Arautegia

Inprimatu

50/2009 DEKRETUA, otsailaren 24koa, Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuaren kudeaketaren zati bat «Neiker, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea» sozietate anonimo publikoari atxikitzen dion dekretua eta nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzuaren kudeaketa «Azti, AB» herri-sozietateari atxikitzen dion dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1365
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/24
  • Argitaratze-data: 2009/03/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Martxoaren 13ko 50/2001 Dekretuaren bidez (2001eko martxoaren 29ko EHAA, 62. zenbakia) eta uztailaren 22ko 177/1977 Dekretuaren bidez (1997ko abuztuaren 8ko EHAA, 150. zenbakia) Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuaren kudeaketaren zati bat «Neiker, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea» sozietate anonimo publikoari atxiki zitzaion eta nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzuaren kudeaketa «Azti, AB» herri-sozietateari. Xedapen bien 7. artikuluak zehazten du kudeaketa horiek zein kasutan itzuliko diren automatikoki Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailera eta zelango ondorioak izango dituzten.

Itzulketa automatikorako kasu bat Neiker ABk Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoaren izaera galtzea da eta horrek, alde batetik, sozietateari zerbitzu hori kudeatzeko emandako ondasun guztiak berreskuratzea ekarriko luke, betiere kontserbazio eta funtzionamendu egoera egokian; bestetik, itzultzen den zerbitzuan diharduten langileak, unean indarrean dauden lan-arauek ezartzen dituzten balditzetan, Administrazioari atxikitzea eta, azkenik, sozietateak eskuratutako ondasun eta eskubideen jabetza eta titulartasuna itzultzea, hau da, egungo Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak zerbitzurako beharrezkotzat jotzen dituenak, eta, azken kasu horretan, betiere, egin barik dauden amortizazioak ordaindu ostean.

Denbora iragan denez, Nekazaritzako Elikagaien arloko Ikerketa Zerbitzuaren eta Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuaren atxikipenak egin zirenetik inguruabarrak aldatu dira eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan ezarri eta Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak aldaketa bat ezartzen zuen sozietate publikoaren kontzeptuari dagokionez; eta azkenik, izaera publikoko fundazioen ezarpenak martxoaren 13ko 50/2001 Dekretuan eta uztailaren 22ko 177/1997 Dekretuan ezarritakoa berraztertu eta egokitu beharra dakar sozietatea publikoaren izaera galtzen duten zerbitzu horien itzulketari dagokionez. Guzti horrengatik proposatzen da aldakuntza hau, premia eta gorabehera berriei egokitzeko.

Beraz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak halaxe proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko otsailaren 24an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Mintegiko Landareen Zerbitzuaren kudeaketaren zati bat Neiker, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal erakundea sozietate anonimo publikoari atxikitzen dion martxoaren 13ko 50/2001 Dekretuaren 7. artikuluko 1. paragrafoko b) idatz-zatia aldatzen da, aurreratzean honela geratuko da idatzita:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propio eta zerbitzu teknikoaren izaera edo aurretik lizitatu barik zerbitzuaren ustiapena uzteko bide ematen dituzten baldintzetakoren bat galtzea, baldin eta izaera hori izan eta aipatutako baldintzak betetzen dituen beste erakunde bati aktibo eta pasibo guztia uzten bazaio. Beste erakunde bati aktibo eta pasibo osoa utziz gero, kudeaketaren hartzekodunak bere gain hartuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari begira, zerbitzuaren atxikipenaren eta atxikitako ondasunen gainean dekretu honek ezartzen dituen baldintzak eta betebeharrak.

  2. Mintegiko Landareen Zerbitzuaren kudeaketaren zati bat Neiker, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal erakundea sozietate anonimo publikoari atxikitzen dion martxoaren 13ko 50/2001 Dekretuaren 7. artikuluko 1. paragrafoari e) idatz-zati berri bat gehitzen zaio eta aurreratzean honela geratuko da idatzita:

    1. Jaurlaritza Kontseiluaren dekretua.

  1. Nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzuaren kudeaketa «Azti, AB» herri-sozietateari atxikitzen dion uztailaren 22ko 177/1997 Dekretuaren 7. artikuluko 1. paragrafoko b) idatz-zatia aldatzen da, aurreratzean honela geratuko da idatzita:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren baliabide propio eta zerbitzu teknikoaren izaera edo aurretik lizitatu barik zerbitzuaren ustiapena uzteko bide ematen dituzten baldintzetakoren bat galtzea, baldin eta izaera hori izan eta aipatutako baldintzak betetzen dituen beste erakunde bati aktibo eta pasibo guztia uzten bazaio. Beste erakunde bati aktibo eta pasibo osoa utziz gero, kudeaketaren hartzekodunak bere gain hartuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari begira, zerbitzuaren atxikipenaren eta atxikitako ondasunen gainean dekretu honek ezartzen dituen baldintzak eta betebeharrak.

  2. Nekazaritzako elikagaien arloko ikerketa zerbitzuaren kudeaketa «Azti, AB» herri-sozietateari atxikitzen dion uztailaren 22ko 177/1997 Dekretuaren 7. artikuluko 1. paragrafoari e) idatz-zati berri bat gehitzen zaio eta aurreratzean honela geratuko da idatzita:

    1. Jaurlaritza Kontseiluaren dekretua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko otsailaren 24an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO