Arautegia

Inprimatu

167/1989 DEKRETUA, uztailaren 18koa, Euskal Autonomi Elkarteko Gizarte Ongintzarako Fondotikako pentsioak arautzen dituen maiatzaren 26ko 129/ 1986 Dekretua zati batetan aldatzen duena eta horien hartzaileek 1988. urtean eskuratuko duten diru-zenbatekoa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 147
  • Hurrenkera-zk.: 2115
  • Xedapen-zk.: 167
  • Xedapen-data: 1989/07/18
  • Argitaratze-data: 1989/08/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua

Testu legala

Otsailaren 28ko 42/1989 Dekretuz, zahartzaroa dela eta, Gizarte Ongintzarako Fondotik zerga-ezarpenik ez duen pentsioa jasotzeko gutxienezko adina finkatu da eta bai diru-ekitaldi honetarako zenbatekoa ere. Geroago, Gizarte Mailako Neurri Gehiagarriei buruzko martxoaren 31ko 3/1989 Errege Dekretua gai berari buruz aritu da eta, ondorioz, nolabaiteko zalantzak sortu direnez laguntzak ematea erabakitzean, egoera hori gainditzea da Dekretu honen bidez lortu nahi dena. Era berean, Gizarte Ongintzarako Fondotik, 1988. urtean pentsioak jaso dituztenentzako, orekabide ekonomiko bat ezartzen da. Horiek horrela, Finantzetarako Euskal Kontseiluaren Akordioak dioenaren arabera, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza-Kontseiluak 1989.eko uztailaren 18an egindako batzarrean aztertu ondoren, honaku hauXEDATU DUT: Lehenengo atala.- Otsailaren 28ko 42/1989 Dekretuz aldatutako maiatzaren 26ko 129/1986 Dekretuko bigarren ataleko 1-c) apartadua, honako era honetan idatzita geldituko da: «c) Zaharrentzako diren laguntzei dagokienez, hirurogeitasei urte beteta izatea; gaisotasunei eta ezintasunei dagokienez, 16 urtetik gora izatea eta erabat ezinduta egotea lanerako.» Bigarren atala.- Zahartzaroa edo gaisotasuna edo ezintasuna direla eta, Gizarte Ongintzarako Fondotik 1988. urtean zehar zerga-ezarpenik ez duten pentsio publikoen hartzaile izan direnek, honako eskubide hau izango dute 1989. urtean, hots, Estatuaren 1988.erako Aurrekontu Nagusiei buruzko abenduaren 23ko 33/1987 Legeko 55. atalean pentsio horietarako ezartzen den zenbatekoaren balio bereko eta urteari dagokion portzentaia-puntua, aldi berean, jasotzeko eskubidea alegia. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honen edukinaren eta, bereziki, otsailaren 28ko 42/1989 Dekretuko 1. atalaren aurkako, maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak ingargabetuta gelditzen dira. AZKEN XEDAPENA 1.- Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko esku ematen zaio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari. 2.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biaharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. 1989.eko urtarrilaren 1etik hasita ekarriko ditu ekonomia mailako atzeraeragineko ondorioak. Gasteiz, 1989.eko uztailak 18. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.