Arautegia

Inprimatu

Otsailaren 24ko 22/1987 DEKRETUA, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeek Bizkaiko Lurralde Historikoari, hirigintzaren alorrean eta errepideen eta bideen alorrean, zerbitzuak eskualdatzeari buruzko Martxoaren 5eko 54/85 eta 55/85 Dekretuetan egindako hutsa zuzenduz. .

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 41
  • Hurrenkera-zk.: 417
  • Xedapen-zk.: 22
  • Xedapen-data: 1987/02/24
  • Argitaratze-data: 1987/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Martxoaren 5eko 54/85 eta 55/85 Dekretuen bidez, Hirigintzaren alorrean, eta Errepideen eta Bideen alorrean, Bizkaiko Lurralde Historikoari zegozkion zerbitzuak Autonomia Elkarte Osorako Erakundeetatik eskualdatzeari ekin zitzaion, Eskualdatzen zen langilegoari buruzko Eraskinetan, une haretan lanutzialdi-egoeran bezala azaltzen zirenak ez zirela jarri ikusi da. Aipatutako langilego hori bere lanpostuetara itzultzerakoan sor daitezken kokapen-arazoak zuzentzeko xedez, beharrezkoa da lanuczialdi-egoeran zegoen langilego hori langilegoaren eskualdaketari buruzko dagokion Eraskinean sartzea. Hori horrela, Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko aldibaterako lehenengo erabakian agindutakoaren arabera, Ekonomia Gaietarako Lehendakariordeak eta Lurralde Antolaketa eta Garraioetako Sailburuak biak batera egindako proposamenez eta Jaurlaritza-Kontseiluak 1987.eko Otsailaren 24ean egindako bilkuran onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo artikulua.- Eusko Jaurlaritza-Bizkaiko Foru Aldundia Eskualdaketetarako Bitariko Batzordearen plenoak, 1986.eko Abenduaren 22ko bilkuran hartutako erabakia onartzen da, erabaki hori Dekretu honen Eraskin gisa ematen delarik. Bigarren artikulua.- Ondorioz, Iehen aipatutako Eraskinean azaltzen den langilegoa Bizkair.o Lurralde Historikora eskualdatuta gelditzen da. Hirugarren artikulua.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, era berean Bizkaiko Foru Aldundiaren Boletin Ofizialeko dagokion Foru Dekretuan sartuko delarik, eta bi Boletin horietan argitaratzen den egun berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Otsailak 24. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia Gaietarako Lehendakariordea, JAVIER GARCIA EGOTXEAGA. Lurralde Antolaketa eta Garraioetako Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA. ERASKINA Carmelo Arcelus Mugicak, Eusko Jaurlaritza-Bizkaiko Foru Aldundia Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeko Idazkariak, zera EGIAZTATZEN DU: Bitariko Batzordearen plenoak 1.986.eko Abenduaren 22an egin zuen bilkuran, honako hau erabaki zuela ahobatez: Autonomia Elkarte Osorako Erakundeek Bizkaiko Lurralde Historikoari, Hirigintzaren alorrean eta Errepide eta Bideen alorrean, zerbitzuak eskuratzeari buruzko Martxoaren 5eko 54/85 eta 55/85 Dekretuetan, lehen aipatutako alorretan Dekretu horien bidez eskualdatzen ziren zerbitzuei zegokion lanutzialdi-egoeran zegoen langilegoa eraskinetan ez sartzean egindako hutsa zuzentzea. Ondorioz, lanutzialdian zegoen ondorengo langilegoa Bizkaiko Foru Aldundira eskualdatzen den langilegoari dagozkion eraskinetan sartzeari ekiten zaio. Martxoaren 5eko 54/85 DEKRETUAREN ERASKINA, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeek, Bizkaiko Lurralde Historikoari, Hirigintza alorrean dagozkion zerbitzuak eskuratzeari buruzkoa. Abizenak eta Izena: Etxabe Aberasturi, Mirari. Lanutzialdi mota: Borondatezkoa. Kontratu mota: Aldibaterako Lankidetzarako Administrazio-Kontratatua. Kontratuaren data: 82-O1-O1. Lanutzialdi data: 85-O1-O1. Maila: Artezkaritzako Idazkaria. Abizenak eta Izena: Cortina Martínez, José M'. Lanutzialdi mota: Zerbitzu Berezietakoa. Kontratu mota: Aldibaterako Lankidetzarako Administrazio-Kontratatua. Kontratuaren data: 81-12-O1. Zerbitzu Berezien data: 84-12-O1. Maila: 1° Ako Buruzagia. Zerbitzuko Buruzagia. Abizenak eta Izena: Gonzalez Uryuiza, Francisco Javier. Lanutzialdi mota: Zerbitzu Berezietakoa. Kontratu mota: Aldibaterako Lankidetzarako Administrazio-Kontratatua. Kontratuaren data: 80-11-7. Zerbitzu Berezien data: 82-02-1. Maila: Erdi-mailako Teknikaria. Martxoaren 5eko 55/85 DEKRETUKO ERASKINA, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeek, Bizkaiko Lurralde Historikoari, Errepide eta Bideen alorrean dagozkion zerbitzuak eskuratzeari buruzkoa. ESTATUTIK ESKUALDATUTAKO LANGILEGOA Abizenak eta Izena: Alvarez Vega, Luis Angel. Lanutzialdi mota: Borondatezkoa. Eskualdaketak eragina dueneko data: 81-O1-O1. Lanutzialdiaren data: 81-10-31. Lan-arloa: T.L.I.T. Lanbide-Maila: Teknikari Laguntzailea 08 M. Abizenak eta Izena: Garcia Peón, Rafael Jesús. Lanutzialdi mota: Borondatezkda. Eskualdaketak eragina dueneko data: 81-01-O1. Lanutzialdiaren data: 83-07-07. Lan-arloa: T.L.I.T. Lanbide-Maila: Delineatzailea O8 M. Abizenak eta Izena: Gascón Varón, Carlos Manuel. Lanutzialdi mota: Borondatezkoa. Eskualdaketak eragina dueneko data: 81-Ol-O1. Lanutzialdiaren data: 84-05-14. Lan-arloa: T.L.I.T. Lanbide-Maila: Errepideetako Injinaria 13 M. ALDIBATERAKO LANKIDETZARAKO KONTRATATUTAKO ADMINISTRAZIO-LANGILEGOA Abizenak eta Izena: Bayon Caja, Emilio. Lanutzialdi mota: Borondatezkoa. Eskualdaketak eragina dueneko data: 80-12-30 Lanutzialdiaren data: 85-04-O1 Lan-arloa: Errepideetako Z. Maila: Errepideetako Injinaria. Goi-mailako Teknikaria, 1° B-ko Buruzagia. Eta horrela jasoa izan dadin, ziurtagiri hau ematen dut Gasteizen, 1.986.eko Abenduaren 22an. O. E. Lehendakariek, JAVIER GARCIA EGOTXEAGA. JOSE Mª MAKUA ZARANDONA. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUGICA.