Arautegia

Inprimatu

Jorrailaren 6ko 50/1981 DEKRETOA, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-Saileko behin-behingo ihardutze-araupideei buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 17
  • Hurrenkera-zk.: 186
  • Xedapen-zk.: 50
  • Xedapen-data: 1981/04/06
  • Argitaratze-data: 1981/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

I Idazpurua. - ZERBITZU NAGUSIAKI Atalburua.- Hezkuntza-Sailaren erakundetza. Lehenengo Atala Honela eratuko da Hezkuntza-Saila ihardutzeegituraz, bere zerbitzu nagusiei dagozkienetan, Salburuarekiko goi-menpetasunez: - Hezkuntza-Sailordetza. - Unibersitate eta Ikerketa-Sailordetza. - Zerbitzu-Artezkaritza. - Egitamuketa eta Diruezarketa-Artezkaritza. - Zientzia-Politikaren Artezkaritza. - Aholkularitza-Sailak. Bigarren Atala 1) Sailburuaren lehendakaritzapean, Sailaren politikagintzan laguntza emango dion Artezte-Batzorde bat egongo da. 2) Sailburuordeak, Artezkariak, idazkari-lana egingo duen Urgazlaritza-Burua eta Sailburuak izendatu ditzan gainontzekoak izango dira Batzordekide. Hirugarren Atala 1 ) Sailburuak bertatik-bertarako laguntza emango dion Teknika-Urgazlaritza bat izango du. 2) Honako hauek izango ditu Urgazlaritza horrek bere egiteko: Sailari dagozkion Legebiltzar-arazoei bideak eragitea, albistepideekingo eta gizarte-adierazpideekingo harremanen erantzukizuna, eta Sailburuak eman diezaizkion beste guztiak.II Atalburua.- Hezkuntza-Sailordetza Laugarren Atala 1) Hezkuntza-Sailburuordcak bere Salordetzari atxikitako Sail guztietako lanarigoaren Goren-Burugoa euki, eta horri dagozkion arazo guztiak erabakitzen ditu, Sailburuak edo Artezkariek erabakitzeko berariz gordetxakoak salbu. Sailordetzari datxezkon Etxe, Lantoki eta IhardutzeSailen ikerlaritza bere du. Sailordetzako zerbitzu nagusien barne-jaurpideei dagozkien guztiak erabakitzen ditu, eta beste Sailekin eta Sailordetzekin harremanak izan ditzaten Ihardutze-Sail eta Erakundeekingo harreman-sail gisa aritzen da. Jaurtze-Batzordeari aurrera eraman beharreko arazoei bere bideak eginarazten dizkie, Sailordetzako Alal guztien ekintzapideen antolakidekela eginten du, eta Zerbitzuen Ikerlaritza Nagusia bere gain hartzen du. Eta, gainera, indarrean dauden aginte-eskubide eta egiteko guztiak egiteratzea dagokio. 2) Honeko hauek izango ditu bere menpeko, artezarte, hezkuntza-Sailordetzak: -Euskalduntze-Burugoa. -Zebitzu-Ikerlaritza Nagusia. 3) Irakaskuntza-Artezkaritza, Zerbitzu-Artezkaritza eta Egitamuketa eta Diruezarketa-Artezkaritza ere Sailordetza honen menpeko izango dira. Bosgarren Atala Euskalduntze-Batzordeak hezkuntza-maila berezietarako euskalduntze eta alfabetatze egitarauetarako irizpideak gertatu eta emango ditu, horretarako behar daitezen irakaskuntza-eskuarteak sortaraziz eta aztertuz, euskera edo euskeraz erakutsi dezan irakaslegoari teknika eta pedagojia-laguntza emango dio, egotarauak zehaztuko ditu, eta irakaslegoa euskera irakatsi ahal izatera iristeko ir-ispideak finkatuko; euskeraz ez dakiten irakasleak euska1duntzeko eta dakitenak irakaskintza-maila guztietan alfabetatzeko ikastaldi egokiak eratu eta erakidetuko ditu, eta bai irakaslegoa irakaskuntza-lanean eta irakaskuntza-bideetan gaitzekoak ere; elebitasunezko irakasketetarako irizpideak finkatu eta egitarauak egingo ditu eta, orohar, euskera hezkuntza-maila guztietan arian-arian sartzeko beharrezko gerta daitezen guztiak. Egiteko hoiek guzti hoiek, indarrean dauden legeek Unibersitateari ematen dizkioten aginteen kaltetan gabe beteko dira. Seigarren Atala Zerbitzu-Ikerlaritza Nagusiak Sai1ordetzaren agintepeko zerbitzu, Ihardutze-sail eta Etxe guztietako antolaketa eta arduralaritza-ihardunarekiko Ikerlaritza Nagusia egingo du, lanarigoari, lan-moduei, ekonomiabideei, antolapideei eta orniketari dagozkienetan bereziki.III Atalburua.- Unibersitate eta Ikerketa-Sailordetza Zazpigarren Atala 1) Unibersitate eta Ikerketa-Sailburuordeak Sailordetzaren menpeko lanari guztien Gore-Burugoa izan, eta horri dagozkion arazo guztiak erabakitzen ditu, Sailburuarentzat edo Artezkarientzat berariz gordetakoak salbu, eta 4.1 AtalaE; aipatzen dituen unibersitate eta Ikerketaren alorretako agintepide guztiak bere gain hartzen ditu. 2) Honako hauek ditu bere rnenpeko, artez-artez, Unibersitate eta Ikerketa-Sailordetzak: -Irakasketa-Antolapen eta lrakaslego-Burugoa. -Egitamu, Egitarau eta Zaingo-Burugoa. 3) Zientzia-Politikaren Artezkaritza ere Sailordetza honen mempe egongo da. Zortzigarren Atala Irakasketa-Antolapen eta lrakaslego-Burugoak Ikasketa-egitama, irakaskuntza-ekintzapide, Unibersitatearen ihardunari buruzko agintepideak eta Sailordetzako lanarigoari datxezkon arazoen eraentza izango ditu bere gain. Bederatzigarren Atala Egitamu, Egitarau eta Zaingo-Brrrugoak Zerbitzu horri dagozkion egitekoak izango ditu bere gain; hoien zehaztapena Nezkuntza-Sailaren Agindu-bidez egingo du. IV Atalburua.- Zerbitzu-Artezkaritza Hamargarren Atala 1) Zerbitzu-Artezkaritza Flezkuntza-Sailordetzaren menpe egongo da, eta Sailaren guztizko ekiritzaegitamuentzako norabideak eta hoiekiko lehentasunak finkatzeko azterlanak bere garn izango ditu; nolanahiko herri nahiz norbanako-Erakundeekingo hezknntza eta zientziaelkarlanerako egitamuak gertatzea; Saileko Zerbitzuen egilura eta iharduna arrazoibidezko eta arrtomozio-bidezko egitea; orotako agintzeekiko azterlan, argipide, bideeragite, bilketa, eta hala behar izanez gero hoiek egiteratzea. Nalaber, arduralaritza-paper eta argipideketaren ardura izango du, eta bai Sailaren argitalgaien eta entzunikustezko langaien argitalpena, zabalkundea eta banaketa ere. 2) Honako Burugo hauek osatzen dute ZerbitzuArtezlaritzaren egitura: - Orotako Aginlzen eta Lege-Argipideen Burugoa. - Azterlan eta Orotako Arazoen Burugoa. - Erakundelza eta Arrtomazio-Burugoa. - Idazlaritza Nagusia. Hamaikagarren Atala Honako egiteko hauek izango ditu bere gain Orotako Agintzen eta Lege-Argipidelaritzaren Burugoak: Saileko artezle-langu bereziek saloa egindako orotako agintzen egitasmoak aztertzea eta erakidetzea; orotako agintzei buruzko arauzko erizpenak ematea; agintzak eginbideratzeko jarritako iharduntze-bideen zaingoa; zehaztapidetzak gordetzea; Jaurlaritzaren bilkurei buruzko arazoei bere bideak eginaraztea; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian atera heharreko nolanahiko erabaki edo arduralaritzaekintzen argitalpena antolatzea, horretarako, ZerbitzuArtezkaritzaren bidez, Lehendakaritzako Idazkaritzarekin harremanak izanaz; Sailak hartutako erabakien aurkako goradei, zuzen-eske eta arrankurei bere bideak eginaraztea, hoiek artertzea eta hoiekiko erabakien saloak egitea, ebatzi behar ditzan agintaritza-saila dena dela; Sailaren erakundetzarako eta ihardunerako arauak eman ditzaten legeak biltzea eta bateratuz eraberritzea. Hamabigarren Atala Honako hauek izango ditu bere egiteko Azterlan eta Orotako Agintzen Burugoak: Hezkuntza-Arduralaritzari datxezkon azterlanak egitea; Saileko Ihardutze-sail berezien azterlan eta ikerlanen antolakidepena; HezkuntzaArduralaritzaren alderdi guztiekiko nolanahiko argipideak biltzea, arakatzea eta antolatzea; herriari eta Saileko ihardutze-atal eta lanarieri argipideak ematea; ekintzaarioak aztertu eta bere bideak eginaraztea; beste Autonomia-Elkarteekingo harremanak; hezkuntzaerapidetzak bere maila gustietan izango duen hazkuntzaren zenbatekoari buruzko aintzin-oharpideak apailatzea eta aldian-aldian gaurkotzea; Irakaskuntzaren eta Ikerketaren egoerari, arazoei eta joerei buruzko azterpenak egitea; Sailaren guztizko ekintzapide-egitamua eta urtean-urteango ihardupide-egitamuak apai1atzea, diruegitamuak Ianegitarauka egin eta egitamuketazko beste teknikabide batzuk erabili ahal izateko bide; ezein Erakunde-moetekin, herri nahiz norbanako-alorreko, harremanak izatea. Hamahirugarren Atala Honako egiteko hauek izango ditu Erakundetza eta Automazio-Burugoak: Sailaren egitura eta erakundetzaren azterpena; ihardutze-moduen arau-liburuak apailatzea; lanaurrerapide eta lan-moduen arakaketa, Ekonomia eta herriogasun-Saileko Arduralaritza eta ErapidetzaSailordetzarekingo elkarlanean. Hezkuntza-Arduralaritzan informatikaz baliatzeari buruzko azterlanak, eta Informatikari datxezkon gaiei buruz Sailak eska diezaizkion beste lan guztiak. Hamalaugarren Atala Idazlaritza Nagusiak Saileko orotako zerbitzuen barnejaurpideak bere gain izango ditu; Sailaren agintepeko arduralaritza-eraikintzen iraupena, orniketa era iharduna; hoiekiko eraentza beste Ihardutze-sailen bati emanda edo utzita egon ez dedineko ikasketa eta lanbide-agiriak ematea: ogasun-zerrendaketan sartu gabeko gaien zuzkiketa, banaketa eta zaingoa. Ogasun-zerrendan gabeko langaientzako biltegia Burugo honen menpe egongo da, eta bai Kontularitza-Zerbitzu Nagusiarekingo eta Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekaritza Nagusiarekingo harremanak ere; Sailak egin ditzan argitalpen guztiak erakidetzea, ateratzea, irarlanaren eraentza, banaketa eta hala egokiuz gero salmenta, aldizkariak izan ez izan; Sailak behar ditzan irarki eta era-irarkien irarpenarekiko, banaketarekiko eta salmentarekiko eraentza, Erakundetza eta Automazio-Zerbitzuarekin elkarlanean; Sailaren menpeko izan ez daitezen Ihardutze-sail edo Iraskundeekingo hitzarmen-bidez eskatu dakizkion hezkuntza eta kultura-xedezko entzun-ikustezko ezein langaien antilakidetza, argitalpena, ekoizpena, banaketa eta hala behar izanez gero salmenta, Ihardutze-Sail eta Iraskunde hoiek Herri-Arduralaritzakoak nahiz irakaskuntza eta kultura-xedezko Fundazio eta Bazkunak izan.V Atalburua.- Irakaskuntza-Artezkaritza Hamabosgarren Atala 1) Irakaskuntza-Artezkaritza HezkuntzaSailordetzaren menpe egongo da, eta unibersitatearenaz besteko maila guztietan eta Sailari atxikitako lanarigoari buruzko arazoekiko azter1angintzan eta eraentzan izango du agintea, lanari-arazoak dagozkion Jaurlaritzako Ihardutze-Sailarekingo lankidetasunez. Honako hauek ere ba dagozkio: Ikasketa-egitamu eta egitarauak gertatzea. hezkuntza-ekintzaren eta horren emankortasunaren balio-neurketari buruz pedagojiaren arauzko norabideak ematea; ikasketak eta hezkuntzaalorreango aurrerapenak sustatzea; Ikastegiak eratzerakoan antolapideak eta antolakideketa egitea; ikas-liburuei buruz teknika eta pedagojiaren aldetatikako erizpenak ematea, eta bai antolapidetzei eta irakaskuntza-eskuarteei buruzkoak ere; irakaste eta artezte-lanariak gaitzeko, hautatzeko eta hobetzeko egitarauen artezpideak gertatzea; norgehiagoka eta lehiaketetarako Epaimahaien izendapenerako saloak egitea; Herri-ikastegi, Sail eta Ikasgelak sortaratzeko, aldatzeko, haundiagotzeko saloak, eta indarrean dagoen legeerapidetzak norbanako-jabetzapeko ikastetxeei, hoien jaurpideei dagozkien arazoei eta ihardunari buruz Sailari ematen dizkion egitekoen egiterapena. 2) Ihardutze-egituraz Burugo-maila izango duten hauen bidez egituratzen da Irakaskuntza-Artezkaritza: - O.H.O.-ko Burugoa -Batxiller-Burugoa - Lanbide-Hezkuntzaren Burugoa - Lanarigo-Burugoa - Teknika-Ikerlaritza Hamaseigarren Atala O.H.O.-ko Burugoak honako hauek izango ditu bere gain Eskolaurre eta OHO-Mailetan: Ikasketa-egitamu eta egitarauak gertatzea; hezkuntza-ekintzarako egitamuak egin eta hoien emankortasuna neurtzea; hezkuntzaalorreango ikasketa eta aurrerakuntza suztatzea, eta eskola eta buruzpide-aholkilaritzarako zerbitzuak jartzea; Ikastetxeen antolaketaren alorreango eraketa eta erakideketa; ikas-liburuekiko teknika eta pedagojiaren aldeetatikako erizpenak ematea, eta bai antolapidetza eta irakaskuntzaeskuarteei buruzkoak ere, irakasle eta artezlariak gaitzeko, hautatzeko eta hobetzeko egitarauentzako norabideak finkatzea; O.H.O. eta Eskolaurre mailetako Herri-eskola, Sail eta Ikasgelak sortzeko, aldatzeko, haundiagotzeko eta kentzeko saloak egitea, eta indarrean dagoen lege-erapidetzak hezkuntzamaila honerako norbanako-jabetzapeko Ikastetxeei buruz eta hoien jaurpide eta ihardunari buruz Sailari ematen dizkion egitekoen egiterapena. Hamazazpigarren Atala Batxiller-Burugoak egiteko hauek izango ditu Batxilleratoari dagozkiola: Ikasketen egitamuak egitea eta pedagojia-norabidelaritza; Ikastegien Antolapenari dagozkionetango erakundetza, erakideketa eta aholkularitza; hezkuntza-alorreango aurrerapen balio-haztaketa eta suztapena; norabidelaritza-zerbitzuak jartzea eta bai unibersitalerako Norabide-Ikasturtea (COU) antolatzea ere. ikasliburuekiko teknika eta pedagojiaren aldeetatikako erizpenak, eta bai antolapidetza eta irakaskuntza-eskuarteei buruzkoak ere; irakasle eta artezlariak gaitzeko, hautatzeko eta hobetzeko egitarauentzako norabideak finkatzea; Batxillerato Herri-ikastetxe, Sail eta ikasgelak sortzeko, aldatzeko, haundiagotzeko eta kentzeko saloak egitea, eta indarrean dagoen lege-erapidetzak hezkuntza-maila honetako norbanako-jabetzapeko Ikastetxeei buruz eta hoien jaurpide eta ihardunari buruz Sailari ematen dizkion egitekoen egiterapena. Hemezortzigarren Atala Lanbide-Hezkuntzako Burugoak, 17garren Atalean aipatzen diren aginteak berak izango ditu, LanbideHezkuntzaren alorrean. Hemeretzigarren Atala Lanari-Burugoak, Saileko lanarigoaren alorrean azterlanen egiterapena eta norabideen prestamena izango ditu bere gain, eta bai Sailari atxikitako nolanahiko lanariei buruzko aginteak egiteratzea ere, Jaurlaritzan Lanarigoarazoetarako gai izan dedin ihardutze-sailarekin elkarlanean. Hogeigarren Atala 1) Teknika-Ikerlaritzak, Irakaskuntza-Artezkariaren artez-arteko burugopean ihardungo du, eta bere ekintzak Ikastetxe guztiak hartuko ditu, herri nahiz norbanakojabetzapeko, honako aginpide hauekin: Indarrean dauden legeak Irakastegi guztietan bete daitezenaz arduratzea, hoieikiko aholkularitza, norabideak ematea eta ikerlaritza eginaz, bere ihardunean somatu ditzaken hezkuntzaalorreko akatsak eta arauzkontrakotasunak zurentzeko neurri egokien saloa Irakaskuntza-Artezkariari egitea; hoiek bete daitezeneko ardura berak izan eta legeen hauspenegatikako zehaztapidetzei ekiteko saloa dagokion ihardutze-sailari egitea, nolanahi ere salo horren berri Sailaren Lurralde-ordezkariari emanaz; herri nahiz norbanakojabetzapeko Irakastetxeak sortaraztean, irekitzean. eraberritzean, tokiz aldatzean, ixtean eta kentzean pedagojiaren aldetikako argipide-txostenak egitea, eta bai honako hauetan ere: Norbanako-jabetzapekoekingo hirtzamenetan eta hoientzako diru-laguntzetan, hezkuntza-ihardunerako eraikintzetan, saio-bidezko Ikastetxeen zer-rnugaketan, agizko Ikastetxetako ikastaldi eta saio-bidezko egitamuetan, irakaskuntzarako altzari eta lanabesak aukeratzean eta banatzean, eta Irakaskuntza-Artezkariak bere agintepeko gaietan argipide-txostenak egitea eskatu diezaion arazo eta zehaztapidetza guztietan; ihardun dezaneko eskualdeko irakaskuntza-beharrak aztertzeko eta irakaskuntzamapa gaurkotzeko horretarako gai diren zerbitzuekin lankidetasunez aritzea, eta bai bertako hezkuntza-arazoekiko ikerIanak ere; herri nahiz norbanakoen jabetzapeko irakasleei bere irakaste-lana emankor izan dedineko ihardutzemodu egokienaz aholkuak ematea; bere ardurapeko eskualdeko Irakastegien eta Irakasleen hezkuntzaren ekarkorlasuna neurtzea; hori dagokien ihardutze-sail eta erakundeekin elkarlanean irakaslegoa hobetzeko eta gaitzeko ikastaldi eta ekintzapideak eratzea; Irakastegien eta familia eta gizarteerakundeekin elkarlanean irakaslegoa hobetzeko eta gaitzeko ikastaldi eta ekintzapideak eratzea; irakastegien eta familia eta gizarte-erakundeen arteko lankidetasuna suztatzea, Ikasle-Gurasoen Elkarteak eta Ikasle-Bazkunak sortzeari bultz eginaz. 2) Teknika-Ikerlaritzak, bere ihardunerako beharrezko eritzitago argipide, agiripaper eta lehen-gertakari guztiak eskatu ahal izango dizkie Sailaren agintepeko Ikastetxe, Ihardutze-sail, Zerbitzu eta Erakundeei. VI Atala.- Egitamuketa eta Diruezarketa-Artezkaritza Hogeitabatgarren Atala Egitamuketa eta Diruezarketa-Azterkaritza Hezkuntza-Sailordetzaren menpeko izango da, eta honako hauek izango ditu bere gain: Hezkunlza-erapidetzaren hazkundeari buruzko ekonomiazko aurre-ikuspenekiko eta irakaskuntza-ekintzapide berezien gosteen egitarauekiko azterlanak; beharren egitarauei buruzko saloak gertatzea; Sailaren Diruegilarnu-egitasmotzakoak gertatzea; aurkeztu dakizkion ario eta egitasmoen ekonomiareo aldetikako haztaketa; diruegitamuak aldatzea ekar dezaketen ekintza eta erabaki guztiei buruzko argipideketa; egitarauak nola doazen jakin, eta hoiek aldatzeko saloei buruz arauzko erizpenak ematea, aldian-aldian hoien egiteratze-neurriari buruz ko argipide-txostenak aurkeztuz; urteko diruezarketaegitasmoen saloak egitea. Honako Burugo hauek izango ditu menpeko Artezkaritza horrek: - Egitamuketa eta Egitarau-Burugoa - Diruegitamu eta Dirubide-Arduralaritzaren Burugoa. Hogeitabigarren Atala Egitamuketa eta Egitarau-Batzordeak honako hauek izango ditu bere gain: Zenbatekoaren arauzko egitamuketa egitea, Ikastetxeentzako tokirik egokienak, lehentasunmailak eta hoiek eraikitzea eta ornitzea atonduz; esandako egitamu eta egitarau hoien egiterapena zaindu, nola doanari buruzko txostenak gertatu, eta hoiek aldatzeko saloei buruzko erizpenak ematea horretarako, bereziki, honako hauek eginaz: biztanlegoaren banakaketa eta bilakakuntzarekiko hirigune eta eskualdeetako gizarte-ekonimiazko egitura eta aldakuntzekiko azterlanak, eskolaz nola daudenari, elkartzepideei eta garraioei berariz begiratuz; Irakastetxeen epe laburrerako, arteinerako eta luzerako egitamuketa eta hoeintzako tokirik egokienak finkatzea, Ikastetxeen aldakuntzentzako eta eskolak biltzeko egitarauak zehaztuz; Eskola-mapa egitea eta horren gaurkotasunari eustea; herri nahiz norbanako-alorreko Irakastegien Erroldelaritza eramatea; onartutako egitamu eta egitarauen aldaketari, dagoeneko egon dauden Erresumaren jabetzapeko Ikastetxeen toki-kopuruaren aldakuntzari eta Erresumaren jabetzapekoez besteko IkasletXeak epe artein eta laburrean eraikitzeko eta eraberritzeko diruegitamuei dagozkienei buruzko argipideketa; ondorien zaingoaren bidez somatutako saihespenak oinarri hartuta egitamuetan eta egitarauetan egin beharrezko zuzeneketen saloak egitea; Hezkuntzaerapidetzaren gizarte-eragimena erakutsi dezan gizartehezkuntzazko erakusgarri-taula bat eraz tajutzea; eta erapidetzan ekonomiaren aldetik arrazoipideragotu daitezkeen alderdi zehazten azterpena, eta hezkuntza-egitamuketaren ondorioen balio-neurketa. Hori guzti hori, Unibersitatekoaz besteko irakaskuntzari dagokiola. Hogeitahirugarren Atala Diruegitamu eta Dirubide-Arduralaritzaren Burugoak honako egiteko hauek izango ditu: Saileko Diruegitamuaren egitasmotzakoa aztertzea eta gertatzea; berarizko maileguen, osatzezkoen eta kontu-aldaketen zehaztapidetzi eginarazi beharreko bideen saloa egitea; Zerbitzu guztiei eta gainontzeko ihardutze-sailei diruegitamu-alorrean argipideak ematea; Ekonomia eta Herriogasun-Saileko zerbitzuekin diruegitamuei buruzkoetan harremanak izatea; SaiIaren Irakastegi eta ardulararitza-zerbitzuen gosteen zehaztapena eta etengabeango azterpena, Ekonomia eta HerriogasunSailaren araupideen ariora; ekonomiazko ondorioak izan ditzaten Sailaren manu eta erabaki-egitasmoei buruzko erizpenak ematea, eta bai ekonomiazko alderdiren bat izan dezaten hitzarmenen egitasmoei buruzkoak ere, edo hoien jabe egiteak Sailaren Diruegitamuarentzat behartze-indarra dakarkenean ere; Sailaren diruezarketen urtekako egitarauak egitea; Irakastetxeei dirubide-arduralaritza hobetzeko eta izendatutako diru-eskuarteak modu eraginkorragoz erabiltzeko arauak eta aholkuak ematea, Ekonomia eta Herriogasun-Sailarekin elkar hartuta. VII Atalburua.- Ikerketa-Artezkaritza Hogeitalaugarren Atala 1) Ikerketa-Artezkaritza unibersitate eta ikerketa Sailordetzaren menpe egongo da, eta Ikerlana suztatzea eta antolatzea izando du bere gain, eta bai ekintzapide hoiek erakidetzea ere, herri nahiz norbanako-alorreko direla, Autonomia-Elkarteango zientzia-politikaren artezketan guztizko politika-bide bat egituratzeko. 2) Ikerketa-Artezkaritza Burugo-mailako Atal hauen bidez egituratzen da: - Azterlan eta Erakindeketa-Burugoa - Dirubide eta Suztaketa-Burugoa - Agiripaper eta Argipide-Burugoa Hogeitabosgarren Atala Azterlan eta Erakideketa-Burugoak Sailaren eta lkerketa-Erakunde eta Etxeen arteko harremanak bere gain izango ditu, hoiek herri nahiz norbanako-jabetzapeko izan; Ikerketa-Egitamuak Autonomia-Elkartearen ikerketapolitikaren hesparruan antolatzeko araupide eta norabideen saloak egitea; Ikerlan-egitasmoekiko azterlana, balioneurketa eta hoiei jarraitzea eta bai-halaber, Ikerketaren alorreango beharrena eta lehentasunena ere. Hogeitaseigarren Atala Dirubide eta Suztaketa-Burugoak, jarritako lehentasunen eta ikusitako beharren arauera ikerketa-egitasmoei diru-eskuarteak izendatzeko onartu beharreko saloak aztertu eta gertatuko ditu, eta egiteratze-bidean dauden ikerlanekiko aldian-aldiango zaingoa bermatuko du; ikerketariak gaitzea modu eraginkorrez aurrera eramateko araupide egokien saloak egingo ditu; ikasle-sarietarako eta bidaialaguntzetarako deiak egiteaz eta hoiek emateaz arduratuko da, eta bai Euskal Herriko eta kanpoko Ikerketategien arteko ikerketari-trukaketetarako dirubideez ere; beharrak aztertu, eta ikerketarako gauzazko eskuarteak eta anto1apenak unibersitate eta Ikerketategien artean banatzea, eta bai eskuarte hoien errolderapena eta zerrendaketa ere. Hogeitazazpigarren Atala Agiripaper eta Argipideketa-Burugoak, txostenak eta argipideak eskainiz egindako ikerlanak ezagutzeko bideak eskainiko ditu, eta zientzia-argipideketa eta agiripapererapide bat antolatzea bere gain izango du; horretarako, agiritegiak eta xehetasun-biltegiak sortzea eta hazi-araztea suztatuko du, eta zientzia-argipideak hoientzaz baliatu daitezenek bere esku izan eta hoien artean behar bezala zabaldu dedineko modu egokiz bildu eta erabili daitezeneko ahaleginak egingo ditu, eta euskal Erakundeen eta kanpokoen arteko behar bezalako elkar-hartzeari indar emango dio. VII Atalburua.- Aholkularitza-Sailak Hogeitazortzigarren Atala 1) Aholkularitza-Sail hauek sortarazten dira Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sailarentzat: - Unibersitate-Aholkularitzarako Batzordea. - Ikerketa-Aholkularitzarako Batzordea. 2) Bi Aholkularitza-Batzorde hoien osatze-modu eta egitekoak geroko aginduen bidez zehaztuko dira.II Idazpurua - ARDURALARTZA-ADARRAK Atalburu bakarra Hogeitabederatzigarren Atala 1) Hezkuntza-Sailaren Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetango Lurralde-Ordezkaritzak t sortaratzen dira. 2) Lurralde-Ordezkaritza. bakoitzak LurraldeOrdezkari bat izango du buru, aginte-mailaz Sailburuaren menpeko eta ihardunez Hezkuntza-Sailburuordearen eta Saileko Artezkarien menpeko, bakoitzari dagokion aginte1 alorrean. Lurralde-Ordezkariak Eusko Jaurlaritzak izendatuko ditu, Dekreloz, eta honako eskubide hauek izango dituzte: Bakoitzari dagokion Kondaira-Lurraldean, Sailari eskuratutako aginteei dagozkien lege eta erabakiak bete daitezenaren zaingoa; gainoritzeko Agintari eta Elkarteekingo harremanetan Sailaren ordezkotza egitea; Sailaren probintzietango arduralaritza-Zerhitzuen Goren-Artezkaritza; Saila eman eta Lurralde-Orcleakaritzek bete edo gorde beharreko agindu eta arau grrrtiak ezagutzea eta ezagutaraztea, eta bai Lurralde-Ordezkaritzok Sailari aurkeztu beharreko ezein argipide, azterlan eta salo ere; probintziarako izendatutako herrilanarien tokiaz jabetzeak eta toki-uzteak; Sailaren Etxe, Zerbitzu edo Antolakundetan egiteratu eta norbanakoek eta Sailaren menpeko ez diren Ihardutze-Erakundeek suztatutako ekintzapideak elagutzea, eta hala behar izanez gero hoietarako baimenak ematea. 3) Lurralde-Ordezkaritza bakoitzean Idazkari bat egongo da, Sailburuak izendatuta. 4) Lurralde-Ordezkaritza guztietan honako sail hauek egongo dira: Zerbitzu-Arduralatitza, HezkuntzaHazkunderako Lan-alorra, Egitamuketarako Lan-alorra eta Eraikintzako Teknika-Lantaldea. 5) Lurralde-Ordezkaritza bakoitzean, gainera, unibersitate-mailakoaz besteko hezkuntza-maila berezietarako, ihardutzez ordezkariaren menpeko izan eta 15 eta 20garren Atalek agintzen dutenaren kaltetan gabe 20garren Atalean ematen zaizkion egitekoak beteko dituen TeknikaIkerlaritza bat izango da. Aldi baterako erabakiak 1.- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratutako INAPE-ri dagozkion zerbitzuak HezkuntzaSailordetzari atxikiko zaizkio. 2.- INEE-nak eta Lanbide-Hezkuntzaren Suztapenerako Zaingo-Batzordearenak izan eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarterai eskuratutako zerbitzuak Irakaskuntza-Artezkaritrari atxikitzen zaizkio, eta bai eskuratutako Bateratutako Irakaskuntzako Ikastegiak ere. 3.- Eskola-Eraikintza, Antolapidetza eta LangaiBatzordeari dagozkion zerbitzuak Egitamuketa eta Diruezarketa-Artezkaritzari atxikitzen zaizkio. 4.- Lehen Unibersitate eta Ikerketa-Ministeritzari atxikita egon eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratutako Ihardutze-Erakunde Burujabeak, Unibersitate eta Ikerketa-Sailordetzari atxikita gelditzen dira. Azken erabakia. Dekreto hau osapidetza eta egiteratzeko eskua ematen zaio Sailburuari Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Baliogabetze-Erabakia Dekreto honetan agindutakoaren aurkako maila bereko edo beheragoko agintza guztiak baliogabetuta gelditzen dira. Gasteizen, 1981garreneko Jorrailak 6. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sailburua, PEDRO M. ETXENIKE LANDIRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.