Arautegia

Inprimatu

211/1997 DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 5261
  • Xedapen-zk.: 211
  • Xedapen-data: 1997/09/30
  • Argitaratze-data: 1997/10/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen eta bere erakunde autonomoen finantza-baliabideak behar-beharrezkoak dira Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiak jardun dezan. Hain zuzen ere, bertako sarrera eta ordainketek, beste ekonomi eragile baten antzera prozedura burujabeak dituztenez, likidezia egotea eskatzen baitute.

Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia, aipatutako finantza-baliabideek osatuta, Euskal Autonomi Elkarteko Finantzen azaroaren 8ko 8/1996 Legearen I. Idazpuruan arautu zen, bere funtsezko oinarriei dagokienez; eta dekretu hau idazpuru horren garapena baino ez da, Lege horren azken xedapenetatik hirugarrenean ezarritakoaren arabera.

Orain arte indarrean egon diren erregelamendu mailako arauak oinarri hartuz gero, oraingo honek aurrerapena dakar Euskal Autonomi Elkartearen diruzaintza publikoaren ereduari dagokionez, testu bakar batean biltzen dituelako, alde batetik, alor horretan dauden maila bereko arauak eta, bestetik, diruzaintza edo diruzaintza-eragiketak ez diren arren, aipatutako Legearen I. Idazpuruak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiarekin artez erlazionatuta egongo bailiran arautzen dituen alderdiak.

Indarrean egon den Dekretuan ez bezala, oraingoan bereizi egin da diru-bilketaren eremu osoa eta berariazko araudi baten bidez garatu egiten da, aipatutako Legearen azken xedapenetatik bigarrenean ezarritakori eutsiz. Izan ere, diruzaintzarekiko erlazio organikoaren gainetik, finantza eragiketa hutsa ez izateak eta lege mailan bereizita araututa egoteari eman zaio lehentasuna. Bereizketa horrek, nolanahi ere, ez du testuen koordinazioa galerazten, bereziki diru-sarrerei dagokienez.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko irailaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kutxak.

  1. – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren fondoak edo baloreak gordetzen dituztenak dira diruzaintza horren kutxak.

  2. – Garaiz sartu eta ordaintzeko bide ematen duten diruak baino ez dira izango kutxetan, diruzaintza alorrean eskumena duen sailak dagokion kutxan emandako baimenean xedatutakoari atxikiz. Nolanahi ere eta aurrekoari eutsiz, beharrezkoa baino diru gehiago egonez gero, ahalbait lehen jarriko da diru hori kontu batean.

  3. – Hala ere, nahiz eta aurreko atalean ohartemandakoa gertatu ez, diruzaintza alorrean agintea duen sailak, beti ere segurtasuna dela zio, kutxa batetik bestera fondoak aldatzeko baimena eman ahal izango du.

  1. atala.– Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kontuak.

  1. – Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 5. atalean aipatzen diren erakundeetan zabaldutakoak dira Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kontuak, ageriko fondo eskuragarriak egon daitezen.

  2. – Kontu horietan ezin izango da zorrik agertu, ez eta kontratu bidez horretarako aukera jaso denean ere. Horregatik, dirua gordetzen duen erakundeak kontuan dagoen kopurutik gorako diru-zenbatekoa kargatzen duenean, bai mugimenduen balio egunei egokitutako saldoen ondoriozko korrituengatik bai beste edozein ziogatik, berehala jarriko dira fondoak kontu horietan.

  3. atala.– Kutxa eta kontuen izena.

  1. – Euskal Autonomi Elkartearen edo bere erakunde autonomoen diru edo baloreak dituzten kutxa eta kontu guztien izenaren hasieran honakoa sartuko da: «Tesorería General del País Vasco-Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia».

  2. – Aurrean aipatutako izenak osoan idatzi barik, era laburrean idatzi ahal izango dira «TGPV-EHDN».

  3. – Aipatutako izen horien ostean kontu moeta adieraziko da, bosgarren atalean ezarritakoaren eta dagokion destino edo eremu organikoaren arabera.

  4. atala.– Kutxen sailkapena.

  1. – Honakoak izan daitezke Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kutxak:

    1. kutxa nagusia,

    2. kutxa delegatuak, eta

    3. kutxa bereziak.

  2. – Kutxa nagusiaren kudeaketa diruzaintza alorrean eskumena duen sailaren eginkizuna da. Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren baloreak gordetzeko legez gaitutako erakunde baten sartu ez diren baloreak kutxa nagusian gordeko dira, baldin eta segurtasunagatik beste kutxa baten sartu ez badira.

  3. – Kutxa delegatuen kudeaketa Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko sailen edo bere erakunde autonomoetako organo nagusi edo lurralde organoen eginkizuna da.

  4. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak baimendutakoak dira kutxa bereziak, betiere helburu zehatzak bete edo berariazko lege araubidea duten eragiketak burutzeko. Horietan, besteak beste, ikastegiak finantza autonomiaz aritzeko beharrezko diren kutxak sartzen dira.

  5. atala.– Kontuen sailkapena.

  1. – Honakoak izan daitezke Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kontuak:

    1. kontu nagusiak,

    2. lortutako diru-sarreretarako kontu delegatuak,

    3. aldez aurreko fondoen pentzutan egin beharreko ordainketetarako kontu delegatuak,

    4. behin-behingo igorpen bidezko kontu delegatuak, eta

    5. kontu bereziak.

  2. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak kudeatzen dituen eta bereziak ez direnak dira kontu nagusiak. Horietan kontu delegatuetan edo berezietan egon behar ez duten fondo guztiak sartuko dira. Zabalik egon daitezen kontu nagusietan honakoak hartuko dira kontutan fondoak sartzeko: batetik, dagokion erakunde gordatzaileetako kontuetara transferentzia bidez egin daitezen ordainketak eta, bestetik, erakundeen arteko finantzaketa jarioen emaitza.

  3. – Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko sailen edo bere erakunde autonomoetako organo nagusi edo lurralde organoek dagozkien xedeetarako kudeatzen dituztenak dira aurreko 1. idazatiko b), c) eta d) puntuetan aipatzen diren kontuak.

  4. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak baimendutakoak dira kutxa bereziak, betiere helburu zehatzak bete edo berariazko lege araubidea duten eragiketak burutzeko. Horietan, besteak beste, ikastegiak finantza autonomiaz aritzeko beharrezko diren kutxak sartzen dira.

  5. – Lortutako diru-sarreretarako kontu delegatuetan eta diruzaintza alorrean eskumena duen sailak kudeatzen ez dituen eta dirusarreretarako baimendutako kontu berezietan mugimendu hartzekodunak baino ezingo dira egin. Aurrekoa dena dela, honako mugimendu zordunak ere sartu ahal izango dira: diruzaintza alorrean eskumena duen sailak emandako jarraibideei eutsiz, Euskal Herriko Duruzaintza Nagusiaren kontu nagusi batera kudeaketaren emaitza baten tokiz aldaketarako direnak eta abonoen jardueran kreditu erakundeek egindako akatsak zuzentzeko helburu dutenak.

  6. – Aurreko 1. idazatiaren c) eta d) puntuetan aipatzen diren kontu delegatuetan eta diruzaintza alorrean eskumena duen sailak kudeatzen ez dituen eta ordainketetarako baimenduta dauden kontu berezietan mugimendu zordunak baino ezingo dira egin. Aurrekoa dena dela honako mugimendu zordunak ere sartu ahal izango dira: kontuak berak sortutako korrituen ondoriozkoak eta sailaren pentzutan egindako eskualdaketen itzulketen edo atzerapenen ondoriozkoak eta Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren beste kontu batetik fondoak berrezartzeko eragiketak. Zerbitzuagatiko kalte-ordainak aldez aurretik ordaintzeko kontuak izanez gero, aurreratutako kopuruen itzulketak ere ordainduko dira kontu horietan.

  7. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak kudeatu gabeko kontuek sortutako korrituak sailak berak adierazitako kontura eta epean sartuko dira.

  1. atala.– Kutxa eta kontuen irekiera eta itxiera.

  1. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak kudeatu beharreko kontu nagusien eta kutxa edo kontu berezien irekiera sailak berak erabakiko du.

  2. – Euskal Autonomi Elkarteko sailek edo bere erakunde autonomoek kudeatu behar dituzten kutxa edo kontu delegatu edo bereziak irekitzea edo egotea bera dagokien sailburuak erabakiko du edo, erakunde autonomoak izanez gero, zuzendari edo lehendakariak. Erabaki horrek diruzaintza alorrean eskumena duen sailak aldez aurretik eman beharreko baimenari eutsiko dio eta, horretarako, proposamena igorri beharko zaio sailari, Kutxa eta Kontuen Erregistroan erroldatzearen gai diren ezaugarriak jasotzen dituena.

  3. – Kutxak eta kontuak itxi edo baliogabetzea, izan ere, beroriek ireki edo egotea erabakitzeko agintea duen organoaren egitekoa izango da, diruzaintza alorrean eskumena duen sailak edozein momentutan horretarako baimena eman ondoren edo, bestela, sailaren beraren instrukzioei jarraituz.

  1. atala.– Kutxa eta kontuen kudeaketa.

  1. – Kutxa eta kontuak egotea edo ixtea erabakitzeko eskumena duen organoak izendatuko ditu hiru pertsona gutxienez kontu bakoitzeko, kudealari ari daitezen, eta pertsona bat, kontu bakoitza gorde eta kudea dezan. Pertsona horiek goi kargudunak izan beharko dute, Euskal Autonomi Elkarteko Administraziokoak edo dagokion erakunde autonomokoak, edo, bestela, horiei atxikita egon beharko dute funtzionario, lan edo estatuto harremanen bidez. Pertsona horien izendapenak edo kargu uzteak ondorengo atalean aipatzen den Erregistroan erroldatzen direnetik izango dituzte ondorioak. Baina izendapena jasotzeko bidea eman zien harremanak balioa galtzen badu, berez eta besterik gabe galduko dituzte oraingoan aipatutako ahalmenak.

  2. – Kontuaren mugimenduak, gutxienez, kudeaketaren ardura daramaten bi pertsonen signadura eskatzen du.

  1. atala.– Kutxa eta Kontuen Erregistroa.

  1. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak kudeatuko du Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiko Kutxa eta Kontuen Erregistroa, eta egoteko edo irekitzeko sailaren baimena jaso duten kontu guztiak sartuko dira erregistro horretan. Honakoak adierazi beharko dira:

    1. izena,

    2. identifikazioa, bezero kontu normalizatuaren kodearen bidez eta horri darizkion datoak,

    3. moeta, aurreko 4. eta 5. ataletan ezarritakoaren arabera,

    4. destinoa eta xedea,

    5. kontua erabil dezakeen erakundea,

    6. kontuaren kudeaketa eta zaingoaren erantzukizuna duen/duten pertsona/pertsonak.

    7. kudeaketak muga dituen gehienezko diru-zenbatekoak,

    8. kontuaren baimenak dituen berariazko ezaugarriak,

  2. – Aurreko idazatian aipatutako inguruabarrak aldatzen badira eta erregistroaren kudeatzailea den sailak horretarako baimena eman ez badu, berari jakinaraziko zaio.

  3. – Kontuak eta kutxak erregistroan sartutako moduan baino ezin izango dira kudeatu eta horretarako izendatutako eta erregistroan sartutakoek baino ez dituzte kudeatuko.

  4. – Erabakiak eta beroien edukiari buruzko komunikazioak bilduz eraman ahal izango da erregistroa.

  1. atala.– Kontuen mugimendua eta kutxen hornidurak.

    Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiko kontuen arteko mugimenduak transferentzia bidez baino ezin izango dira egin. Kutxen hornidura, aldiz, transferentziaz, merkataritza arauei jarraituz eratutako txekez edo legezko eskudiruz.

  1. Sekzioa.– Ordainketa aginduak.

  1. atala.– Ordainketa unea.

  1. – Fondoak erabiltzeko Finantza Plana eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko arauak betez eta ordainbeharrak kitatzeko doitasun irizpideari jarraituz emango dira ordainketa aginduak.

  2. – Ekonomi eta kontabilitate kontrolaren alorrean dauden arauak bete ondoren emango dira ordainketa aginduak. Aurrekontu kontzeptuengatik egin beharreko ordainketak izanez gero, ordainbeharra aitortu ondoren baino ezin izango dira egin, Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontu erregimenari buruzko arauei atxikiz.

  3. – Dekretu honen 26. atalean aipatzen diren gordailuak itzuli behar izanez gero, behin jatorria kreditatu ondoren, batere luzatu gabe emango da ordainketa agindua.

  1. atala.– Eskumena.

  1. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailaren arau organikoetan zehazten den organoari dagokio ordainketa aginduak ematea Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan.

  2. – Euskal Autonomi Elkarteko erakunde autonomoen kasuan, horien arau organikoetan edieraztzen diren organoei dagokie ordainketa aginduak ematea. Erakunde autonomoak diruzaintza zerbitzu propiorik ez duenean, aurreko idazatian aipatzen den organoak emango ditu ordainketa aginduak.

  3. – Aldez aurreko fondoen eta behin-behingo ordainketen alorreko ordainketa aginduek bai eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko sailetako eta bere erakunde autonomoetako organo nagusiei edo lurralde organoei atxikitako bestelako ordainketei dagozkienek ere, aurreko idazatietan aipatutako organoaren gainikuskaketa behar dute.

  1. atala.– Ordainketa-aginduak izenpetzea.

  1. – Eskumena duen organoa ez badago, lanpostu hori hutsik badago edo horretako arduraduna gaixorik badago, dagokion sailburuak edo erakunde autonomoko zuzendari edo lehendakariak izendatutako organoetako titularrek eman ahal izango dituzte ordainketa aginduak. Nolanahi ere, aurreko atalean adieraztakoari eutsiz, aginteak emateko eskumena duen organua izango da.

  2. – Ordainketa aginduak emateko organorik ez dagoela, eta horretarako bakarrik, kasu hauetan joko da: gordailatze erakundeei transferentzia aginduak jakinarazi behar zaizkienean eta dagokion organoak aginduak izenpetu ezin dituenean, ez izenpetzeak hurrengo egunera arteko atzerapena ekarriko bailuke.

  3. – Ordainketa agindu formala izenpetzearen ordez gordailatze erakundeei transferitzeko agindua eman ahal izango da baldin eta ordainketa agindua emateko eskumena duen pertsonak izenpetzen badu. Nahi izanez gero, taldeka eta informatika tresnak erabiliz egin ahal izango da.

  1. Sekzioa.– Aldez aurreko fondoak.

  1. atala.– Aldez aurreko fondoak.

  1. – Honako diru-horniketa hauek dira aldez aurreko fondoak: Dekretu honen 5. artikuluaren 1. lerroaldeko c) puntuan aipatu eta, behin-behingo igorpenak izan barik, era deszentrazilatuan jardute gastuei aurre egiteko balio dutenak.

  2. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak finkatuko ditu ordainketa modu hau erabiltzeko gaiarekiko eta denborarekiko mugak, deszentralizazio mailak eta egin beharreko ordainketen kopurua eta izaera, betiere Dekretu honetan jasotako xedapenen barruan.

  3. – Aldez aurreko fondoen sistema erabiltzeak galarazi egiten du ohiko prozeduraz ordainketa izapidatzea.

  4. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak, aldez aurreko fondoen eremuan, zenbateko gutxiko ordainketak egiteko kutxen fondo finkoetarako baimena eman ahal izango du.

  1. atala.– Diru-horniketen muga.

    Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak finkatuko ditu aldez aurreko fondoetarako kontuetan kontzeptu horrengatik egin daitezen diru-horniketak. Diru-horniketa horiek, nolanahi ere, ez dira izango dagokion saileko edo lurraldeko eremuan, une bakoitzean indarrean dagoen aurrekontuaren gastu-zerrendan jardute gastuetarako sartutako ordainketa kredituen 100eko 25etik gorakoak. Sail batean sail eta lurralde eremuko diru-horniketak egonez gero, saileko eremutik lurralde eremukoak kenduko dira.

  2. atala.– Aldez aurreko fondoen zertarakoa.

  1. – Honako hauetan baino ezin izango dira egin ordainketak aldez aurreko fondoak erabiliz: ordainketa sortzen duen ondasun edo zerbitzuaren erosketa, kontratazioa edo prestazioa zentralizatuta ez dagoenean eta gastuaren exekuzio eta izapideketak fase ezberdinak eskatzen ez dituenean.

  2. – Euskal Autonomi Elkartearen sailetako organo nagusien eremuan honako ordainketak baino ezin izango dira egin aldez aurreko fondoen pentzutan: diruzaintza alorreko eskumena duen sailak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu bat argitaratuz finkatutakoa baino zenbateko unitario indibidualizatu txikiagoa dutenak. Muga horren ondorioetarako ezin izango da zatitu gastu bat ordainketa ezberdinetan. Batera egin daitezkeen antzeko prestazioei dagozkienak dira gastu unitario indibidualizatuak.

  1. atala.– Prozedura.

  1. – Aldez aurreko fondoen horniketak dagokien sail edo erakunde autonomoak eskatuta eta aurreko ataletan finkatutako mugen barruan burutuko dira. Horretarako, aurrekontuz besteko dagokion kontabilitate agiria bete beharko da, eta bertan sarrera eta ordainketa kontuak eta zenbatekoa jaso beharko dira. Laburtutako kontzeptu gisa, halaber, «aldez aurreko fondoak» jarriko da.

  2. – Aldez aurreko fondoen horniduren eta berrezarpenen zenbatekoa horietarako kontu delegatuetara transferentzia eginez ordainduko da.

  3. – Aldez aurreko fondoak diruzaintza beharrek eskatzen dutenean berrezarriko dira, aurreko berrezarpenetik egindako ordainketen hainbatekoan, aurrekontu izaerako kontabilitate agiri baten bidez, egindako ordainketei dagozkien aurrekontu aplikazioak jaso beharko direlarik agiri horretan. Kontabilitate agirietan zenbatekoak eta «aldez aurreko fondoen berrezarpena» kontzeptu laburtua adieraziko dira.

  4. – Bankuen Liburua eta dagokion banku estraktuaren saldoa hilean behin adostu beharko dira. Adosteko ardura duen pertsona eta dagokion sail, saileko lurralde zerbitzu edo erakunde autonomoko diruzaintza kudeatzeko ardura duena izango dira adostasunen erantzukizundunak, eta beraiek izenpetuko dituzte. Eginkizun horiek ez dira izango inoiz pertsona berberaren esku.

  5. – Abenduaren 31n egingo da urtero kontu-garbiketa.

  6. – Kontabilitate agiriekin batera, kasuan kasuko, honako agiri hauek joango dira:

    1. fondoak berrezarri diren egunean dagoen saldoa agertzen duen Banku Liburuaren fotokopia,

    2. egun horretako saldoa agertzen duen egiaztagiri edo banku laburkia, eta

    3. banku adostasuna eta kontuaren azterketa.

      1. atala.– Gastuaren justifikazioa.

      1. – Aldez aurreko fondoen zerbitzu kudeatzaileak artxibatuko ditu gastuaren justifikagiri indibidualak, bai fakturak, bai erreziboak, bai egiaztagiriak edo bai beste edozein direla ere.

      2. – Aldez aurreko fondoak kudeatzeko ardura duten organoek, gutxienez, ondorengo erregistro eta artxibaketa egin beharko dituzte:

        1. fakturen artxibaketa, bidai gastuen edo gastuen egiaztagirien kontu-garbiketak, apuntearen arabera korrelatiboki ordenatuta,

        2. aurrekontuaren atalburu, atal eta kontzeptuka antolatutako gastuen erregistroa, bertan faktura edo gastu egiaztagiri guztiak idatziko dira, bai eta egindako ordainketak ere,

        3. dagokion kontuaren Banku Liburua, eta

        4. garbitzeke dauden zerbitzuagatiko kalte-ordainen alorrean aurreratutakoen erregistroa, bidezkoa izanez gero.

      3. – Ekonomi Kontrolerako Bulegoak aurreko idazatiak aipatzen dituen erregistro eta artxiboek jaso behar dituzten egitura, formato eta gutxienezko ohartarazpenak ezarriko ditu bai eta erregistro horiei dagozkien kontuak justifikatu, izapidatu eta garbitzeko prozedura ere.

      1. atala.– Kontuhartze kontrola.

      1. – Fondoen hornidurari dagokionez, agirien gaineko kontuhartze kontrolatzerakoan kopuruak baino ez dira zuzenduko.

      2. – Birrezarpenei dagokienez, agirien gaineko kontuhartzea kontrolatzerakoan, 16. atalaren 6. idazatian aipatzen diren justifikagirietan agertzen diren kopuruen batuketa eta atal horren 3. idazatian aipatzen diren kontabilitate agirietan agertzen den zenbatekoa berdinak direnentz egiaztatuko da.

      3. – Aldez aurreko fondoak kontuhartze kontrolpean egongo dira, hain zuzen ere ekonomi, fidantza eta kudeaketa kontrol moetaren menpe, urriaren 31ko 464/1995 Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta kontrol horrek Ekonomi Kontrolerako Bulegoak ezar ditzan muga eta ezaugarriak izango ditu. Bulegoak, nolanahi ere, edozein momentutan egin ahal izango ditu egiaztapenak. Kontrol horren emaitzen berri emango zaio Jaurlaritzaren Kontseilari.

      1. Sekzioa.– Ordainketak egiteko modua.

      1. atala.– Ordainketa moetak.

      1. – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren pentzutan egin beharreko ordainketak, baldin eta administrazio ahalmen baten indarrez gauzatu behar badira, kreditu erakundeko kontura zuzendutako transferentzia eginez egin ahal izango dira. Gainera, lehen adierazitako baldintzak betetzen badira, edo diruzaintza alorrean eskumena duen sailak baimena ematen badu, ondorengo ordainketa moduak erabili ahal izango dira:

        1. diruzaintza alorrean eskumena duen sailak zehazten duen kopurua baino txikiagoa denean edo zerbitzuengatiko kalte-ordainen eremuan ordainketa egiten denean, Estatuko lurraldean edo atzerrian legezko eskudirutan,

        2. protokolo edo ordezkotzarako egintza baten ondoriozko ordainketa egiten denean, bai eta horren zio den negozio juridikorekin batera edo negozioa bukatu eta berehala egiten denean, txeke bidez, merkataritza arauei atxikiz eratua eta kontuan ordaintzeko klausularekin, eta

        3. zerbitzuengatiko kalte-ordainen eremuan ordainketa egiten denean, txartela edo beste euskarri fisikoak erabili, eskuratu eta berrezarriz, 21. atalean ezarritakoaren arabera.

      2. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak, hala ere, aurreko idazatian aurrikusi ez diren ordainketa moduak erabiltzeko baimena eman ahal izango du.

      3. – Ordainketa agindua emateko eskumena duen organoari dagokio ordainketa modua zehaztea, atal honetan eta ordainketa sortzen duen beharrari buruzko berariazko arauetan aurrikusitakoari atxikiz. Alderantzizko adierazpenik ez badago, kreditu erakundeko kontura zuzendutako transferentzia eginez ordainduko da.

      4. – Atalburu honen ondorioetarako, kreditu erakunde batean irekitako kontu batean egindako edozein ordainketa izango da transferentzia, beti ere Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiak kreditu erakunde horretan bertan edo beste edozeinetan bere izenean duen kontu batetik egiten bada, kontuaren izena edozein dela.

      1. atala.– Enparauen erregistroa.

      1. – Ekonomi Kontrolerako Bulegoak kudeatuko du Enparauen Erregistroa, eta bertan, alde batetik kreditu erankunde baten kontura transferentzia bidez ordaintzeko aukera ematen duten datuak eta Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren hartzekodun eta zordunen zerrenda sartuko dira.

      2. – Hartzekodunak, lehenengo beharraren aitorpena jaso baino lehen, ondoren adierazten direnak aurkeztu beharko ditu, betiere Ekonomi Kontrolerako Bulegoan ezarritako ereduaren arabera eta eredu hori Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko sailak edo bere erakunde autonomoek bisatuta:

        1. nortasunaren agiri nazionalaren zenbakia, identifikaziorako kode fiskala edo atzerritarra identifikatzeko zenbaki pertsonala, dagokion agiriaren bidez egiaztatuko dena,

        2. Euskal Herriko Diruzaintza Nagusitik transferentziak jasotzeko izendatzen duen kreditu erakundeko kontuaren bezero-kontuaren kodea, erakundeak berak bisatua, eta

        3. bere egoitza.

      3. – Interesatuek aurreko atalean finkatutako moduan jakinaraziko dituzte Enparauen Erregistroan bildutako datoetan gertatutako aldakuntzak.

      4. – Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, aurreko bi urteetan enparauari ordaintzeko agindurik eman ez denean, bigarren idazatian ezarritakoa eskatu ahal izango du berriro.

      1. atala.– Txartelak eta beste euskarri fisikoak.

      1. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kargura kreditu edo zor txartelak erabiltzeko baimena eman ahal izango du. Txartela horiek ordainketa elektronikokoak izan daitezke edo, bestela, ordainketa edo ordainketaren ordez onartutako beste edozein euskarri fisiko edo txartela, beroiek ematen dituzten erakundeekin hitzarmena eginez ala ez. Txartela eta euskarri horien pentzutan ez da onartuko Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiak egin beharreko ordainketaren atzerapenik, kontuan egingo den benetako karguak ekartzen duen atzerapena salbu, eta atzerapen honek ez du ekarriko inolaz ere korrituak ordaindu beharrik.

      2. – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kontu bat euskarri duen kreditu edo zor txartela gastu jakinetarako inoren esku jartzeak,dagokion kontuan fondo nahikoa egotea eskatzen du, hain zuzen ere txartelaren bidez erabil daitekeen gehienezko kopurua ordaindu ahal izateko. Fondo horiek kontuari egongo dira atxikita dagokion kargoa egin, txartela itzuli edo baliogabetu edo txartelaren erabilpena bera indargabetu arte. Nolanahi ere, gastuen justifikazioa ezarritako zenbatekoari eutsiz egingo da, aldian-aldian edo txartela itzultzen denean.

      3. – Aurreko atalean aipatzen diren txartelak erabil ditzaketen pertsonek baldin eta txartelaren gehienezkotik gorako kopuru bilduan erabili badute edo txartelak baimentzen dituen gastuetarakoez bestetarako erabili badute erantzuleak izango dira bai eta txartela gaizki gorde badute ere, eta hala gertatuz gero, dagokien zigor erregimena aplikatuko zaie.

      4. – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren fondoak aldez aurreko edo ondorengo mugimenduz ordaintzeko ordainketa elektronikoko txarteletarako edo beste euskarri fisikoetarako baimena eta horien kontratazioa agortu egin daitezkela kontutan hartuz burutuko dira, bai denboraz bai materiaz, eta bai soberako kopurua berreskuratu daitekeela eta izendun izaerarik gabekoak direla ere. Kasu hauetan, soberako kopuru gisa edo kopuru berdineko eskudirutan itzultzen ez diren kopuru guztien gastua justifikatu beharko da, eskudirutan egiten diren ordainketetarako eskatzen diren epeetan eta betekizunekin.

      1. atala.– Administrazio aginteen erabilpenez kanpoko ordainketak.

      1. – Administrazio aginteen erabilpenez kanpo egin beharreko ordainketak beroiek arautzen dituzten arau publiko edo pribatuei eta, egonez gero, hitzarmen aplikagarriari atxikiz burutuko dira.

      2. – Administrazio aginteen erabilpenez kanpoko ordainbeharrak nork bere gain hartu edo kitatzerakoan, sekzio honen aurreko ataletan ezarritakoa hartuko da kontutan, eta ahal den neurrian aurreko idazatian adierazitakoarekin bateragarria izan dadila.

      1. atala.– Ordainketak erasota uzteko modua.

        Legezko erabilpeneko diru bidezko edo txeke bidezko ordainketa eta txartelen eta bestelako euskarri fisikoen emate edo berrezarpena erreziboa eginez burutuko dira, bertan jasotzailea nor den adieraziko da, eta honek erreziboa kreditatu eta izenpetuko du. Fede-emaile publiko batek eskuhartu dueneko egintza batean ordainketa erasota dagoenean ez da erreziborik eskatuko.

  1. atala.– Finantziazioaren edukia.

    Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kargura eman ahal izango zaizkie kredituak eta aurrerakinak Euskal Autonomi Elkarteko Instituzioen Administrazioa osatzen duten enteei. Honako ezaugarriak izan beharko dituzte enteok:

    1. gehienez ere urtebeteko epea izango da formalizaziotik gehiago, eta

    2. Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiko kontuetan fondoen interesik handienaren pareko interesa sortuko dute unean unean.

      1. – Kreditu edo aurrerakina eskuratzen den egunetik aurrera sortuko da interesa, eta kreditua itzuli arte iraungo du; aurrerakinentzat, ordea, 34. atalaren arabera, ekarpenak ordaindu behar diren egunera arte iraungo du.

  2. atala.– Prozedura.

  1. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak, entearen, erakundearen edo sozietatearen ekimenez, proposamena igorriko dio Jaurlaritzaren Kontseiluari, honek, kreditu edo aurrerakina ematea onar dezan, hala irudituz gero.

  2. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak, atalburu honetan eta emate-akordioan ezarritakoari jarraiki, kasu bakoitzaren berariazko baldintzak finkatuko ditu.

  1. atala.– Eskudirutango gordailuak.

    Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aldeko berme lez egin daitezen eskudirutango gordailuak, eta horren zerbitzu batera egin behar diren gainerako gordailuak, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiko kutxetan edo kontuetan egin beharko dira zuzenean edo, bestela, entitate publiko edo pribatuen bidez, arauak eta horretarako izenpetu daitezen hitzarmenak betez, hitzarmenak entitateotan sartzeko prozedura ezar dezaketela.

  2. atala.– Jasotako Bermeen Erregistroa.

    Horien kudeaketa, exekuzioa eta itzulera Diruzaintza alorrean eskumena duen sailari dagozkioneko berme guztiak sailak kudeatzen duen Jasotako Bermeen Erregistroan inskribatuko dira, identifikatu egin beharko direla eta zehaztu euren egoera.

  3. atala.– Bermeen eredua.

  1. – Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren edo horren erakunde autonomoen alde abalez osatu daitezen bermeak, behar diren egokitzapen guztiak jasoz, dekretu honetako I. eranskinean agertzen den ereduari egokituko zaizkio; ez da horrela izango, ordea, horiek erregulatuko dituen arauek beste eredu zehatz bat ezartzen dutenean.

  2. – Indarrean dagoen ordenamenduan beharrezkotzat ezarritako ereduei egokitzen ez zaizkien bermeak erregistratzekotan, adierazi egin beharko da zernolako hori eta jasota utzi ordezkagirian. Erregistratzearen ondorioak eta horren subsanabilitatea, exigitutako bermeari aplikagarri zaizkion arauetan jasotakoak dira.

  1. atala.– Gordailuen eta bermeen ordezkagiriak.

  1. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailean zuzenean egin daitezen gordailuen eta bermeen ordezkagiriak, dekretu honetako II. eta III. eranskinetan ezarritako ereduei egokituko zaizkie. Ereduok, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den aginduaren bidez, sail horrek aldatu ditzake.

  2. – Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako aginduaren bidez, kreditu entitateetan sartu beharra ezar dezake baldin eta horretarako hitzarmena izenpetu badu. Gordailu- edo berme-ordezkagirien eredu arautuak ere ezar ditzake, entitateok eskuzko edo informatika bidezko balidazioa egin dezaten.

  1. atala.– Bermatzaileek ez betetzea.

    Entitate bermatzaileren batek, egindako errekerimenduan emandako epearen barruan, ez badio erantzuten Administrazioaren aldeko bermeari, entitate horri, errekerimendu epea betetzeke gelditu zeneko obligazioa amaitu arte, ez zaio berme gehiago onartuko.

  1. atala.– Eusko Legebiltzarraren aldeko ekarpenak.

    Eusko Legebiltzarraren alde egin daitezen ekarpenak, horrek eskatu ahala egingo dira.

  2. atala.– Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarekin loturarik ez duten enteen aldeko transferentziak.

    Izaera publikoko enteentzako diren dirulaguntzen fondoen ekarpenak, Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontu orokorretan sekzio berezia dutenak alegia, aurreratutako hiruhilabetekotan egingo dira. Horien zenbatekoa urteko horniduraren laurdena izango da.

  3. atala.– Euskal Herriko Unibertsitatearen aldeko guztizko dirulaguntza.

    Euskal Herriko Unibertsitatearen aldeko guztizko dirulaguntza gauzatzeko era:

    1. Gastu korronteetan hamar ordainketa egingo dira, bakoitzaren zenbatekoa urteko horniduraren hamarrena izango dela.

    2. Kapitalaren dirulaguntzan ordainketa bi egingo dira urtarrilean eta uztailean, bakoitzaren zenbatekoa urteko horniduraren erdia izango dela.

  4. atala.– Instituzioen Administrazioaren aldeko transferentziak.

  1. – Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuetan gastu korronteetarako izendatu diren hornidurak hiruhilabete naturalen hasieran ordainduko dira, erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sozietate publikoen alde, bakoitzaren zenbatekoa urteko horniduraren laurdena izango dela.

  2. – Aurreko idazatian adierazten diren erakunde, ente edo sozietatearen aldeko hornidura Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren gastu aurrekontuaren 100eko 10etik gorakoa bada urtean zehar, hilabetero ordainduko da, (bakoitzaren) zenbatekoa urteko horniduraren hamabirena izango dela. Hori horrela izanik, diruzaintzaren gaietan eskumena duen sailak erabaki dezake hilabetero ordainketa bat baino gehiago egitea, izaera bakoitzaren gastuak ordaintzeko behar diren zenbatekoen arabera.

  3. – Kapital eragiketetarako Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuetan erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sozietate publikoen alde azaltzen diren hornidurak, inbertsio programak exekutatzearen arabera ordainduko dira, kontuan hartu beharko dela fondo hartzailearen diruzaintza egoera.

  1. atala.– Aurreko atalen gain eragina duten xedapenak.

    Honen aurreko hiru ataletan aipatzen diren transferentzia eta dirulaguntzetan aplikatuko diren arauak:

    1. (Ekonomi) ekitaldi bakoitza hasi ostean egingo da lehenengo ordainketa.

    2. Aurrekontuen luzapen-aldian luzapenaren gai diren zenbatekoen arabera kalkulatuko dira; zenbatekook berriro kalkulatuko dira Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontu orokorrei buruzko Legea onartu ondoren. Lehenengo ekarpenean aldez aurretik egindako ekarpenei egotz dakiekeen zatia sartuko da.

    3. Hornidurei buruz aurrekontuetan egin daitezen aldaketak, zeinu aritmetikoaren arabera, hainbanatu egingo dira onartu ondoren egin beharreko ordainketetan.

  1. atala.– Ofiziozko sustapena.

    Euskal Autonomi Elkarteko zor publikoari darizkion interesak eta amortizazioak ordaintzeko izapideak ofizioz egingo dira. Behar besteko denboraz hasi beharko dira izapideok, edukitzaileei garaiz ordaindu ahal izateko.

  2. atala.– Bilboko Burtsan baino kotizatzen ez duen zor publikoa.

    Kontuango ohartarazpenen bidez ordezkatutako baloreei dagozkien interesak eta amortizazioak, Bilboko Balio-Burtsaren Kontuko Ohartarazpen eta eta Konpentsazio eta Likidazio Zerbitzuaren bidez, horri atxikitako entitateen bidez eta zerbitzuarekin lotutako ordainketak bideratzen laguntza eskaintzen duten entitateen bidez ordainduko dira. Ohartarazpen horien kontaduritza erregistroa aipatutako zerbitzuaren menpe dago.

  3. atala.– Bilboko Burtsan ezik beste guztietan kotizatu dezakeen zor publikoa.

    Aurreko atalean aipatzen diren baloreez bestekoei dagozkien interesen eta amortizazioen ordainketa, horretarako baimena duten entitateen bidez egin daiteke, baloreen merkatuari buruzko arauen arabera.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Gastu bereiziei buruzko kutxei, kontuei eta ordainketei aplikatuko zaie dekretu honetako I. eta II. atalburuetan xedatutakoa. Gastuok, gastu bereizietarako kredituak nola erabili eta kontrolatu arautzen duen maiatzaren 30eko 5/1997 Legean esandakoaren arabera arautzen baitira.

Diruzaintza alorrean eskumena duen sailak baimena eman dezake dekretu honetako II. atalburuko 2. sekzioan araututako aldez aurreko fondoen erregimenaren eragina, jarduteko gastuez gain, beste gastu batzuetara iristeko; eta hori, kontuan izanik organoaren kokapena, jardueraren berariazko izaera, gastuaren deszentralizazioa, zenbateko apaleko inbertsioen maiztasuna eta antzeko beste zertzelada batzuk. 14. atalean ezarritako muga, gai horretan, aldez aurreko fondoen erregimenaren eraginpeko gastuei dagozkien ordainketa kredituei buruzkoa da.

Indarreango arauetan aldez aurreko fondo arruntei buruz egiten diren aipamenak dekretu honetako II. atalburuko 2. sekzioan erregulatutako aldez aurreko fondoei egindakotzat joko dira.

Dekretu honetan aurrikusten ez den guztietan, gordailuei eta jasotako bermeei dagokienez, Gordailuen Kutxa Orokorren Araudia izango da aplikagarria.

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Dekretu honek indarra hartu eta sei hilabeteko epean Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kutxa eta kontuak dekretuan bertan jasotakoari egokitu beharko zaizkio edo, bestela, baliogabetu edo itxi beharko dira.

  1. atalaren 2. idazatian aipatzen den kopurua berrehun eta berrogeita hamar mila pezetakoa izango da gehienez, atal horretan bertan aurrikusitako Agindua eman arte.

  1. atalean aipatzen den abalaren eredua beharrezkoa izango da, bertan adierazitako moduan, Dekretu honek indarra hartu eta hiru hilabete geroago.

Dekretu honek indarra hartu arte gordailu eta jasotako bermeak egiaztatzeko erabili diren ordezkagiriak erabili ahal izango dira beroiek amaitu arte.

INDARGABETZE XEDAPENA

Dekretu honen aurka egon daitezen maila bereko edo apalagoko xedapenak indargabetuta gelditzen dira eta berariaz:

  1. 99/1982 Dekretua, apirilaren 19koa, Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren erakuntzari buruzkoa, III. Atalburua salbu (17. ataletik 24. atalera).

  2. 174/1983 Dekretua, abuztuaren 1ekoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren «berme-agirien» jaulkipena araupetzen duena.

  3. 393/1991 Dekretua, ekainaren 25ekoa, Euskal Autonomi Elkartearen zorra errepresentatzeko balio-tituluak, kontuko ohartarazpenetan bilakatzea ezartzen duena.

  4. Agindua, 1991ko uztailaren 12ko, Ogasun eta Finantza sailburuarena, Euskadiko herri zorraren jaulkipenak burutzeko prozedurak, interesen eta amortizazioen ordainketei dagozkienetan, aldatzen dituena.

  5. 17/1993 Dekretua, otsailaren 2koa, Euskal Autonomi Elkartean eta bere erakunde burujabeetan aldez aurreko agizko dirubaltzen jaurbidea ezarri eta arautzen duena.

Diruzaintza alorrean eskumena duen sailari dagokio dekretu honen garapena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du idarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko irailaren 30ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Administrazioaren aldeko abalaren eredua

IFK duen eta, jakinarazpen eta errekerimendu ondorioetarako, (2) -n egoitza duen erakundeak (1), eta bere izenean (3) , egintza honetan behartzeko behar beste ahalmenak dituztela, ondorengoa

IFK duen (4) , -n ezarritakoaren indarrez, -(r)en aurrean (6), ordainbeharrei aurre egiteko, (7) pezetako diru-zenbatekoraino.

Abal hau ematen da elkartasunean behartu nagusiarekiko, exkusio onurari berariaz uko egiten zaiola. Diruzaintza alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saileko organoak egin dezan lehenengo errekerimenduan egingo zaio aurre abalari, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusian borondatezko aldian ordaintzeko aplikagarri diren arauetan ezarritako epean, epe horretan ordaindu ezik aipatutako arau horietan ezarritako ondorioak izango dituela.

Tokia, eguna eta izenpea.

1 Finantza erakunde abalemailearen baltzu egoitza.

2 Helbide osoa adierazi: herri bidearen moeta eta izena, zenbakia, pisua, atea, posta kodea, herria.

3 Egintza honetan askietsitako ahalmena duten ordezkarien izen eta abizenak.

4 Abaldunaren izen eta abizenak edo baltzu egoitza.

5 Bermearen jarri beharra xedatzen duten arauak.

6 Administrazio erakundea eta saila edo erakunde autonomoa.

7 Idatzi eta zenbakiak jarri.

Gordailuaren egiaztagiriaren eredua.

Modelo de resguardo de depósito.

ERREGISTRO ZK.:

N.º DE REGISTRO

He recibido de -rengandik, pezeta jaso ditut, gordailu gisa / pesetas como depósito en concepto de: dela eta.

Vitoria-Gasteiz, 19..............................

Vitoria-Gasteiz, ....... de ........ de 19.....

Zuzendaritza:

Por la Dirección de

Jasotako bermearen egiaztagiriaren eredua.

Modelo de resguardo de garantía recibida.

ERREGISTRO ZK.:

N.º DE REGISTRO

He recibido de -rengandik, por importe de pesetas pezetako zenbatekoa jaso dut, en concepto de garantía tarako bermea dela eta.

Vitoria-Gasteiz, 19..............................

Vitoria-Gasteiz, ....... de ........ de 19.....

Zuzendaritza:

Por la Dirección de

(8) Abalaren zenbakia, kauzio poliza, kontuan egindako ohartarazpenaren ibilgeketa egiaztagiria....etabar, eratutako bermearen arabera / Señalar aval n.º, poliza de caución, certificado de inmovilización de anotación en cuenta, etc. según el tipo de garantía constituida.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.