Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 5eko 33/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren Gizarte-Sorozpidetzaren alorreko zerbitzuak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 540
  • Xedapen-zk.: 33
  • Xedapen-data: 1985/03/05
  • Argitaratze-data: 1985/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

«Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta horren Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 7. c) 1 atalean, azken erakunde hauei, bere lurraldearen barruan eta Elkarte Osorako Erakundeen. artezko ekintzaren kaltetan gabe, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen Sorozpide-alorreko legeak egiteratzea aitortzen die. Hildo beretik, Gizarte-zerbitzuei buruzko Maiatzaren 20ko 6/1982 Legeak, bere 9 eta 10. ataletan, alor horretan Kondaira-Lurraldeetako ForuErakundeei dagozkien agintepideak zehazten ditu. Horren ondorioz, 27/1983 Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Arabako Kondaira-Lurraldearen arteko Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko 194/1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Arabako kondaira-Lurraldeak gizarte-sorozpidetzaren alorrean dituen agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori, Dekreto honen Eraskin gisa ematen da. Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Arabako kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra. Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-De kretoa bere aldetik Arabako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.ERASKINA CARMELO ARCELUS MUGIKA Jaunak Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idazkari denez, honako hau EGIAZTATZEN DU: Batzorde horrek, 1985.eko Otsailaren 27an egindako Osoko Bilkuran, Gizarte Sorozpidetzarako Zerbitzuak Arabako Kondaira Lurraldeari, honako modu hauetan, eskuratzea erabaki zuela. A) Gizarte Sorozpidetzaren alorrean, Arabako Kondaira-Lurraldearen aginpidea. «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta horren Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/ 1983 Legeak, bere 7. c)1 atalean, azken erakunde hauei, beren lurraldearen barruan eta Elkarte Osorako Erakundeen artezko ekintzaren kaltetan gabe, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen Sorozpide alorreko legeak egiteratzea aitortzen die. Hildo beretik, Gizarte zerbitzuei buruzko Maiatzaren 20ko 6/ 1982 Legeak, bere 9. eta 10. ataIetan, alor horretan Kondaira Lurraldeetako Foru-Erakundeei dagozkien aginpideak zehazten ditu. B) Eskuratzen diren Zerbitzu eta Erakundeak. 1. Gizarte-Ongunderako Artezkaritzaren menpeko etxe eta zerbitzuen artezkaritza eta eraentza, eta horiei dagozkienGizarte-Sorozpidetzarako eta Gizarte eta Sorozpide-Zerbitzuetarako Lurralde Ordezkaritzak 2. Honako hauek ematea eta eraentzea: Gizarte Ongunderako Baltzaren adintsu eta ezinduentzako gozamen-sariak bai eta udalek eta irabazte xederik gabeko erakundeek, gizarte-zerbitzuen alorrean, suztatutako etxe eta zerbitzuen dirubideak egiteko diru-laguntzak ere. 3. Aldizkakoak ez diren banakako diru-laguntzak ematea eta eraentzea. 4. Familia Ugari-Agiriak ematea. C) Eskuratzen diren Zerbitzuei atxikitako ondasun, eskubide eta betebeharrak. Eskuratzen diren Zerbitzuei atxikitako ondasun, eskubide eta betebeharrak 1. Zerrendan agertzen dira. D) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanarigoa. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanarigoa 2. zerrendan agertzen da. E) Eskuraketaren eragite-indarra. Eskuratutako zerbitzuen lanarigoa eta eskuarteak eskuraketaren eragite indarra 1985.eko Urtarrilaren 1az gerokoa izango da. Eta horrela erasota geldi dadin, egiten dut egiaztapen hau Gasteizen, 1985.eko Otsailaren 27an. Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. JN. T. G. JUAN M. OLLORA OTXOA DE AZPURU. JN. T. G. ldazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA JN. TAULA