeko metodoak eta teknikak partekatzeko taldeko beste kide batzuekin komunikatzeko interesa izatea.

      4. Posta elektronikoko zerbitzuak kudeatzea

        Posta-zerbitzari bat instalatzea.

        Posta-domeinuak eta erabiltzaile-kontuak sortzea.

        Posta-kontuak konfiguratzea: murrizketak, kuotak, ezizenak...

        Posta-zerbitzariaren bidegabeko erabilerak eragozteko metodo seguruak konfiguratzea.

        Posta elektronikoko bezeroak konfiguratzea.

        Posta bidaltzeko eta hartzeko protokoloak: pop, imap, smtp&

        Posta-domeinuak eta erabiltzaile-kontuak.

        Postontziak.

        Posta-zerbitzari komertzialak.

        Posta-bezero grafikoak eta testu-modukoak.

        Web bidezko posta-bezeroak.

        Posta-zerbitzarien konfigurazioa zorrotz aplikatzea.

        Bezeroa posta-zerbitzarietan sartzeko behar bezala konfiguratuta dagoela zorrotz egiaztatzea.

        Arazoak konpontzeko metodoak eta teknikak partekatzeko taldeko beste kide batzuekin komunikatzeko interesa izatea.

      5. Web zerbitzariak kudeatzea

        Web zerbitzari bat instalatzea.

        Gune birtual bat instalatzea.

        Web bezeroak erabiltzea eta konfiguratzea.

        Zerbitzarian moduluak instalatzea.

        Gunea ostalariaren IParen/atakaren/goiburuaren arabera identifikatzea.

        Zerbitzari birtual bat identifikatzea.

        HTTP protokoloa.

        Web orrien editoreak.

        Web zerbitzariak instalatzea eta konfiguratzea.

        Zerbitzari birtualak.

        Zerbitzarirako sarbidearen mugak: banda-zabalera, aldi bereko konexioak, jatorriko IPa...

        Fitxategi eta direktorioen segurtasuna.

        Sarbide anonimoa eta autentifikatua.

        Autentifikatzeko metodoak.

        HTTP protokolo segurua: HTTPS.

        Zerbitzariaren moduluak konfiguratzea.

        Zerbitzariaren auditoria eta LOG fitxategiak.

        Web zerbitzarien konfigurazioa zorrotz aplikatzea.

        Bezeroa Web zerbitzarietan sartzeko behar bezala konfiguratuta dagoela zorrotz egiaztatzea.

        Arazoak konpontzeko metodoak eta teknikak partekatzeko taldeko beste kide batzuekin komunikatzeko interesa izatea.

      6. Urruneko sarbidea kudeatzea

        Testu-moduan urrunetik sartzeko zerbitzu bat instalatzea eta konfiguratzea.

        Modu grafikoan urrunetik sartzeko zerbitzu bat instalatzea eta konfiguratzea.

        Erabiltzaileak eta sarbide-eskubideak kudeatzea.

        Sare pribatu birtualekiko konexioak konfiguratzea.

        Urrunetik sartzeko protokoloak.

        Testu-moduan urrunetik sartzeko zerbitzuak: Telnet, SSH&

        Modu grafikoan urrunetik sartzeko zerbitzuak: Terminal Server, VNC...

        Urruneko bi sarbide moten abantailak eta eragozpenak.

        Testu-moduko terminalak. Modu grafikoko terminalak.

        Sarbideko segurtasuna kudeatzea.

        Komunikazioak segurtatzea: enkriptatzea.

        Sare pribatu birtualak.

        Urrunetik sartzeko zerbitzarien konfigurazioa zorrotz aplikatzea.

        Bezeroa urrunetik sartzeko zerbitzarietan sartzeko behar bezala konfiguratuta dagoela zorrotz egiaztatzea.

        Arazoak konpontzeko metodoak eta teknikak partekatzeko taldeko beste kide batzuekin komunikatzeko interesa izatea.

      7. Hari gabeko sareak hedatzea

        Sare lokal baten barruan hari gabeko sarbide-puntu bat instalatzea.

        Hari gabeko hainbat gailu eta moldagailu mota konfiguratzea estaldura egiaztatzeko.

        Hari gabeko komunikazioetarako segurtasun-mekanismo egokiak konfiguratzea.

        Sare publikoarekin eta sare lokaleko hari gabeko zerbitzuekin konektatutako hari gabeko bideratzaileak instalatzea.

        Probatzeko hainbat esparru edo agertokiren gainean konfigurazio egokiena aztertzea.

        Hari gabeko sareen protokoloak: WiFi, Bluetooth.

        Hari gabeko topologiak: ad hoc eta azpiegitura.

        Sarbide-puntuak.

        Hari gabeko moldagailuak: PCI, USB...

        Hari gabeko bideratzaileak.

        Hari gabeko sareetako segurtasuna:

        WEP eta WPA enkriptatzea.

        MAC helbideen kontrola.

        LOG fitxategiak.

        Hari gabeko sareen konfigurazioa zorrotz aplikatzea.

        Bezeroa hari gabeko tresnerian sartzeko behar bezala konfiguratuta dagoela zorrotz egiaztatzea.

        Arazoak konpontzeko metodoak eta teknikak partekatzeko taldeko beste kide batzuekin komunikatzeko interesa izatea.

        Bilakaera lasterra kontuan harturik, hari gabeko sareetan protokolo mota berriak, metodoak, enkriptatzea eta abar ebaluatzeko interesa izatea.

      8. Sare pribatuak eta sare publikoak elkarrekin konektatzea

        Sare lokal pribatu baterako eta sare publiko baterako sarbidea duen sistema baten hardwarea instalatzea eta konfiguratzea.

        Sare lokal pribatuaren eta sare publikoaren arteko atebidearen eginkizuna beteko duen aplikazio bat instalatzea.

        Sare lokal pribatuaren sistemak konfiguratzea atebidearen bitartez sare publikoan sartzeko.

        Sarbidea kontrolatzeko prozedurak ezartzea atebidearen bitartez transmititzen den trafikoa segurtatzeko.

        Sare lokal pribatuaren eta sare publikoaren arteko komunikazioak bizkortzeko mekanismoak inplementatzea.

        Sistema bereko bi interfazeren edo gehiagoren artean sareko trafikoa birbidaltzea ahalbidetuko duen mekanismo bat ezartzea.

        Sare publiko batetik sare lokal pribatu bateko makina batean kokatutako zerbitzu batean sartzeko konfigurazioa.

        Aplikazio-mailako atebideak.

        HTTP, FTP, Telnet eta abarretarako proxy zerbitzuak.

        Cache memorian biltegiratzea. Parametroak konfiguratzea.

        Proxy-ko bezeroak konfiguratzea: HTTP, posta, FTP...

        Erabiltzaileak administratzea.

        Sarbide-kontrola: IParen arabera, ordutegiaren arabera...

        Interneten sartzeko blacklist edo zerrenda beltzak konfiguratzea.

        Auditoria eta LOG fitxategiak.

        Aplikatzeko esparru edo agertokiak.

        Trafikoa sare-interfazeen artean bideratzea.

        Sare jakin baterako sarbidea beste sare batekin konektatutako sistemetatik.

        NAT protokoloa duen bideratzaile bat konfiguratzea.

        Sare publiko batetik sare lokal bateko zerbitzuetan sartzea.

        Bideratzaileen konfigurazioa zorrotz aplikatzea.

        Sareko gailuak behar bezala konfiguratuta daudela zorrotz egiaztatzea.

        Arazoak konpontzeko metodoak eta teknikak partekatzeko taldeko beste kide batzuekin komunikatzeko interesa izatea.

        Sare publiko eta pribatuen arteko interkonexioan bideratzaile mota berriak, metodoak, teknikak eta abar ebaluatzeko interesa izatea.

  8. lanbide-modulua: Web aplikazioak

    Kodea: 0228

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 105 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Eduki-kudeatzaileak instalatzen ditu, eta, eginkizun horretan, haien aplikazioak identifikatzen ditu eta eskakizunen arabera konfiguratzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eduki-kudeatzaileak instalatzeko beharrezkoak diren eskakizunak identifikatu ditu.

        2. Rol desberdinak dituzten erabiltzaileak kudeatu ditu.

        3. Eduki-kudeatzailearen interfazea pertsonalizatu du.

        4. Funtzionamendu-probak egin ditu.

        5. Eduki-kudeatzailea eguneratzeko lanak egin ditu, segurtasunari dagozkionak batik bat.

        6. Beharrezkoak diren moduluak eta menuak instalatu eta konfiguratu ditu.

        7. Eduki-kudeatzaileak berak eskaintzen dituen segurtasun-mekanismoak aktibatu eta konfiguratu ditu.

        8. Foroak gaitu ditu eta sartzeko arauak ezarri ditu.

        9. Funtzionamendu-probak egin ditu.

        10. Kudeatzailearen edukien babeskopiak egin ditu.

      2. Urrutiko ikaskuntza kudeatzeko sistemak instalatzen ditu, eta, eginkizun horretan, gunearen egitura eta sortutako direktorio-hierarkia deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Gunearen egitura eta sortutako direktorio-hierarkia ezagutu ditu.

        2. Aldaketak egin ditu gunearen estetikan edo itxuran.

        3. Profil pertsonalizatuak manipulatu eta sortu ditu.

        4. Besteak beste, foroen eta kontsulten bidezko komunikazioen funtzionaltasuna egiaztatu du.

        5. Edukiak hainbat formatutan inportatu eta esportatu ditu.

        6. Babeskopiak eta lehengoratzeak egin ditu.

        7. Guneak izan dituen sarreren eta erabileraren txostenak egin ditu.

        8. Gunearen segurtasuna egiaztatu du.

      3. Web fitxategiak kudeatzeko zerbitzuak instalatzen ditu, eta, eginkizun horretan, haien aplikazioak identifikatzen ditu eta fitxategien osotasuna egiaztatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Web fitxategiak kudeatzeko zerbitzu baten utilitatea ezarri du.

        2. Web fitxategiak kudeatzeko hainbat aplikazio deskribatu ditu.

        3. Web fitxategiak kudeatzeko tresna bat instalatu eta egokitu du.

        4. Erabiltzaile-kontuak sortu eta sailkatu ditu, erabiltzaileen baimenen arabera.

        5. Fitxategiak eta direktorioak kudeatu ditu.

        6. Informazio gehigarriko fitxategiak erabili ditu.

        7. Fitxategi eta direktorioen gainean indexatzeko irizpideak aplikatu ditu.

        8. Fitxategi-kudeatzailearen segurtasuna egiaztatu du.

      4. Web bulegotikako aplikazioak instalatzen ditu, eta, eginkizun horretan, haien ezaugarriak eta erabilera-inguruneak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Web bulegotikako aplikazioen utilitatea ezarri du.

        2. Web bulegotikako hainbat aplikazio deskribatu ditu (testu-prozesadorea, kalkulu-orria, besteak beste).

        3. Web bulegotikako aplikazioak instalatu ditu.

        4. Erabiltzaile-kontuak kudeatu ditu.

        5. Erabiltzaileen sarbidean segurtasun-irizpideak aplikatu ditu.

        6. Instalatutako aplikazio bakoitzaren prestazio espezifikoak ezagutu ditu.

        7. Aplikazioak elkarlanera zuzenduta erabili ditu.

      5. Mahaigaineko web aplikazioak instalatzen ditu, eta, eginkizun horretan, haien ezaugarriak eta erabilera-inguruneak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mahaigaineko hainbat web aplikazio deskribatu ditu.

        2. Aplikazioak instalatu ditu posta elektronikoko zerbitzua web sarbidez hornitzeko.

        3. Aplikazioak konfiguratu ditu posta-zerbitzari batekin integratzeko.

        4. Erabiltzaile-kontuak kudeatu ditu.

        5. Posta elektronikorako sarbidea egiaztatu du.

        6. Web egutegiko aplikazioak instalatu ditu.

        7. Instalatutako aplikazioen (hitzorduak, egitekoak, besteak beste) prestazio espezifikoak ezagutu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Eduki-kudeatzaileak instalatzea

        Eduki-kudeatzaileak instalatzeko beharrezkoak diren eskakizunak identifikatzea.

        Sistema eragile libreetan eta jabedunetan instalatzea.

        Erabiltzaileak eta erabiltzaile taldeak sortzea.

        Rol desberdinak dituzten erabiltzaileak kudeatzea.

        Interfaze grafikoa erabiltzea.

        Ingurunea pertsonalizatzea.

        Eduki-kudeatzailea eguneratzea.

        Moduluak eta menuak konfiguratzea.

        Segurtasun-mekanismoak aktibatzea eta konfiguratzea.

        Foroak gaitzea eta sartzeko arauak ezartzea.

        Funtzionamendu-probak egitea.

        Kudeatzailearen edukien babeskopiak egitea.

        Eduki-kudeatzaileak eskaintzen dituen funtzionaltasunak

        Edukiak sindikatzea.

        Eduki-kudeatzailearen funtzionamendua.

        Eduki-kudeatzaileak eskaintzen dituen segurtasun-mekanismoak.

        Instalatzeko eta mantentzeko lanak egitean eta segurtasun-irizpideak aplikatzean zorrotz jokatzea.

      2. Urrutiko ikaskuntza kudeatzeko sistemak instalatzea

        Sistema eragile libreetan eta jabedunetan instalatzea.

        Gunearen egitura eta direktorio-hierarkia sortzea eta manipulatzea.

        Profil pertsonalizatuak sortzea eta manipulatzea.

        Interfaze grafikoa erabiltzea.

        Ingurunea pertsonalizatzea.

        Foro, kontsulta eta abarren bidezko komunikazioen funtzionaltasuna egiaztatzea.

        Ikastaroak zehaztapenei jarraiki sortzea.

        Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea.

        Funtzionaltasunak aktibatzea.

        Edukiak hainbat formatutan inportatzea eta esportatzea.

        Babeskopiak eta lehengoratzeak egitea.

        Guneak izan dituen sarreren eta erabileraren txostenak egitea.

        Gunearen segurtasuna egiaztatzea.

        Elementu logikoak: komunikazioa, materialak eta jarduerak.

        Kudeaketa-sistemak eskaintzen dituen funtzionaltasunak.

        Erregistro-moduak.

        Instalatzeko eta mantentzeko lanak egitean eta segurtasun-irizpideak aplikatzean zorrotz jokatzea.

      3. Web fitxategiak kudeatzeko zerbitzuak instalatzea

        Web fitxategiak kudeatzeko tresna bat instalatzea eta egokitzea.

        Kudeatzailea administratzea.

        Erabiltzaileak eta baimenak kudeatzea.

        Fitxategiak eta direktorioak kudeatzea.

        Informazio gehigarriko fitxategiak erabiltzea.

        Fitxategi eta direktorioen gainean indexatzeko irizpideak aplikatzea.

        Baliabide partekatuak sortzea.

        Web fitxategiak kudeatzeko zerbitzuek eskaintzen dituzten funtzionaltasunak.

        Nabigazioa eta oinarrizko eragiketak.

        Erabiltzaileak eta baimenak.

        Erabiltzaile motak.

        Instalatzeko eta mantentzeko lanak egitean eta segurtasun-irizpideak aplikatzean zorrotz jokatzea.

      4. Web bulegotikako aplikazioak instalatzea

        Web bulegotikako aplikazioak instalatzea.

        Bulegotika-aplikazioak instalatzea.

        Erabiltzaileak eta lotutako baimenak kudeatzea.

        Segurtasuneko sarbidean segurtasun-irizpideak aplikatzea.

        Aplikazioak elkarlanera zuzenduta erabiltzea.

        Web bulegotikako aplikazioak eta horien prestazioak (testu-prozesadorea, kalkulu-orriak, besteak beste).

        Instalatzeko eta mantentzeko lanak egitean eta segurtasun-irizpideak aplikatzean zorrotz jokatzea.

      5. Mahaigaineko web aplikazioak instalatzea

        Aplikazioak instalatzea posta elektronikoko zerbitzua web sarbidez hornitzeko.

        Aplikazioak konfiguratzea posta-zerbitzari batekin integratzeko.

        Erabiltzaile-kontuak kudeatzea.

        Posta elektronikorako sarbidea egiaztatzea.

        Web egutegiko aplikazioak instalatzea.

        Mahaigaineko web aplikazioak eta horien prestazio espezifikoak (hitzorduak, egitekoak, besteak beste).

        Instalatzeko eta mantentzeko lanak egitean eta segurtasun-irizpideak aplikatzean zorrotz jokatzea.

  9. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

    Kodea: E100

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 33 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Tituluaren lanbide-esparruarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

        2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

        3. Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.

        4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

        5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

        6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

        7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

      2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

        2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

        3. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

        4. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

        5. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

        6. Testuen deia nagusiak jaso ditu.

        7. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

        8. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

      3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

        2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

        3. Sektorearen berezko alderdi sozio-profesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

        4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Ahozko mezuak ulertu eta sortzea

        Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

        Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

        Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

        Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

        Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak

        Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

        Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

        Sektoreko terminologia espezifikoa.

        Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

        Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

        Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

        Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

        Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

        Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

      2. Idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea

        Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

        Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

        Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

        Sektoreko berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

        Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

        Sektoreko terminologia espezifikoa.

        Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.

        Protokolo-formulak idazki profesionaletan.

        Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

        Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

        Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

        Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

        Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

      3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea

        Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

        Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

        Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

        Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

        Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

  10. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

    Kodea: 0229

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 105 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

        2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

        3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

        4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

        5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

        6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

        7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

      2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

        2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

        3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

        4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

        5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

        6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

        7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

      3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

        2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

        3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

        4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

        5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

        6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

        7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

        8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

        9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

        10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

      4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

        2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

        3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

        4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

        5. Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

        6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

        7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

        8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

      5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

        2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

        3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

        4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

        5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

        6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

        7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

      6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

        2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

        3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

        4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

        5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

        6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

        7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

      7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

        2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

        3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

        4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

        5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

        6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

    2. Edukiak:

      1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua

        Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

        Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

        Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

        Norberaren ibilbidea planifikatzea.

        Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

        Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

        Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

        Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

        Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

        Erabakiak hartzeko prozesua.

        Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

        Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

        Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

        Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

        Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

        Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

        Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

      2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea

        Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

        Antolamendu-egiturak aztertzea.

        Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

        Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

        Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

        Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

        Lan-taldeen sorrera aztertzea.

        Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

        Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

        Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

        Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

        Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

        Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

        Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

        Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

        Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

        Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

        Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

      3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak

        Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

        Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

        Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

        Nomina interpretatzea.

        Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

        Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

        Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

        Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

        Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

        Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

        Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

        Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

        Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

        Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

        Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

        Lana arautzearen beharra baloratzea.

        Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

        Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

        Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

        Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

      4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia

        Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

        Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

        Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

        Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

        Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

        Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

        Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

        Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

        Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

      5. Arrisku profesionalak ebaluatzea

        Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

        Arrisku-faktoreak aztertzea.

        Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

        Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

        Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

        Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

        Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

        Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

        Arrisku profesionalaren kontzeptua.

        Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

        Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

        Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

        Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

        Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

        Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

        Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

      6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea

        Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

        Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

        Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

        Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

        Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

        Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

        Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

        Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

        Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

        Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

        Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

        Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

        Prebentzioaren plangintza enpresan.

        Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

        Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

        Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

        Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

        Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

      7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea

        Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

        Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

        Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

        Larrialdi-egoerak aztertzea.

        Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

        Langileen osasuna zaintzea.

        Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

        Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

        Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

        Seinale motak.

        Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

        Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

        Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

  11. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

    Kodea: 0230

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 63 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

        2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

        3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

        4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

        5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

        6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

        7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

      2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

        2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

        3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

        4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

        5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

        6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

        7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

        8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

        9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

      3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

        2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

        3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

        4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

        5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

        6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

        7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

        8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

        9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

        10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

        11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

        12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

      4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

        2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

        3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

        4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

        5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

        6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

    2. Edukiak:

      1. Ekimen sortzailea

        Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

        Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

        Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

        Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

        Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

        Enpresaburuaren kontzeptua.

        Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

        Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

        Ekintzaileen arteko lankidetza.

        Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

        Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

        Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

        Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

        Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

      2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena

        Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

        Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

        Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

        Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

        Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

        Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

        Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

        Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

        Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

        Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

        Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

        Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

        Genero-berdintasuna errespetatzea.

        Enpresa-etika baloratzea.

      3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea

        Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

        Produkzio-plana prestatzea.

        Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

        Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

        Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

        Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

        Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

        Zerga-arloa enpresetan.

        Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

        Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

        Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

        Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

        Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

      4. Administrazio-funtzioa

        Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

        Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

        Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

        Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

        Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

        Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

        Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

        Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

        Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

  12. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

    Kodea: 0231

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 380 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

        2. Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak eta biltegiratzea, besteak eta beste.

        3. Produkzio-prozesua garatzeko lan-prozedurak eta teknikak identifikatu ditu.

        4. Giza baliabideen konpetentziak produkzio-jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

        5. Sarearen elementu bakoitzak enpresaren jarduera garatzean duen garrantzia interpretatu du.

        6. Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean duten eragina aztertu du.

        7. Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.

        8. Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak ezagutu ditu.

      2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

          Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

          Jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia...) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, lanposturako beharrezko segurtasuna, erantzukizuna...).

          Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

          Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

          Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

          Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

          Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

        2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatzekoak diren arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

        3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

        4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

        5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

        6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

        7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

        8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

        9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

        10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

      3. Informatika-tresneria muntatzen du, ezarrita dauden kalitate-sistemaren prozesuei jarraiki.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        2. Tresneriaren elementuak eta osagarriak kokatu, finkatu eta konektatu ditu.

        3. Oinarrizko softwarearen karga egiaztatu du.

        4. Periferikoak instalatu ditu.

        5. Funtzionamendua egiaztatu du.

        6. Kalitate-irizpideen arabera lan egin du tresneria eta erremintekin.

        7. Taldean lan egin du, eta ekimena eta interesa erakutsi du.

      4. Matxurak diagnostikatzen eta konpontzen parte hartzen du, eta, eginkizun horretan, mantentze zuzentzailea egiteko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Matxura hautemateko esku hartzeko plana landu du.

        2. Matxura edo disfuntzioen sintomak identifikatu ditu.

        3. Matxuraren balizko kausen hipotesiak proposatu ditu.

        4. Elementuak muntatu eta desmuntatu ditu.

        5. Erremintak edo softwarea erabili ditu matxura konpontzeko.

        6. Matxura aurkitu eta dokumentatu du.

        7. Matxura eragin duten osagaiak ordeztu ditu.

      5. Sistema eragileak eta aplikazioak instalatzen ditu lan-plana eta bezeroen beharrak errespetatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lan-aginduak ulertu ditu.

        2. Sistema eragilea eta aplikazioak instalatzeko eragiketak egin ditu.

        3. Sistema eragilea eskakizunen arabera konfiguratu du.

        4. Instalazioa egin ondoren tresneriaren funtzionamendua egiaztatu du.

        5. Dokumentazioa enpresaren prozeduren arabera bete du.

        6. Ezarrita dauden segurtasun-arauak aplikatu ditu datuak lehengoratzeko.

      6. Sare lokaleko zerbitzuak eta Internet zerbitzuak dituzten instalazio txikiak instalatzen, abian jartzen eta mantentzen parte hartzen du, eta, eginkizun horretan, esku-hartzea dokumentatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Hardwareari eta softwareari buruzko dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        2. Instalazioaren elementuak identifikatu ditu.

        3. Kanalizazioak muntatu ditu.

        4. Konexioak egin eta egiaztatu ditu.

        5. Sareen monitorizazioak egin ditu.

        6. Kontrolatzaileak instalatu ditu.

        7. Komunikazio-moldagailuak instalatu ditu.

        8. Oinarrizko segurtasun parametroak zehaztu ditu.

        9. Erabiltzeko eta mantentzeko eskuliburua egin du.

      7. Erabiltzaileari laguntzen dio, eta, eginkizun horretan, aplikazioak ustiatzearen arazoak konpontzen ditu, enpresako arauen arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzailearen beharrak identifikatu ditu.

        2. Erabiltzailearekin komunikatzeko teknikak aplikatu ditu.

        3. Informazioaren babeskopiak egin ditu.

        4. Arazoa enpresak adierazitako denboretan konpondu du.

        5. Erabiltzaileari aholku eman dio aplikazioaren edo tresneriaren funtzionamenduaren inguruan.

      8. Besteak beste edukiak, urrutiko ikaskuntza eta fitxategiak kudeatzen dituzten sistemak instalatzeko, konfiguratzeko edo mantentzeko lanetan parte hartzen du, ezarritako lan-planari jarraiki.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lan-plana ulertu du.

        2. Beharrezkoak diren eskakizunak identifikatu ditu.

        3. Informazioaren babeskopiak egin ditu.

        4. Lan-plana ezarritako kalitate-arauen arabera garatu du.

        5. Lan-planaren garapena eta emaitza dokumentatu du.

        6. Informaziorako sarbidean segurtasun-irizpideak aplikatu ditu.

        7. Egindako aldaketak egiaztatuko dituzten funtzionaltasun-probak egin ditu.

        8. Ezarritako aldaketak dokumentatu ditu.

        9. Erabiltzaileari egin dituen lanen berri eman dio.

  1. atala. Espazioak

    Prestakuntza-espazioa Azalera (m²)

    30 ikasle Azalera (m²)

    20 ikasle

    Balio anitzeko gela 60 40

    Gela teknikoa 90 60

    Informatika-tresneria instalatzeko eta konpontzeko lantegia 90 60

  2. atala. Ekipamenduak

    Prestakuntza-espazioa Ekipamendua

    Balio anitzeko gela Irakaslearen ordenagailua, ikus-entzunezko baliabideekin konektatua (proiektagailua eta pantaila)

    Ikasleen ordenagailuak

    Laser inprimagailua

    Sare-instalazioa, Internet sarbidearekin

    Gela teknikoa Sarean instalatutako ordenagailuak, Internet sarbidearekin

    Datu-zerbitzaria

    Automatismo-kaxa orokorra gelarako eta independentea lanpostu bakoitzean

    Sarean konektatutako laser inprimagailua

    Internet sarbidea

    Ikus-entzunezko tresneria: proiektagailua eta pantaila

    Oinarrizko softwarea (sareko sistema eragileak)

    Bulegotika-aplikazioen softwarea, irudien tratamendua, besteak beste

    Informatika-tresneria instalatzeko eta konpontzeko lantegia Kableatu-armairua adabaki-panelekin

    Sareko sistema eragilea duen ordenagailu pertsonala, Internet konexioa, inprimagailua eta eskanerra

    Softwarea: biltegiaren eta langileen kudeaketa, fakturazioa, aurrekontuak, diagnostikatzeko tresnak, besteak beste

    Metalezko apalategiak

    Metalezko armairu sarrailadunak

    Torlojuak, osagai txikiak eta osagarriak gordetzeko edukiontziak eta artxibategiak

    Lan-mahaiak

    Lanpara artikulatu lupadunak

    Elektrizitateko eta elektronikako lanak egiteko erremintak

    Polimetroak

    Sare-egiaztagailuak

    Konektoreak mihiztatzeko erremintak

    Allen giltza sortak

    Thor motako bihurkin sortak

    Doitasun-bihurkinen sortak

    Silikona-pistola termikoa

    Zulatzeko makina eta hainbat barauts

    Ingletatzeko kaxak

    Sareak muntatzeko osagaiak

    Ordenagailuak muntatzeko osagaiak

    Konpresore txikia eta haizea emateko osagarriak

    Lantegirako hauts-xurgagailua

    Osagaiak birziklatzeko edukiontziak: pilak eta bateriak, papera eta kartoia, plastikoak, metala

    Segurtasun-materiala

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» heziketa-zikloko lanbide-moduluetan

    Lanbide-modulua Irakasleen espezialitatea Kidegoa

    0221 Tresneria muntatzea eta mantentzea Informatika-sistemak eta aplikazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0223 Bulegotika-aplikazioak Informatika-sistemak eta aplikazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0222 Postu bakarreko sistema eragileak Informatika-sistemak eta aplikazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0225 Sare lokalak Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0227 Sareko zerbitzuak Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0224 Sareko sistema eragileak Informatika-sistemak eta aplikazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0226 Informatika-segurtasuna Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0228 Web aplikazioak Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    E100 Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0229 Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0230 Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0231 Lantokiko prestakuntza Informatika-sistemak eta aplikazioak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    Informatika Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako

    Kidegoak Espezialitateak Titulazioak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna.

    Lan-harremanetan diplomaduna.

    Gizarte-lanean diplomaduna.

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.

    Informatika Estatistikan diplomaduna.

    Kudeaketa-informatikako ingeniari teknikoa.

    Sistema-informatikako ingeniari teknikoa.

    Telekomunikazio-ingeniari teknikoa, telematikako espezialitatea.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat

    Lanbide-moduluak Titulazioak

    0221 Tresneria muntatzea eta mantentzea

    0222 Postu bakarreko sistema eragileak

    0223 Bulegotika-aplikazioak

    0224 Sareko sistema eragileak Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa edo arkitekto teknikoa edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikaria.

    0225 Sare lokalak

    0226 Informatika-segurtasuna

    0227 Sareko zerbitzuak

    Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    E100 Ingeles teknikoa Ingeles filologian lizentziaduna.

    0228 Web aplikazioak

    0229 Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0230 Enpresa eta ekimen sortzailea Diplomaduna, ingeniari teknikoa edo arkitekto teknikoa edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

«Informatika-sistemen ustiapena» heziketa-zikloko lanbide-moduluak (LOCE, 10/2002) «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» heziketa-zikloko lanbide-moduluak (LOE, 2/2006)

Sare lokaletako zerbitzuak instalatzea eta mantentzea 0225 Sare lokalak

Informatika-tresneria eta sistemak instalatzea eta mantentzea 0221 Tresneria muntatzea eta mantentzea

Aplikazio ofimatikoak eta korporatiboak ezartzea eta mantentzea 0223 Bulegotika-aplikazioak

Interneteko zerbitzuak instalatzea eta mantentzea 0227 Sareko zerbitzuak

Informazio-atariak mantentzea 0228 Web aplikazioak

Enpresa txikien administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea 0230 Enpresa eta ekimen sortzailea

Erabiltzaile bakarreko eta anitzeko inguruneetako sistema eragileak 0222 Postu bakarreko sistema eragileak

0224 Sareko sistema eragileak

Lantokiko prestakuntza 0231 Lantokiko prestakuntza

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin

    Konpetentzia-atala Lanbide-modulua

    UC0219_2: Mikroinformatika-sistemetan oinarrizko softwarea instalatzea eta konfiguratzea. 0222 Postu bakarreko sistema eragileak

    UC0958_2: Bezeroen oinarrizko softwarean eta aplikazio-softwarean administratzeko eta mantentzeko prozedurak gauzatzea. 0222 Postu bakarreko sistema eragileak

    0226 Informatika-segurtasuna

    UC0220_2: Sare lokaleko elementuak ezarritako prozeduren arabera instalatzea, konfiguratzea eta egiaztatzea. 0225 Sare lokalak

    UC0221_2: Helburu orokorreko informatika-paketeak eta aplikazio espezifikoak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea. 0223 Bulegotika-aplikazioak

    UC0222_2: Erabiltzaileari erraztasunak ematea helburu orokorreko informatika-paketeak eta aplikazio espezifikoak erabiltzeko. 0223 Bulegotika-aplikazioak

    UC0953_2: Mikroinformatika-tresneria muntatzea. 0221 Tresneria muntatzea eta mantentzea

    UC0954_2: Mikroinformatika-ekipamendua konpontzea eta handitzea 0221 Tresneria muntatzea eta mantentzea

    UC0957_2: Informatika-sistemetan azpisistema fisikoa mantentzea eta erregulatzea. 0226 Informatika-segurtasuna

    UC0955_2: Sare lokalaren komunikazio-prozesuak monitorizatzea.

    UC0956_2: Sare pribatuen eta sare publikoen arteko konexio-prozesuak egitea. 0227 Sareko zerbitzuak

    UC0959_2: Informatika-sistemetan azpisistema fisiko eta logikoen segurtasuna mantentzea. 0226 Informatika-segurtasuna

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

    Lanbide-modulua Konpetentzia-atala

    0222 Postu bakarreko sistema eragileak UC0219_2: Mikroinformatika-sistemetan oinarrizko softwarea instalatzea eta konfiguratzea.

    0223 Bulegotika-aplikazioak UC0222_2: Erabiltzaileari erraztasunak ematea helburu orokorreko informatika-paketeak eta aplikazio espezifikoak erabiltzeko.

    UC0221_2: Helburu orokorreko informatika-paketeak eta aplikazio espezifikoak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea.

    0222 Postu bakarreko sistema eragileak

    0226 Informatika-segurtasuna UC0958_2: Bezeroen oinarrizko softwarean eta aplikazio-softwarean administratzeko eta mantentzeko prozedurak gauzatzea.

    0225 Sare lokalak UC0220_2: Sare lokaleko elementuak ezarritako prozeduren arabera instalatzea, konfiguratzea eta egiaztatzea.

    0225 Sare lokalak

    0227 Sareko zerbitzuak UC0955_2: Sare lokalaren komunikazio-prozesuak monitorizatzea.

    0227 Sareko zerbitzuak UC0956_2: Sare pribatuen eta sare publikoen arteko konexio-prozesuak egitea.

    0226 Informatika-segurtasuna UC0959_2: Informatika-sistemetan azpisistema fisiko eta logikoen segurtasuna mantentzea.

    0221 Tresneria muntatzea eta mantentzea

    0226 Informatika-segurtasuna UC0957_2: Informatika-sistemetan azpisistema fisikoa mantentzea eta erregulatzea.

    0221 Tresneria muntatzea eta mantentzea UC0954_2: Mikroinformatika-ekipamendua konpontzea eta handitzea

    UC0953_2: Mikroinformatika-tresneria muntatzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.