Arautegia

Inprimatu

219/2007 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Haurren eta Nerabeen Behatokia sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 7205
  • Xedapen-zk.: 219
  • Xedapen-data: 2007/12/04
  • Argitaratze-data: 2007/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legea onartzeak aurrerapen funtsezkoa eta halabeharrezkoa ekarri dio EAEko ordenamendu juridikoari. Orain arteko hutsune juridikoa betetzen du, izan ere, jarduera printzipioak eta eskumen- eta erakunde-esparrua zehazten ditu. Bestalde, testu bakar batean biltzen ditu oinarrizko eskubide guztiak, hain zuzen ere, beste baliabide arauemaile batzuk, hala autonomikoak nola estatalak edo nazioartekoak, haur eta nerabeen alde aitortzen dituztenak. Azken urte hauetan haurraren irudiak izan duen bilakaeraren gain egindako erregulazioak jaso eta egokitu ditu lege horrek; eta halaxe dauka jasota zioen adierazpenean: "Haurrak, gaurgero, ez dira babestu beharreko izakiak bakarrik, eskubidedun bihurtu dira, eta babestua izatea da, hain zuzen ere, eskubideetako bat".

Ikuspegi horretatik, alegia, jarduera publikoek izan duten bilakaeraren eta jarduerok haur zein nerabeen beharrizan eta eskubideei egokitzearen ikuspegitik, beharrezkoa da baliabide eta tresna egokiak izatea haurtzaroa eta nerabezaroa ahalik ondoen ezagutzeko, garai hori ikertu eta aztertzeko eta sektore horretan diharduten administrazio publikoen eta gainerako entitate publikoen eta pribatuen jarduerei buruzko informazio zehatza gertatzeko; zertarako eta, ezagutza zientifikoa oinarri modura hartuta, Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen eragina izan duten eremuetan aplikatutako politiken diseinua hobetzeko, eta aplikatutako politiken benetako eraginaren ebaluazioa eta garatutako programen eraginkortasuna bideratzeko.

Legeak Haurren eta Nerabeen Behatokia sortzen du 100. artikuluan, zeinaren eginkizunak diren azterlana, ikerketa, dokumentazioa, aholkularitza eta ebaluazioa. Behatokiaren izaera, eginkizunak eta funtzionamendua dekretu honetan zehazten dira.

Ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko abenduaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Haurren eta Nerabeen Behatokia sortzea eta horren antolaketa- eta funtzionamendu-erregimena arautzea da dekretu honen helburua.

Haurren eta Nerabeen Behatokia azterketa-, lankidetza- eta aholkularitza-organoa da. Gizarte gaietan eskumenak dituen Sailari atxikitzen zaio gizarte ongizateko arloan eskumena duen Zuzendaritzaren bidez.

  1. – Haurren eta Nerabeen Behatokiaren helburua, Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legea aplikatuz, honakoa da: haurren eta nerabeen errealitatea eta aplikatzen diren politiken eragina etengabe aztertzea.

  2. – Haurren eta Nerabeen Behatokiak, helburu hori lortze aldera, honako eginkizun hauek beteko ditu:

    1. Haurren eta nerabeen bizi-baldintzak eta beharrizanak aztertzea eta egoera hori hobetzeko jarduerak eta programak proposatzea administrazio eskumendunei.

    2. Haurtzaroa eta nerabezaroa atenditzeko arloan Administrazioak dituen jarduerak ebaluatzea.

    3. Hala eskatzen duten administrazio publikoei aholkuak ematea arriskuan edo babesik gabe dauden adingabekoak babesteko eta zigor-adinik ez duten pertsonak atenditzeko.

    4. Administrazio eskumendunei informazioa ematea ordenamendu juridikoa haurren eta nerabeen beharrizanei egokitzeko, eta araudi berriak edo indarrean daudenak aldatzeko proposatzea.

    5. Gizarte Ongizateko EAEko Kontseiluko Haurrak eta Nerabeak Zaintzako Batzorde Sektorial Iraunkorra aldizka informatzea, nola eta, Behatokiaren ekimenez gertatutako txosten eta azterlanak bidaliz; eta Batzordeari aholkuak ematea hala eskatzen duenean, betiere Behatokiak garatutako jardueren gaineko txostena taxutuz urtero. Haurrak eta Nerabeak Zaintzako Batzorde Sektorial Iraunkorrak Behatokiaren urteko programa zehazten parte hartuko du.

    6. Gizarte Zerbitzuei buruzko EAEko Informazio Sistemarekin batera egingo du lan, batik bat gomendioak aurkeztuz, haurrak eta nerabeak atenditzerakoan eta babesterakoan zerbitzuek erabilitako informazio-adierazleak eta –sistemak hobetzeko proposamenak eginez eta datuak biltzerakoan irizpideak bateratuz.

    7. Dokumentazio zientifikoa zabaltzeko jarduerak (azterlanak, inkestak, ikerlanak eta argitalpenak) bultzatzea eta komunikabideetan haurtzaroaz eta nerabezaroaz ematen duten informazioaren tratamendua hobetzea.

    8. Antzeko izaera duten beste organo batzuekin parte hartzea eta harremanak izatea eta profesionalen eta adituen arteko elkarlana sustatzea, arlo horretako elkartrukeak, ikerketak eta lanak bideratze aldera.

    9. Adskripzio Saileko titularrak bere esku utz ditzan gainerako zereginak gauzatzea.

Behatokiak isilpean zaindu beharko ditu haurrak eta nerabeak atenditu eta babestearen arloan izandako gorabeherak. Behar diren neurriak hartuko ditu, intimitaterako eskubidea aplikatuz, eskuetan duen informazioaren edo informazioa jasotzen duten fitxategi eta erregistroen tratamendu konfidentziala bermatzeko, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan araututako moduan.

  1. – Haurren eta Nerabeen Behatokiaren funtzionamendua iraunkorra da. Bere egoitza gizarte zerbitzuen arloa duen Sailean izango du, zeinari atxikita egongo baita.

  2. – Haurren eta Nerabeen Behatokiaren funtzionamenduarentzako jarraibide zehatzak gizarte ongizatearen arloan eskumena duen zuzendariak emango ditu.

  3. – Adituen lankidetza eska dezake Behatokiak, zeintzuk, aztergaien arabera, bidezkotzat jotzen baititu Behatokiak bidezko txosten teknikoak gertatzeko. Haurren eta nerabeen atentzioarekin lotutako entitate pribatuen lankidetza ere eskatu ahal izango du. Organo eskumendunek egokitzat jotzen dituzten lankidetza-hitzarmenak edo –baliabideak gauzatzea sustatuko du Behatokiak.

  1. – Aurrekontu izendapen zehatzen bidez finantzatuko da Haurren eta Nerabeen Behatokia, zeintzuk gizarte ongizateko arloan eskumena duen Sailburuordetzari dagozkion izendapenetan txertatuko diren, EAEko aurrekontu orokorren barruan.

  2. – Desplazamenduko kalte-ordainak kobratzeko, zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan izaera orokorrez jasotako zenbatekoak hartuko dira kontuan.

Haurren eta Nerabeen Behatokia osatze aldera, aldez aurretik bere antolamendua zehaztu eta lanpostuen zerrenda aldatuko da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko abenduaren 4an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.