Arautegia

Inprimatu

166/1999 DEKRETUA, martxoaren 16koa, farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 73
  • Hurrenkera-zk.: 1718
  • Xedapen-zk.: 166
  • Xedapen-data: 1999/03/16
  • Argitaratze-data: 1999/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ogasun eta Ekonomνa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa
  • 1999/04

    Osasun Saila

    166/1999 DEKRETUA, martxoaren 16koa, farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duena. Jatorrizko Testua:

  • 2004/02

    Osasun Saila

    23/2004 DEKRETUA, otsailaren 3koa, farmazia-bulegoak eskuz aldatzeko prozedura ezartzen duen Dekretua aldatzeko dena. Aldatutakoa

+ -

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legeak, bere III. atalburuaren 4. sekzioan, farmazien eskualdatzea arautzen du.

Kostubidezko eskualdatzeak gauzatzeko bertan ezartzen den eredua berritzailea izan zen lege aldetik; izan ere, ordurarteko ohiko sistema, hau da, botikari saltzaileak prezioa ezarri eta erosleak ordaindu, besterik gabe, indarrik gabe geratu zen.

Eredu berri horrek farmazietan ematen den atentzio farmazeutikoaren kalitatea zaindu nahi du. Eta, ildo horretatik, kostubidezko aldaketa egin behar denerako, besteak beste, baldintza hau ezartzen du: saltzaileak jarritako prezioa ordaintzeko eta beste baldintzak betetzeko gertu dauden botikarien artean merezimendu-lehiaketa egin behar dela. Hartara, farmazia baten jabetza eta titularitatea lortzeko, gaitasun ekonomikoa ez da izango irizpide bakarra.

Bistan denez, botikari eskualdatzaileak finkatuko ditu eskualdaketarako prezioa eta beste baldintzak. Hala ere, Administrazio Sanitarioak aukeratuko du botikaririk egokiena, dekretu honetan finkatutako jardunbide eta merezimenduen arabera.

Aipaturiko Legea garatzeko, urtarrilaren 17ko 29/1995 Dekretua eman zen. Bertan, nagusiki, kostubidezko eskualdaketak egiteko jardunbidea arautzen da —hori baita botikak eskualdatzeko jardunbide-mota usuena—; baina horretaz gainera bestelako jardundibe xumeagoak ere jasotzen dira, merezimendu-lehiaketa bidezko eskualdaketen aldean salbuespentzat har daitezkeenak, esaterako doako eskualdaketak edo titularraren ahaideei egindakoak. Ordutik hona izandako esperentziaren argitan, komenigarri dirudi jardunbide horiek aldatzea, batik bat arrazoi hauengatik:

  1. Aipatutako 29/1995 Dekretuak ezartzen duen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko iragarpen bikoitzaren sistemak eskualdaketa luzatu besterik ez du ekarrik; ez du ezertan lagundu eskualdatzailearen interesak hobetzen, ezta botikari egokiena zein den aukeratzen ere.

  2. 29/1995 Dekretuan ezarritakoari jarraiki eskualdaketaren prezioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ez da nahitaez 11/1994 Legeak xedatzen duen betebeharra. Informazio horren berri eskualdaketan interesaturik dauden profesionalei ez besteri dagokie.

  3. Farmaziako titularra hiltzeagatik egiten diren eskualdaketek tratamendu osoagoa behar dute.

    Ondorioz, botikarien elkargo ofizialei, botikarien enpresa-elkarteei eta Botikari Erregenteen, Ondokoen, Ordezkoen eta Jardungabeen Elkarteari entzunda, Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko martxoaren 16ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– 1.– Farmaziak eskualdatu ahal izateko, gutxienez 3 urte igaro beharko dira behin farmazia hori sortu edo azkenengo eskualdaketa egin eta gero, farmazia jardunean jartzeko beharrezkoa den baimena lortzen denetik aurrera. Salbuespena izango da, hala ere, farmaziako botikari titularra hil, jubilatu edo gaitasun-gabetzen bada edo epaileak haren ausentzia adierazten badu.

  2. – Jabekidetzaren kasuan, kide baten partizipazio banaezina hirugarren bati eskualdatzeak ez du eraginik sortuko gainerako kideek euren partizipazioa eskualdatzeko duten eskubidean; alegia, nahi duten eran gauzatu ahalko dute eskubide hori, aurreko lerroaldean aurreikusitako epeari jaramonik egin gabe.

  1. atala.– 1.– Farmaziako botikari titular eta jabe denak Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 17.3 atalean adierazitako pertsonei barik, beste bati farmazia osoa edo zati banaezin bat kostubidez eskualdatu nahi badio, eskualdatzeko baimena eskatu beharko dio Administrazio Sanitarioari.

  1. – Eskabidean honako zehaztasunak eman beharko dira:

    1. Farmaziako ehuneko zenbat eskualdatzen den.

    2. Eskualdaketaren prezioa, lokalik sartu gabe.

    3. Lokalaren prezioa, eskualdatzen bada, edo zelako baldintzetan erabili ahal izango den. Lokalari dagokionez, hartzen duen eremua eta bertako banaketa adierazi beharko dira.

    4. Langileak eta guzti eskualdatzen bada farmazia hori, langile kopurua, horien maila, antzinatasuna eta ordainsariak.

    5. Eragiketa horretan izakinak ere eskualdatuko diren edo ez adierazi behar da. Baiezko kasuan, farmaziaren benetako eskualdaketa burutzen den egunean egingo da diru balorazioa.

    6. Bermeak eta ordaintzeko modua.

  2. – Eskabidearekin batera, informazio hau ere eman beharko da:

    1. Azken bi urteetan deklaratutako salmenten egiaztagiriak.

    2. Farmaziari inolako botikinik edo medikamentu-gordailurik esleitu zaion edo ez.

    3. Farmaziak analisi klinikoetako, optikako edo ortopediako inolako atalik baimendurik duen edo ez.

    4. Behar izanez gero, erosteko proposamena egiteko nahitaez jakin behar diren farmaziaren inguruko beste baldintza guztiak.

  3. – Halaber, farmazia eskualdatzeko baimenaren eskabidearekin batera, dagokion tasa ordaindu izana egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

  1. atala.– 1.– Farmazia bat oso-osorik eskualdatzen den kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako 11/1994 Legearen 17.2 atalean aipatzen den iragarpena argitaratu aurretik, Administrazio Sanitarioak osasun-eremu berean kokatutako beste botikarien esku jarriko du egindako eskualdaketa-proposamena, baldin eta eremu horretako biztanle kopurua farmazia bakoitzeko 2.500 biztanleko tartera heltzen ez bada. Horrela, egoki baderitzote, farmazia amortizatzeko eskabidea aurkeztu ahalko dute, eskualdaketaren prezioaren eta gainerako baldintzen arabera.

  1. – Amortizaziorako eskabidea 15 eguneko epean egin beharko da, eta eskatzaileak osasun-eremuko botikari guztiak, baten batzuk edo bat bakarrik izan daitezke. Eskabidearekin batera, honakoak aurkeztu beharko dira:

    1. Eskualdatzearen baldintzak onartzen dituztela egiaztatzen duen agiria; lokalari buruzkoak, ordea, ez dira hor sartzen, horien gainean ez dutelako eskubiderik bereganatzen.

    2. Prezioaren ordainketa bermatzeko abala.

    3. Dagozkion tasak ordaindu direla egiaztatzeko ziurtagiria.

  2. – Eskualdaketa egiteko baimena eman eta gero 2 hilabeteko epea izango du botikariak, Administrazio Sanitarioaren aurrean eskualdaketako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko. Horren ostean, behin kreditazioa jaso eta gero, farmazia ofizioz ixteko erabakia emango du Administrazio Sanitarioak.

  3. – Ixteko baimenaren ziurtagiria jasotzen duen egunaren biharamunean itxiko du jendearentzat farmazia botikari amortizatzaileak, baimen-erabakian bestelakorik xedatzen ez bada behintzat.

  4. – Amortizazioaren ondorioz farmaziako medikamentu eta sendagaien jabetza eskuratzen duen botikariak horiek gordetzeko, itzultzeko edo suntsitzeko neurriak hartu beharko ditu.

  5. – Farmazia amortizatu eta betikoz itxi ostean, osasun-eremu horretan farmazia berririk jartzeko, 11/1994 Legearen 12. ataletik 16.era bitartean farmazia berriak jartzeaz eta farmaziak eskualdatzeaz xedatutakoari eutsiko zaio.

  1. atala.– 1.– Amortizazio-eskabiderik egiten ez bada, Osasun Sailak farmazia eskualdatzeko proposamenari buruzko iragarpena argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

  1. – Iragarpenak honako informazioa jasoko du:

    1. Eskualdatu nahi den farmazia hori zein farmazia eremutan kokatuta dagoen.

    2. Interesaturik dauden botikariek zein tokitan lor dezaketen eskualdatu nahi den farmaziaren inguruko informazioa (prezioa eta eskualdaketaren gainerako datuak).

    3. Interesaturik dauden botikariek zein epe duten, eskualdaketaren baldintzak onartuta, farmazia eskuratzeko eskabidea egiteko.

    4. Dagokion tasaren zenbatekoa.

      1. atala.– 1.– Idatziz eskatuta eta behar bezala kreditatuta egonez gero, eskualdatu nahi den farmaziari buruzko jardunbideko datuen berri emango die botikariei Osasun Sailak.

      1. – Eskabide hori aurkezteaz ez da etengo eskaintza onartzeko hurrengo atalean ezarritako 2 hilabeteko epea.

      1. atala.– Iragarpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 2 hilabeteko epean, farmazia eskuratzeko eskabidea aurkeztu ahalko dute hura erosteko interesa duten botikariek. Horretarako, atentzio farmazeutikoaren alorrean 3 urteko lanbidea egiaztatu beharko dute. Eskabidearekin batera, honako agiriak azaldu beharko dira:

        1. Farmaziako lizentziatu titulua.

        2. Atentzio farmazeutikoaren alorrean 3 urteko lanbidea egiaztatzeko agiria.

        3. Farmazia eskualdatzeko baldintzen onarpena.

        4. Merezimenduak kreditatzeko beharrezko deritzon dokumentazioa.

        5. Dagokion tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

      2. atala.– 1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gero merezimenduen balorazioa egingo da, dekretu honetako eranskinean ezarritako baremoaren arabera. Balorazioaren emaitza parte-hartzaile guztiei jainaraziko zaie, 10 eguneko epean egoki ikusten dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

      1. – Baremorako aurkeztutako merezimendu guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dira.

      2. – Merezimenduak baloratu ahal izateko, jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak baino ez dira aintzat hartuko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta organismo autonomoen eremuan agirien kopiak eta ziurtagiriak emateari eta sinadurak legeztatzeari buruzko ekainaren 18ko 149/1996 Dekretuaren 5. atalean ezarritakoai atxikita.

      3. – Farmazia erosteko eskabide bat baino ez dagoenean ez da merezimenduen baloraziorik egin beharrik izango.

      1. atala.– 1.– Erreklamaziorik badago, horiei ebazpena eman eta gero, Osasun Antolamenduko zuzendariak hautagaien zerrenda lehentasunen arabera xedatuko du, eta puntu gehien dituenaren aldeko eskualdaketa-baimena emango du.

      1. – Baina baimen hori eman aurretik, nahitaezkoa izango da botikari esleipendunak jardunean jartzeko baimena eskuratu izana.

      2. – Eskualdatzeko baimenaren berri lehiaketako parte-hartzaile guztiei eta farmazia eskualdatzen duen botikariari jakinaraziko zaie, eta, halakorik badago, baita farmaziako titularkide eta jabekideari ere.

      1. atala.– Kostubidez egiten den farmaziako zati banaezin baten inter vivos eskualdaketaren araubidea sekzio honetan farmazia osoentzat aurreikusitako bera izango da; ez da, beraz, farmaziako beste titularkideen aldeko amortizazio-eskubidea jasoko.

      2. atala.– 1.– Eskualdaketarako baimena eman eta gero, 2 hilabeteko epea izango du esleipendunak farmazia jardunean jartzeko baimena eskatzeko. Eskabidearekin batera honako hauek aurkeztu beharko ditu:

        1. Eskualdaketarako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak.

        2. Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 40. atalean aipatutako bateraezintasun kasuren batean ere sartuta ez dagoela adierazteko zinpeko deklarazioa.

          1. – Eskualdatzaileak eta eskualdatzeko baimenaren esleipendunak biok batera egiten badute eskaera, 8 hilabete arte luzatu ahalko da aurreko lerroaldean adierazitako epea.

            Eskabide hori egiteko epea 10 egunekoa izango da, esleipendunari eskualdatzeko baimena jakinarazten zaion egunaren biharamunetik kontatzen hasita; eta Osasun Antolamenduko zuzendariak emango dio ebazpena.

          2. – Eskualdaketarako baimena hautagai baten alde eman eta gero, beste eskatzaile guztiek bi aukera izango dituzte: edo eskualdatzeko baimena eskatzeko espedientean parte hartzen jarraitzeko eskubideari uko egitea edo, bestela, espediente horretan jarraitzea, agian ez hasieran proposatutako botikariak, ez bere hurrengoek, farmazian jarduteko baimenik lortuko ez dutelako.

            Zerrendan aurretik dagoen hautagaiari farmazian jarduteko baimena lortzeko epea amaitu zaiola Administrazioak jakinarazten duenetik hurrengo 10 egunak bete arte egin dakioke uko eskubide horri. Baina horrek ez du sortuko dekretu honetako 12. atalean jasotako ondoriorik.

          3. – Atal honetako 1. idazatian aipatzen den epea bukatzen denean, eta botikari esleipendunari berari egotz dakizkiokeen arrazoiak medio, farmazia jardunean jartzeko baimenik eskatu ez badu, farmazia eskualdatzeko baimenari jarritako baldintza hori, beste 3 hilabeteko epea igaro ondoren, bete gabe geldituko dela jakinaraziko zaio. Ondorioz, baimenak ez du indarrik izango.

      3. atala.– 1.– Aurreko atalean aipatutako epea amaitzen denean, eta botikari esleipendunari berari egotz dakizkiokeen arrazoiak medio, farmazia jardunean jartzeko baimenik eskatu ez badu, Osasun Antolamenduko zuzendariak bertan behera utziko du, indarrik gabe, behin-behingoz emandako eskualdaketarako baimena.

      1. – Osasun Antolamenduko zuzendariaren erabaki bidez merezimeduen balorazioan puntu gehien dituen hurrengo hautagaiari emango zaio eskualdaketarako baimena, baldin eta 10 eguneko epean jardunbidean parte hartzeari uko egiten ez badio.

      2. – Beste lehiakiderik ez badago, Osasun Antolamenduko zuzendariak prozedura artxibatzea erabakiko du.

      1. atala.– Jardunean jartzeko baimena eskatzen ez duen botikariari ez zaizkio 3 urtetan merezimenduak kontuan hartuko beste inongo eskualdatze-prozeduratan. Hiru urteko epe hori dekretu honetako 10. atalean adierazitako epeak amaitutakoan hasiko da.

      2. atala.– 1.– Eskualdaketaren eskaintza loteslea izango da, eskualdaketarako baldintzen baliozko onarpena aurkezten den unetik bertatik aurrera.

      1. – Botikariak aurkeztutako eskaintza inork onartu baino lehenago, asmoz aldatu eta hasiera batean farmazia eskualdatu nahi duen botikariak berak atzera egiten badu, hortxe amaituko da prozedura.

      2. – Eskualdatzeko eskaintza balio osoz onartu ondoren, farmazia eskualdatu nahi duen botikariak eskualdaketarako espedientearekin jarraitzeko asmoan atzera egiteak prozeduraren amaiera ekarriko du bakar-bakarrik eskaintza onartzen dutenek prozedurak jarraitzea eskatzen ez badute Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 91.2 atalean ezarritakoari eutsiz. Aitzitik, prozedurak jarrai dezan eskatzen badute, eskaera hori egin dutenekin bakarrik jarraituko da, gainerakoek atzera egin dutela joko baita.

      3. – Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta eskaintzarik jaso ez bada, prozedura artxibatu egingo da, besterik gabe; handik hara, jabeak beste prozedura bati ekin diezaioke, eta horretarako baldintza berriak ezarri, dekretu honetako 2.1 atalean xedatutakoaren arabera.

      1. atala.– 30/1992 Legearen 43.2c) atalean xedatutakoaren ildotik, jardunean jartzeko baimenak eman egin direla ulertuko da, baldin eta, eskatutako agiriak aurkezten direnetik 3 hilabete igaro eta gero, Osasun Saileko organo eskudunak kasu horretan dagokion erabakirik ematen ez badu.

  1. atala.– Farmaziako botikari titular eta jabe denak Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 17.3 atalean adierazitako pertsonei barik, beste bati farmazia osoa edo zati banaezin bat doan eskualdatu nahi badio, eskualdatzeko baimena eskatu beharko dio Administrazio Sanitarioari.

    Eskabidean farmazia bereganatu nahi duen botikariaren izenpea ere agertuko da. Horrekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Jabe berriaren farmaziako lizentziatu titulua.

    2. Farmaziako ehuneko zenbat eskualdatzen den.

    3. Dagozkion tasak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

  2. atala.– 1.– Eskualdaketarako baimena eman aurretik, nahitaezkoa izango da jardunean jartzeko baimena eskuratu izana.

  1. – Jardunean jartzeko baimena 2 hilabeteko epean eskatu beharko du botikari eskuratzaileak, salbu eta zati banaezin bat eskualdatzen den kasuetan, horietan botikari bien izenpeak beharko baitira.

    Jardunean jartzeko baimenarekin batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

    1. Eskuratzailea farmaziako jabea edo jabekidea dela egiaztatzeko agiria.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 40. atalean aipatutako bateraezintasun kasuren batean ere sartuta ez dagoela adierazteko zinpeko deklarazioa.

  2. – Aurreko atalean aipatutako epea amaitzen denean, eta interesatuei berei egotz dakizkiekeen arrazoiak medio, farmazia jardunean jartzeko baimenik eskatu ez bada, jakinaraziko da ezen, hiru hilabeteren buruan, eskualdaketarako baimena emateko baldintza ez dela bete ulertuko dela eta, ondorioz, baimena bertan behera geldituko dela eta ondorio administratiboetarako farmaziako titularra eta jabea botikari eskualdatzailea izango dela.

  1. atala.– Aurreko atalean aipatutako epeak amaitzen direnean, eta botikari interesatuei berei egotz dakizkiekeen arrazoiak medio, farmazia jardunean jartzeko baimenik eskatu ez bada, Osasun Saileko organo eskudunak erabaki bidez bertan behera utziko du, indarrik gabe, behin-behingoz emandako eskualdaketarako baimena, eta prozedura artxibatu egingo da.

  2. atala.– Jardunean jartzeko baimenak eman egin direla ulertuko da, baldin eta, eskatutako agiriak aurkezten direnetik 3 hilabete igaro eta gero, Osasun Saileko organo eskudunak kasu horretan dagokion erabakirik ematen ez badu.

    III. SEKZIOA

  1. atala.– 1.– Farmaziako botikari titular eta jabe denak seme-alabei, gurasoei, bilobei, neba-arrebei edo ezkontideari farmazia bat kostubidez eskualdatu nahi badie, eskualdatzeko baimena eskatu beharko du.

    Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Ahaidetasunaren egiaztagiria.

    2. Eskualdaketa gauzatzeko baldintzak, dekretu honetako 2.2 atalaren b), d), e) eta f) idazatietan xedatutakoari jarraiki.

    3. Farmazia bereganatuko duen ahaidea botikaria dela egiaztatzeko agiria.

    4. Eskuratzaileak eskualdaketako baldintzak onartzen dituela egiaztatzeko agiria.

    5. Dagokion tasa ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

      1. – Administrazio Sanitarioak osasun-eremu berean kokatutako beste botikarien esku jarriko du egindako eskualdaketa-proposamena, baldin eta eremu horretako biztanle kopurua farmazia bakoitzeko 2.500 biztanleko tartera heltzen ez bada. Horrela, egoki baderitzote, farmazia amortizatzeko eskabidea aurkeztu ahalko dute, eskualdaketaren prezioaren eta gainerako baldintzen arabera.

      2. – Amortizazioa bidezkoa bada, prozedura dekretu honetako 3. atalean xedatutakoari jarraituz bideratuko da.

  2. atala.– 1.– Amortizazioa bidezkoa ez bada, edo eskabiderik aurkezten ez bada, proposatutako ahaideari emango dio Administrazioak eskualdaketarako baimena.

  1. – Eskualdaketarako baimena eman aurretik, nahitaezkoa izango da jardunean jartzeko baimena eskuratu izana.

  2. – Jardunean jartzeko baimena 2 hilabeteko epean eskatu beharko du botikari eskuratzaileak, eta eskabidearekin batera honako agiriak aurkeztu beharko dira:

    1. Farmaziako jabea dela egiaztatzen duen agiria.

  3. – Aurreko puntuan aipatutako epeak amaitzen direnean, eta interesatuari berari egotz dakizkikeen arrazoiak medio, farmazia jardunean jartzeko baimenik eskatu ez bada, jakinaraziko da ezen, hiru hilabeteren buruan, eskualdaketarako baimena emateko baldintza ez dela bete ulertuko dela eta, ondorioz, baimena bertan behera geldituko dela eta ondorio administratiboetarako farmaziako titularra eta jabea botikari eskualdatzailea izango dela.

  1. atala.– Aurreko ataleko 4. idazatian aipatutako 3 hilabetea amaitutakoan, eta botikari interesatuei berei egotz dakizkiekeen arrazoiak medio, farmazia jardunean jartzeko baimenik eskatu ez bada, Osasun Saileko organo eskudunak erabaki bidez bertan behera utziko du, indarrik gabe, behin-behingoz emandako eskualdaketarako baimena, eta prozedura artxibatu egingo da.

  2. atala.– Jardunean jartzeko baimenak eman egin direla ulertuko da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 43. atalean jasotakoaren arabera, baldin eta, eskatutako agiriak aurkezten direnetik 3 hilabete igaro eta gero, Osasun Saileko organo eskudunak kasu horretan dagokion erabakirik ematen ez badu.

  3. atala.– 1.– Farmaziako botikari titular eta jabe denak seme-alabei, gurasoei, bilobei, neba-arrebei edo ezkontideari farmaziakozati banaezin bat kostubidez eskualdatu nahi badie, eskualdatzeko baimena eskatu beharko du. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    3. Eskuratzaileak eskualdaketako baldintzak onartzen dituela egiaztatzeko agiria.

    4. Eskuratzailearen farmaziako lizentziatu titulua.

      Eskabidean botikari bien izenpeak jasoko dira.

      1. – Kostubidez egiten den farmaziako zati banaezin baten inter vivos eskualdaketan ez da farmaziako beste titularren aldeko amortizazio-eskubidea jasoko.

      2. – Aurreko idazatian aipatzen den eskabideari erantzunez Administrazio Sanitarioak eskualdaketarako baimena eman aurretik, nahitaezkoa izango da jardunean jartzeko baimena eskuratu izana; eta hori bideratzeko 20. atalaren 3. eta 4. idazatietan eta hurrengoetan xedatutakoa hartuko da aintzat.

  4. atala.– 1.– Farmaziako botikari titular eta jabe denak seme-alabei, gurasoei, bilobei, neba-arrebei edo ezkontideari egindako farmazia osoaren edo zati banaezin baten doako eskualdaketan ez da farmaziako beste titularren aldeko amortizazio-eskubidea jasoko.

  1. – Farmaziako botikari titular eta jabe denak seme-alabei, gurasoei, bilobei, neba-arrebei edo ezkontideari farmazia osoa edo zati bat doan eskualdatu nahi badio, eskualdatzeko baimena eskatu beharko du. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Ahaidetasunaren egiaztagiria.

    2. Farmaziako zati bat eskualdatu nahi bada, horren zehaztapena.

    5. Dagozkion tasak ordaindu direla egiaztatzeko ziurtagiria.

      Eskabidean botikari bien izenpeak agertu beharko dira.

  1. atala.– 1.– Farmazia bateko botikari titularra hiltzen denean, oinordekoek farmazia hori behin betiko itxi edo eskualdatzeko duten asmoa adierazi beharko diote Administrazio Sanitarioari 10 eguneko epean. Hori jakinaraztearekin batera, erregentea izendatzeko baimenaren eskabidea aurkeztuko da.

  1. – Eskualdatzeko aukera egiten bada, botikari titularra hil eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 18 hilabeteko epean aurkeztu beharko da eskabidea, Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 19.2 atalean xedatutakoaren arabera. Baina betebehar hori indarrik gabe geldituko da baldin, atalburu honetako II. sekzioan xedatutakoaren babesean, 9 hilabeteko epean jardunean jarraitzeko baimena eskatu bada.

  1. atala.– 1.– Titularra hiltzen denean, haren heriotza eguna baino lehenagotik botikari den oinordekoari esleitzen bazaio farmaziaren jabetza —bai testamentu-xedapen bidez zein jaraunspena banatzean egokitu zaiolako—, heriotzaren biharamunetik 18 hilabeteko epean eskatu beharko du eskualdaketarako baimena, beti ere 25. atalean adierazitako jakinarazpena egin badute oinordekoek.

  1. – Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Farmaziako lizentziatu titulua.

    2. Farmaziako jabea dela egiaztatzen duen agiria.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 40. atalean aipatutako bateraezintasun kasuren batean ere sartuta ez dagoela adierazteko zinpeko deklarazioa.

    4. Dagokion tasa ordaindu direla egiaztatzeko ziurtagiria.

      1. atala.– Herri Administazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 43. atalean xedatutakoaren ildotik, jardunean jartzeko baimenak eman egin direla ulertuko da, baldin eta, eskatutako agiriak aurkezten direnetik 3 hilabete igaro eta gero, Osasun Saileko organo eskudunak kasu horretan dagokion erabakirik ematen ez badu.

  1. atala.– 1.– Titularra hiltzen denean, haren ezkontideren bat edo seme-alabaren bat, oinordeko izanik, farmazia fakultateren batean matrikulatuta badago eta ikasketak bukatutakoan hildako ahaidearen farmazian lanbidez jarduteko asmoa adierazten badu, Administrazio Sanitarioak farmazia horrek jardunean jarraitzeko baimena eman ahalko du, beti ere oinordekoek farmazia 10 eguneko epean, titularra hiltzen den egunaren biharamunetik kontatuta, eskualdatzeko asmoa jainarazten badute.

  1. – Hildako botikariaren oinordeko guztiek izenpetu beharko dute farmazia onuradun baten edo batzuen alde jardunean jarraitzeko baimenaren eskabidea; eta eskabidea egiteko epea 9 hilabetekoa izango da, titularra hiltzen denetik kontatzen hasita.

  2. – Farmaziak jardunean jarraitzeko baimenaren iraupena 6 urtekoa izango da titularra hiltzen denetik aurrera kontatuta, onuraduna egiten ari den ikasturtea oinarritzat harturik.

  1. atala.– 1.– Farmaziak jardunean jarraitzeko baimenaren epea amaitutakoan, onuradunak jada eskuratua beharko du izan farmaziako lizentziatu titulua eta farmaziaren jabetza egiaztatzeko modua.

  1. – Ikasketak bukatzeko eman zaion epea 18 hilabetetik beherakoa bada, onuradunak epe hori izango du farmaziaren jabetza eskuratzeko.

  2. – Behin farmaziako lizentziatu titulua eta farmaziaren jabetza eskuratu ondoren, onuradunak 3 hilabeteko epea izango du farmazia bere alde eskualdatzeko baimena eskatzeko.

  1. atala.– 1.– Farmaziak jardunean jarraitzeko baimenaren epea amaitu, eta onuradunak ez badu eskuratu farmaziako lizentziatu titulua edo farmaziaren jabetza, oinordekoek 3 hilabeteko epea izango dute farmazia kostubidez eskualdatu edo itxi nahi dutela Administrazio Sanitarioari jakinarazteko. Emandako baimena bukatzen den egunaren biharamunean hasiko da kontatzen epe hori.

  1. – Eskualdatzeko aukera egiten bada, prozedura dekretu honetako II. atalburuan xedatutakoaren arabera bideratuko da.

  1. atala.– Oinordekoek farmazia eskualdatu nahi badute, kostubidez egin beharko dute eta dekretu honetako II. atalburuan xedatutakoari jarraituaz.

  2. atala.– 1.– Farmazia bateko titularkidea hiltzen denean, oinordekoek hildakoaren zati banaezina oinordeko ez den hirugarren bati eskualdatu nahi badiote, hildakoaren jabekidea den botikari titularkideak eskubidea izango du legezko atzera-eskuratzea gauzatzeko hildako botikariaren jabetzako zatiaren gainean.

  1. – Prozedura dekretu honetako II. atalburuan xedatutakoari jarraituaz bideratuko da. Baina legezko atzera-eskuratzea gauzatzeko aukera dagoenetan, Administrazio Sanitarioak prezioa eta eskualdaketaren inguruko datuak eskubide hori baliatzeko titularren eskura jarriko ditu, eskualdaketaren iragarpena EHAAn argitaratu aitzin, titularen horiek egoki ikusten badute eskubideaz balia ahal izan daitezen.

    Atzera-eskuratzeko eskubidea erabiliz egiten den eskabidea 9 eguneko epean egin beharko da, aurreko lerroaldean adierazitako jakinarazpena jasotzen denetik kontatuta. Eskabidearekin batera honako agiriak aurkeztu beharko dira:

    1. Eskualdaketako baldintzak onartzen direla egiaztatzeko agiria.

    2. Dagokion tasa ordaindu direla egiaztatzeko ziurtagiria.

      Aurreko lerroaldean aurreikusitako epea amaitu, eta eskabide-agiririk aurkeztu ez bada, atzera-eskuratzeko eskubideari uko egin zaiola ulertuko da, eta, beraz, prozedura dekretu honetako II. atalburuan xedatutakoaren arabera bideratuko da.

  1. atala.– 1.– Erretiroa, ezintasun osoa, ezintasun erabatekoa eta baliaezintasun handia gertatzen direnean, baita ezgaitasuna edo botikari titularraren absentzia deklarazio judiziala daudenean ere, farmazia eskualdatzeko prozedura edo ixtekoa hasteko epeak 11/1994 Legearen 18. atalean ezarritakoak izango dira.

  1. – Eskualdatzeko aukera egiten bada, prozedura dekretu honetan xedatutakoaren arabera bideratuko da.

    Farmazia ixteko aukera egiten bada, farmazia-bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta jardunean jartzea arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuko V. atalaburuan xedatutakoaren arabera bideratuko da prozedura.

    ALDI BATERAKO XEDAPENA

    Dekretu hau indarrean jarri aurretik egindako eskualdaketarako baimen-eskabideak botikak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen urtarrilaren 17ko 29/1995 Dekretuaren arabera bideratuko dira.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Indargabetu egiten da botikak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen urtarrilaren 17ko 29/1995 Dekretua.

  1. – Lanbide-jardun bateragarriak egiaztatu behar badira, aldi berean egindakoetarik puntuazio altuena ematen duena baino ez da kontuan hartuko.

  2. – Botikari batek baino gehiagok jabekidetzan eta titularkidetzan farmazia bat eskuratzeko eskabidea egiten dutenean, denei eskatuko zaie atentzio farmazeutikoaren alorrean 3 urteko lanbidea egiaztatzeko betebeharra, eta merezimenduen balorazioa jabetza bakarreko kasuan bezala egingo da.

  3. – Lanaldi partzialeko jardunak lanaldi osoarekiko ordezten duten ehuneko zatian zenbatuko dira.

  4. – Kostubidez egiten den farmaziako zati banaezin baten inter vivos eskualdaketan, eskualdatzen den zatia eskuratu nahi duen jabekideak honako biderketa egingo du: farmazia horretako titularkide gisa lanbide-esperientziagatik dituen merezimenduen puntuazioa bider farmaziako jabetzan duen parte hartzea adierazten duen koefizientea.

    (Esate baterako: farmazia bateko %66,66 eskualdatzen bada eta eskuratu nahi duen titularkideak beste %33,33 badauka, honako eragiketa egingo du: farmaziako titularkide gisa lanbide-esperientziagatik dituen merezimenduen puntuazioa bider 1,33.

    Farmazia bateko %50 eskualdatzen bada eta eskuratu nahi duen titularkideak beste %50a badauka, honako eragiketa egingo du: farmaziako titularkide gisa lanbide-esperientziagatik dituen merezimenduen puntuazioa bider 1,5).

  5. – Eskatzailea, eskualdaketarako eskabidea egiten den garaian, eskualdatzen den farmazia ez beste bateko titularra edo titularkidea bada, edota aurreko hamabi hilabeteetan izan bada eta doan eskualdatu badu, ez zaio onartuko farmazia horretan eskuratutako lanbide-esperientziagatik aurkez lezakeen merezimendurik.

    Aurreko lerroaldean ezarritakoak ez du indarrik izango baldin eskuratzeko eskabidearekin batera jabetzapeko eta titularitatepeko farmazia ixteko eskabidea aurkezten bada. Ixteko eskabide horrek ondorioak ekartzeko, eskatzaileari eskualdatzen den farmazia esleitu zaiola ulertuko da.

  6. – Eskatzailea eskualdaketarako eskabidearen aurreko hamabi hilabeteetan farmaziako titularra edo titularkidea izan bada eta 1994ko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 17.3 atalean aipaturiko pertsonaren bati kostubidez eskualdatu badio, farmaziako titular edo titularkide gisa bereganaturiko lanbide-esperientzaren merezimenduen %50 baloratuko zaio.

  7. – Bakar-bakarrik baloratuko dira farmazia eskualdatzeko iragarpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean lorturiko merezimenduak.

    MEREZIMENDUEN BAREMOA.

  1. – Atentzio farmazeutikoan izaniko lanbide-esperientzia.

    • Lanbide-esperientziaz lor daitekeen puntu kopururiki handiena 15 puntu da.

    • Esperientzia zenbatzeko, hileka egingo da.

    • Lanbide-esperientzia egiaztatzeko, laneko bizi-txostena aurkeztu beharko da; eta, behar izanez gero, dagokion agintaritzaren ziurtagiria.

      1. Farmazia batean botikari titular, erregente edo ordezko izanik aritu izana:

    • azken 10 urteetan: puntu 1 urteko.

    • aurreko urteetan: 0,5 puntu urteko.

      1. Farmazia bateko botikari-ondoko izanik aritu izana:

    • azken 10 urteetan: 0,8 puntu urteko.

    • aurreko urteetan: 0,4 puntu urteko.

      1. Farmazia zerbitzuetan, medikamentu-gordailuetan, lehen mailako atentzioko zentroetan, ospitaleetan edo zentro soziosanitarioetan botikari izanik aritu izana.

    • azken 10 urteetan: 0,8 puntu urteko.

    • aurreko urteetan: 0,4 puntu urteko.

      1. Lehen mailako atentzioko zentroetan, ospitaleetan edo zentro soziosanitarioetan, baina aurreko idazatikoez besteko zerbitzuetan, botikari izanik aritu izana:

    • azken 10 urteetan: 0,6 puntu urteko.

    • aurreko urteetan: 0,3 puntu urteko.

      1. Atentzio farmazeutikoarekin loturiko programa edo jardueretako lanbide-esperientzia, Administrazio Sanitarioan, Korporazio Farmazeutikoan edo sendagaiak fabrikatu eta banatzeko zentroetan:

    • azken 10 urteetan: 0,7 puntu urteko.

    • aurreko urteetan: 0,35 puntu urteko.

      1. Administrazio Sanitarioan aurreko idazatikoez besteko jardueretan botikari izanik aritu izana:

    • azken 10 urteetan: 0,6 puntu urteko.

    • aurreko urteetan: 0,3 puntu urteko.

  2. – Irakaskuntzako esperientzia.

    • Irakaskuntzako esperientzia egiaztatzeko, laneko bizi-txostena eta dagokion agintaritzaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

      1. Praktika babestuak zuzentzeagatik, prestatutako programarekin bat etorriz burutu izan badira:

    • ikasle bakoitzeko: 0,1 puntu.

      Kontzeptu horretan gehienez puntu 1 lor daiteke. Praktikak titularkidetzaren menpeko farmazia batean edo farmaziako beste lizentziatu batzuk jardunean ari diren farmazia batean egiten badira, lortzen diren puntu guztiak proportzionalki banatuko dira horien artean.

      Praktikak botikari bat baino gehiago duen babestutako praktikak egiteko baimendutako eta itundutako zentroetan eginez gero, lortzen diren puntu guztiak proportzionalki banatuko dira horien artean.

      1. Irakaskuntzarako baimena duen ospitaleko farmazia zerbitzu batean botikari izanik aritu izana:

        F.I.R. egiten duen ikasle eta ikasturte bakoitzeko: 0,2 puntu.

        Kontzeptu horretan gehienez 2 puntu lor daitezke. Ospitaleko farmazia zerbitzuan botikari bat baino gehiago badago, lortzen diren puntu guztiak proportzionalki banatuko dira horien artean.

      2. Unibertsitateko fakultateetan katedradun edo irakasle titular izanik, osasunari buruzko zientzietan edo medikamentu edo sendagaiekin lotutako alorretan aritu izana:

    • azken 5 ikasturteetan: 0,5 puntu ikasturte bakoitzeko.

    • aurreko ikasturteetan: 0,1 puntu ikasturte bakoitzeko.

      Kontzeptu horretan gehienez 3 puntu lor daitezke.

      1. Administrazio Sanitarioak, Unibertsitateak edo elkargoaren antolakundeak antolatutako formakuntza eta hobekuntza ikastaroetan atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten gaietan irakasle izanik betetako zerbitzuak:

    • azken 5 urteetan: 0,1 puntu 10 ikastorduko multzo bakoitzeko.

      Kontzeptu horretan gehienez 2 puntu lor daitezke.

  3. – Argitalpenak eta artikuluak.

    1. Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia izan, eta azken 5 urteetan egindako argitalpenengatik:

      • 0,25 puntu egilea bada.

        Egile bat baino gehiago badago, puntuazioa egile guztien artean zatituko da.

      • 0,125 puntu kolaboratzailea bada.

        Kolaboratzaile bat baino gehiago badago, puntuazioa kolaboratzaile guztien artean zatituko da.

    2. Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia izan, eta azken 5 urteetan egindako artikuluengatik:

      • 0, 125 puntu artikulu bakoitzeko.

        Egile bat baino gehiago badago, puntuazioa egile guztien artean zatituko da.

        Kontzeptu horretan gehienez 3 puntu lor daitezke.

  4. – Ikasketetako espedientea.

    1. Farmaziako doktore mailagatik: 2 puntu.

    2. Eskatutako lizentziatu tituluaz gain beste osasun zientzietako lizentziatu titulu bakoitzeko: 0,5 puntu.

  5. – Graduatu-ondoko prestakuntza.

    Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten gaietarako, Osasun Administrazioak, Unibertsitateak edo Elkargoetako Antolakundeak azken 10 urteetan antolatutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroengatik. (Erakunde horiek antolatutzat hartuko dira egiaztagirietan nola edo hala beren lankidetza agertzen bada.)

    Ikastaroaren iraupena:

    • 20tik 60 ordura bitartekoa: 0,15 puntu.

    • 61etik 100 ordura bitartekoa: 0,25 puntu.

    • 100 ordu baino gehiagokoa: 0,3 puntu.

      Orduak zenbatzeko, honako arauak hartuko dira gogoan:

    • Iraupenik agertzen ez duten ikastaroak ez dira zenbatuko.

    • Astebeteko iraupena agertzen duten ikastaroei 30 ordu zenbatuko zaizkie.

    • Unibertsitateak emandako espezializazio eta gradu-ondoko ikastaroak 100 ordutik gorako ikastaro gisa hartuko dira.

      Doktore maila onartzen zaien hautagaiei ez zaie aintzat hartuko maila hori lortzeko egindako doktodarutza-ikastaroak.

      Kontzeptu horretan gehienez 5 puntu lor daitezke.

  6. – Euskara jakitea.

    EGA titulua edo baliokidea egiaztatzen bada: 0,5 puntu.

Unitate horiei atxikitzea, zerbitzuaren beharrizanek horretarako aukerak ematen dituztenean, funtzionarioaren egoitza ofiziala dagoen Lurralde Historikoa zainduta eta kategorian sartzeko aukeraketa prozesuaren behin betiko sailkapenaren ordenaren lehentasuna kontuan hartuta egingo da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legeak, bere III. atalburuaren 4. sekzioan, farmazien eskualdatzea arautzen du.

Kostubidezko eskualdatzeak gauzatzeko bertan ezartzen den eredua berritzailea izan zen lege aldetik; izan ere, ordurarteko ohiko sistema, hau da, botikari saltzaileak prezioa ezarri eta erosleak ordaindu, besterik gabe, indarrik gabe geratu zen.

Eredu berri horrek farmazietan ematen den atentzio farmazeutikoaren kalitatea zaindu nahi du. Eta, ildo horretatik, kostubidezko aldaketa egin behar denerako, besteak beste, baldintza hau ezartzen du: saltzaileak jarritako prezioa ordaintzeko eta beste baldintzak betetzeko gertu dauden botikarien artean merezimendu-lehiaketa egin behar dela. Hartara, farmazia baten jabetza eta titularitatea lortzeko, gaitasun ekonomikoa ez da izango irizpide bakarra.

Bistan denez, botikari eskualdatzaileak finkatuko ditu eskualdaketarako prezioa eta beste baldintzak. Hala ere, Administrazio Sanitarioak aukeratuko du botikaririk egokiena, dekretu honetan finkatutako jardunbide eta merezimenduen arabera.

Aipaturiko Legea garatzeko, urtarrilaren 17ko 29/1995 Dekretua eman zen. Bertan, nagusiki, kostubidezko eskualdaketak egiteko jardunbidea arautzen da —hori baita botikak eskualdatzeko jardunbide-mota usuena—; baina horretaz gainera bestelako jardundibe xumeagoak ere jasotzen dira, merezimendu-lehiaketa bidezko eskualdaketen aldean salbuespentzat har daitezkeenak, esaterako doako eskualdaketak edo titularraren ahaideei egindakoak. Ordutik hona izandako esperentziaren argitan, komenigarri dirudi jardunbide horiek aldatzea, batik bat arrazoi hauengatik:

  1. Aipatutako 29/1995 Dekretuak ezartzen duen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko iragarpen bikoitzaren sistemak eskualdaketa luzatu besterik ez du ekarrik; ez du ezertan lagundu eskualdatzailearen interesak hobetzen, ezta botikari egokiena zein den aukeratzen ere.

  2. 29/1995 Dekretuan ezarritakoari jarraiki eskualdaketaren prezioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ez da nahitaez 11/1994 Legeak xedatzen duen betebeharra. Informazio horren berri eskualdaketan interesaturik dauden profesionalei ez besteri dagokie.

  3. Farmaziako titularra hiltzeagatik egiten diren eskualdaketek tratamendu osoagoa behar dute.

    Ondorioz, botikarien elkargo ofizialei, botikarien enpresa-elkarteei eta Botikari Erregenteen, Ondokoen, Ordezkoen eta Jardungabeen Elkarteari entzunda, Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko martxoaren 16ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– 1.– Farmaziak eskualdatu ahal izateko, gutxienez 3 urte igaro beharko dira behin farmazia hori sortu edo azkenengo eskualdaketa egin eta gero, farmazia jardunean jartzeko beharrezkoa den baimena lortzen denetik aurrera. Salbuespena izango da, hala ere, farmaziako botikari titularra hil, jubilatu edo gaitasun-gabetzen bada edo epaileak haren ausentzia adierazten badu.

  2. – Jabekidetzaren kasuan, kide baten partizipazio banaezina hirugarren bati eskualdatzeak ez du eraginik sortuko gainerako kideek euren partizipazioa eskualdatzeko duten eskubidean; alegia, nahi duten eran gauzatu ahalko dute eskubide hori, aurreko lerroaldean aurreikusitako epeari jaramonik egin gabe.

  1. atala.– 1.– Farmaziako botikari titular eta jabe denak Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 17.3 atalean adierazitako pertsonei barik, beste bati farmazia osoa edo zati banaezin bat kostubidez eskualdatu nahi badio, eskualdatzeko baimena eskatu beharko dio Administrazio Sanitarioari.

  1. – Eskabidean honako zehaztasunak eman beharko dira:

    1. Farmaziako ehuneko zenbat eskualdatzen den.

    2. Eskualdaketaren prezioa, lokalik sartu gabe.

    3. Lokalaren prezioa, eskualdatzen bada, edo zelako baldintzetan erabili ahal izango den. Lokalari dagokionez, hartzen duen eremua eta bertako banaketa adierazi beharko dira.

    4. Langileak eta guzti eskualdatzen bada farmazia hori, langile kopurua, horien maila, antzinatasuna eta ordainsariak.

    5. Eragiketa horretan izakinak ere eskualdatuko diren edo ez adierazi behar da. Baiezko kasuan, farmaziaren benetako eskualdaketa burutzen den egunean egingo da diru balorazioa.

    6. Bermeak eta ordaintzeko modua.

  2. – Eskabidearekin batera, informazio hau ere eman beharko da:

    1. Azken bi urteetan deklaratutako salmenten egiaztagiriak.

    2. Farmaziari inolako botikinik edo medikamentu-gordailurik esleitu zaion edo ez.

    3. Farmaziak analisi klinikoetako, optikako edo ortopediako inolako atalik baimendurik duen edo ez.

    4. Behar izanez gero, erosteko proposamena egiteko nahitaez jakin behar diren farmaziaren inguruko beste baldintza guztiak.

  3. – Halaber, farmazia eskualdatzeko baimenaren eskabidearekin batera, dagokion tasa ordaindu izana egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

  1. atala.– 1.– Farmazia bat oso-osorik eskualdatzen den kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako 11/1994 Legearen 17.2 atalean aipatzen den iragarpena argitaratu aurretik, Administrazio Sanitarioak osasun-eremu berean kokatutako beste botikarien esku jarriko du egindako eskualdaketa-proposamena, baldin eta eremu horretako biztanle kopurua farmazia bakoitzeko 2.500 biztanleko tartera heltzen ez bada. Horrela, egoki baderitzote, farmazia amortizatzeko eskabidea aurkeztu ahalko dute, eskualdaketaren prezioaren eta gainerako baldintzen arabera.

  1. – Amortizaziorako eskabidea 15 eguneko epean egin beharko da, eta eskatzaileak osasun-eremuko botikari guztiak, baten batzuk edo bat bakarrik izan daitezke. Eskabidearekin batera, honakoak aurkeztu beharko dira:

    1. Eskualdatzearen baldintzak onartzen dituztela egiaztatzen duen agiria; lokalari buruzkoak, ordea, ez dira hor sartzen, horien gainean ez dutelako eskubiderik bereganatzen.

    2. Prezioaren ordainketa bermatzeko abala.

    3. Dagozkion tasak ordaindu direla egiaztatzeko ziurtagiria.

  2. – Eskualdaketa egiteko baimena eman eta gero 2 hilabeteko epea izango du botikariak, Administrazio Sanitarioaren aurrean eskualdaketako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko. Horren ostean, behin kreditazioa jaso eta gero, farmazia ofizioz ixteko erabakia emango du Administrazio Sanitarioak.

  3. – Ixteko baimenaren ziurtagiria jasotzen duen egunaren biharamunean itxiko du jendearentzat farmazia botikari amortizatzaileak, baimen-erabakian bestelakorik xedatzen ez bada behintzat.

  4. – Amortizazioaren ondorioz farmaziako medikamentu eta sendagaien jabetza eskuratzen duen botikariak horiek gordetzeko, itzultzeko edo suntsitzeko neurriak hartu beharko ditu.

  5. – Farmazia amortizatu eta betikoz itxi ostean, osasun-eremu horretan farmazia berririk jartzeko, 11/1994 Legearen 12. ataletik 16.era bitartean farmazia berriak jartzeaz eta farmaziak eskualdatzeaz xedatutakoari eutsiko zaio.

  1. atala.– 1.– Amortizazio-eskabiderik egiten ez bada, Osasun Sailak farmazia eskualdatzeko proposamenari buruzko iragarpena argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

  1. – Iragarpenak honako informazioa jasoko du:

    1. Eskualdatu nahi den farmazia hori zein farmazia eremutan kokatuta dagoen.

    2. Interesaturik dauden botikariek zein tokitan lor dezaketen eskualdatu nahi den farmaziaren inguruko informazioa (prezioa eta eskualdaketaren gainerako datuak).

    3. Interesaturik dauden botikariek zein epe duten, eskualdaketaren baldintzak onartuta, farmazia eskuratzeko eskabidea egiteko.

    4. Dagokion tasaren zenbatekoa.

      1. atala.– 1.– Idatziz eskatuta eta behar bezala kreditatuta egonez gero, eskualdatu nahi den farmaziari buruzko jardunbideko datuen berri emango die botikariei Osasun Sailak.

      1. – Eskabide hori aurkezteaz ez da etengo eskaintza onartzeko hurrengo atalean ezarritako 2 hilabeteko epea.

      1. atala.– Iragarpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 2 hilabeteko epean, farmazia eskuratzeko eskabidea aurkeztu ahalko dute hura erosteko interesa duten botikariek. Horretarako, atentzio farmazeutikoaren alorrean 3 urteko lanbidea egiaztatu beharko dute. Eskabidearekin batera, honako agiriak azaldu beharko dira:

        1. Farmaziako lizentziatu titulua.

        2. Atentzio farmazeutikoaren alorrean 3 urteko lanbidea egiaztatzeko agiria.

        3. Farmazia eskualdatzeko baldintzen onarpena.

        4. Merezimenduak kreditatzeko beharrezko deritzon dokumentazioa.

        5. Dagokion tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

      2. atala.– 1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gero merezimenduen balorazioa egingo da, dekretu honetako eranskinean ezarritako baremoaren arabera. Balorazioaren emaitza parte-hartzaile guztiei jainaraziko zaie, 10 eguneko epean egoki ikusten dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

      1. – Baremorako aurkeztutako merezimendu guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dira.

      2. – Merezimenduak baloratu ahal izateko, jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak baino ez dira aintzat hartuko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta organismo autonomoen eremuan agirien kopiak eta ziurtagiriak emateari eta sinadurak legeztatzeari buruzko ekainaren 18ko 149/1996 Dekretuaren 5. atalean ezarritakoai atxikita.

      3. – Farmazia erosteko eskabide bat baino ez dagoenean ez da merezimenduen baloraziorik egin beharrik izango.

      1. atala.– 1.– Erreklamaziorik badago, horiei ebazpena eman eta gero, Farmazia zuzendariak hautagaien zerrenda lehentasunen arabera xedatuko du, eta puntu gehien dituenaren aldeko eskualdaketa-baimena emango du.

      1. – Baina baimen hori eman aurretik, nahitaezkoa izango da botikari esleipendunak jardunean jartzeko baimena eskuratu izana.

      2. – Eskualdatzeko baimenaren berri lehiaketako parte-hartzaile guztiei eta farmazia eskualdatzen duen botikariari jakinaraziko zaie, eta, halakorik badago, baita farmaziako titularkide eta jabekideari ere.

      1. atala.– Kostubidez egiten den farmaziako zati banaezin baten inter vivos eskualdaketaren araubidea sekzio honetan farmazia osoentzat aurreikusitako bera izango da; ez da, beraz, farmaziako beste titularkideen aldeko amortizazio-eskubidea jasoko.

      2. atala.– 1.– Eskualdaketarako baimena eman eta gero, 2 hilabeteko epea izango du esleipendunak farmazia jardunean jartzeko baimena eskatzeko. Eskabidearekin batera honako hauek aurkeztu beharko ditu:

        1. Eskualdaketarako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak.

        2. Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 40. atalean aipatutako bateraezintasun kasuren batean ere sartuta ez dagoela adierazteko zinpeko deklarazioa.

          1. – Eskualdatzaileak eta eskualdatzeko baimenaren esleipendunak biok batera egiten badute eskaera, 8 hilabete arte luzatu ahalko da aurreko lerroaldean adierazitako epea.

            Eskabide hori egiteko epea 10 egunekoa izango da, esleipendunari eskualdatzeko baimena jakinarazten zaion egunaren biharamunetik kontatzen hasita; eta Farmazia zuzendariak emango dio ebazpena.

          2. – Eskualdaketarako baimena hautagai baten alde eman eta gero, beste eskatzaile guztiek bi aukera izango dituzte: edo eskualdatzeko baimena eskatzeko espedientean parte hartzen jarraitzeko eskubideari uko egitea edo, bestela, espediente horretan jarraitzea, agian ez hasieran proposatutako botikariak, ez bere hurrengoek, farmazian jarduteko baimenik lortuko ez dutelako.

            Zerrendan aurretik dagoen hautagaiari farmazian jarduteko baimena lortzeko epea amaitu zaiola Administrazioak jakinarazten duenetik hurrengo 10 egunak bete arte egin dakioke uko eskubide horri. Baina horrek ez du sortuko dekretu honetako 12. atalean jasotako ondoriorik.

          3. – Atal honetako 1. idazatian aipatzen den epea bukatzen denean, eta botikari esleipendunari berari egotz dakizkiokeen arrazoiak medio, farmazia jardunean jartzeko baimenik eskatu ez badu, farmazia eskualdatzeko baimenari jarritako baldintza hori, beste 3 hilabeteko epea igaro ondoren, bete gabe geldituko dela jakinaraziko zaio. Ondorioz, baimenak ez du indarrik izango.

      3. atala.– 1.– Aurreko atalean aipatutako epea amaitzen denean, eta botikari esleipendunari berari egotz dakizkiokeen arrazoiak medio, farmazia jardunean jartzeko baimenik eskatu ez badu, Farmazia zuzendariak bertan behera utziko du, indarrik gabe, behin-behingoz emandako eskualdaketarako baimena.

      1. – Farmazia zuzendariaren erabaki bidez merezimeduen balorazioan puntu gehien dituen hurrengo hautagaiari emango zaio eskualdaketarako baimena, baldin eta 10 eguneko epean jardunbidean parte hartzeari uko egiten ez badio.

      2. – Beste lehiakiderik ez badago, Farmazia zuzendariak prozedura artxibatzea erabakiko du.

      1. atala.– Jardunean jartzeko baimena eskatzen ez duen botikariari ez zaizkio 3 urtetan merezimenduak kontuan hartuko beste inongo eskualdatze-prozeduratan. Hiru urteko epe hori dekretu honetako 10. atalean adierazitako epeak amaitutakoan hasiko da.

      2. atala.– 1.– Eskualdaketaren eskaintza loteslea izango da, eskualdaketarako baldintzen baliozko onarpena aurkezten den unetik bertatik aurrera.

      1. – Botikariak aurkeztutako eskaintza inork onartu baino lehenago, asmoz aldatu eta hasiera batean farmazia eskualdatu nahi duen botikariak berak atzera egiten badu, hortxe amaituko da prozedura.

      2. – Eskualdatzeko eskaintza balio osoz onartu ondoren, farmazia eskualdatu nahi duen botikariak eskualdaketarako espedientearekin jarraitzeko asmoan atzera egiteak prozeduraren amaiera ekarriko du bakar-bakarrik eskaintza onartzen dutenek prozedurak jarraitzea eskatzen ez badute Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 91.2 atalean ezarritakoari eutsiz. Aitzitik, prozedurak jarrai dezan eskatzen badute, eskaera hori egin dutenekin bakarrik jarraituko da, gainerakoek atzera egin dutela joko baita.

      3. – Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta eskaintzarik jaso ez bada, prozedura artxibatu egingo da, besterik gabe; handik hara, jabeak beste prozedura bati ekin diezaioke, eta horretarako baldintza berriak ezarri, dekretu honetako 2.1 atalean xedatutakoaren arabera.

      1. atala.– 30/1992 Legearen 43.2c) atalean xedatutakoaren ildotik, jardunean jartzeko baimenak eman egin direla ulertuko da, baldin eta, eskatutako agiriak aurkezten direnetik 3 hilabete igaro eta gero, Osasun Saileko organo eskudunak kasu horretan dagokion erabakirik ematen ez badu.

  1. atala.– Farmaziako botikari titular eta jabe denak Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 17.3 atalean adierazitako pertsonei barik, beste bati farmazia osoa edo zati banaezin bat doan eskualdatu nahi badio, eskualdatzeko baimena eskatu beharko dio Administrazio Sanitarioari.

    Eskabidean farmazia bereganatu nahi duen botikariaren izenpea ere agertuko da. Horrekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Jabe berriaren farmaziako lizentziatu titulua.

    2. Farmaziako ehuneko zenbat eskualdatzen den.

    3. Dagozkion tasak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

  2. atala.– 1.– Eskualdaketarako baimena eman aurretik, nahitaezkoa izango da jardunean jartzeko baimena eskuratu izana.

  1. – Jardunean jartzeko baimena 2 hilabeteko epean eskatu beharko du botikari eskuratzaileak, salbu eta zati banaezin bat eskualdatzen den kasuetan, horietan botikari bien izenpeak beharko baitira.

    Jardunean jartzeko baimenarekin batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

    1. Eskuratzailea farmaziako jabea edo jabekidea dela egiaztatzeko agiria.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 40. atalean aipatutako bateraezintasun kasuren batean ere sartuta ez dagoela adierazteko zinpeko deklarazioa.

  2. – Aurreko atalean aipatutako epea amaitzen denean, eta interesatuei berei egotz dakizkiekeen arrazoiak medio, farmazia jardunean jartzeko baimenik eskatu ez bada, jakinaraziko da ezen, hiru hilabeteren buruan, eskualdaketarako baimena emateko baldintza ez dela bete ulertuko dela eta, ondorioz, baimena bertan behera geldituko dela eta ondorio administratiboetarako farmaziako titularra eta jabea botikari eskualdatzailea izango dela.

  1. atala.– Aurreko atalean aipatutako epeak amaitzen direnean, eta botikari interesatuei berei egotz dakizkiekeen arrazoiak medio, farmazia jardunean jartzeko baimenik eskatu ez bada, Osasun Saileko organo eskudunak erabaki bidez bertan behera utziko du, indarrik gabe, behin-behingoz emandako eskualdaketarako baimena, eta prozedura artxibatu egingo da.

  2. atala.– Jardunean jartzeko baimenak eman egin direla ulertuko da, baldin eta, eskatutako agiriak aurkezten direnetik 3 hilabete igaro eta gero, Osasun Saileko organo eskudunak kasu horretan dagokion erabakirik ematen ez badu.

    III. SEKZIOA

  1. atala.– 1.– Farmaziako botikari titular eta jabe denak seme-alabei, gurasoei, bilobei, neba-arrebei edo ezkontideari farmazia bat kostubidez eskualdatu nahi badie, eskualdatzeko baimena eskatu beharko du.

    Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Ahaidetasunaren egiaztagiria.

    2. Eskualdaketa gauzatzeko baldintzak, dekretu honetako 2.2 atalaren b), d), e) eta f) idazatietan xedatutakoari jarraiki.

    3. Farmazia bereganatuko duen ahaidea botikaria dela egiaztatzeko agiria.

    4. Eskuratzaileak eskualdaketako baldintzak onartzen dituela egiaztatzeko agiria.

    5. Dagokion tasa ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

      1. – Administrazio Sanitarioak osasun-eremu berean kokatutako beste botikarien esku jarriko du egindako eskualdaketa-proposamena, baldin eta eremu horretako biztanle kopurua farmazia bakoitzeko 2.500 biztanleko tartera heltzen ez bada. Horrela, egoki baderitzote, farmazia amortizatzeko eskabidea aurkeztu ahalko dute, eskualdaketaren prezioaren eta gainerako baldintzen arabera.

      2. – Amortizazioa bidezkoa bada, prozedura dekretu honetako 3. atalean xedatutakoari jarraituz bideratuko da.

  2. atala.– 1.– Amortizazioa bidezkoa ez bada, edo eskabiderik aurkezten ez bada, proposatutako ahaideari emango dio Administrazioak eskualdaketarako baimena.

  1. – Eskualdaketarako baimena eman aurretik, nahitaezkoa izango da jardunean jartzeko baimena eskuratu izana.

  2. – Jardunean jartzeko baimena 2 hilabeteko epean eskatu beharko du botikari eskuratzaileak, eta eskabidearekin batera honako agiriak aurkeztu beharko dira:

    1. Farmaziako jabea dela egiaztatzen duen agiria.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 40. atalean aipatutako bateraezintasun kasuren batean ere sartuta ez dagoela adierazteko zinpeko deklarazioa.

  3. – Aurreko puntuan aipatutako epeak amaitzen direnean, eta interesatuari berari egotz dakizkikeen arrazoiak medio, farmazia jardunean jartzeko baimenik eskatu ez bada, jakinaraziko da ezen, hiru hilabeteren buruan, eskualdaketarako baimena emateko baldintza ez dela bete ulertuko dela eta, ondorioz, baimena bertan behera geldituko dela eta ondorio administratiboetarako farmaziako titularra eta jabea botikari eskualdatzailea izango dela.

  1. atala.– Aurreko ataleko 4. idazatian aipatutako 3 hilabetea amaitutakoan, eta botikari interesatuei berei egotz dakizkiekeen arrazoiak medio, farmazia jardunean jartzeko baimenik eskatu ez bada, Osasun Saileko organo eskudunak erabaki bidez bertan behera utziko du, indarrik gabe, behin-behingoz emandako eskualdaketarako baimena, eta prozedura artxibatu egingo da.

  2. atala.– Jardunean jartzeko baimenak eman egin direla ulertuko da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 43. atalean jasotakoaren arabera, baldin eta, eskatutako agiriak aurkezten direnetik 3 hilabete igaro eta gero, Osasun Saileko organo eskudunak kasu horretan dagokion erabakirik ematen ez badu.

  3. atala.– 1.– Farmaziako botikari titular eta jabe denak seme-alabei, gurasoei, bilobei, neba-arrebei edo ezkontideari farmaziakozati banaezin bat kostubidez eskualdatu nahi badie, eskualdatzeko baimena eskatu beharko du. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Ahaidetasunaren egiaztagiria.

    2. Farmaziako ehuneko zenbat eskualdatzen den.

    3. Eskuratzaileak eskualdaketako baldintzak onartzen dituela egiaztatzeko agiria.

    4. Eskuratzailearen farmaziako lizentziatu titulua.

    5. Dagokion tasa ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

      Eskabidean botikari bien izenpeak jasoko dira.

      1. – Kostubidez egiten den farmaziako zati banaezin baten inter vivos eskualdaketan ez da farmaziako beste titularren aldeko amortizazio-eskubidea jasoko.

      2. – Aurreko idazatian aipatzen den eskabideari erantzunez Administrazio Sanitarioak eskualdaketarako baimena eman aurretik, nahitaezkoa izango da jardunean jartzeko baimena eskuratu izana; eta hori bideratzeko 20. atalaren 3. eta 4. idazatietan eta hurrengoetan xedatutakoa hartuko da aintzat.

  4. atala.– 1.– Farmaziako botikari titular eta jabe denak seme-alabei, gurasoei, bilobei, neba-arrebei edo ezkontideari egindako farmazia osoaren edo zati banaezin baten doako eskualdaketan ez da farmaziako beste titularren aldeko amortizazio-eskubidea jasoko.

  1. – Farmaziako botikari titular eta jabe denak seme-alabei, gurasoei, bilobei, neba-arrebei edo ezkontideari farmazia osoa edo zati bat doan eskualdatu nahi badio, eskualdatzeko baimena eskatu beharko du. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Ahaidetasunaren egiaztagiria.

    2. Farmaziako zati bat eskualdatu nahi bada, horren zehaztapena.

    3. Eskuratzaileak eskualdaketako baldintzak onartzen dituela egiaztatzeko agiria.

    4. Eskuratzailearen farmaziako lizentziatu titulua.

    5. Dagozkion tasak ordaindu direla egiaztatzeko ziurtagiria.

      Eskabidean botikari bien izenpeak agertu beharko dira.

  2. – Aurreko idazatian aipatzen den eskabideari erantzunez Administrazio Sanitarioak eskualdaketarako baimena eman aurretik, nahitaezkoa izango da jardunean jartzeko baimena eskuratu izana; eta hori bideratzeko 20. atalaren 3. eta 4. idazatietan eta hurrengoetan xedatutakoa hartuko da aintzat.

  1. atala.– 1.– Farmazia bateko botikari titularra hiltzen denean, oinordekoek farmazia hori behin betiko itxi edo eskualdatzeko duten asmoa adierazi beharko diote Administrazio Sanitarioari 10 eguneko epean. Hori jakinaraztearekin batera, erregentea izendatzeko baimenaren eskabidea aurkeztuko da.

  1. – Eskualdatzeko aukera egiten bada, botikari titularra hil eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 18 hilabeteko epean aurkeztu beharko da eskabidea, Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 19.2 atalean xedatutakoaren arabera. Baina betebehar hori indarrik gabe geldituko da baldin, atalburu honetako II. sekzioan xedatutakoaren babesean, 9 hilabeteko epean jardunean jarraitzeko baimena eskatu bada.

  1. atala.– 1.– Titularra hiltzen denean, haren heriotza eguna baino lehenagotik botikari den oinordekoari esleitzen bazaio farmaziaren jabetza —bai testamentu-xedapen bidez zein jaraunspena banatzean egokitu zaiolako—, heriotzaren biharamunetik 18 hilabeteko epean eskatu beharko du eskualdaketarako baimena, beti ere 25. atalean adierazitako jakinarazpena egin badute oinordekoek.

  1. – Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Farmaziako lizentziatu titulua.

    2. Farmaziako jabea dela egiaztatzen duen agiria.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 40. atalean aipatutako bateraezintasun kasuren batean ere sartuta ez dagoela adierazteko zinpeko deklarazioa.

    4. Dagokion tasa ordaindu direla egiaztatzeko ziurtagiria.

      1. atala.– Herri Administazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 43. atalean xedatutakoaren ildotik, jardunean jartzeko baimenak eman egin direla ulertuko da, baldin eta, eskatutako agiriak aurkezten direnetik 3 hilabete igaro eta gero, Osasun Saileko organo eskudunak kasu horretan dagokion erabakirik ematen ez badu.

  1. atala.– 1.– Titularra hiltzen denean, haren ezkontideren bat edo seme-alabaren bat, oinordeko izanik, farmazia fakultateren batean matrikulatuta badago eta ikasketak bukatutakoan hildako ahaidearen farmazian lanbidez jarduteko asmoa adierazten badu, Administrazio Sanitarioak farmazia horrek jardunean jarraitzeko baimena eman ahalko du, beti ere oinordekoek farmazia 10 eguneko epean, titularra hiltzen den egunaren biharamunetik kontatuta, eskualdatzeko asmoa jainarazten badute.

  1. – Hildako botikariaren oinordeko guztiek izenpetu beharko dute farmazia onuradun baten edo batzuen alde jardunean jarraitzeko baimenaren eskabidea; eta eskabidea egiteko epea 9 hilabetekoa izango da, titularra hiltzen denetik kontatzen hasita.

  2. – Farmaziak jardunean jarraitzeko baimenaren iraupena 6 urtekoa izango da titularra hiltzen denetik aurrera kontatuta, onuraduna egiten ari den ikasturtea oinarritzat harturik.

  1. atala.– 1.– Farmaziak jardunean jarraitzeko baimenaren epea amaitutakoan, onuradunak jada eskuratua beharko du izan farmaziako lizentziatu titulua eta farmaziaren jabetza egiaztatzeko modua.

  1. – Ikasketak bukatzeko eman zaion epea 18 hilabetetik beherakoa bada, onuradunak epe hori izango du farmaziaren jabetza eskuratzeko.

  2. – Behin farmaziako lizentziatu titulua eta farmaziaren jabetza eskuratu ondoren, onuradunak 3 hilabeteko epea izango du farmazia bere alde eskualdatzeko baimena eskatzeko.

  1. atala.– 1.– Farmaziak jardunean jarraitzeko baimenaren epea amaitu, eta onuradunak ez badu eskuratu farmaziako lizentziatu titulua edo farmaziaren jabetza, oinordekoek 3 hilabeteko epea izango dute farmazia kostubidez eskualdatu edo itxi nahi dutela Administrazio Sanitarioari jakinarazteko. Emandako baimena bukatzen den egunaren biharamunean hasiko da kontatzen epe hori.

  1. – Eskualdatzeko aukera egiten bada, prozedura dekretu honetako II. atalburuan xedatutakoaren arabera bideratuko da.

  1. atala.– Oinordekoek farmazia eskualdatu nahi badute, kostubidez egin beharko dute eta dekretu honetako II. atalburuan xedatutakoari jarraituaz.

  2. atala.– 1.– Farmazia bateko titularkidea hiltzen denean, oinordekoek hildakoaren zati banaezina oinordeko ez den hirugarren bati eskualdatu nahi badiote, hildakoaren jabekidea den botikari titularkideak eskubidea izango du legezko atzera-eskuratzea gauzatzeko hildako botikariaren jabetzako zatiaren gainean.

  1. – Prozedura dekretu honetako II. atalburuan xedatutakoari jarraituaz bideratuko da. Baina legezko atzera-eskuratzea gauzatzeko aukera dagoenetan, Administrazio Sanitarioak prezioa eta eskualdaketaren inguruko datuak eskubide hori baliatzeko titularren eskura jarriko ditu, eskualdaketaren iragarpena EHAAn argitaratu aitzin, titularen horiek egoki ikusten badute eskubideaz balia ahal izan daitezen.

    Atzera-eskuratzeko eskubidea erabiliz egiten den eskabidea 9 eguneko epean egin beharko da, aurreko lerroaldean adierazitako jakinarazpena jasotzen denetik kontatuta. Eskabidearekin batera honako agiriak aurkeztu beharko dira:

    1. Eskualdaketako baldintzak onartzen direla egiaztatzeko agiria.

    2. Dagokion tasa ordaindu direla egiaztatzeko ziurtagiria.

      Aurreko lerroaldean aurreikusitako epea amaitu, eta eskabide-agiririk aurkeztu ez bada, atzera-eskuratzeko eskubideari uko egin zaiola ulertuko da, eta, beraz, prozedura dekretu honetako II. atalburuan xedatutakoaren arabera bideratuko da.

  1. atala.– 1.– Erretiroa, ezintasun osoa, ezintasun erabatekoa eta baliaezintasun handia gertatzen direnean, baita ezgaitasuna edo botikari titularraren absentzia deklarazio judiziala daudenean ere, farmazia eskualdatzeko prozedura edo ixtekoa hasteko epeak 11/1994 Legearen 18. atalean ezarritakoak izango dira.

  1. – Eskualdatzeko aukera egiten bada, prozedura dekretu honetan xedatutakoaren arabera bideratuko da.

    Farmazia ixteko aukera egiten bada, farmazia-bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta jardunean jartzea arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuko V. atalaburuan xedatutakoaren arabera bideratuko da prozedura.

    ALDI BATERAKO XEDAPENA

    Dekretu hau indarrean jarri aurretik egindako eskualdaketarako baimen-eskabideak botikak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen urtarrilaren 17ko 29/1995 Dekretuaren arabera bideratuko dira.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Indargabetu egiten da botikak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen urtarrilaren 17ko 29/1995 Dekretua.

  1. – Bateragarri diren lanbide-jardunak egiaztatu behar direnean, aldi berean egindakoetarik bat bakarra hartuko da kontuan, hain zuzen ere, puntuaziorik altuena ematen duena; salbuespen izango da lanbide-jardunak lanaldi partzialekoak izan badira.

  2. – Lanaldi partzialeko jarduna portzentajearen arabera baloratuko da, alegia, lanaldi osoko jarduna balitz zenbat, proportzio horretan horrenbeste.

  3. – Botikari bik edo gehiagok elkarrekin batera titularkide edo jabekide modura farmazia-bulegoa erosteko eskabidea egiten dutenean, guztiei eskatuko zaie farmaziako arreta-zerbitzuan hiru urtean lanbidez jardun dutela egiaztatzea, eta aurkeztutako merezimenduak batzerakoan, jabetzarako ezarritako proportzio bera erabiliko da.

  4. – Lanbide-esperientzia egiaztatzeko, lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko da; eta, behar izanez gero, dagokion agintaritzaren ziurtagiria ere bai.

  5. – Lan-jardunean izandako esperientzia hilabeteka zenbatuko da.

  6. – Farmazia-bulego baten alde zatitugabea inter vivos kostu bidez eskuz aldatu nahi denean, saltzekoa den zati hori erosi nahi duen jabekideak biderkatu egingo du farmazia-bulego horretan titularkide gisa lanbide-esperientzian lortutako merezimendu-puntuazioa, horretarako, koefiziente bat erabilita; koefizientea proportzionala izango da, farmazia-bulegoan duen jabetza-zatiaren araberakoa.

    (Esaterako, farmazia-bulegoaren %66,66 eskuz aldatu nahi bada, eta, era berean, erosi nahi duena gainerako %33,3ren jabekidea bada, farmazia-bulego horren titularkide gisa lanbide-esperientzian lortutako puntuazioa biderkatu egingo da, kasu honetan, bider 1,33.

    Edo, farmazia-bulegoaren %50 eskuz aldatu nahi bada, eta erosi nahi duena beste %50 horren jabekidea bada, farmazia-bulego horren titularkide gisa lanbide-esperientzian lortutako puntuazioa biderkatuko da, beste kasu honetan, bider 1,5).

  7. – Eskuz aldatu nahi den farmaziakoa ez, beste bateko titular edo titularkide modura lan-jardunean izandako merezimenduak ez dira kontuan hartuko, baldin eta, farmazia eskuz aldatzeko baimen-eskabidea egiten den egun horretarako, eskatzailea farmazia-bulego baten titular edo titularkide bada dagoeneko, edo, aurreko hamabi hilabeteetan titular edo titularkide izanik, tarte horretan doako titulu bidez farmazia eskuz aldatu badu.

    Aurreko idatz-zatian ezarritakoa ez da aplikatuko, baldin eta, farmazia erosteko eskabidearekin batera, une horretan titularitatean duen beste farmazia-bulego hori ixteko konpromisoa hartzen badu idatziz, edo, hala dagokionean, titularkide modura duen farmaziako gainerako titularkideek ere farmazia ixteko konpromisoa aurkezten badute. Esan gabe doa konpromiso hori dagokion kasuan bete behar duela eskatzaileak, alegia, deialdiko farmazia-bulegoa eskatzaile horri esleitzen zaionean, orduan bakarrik.

  8. – Farmazia bateko titular edo titularkide modura lan-jardunean izandako merezimenduak ehuneko 50ean hartuko dira kontuan, baldin eta, erosketa egin nahi duen eskatzailea, farmazia eskuz aldatzeko baimen-eskabidea egin aurreko hamabi hilabeteetan, beste farmazia-bulego baten titular edo titularkide izan bada, eta, horrela izanik, kostu bidezko titulu bidez, aipatutako denbora-tarte horretan farmazia eskuz aldatu badio 1994ko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 17.3 artikuluan zehaztutako pertsonetakoren bati.

  9. – Baremoa aplikatuta emaitzetan berdinketarik gertatzen bada, honako lehentasun-ildo hau erabiliko da:

    • Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion a) idatz-zatian puntuaziorik handiena lortu duena.

    • Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion b) idatz-zatian puntuaziorik handiena lortu duena.

    • Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion c) idatz-zatian puntuaziorik handiena lortu duena.

  10. – Irakaskuntzan izandako esperientzia-jardunak edo graduatuondoko prestakuntza-jardunak atzerrian egindakoak direnean, orduan, Balorazio Batzordeak egingo du merezimendu horien konputua, baremo honek ezarritako irizpideak analogiaz aplikatuta.

  11. – Farmazia-bulegoa eskuz aldatzeko iragarkia EHAAn argitaratzen den eguna baino lehenago lortutako edo alegatutako merezimenduak, eta merezimendu horiek bakarrik, baloratu ahal izango dira.

  1. – Lanbide-jarduna.

    1. Botikari gisa farmazia-bulego batean lan egin izana:

      • azken 15 urteetan, 2 puntu urteko.

    2. Lehen mailako arretako zentroei, ospitaleei edo zentro soziosanitarioei lotutako medikamentu-gordailuetan edo farmazia-zerbitzuetan botikari modura lan egin izana.

      Botikari lan egin izana osasun-administrazioan, farmaziako korporazioan, farmazia-arloko banaketa-lanetan edo industrian, edota laguntza farmazeutikoari lotutako jardunetan.

      • azken 15 urteetan: 1,5 puntu urteko.

    3. Botikari lan egin izana, aurreko idatz-zatietan zehaztu gabeko beste esparru batzuetan.

      • azken 15 urteetan: 0,75 puntu urteko.

  2. – Irakaskuntzan jardun izana.

    1. Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, tutore, Farmaziako Lizentziatura lortu nahi duten ikasleentzako praktikaldi tutelatuetan:

      • ikasle eta ikastaldi oso bakoitzeko 0,1 puntu.

        Kontzeptu horretan, gehienez ere, puntu bat lor daiteke.

    2. Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, BAFE egiten ari diren ikasleen tutore (Ospitaleko Farmazian, Farmazia Industrial eta Galenikoan, edo Botika eta Drogen Azterketa eta Kontrolean):

      • ikasle eta ikastaldi bakoitzeko 0,2 puntu.

        Kontzeptu horretan, gehienez ere, puntu bat lor daiteke.

    3. Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, Unibertsitateko katedradun edo irakasle titular gisa, osasun-zientzietako jakintzetan, farmaziako produktuei lotutako arloetan:

      • Farmaziako fakultatean, 0,3 puntu ikastaldi bakoitzeko.

      • Beste fakultate batzuetan, 0,15 puntu ikastaldi bakoitzeko.

        Kontzeptu horretan, gehienez ere, 3 puntu lor daitezke.

        Idatz-zati honetan aipatutako irakaskuntza-jarduna aintzakotzat hartuko da, nahiz beste lanbide-jardunen batekin batera egin, betiere, jardun hori 1. idatz-zatian zehaztutakoren bat izanik, eta bateragarria; horrelakoetan, nahitaezkoa izango da berariaz egiaztatzea lanbide batean eta bestean zenbat denbora ematen duen. Beraz, kasu horretan, beharrezkoa izango da irakaskuntza-zerbitzuak eman izana jakinarazteko egiaztagiria aurkeztea, dagokion agintaritza akademikoak emanda; horrekin batera, lanaldia laburtzeko baimena ere aurkeztu beharko du, lanbide-jarduna burutzen duen osasun-zentroko arduradunak emandakoa.

        Bi lanbide-jardun horietako merezimenduak kontatuko dira, proportzioan, zenbat ordu jardun bakoitzean, ehuneko horrenbeste.

    4. Etengabeko prestakuntza-ikastaroetan irakasle jardutea, farmaziako zerbitzuei lotutako gaietan, azken hamar urteetan:

      1) Osasun-administrazioak, unibertsitateak edo elkargoko erakundeak antolatutako ikastaroetan jardutea, ikastaroak 2003. urtea baino lehenagokoak direnean.

      2) Osasun-arloko lanbideetako langileak etengabe prestatzeko Euskal Kontseiluak egiaztatutako ikastaroetan jardutea, edo osasun-sistema nazionaleko etengabeko prestakuntzako batzordeak, edo autonomia-erkidegoetako etengabeko prestakuntzako kontseiluek egiaztatutakoetan.

      Ikastaro bakoitzean emandako ikastordu bakoitzeko, 0,05 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 2 puntu lor daitezke.

  3. – Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten argitalpenak, azken 10 urteetakoak:

    1. Argitaratutako liburuaren egile izanda, 0,5 puntu.

    2. ISSN kodeaz identifikatutako aldizkarietan argitaratutako artikuluen egile izanda, 0,2 puntu.

    3. ISSN kodeaz identifikatu gabeko aldizkarietan argitaratutako artikuluen egile izanda, 0,1 puntu.

    4. Bilera edo kongresu zientifikoetan aurkeztutako ponentzia, poster edo ahozko komunikazio bakoitzeko, 0,1 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 3 puntu lor daitezke.

      Egile bat baino gehiago badago, puntuazioa egile guztien artean zatituko da.

  4. – Graduatuondoko prestakuntza.

    1. Unibertsitatekoa.

      1) Farmaziako lizentziatura-gradua: 0,25 puntu.

      2) Ikasketa aurreratuetako diploma: 0,50 puntu.

      3) Farmaziako doktore-gradua: 1 puntu.

      Aurreko hiru merezimenduetatik bat baino gehiago egiaztatzen denean, aurkeztutakoen artean goreneko maila duena, horixe bakarrik kontatuko da.

      4) Berariazko tituluak, farmazia-arloari lotutako gaiei dagozkienak:

      • Masterra: 1 puntu.

      • Espezialista edo antzekoa, ikastaroak 25 kreditutik gorako iraupena duela (250 ordu): 0,75 puntu.

        Goragoko beste maila batera iristeko tartean egin diren merezimenduak ez dira elkarrekin metatuko.

        Kontzeptu honengatik gehienera emango diren puntuak ez dira sekula 3 baino gehiago izango.

    2. Unibertsitatekoak ez direnak.

      1) Farmazialari espezialistaren titulua, Ospitaleko Farmazian, Farmazia Industrial eta Galenikoan, edo Botika eta Drogen Azterketa eta Kontrolean: 4 puntu.

      Titulu horiek ez dira kontuan hartuko, baldin eta tituluak lortzeko beharrezko zen denbora lanbide-jardunari dagokion atalean konputatuta badago aurretiaz.

      2) Farmazialari espezialistaren titulua beste modalitate batzuetan: 1 puntu.

      Titulu horiek ez dira kontuan hartuko, baldin eta tituluak lortzeko beharrezko zen denbora lanbide-jardunari dagokion atalean konputatuta badago aurretiaz.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, puntu bat lor daiteke.

      3) Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten gaietan, azken 10 urteetan, izandako etengabeko prestakuntza:

      • Osasun-administrazioak, unibertsitateak edo elkargoko erakundeak antolatutako eta egiaztatutako ikastaroak, 2003. urtea baino lehenagokoak.

        Kurtsoaren iraupena:

      • 5 eta 10 ordu bitartekoa: 0,05 puntu.

      • 11 eta 30 ordu bitartekoa: 0,1 puntu.

      • 31 eta 50 ordu bitartekoa: 0,2 puntu.

      • 51 eta 80 ordu bitartekoa: 0,4 puntu.

      • 81 eta 120 ordu bitartekoa: 0,6 puntu.

        120 ordutik gorakoa: 0,75 puntu.

      • Osasun-arloko lanbideetako langileak etengabe prestatzeko Euskal Kontseiluak egiaztatutako ikastaroak, edo osasun-sistema nazionaleko etengabeko prestakuntzako batzordeak, edo autonomia-erkidegoetako etengabeko prestakuntzako kontseiluek egiaztatutakoak.

        Kreditu-kopurua, kurtso bakoitzeko:

        kreditu 1era arte, 0,05 puntu.

      • 1,1 eta 3 kreditu bitartean: 0,1 puntu.

      • 3,1 eta 5 kreditu bitartean: 0,2 puntu.

      • 5,1 eta 8 kreditu bitartean: 0,4 puntu.

      • 8,1 eta 12 kreditu bitartean: 0,6 puntu.

        12 kreditutik gora: 0,75 puntu.

        Kontzeptu horretan, gehienez ere, 5 puntu lor daitezke.

        Kurtsoa bai ikastorduka bai kredituka egiaztatzen denean, orduan, lortutako kreditu-kopuruaren arabera baloratuko da puntuazioa.

  5. – Euskara.

    1. EGA agiria edo baliokideren bat egiaztatuz gero: 5 puntu.

    2. Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko zikloa egiaztatuz gero, 2,5 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 5 puntu lor daitezke.

  6. – Europar Batasuneko hizkuntzak.

    1. Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeles-, frantses- edo aleman-titulua edo baliokideren bat egiaztatuz gero, 1 puntu, titulu bakoitzeko.

    2. Ingeleseko, frantseseko edo alemaneko oinarrizko zikloan, Hizkuntza Eskola Ofizialeko titulua edo baliokideren bat egiaztatuz gero, 0,5 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 2 puntu lor daitezke.

Gaiarekin lotutako edukiak

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.