Arautegia

Inprimatu

Epailaren 23ko 59/1981 DEKRETOA, Hirigintza-Oztopoak kentzeko araupideei buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolaketa eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 227
  • Xedapen-zk.: 59
  • Xedapen-data: 1981/03/23
  • Argitaratze-data: 1981/05/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Euskal Gizartea gorputz-ezintasunaren menpekoek gizarte eta lan-alorretan modu asegarriz eta behar bezala eskuhartzea eragozten dieten oztopoak gainditu ahal ditzaten beharraren nabariak, Arduralaritzako bere maila guztieran hartu beharreko askotariko neurripilo bat aztertu beharra dakar. Hoietan oinarrizkoena, lehenengoa eta presakoena, argi eta garbi dagoenez, gorputzez ezindutakoen iriste-bideak eta joan-etorriak bezain alderdi funtsezkoak asko mugatzen dituzten gauzazko oztopoei dagokie, hoiek arian-arian kenduz gainontzeko hiritarren ibiltze-aisetasunera ahalik eta gehien hurbildu ahal dezaten. Sailkaketa haundi bat egin behar da, lehenengo eta behin, gauzazko oztopoen eremu zabalean, hirigintza-oztopoen eta etxegintza-oztopoen artekoa alegia; lehenengoak, eraikintzarik gabeko eta zabalik eta hiritar guztiak baliatzeko unetan gertatu daitezkeenak ditugu eta bigarrenak, berriz, eraikintzak daudeneko aldeak barne dituztela, askotan leku eta zernolako bereziagoei dagozkie. Aipatu diren arazo hoiek, eta gauzazko oztopoak kentzea bereziki ulertzeko eta aterapide bat emateko lehen-hurrats gisa, gure hiri, hiribildu eta herrietan hirigintza-oztopo berriak sortu es daitezen beharrezko diren Araupideak jartzeko egitekoari ekiten zaio Dekreto hau halaber, eta lehen esandako xede hoien arauera, dagoeneko egon dagoen hiri-antolaketa arian-arian egokitzeko eta hobetzeko beharrezko diren norabideak emanaz. Hori dela eta, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren saloz, eta Eusko Jaurlaritzak 1981garreneko Epailaren 23an egindako batzarrean aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: I IDAZPURUA ERABILTZE-EREMUA ETA ZERNOLAKOAK Lehenengoatala.- Xedea. 1.- Dekreto honek zera du xede: Hirigintza-gaiek eta hiri-tresneria osatzen duten gauzek, gorputzeko ezein ezintasun iraunkor nahit behin-behingo izan dezaten guztiek - haur, haurdun, zama-eremaile etabar - hirilurretan, hiritarakoetan, hirigintzarako gai direnetan eta leku zabalezko eta herribaliapidezko Guztizko Erapideetan, eta bai Dekreto honen I Eraskinean aipatzen diren hiri-baliapidetako baterako eraikin. tzetarako iriste-bidetarako utzitako eraikintzarik gabeko unetan ere, eraikintza hoiek herri nahiz norbanako-jabetzapeko izan, behar-bezelako aisetasunez ibili ahal dezaten moduan ta jutzeko Araupideak finkatzea. 2.- Eraikintzarik gabeko unetan agizko aisetasunez ibiltzeko eragozpen izan daitezkeen gauzazko oztopoei, hirigintzazatiek nahiz hiri-erredizek sortarazitakoak izan, hiri-oztopabide deituko zaie. Bigarren atala.- Erabiltze-eremua. 1.-Dekreto honetako Araupidetzako aginduak, hauetan nahi eta ez bete beharrekoak izango dira: a) Launirudiak marrazterakoan eta Egitamuketa-Araudiko 67garren eta 71garren Ataletan egon eta Hirigintza-Egitasmoetako lanen zermugapena egiteko gainontzeko zehaztapenak idazterakoan. b) Hirigintzako ezein zatiri, eta I Eraskinean zehazten diren baliapidetakoren baterako eraikintza eta antolapideen inguruko edo hoietarako iriste-bideen osatze-bidezko hirigintzarako agizko hirigintza-lanei buruzko Egitasmo eta egiterapenean, hirigintza-lanok eraikintza berriak egiteko edo eraberritze, haundiagotze edo iraunaraztekoak izan eta, hori, Arduralaritzak, Erakundeek nahiz norbanakoek egin, horretarako eskubidea eman diezaiena dena dela. c) Dagoeneko egon dauden hirigintza-zatietan, arianarian Araupidetza honi egokituz; Arduralaritzaren egitarauek egokitze horretzaz aurrez arduratu beharko dute. d) Antolaketarako Guztizko Udal-Egitamuen, Egitamuketarako Ordezkatze-Araupideen, Egitamuketarako Osatze-Araupideen eta Hirilurren Mugapen-Egitasmoen Egitasmo-Launirudiak marrazterakoan eta hoiekiko gainontzeko zehaztapenen idazkeran. e) Antolaketarako Zati-Egitamuen, Berarizko Egitamuen, Zehaztasun-Azterlanen egitasmo-launirudiak egiterakoan eta hoiekiko gainontzeko zehaztapeneñ idazkeran, eta bai nolanahiko Egitamu eta Araupide guztiekiko Hirigintza-Araupidetza eta Agintarauen idazkeran ere. f) Hiri-erredizen tajuketa, egiterapen eta ezarpenetan. g) Hirigintza-zatiak edo hiri-erredizak antolatzen dituen beste edozein zehaztapidetza, egitasmo edo lanei buruzko zehaztapen eta egiterapenean. 2.- Barne-Eraberriketarako lanetan, eta hirigintza-lana erabat edo zati baten eginda egon dedineko aldetan egin daitezen egokitze, eraberritze eta hirigintza-zati edo hiritresneria hobetzerakoetan. 3.- Aurreko zatian aipatzen diren lanetan Araupidetza honetan esandakoak zehatz betetzeak okerreko aterapideak ekarri edo neurriz gaineko diru-eskuarteak eskatu ditzanean, berarizko aterapideak emango dira; hoiekiko Egitamu eta Egitasmoei buruzko Txostenetan emandako aterapideen egokitasuna eta Dekreto honetako teknikazko aginduak betetzearen ezina edo komenigarritasunik eza zuritu beharko dira, betetzeke utzitakoen eta emandako aterapideen zerrenda zehaztuz. 4.- Halaber, Araupidetza hau betetzeak, lurraldean, haren helburuen eta asmoen aurkako lanak edo aldakuntzak ekarri ditzaken babespeko edo berezko lurbazterretan hirigintza edo antolaketa-lanak egiterakoan ere aurreko bi zatietan esandakoa kontutan izango da. Hirugarren atala.- Eskurakoitasuna. 1.- Bigarren Ataleko lehenengo zatian emandako zerren dako lanen egiterapenak, ezein ezintasun-moeta jasatzen du tenek herri-jabetzapeko eta baliapidetarako diren edo izateko diren eraikintzarik gabeko unetan gainontzeko herritarreko bezalakoxe ibiltzeko aisetasuna izan dezateneko bermea emango dute. 2.- Halaber, lehenengo Eraskinean zehaztutako hirigintza baliapidetakoren baterako iriste-bidetarako utzi daitezen eraikintzarik gabeko uneei dagokienean ere aurreko zatian esandakoa kontutan izango da. Laugarren atala.- Bete izanaren egiaztapena. 1.- Araupidetza honetan dauden agindutakoren bat dagokien Egitamu, Araupide, Epitarau, Xehetasun-Azterketa eta nolanahiko Egitasmori buruzko Txostenek, hura benetan bete dela argi eta zehazki erakutsi dezan Eraskin bat eraman beharko dute, horretarako hartutako neurrien zehaztapena eginaz. 2.- Lehendikako hirigintza-egoera dela eta Araupidetza honetako agindu guztiak edo batzuk ezin bete direnean, Bigarren Ataleko bigarren eta hirugarren zatietan esandakoak egingo dira. Bosgarren atala.- Hirigintza-gaiak. Hirigintza-gaiak aipatzen direnean, hirigintza-lanen edozein zatiz ari dela ulertuko da, zolugintza, osasunketabide, estolda, eletrika-indarraren banakuntza, herri-argiak, ur-zuzkiketa eta banaketa, landarezaingoa eta HirigintzaEgitamuetako bakoitzean aipatu daitezen beste edonolako lanak egiteratzeari buruzko guztiak hoietan sartzen direla. Seigarren atala.- Hiri-erredizak. Kalean hirigintza edo erakintza-gaien gainean jarrita edo hoiei atxikita egon eta hoiek aldatzeak edo mugitzeak hiriitxura funtsean aldatu ez dezaten hauza guztiak joko dira hirierredizatzat.II IDAZPURUA HIRIGINTZA-GAIEN ETA HIRI-ERREDIZEN TAJUKETARI BURUZKO ERABAKIAKI ATALBURUA HIRIGINTZA-GAIAK Zazpigarren atala.- Bideen marrazketa eta tajuketa. 1.- Honako hauek izango dira bide Dekreto honen eretzean: Kaleak, oinbide eta guzti, bideen hertz-zerrendak, oinezkoentzako ibilpideak eta oinezkaok edo ibilgailuak eta oinezkoak batera ibiltzeko herri-jabetzapeko lurgune-moeta, eta baita I Eraskinean aipatutako hiri-baliapidetakoren bat berebaitan izan dezaten eraikintza edo antolapidetarako gaitutako eraikintzarik gabeko lurguneak ere. 2.- Hirigintza berri-berritan egin dedineko tokietako bideen marrazketa eta tajuketak, arretaz egindako azterlan baten bidez, luzerako aldaroa ehuneko 8,33 baino gehiagokoa ez izatea lortu beharko dute; ehuneko 6koa izan dedineko gomendioa egiten da, kurpil-aldiak ibili izateko goren-muga gisa. 3.- Oinezkoei eta kurpil-alkitan ibili behar duten ezinduei luzetara ehuneko 8,3koa baino aldaro txikiagoa duten bideez baliatzeko aukera eman dakienean, esandako aldaro hori baino gehiagoko bideak egin ahal izango dira. Zortzigarren atala.- Bide-zoluak. 1.- Oinezkoak eta oinezkoak eta ibilgailuak batera ibiltzeko bideetako zoluak gogorrak eta irristakaitzak izango dira, lehenengo irudiko 2garren lerroan aipatzen diren aldeak baino txikiagoarekin erabat laututako lur-azala osatu eta zolua gaizki jarri izanagatikako edo lauxak edo harri-trokoak horretarakoxe nahita jarri izanagatikako koskarik gabe eta, nolanahi ere, legarrezko unerik jarri gabe. 2.- Oinezkoentzako hibietarako sarrera, argi-seinale, bidekurutze, hiritrenerako sarpide, eskailera, irrila, bus-geltoki edo hiri-bidetango nolanahiko traba, koska edo arriskugune guztietan, bere luzera osoan metro bat zabal izan eta ozkaduraz, egituraz edo gai berezizkoak direlako ikutze hutsez ezagutu daitezen lauxa bereziz egindako zolu-zerrendak jarriko dira, itsuak ohartu daitezen. 3.- Lauxa berezi hoiek Dekreto hau erabilgarri den eremu osoan moeta beretsukoak izango dira, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailak horretarako arauak eman ditzan ondoren. 4.- Oinezkoak eta ibilgailuak eta oinezkoak batera ibiltzeko tokietan jarri behar daitezen txintxak jartzerakoan, bidegoai nagusiaren aldera jarritako sataizkoak ez dira erabiliko; sataiok, jartzekotan, bide-goaiarekiko zutaren aldera jarri beharko dira. 5.- Beti ere, bi zentimetrotik gorako bitartezko xaretazko txintxak hobesgarri izango dira, sataion loditasunaren gutxienezkoa, ahal dela, zentimetro batetik beherakoa ez dela. 6.- Zuhaitzen inguruko zuloak 5garren zatian esandako moduko txintxaz estaliko dira eta, xareta-moeta guztiak bezala, inguruko zoluarekiko inolako bitarterik eta koskarik gabe laututa egongo dira; oinbidea lau metro baino zabalagoa izan eta trabarik gabeko bi metrotik gorako igaropide bat gelditu dedinean, zuhaitzen inguruko zuloen hertzak zoluarekiko urtengunez egin ahal izango dira. 7.- Ezein hirigintza-gaitako miratze-zuloen estalkiak, jartzeko moduari dagozkionetan, aurreko zatiko lehenengo lerroaldian txintxei buruz esandakoak bete beharko dituzte. Bederatzigarren atala.- Oinbideak. 1.- Berri-berritango hirigintza-lan guztietan oinbideek, zabalez, gutxienez 1,80 metro izango dituzte, eta ehuneko batekoaren eta 2koaren arteko zeharkako aldaroa. 2.- Lehen egon daudenak eraberritzeko eta osatzeko lanetan, aurreko zatian esandako neurri eta aldaro hoiekin egin daitezeneko ahaleginak egingo dira beti; hori ez egin izana Egitasmo-Txostenaren zati baten berariz zuritu beharko da, Dekreto honen 2garren Atalaren 3garren zatiak dionez. 3.- Oinezkoentzako eta ibilgailuentzako aldeen arteko karelak, hertzean erdira-besoz gehienera zentimetro bat izan dezan biribilgunea edo 2 zentimetroko alaka izan dezaten harrizkoa izan beharko du, oinezkoentzako hibietan salbu; be rezko harrizkoa denean, ibilgailuentzako bide-zerrendaren alderakoak harriaren landugarritasunaren arauera alakatutako ebakirudia izan dezala onartuko da. 4.- Kalegurutzetan eta etxaurre-lerrokaketa aldatzen denetan, berarizko lauxazko bi zerrenda jarriko dira etxekantoitik hasi eta oinbide-hertzeraino, eta hoiekiko zutak -ikus 2garren irudia-: etxeak kantoi bizia ez baina alaka edo biribilgunea izan ditzanetan, bi zerrendok alaka edo biribila hasten diren puntuetatik hasita jarriko dira -ikus 3garren irudia-. Hamargarren atala.- Oinezkoentzako hibiak. 1. - Bi metrotik gorako oinbideekiko zutak izan daitezen oinezkoentzako hibiak egiteko, oinbidetik biderainoko aldaroa samurragotzeko, oinbideari ubide-itxura emango zaio, aldapaguneak oinezkoarentzako iraganbidearen zabaleroa bera eta 1:12 gabeko aldapa dituela, 4garren irudiak erakusten duenez, eta 1,50 metro baina hestuagoak ezin izango dute. 2.- Oinbideak zabalez bi metrotik behera euki eta hoiekiko zutak izan daitezen oinezkoentzako iragangunetan. oinbidetik biderainoko aldaroa samurragotzeko oinbide osoa har dezan ubide bat egingo da, bi aldetan 1:12 baino gehiago gabeko aldapaguneak daramatzala, 5garren irudian erakusten denez. 3.- Bi metro eta erdiko zabalerotik beherako oinbideetan ubideak hoiekiko zuta-aldera egin daitezenean, ubide-hertzeko aldapaguneek 1:10rainoko aldaroa izan dezatela onartuko da, berariz; hoietan ere, aurreko zatian esandako aterapidea erabili ahal izango da. 4.- Oinezkoentzako bidea debekuz eten ez dedin kalegurutze eta etxe-kantoietan, irrila-itxurako hibiak egingo dira, 6garren irudiak erakusten duenez. 5.- Ibilgailu-goaiaren haundia edo bereizitasuna dela eta aurreko zatiko aterapideari komenigarri eritzi ez dakion kalegurutzetan, oinezkoentzako hibiak kantoia edo alaka igaro ondoren egingo dira, oinbidearekiko zuta-aldera, Atal honen 1, 2 eta 3 zatiek diotenaren arauera. 6.-Ibilgailuentzako bide-zerrendaren eta oinezkoentzako hibiaren arteko koskak ezingo du bi zentimetro baino haundiagoa izan. 7.- Oinezkoentzako hibien alde banatan berarizko lauxazko zerrenda bana jarriko da -ikus 8.2 Atala-, luzez oinbidearen zabala adinakoa, itsuek, ikutze hutsez, oinezkoentzako hibi baten daudenaz ohar daitezen; hibiaren sarreran ere horrelako zerrenda bat jarriko da, bi metrotik beherako oinbidetakoetan salbu. Zerrendak, hoietan, oinbidea atzetik aurreraino hartuko du -ikus 4garren eta 5garren irudiak- eta, bietan, hibi-zolua berarizko lauxazkoa izango da, oinbidearen hertz-zerrendaren zabaleroa salbu. 8.- Oinezkoentzako hibian ibilgailu-bideen arteko babesgune bat igaro behar denean, babesgune hori hibiaren zabalero osoan ebaki eta ibilgailu-bidearekin ordekan utziko da, hori ere berarizko lauxaz bereziz; ebakigunea ezingo da, zabalez, 1,50 metrotik beherakoa izan. 9.- Hibia luzea izan eta erdian geldialdi bat eginda igaro beharrekoa baldin bada, erdiko babesguneak 1,20 metro luze izango ditu gutxienez hiriarteko bideetan, eta 1,80 metro hiribideetan. 10.- Oinezkoentzako hibietan eta hoietango babesgnneetan, bideak ehuneko 3tik gorako aldaroa izan dezanean salbu, txintxazko urzulo bat jarriko da. Hamaikagarren atala.- Eskailerak. 1.- Eskailerak tranpainarte zuzenezkoak izango dira; marraskilo eta abaniku-itxurakoak debekatuta daude, mailen atzetik aurrerako laununea toki guztietan 30 zentimetrotik gorakoa ez denean. 2.- 1 zatian debekatutako marraskilo eta abaniku-itxurako eskailerak zilegi izango dira irrila edo eskailera zuzenezko ordezko aukerako bideak ohartematen badira. 3.- Maila gai irristakaitzez egingo da, mailartearekiko irtengunerik gabe eta, ahal dela, gai irristakaitzezko zerrenda bat edo batzuk erabat laututa daramatzala, eta mailartearekingo kantoia erdirabesoz gehienera zentimetro bat duen biribilAune batez leuntzen dela, biribilgune horren goitik beherako errainuak beheko mailaren eta mailartekoaren epaigunetik zentimetro eta erdi baino gehiago kanpora egin ezdezaneko moduan. 4.- Eskailerek, gutxienez, 1,20 metroko zabaleroa izango dute eta mailek, atzetik aurrera, gutxienez 32 zentimetro, lehengo zatian ohartemandako jasamen-neurriaren kaItetan gabe, eta mailartekoen goratasuna 15 zentimetro baino gehiagokoa ez dela. 5.- Tarteango tranpainik gabeko maila-saila ez da hamabitik gorakoa izango; tarteango tranpainak, luzez, gutxienez 1,20 metrokoak izango dira, eta ehunetik bateko aldarotik beherakoak. 6.- Eskailera guztiek bi aldetan eskubandak izan beharko dituzte, 90 ± 2 zentimetroko goratasunez gogor tinkatuta, goratasun hori eskudelaren eta maila-hertzak biltzen dituen marraren artean zutika neurtuz; eskubandek, eskaileraren hasieran eta bukaeran, 40 ± 5 luzeagotuko dira eta, taiuz, 16garren Atalak dionaren arauerakoak izan beharko dute. 7.- Esandako eskubanda horren azpian eta mailahertzen lerrotik 46 ± 2 zentimetro gora beste eskubanda bat egon dedineko gomendioa egiten da. 8.- Ezein aldaro gainditu ahal izateko eskailerei, osagarri, Araupidetza honetan esandako zernolakoak izan ditzaten irrilazko ibilpideak jarriko zaizkie. 9.- Maila bakar batekingo aldaroak debekatuta gelditzen dira; horren ordez, beti, irrila bat jarri beharko da. 10.- lrrila eta eskailera guztien hasieran eta bukaeran berarizko lauxazko eta gutxienez metroa bete zabaleko zerrenda batjarriko da, itsuentzako ohartarazte-bide. Hamabigarren atala.- Irrilak. 1.- Goitik beherako errainua hiru metro baino luzeagoa duten irrilek honela zehaztutako aldapa izango dute gehienera: Goitik beherako errainuaren hamabina metroko metro bat baino gehiago igotzen ez duenekoa, 1:12-ko aldapazkoa beraz; goitik beherako errainuz hiru metro luzetik beherakoentzat, 1:10 baino gehiagoko aldapa euki ez dezatenak onartuko dira. 2.- Agitz erabiltzeko, 1:16,66-ko aldaroaren gomendioa egiten da, ehuneko 6-koarena beraz. 3.- Irrila batek goitik beherako errainuaren luzez 3 metrotik behera izan dezanean salbu, besterik ezinean 1:12-ko aldaroa baino haundiagoa izan dezanean aukerako eskailerazko beste bide bat oharteman beharko da, jarritako aldaroaren zuriztapena Egitasmo-Txostenaren Eraskinean eginaz. 4.- Irrilek, alde baterakoak baino izan ez daitezenean, zabalka 1,20 metro izan beharko dituzte gutxienez inolako trabarik gabe, eta bi aldetarakoak direnean 1,80 metro; bietan, zeharka-aldera, aldarorik gabekoak izan beharko dute, eta erabatlaunak. 5.- Irrilek hertzetan babes-karel bat izan beharko dute kurpilbide osoari datxikola eta 5 zentimetroko gutxienezko goratasunez, kurpil-alkiak irriletik atera ez daitezen. 6.- Irrilen goitik beherako errainuaren gehienezko metrohamaikako bakoitzean, edo larogei zentimetroko igoaldi bakoitzean, aldaroz ehuneko 1 baino gutxiago eta luzez gutxienez 1,80 metro izan ditzan tranpal bat jarri beharko da; irrila marrazterakoan, tranpal hoiek norabide-aldakuntza dagoenetan baino ez jartzeko ahaleginak egingo dira, itsuei nahaspide gertatu ez dakizkien. 7.- Irrilaren goi-aldean eta behe-aldean, ordekango edo ehuneko lekoa baino gutxiagoko aldaroko alde bat oharteman beharko da, luzez gutxienez 1,80 metro dituela, irrila bat ikustea galerazten duen kantoi baten ondoan hasi edo bukatzeari ihes egin behar zaiola, eta irrilen hasiera eta iriste unea 8garren Atalaren 2 zatian esan bezala iragarriz. 8.- Irrilak gai irristakaitzez eta ahal dela gai latzez egingo dira; saltsarrizkoak izan daitezenean, azalean arrainezur-itxurako arrailak edo karborundoa jartzeko gomendioa egiten da. 9.- Irrila guztiek, bi aldetan, lurretik 75 ± 2 eta 95 ± 2 zentimetrotara egon eta gogor tinkatutako bi eskubanda izango dituzte, 16garren Atalak dionez tajututa, eta irrilaren hasieran eta bukaeran 45 ± 5 zentimetro luzatuta. Hamahirugarren atala.- Auto-kokalekuak. 1.- Zerupeko auto-kokaleku eta gelditze-lekuetan, berrogei toki edo ondar bakoitzeko toki berezi bat jarri eta etengabe gordeko da zangoetikako herbailak daramatzaten ibilgailuentzat. 2.- Gordetako toki hoiek 3,6 metroko zabaleroa izango dute gutxienez; alde batetik edo bietatik zabalik eta itxiturarik edo agizko kokalekurik gabe egin daitezenetan, gutxienezko hori 3,2 metrokoa izatea onartuko da. 3.- Zerupeko berarizko kokatzetokitarako iriste-bideetan, oinbidea ibilgailu-bideraino beharatuta egongo da, oinezkoentzako hibietan bezala, 10garren Atalean esanda bezalako aldapagune baten bidez. 4.- Herbailtasunik gabeko auto-artezkariek kokatze-toki bereziez -berekasa baliatu ez daitezen, kokatze-tokiko zoluan Eusko Jaurlaritzak onartutako nazioarteko ikurra pintatu beharko da, "autoartezkari herbailak" hitzak esandako ikur horren azpian euskeraz eta erderaz idatzita. 5.- Eraikintzetan kaleko lurra baino gorago nahiz beherago jarri daitezen nornahirentzako kokategietan, 1 zatian esandako toki bereziak gorde beharko dira hoiek, halaber, 2 eta 4 zatietan esandakoak betetzen dituztela. 6.- Aurreko Atalean aipatutako toki berezi hoiek oinezkoentzako iriste-bidetik hurbil jarriko dira; iriste-bide hoiek, kurpil-alkidun ezinduak hoietzaz baliatzeko modukoak izan beharko dute, kalerainoko bidea oztoporik gabe eginaz. 7.- Kokategiko etxeoin batetik bestera edo kalera joateko jasogailuak egon daitezenean, hoiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Tranpaleko eta jasogailu-txabolako zoluen artean zentimetro bat baino gehiagoko koskarik egon ez, eta elkarregandik 2 zentimetro baino hurbilago egotea. b) Ateen zabalero baliagarria 80 zentimetrokoa izango da gutxienez. c) Tranpaletikako ateek eta jasogailu-txabolakoek berebaitan biltzen direnetakoak izan beharko dute, ezinduek abespeluan ibili gabe sartzeko eta ateratzeko moduko irekialdia dutela. d) Txabolek, gutxienez, atzetik aurrera 1,40 metro izango dute, eta zeharka 1,10; lurretik 0,85 ± 2 metrora 16garren Atalean zehaztutako zernolakozko eskubanda bat izango dute; agintze-botoiak lurretik 0,9 eta 1,20 metroren artean jarriko dira, etzanka, ahal dela metro batera, eta txabolako alboko ormeetako baten erdialdean; zolu irristakaitza izan beharko dute, tinkatu gabeko ezein oin-zamu edo lurazal galeraziz. e) Jasogailuen aurrean, luzezabalez gutxienez 1,50 X 1,50 metro izan ditzan trabarik gabeko laku bat egongo da; 1,80 X 1,80 metrokoa izan dedineko gomendioa egiten da. Txabolako eta kanpotikako ateek, lurretik 0,30 metrorainoko metalezko edo gomazko babesgarri bat izango dtue, orma-azpi gisa. Hamalaugarren atala.- Hostopeak, lore-hespilak eta plazak. 1.- Hostope eta lore-hespiletan, eta bai kirolerako eta atsedenerako tokietan ere, zabaleroz gutxienez 1,80 izan dezaten gai tringu eta irristakaitzezko bide eta zidorrak egingo dira. Lurrezkoak badira, "Proctor' Eraberritutakoaren arauera 90 baino gehiagoko tringotasuna izango dtue eta saltsarri, nahaslika edo beste gai tringo eta irristakaitzezko xabalko edo errepausak jarriko dira, luzez gutxienez 1,50 metro eta zabaleroz bide edo zidorrarena bera dutela, kurpilalkitan doazenei haruntz-honuntzak errazteko bide. 2.- Zuhaitz-landaketa eta zutikako gaiak ezartzea, hoiek edo zuhaitzen adar edo enbor okerrek bide eta zidorren gaina 2,10 metro baino hnrbilago hartu ez dezaten moduan egingo dira. 3.- Eskailerak edo mailak egon ez egon, aldapa guztiak irrila-bidez gaindituko dira, ehuneko 6tik beherako aldaroaren gomendioa egiten dela, eta 12garren Atalean esandako zernolakoak beteaz. 4.- Ibilgailuak hostopeetan, lore-hespiletan, plazetan eta oinezkoentzako berarizko aldeetan sar ez daitezen jarritako ditxo edo mugarriek gutxienezko 0,95 metroko bitarteak utziko dituzte, kurpil-alkidunak eroso igaro daitezen; ditxo edo mugarri-lerro bakoitzaren atze-aurretan, eta hoien luzera guztia hartzen dutela, berarizko lauxazko zerrenda bana jarriko da, metro bateko zabalerokoa, itsuei traba bat datorrenaz ohartarazteko bide. 5.- Oinezkoentzako bideen alboetako harrizko hertzak, koska egiten dutenean, biribilduta edo alakatuta egin beharko dira, oinezkoentzako bidearen zoluari buruzko hertz bizirik sortu ez dedin. Hamabosgarren atala.- Herri-arazguak. 1.- Herri-arazguetarako bideak, eta hoietan ezein ezintasun dutenek baliatzeko berarizko uneetarakoak, maila eta eskailerarik gabe egin beharko dira, Dekreto honetan arauzkotutako irrilez baliatuz. 2.- Herri-arazguetarako, arazgutegitarako eta ezindutakoentzako arazguetarako ateak, zabalero baliagarriz, gutxienez 80 zentimetrokoak izango dira, erdiango ardatzezko ate birakorrak debekatuta gelditzen direla. 3.- Ezinduentzako komunetarako une berezietako ateek, lurretik 30 zentimetrorainoko metalezko edo gomazko onnape babesgarri bat izango dute, atearen zabalero osoa hatzen duela. Ate-kiderrak, lodiz 4 eta 5 zentimetroren artekoa izango duten etzankako sataizkoak izango dira, lurretik 90 ± 5 zentimetrotara jarrita eta atearen zabalero osoa hartzen dutela; atea kanpo-aldera irekiko da. 4.- Leku hoietako zoluak erabat irristakaitza izan beharko du, baldintza batekin: urzuloetako txintxek ezingo dutela zentimetro batetik gorako bitarterik izan. 5.- Herri-arazguak daudeneko lekuan, kurpil-alki batek buelta hartzeko adinako tokia egongo da, 1,50 metroko zertzeneko obo bat hartzeko adinakoa beraz. 6.- Herri-arazguetan ezinduentzako komunetarako toki bat egongo da gutxienez, trabarik gabeko uneak gutxienez atzetik aurrera 1,80 metro eta zeharka 1,20 dituela; sarpidetik ahalik eta hurbilen jarriko dira, eta arazguak zaindaridunak badira horren tokitik agirian. 7.- Ezinduentzako komun-alkia lurretik 46-50 zentimetrora egongo da, eta lurretik 80 ± 2 zentimetrotara orman gogor tinkatutako 4-5 zentimetro lodiko satai biribilak, kurpil-alkidunak tinkatzeko baliapide izan ditzan. 8.- Konketak, kurpil-alkitik haietzaz baliatu ahal izateko, zutoinik gabekoak izango dira eta hoien goreneko hertza ez da lurretik 80 zentimetro baino gorago egongo; ur beroaren odiak ez dira agirian egongo, eta hala badaude babeste-oskolak jarriko zaizkie. 9.- Ispiluen behereneko hertza 95 zentimetro baina gorago egongo da, eta ispiluak apur bat makurtuta jarriko dira, beheragotik begiratu ahal izateko.II ATALBURUA HIRI-ERREDlZAK Hamaseigarren atala.- Eskubandak. 1.- Irrila, eskailera eta beste ezein goibehe-gunetako eskubanden eskutokia, esku-ahuleria edo artrosia dutenek ere erraz heltzeko moduan tajututa egon beharko du. 2.- Eskutokiek, zahalez eta lodiz, 4,5 eta 5,5 zentimetroren arteko neurriak izan beharko dituzte; 4,5 eta 5 zentimetroko biribilak dira egoki-egokienak. 3.- Tajuketak behartuta eskutokiak zabalez edo lodiz 5,5 zentimetro baino gehiago izan hehar ditzanean, aurreko zatian zehaztutako zernolakoak bete ditzan eskutoki gehigarri bat erantsi beharko zaio. 4.- Arauko zabalerokoa izan baina lodiz 5,5 zentimetrotik gora izan ditzan laukizuzenezkoa berariz baztertzekoa da. 5.- Eskubanda baten barrukaldeko hertzaren eta orma baten nahiz beste oztoporen baten arteko bitarterik gomendagarriena 4,5 zentimetrokoa da, gutxienez, berariz onartu daitekeen gutxi-gutxienezkoa 3 zentimetrokoa dela. 6.- Eskubanda orman egindako hildo baten barruan nahiz besterik gabe ormari atxikita egon edo eskudelaren beraren egitura-zatietan tinkatu, eskubandarentzako irozkaiak haren azpikaldeanjarri beharko dira. 7.- Eskutokiaren gainaldetik gorago gerta daitekeen ezein oztopotarainoko bitarteak ezingo du 7 zentimetro baino gutxiagokoa izan, gutxienez 10 zentimetrokoa izatearen gomendioa egiten dela. 8.- Eskubanden tinkotasunari buruzkoetan, bai zulkatzeguneei bai euskarriei dagozkienetan, eta bai hoien arteko bitartean malguarazte-indarrez lan egiten duten zatiei dagozkienetan ere, "N.T.E.-F.D.B., Eskudelak" Teknika-Araupidetan horrelakoetarako esaten dena kontutan izango da. Hamazazpigarren atala.- Argi-seinaleak. 1.- Oinezkoentzako hibietango eskuzko agintezko argiseinaletan, argi-aldaketa egiteko botoia lurretik 1 ± 0,10 metrotara egongo da. 2.- Argiseinaleetako argialdiak, segundoko 0,70 metroko lastertasunez alde batetik besteraino igarotzeko adina iraungo du. 3.- Itsuak ohartu daitezen, oinezkoentzako txanda hasi dedinean argiseinaleek hots gozatsu, artetango eta garraztasunik gaheko bat ateratzeko antolatuta egon beharko dute. 4.-Argiseinaleak lurretik 2,10 metro baino gorago jarriko dira, oinbidea 1,80 metro baino zabalagoa denean oinhidearen kanpoaldeko hertzean, eta 1,80 metro baino hestuagoa denean berriz etxe-ormen kontran. Hemezortzigarren atala.- Zutikako zeinaleak eta beste hiri-errediza batzuk. 1.- Kalean jarri beharreko bide-iragarki, argiseinale, argimutil, iragarki-zutoin edo beste ezein zutikako gai oinhidearen kanpoko hertzean jarriko da, oinbidea 1,80 metro baino zabalagoa denean; oinbidea hori baino hestuagoa izan edo oinbiderik egon ez dagoenean, barrualdean jarriko dira, etxe-lerroaren kontra. 2.- Orman tinkatu eta ateratzen diren xatia eta gainontzeko seinaleak, lurretik 2,10 metro baino gorago izango dute bere azpiko hertza. 3.- Oinezkoentzako hibien luzezabal osoan ez da zutikako trabarik egongo eta ez, kalegurutzetan, oinbideen arteko epaigune osoan ere. 4.- Telefonoak, paperontziak eta horrelakoak, berarizko osoko irozkai baten gainean jarriko dira, bere inguru-lerrotik kanporako hertzak gelditu eta itsuek bere makilaz baliatuta irtengunea dagoenaz ohartu ez eta arriskurik izan ez dezaten. 5.- Bide-hertzeango zutikako seinaleei dagozkienetan, hoietako batzuk euskarri bakar baten biltzeko ahaleginak egin beharko dira, oinbideak ahal den neurrian trabarik gabe uzteko. 6.- Telefonoak eta gainontzeko ezein hiri-errediza oinbideak izan ditzaten zabalguneetan edo txokoetan jarriko dira, oinbidearen agizko zabalean jartzeari ihes eginaz. 7.- Etxeaurre-lerrotik kanporako irtenguneak, hots, agertarasa, erakustoki, itzal-oihal eta horrelakoak 2,10 metro baino beharago jartzea debekatuta egongo da. 8.- Oinbideetan egon daitezen salmenta-txabolak, edaritegien kaleango zerbitzu-guneak eta horrelakoak, oinezkoentzako bertarainoko bide guztietan lauxa berezizko eta metro bat zabaleko zerrenden bidez iragarriko dira, itsuak ohartu daitezeneko bide. 9.- Kalean egon edo kalearekiko eragina duten lubaki, aldamu eta gainontzeko lanak, gauez piztuta egongo diren argi gorriz nabarmenduko dira. Halaber, itsuentzat, lubaki, lan edo gai-pilategien inguru osoa har dezaten oholesi mugikaitz eta osokoak jarriko dira haietatik metro batera; hoiek gogor tinkatuta egon beharko dute, hoiekin behaztopatu edo tupust egitea gertatuz gero mugitu ez daitezen. 10.- Hostope, Iore-hespil, plaza eta gainontzeko toki zabaletan, atseden hartzeko berarizko aulkiak jarriko dira; aulki hoien eserlekuaren goratasuna ez da 40 zentimetrotik beherakoa ez 50tik gorakoa izango, eta eskulekuak eserlekua baino 20-25 zentimetro gorago izango dituzte. Hemeretzigarren atala.- Herri-iturriak. 1.- Ez dira behin ere bere zolua inguruko lurra baino gorago egotea ekarriko luketen agarri edo oinarrien gainean jarriko, koska edo mailak jarri behar eta kurpil-alkian dabiltzanentzat baliagarri ez izateko moduan. ' 2.- Ur-ahoa ez da 80 zentimetro baino gorago egongo, eta kurpil-alki batetik hartzaz baliatzeko eran jarriko da. Hogeigarren atala.- Telefono-txabolak. 1.- Telefono-txabolak kurpil-alkiango ezinduek erabili ahal ditzateneko moduan egingo dira. 2.- Telefonoa eta telefono-liburua metro bat baino gorago gabe jarrita egongo dira. 3.- Itsuei eta eskuetako makestasunak dituztenei erraztasunak emateko bide, telefonoak botoizkoak izango dira. 4.- Ateak herri-arazguetakoentzat esanda bezalakoak izango dituzte, txabola-zolua kanpokoaren hein berean edo gehienera bi zentimetroko aldearekin duela. Hogeitabatgarren atala.- Adierazte-seinaleak. 1.- Eusko Jaurlaritzak, hiri-oztoporik eza adierazteko Ezinduak Gaitzeko Nazioarteko Bazkunak asmatutako ikurra beretzakotu egiten du (ikus 7garren irudia). 2.- Ikur hori, ezinduentzat eskurakoi diren kaleko leku, hostope, lore-hespil eta beste ezein hirigune adierazi dezaten iragarkiekin batean jarri beharko da. 3.- Honelakoa da ikur hori: Helbarri baten irudi soildua, kurpil-alki baten eserita, eskuinaldera begira, urdinaren gainean zuriz pintatuta, hala hehar dezaten norabide-iragarkietan buruaren noruntzakoa aldatu daitekeela. 4.- Seinale bakoitzak honako hauek izan beharko ditu berebaitan: Ikurra, berarizko adierazpena. idatzita eta, behar dedinean, norabidea adierazteko gezi bat. 5.- Seinale bakoitzak hiru egiteko berezi izango ditu: a) Norabidearen adierazpena. Ezinduentzako egokituta dagoen tokirantzakoa erakutsiz. b) Tokiarekikoa. Lehen iragarritako tokia erakutsiz. Goitik beherako gezi batez baliatu daiteke. e) Argipidezkoa. Ezindutakoentzako zerbitzupide bat dagoela jakinaraziz. 6.- Hitzezko adierazpenak, beti, euskeraz eta erderaz egongo dira, neurri bereko letrez eta, erabaki denez, euskerazkoa ezkerraldean eta goian eta erderazkoa ezkerrean eta behean daudela. "Helvetica" delako letra-moeta erabili dedineko gomendioa egiten da, idazpuruetarako agizko "Helvetica" eta idatzitakoaren gainontzekorako "Helvetica Medium' erabiliz. 7.- Ikurraren neurria seinalearen xedearen arauera aldatuko da; lau neurri onartu dira, 7'5, 10, 15 eta 20 zentimetroko aldeak dituzten laukiherdinak alegia. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Araupide hauek onartu baino lehen egindako hirigintza-lanak egokitzeko, egokitze hori zaila izan dedinetan berarizko aterapideak emango dira, dagokion eskualdeko Ezinduen Erakundeei aurrez bere iritzia eskatu ondoren. Bigarrena.- Dekreto honetan agintzen denarekiko menpetasunez, Udalek, bere berarizko beharrei erantzuteko Araupidetza berri bat egiteratu ahal izango dute. Horrela pentsatutako Araupidetza, Udalak izan dezan osoko hiriantolapideko Hirigintza-Araupidetan sartu beharko da, indarrean dagoen Lur Jaurpidearen eta Hiri-Antolaketaren Legearen Eraberritutako Idazkeran ohartemandako bideak eginaraziz; bestelakoetan, eta Toki-Arduralaritzarekiko legeen arauera, Udal-Agintarau gisa eginarazi beharko zaizkio bideak. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Dekreto honetako erabakiak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta larogeita hamar egunera indarrean jarri eta erabilgarri izango dira Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Bigarrena.- Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailak egoki deritzen erabaki guztiak hartu ahal izango ditu Dekreto hau egiteratzeko. Hirugarrena.- Indarrean jarri eta urtebeteko epea igaro ondoren Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailak, egiteratzerakoan ikasitakoak kontutan izanik, Araupidetza osatzeko egoki eritzi dakien aldaketen saloa egingo dio Eusko Jaurlaritzari. Laugarrena.- Dekreto honen I Eraskinean dagoen baliapide-zerrenda orain egitebidean dagoen Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko lurren baliapideen sailkaketa ofizialaren arauera birraztertzeko eskua ematen zaio Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailari. BEHIN-BEHINGO ERABAKIAK Lehenengoa.- Udalen Egitamuketa Lur-Jaurpidearen eta Hiri-Antolaketaren Legearen Eraberritutako Idazkeran agindutakoari egokitzeke egon dedin artean, landalur gisa zermugatuta dagoen lurra, Dekreto honi dagozkionetarako, lehenengo Ataleko lehenengo zatian esandako lur-sailkaketen balio berekotzat joko da, Araupidetza hau bertan erabilgarri den lurtzat beraz. Bigarrena.- Dekreto hau erabilgarri deneko gaiak araupetzeko ezein Udal-Araupidetza edo Agintarau izan ditzaten Udalek, Dekretoan agintzen direnei egokitu beharko dizkiete. Hirugarrena.- Bigarren behin-behingo erabakiak eskatzen duen egokitze hori egin ez dedin artean, Dekreto honetan agindutakoen eta Udal-Araupidetza edo Agintarauen artean egon daitezen kontrakotasunak Dekretoak dionez erabakiko dira. Gasteizen, 1981garreneko Epailak 23. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.I ERASKINA Honako hau da Dekreto honen lehenengo Atala dagokien eraikintza edo antolapidetzetako herri-baliapide edo ekintzapideen zerrenda: 1. - Ikasle-Egoitzak. 2.- Umezurtz-Etxeak. 3.- Ostatuak. 4.- Motelak. 5.- Zahartzaro-Egoitzak. 6.- Trenetxeak. 7.- Busetxeak. 8.- Aideportuak. 9.- Itsasbidaiburu-Etxeak. 10.- Saltokiak -eraikintza bakar baten 500 metro kuadro dituztenak- . 11.- Banku-Idazguak. 12.- Nolanahiko Osasunketa-Etxeak. 13.- Sorozpidetza-Etxeak. 14.- Herri-Arduralaritzaren Zerbitzuak. 15.- Maila guztietako Hezkuntza-zerbitzuak. 16. -Erlijio-zerbitzuak. 17.- Kultura-zerbitzuak. 18.- Antzeztegiak. 19.- Zineak. 20.- Kiroldegiak. 21.- Turismo-ekurategiak.II ERASKINA Dekreto-Ataletan idatzitakoei buruzko irudizko argipideak.