Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 2021eko azaroaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendaritza-egitura aldatzen duena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren aurreikuspenetara egokitzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 429
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/25
  • Argitaratze-data: 2022/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren 4. artikuluak erakundeen tipologia ezartzen du, eta d) apartatuan IV. motako ESIak zehazten ditu: IV. motako ESIak izango dira neurri txikiko zerbitzu-erakunde monografikoak. Talde honen barruan sartuko dira, halaber, aurreko apartatuetan ezarritako irizpideekin bat etorriz, aurretiaz adierazitako beste ESI motetan sailkatuta ez daudenak ere.

Aipatutako dekretuaren 6.3 artikuluak ezartzen du IV. motako ESIek, hain konplexuak ez direnez, zuzendaritza- eta kudeaketa-esparru hauek izango dituztela:

  1. Gerentziako Zuzendaritza.

  2. Kudeaketako Zuzendaritza.

    Erakunde horietan, dauden egiturazko lanpostuen bidez emango da beharrezkoa den egiturazko laguntza. Era berean, Kudeaketako Zuzendaritzak bere gain hartuko ditu Langileen Zuzendaritzari eta Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzari dagozkion eginkizunak. Gerentziako Zuzendaritzak, bestalde, bere gain hartuko ditu Medikuntzako Zuzendaritzari eta Erizaintzako Zuzendaritzari dagozkien eginkizunak. Horretarako, zehazten diren lanpostu funtzionalen laguntza izango dute eta haiei eskuordetu egitekoak.

    Baina Arabako Errioxako ESIren egungo zuzendaritza-egitura honakoa da:

  1. Gerentziako Zuzendaritza.

  2. Kudeaketako Zuzendaritza.

  3. Erizaintzako Zuzendaritza.

    Halaber, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zerbitzuen erakundeak gaur egin zuzendari lanpostu bakarra dauka, zuzendari kudeatzailearena hain zuzen ere.

    Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren neurri txikiko (IV. motakoak) zuzendaritza-egitura guztiak berdintzearren, eta aipatutako bi erakundeen zuzendaritza-egitura uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezarritakora egokitzen direla bermatzearren, bidezkoa da bien zuzendaritza-egitura aldatzea; horretarako, Arabako Errioxako EIS erizaintzako zuzendari lanpostua ezabatzen da eta kudeaketako zuzendari lanpostua sortzen da Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.

    Aldaketa horrek ez dakar berarekin Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren zuzendaritza-lanpostu kopuru osoa handitzea, ez murriztea ere.

    Honaino azaldutako guztiagatik, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.5 artikuluak emandako eskumenen indarrez, Administrazio Kontseilu honek honako hau

    ERABAKIA:

    Lehenengoa. Arabako Errioxako ESIaren zerbitzuen antolaketako zuzendaritza-egitura egokitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren aurreikuspenetara, Erizaintzako zuzendaria lanpostua ezabatuz.

    Bigarrena. Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zerbitzuen antolaketako zuzendaritza-egitura egokitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren aurreikuspenetara, Kudeaketako zuzendari lanpostua sortuz.

    Hirugarrena. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Funtzio Publikoko Zuzendaritzako kargu publikoen katalogoa aldatzeko eskabidea izapidetu dezan, eta sail horrek egindako aldaketa EHAAn argitaratzea agindu dezan.

    Halaber, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari baimena ematen zaio, bere eskumenen esparruan, Administrazio Kontseilu honi aurkeztutako memoriarekin bat datorren egitura berria garatu eta gauzatzeko dagozkion neurriak har ditzan.

    Laugarrena. Erabaki honen eranskinean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko kargu publikoen zerrenda eguneratua dago jasota.

    Bosgarrena. Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

    Seigarrena. Erabaki honen bidez onartutakoarekin bat ez datorren beste edozein egitura indarrik gabe uztea.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

    MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia.

    1. Zuzendari nagusia.

    2. Asistentzia Sanitarioko Dibisio Korporatiboko zuzendaria.

    3. Ekonomia eta Finantzako Dibisio Korporatiboko zuzendaria.

    4. Giza Baliabideetako Dibisio Korporatiboko zuzendaria.

  2. Emergentziak-Emergentzietako lurralde unitateak.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.

    2. Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

  3. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.

    2. Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

  4. Arabako Erakunde Sanitario Integratua.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 1. mailakoa.

    2. Arreta Integratuko zuzendaria, 1. mailakoa.

    3. Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.

    4. Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.

    5. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 1. mailakoa.

    6. Pertsonen zuzendaria, 1. mailakoa.

  5. Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratua.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.

    1. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 4. mailakoa.

  6. Arabako Osasun Mentaleko Sarea.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.

    2. Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.

    3. Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

    4. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 4. mailakoa.

    5. Pertsonen zuzendaria, 4. mailakoa.

  7. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratua.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 1. mailakoa.

    2. Arreta Integratuko zuzendaria, 1. mailakoa.

    3. Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.

    4. Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.

    5. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 1. mailakoa.

    6. Pertsonen zuzendaria, 1. mailakoa.

  8. Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratua.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 2. mailakoa.

    2. Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.

    3. Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.

    4. Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.

    5. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.

    6. Pertsonen zuzendaria, 2. mailakoa.

  9. Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 2. mailakoa.

    2. Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.

    3. Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.

    4. Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.

    5. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.

    6. Pertsonen zuzendaria, 2. mailakoa.

  10. Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratua.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 3. mailakoa.

    2. Zuzendari medikoa, 3. mailakoa.

    3. Erizaintzako zuzendaria, 3. mailakoa.

    4. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

    5. Pertsonen zuzendaria, 3. mailakoa.

  11. Uribeko Erakunde Sanitario Integratua.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 3. mailakoa.

    2. Zuzendari medikoa, 3. mailakoa.

    3. Erizaintzako zuzendaria, 3. mailakoa.

    4. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

    5. Pertsonen zuzendaria, 3. mailakoa.

  12. Santa Marina Ospitalea.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.

    2. Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.

    3. Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

    4. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 4. mailakoa.

    5. Pertsonen zuzendaria, 4. mailakoa.

  13. Gorlizko Ospitalea.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.

    2. Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.

    3. Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.

    4. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 4. mailakoa.

    5. Pertsonen zuzendaria, 4. mailakoa.

  14. Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 2. mailakoa.

    2. Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.

    3. Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.

    4. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.

    5. Pertsonen zuzendaria, 2. mailakoa.

  15. Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratua.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 1. mailakoa.

    2. Arreta Integratuko zuzendaria, 1. mailakoa.

    3. Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.

    4. Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.

    5. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 1. mailakoa.

    6. Pertsonen zuzendaria, 1. mailakoa.

  16. Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 3. mailakoa.

    2. Zuzendari medikoa, 3. mailakoa.

    3. Erizaintzako zuzendaria, 3. mailakoa.

    4. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

    5. Pertsonen zuzendaria, 3. mailakoa.

  17. Bidasoko Erakunde Sanitario Integratua.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 3. mailakoa.

    2. Zuzendari medikoa, 3. mailakoa.

    3. Erizaintzako zuzendaria, 3. mailakoa.

    4. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

    5. Pertsonen zuzendaria, 3. mailakoa.

  18. Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 3. mailakoa.

    2. Zuzendari medikoa, 3. mailakoa.

    3. Erizaintzako zuzendaria, 3. mailakoa.

    4. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

    5. Pertsonen zuzendaria, 3. mailakoa.

  19. Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 3. mailakoa.

    2. Zuzendari medikoa, 3. mailakoa.

    3. Erizaintzako zuzendaria, 3. mailakoa.

    4. Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.

    5. Pertsonen zuzendaria, 3. mailakoa.

  20. Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratua.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.

    2. Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

  21. Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea.

    1. Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.

    2. Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.

  22. Osatek SA sozietate publikoa.

    Osatek SAko zuzendari kudeatzailea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.