Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 19ko 195/1984 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen arteko zerbitzuak emateko arauak onartuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 1359
  • Xedapen-zk.: 195
  • Xedapen-data: 1984/06/19
  • Argitaratze-data: 1984/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko harremanei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, Eusko Jaurlaritzaren eta dagokion Foru-Diputazioaren kopuru berdineko ordezkariz osatutako horretazko Bitariko Barzordeak sortaraztea ohartematen du, aipaturiko Legean ohartemandako Lege Jaurpidea egiteratu ahal dezaten lanarizko eta gauzazko baliapideen eskuraketak egiteratzeko xedez. Bitariko Batzorde hori legeak jarritako epearen barruan eratu denez. lehen aipaturiko baliapideen eskuarteak nola egingo direneko arauak jartzea ezinbezteko gertatzen da. Arau horiek, 1984.eko Ekainaren 14ko bilkuran egindako behin-betiko edazkiz, Eskuraketen Bitariko Batzordearen baitan idatzi direnez, komenigarri dirudi maila egokiko arauen bidez horiek onartzea. Hori dela eta, Jaurlaritzako Lehendakariordearen saloz, eta Jaurtze-Batzordeak 1984.eko Ekainaren 19an egindako bilkuran aztertu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.-Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera eratu den "Eusko Jaurlaritza / Bizkaiko Kondaira-Lurraldea" Eskuraketen Bitariko Batzordeak, berak onartutako barne-ihardunetarako Araudiko arauei egokitzeaz gainera, Dekreto honetan jartzen direnei ere egokituz ihardungo du. 2. Atala.-Bitariko Batzordearen erabakiak, horien ondorioz lanarizko eta gauzazko baliapideen eskuraketei bide ematen zaiela, Eusko Jaurlaritzak, onartzezko Dekreto batez, eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeko dagokion Foruzko IhardutzeErakundeak, Foru-Dekretoz, sendetsiko dituzte. Eskuraketak onartuz egindako bi dekreto horiek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Lurraldekoan argitaratuko dira. Dekretoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Eskuraketek, Bitariko Batzordearen erabakiak zehaz dezan egunetik izango dute eragite-indarra. 3. Atala.-Autonomia-Elkarte Osorako Erakundekoak diren zerbitzuak Bizkaiko Kondaira-Lurraldekora. edo alderantziz, aldatzezko erabaki bakoitzak, ondorengo zehaztasun hauek izango ditu: A) Aipamenaren gai diren alorreango Kondaira-Lurraldearen edo Autonomia-Elkartearen agintepidea, Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak dakartzan manuak aipatuz. B) Ematen diren zerbitzu eta erakundeak aipatzea, horien izena, antolapena eta egitekoak zehaztuz. C) Zerbitzuen egiterapenari atxikita egon edo, ezein agiriz, ematen den Erakundekoak izan eta Autonomia-Elkarteko edo Bizkaiko Kondaira-Lurraldekoak diren ogasun, eskubide eta betebeharren zerrenda zehatza egitea. D) Ematen diren zerbitzu eta erakundeetako lanarien izen-zerrendak, ondorengo xehetasun hauek gutxienez emango direla: a) Herrilanarientzat, Saila, Lan-Maila edo bertan dagoeneko lantokia, egiten duen lana, arduralaritza-egoera eta bere oinarrizko eta osagarrizko lansariak. b) Arduralaritza-Legeko jaurpidepean akuratuta lanean diharduten lanarientzat, lantokia zeinkatzen duten xehetasunak eta bere arduralaritza-egoera, eta bai bere lansariak ere. c) Lan-itunepeko lanarigoarentzat, lanbide-maila eta bere lansariak. E) Ematen diren zerbitzu eta erakundeetan hutsik dauden lantokien zerrenda, eratxikita daudeneko Saila edo Lan-Maila eta, eduki baldin badute, bere ihardutze-mailaren zehaztapena. F) Ematen diren zerbitzu eta erakundeak eskuratu izanaren ondorioz, irizpide bereziegatik eskuratu behar daitezen aurtengo ekonomia-urteko diruegitamuetango diru-izendapenak, hala badagokio, ekintza nagusiari eratxikigarri zaizkion gosteen ehuneko zatia ere bertan sartuz. G) Emandako zerbitzu eta erakundeetako lanarizko eta gauzazko baliapideen eskuraketak eragite-indarra izango dueneko eguna. 4. Atala.-Zerbitzuak ematen direneko unean, bere bideak egiten ari diren alorrei buruzko zehaztapidetzak, eta bai emandako zerbitzuko gainontzeko agiripaperak ere, daudeneantxe bidaliko dira eskuraketak eragite-indarra izan dezanean, dagokion zerbitzuak jarraitu eta horiek erabaki ditzan, bakoitzean, agintari eskudunen ordezkariek eskuratu izanaren beharrezko agiria egingo duela. 5. Atala.-Emandako ogasun, eskubide eta betebeharrak Erakunde hartzaileari egokituko zaizkio, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei edo Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari lehenago egokitu zitzaizkieneko egoera berberan. Bitariko Batzordeak emandako behar bezala aldarrikatutako erabakien egiaztagiria aski izango da ogasun mugiezinak Jabego-Erroldean erasota uzteko. Egiazeagiri horrek, Bahitura-Legeak eskatzen dituen baldintzak bete behar izango ditu. 6. Atala.-Bere egitekoak modu eraginkorrez egiteratzeko, Bitariko Batzordeak, bi aldekoetatik edozeinen arioz zerbitzuen aldaketa egiteko beharrezkoak izan daitezen agiri-paperak eta erizpen-txostenak Jaurlaritzaren Sail ezberdinei eskatu ahal izango dizkie. Sailak, Bitariko Batzordeak erabaki dirzan neurritan, agiri-paperak eta erizpenak emateko hehartuta geldituko dira. Bizkaiko Foru-Diputazioak, berari eska dakizkion agiri-paperak eta erizpen-txostenak, modu berean jokatuko ditu. 7. Atala.-1. Bizkaiko Kondaira-Lurraldei aitortutako zerbitzuei atxikitako Erresumako Herri-Arduralaritzako eta Erakundegoren-mailako arduralaritzako karrerako herrilana riak, haren menpe egotera aldatuko dira; dena dela, Autonomia-Estatutoan eta bai Irailaren 16ko 2.339/1980 eta Azaroaren 21eko 2.545/1980 Errege-Dekretoetan ere ezarritakoaren arauera arduralaritza-egoera eta beretzakotutako eskubideak aitortzen zaizkiela. 2. Kondaira-Lurraldei aitortutako zerbitzuei atxikitako Erresumako Herri-Arduralaritzako eta Erakundegoren-mailako Arduralaritzako aldi baterako herrilanari, arduralaritza-legeen jaurpide-bidez akuratutako lanari eta lan-itunepeko lanariei, emandakoan, indarrean dauden legeen arauera dagozkien eskubideak aitortzen zaizkie. 8. Atala.-Bizkaiko Foru-Diputazioak, besterik gabe, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari eta horretako Kondaira-Lurraldeari eman daitezen zerbitzuei atxikitako lanariei arduralaritza-legeei egokitutako akurapenen jabetasun-ordezkotza hartuko du. Akurapen hauen Lege-jaurpidea Apirilaren 6ko 72/1983 Dekretoan ohartemandakoa izango da; hala badagokio, Euskalerriko Herrilanarien Estatutoak ezar dezan herrilanarigoan sartzeko eskubidea galtzeke. 2. Halaber, Bizkaiko Foru Diputazioak, lan-legeen bidez egindako akurapenen jabetasun-ordezkotza hartuko du, beti ere, horretako Kondaira-Lurraldean zerbitzuak betetzera alda daitezen lehen esandako egoeran dauden lanariak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari atxiki dakizkionean; eta lanari hauen eskubideen ondorioetarako, zerbitzuen betetze-etenik eta akurapenarekiko inolako aldaketarik egon ez dela ulertuz. 9. Atala.-Eusko Jaurlaritzak, indarrean izango du Jaurlaritzari Bizkaiko Kondaira-Lurraldetik eman dakizkion erakundegoren-zerbitzuetako lanariekiko atxikipen, menpetasun eta ordezkotza hartzeko lege-jaurpide bera. 10. Atala.-Ezabatutako "Gran Bilbao" Arduralaritza-Erakundekoak izan eta Kondaira-Lurraldeei aitortutako zerbitzuei eratxikitakoak diren karrerako herrilanariak, Foru-Diputazioetako herri-lanarigoan sartuko dira, horiei aitortutako eskubideei men eginez, Apirilaren 6ko 60/1981 Dekretoko 3. Atalak dioenaren arauera. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1984.eko Ekainak 19. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehendakariordea, MARIO FERNANDEZ PELAZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (11)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.